You are on page 1of 7

BIZIA BETIKOTZEA

1. ZIKLO BIOLOGIKOA ETA UGALKETA


Ziklo biologikoa= bizi-zikloak: izaki bizidun baten bizitza osoan zehar izango diren etapak islatzen ditu.
Ziklo biologikoan 4 fase bereizten dira:
1. Fase zelulabakarra: organismo zelulaniztunetan, zigotoa edo espora bat. Zelulabakarretan
fase hau ziklo biologiko osoa irauten du. Adibidez, bakterio baten kasuan.
2. Hazkunde- eta garapen-fasea: tamaina eta forma aldatzen dira eta barne-egiturak
desberdintzen dira. Amaitzen da organismoa heldua izatera iristen denean.
3. Heldutasun-fasea:heldua izatera iristen denetik hil arteko fasea da.
4. Ugalketa-fasea:organismoa beste organismo batzuk sortzeko prest dago.
Heldutasun-fasearekin bat egin ohi du.

Ugalketa: izaki bizidunei ezaugarri berdineko izakiak sortzeko aukera ematen dien funtzioa da, eta honi
esker espeziea iraunarazten da.
Bi ugalketa-mota: sexugabea eta sexu bidezkoa. Izaki bizidun askoren kasuan, bi ugalketa mota hauek
txandakatzen dira ziklo biologikoan zehar (txandakako ugalketa). Adibidez, goroldioen kasuan.
Ugalketa asexuala: Organismo bakarra bere berdin-berdinak diren ondorengoak sortzen ditu.
Adibidez, polipoen kasua.
Ugalketa sexuala: bi organismo behar (aldakortasuna material genetikoan: inguruneak hautatu bertan
bizitzeko ezaugarri egokienak dituztenak). Adibidez, gizakien kasua. Konplexuagoa. Hazkunde motela.
Ondorengo gutxi.
Organismo zelulaniztunetan bi zelula mota daude: hozi-zelulak (esporak eta gametoak) eta
somatikoak (beste zelula guztiak).

2. ZELULEN ZIKLOA ETA ZELULEN UGALKETA


Zelula-zikloa: zelula batek aldez aurretiko beste zelula batetik sprtzen denetik ugaltzen den arte
pairatzen dituen prozesuen multzoa da.
(Zelula prokarioto eta eukariotoetan ez da berdina. Guk zelula eukariotoetan gertatzen dena aztertuko dugu)
Zelula-zikloaren iraupena aldakorra da, zelula motaren arabera.
Bi fase:
- Hazkunde-faseak (interfasea): zelula eratzen denetik zatiketa hasten den arte. 3 fase ditu
(G1 fasea, S fasea eta G2 fasea)

- Zatiketa-fasea (zelula zatiketa): zelula ama banatu eta bi zelula edo gehiago (zelula alabak)
sortzen ditu. Bi fase: mitosia eta zitozinesia. Mitosia nukleoaren zatiketa da eta zitozinesia
zitoplasmaren zatiketa, bi zelula alaba sortzeko eta mitosia eta gero gertatzen da.

1.jarduera egin.
Aurkezpena erabili hurrengo taula osatzeko.

Mitosiaren AZALPENA MARRAZKIA


faseak

ZITOZINESIA Azalpena Irudia

Animalia
zeluletan
Landare
zeluletan

3. MITOSIA ETA UGALKETA SEXUGABEA


Ugalketa sexugabea: Organismo bakar baten zelula batek edo hainbat zelulek gurasoaren
berdin-berdinak diren ondorengoak sortzen dituzte. Mitosia erabiltzen dute (jarraitasun genetikoa
bermatzen duena)

Ugalketa sexugabea izaki zelulabakarretan:

- Erdibitzea: zelula ama tamaina bereko bi zelula alabetan banatzen da.


- Gemazioa: zelula ama bi zelula alabetan banatzen da, eta zelula alaba bat gema txiki eran
garatzen da bestearen gainean.
- Esporulazioa: zelula amaren barruan zelula asko eratzen dira, zelula horiei espora esaten zaie
eta zelula amaren barruan geratzen dira mintza hausten den arte.

Ugalketa sexugabea izaki zelulanitzetan:

- Esporulazioa: organismoaren zelula bakar baten bidez (esporak) egiten da. Ia landare eta
onddo guztietan eta protoktista batzuetan, adb. algak.
- Zatiketa: organismoa zati bat edo gehiagotan puskatzen da eta zati bakoitzak organismo oso bat
eratzen du. Adb. alga eta briofitoetan eta animali batzuetan (polipoak eta anelidoak)
- Birsortzea: zatiketa mota berezi bat da eta istripu baten ondorioz organismoa hausten denean
gertatzen da. Adb. lurreko zizareetan edo planarietan.
- Gemazioa: organismoak gema bat eratzen du (izaki oso bat garatzeko gauza den zelula multzo
bat) Gema hori gurasotik banandu eta bakarrik bizi edo lotuta jarraitu daiteke eta koloniak eratu.
Adib, animalia batzuetan (poriferoetan, knidarioetan) eta landare askotan.

Ugalketa sexugabearen alde onak eta alde txarrak:


Alde onak:
- Ez du gorputz egitura konplexurik nahiz espezializaturik behar, azkar birsortzeko aukera ematen
du (sinpleagoa da)
- Ez du beste sexuko izakirik bilatu behar era beraz, energia aurrezten da. Eta mugikortasun txikia
dutenentzat, egokia.
- Inguruko baldintzak egokiak direnean espezieko izakien kopurua azkar handitzeko aukera
ematen du.(hazkunde azkarra eta eraginkorra)

Alde txarrak:
- Ondorengo guztiak berdin-berdinak dira, ez dago aldakortasun genetikorik.
- Inguruko baldintzek txarrera egiten badute populazio osoa desagertzera iritsi daiteke.
UGALKETA MOTA ALDE ONAK ALDE TXARRAK

Sexugabea

Sexuala

4. SEXU BIDEZKO UGALKETA ETA MEIOSIA


Sexu bidezko ugalketa bi zelula sexual edo gameto elkartzen direnean gertatzen da.

Sexu bidezko ugalketaren 3 faseak:

- Gametoak eratzea (gametogenesia): jatorrizko hozi zelulei meiosia gertatzen zaie eta
kromosoma kopuru erdia duten gametoak sortzen dira..
- Gametoek bat egitea: ernalketa gertatzen denean, zigotoa (edo arrautza) eratzen da.
- Kanpo-ernalketa: organismotik kanpo gertatzen da.
- Barne-ernalketa: emearen ugal-aparatuaren barruan gertatzen da.
- Zigotoaren garapena: Zigotoa zatitzen hasten da (mitosiz) eta enbrioi bihurtzen da.

Meiosia: Zelula zatitzeko modu bat da eta sexu bidezko ugalketarekin lotuta dago. Hozi-zeluletan
egiten da eta zelula haploideak (jatorrizko zelulen kromosoma kopuru erdia dute) sortzen ditu
(espermatozoideak, obuluak eta esporak).

Ondoz ondoko bi zelula banaketa gertatzen dira: lehen banaketa meiotikoa (I. meiosia) eta bigarren
banaketa meiotikoa (II. meiosia). Banaketa bakoitzean 4 etapa daude. Bi zatiketen bitartean DNA ez da
bikoizten. Bukaeran, zitozinesia gertatzen da.

Meiosiaren faseak:
- I. meiosia:
- Kromosoma homologoak parekatzen dira.
- Birkonbinazio genetikoa gertatzen da (gaingurutzaketa,elkargurutzaketa, crossing over)
- Kromosoma homologoak bereizten dira.
- II. meiosia:
- Zatiketa hau mitosiaren analogoa da eta fase berberak ditu.
- Kromosomen kromatidak banatzen dira.
- Hasierako zelula diploidetik (2n) lau zelula haploide (n) lortzen dira.
- Zitozinesia

Aurkezpena erabili hurrengo taula osatzeko.

MEIOSIA Azalpena Irudia

I.meiosia
II.meiosia

Hurrengo grafikan mitosia eta meiosian material genetikoaren kantitatea nola aldatzen den aztertuko
dugu:
5. MITOSIAREN ETA MEIOSIAREN ESANAHI BIOLOGIKOA

Mitosiaren esanahi biologikoa:

- Organismo gehienak zelula-kopurua handituta hazten dira, eta ez zelulen tamaina handituta.

- Mitosiaren bidez:
- Organismo eukarioto zelulabakarrak sexugabe ugaltzen dira.
- Zelulaniztunak garatu,hazi eta ehunak berritzen dituzte.

- Mitosiaren helburua: zelula-zatiketaren prozesuan herentziazko materiala gordetzen dela


bermatzea. Ondorioz, sortzen diren bi zelulak genetikoki berdin-berdinak dira euren artean eta
zelularen amaren berdinak.

Meiosiaren esanahi biologikoa:

- Material genetikoa (kromosoma kopurua) erdira murrizten du:


- Murrizketa kuantitatiboa da (gametoek material genetikoaren erdia dute) (n)
- Kualitatiboki ez dago murrizketarik, hots, gameto bakoitzak informazio genetiko osoa
du.
- Ernaldu ostean, espeziearen kromosoma kopurua (diploidea, 2n) berreskuratu egiten da.

- Populazioaren gene-aldakortasuna handitzen da:


- Gaingurutzaketa gertatzen da: kromosoma homologoen arteko kromatida ahizpen zatiak
trukatzen dira. Horrela, sortzen diren gameto guztiak desberdinak dira. Beraz, guraso
bakoitzetik jasotako informazio genetikoaren birkonbinazioa gertatzen da.
- Banako bakoitzak informazio genetiko bakarra eta errepikaezina darama.
- Aldakortasun genetiko horri eragiten diote hautespen naturalak eta artifizialak
(hobekuntza genetikoa).

2.jarduera egin.

You might also like