You are on page 1of 13

UGAZTUNAK HEGAZTIAK NARRASTIAK

ANFIBIOAK ARRAINAK
ORNODUNEN EZAUGARRIAK
● Endoeskeletoa dute, bizkarrezurra eskeleto horren parte
da

● Gorputza hiru ataletan banatuta daude: burua,enborra eta


buztana (batzuek ez dute buztanik)

● Gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak,hegoak edo


hegalak. Batzuek ez dute gorputz-adarrik.

● Nerbio-sistema oso garatuta dute: entzefaloa eta


orno-muina. Buruan zentzumen-organo gehienak daude.

● Aldebiko simetria dute.


Ugaztunak I
Gorputzaren ezaugarriak
● Belarriak dituzte; lepoak burua eta
enborra lotzen ditu.
Bizkarrezurrak buztanean ere jarraitzen du.

● Lau gorputz-adar dituzte: hankak, hegalak edo hegoak.

● Gorputza ilez estalita dute.

● Ezpainak eta hortzak dituzte ahoan.

● Hainbat guruin dituzte: izerdi-guruinak, ugatz-guruinak…


Ugaztunak II
Beste ezaugarri batzuk

● Homeotermoak

● Biriken bidez hartzen dute arnasa.

● Era askotako elikadura dute: haragijaleak, intsektujaleak,


belarjaleak,alejaleak,etab.

● Bibiparoak
Hegaztiak I
Gorputzaren ezaugarriak

● Gorputz aerodinamikoa dute; lepoak burua


eta enborra lotzen ditu.
● Lau gorputz-adar dituzte: atzekoak hankak dira
eta launa hatz dituzte eta aurrekoak hegalak dira.
● Gorputza lumaz estalita dute.

● Hezur hutsak dituzte. Bularrezurrak gila du izena.


● Adarkizko mokoa dute, eta hortzik ez.
Hegaztiak II
Beste ezaugarri batzuk
● Homeotermoak

● Biriken bidez hartzen dute arnasa.Birikak aire-zakuz osatuta


daude.

● Elikagai mota nolakoa, halakoa da mokoaren forma:


haragijaleak, intsektujaleak, belarjaleak, alejaleak, etab.

● Obiparoak
Narrastiak I

Gorputzaren ezaugarriak

● Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak . Sugeek ez dute


gorputz-adarrik.

● Gorputza ezkata gogorrez estalita dute, ez lehortzeko.


Muskerrek eta sugeek, haztean azala berritu eta aurrekoa askatzen dute
(muda).
Dortokek oskola dute.
Narrastiak II
Beste ezaugarri batzuk
● Poikilotermoak.

● Biriken bidez hartzen dute arnasa.


Hainbat sugek letaginak dituzte pozoia sortzen duten guruin batzuekin
lotuta.

● Gehienak haragijaleak dira.

● Obiparoak eta barne-ernalketa dute. Arrautzetatik jaiotzen dira,


baina aita-amek ez dituzte arrautzak txitatzen.
Suge batzuk obobibiparoak dira: arrautza emearen barruan garatzen
da.
Anfibioak I
Gorputzaren ezaugarriak

● Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak .


Igelek oso garatuta dituzte atzeko hankak
salto handiak egiteko.

● Larruazala hezea, mehea eta babesik gabea dute.


Zenbaitek pozoidun guruinak dituzte.

● Anuroek ez dute isatsik: igel eta zapo helduek. Urodeloek isatsa dute:
arrabioak eta uhandreak
Anfibioak II
Beste ezaugarri batzuk
● Poikilotermoak

● Biriken bidez hartzen dute arnasa. Bai eta larruazalaren bidez


ere.Zapaburuak (larbak) urtarrak dira eta zakatzen bidez hartzen dute
arnasa.

● Gehienak haragijaleak dira heldutan. Zapaburuak, aldiz, belarjaleak


dira

● Gehienak obiparoak dira eta zenbait anfibio obobibiparoak dira


Anuroek kanpo-ernalketa dute eta urodeloek barne-ernalketa dute.

● Anfibioek metamorfosia dute.


Arrainak I
Gorputzaren ezaugarriak

● Fusiformeak dira.
● Gorputz-adarrak hegatsak (hegalak) dira. Gehienek bizkar- ,
sabel-hegatsak eta isats-hgatsak dituzte.
● Gorputza ezkataz estalita dute; ezkatak bata bestearen gainean izaten
dituzte. Marrazoek larruazala dentrikulu txikiz dute estalita.
● Albo-lerroa izaten dute eta inguruneko dardarak hautematen dituen
zentzumen-organoa.
● Hainbatek igeri-maskuria dute, poltsa itxurako organoa. Honi esker
iristen diren sakonetara kontrolatzen dute airez beteta.
Arrainak II
Beste ezaugarri batzuk

● Poikilotermoak

● Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.


Zakatzak orrizko egiturak dira eta ahoaren atzean daude, operkuluak
babestuta.Batzuek ez dute operkulurik: marrazoak eta arraiak.

● Gehienak haragijaleak dira.

● Gehienak obiparoak dira eta kanpo-ernalketa dute.Marrazoek


barne-ernalketa dute eta obobibiparoak dira.
HIZTEGIA

Homeotermoak: Ingurunea edozein izanda ere,gorputzeko


tenperaturari eusteko gai diren animaliak.
Poikilotermoak: Animalia hauek ezin dute gorputzaren
tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura
nolakoa, halako tenperatura izaten dute.
Bibiparoak: Ernalketa gorputzaren barruan gertatzen da, eta
kumeak amaren sabelean garatzen dira (ugaztunak).
Obiparoak: Arrautzan bidez ugaltzen dira, eta emeak kanpoan
arrautzak uzten ditu. Batzuetan aita-amek arrautzak txitatzen
dituzte (hegaztiak) eta beste batzuetan ez (narrastiak)
Obobibiparoak: Arrautzen bidez ugaltzen dira, baina arrautza
emearen barruan garatzen da (sugeak,arrabioak, marrazoak)

You might also like