You are on page 1of 1

NOLA EGIN ANIMALIEN FAMILIEN

JOLASA TESTU-PROZESADORE
BATEKIN

Lehendabizi, kromo bilduma egiteko, zuen karpeta sortu


behar duzue: INICIO > Mi PC > Ikasleak... > zure gela
aukeratu eta sartu (ENTER tekla) > Archivo > Nuevo >
Carpeta > zure izena idatzi eta sartu. Izena aldatu behar
badiozu karpetari: eskubiko botoiarekin karpeta aukeratu >
Cambiar nombre > izen berria eman eta sartu.

Gelako karpetara joan berriro (“Karpeta gora”) eta


Animalien Jolasaren karpeta ireki. Barruan Karta-Jolasaren
Eredua aurkituko duzu. Eskubiko botoiarekin aukeratu > copiar
> Karpeta gora > zure karpeta bilatu eta sartu > eskubiko
botoiarekin aukeratu > Pegar.

Interneteko irudi bat


kopiatzeko, gainean klikatu eskubiko
botoiarekin, eta "Copiar imagen".
Gero kromo baten irudian "Pegar".
Handiegia edo txikiegia itsasten
baldin badu, klikatu eta izkin
batetik tira egin.

Batzuetan interneteko irudiak ezin dituzu kopiatu.


Horretarako pantailan agertzen zaizuna kopiatzeko programaren
bat erabili dezakezu (eskolan "InprPant" teklarekin irekitzen
dugu. Gero, nahi duzun irudia aukeratu eta kopiatu (nahi
baduzu, zure karpetan gorde izen adierazgarri batekin). Gero,
kromoan itsasteko aurreko puntuan bezala egin.

You might also like