You are on page 1of 2

GORPUTZ HEZURDURA

Funtzioak
- Gorputza eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte: garuna, bihotza, birikak, ...
- Giharren tendoien helduleku dira.
- Hezur luzeen barruko aldean hezur-muina aurkitzen da. Ehun horrek globulu gorriak eta zuriak
sortzen ditu.

Hezur kopurua
Giza eskeletoak 208 hezur ditu: hogeita sei bizkarrezurrean, zortzi burezurrean, hamalau aurpegian,
zortzi belarrian, , hogeita bost bularrean, hirurogehita lau goiko gorputz adarretan, hirurogehita bi
beheko gorputz adarretan, hioide hezurra ahots-organoa, trakearen hasieran kokatuta dagoena,
laringean, eta bere baitan ahots-kordak dituena

Atalak
Gorputza, orokorrean, hiru ataletan zatitzen da: Burua, enborra, eta gorputz adarrak. Atal
bakoitzak bere hezur nagusiak ditu.

Burua: Garezurra
 Garezurreko hezurrak 8 dira eta garuna babesteko kutxa gotorra osatzen dute.
 Aurpegiko hezurrak 14 dira. Aurpegiko hezurren artean, garratzitsuenak
masailezurrak (goikoa eta behekoa) dira, mastekatzeko erabiltzen ditugunak.
 Mingainaren oinarrian bada soltean dagoen hezur bat, hioides izenekoa. Garuna

Gorputz-enborreko hezurrak
 Lepauztaia eta omoplatoa, goiko gorputz adarren sostengu direnak.
 Saihetsak, birikak eta bihotza babesten dituzte, bular-kaiola osatuz.
 Bularrezurra edo esternoia bi aldetako saihetsak lotzen dituena.
 Ornoek bizkar-hezurra osatzen dute eta orno-muina babesten dute. Beste aldetik, saihetsak
artikulatzen dituzte.
 Pelbisa hiru zatiz osatua dago eta beheko adarren euskarri da.

Gorputz-adar torazikoko hezurrak


 Sorbaldako artikulazioa osatzen dute lepauztaia, omoplatoa eta besahezurrak.
 Humeroa besoan aurkitzen da.

GORPUTZ HEZURDURA DBH 2. MAILA URRITXE BHI GORPUTZ HEZKUNTZA


GORPUTZ HEZURDURA
 Besaurrean, kubitu eta erradioa ditugu.
 Karpoak besomuturrean ditugun 8 hezurrak dira.
 Ondoren datozen eskuko hezur luzeak metakarpianoak dira.
 Falangeak hatzetan dauden hezurrak dira.

Beheko gorputz-adarreko hezurrak


 Aldakaren artikulazioa pelbisa eta femurrarekin osatzen da.
 Femurra iztarrean dugun hezur luzea da.
 Belaunean dagoen hezur biribila errotula da.
 Hankan tibia eta peronea ditugu.
 Tarsoak 7 hezur ditu eta txonkatilean ditugu.
 Metatartsoak oineko hezur luzeak dira.
 Oineko behatzetan falangeak ditugu.

GORPUTZ HEZURDURA DBH 2. MAILA URRITXE BHI GORPUTZ HEZKUNTZA

You might also like