You are on page 1of 7

8.

BIOTEKNOLOGIAREN ERABILERAK

DNA birkonbinatua kultiboan dagoen zelula bati txertatzean, gene jakin bat

erakutsi eta proteina bat eratuko du. Ondorioz, bioteknologiak garrantzia handia

hartu du eta gizakiak hainbat erabilera ematen dizkio:

MEDIKUNTZAN

DNA birkonbinatuaren teknologiak ekarpen ugari egin ditu medikuntzan:

● Sustantziak lortzea:

− Gaixotasun asko proteina baten gabeziak eragindakoak dira. Modu

industrialean proteinak lor daitezke: diabetesa dutenentzako giza intsulina,

hazkuntza-hormona, odolaren koagulaziorako faktoreak...


LIBURUKO IRUDIA KOPIATU

− B hepatitisaren, gripearen eta meningitisaren kontrako txertoak sor daitezke.

● Gaixotasunak diagnostikatzea:

− Gaixotasun batzuk (hemofilia, alzheimerra, gihar distrofia…) sortzen dituzten

geneak non dauden jakin daiteke. Diagnostiko goiztiarra egin daiteke eta

tratamenduarekin hasi.

● Terapia genikoa:

− Teknika honi esker gizakientzat akastuna den gene bat, gaixotasuna

eragiten duena, gene osasuntsu batekin ordezka daiteke.

− Horrela, jatorri genetikoko gaixotasunak sendatu daitezke.

− Geneak laborategian transferi daitezke zeluletara, eta ondoren gorputzean

sartu (ex vivo), edo zuzenean sar daitezke gaixoaren gorputzean (in vivo).
LIBURUKO IRUDIA EDO TAULA KOPIATU

Ex vivo terapia In vivo terapia

1. Gene terapeutikoa bektore-birusean 1. Gene terapeutikoa bektore-birusean

txertatu txertatu

2. Gaixoaren gorputzetik zelulak atera 2. Birusa gaixoaren gorputzean sartu


3. Birusa zeluletan txertatu

4. Eraldatutako zelulak gaixoaren

gorputzean sartu

INGURUMENEAN

● Bioerremediazioa mikroorganismo birkonbinautak erabiliz lurzoruko edo

uretako konposatu kutsagarriak degradatzean datza.

− Marea beltzak ezabatzeko, petrolioaren hidrokarburoak degradatu eta hain

kutsagarriak ez diren substantzia bihurtzen dituzten bakterioak erabiltzen

dira.

● Mikroorganismo batzuk plastiko biodegradagarriak eta zerealetatik

bioerregaiak (bioetanola eta biodiesela) sortzeko erabiltzen dira.

NEKAZARITZAN ETA ABELTZAINTZAN

● Organismo transgenikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak (GEO)

− Organismo transgenikoak DNAn transgene bat txertatuta duten

organismoak dira, hots, ezaugarri erabilgarri bat duelako interesatzen zaigun

gene bat txertatuta dutenak.

o Genea espezie bereko banakoena zein beste espezie bateko

banakoena izan daiteke.

o Eraldaketa genetikoak proteina bat sortzea edo ezaugarriren bat

azaleratzea eragiten dio organismo transgenikoari.

o Teknika horren bidez hainbat produktu mota lortu dira:

⮚ Substantzia farmazeutikoak sortzen dituzten landareak

⮚ Izurriei eta herbizidei aurre egiten dieten landareak

⮚ Esne- eta haragi-ekoizpena handitzea

⮚ Ezaugarri berezidun elikagaiak sortzea, hala nola kolesterol gutxiko

haragia eta nutrizio-balio handiagoko esnea.


28., 29. eta 30. ARIKETA

9. KLONAZIOA ETA ZELULA AMAK

Klonazioa: elkarren artean eta jatorrizkoarekiko berdin-berdinak diren organismo,

zelula edo molekulak sortzeko teknika da.

● Sexu gabeko ugalketa duten organismoentzat klonazioa prozesu naturala eta

arrunta da. Baina sexu bidezko ugalketarekin banako desberdinak sortzen dira;

biki monozigotikoen kasuan salbu, obulu eta espermatozoide beretik sortu eta

genetikoki berdinak baitira.

● Animalien klonazioan bi mota bereizten dira: ugalketa-klonazioa eta klonazio

terapeutikoa.

UGALKETA-KLONAZIOA

● Elkarren artean eta jatorrizko banakoen berdin-berdinak diren banakoak

lortzea du helburu.

● Gehien erabiltzen den metodoa transferentzia nuklear somatikoa da.

− Zelula diferentziatuen nukleoak edo garapenaren hasieran dauden enbrioi-

zelulak erabiltzen dira.

● Abeltzaintzan ezaugarri jakin batzuk dituzten espeziak lor daitezke.

● Galzoriko espezieen kontserbaziorako eta ugalketarako erabil daiteke.

● 1977an, transferentzia nuklearraren teknikaren bidez, lortu zen lehen aldiz

ugaztun baten klona sortzea. Emaitza Dolly ardia izan zen. Dolly ardia

UGALKETA-KLONAZIOA
1. I. ardiaren ugatz-zelulak (zelula 2. II. ardiaren obulua ateratzen da.
somatikoak) ateratzen dira.

3. Obulu horri nukleoa kentzen zaio

4. Ugatz-zelularen nukleoa obuluan txertatzen da.

5. Enbrioia garatzen da

6. Enbrioia ardiaren uteroan ezartzen da

7. klona jaiotzen da

33. ARIKETA

KLONAZIO TERAPEUTIKOA ETA ZELULA AMAK Klonazio terapeutikoa


Zelula amak (stem cells) erabiliz ehunak edo organoak klonatu eta gaixotasunak

sendatzeko edo organoak transplantatzeko erabiltzean datza.

● Diferentziatu gabeko zelulak dira, ez dute funtzio jakinik eta gorputzeko zelula

mota bat edo bat baino gehiagotan eraldatu daitezke.

● Zatitzean, zelula berri bakoitzak zelula ama izaten jarrai dezake edo beste

zelula mota bihurtu (gihar zelula, globulu gorri, bihotz-zelula…), eta funtzio

espezializatua eskuratu.

● Infartuen, haustura larrien edo erreduren ondorioz kaltetutako ehunak

birsortzeko erabil daitezke, eta zelula amak inplantatuz zenbait gaixotasun

(diabetesa, alzheimerra, leuzemia…) sendatzeko moduak ikertzen ari dira.

● Hiru motatako zelula amak daude:

ENBRIOI-ZELULA AMAK

− Pluripotenteak dira, gorputzeko zelula mota guztiak sor ditzakete.

− Garapen goiztiarrean (5 egun arte) dauden enbrioietatik lortzen dira.

− In vitro ernalketan soberan gelditutako enbrioietatik lortzen dira.

− Arazo etikoak eragiten ditu gizakietan erabiltzeak.

ZELULA AMA HELDUAK

− Zelula helduak dira eta zelula mota jakin batzuk bakarrik sor ditzakete.
− Ehun gehienetan (odol-sisteman, hezur-muinean), fetuaren ehunetan, zilbor-

hesteko zeluletan eta plazentan daude.

ZELULA AMA INDUZITUAK

− Laborategian enbrioi-zelula ama pluripontente bihurtzeko birprogramatu

diren zelula helduak dira.

− Azaleko zeluletatik lortzen dira.

Klonazioari buruzko gogoeta etikoak

Legeak debekatu egiten du gizakien ugalketa-klonazioa.

Klonazio terapeutikoak polemika eragiten du, zelula amak lortzeko enbrioiak sortu

eta gero suntsitu behar direlako. Zelula ama helduak eraldatu eta hainbat ehun

mota lor daitezke (prozesuan); honek enbriorik ez erabiltzeko aukera emango luke.

34. eta 35. ARIKETAK

10. GIZA GENOMA PROIEKTUA (GGP)

Nazioarteko proiektu bat da, erakunde publikoen eta pribatuen artekoa,

gizakiaren geneak identifikatzeko eta sekuentziatzeko.

● Lehen zirriborroa 2001an Science eta Nature aldizkarietan argitaratu zen

Giza sekuentziaziotik ateratako ondorio nagusiak hurrengoak dira:

● Gure genomak proteinak kodetzen dituzten 25.000 gene inguru ditu

● DNA guztiaren %2k bakarrik kodetzen ditu proteinak; ezezaguna da DNAren

beste zatiak zer funtzio duen

● Pertsona guztien geneen %99,9, berdinak dira; gainerako %0,1a da banakoen

arteko desberdintasuna eragiten dituena.

Gure genoma ezagutzeak gaixotasun genetikoak diagnostikatzeko eta

prebenitzeko balio dezake.


11. BIOETIKA
Ikerketa biologikoak eta horren aplikazioek sortzen dituzten arazo etikoen azterketari

deritzo.

● Egin daitekeenaren eta ezin daitekeenaren irizpideak ezartzen ditu; zientziak eta

teknologiak gizakien ongizaterako izan behar du, ez gizakia menderatu eta kontrolatzeko.

● Bioetikan aritzen direnei zelula amen erabilera, terapia genikoa, gizakien klonazioa

eta transplanteak interesatzen zaizkie, besteak beste.

● Auzi horiei erantzuna emateko, zenbait erakunde sortu dira. Horien artean

Bioetatikako Nazioarteko Batzordea nabarmentzen da. Espainiako Bioetika Batzordea

2007an sortu zen, biologo, filosofo, mediku, abokatu eta abarrekin.

● Garapen bioteknologiko batzuek edo haien erabilerek dielema etikoak sortzen dituzte

hainbat arlotan:

OSASUN ARLOA

● Organismo transgenikoek mikroorganismo patogenoak sor ditzakete, eta horiek,

ezagutzen ez ditugun gaitzak eragin.

ARLO ETIKOA

● Giza genoma ezagutzeak gure material genetikoa manipulatzeko aukera ematen

du.
● Terapia genikoa karaktere zehatz batzuk lortzeko erabiltzeak dibertsitate

genetikoaren galera ekarriko luke, eta honek, gure bizirauteko gaitasuna murriztuko

luke ingurunean aldaketak gertatuz gero.

ARLO LEGALA

● Gizakien geneak patentatzea debekatuta dago. Batzuen ustez, bidezkoa da

laborategiek ikerketan inbertitutako dirua berreskuratzea.

INGURUMEN ARLOA

● Ekosistemetan organismo transgenikoak sartzeak espezieen galera eragin dezake.

Hondamendi ekologikoak eragin ditzakete ere, hala nola izurri kontrolaezinak.

● Poliniazio gurutzatua gertatzea daiteke, genetikoki eraldatutako landareen polena

berezko landareetara heldu, eta ekosisteman arazoak sortu.

ARLO SOZIALA

● Bioteknologiaren erabileraren ondorioz herrialde garatuen eta pobreen arteko

desberdintasunak handitzeko arriskua dago.

● Giza genoma ezagutzeak aukera ematen du pertsona batek gaixotasun bat

izateko joera duen ala ez jakiteko. Informazio hau ez bada ondo erabiltzen,

intimitate-eskubidea urra dezake. (kontratazioak eta aseguru-etxeak)

You might also like