You are on page 1of 8

EUSTE ETA MUGIMENDU SISTEMAK

Bipedestazioa gizakion lorpena da eta honen mantenuak gure muskulu eta hezurren
kokagunea eta egitura mugatzen du. Horrela muskuluek bi ekintza nagusi burutzen dituzte:
gorputzaren eustea eta mugitzea. Higimenaren organo eraginkorrak dira.
Hauek burutzeko beharrezkoak dira euskarriak eta gizakiengan funtzio hori hezurrek
betetzen dute. Higimenaren organo pasiboak dira.
Bestalde, gure gorputzaren kanpoko egiturak inguratzeko larruazala dugu. Larruazalak
daukan funtziorik garrantzitsuenetariko bat babestea da.

HEZUR-SISTEMA
1. SARRERA 2. HEZURREN SAILKAPENA 3. HEZURREN OSAERA ETA
EGITURA 4. HEZURREN HAZKUNDEA 5. ARTIKULAZIOAK 6.
LOTAILUAK ETA TENDOIAK 7. PATOLOGIA, HIGIENE ETA
PREBENTZIO ARAUAK
MUSKULU-SISTEMA
LARRUAZALA
2

HEZUR SISTEMA
1. SARRERA
Gizaki helduaren sistema eskeletikoa hezur ugariz osatuta dago, 206 hain zuzen ere. Hezurrek
dituzten funtzio nagusiak honako hauek dira:
Gatzen biltokia (kaltzio, fosforoa eta magnesioa batez ere).
Sistema eskeletikoa bi atal nagusitan bana daiteke:
Eskeleto apendikularra (sorbalda-gerria, sabel-gerria eta gorputz-adarrak).
HEZURDURA AXIALA (80 hezur) HEZURDURA APENDIKULARRA (126 hezur)
Burua
Garezurra Belarriko hezurtxoak Aurpegi-hezurrak Bizkarrezurra
Ornoak Toraxa
Saihetsezurrak Bularrezurra Hioidea
Goiko gorputz adarrak
Sorbalda (gerri eskapularra) Besoa Besaurrea Eskua Beheko gorputz-adarrak
Aldaka (gerri pelbikoa) Izterra Zangoa Oina
2. HEZURREN SAILKAPENA
Hezur luzeak
Luzera lodiera baino handiagoa (tibia, izterrezurra...). Hiru atal nagusitan bana daitezke:
Epifisia: hezurren muturreko zatiak. Hezur trinkoa kanpoan eta harroa barruan. Gorputz
adarrak osatzen dute.
Eskeleto axiala (garezurra, bizkarrezurra, bularrezurra eta saihetsezurrak).
Bizi-egituren babesa (bihotza eta birikak esaterako).
Gorputzaren euskarria (bizkarrezurra enborraren euskarri nagusia dugu).
Mugimenduaren oinarri mekanikoa
Hematopoiesia (hezur-muin gorria).
Diafisia : erdiko atal zilindrikoa. Hezur trinkoa.
Metafisia: diafisia eta hezur-buruen artean kokatzen den egiturari deritzo.
3
Hezur lauak
Bi geruza hezur trinkoz eta barruan hezur harroaz osatuta daude. Hauen artean ondorengoak
ditugu: garezurrak, eskapula, etab. Funtzio babeslea edo muskuluak txertatzeko
Hezur laburrak Geruza trinkoa eta barrukoa harroa. Luze-zabaleko neurriak berdintsuak izaten
dira: ornoak, karpo eta tartsoko hezurrak, etab.
3. HEZURREN OSAERA ETA EGITURA (errepasoa)
OSAERA (organikoak eta inorganikoak 1:2 proportzioan)
Gai organikoa. Zelulak eta zelulen arteko gaiak
Zelulak: - Osteoblastoak: osteogenia eragiten dute.
- Osteozitoa: matrizea kaltzifikatu ondoren ozteozito izena hartzen du - Osteoklastoa: Hezurra
desegiteko gaitasuna dute hauek. Kolagenoa: Matrize organikoaren %90.Elastikotasuna ematen
die hezurrei.
Gai inorganikoa Hezurrei gogortasuna ematen die. Gatz mineralez osaturik dago, kaltzioz eta
fosfatoz nagusiki baina beste gai batzuk ere badaude (Mg, Na, karbonatuak, fluoruroak).
Bizirik dagoen ur-ehuneko %25 da.
EGITURA
o Kanpoaldeko geruza: hezurra xaflatxoetan odol-hodi baten inguruan. Havers-hodia
edo osteona eratuz. o Hezur-ehun trinkoa: osteonek osatzen dute. o Hezur-ehun harroa:
trabekulaz zeharkatuta. Hezur labur eta lauetan. Luzeetan
epifisiaren barnean bakarrik. o Hezur-muin gorria: hezur-ehun harroaren trabekulaz muin
gorriz beteta daude. o Hezur-muin horia: hezur luzeen diafisiak, gantz ehunez beterik egoten
dira. o Periostioa: mintz konektibo honek hezur guztia biltzen du (giltzaduretan ehun
kartilaginosoa). Odol-hodi eta nerbio ugari ditu. Hezurren hausturak sendatzeko garrantzi handia
dauka.
4
BURU HEZURRA
Entzefaloa babesteko kutxa bat eratzen dute. Hauetako batzuk bakoitiak dira eta
erdialdean kokatuta daude; beste batzuk bikoitzak dira eta erdialdean kokatuta daude.
Garezurra eratzen duten hezurrak honako hauek dira:
Bakoitiak
Okzipitala (bizkarrezurreko zuloa du)
Bikoitzak
Tenporalak
Aurpegiko hezurrak
Hezur zigomatikoa
Garezurreko hezurren artean josturak agertzen dira. Jaiotzean hezurrak ez daude elkarrekin
lotuta eta garapenean zehar lotuz joango dira. Beraz, haurrengan mintz-espazioak agertzen dira
buruko hezurren artean, fontanela izenekoak.
Frontala
Esfenoide
Parietalak
Etmoide
Malko-hezurrak
Masailezurrak
Bomer hezurra
Sudurraren hezur propioak
Baraila (art. tenporalekin)
5
GORPUTZ ENBORRA
BIZKAREZURRAK- ORNOAK (23) Ornoak elkarren artean kartilago-ehunez aldenduta
daude (ornoarteko diskoak ). Aurrealdean zilindro forma duen orno-gorputza; atzealdean orno-
zuloa (orno muinarentzako hodia osatuz) eta hiru apofisi: Zeharkakoak (2) Arantza apofisia
Giltzadura apofisiak (4)
Bost aldetan banatzen dira:
Koxigeoak (4). Uzkornoaldea
Elkarren artean ehun kartilaginosoz (ornoarteko diskoak) aldenduta daude
Zerbikalak. Lepoaldea (7). Atlas, axisa
Torazikoak. Bizkarraldea (12). Saihetsak
Lunbarrak (5). Gerrialdea
Sakroak (5). Erreinaldia (Aldakari lotuta)
SAIHETSEZURRAK
BULAREZURRA. ESTERNOIA
Egiazko saihetsezurrak (7)
Saihetsezur aizunak (3)
Saihetsezur lokak (2)
6
GORPUTZ-ADARRAK
Oina: Tartsoa (7). Metatartsoak eta
falangeak
Femurra edo izterrezurra gorputzeko hezur luzeena da. Belaunaren aurrealdean disko itxurako
hezur bat, errotula dago, zangoa aurrerantz toles ez dadin.
Tartsoen artean handiena kalkaneo da. Eskuan bezala behatz bakoitza hiru falangez osaturi
dago, behatz lodia izan ezik (2).
GOIKO GORPUTZ-ADARRA
Eskua: karpoak (8), metakarpoak (esku-ahurra) eta falangeak
(proximala, erdikoa eta distala)
Gerri-eskapulara: eskapula-klabikulak
Besoa: humeroa
Besaurrea: Kubitua eta radioa
BEHEKO GORPUTZ-ADARRA
Sabel-gerria: koxalek
Izterra: femurra eta errotula
Zangoa: tibia eta peronea
7
4. HEZURREN HAZKUNDEA
LUZERAKO HAZKUNDEA Ume edo gazteen hezurretan ikusten da. Epifisiaren eta diafisiaren
artean kartilago ehunezko plaka epifisiarioa ikusten da. Haztean hezurra hortik luzatuz doa,
kartilagoa hazten den heinean hezurtu egiten delako. Hogei urtetara heltzean, gutxi gora –behera,
plaka epifisiario guztiak hezurtu egiten dira eta , ondorioz, luzerako haziera gelditu egiten da.
LODIERAKO HAZKUNDEA Luzerako hazierarekin batera gertatzen da. Geruza berria erantsiz,
hezurra lodituz doa. Periostioak eta osteoblastoek materia berria sortzen dute eta prozesua
gertatzen den heinean kanpoalderantz hazten da hezurra. Horrela bakarrik izango balitz, hezurrak
gero eta gehiago pisatuko luke, higidura zailagoa izanik. Hau gerta ez dadin osteoklastoek
hezurra barnetik “jaten” dute, diafisi-hormako pisu bera mantenduz.
Hezurren suntsidura
a) Hezurren zurgapena eta osifikazioa
Gure gorputzeko hezurrak etengabe sortzeko eta suntsitzeko prozesuak jasaten ari dira.
Hezurretan kokatzen den kaltzioa osteoklastoen bidez bakarrik kanpora daiteke. Prozesu honi
desosifikazioa deritzo.
Bestalde, hezurretan osteoblasto izeneko beste zelula batzuk agertzen dira. Osteogenesi
prozesuetan ezinbestekoak dira. Matrizea ekoizteko gai dira, hau geroxeago kaltzifikatu egingo
da, hezur heldua sortzeko.
Kaltzifikatu ondoren, osteoblastoak hezurrez inguratuta geratzen dira eta osteozito izena
hartzen dute, eta hezurreko gune batean kokatuta geratuko dira.
b) Kartilago artikularraren zahartze-prozesu arrunta
Gorputzeko artikulazio gehienek bizitza osoa iraun badezakete ere, zahartze prozesu
degeneratiboa bat jasaten dute. Prozesu honetan, artikulazio gazteen azalera laua eta labainkorra
azalera ilun eta pikorkatu bihurtzen da.
Kolageno-zuntzek bere lotuneak galtzen dituzte eta kartilagoaren egitura apurtzen da eta
hauskorrago bihurtzen da, etengabeko frikzioaren aurrean. Adin helduko pertsona guztiengan
agertzen da prozesu hau, zahartze prozesu normal gisa, eta ez da patologia moduan onartzen.
Aldaketa hauek pertsona gazteengan agertzen direnean, artropatia degeneratibo deitzeen zaie.
8
5. ARTIKULAZIOAK
1. Artikulazio finkoak (sinartrosia) Ez dute barrunbe partikularrik. Hezur lauen artean agertzen
dira batez ere. Hezur baten irtengune abestearen sargunean guztiz trinko tartekatzen da.
Mugiezinak dira. Motak:
Josturak. Garezurreko ertz zorrotzak Sinkondrosia. Hezurrak kartilagoaren bidez lotzen dira.
Artikulazio esternokostala. Gonfosia. Haginek masailezurrean dutena Sinostosia. Erdian ez da
ezerk okatzen (ilion,iskion eta pubisa).
2. Artikulazio erdifinkoak (anfiartrosia) Himen mugatua. Ehun kartilaginosoz lotzen dira. Motak:
Sinfisia. Ornoen artekoa Sindesmosia. Peroneotibiala, kubiturradiala edo jaioberrien
garezurrekoak.
3. Artikulazio mugikorrak (sinobialak edo diartrosia) Higidura maximoa dute. Hezurrak
zuntzezko ehun konektiboz osatutako lotailuz eta inguratzen dituen artikulazio-kapsula mintz
sinobialaz inguratuta dago, eta honek azal- artikulazioak etengabe labaintzeko likido sinobiala
jariatzen du. Bi hezurren artean, kartilago artikularra kokatzen da. Motak:
Artrodialak. Hezurrak bata bestearen gainean labaintzen dira eta mugimendua lotailuz
mugatua da: inerkarpianoak, itertarsianoak eta eskapuloklabikularra.
Artikulazio triklearrak. Mugimendua zeharkakoa bakarrik: ukondoa edo belauna.
Elkarartekapenak. Zeharkakoaz gain angulazio mugimendua: karpometakarpianoa. Kondileoak
(eliptikoa). Zeharkakoaz gain, zirkularra: eskumuturrarena. Trokoidea. Egitura zilindriko bat
eratzen dute eta ardatz bertikala bakarrik agertzen da: atlanto-axoideoa Enartrodiala (esferikoa).
Mugimendu gehien dituen artikulazioa dugu hau: sorbaldaren edo izterraren artikulazioa.
9
6. LOTAILUAK ETA TENDOIAK
Igurtziketarako lekuetan, tendoiak mintz sinobial batez inguratuta agertzen dira. Mintz
hau bi geruzaz dago osatuta: erraiekoa eta parietala, eta bi geruza hauen artean likido sinobiala
kokatzen da. Bestalde, mintz sinobiala ehun fibrosoz osatutako beste mintz batez inguratuta
dago. Bai tendoiak, bai lotailuak hezurrei gogor lotzen zaizkie, hezurren azalean sartzen diren
kolageno zuntzez osatutako luzapen batzuen bidez.
10
7. PATOLOGIA. HIGIENE ETA PREBENTZIOKO ARAUAK
Gaur egungo bizitza, bai abiadura handiko bidaiengatik, industria konplexuagatik edo
goi-mailako kirolagatik, traumatismoen edo lesioen aroa dela esan genezake. Lesioen kopurua
gehituz doa eta horien artean, ugarienak sistema muskuloeskeletikoari dagozkio.
Hilkortasun gutxi dute, baina morbilitate handia dute (min handia, denbora galtzea,
sekuelak).
Bestalde, bizi-itxaropena handitu denez, zahartzarora heltzeen direnak asko dira. Adin
hauetan ahalmenak, koordinazioa gutxitzen dira, erorketak maizago gertatzen dira eta lesioak
ugariagoak dira, hezurrek ahultasuna jasaten baitute.
LESIO OSTEOTENDINOSOAK
a) Hausturak
Haustura, hezur batena, kartilago artikularrena, plaka epifisiarioarena, egituraren apurketa
bat besterik ez da. Baina hezurrak zenbait egitura bigunez (muskuluak, lotailuak, tendoiak, azala,
etab.) inguratuta daudenez, hezur puskek, mugitzean, egitura hauek zauri ditzakete. Egoera
berezi batzuetan, hausturek larritasun handia eragin dezakete, egitura bigun hauek honako hauek
direnean: burmuina, bizkar-muina, torax edo abdomeneko organoak, nerbioak edo arteria
nagusiak.
Haurrengan, garrantzi handia dute haustura epifisiarioak ( plaka epifisarioan gertatzen
dira). Hezurren hazkuntza plaka horren bidez gauzatzen da, beraz, hausturak modu egokian
konpontzen ez badira, haurren hazkuntza geldi dezakete edo, jarraitzen badu, malformazioak
gara daitezke.
Hezurren lesioak osatzerakoan, garrantzi handia duen pausoa errehabilitazioa da. Sarritan
hausturak osatzerakoan denboraldi batez mugitu gabe egon beharra dago. Honek muskuluen eta
organoen atrofia eta higimen falta eragiten du. Errehabilitazioa derrigorrezkoa da apurtutako
egitura bere funtzionalitatea bere onera bueltatzeko.
11
b) Osteoporosia
Gaixotasun honetan, osaera osteoblastikoa gutxitu egiten da eta, bestetik, zurgapen
osteoklastikoa gehitu.
Osteoporosia eragin dezaketen faktoreak:
Zahartzaroa. Zahartzaroan erorketa gehiago gertatzen dira eta hezurrak, ahulduta daudenez,
haustura ugari izaten dituzte. Ondorioz, hausturak dituzten pertsona horiek ezin dute mugitu eta,
hala, hezurren osaketa ere murriztu egiten da.
Gaixotasun hau ondo zaindu eta aurreikusi beharra dago. Metabolismo osteominerala
erregulatzen duten hormonak (D-bitamina, sexu hormonak, etab) eta mineralak (kaltzioa,
fosforoa eta fluorra) ondo kontrolatu behar dira. Mineralak eta D-bitamina kontrolatzeko dieta
egokiak egin behar dira eta eguzkia hartu behar da. Kirola egin beharra dago, hezurren atrofiari
aurre egiteko.
LESIO ARTIKULARRAK
a) Artritisa
Arrazoi ezberdinengatik artikulazioetan hanturak ager daitezke. Edozein adinetan ager
daitekeen patologia da.
b) Artrosia
Artikulazioen gaixotasun degeneratiboa dugu. Gizartean ezagutzen den gaixotasun artikular
larriena da (belaunaren artrosia da herri garatuetako ezintasun kronikoaren kausa nagusia).
Normalean 55 urtetik gorako pertsonengan agertzen da (%2<45, 45<%30<65, %68 >65).
Traumatismoen eta artikulazio baten erabilerak artrosia eragiten dute (orkatila balleteko
dantzarietan, mailu pneumatikoaren erabilera...). Loditasuna ere bai.
Beraz, garrantzi handia dute pisua gutxitzeak (artikulazioek jasan behar duten kargak
gutxitzeko), postura txarrak zuzentzeak,. Beroak ere minak gutxitzen du.
c) Zaintiratua eta luxazio/subluxazioak
Hezur bat artikulazio batetik irteten denean eta berriro artikulaziora itzultzen denean,
zaintiratu gertatu dela esaten dugu. Hezurra bere lekura itzultzen ez bada, berriz luxazioa izango
da,
Zaintiratuak normalean immobilizazioz tratatzen dira eta luxazioak, murriztu ondoren, ere
bai.
Lesio hauek artikulazio inguruan kokatzen diren tendoi eta lotailuen gehiegizko luzapena
eragiten dute eta errehabilitazioa oso garrantzitsua da. Tendoi eta lotailu hauek bere luzapen
arruntera itzuli behar dira, bestela, lesio hauek berriro ere gertatzeko arrisku handia baitago,
hezurrek beren tokitik irteteko eragozpen gutxi aurkituko dutenez.
Kongenitoak
Alterazio hormonalak. Zenbait hormonak hezurren osaketa eta zurgapena erregulatzen dute.
Desoreka gertatuz gero, osteoporosia ager daiteke.
Inaktibitatea. Hezurrek zutik egotean, ibiltzerakoan, etab, jasaten dituzten presioek hezurren
osaketa eragiten dute.
12

You might also like