You are on page 1of 16

7.

IKASGAIA: GIZA UGALKETA

Aurkibidea:
1.- Gizakiaren ugalketa.
2.- Sexu-heldutasunerako aldaketak.
3.- Emakumezkoaren ugal-aparatua.
4.- Gizonezkoaren ugal-aparatua.
5.- Emakumezkoaren zikloa.
6.- Ernalketa,
haurdunaldia eta
erditzea.
7.- Antzutasuna.
Lagundutako
ugalketa-
teknikak.
8.- Metodo antikontzeptiboak.
9.- Sexualitatea eta sexua.

1.- Gizakiaren ugalketa.


Izaki bizidun gehienak eta, noski, gizakia, sexualki ugaltzen dira. Ugalketa
aztertu baino lehen zenbait kontzeptu argitzea
komeni zaigu:
a) Ugalketa asexuala: izaki bakar batek
ondorengoak izan ahal ditu. Alde ona: bi
sexu desberdin ez direla behar. Alde
txarra: ondorengo guztiak berdin-
berdinak direla, hots, ez dagoela
aldakortasunik.
7.1
b) Ugalketa sexuala: sexu desberdinetako bi izaki behar dira ondorengoak
izateko. Alde ona: ondorengoak genetikoki desberdinak direla. Alde txarra:
bi izaki behar direla.
c) Gametoak: sexu-zelulak dira. Bi mota daude:
 Obuluak: gameto emeak dira.
 Espermatozoideak: gameto arrak dira.
d) Gonadak: gametoak sortzen dituzten organoak dira; sexu-hormonak
sortzen dituzte ere. Bi mota daude:
 Obulutegiak: gameto emeak sortzen dituzte.
 Barrabilak: gameto arrak sortzen dituzte.
e) Ernalketa: obuluaren eta espermatozoidearen arteko elkarketa da. Prozesu
hau gertatzen den lekuaren
arabera:
 Kanpo ernalketa: elkarketa
emearen gorputzetik kanpo
gertatzen da.
 Barne ernalketa: elkarketa
emearen gorputzaren barruan
gertatzen da.
f) Zigotoa: Obuluak eta
espermatozoideak bat egiten
dutenean sortzen den zelula
berriaren izena da.
g) Sexu-karaktereak: sexu bakoitzari dagozkion ezaugarri fisikoak dira. Bi
mota:
 1. mailako sexu karaktereak: gonaden garapena eta gametoen
sorkuntza dira: barrabilak gizonezkoarengan eta obulutegiak
emakumezkoarengan.
 2. mailako sexu karaktereak: bi sexuak bereizten dituzten kanpoko
ezaugarriak dira: titien garapena, aldaken zabalera, bizarraren
agerpena…
h) Sexu-dimorfismoa: bi sexuen arteko desberdintasun fisikoak nabariak
izateari deritzogu.

https://www.youtube.com/watch?v=mcy30oQT-cs
https://www.youtube.com/watch?v=l5we9a_leEw
https://www.youtube.com/watch?v=2a4_tu_19WA

7.2
2.- Sexu-heldutasunerako aldaketak.
Sexu-organoak erabat garatuta daudenean soilik gerta daiteke ugalketa.
Jaiotzen garenetik helduarora iritsi arte, hainbat aldi izaten ditugu:
1) Haurtzaroa. Lehen mailako sexu-karaktereak:
Jaiotzen denean, haurrak eratuta dauka jada bere ugaltze-aparatua, bai barruko
atalak, bai kanpokoak: zakila eta eskrotoa mutllengan, eta bulba neskengan.
Ugaltze-organo horiek lehen mailako sexu-karaktereei dagozkie.
Haurtzaroak jaiotzatik hamar urte inguru bete arte irauten du.

2) Pubertaroa. Bigarren mailako sexu-karaktereak:


Gizakiak hamar eta hamalau urte dituen tarte horretan,
sexu-organoak helduz joaten dira. Neskengan lehen
hilekoa agertzen da, eta mutilak, berriz,
espermatozoideak sortzen hasten dira. Aldi horri
pubertaroa deritzo.
Heltzean, ugaltze-organoak hormonak sortzen
hasten dira, eta hormonek bigarren mailako sexu-
karaktereak agertzea eragiten dute. Horrek neska-
mutilen arteko desberdintasun fisikoak areagotzen
ditu.
Neskei bularrak hazten zaizkie, aldakak zabaldu,
eta ilea agertzen zaie pubisean eta besapeetan.
Mutilengan hezurren lodiera eta gihar-masa hazi egiten dira, ahotsa baxuago
bihurtzen zaie, eta bizarra agertzeaz gain, hainbat lekutan agertzen zaie ilea.

3) Nerabezaroa. Sexu-heldutasuna:
Bigarren mailako sexu-karaktereak garatu bitartean (prozesu horrek bi urtetik bost
urtera bitartean irauten du) pertsonok
independentzia premia sumatzen dugu, bai eta
gure sentimenduak eta gorputza ezagutzekoa
ere; sexu-grina agertzen zaigu, eta lagun
taldean bilatzen dugu sostengu emozionala.
Sarri askotan, gatazka-egoerak sortzen
dira helduekiko harremanetan, batez ere
gurasoekiko eta irakasleekiko harremanetan.
Etapa horri nerabezaroa esaten zaio, eta hartara iristean, organismoa prest dago
ugalketarako.

4) Helduaroa. Garapenaren amaiera:


Hogei edo hogeita bost urte betetzen ditugunean, gutxi gorabehera.

7.3
Gure kulturan nerabeek ez dute seme-alabarik izaten, eta urte asko ematen dituzte
hezkuntzan, familia egonkorra eta segurua eratzeko aukera emango dien gizarte-
egoera lortzearren.

https://www.youtube.com/watch?v=fnTRVVEKuz8
https://www.youtube.com/watch?v=nBlLVT8j7PY

3.- Emakumezkoaren ugal-aparatua.


Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barnean gertatzen da ernalketa, eta
bertan garatzen da enbrioia eta fetua, erditzean haurra jaiotzen den arte.

Obulutegiak: lotailuen bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
Falopioren tronpak: obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira.
Barrualdea zilioz estalita dute, obulua bultzatzeko.
Umetokia: barrualdea odol-hodi ugariko epitelio batez, endometrioaz, estalita dago.
Epitelio horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat
du, baginarekin lotuta.
Bagina: pareta gihartsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren
beheko muturra irekigune baginalaren bitartez zabaltzen da kanpoaldera.
Klitoria: Nerbio-bukaera ugari dituen organoa da; horregatik da hain sentibera.
Ezpain txikiek bat egiten duten lekuan dago.
Ezpain handiak: kanpoko sexu-organoak estaltzen dituzten larruazal-tolesturak dira,
eta bi izterren antean daude.
Ezpain txikiak: larruazal mehe eta sentiberako tolesturak dira, ezpain handiek
estalita geratzen direnak.

7.4
Gameto emeak. Obuluak
Jaiotzez, neska baten obulutegietan 400.000 zelula inguru daude, unea
iristean banaka-banaka heldu eta obulu bihurtzen hasteko prest. Emakumearen aro
ugalkor osoan 450 obulu baino ez dira heltzen. Obulua da gameto edo ugaltze-
zelula emea. Oso zelula handia da, gutxi gorabehera 1 mm-eko diametrokoa.
Obulutegiaren barruan heltzen da, Graaf-en folikulu izeneko kapsula batean.
Folikulua zabaldu egiten da eta obulua Falopioren tronpara isurtzen du, zelula
txikiagoen multzo batez inguratuta. Kanporatzen duten unetik aurrera, gutxi
gorabehera 24 orduz izango da ugalkorra obulua. Tarte horretan ernaldu ezean, hil
egiten da.

https://www.youtube.com/watch?v=hPaGHTITSDU

4.- Gizonezkoaren ugal-aparatua.


Gizonezkoen ugaltze-
aparatuko organoek
espermatozoideak sortzen dituzte
eta, ondoren, emakumezkoen
ugaltze-aparatuan jartzen dituzte.

Eskrotoa: barrabilak bildu eta


sabelaz kanpora kokatzen ditu.
Barrabilak: eskrotoan dauden
guruinak dira; barruan dituzten hodi
seminiferoetan espermatozoideak
garatzen dira.

7.5
Epididimoa: barrabil bakoitzaren gainean dago kokatua. Haren barruan heltzen dira
espermatozoideak.
Hodi deferenteak: epididimoen jarraipena dira. Uretran amaitzen dira.
Semen-besikulak: semen-likidoa sortzen duten guruinak dira (likido horretan
dabiltza igerian espermatozoideak). Hodi deferenteetan amaitzen dira.
Prostata: uretra bíltzen duen guruina da. Prostata-likidoa eratzen du,
espermatozoideak uretrako eta baginako azidotasunetík babesteko.
Uretra: kanpoaldera doan hodia da. Hazi-isurketan, uretrako pareta gihartsuak
erritmikoki uzkurtzen dira, espermatozoideak kanpora bultzatzeko.
Zakila: zilindro formako organoa da. Muturra, zakil-mokoa, zabalagoa da eta
prepuzioa deritzon larruazal atzeragarriaz estalita dago.

Gameto arrak. Espermatozoideak


Espermatozoideak etengabe sortzen dira
hodi seminiferoetan. Handik, egun batzuetan
bidaiatu ondoren, epididimora iristen dira;
denbora-tarte horretan lortzen dute erabat
heltzea, eta igeri egiteko aukera ematen dien
flagelo luzea garatzen dute.
Espermatozoideak obuluak baino askoz
txikiagoak dira, eta askoz ugariagoak. Egunero dozenaka milioi garatzen dira
barrabiletan. Hazi-isurketaren bidez irteten dira, une horretan kanporatzen baita
semena. Esperma-tozoideez gain, likido labaingarriz, semen-likidoz eta prostata-
likidoz dago osatuta semena.
Espermatozoideek, baginaren barruan utzitakoan, hiru egunetik bost egunera
bitartean irauten dute bizirik; epe horretan gerta daiteke ernalketa.

5.- Emakumezkoaren zikloa.

7.6
ESTROGENOAK:
 Bigarren mailako sexu-ezaugarrien garapena eragiten dute
 Graaf-en folikuluaren garapena eragiten dute
 Obulazioa eragiten dute
PROGESTERONA:
 Endometrioaren garapena zuzentzen du
 Umetokia haurdunaldirako prestatzen du
1 HILEKOA:
Ernalketa gertatu bada:
 Odolean progesterona maila altua da:
o Endometrioa mantentzeko
o Erditzea gertatu arte
Ernalketa ez bada gertatu:
 Folikulua endekatu egiten da
 Progesterona mailak behera egiten du
 Endometrioa askatu egiten da
6  Obulua hil egiten da

OBULUA HELDUTASUNERA IRISTEN DA:


6
 Odolean estrogenoen maila altua da
 Obulutegi batetan Graaf-en folikulu bat
garatzen da
 Folikuluaren barruan obulu bat heltzen dago

OBULAZIOA:
14
 Odolean estrogenoen maila altuena da
 Folikulua apurtu egiten da
 Obulua falopioren tronparantz abiatzen da

14 UMETOKIRAKO BIDAIA:
 Folikuluak progesterona ekoizten du
 Honek umetokian endometrioaren garapena dakar
 Obulua, tronpatik, obulutegirantz abiatzen da
18
 Espermatozoide batek ernaldua izan daiteke

EZARPENA UMETOKIAN:
18  Obulua/enbrioia umetokiraino iristen da
 Endometriora itsasten da
28
 Odolean progesterona maila altua da
https://www.youtube.com/watch?v=RVXTUPr_yPQ
7.7
6.- Ernalketa, haurdunaldia eta erditzea.
Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun
lehenago izaten da, normalean. Graaf-en folikulutik
askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du
eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du
obuluak ibilbide hori egiten.

Koitoa edo sexu-egintza zakila baginan sartzean


datza. Hazia isurtzean, espermatozoideak baginaren
barruan askatzen dira. Espermatozoideak oso
bizkorrak dira. Baginatik igo,
umetoki-lepoa zeharkatu eta
Falopioren bi tronpetara
iristen dira. Hiru 3-5 egunetan iraun dezakete bizirik
emakumezkoen ugaltze-aparatuaren barruan.

Espermatozoideek obulua inguratzen dute, baina


batek baino ez du lortzen obuluaren babes-estalkia
zeharkatzea eta burua barruan sartzea; ondoren, isatsa askatzen zaio.

Espermatozoidearen material genetikoa eta obuluarena bateratu egiten dira,


eta horrela osatzen da ernalketaren prozesua. Sortzen den zelulari zigotoa deritzo.

Haurdunaldiaren hasiera:
Zigotoa sortzean, Graafen folikuluaren endekapena eragozten duen
substantzia bat eratzen da. Folikuluak, beraz, progesterona ekoizten jarraitzen du,
eta horrela, endometrioak bizirik eta funtzional irauten du. Endometrioa endekatzen
ez denez, ez da hilekorik izaten.

Zigotoa berehala hasten da


zatitzen, eta berdin-berdinak diren bi
zelula eratzen ditu. Zelula horiek
bikoiztu egiten dira. Umetokira
heltzeko behar dituzten egunetan,
ehunka zelula izatera iristen dira eta
gutxi gorabehera zentimetro-erdiko
diametroa duen esfera hutsa eratzen
dute.

Zelula-esfera hori umetokira heltzean, endometrioari itsasten zaio. Une


horretatik aurrera, enbrioia esaten zaio, eta hiru egitura garrantzitsu garatzen dira:
7.8
• Plazenta: endometrioan garatzen da, amaren eta
enbrioiaren arteko lotura egi-teko.
• Zilbor-hestea: enbrioia eta plazenta lotzen ditu, eta
barruan odol-hodiak dituen hodi batek osatzen du. Honen
biitartez gertatzen dira enbrioi eta amaren arteko
substantzien trukeak.
• Zaku amniotikoa: likido amniotikoa betetako zakua da;
haren barruan egoten da enbrioia.

Haurdunaldiaren garapena:
Haurdunaldiaren prozesua ernalketarekin hasi eta
erditzearekin amaitzen da. Oso aldaketa handiak izaten
dira prozesu horretan. Zigotoa, enbrioi bihurtzen da;
gero, fetu, eta azkenik, erabat osatutako gizaki. Prozesua
osatzeko 280 egun inguru behar izaten dira (40 aste).
Amak aldaketa garrantzitsuak izaten ditu
haurdunaldian zehar, hainbat kausa direla-eta:
 Barnean garatzen eta hazten ari zaion fetua.
 Plazentaren bidez harekin duen trukea.
 Gorputza erditzeko eta edoskitzerako prestatze-bidean egotea.

Lehen hiruhilekoa Bigarren hiruhilekoa Hirugarren hiruhilekoa

 Burua, gorputz-enborra  Nerbio-sistema heldu  Organo guztiak


eta gorputz-adarrak egiten da. heltzen dira.
eratzen hasten dira.  Fetuak estimuluei  Fetuaren pisuak
 Barne-organoak, erantzuten die, eta haren gora egiten du.
zirkulazio-, iraitz- eta muglmenduak nabari  Azkenik amaren
ugaltze-aparatuak. daitezke. pelbisean
 3. hilean, bihotza  Zirkulazio- eta iraitz- ahokatuta duela
taupadaka ari da. aparatuak erabat osatzen geratzen da.
Fetuaren garapena

 Hiruhilekoaren dira.  Amaieran, 50 cm


amaieran, enbrioiari  4. Hiletik aurrera fetuaren eta 2,5 -4 kg-ko
fetua deritzo. 10 cm sexua bereiz daiteke. pisua du,
baino txikiagoa da, eta  Bigarren hiruhilekoaren
50-80 g-tako pisua du. amaieran, 30 cm eta 1 kg
bat du.

7.9
 Emakumeak haurdun  Umetokia dilatatzen da  Sabela oso
dagoela sumatzendu.  Sabelaren perimetroa zabalduta dago.
Aldaketak amaren gorputzean

 Ez zaio hilekoa etorri. hazten hasten da.  Umetokia


 Aldaketa fisiologikoak  Bularrak hazten dira.  oso handituta
nabaritzen ditu; hala  Litekeena da fetuaren dago, umeari lekua
nola, goragalea, barne-organoen egiteko.
usaimena areagotuta funtzionamenduak  Umetokiak zenbait
izatea, ohi baino gose eragindako zenbait sintoma barne-organo
handiagoa… sumatzea. zapaltzen ditu eta
horrek ondoezak
eragin ditzake.

7.10
Haurdunaldiaren garapena:
Erditzearekin amaitzen da haurdunaldia, hau da, haurra erabat osatuta
baginan zehar irteten denean. Erditzeak hiru fase izaten ditu:

• Dilatazioa: umetoki-lepoa dilatatzen hasten da, diametroz handitzen. Baginako


giharrak dilatatu egiten dira. Umetokiko giharrak uzkurtzen hasten dira, erritmikoki.
Zaku amniotikoa apurtu eta likido amniotikoa kanpora ateratzen da (3-5 litro); horri
esaten zaio urak botatzea. Fase horrek 8-12 ordu iraun dezake.

• Kanporatzea: umetokiaren uzkurduraren ondorioz eta amak bultzaka egiten duen


indarraren ondorioz, fetua kanpora ateratzen da. Une horretarako, umetoki-lepoa
eta bagina erabat dilatatuta daude. Fase horrek 15-30 minutu irauten du. Behin
kanpoan, haurrak lehen arnasa hartzen du, eta zilbor-hestea mozten da. Orbainak
zilborra eratuko du.

• Haurrondokoa botatzea: kanporatu eta 5-15 minutura, plazenta ateratzen da,


endometrioaren hondarrekin batera.

https://www.youtube.com/watch?v=yvr5UCDM9QI
https://www.youtube.com/watch?v=C_pJX7dq2oY
https://www.youtube.com/watch?v=mFkGYYuYZu8
https://www.youtube.com/watch?v=6iSgHhPrikQ
https://www.youtube.com/watch?v=NKyLodjnTQc

7.- Antzutasuna. Lagundutako ugalketa-teknikak.


Koitoaren ondoren ez da beti ernalkuntza gertatzen. Egia esan kontrakoa esan
liteke: ernalkuntza gertatzeko beharrezkoa da aldeko baldintza batzuk egotea, hau
da, une horretan obulazioa gertatzea eta behar adina espermatozoide egoteaz
gainera, bizitasun egokia dutenak izatea.

Bikote egonkor gehienetan baldintza hauek ematen dira, eta beraz, ernalkun-
tza gertatzen da. Bi urtez sexu harremanak izan ondoren ernalkuntzarik gertatzen ez
bada, bikotea antzua dela esan liteke. Antzutasuna giza ugalketaren anormaltasun
sarri samarra da. Bikoteen %10 - %15 antzuak omen dira.

Antzutasunaren arrazoiak mota askotakoak dira. Azpimarragarrienak:


• Obulazio eza emakumezkoarengan.
• Espermatozoideen bizitasun edo kantitatearen murriztapena semenean.
• Espermatozoideak eta umetokiaren lepoko mukositatearen arteko
bateraezintasuna.
7.11
Bikote antzuen ernalkuntza-zailtasun horiek konpontzen saiatzeko
ernalkuntza-metodo artifizial anitz garatu dira azken urteotan. Ezagunenak:

Intseminazio artifíziala: semena zunda baten bitartez sartzen da umetokian,


Falopioren tronpetatik hurbil. Umetokiaren lepoan ezartzen den kapsula baten
bitartez ere sar daiteke.

In vitro ernalkuntza: obulutegitik obulu bat ateratzen da, semen ugalkorraren


bitartez laborategian intseminatu eta bi egun geroago, enbrioia emakumezkoaren
umetokira transferitzen da habiratzea gerta dadin.

https://www.youtube.com/watch?v=sUbaClBqk_M
https://www.youtube.com/watch?v=T_pADRr2QN4
https://www.youtube.com/watch?v=WYMBBqP9LKo

8.- Metodo antikontzeptiboak.


Gizonezkoa, pubertarotik aurrera, beti da ugalkorra; emakumezkoa, berriz,
pubertaroa eta menopausiaren arteko ziklo menstrual bakoitzaren egun batzuetan
besterik ez da izaten ugalkorra. Egun gutxi horietan bakarrik du emakumeak
ernaldua izateko aukera.

Bikote batek sexu harremanak izan eta haurdunaldiak saihestu nahi baditu, kasu
gehienetan obulua eta espermatozoidea batzea eragozten duten metodo anti-
kontzeptibo batzuk erabil ditzake naturalak edo artifizialak.

Metodo antikontzeptibo naturalak:


Emakumezkoak noiz obulatzen duen zehaztea dute helburutzat, ondoren, zikloaren
aldi antzuak mugatzeko asmoz. Metodoak ondorengoak dira:
1) Erritmoaren metodoa (Ogino-Knauss):
Emakumezkoaren antzualdien dedukzio metodo bat da, ziklo menstrualen
behaketaren bitartez. Ogino, japoniar ginekologoak, 28 eguneko ziklo normal
batean, emakumezkoaren ugalkortasun aldia zikloaren 10. eta 17. egunen artean
dagoela zehaztu zuen. Knauss, austriar ginekologoak aldi ugalkorra bost egunera
murriztu zuen, ll.etik 15.era. Ez da metodo ziurtzat hartzen.

2) Tenperatura basalaren metodoa:


Emakumezkoaren «tenperatura basala» (gorputzaren tenperatura atsedenean)
obulaziotik hurrengo hilekora arte 0,2 - 0,5ºC igotzen dela adierazten duen gertaera
egiaztatuan oinarritzen da. Horregatik, ziklo batean zehar eguneroko tenperatura
7.12
basala hartuz, zehatz samar ezar dezakegu obulazioaren unea eta, ondorioz, aldi
ugalkorrena.

3) Billings metodoa:
John eta Evelyn Billings austrialiar doktoreak umetokiaren lepoan eta listuan
sortutako mukosaren jariaketan eta ezaugarrietan oinarritzen den emakumezkoaren
aldi ugalkorren zehaztapen metodo baten zabaltzaileak dira.
Aldi ugalkorretan zehar (6 egun) umetokiaren lepoa muki-jariakin garden eta
elastiko batekin azaltzen da guztiz bustita. Mukositate horrek espermatozoideen
bizitasuna handitu eta obuluaren ernalkuntza errazten du.
Zikloaren beste egunetan zehar umetokiaren lepoa lehorr dago edo itxura itsaskorra
duen mukositate pixka bat izaten du, zikloaren antzualdia adierazten du, alegia.
Halaber, umetoki-lepoaren edo listuaren kristaltzea zikloaren aldi ugalkorrean zehar
besterik ez da gertatzen. Horregatik, lupa txiki bat eta listu edo umetoki-lepoko muki
pixka bat erabiliz, berehalakoan eta zehaztasunez esan daiteke emakumezko bat
egun ugalkor edo ant-zu batean dagoen.

Metodo antikontzeptibo artifizialak:


Metodo antikontzeptibo artifizialak ernalkuntza saihesten dutenak dira, bai
gorputzari berari arrotz zaizkion elementuak erabiliz, bai sendagai edo kirurgiaren
bidez ugal-aparatuaren funtzionamendu normala aldatuz. Hauek azpimarra
daitezke:

4) Pilula antikontzeptiboak: sexu hormona mota desberdinak (progesterona,


estrogenoak) edo antzeko substantzia kimikoak dituzten konprimatuak dira.
Emakumezkoaren obulutegi-zikloa aldatzen dute, obulazioa eragotziz eta
gerta litekeen ernalkuntza saihestuz.
Bestalde, beren konposizioaren arabera, beste efektu batzuk eragin
ditzakete:
— Umetokiaren lepoaren mukositatea aldatu, espermatozoideentzat
igaroezina izan dadin.
— Umetokiaren pareta aldatu eta jadanik ernalduta dagoen obuluaren
habiratzea eragotzi. Kasu honetan substantzia abortibo modura
jokatzen dute. Horixe da, hain zuzen, «biharamungo pilulak» lortzen
duena: ez dio koito batean ernaldutako obuluari ezartzen eta garatzen
uzten.

5) Preserbatiboak: espermatozoideak baginara edo umetokira sartzen uzten ez


duten gomazko mintzak dira. Preserbatiboek ere sexu-transmisioko
gaixotasunetatik babes dezakete:

7.13
a.- Gizonezkoaren preserbatiboa: zakilan jartzen den latex gomazko zorro bat
da. Espermatozoideak baginan ezartzea eragozten du. Era berean, sexu-
transmisioko gaixotasunetatik babesten du. Eraginkortasuna ez da
erabatekoa, kasu batzuetan gaizki manipulatu edo hausten delako.
b.- Diafragma: emakumezkoaren preserbatibo mota bat da. Latex gomazko
disko bat da eta baginaren sakonean jarriz gero espermatozoideei umetokira
sartzea eragozten die. Koitoaren aurretik jarri behar da eta ondoren kendu.
Eraginkortasuna gizonezkoaren preserbatiboaren berdina da, baina
manipulazioa korapilatsuagoa da. Erresumindurak edo erreak-zio alergikoak
eragin ditzake.

6) Umetoki barneko gailua (UBG): Izen generiko honekin forma eta konposizio
(plastikoa, kobrea...) desberdinak dituzten tresna batzuk izendatzen dira.
Umetokian ipiniz gero, paretetan ezartzea eragozten dio enbrioiari. Sendagile
batek ezarri behar du eta ustekabean lekuz aldatuko balitz, zauriak eta
infekzioak eragin litzake umetokian.

7) Metodo kirurgikoak: gizonezko edo emakumezkoaren esterilizazioa eragiten


dute ebaketa kirurgiko baten bitartez. Metodo kirurgiko hauek esterilizazioa
iraunkorra izatearen alderdi negatiboa dute, hauetako ebaketa batzuk
itzulgarriak izan arren, praktikan, funtzionalitatea oso kasu gutxitan
berreskuratzen baita:
a.- Basektomia: gizonezkoaren hodi deferenteen lotura da. Beraz, nahiz eta
jariaketa espermatikoa izan (semenaren zatirik handiena. prostatak jariatzen
du). semenak ez du espermatozoiderik.
b.- Falopioren tronpen lotura: emakumezkoen kasuan egiten da; beraz, obulua
ezin daiteke tronpetan sartu eta ondorioz ernaldua izan.

https://www.youtube.com/watch?v=XH31to5pE7g

9.- Sexualitatea eta sexua.


Sexu bakoitzaren bereizgarri diren ezaugarri anatomikoen, fisiologikoe eta
psikologikoen multzoa da sexualitatea, eta hainbat fenomeno emozional eta
jokaerazko adierazten ditu. Fenomeno horiek sexuarekin loturik daude eta gizakiari
izugarri eragiten diote, bai bere garapen osoan, bai gizartean betetzen duen lekuan.

Sexualitatea berezkoa dugu gizakiok; jaiotzatik dakargu, nerabezaroan


garatzen da eta bizitza osoan geurekin izaten dugu. Gizabanakoaren izaera osatzen
duten ataletako bat da, eta pertsonen arteko afektibitatea eta komunikazioa
adierazteko modu bat. Oso hurbiletik eragiten diote maitasunak, estimuak eta
adiskidetasunak. Sexua ezaugarri biologikoa da.
7.14
Sexu-harremana pertsonen artean sexuaren bidez gertatzen den erlazioa da.
Sexu-erakarpenak edo bulkadak eraginda gertatzen da, hau da, sexualitatearekin
lotutako estimuluei erantzunez organismoan izaten diren erreakzio multzoagatik.
Sexualitatea, sexu-jardueraz gain, beste zerbait ere bada: pertsonen
sentimenduekin, emozioekin eta ongizate fisiko nahi psikologikoarekin batera
jarduten duen modua.

Sexu-osasuna
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) honela definitzen du sexu-osasuna:
sexualitatearekin lotutako ongizate fisikoa, emozionala, mentala eta soziala. Beraz,
ez da gaixotasunik ez izatea soilik.

Sexu-osasuna izan dadin, errespetuz hartu behar dira sexualitatea eta sexu-
harremanak; eta ezinbestekoa da, halaber, sexu-harreman atseginak eta seguruak
edukitzeko aukera izatea, inolako diskriminaziorik edo indarkeriarik gabeak.
Sexualitateak errespetuan, maitasunean eta erantzukizunean oinarrituta egon behar
du. Bestalde, ez dago sexualitatea bizitzeko modu bakarra; aitzitik, hainbat modu
daude, zer
kultura-balio
ditugun, zer
erlijio-
sinesmen edo
zer jarrera
etiko hartzen
dugun. Hortaz,
nork bere
burua
errespetatu
behar du, bai
eta beste
pertsonen
sexu-aukerak
ere.

Sexu-
bizitza osasuntsua izateko, garrantzitsua da sexu-hezkuntza egokia jasotzea, horrek
lagunduko baitigu heldutasun psikologikoa eta biologikoa izaten, gure izaeraren
erabateko garapenaren bitartez.

7.15
Sexualitatearekin lotutako ohitura osasungarriak
Sexualitate atsegingarria lortzea ez da zaila, zenbait ohitura osasungarri hartuz
gero: higiene-ohiturak, sexu-transmisioko gaixotasunetatik babestekoak, eta
bikotekidearekiko jarrerei buruzkoak. Hona hemen:
• Maiz garbitzea: dutxa hartzen dugunean, eta libratu ondoren, garrantzitsua da
sexu-organoen eta uzkiaren ingurua ondo garbitzea, xaboi-urez. Hilekoa dugun
egunetan higienea are gehiago zaintzea komeni da; alegia, maizago garbitzea eta
konpresa edo tanpoia sarritan aldatzea.
• Preserbatiboa erabiltzea: ezinbestekoa da sexu-harremanetan sexu-transmisioko
gaixotasunik ez kutsatzeko; gonorrea eta HIESa, kasu.
• Promiskuitaterik ez izatea: zenbat eta pertsona gehiagorekin izan sexu-
harremanak, orduan eta handiagoa da gaixotasun infekziosoak hartzeko aukera.
• Bikotekidearekiko jarrera laidogarririk ez izatea: oldarkortasuna, indarkeria,
abusua eta mespretxua bateraezinak dira sexualitate osasuntsua izatearekin. Gauza
bera gertatzen da jelosiarekin, engainuarekin eta bikotekidearenganako mespretxua
edo tratu txarra berekin dakarten beste jarrera batzuekin ere.
• Helduen artean konfiantzazko solaskide bat bilatzea: sexualitateari, sexuari eta
osasunari buruz ditugun zalantzak hari galdetzeko, eta gure iritziak harekin
partekatzeko. Ez digu informazioa soilik emango; ikuspegi aberasgarria ere eskainiko
digu.

• Medikuarenera joatea: noizean behin, edo ezohikoa nahiz kezkagarria iruditzen


zaigun sintomaren bat nabarituz gero. Halakoak izan daitezke, adibidez, mina,
azkura, erresumina edo, neskengan, hilekoaren maiztasuna aldakorra izatea.
Orohar, medikuak metodo antikontzeptiboei buruz aholku eman diezaguke eta,
komeni bada, metodo egokiren baten errezeta egingo digu.
• Informazio gutxi edo okerra duten pertsonen aholkuei jaramon ez egitea:
zehatzak ez diren kontu ugari dabiltza kalean; hala nola, haurdun ez geratzeko
hainbat etxeko metodo. Osasun-etxeek eta familia-plangintzako zentroek informazio
zehatza ematen dute.
7.16

You might also like