You are on page 1of 4

Izaki bizidunak eta izaki bizigabeak

Naturan, izaki bizigabeak eta izaki bizidunak (zuhaitzak eta inurriak


adibidez) bereizten ditugu. Izaki edo gauza bizigabeak ez dira jaiotzen, ez
dira hazten, ez dira ugaltzen eta ez dira hiltzen. Gauza bizigabe batzuk
berezkoak dira, hau da, naturalak, gizakiek ez ditugulako fabrikatu
(harriak, Eguzkia, hodeiak, ura) Beste gauza batzuk artifizialak dira,
gizakiok fabrikatu ditugulako (adibidez: erratzak, arkatza)

Izaki bizidunak jaio, hazi eta ugaldu egiten dira.

Harria -- - > Bizigabea Inurria --- > Biziduna

Bizi funtzioa

Nutrizioa, harremana eta ugalketa dira bizi funtzioak. Izaki bizidunek soilik
betetzen dute hau. Izaki bizigabeek ez dute bizi funtziorik.

Nutrizioa

Nutrizio funtzioan, elikagaiak hartzea dira. Elikagaiak, energia (korri


egiteko, jolasteko, ikasteko) eta materialak ( hazteko eta gorputza sasoi
onean izateko) hartzeko erabiltzen dira.

- Animalien nutrizioa
Animaliek elikagaiak hartu behar dituzte, nutrizio funtzioa egiteko.

Haragijaleak: animali zatiak jaten dituzte.


Belarjaleak: landare zatiak jaten dituzte
Orojaleak: animaliak eta landareak jaten dituzte
Haragijalea Belarjalea Orojalea

- Landareen nutrizioa

Landareek ez dira animaliak bezala


elikatzen. Ez dute elikagairik hartzen,
beraiek egiten dituzte beraien
elikagaiak. Honela egite dute

Ura: Lurretik hartzen dute,


sustraien bidez.
Gatz mineralak: Lurreko
zenbait substantzia dira.
Sustraietatik hartzen dituzte.
Karbono dioxidoa: Hostoen
bidez airetik hartzen duten
gasa da.
Eguzki argia: klorofilari esker
erabiltzen dute.

Harremana

- Harreman funtzioa

Kanpotik informazioa jasotzea eta komeni den moduan jokatzea da


harreman funtzioa. Hau egiteko, gure zentzumenak erabiltzen ditugu.
Adibidez, belarrien bidez dakigu etxeko telefonoa jotzen ari den ala ez, eta
horren ondorioz telefonoa hartu edo ez erabakitzen dugu.

- Harremana animaliengan

Zentzumen organoen, nerbio-sistemaren eta giharren bitartez egiten dute


harreman funtzioa animaliek. Garuna da nerbio sistemaren zatirik
garrantzitsuena.
Zentzumen organoek, nerbio sistemen bidez bidaltzen du informazioa
garunera. Ondoren garunak informazioa aztertzen du, zer egin erabakitzen
du eta agindua giharretara bidaltzen ditu.

- Harremana landareetan

Landareek ez dute zentzumenik eta ez dira tokiz aldatzen. Baina badute


beraien harreman funtzioa.
Landareak argia jasotzen duen aldera hazten dira, argia behar dute
nutriziorako.
Ura dagoen aldera hazten dira sustraiak.

Ugalketa

Ugalketaren funtzioa, Espezieen iraupena ziurtatzea da.

- Ugalketa funtzioa

Ugalketari esker, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak dituzte.

- Animalien ugalketa

Animaliek sexu bidezko ugalketa izaten dute; izan ere, sexu femeninoko eta
sexu maskulinoko animaliek esku hartzen dute. Honetarako beraien artean
elkartu behar dira, eta honi, estalketa deitzen zaio

- Animalien kumeak

Estalketaren ondorioz, kumeak osatzen hasten dira. Kumea osatzeko


moduaren arabera, bi mota daude:

Obiparoak: Amak jartzen dituen arrautzen barruan osatzen dira


kumeak. Hegaztiak eta intsektuak.

Bibiparoak: Amaren gorputzaren barruan osatzen dira kumeak.


Gizakian eta gainerako ugaztunak.
Obiparoa Bibiparoa

- Landareen ugalketa

Landareek sexu bidezko ugalketa izaten dute, loreen bidez. Loreek, zati
maskulinoa eta femeninoa dute. Honela haziak osatzen dituzte. Hazia
lurrera erori, eta ernaldu egiten da; landare bat sortzen delarik.

- Ugalketa asexuala

Zenbait animaliak eta landarek ugalketa asexuala dute. Ugalketa asexuala,


estalketarik gabe ugaltzea da

You might also like