You are on page 1of 12

DERMATOLOGIA Aitor De Vicente

7. taldea 2021/09/14

1. GAIA: AZALAREN ANATOMIA ETA FISIOLOGIA


Dermatologia azala, anexoak, mukosak eta haien gaixotasunak aztertzen dituen medikuntzaren arloa
da. 2000 gaixotasun baino gehiago aztertzen ditu, medikuntza kontsulta orokorraren %10-15 delarik.

Azalaren lesioak oso garrantzitsuak dira, batetik, ohikoak direlako (dermatitisa, psoriasia, azaleko
minbizia…), eta bestetik larriak izan daitezkelako. Horrez gain, gizakion itxura aldaketak eragiten ditu,
hainbat kasutan norberaren buruarekin gaizki sentiaraziz.

Patogeniari dagokionez 3 adar nagusi ditugu:


● Gaixotasun inflamatorioak
● Gaixotasun Infekziosoak
● Tumoreak: onberak eta gaiztoak.
● Gaixotasun arraroak.

1.AZALAREN OROKORTASUNAK

1.1. EZAUGARRI NAGUSIAK


Azala gorputzeko organorik handiena da, 2 m²-ko azalera
du eta pisuaren %6a hartzen du (4kg gutxi gora behera).
Gorputzeko atalaren arabera, lodiera aldakorra du (1,5-4mm); adibidez, oinazpietan eta
esku-haurrean lodiagoa da.

1.2. FUNTZIOAK
● Barrera funtzioa. Gorputza ingurunetik isolatzea.
● Funtzio metabolikoa, D bitaminaren sintesia. Izan ere, B izpi-Ultramoreek
7-dehidrokolesterola-a D3 prebitaminan bihurtzen dute.
● Azalaren bidezko xurgapena: oxigenoaren %1-2 eta A,B,D eta K bitamina liposulgarriak bertan
xurgatzen dira.
● Funtzio sentsitiboa: bero, hotz, bibrazio, min eta presioa neurtzeko hartzaileak baititu.
● Termoerregulazioa: basodilatazio bidez beroa galtzeko edo odol bolumena erdiratzeko.
Izerdiak ere erregulazio-prozesu honetan parte hartzen du.
● Funtzio psikologiko eta soziala (norbanakoaren itxura
baldintzatzen du): itxura, onarpen soziala, sexuala, autoestimua
eta gorputzaren bidezko komunikazioa.

1.3. GARAPEN ENBRIOLOGIKOA


● Ektodermotik: epidermisa, azazkalak, ilea eta guruin ekrino eta
apokrinoak.
● Neuroektodermotik (gandor neuraletik): Nerbioak eta
melanozitoak. Gandor neuraleko zelulen migrazioak, beraz,
garrantzia handia izango du nerbio zelulen eta melanozitoen
sakabanketan.
● Mesodermoa: kolageno zuntzak, zuntz elastikoak, odol-hodiak,
muskuluak, ehun-adiposoa.

1
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

Haurdunaldiko 3.astean, dagoeneko, kapa germinatibo indiferentziatu bat nabarmendu daiteke,


pixkanaka , estratifikatu egingo delarik.

6. astean bi geruza bereiz ditzakegu: geruza germinatiboa eta gainazalekoa. Lehenengo geruzapen
honetan sortzen den gainazaleko geruzari peridermo deritzo.

Fetuak 6 hilabete dituenerako azalak jada jaioberriaren azalaren estruktura antzekoa izango du (4
geruzekin). Izan ere, haurdunaldian zehar, lehenengo hilabeteetan, kanpoko kapa (peridermoa) erori
egiten da likido amniotikora.

Gainerako zelulak (melanozitoak, Langerhansen zelulak, Merkel zelulak) 10-14 astetik aurrera hasiko
dira agertzen.

Germen epitelial primarioak: Azaleko epidermisean sortzen diren


kondentsazio (plakoda) txiki batzuen ondorioz sortzen dira haurdunaldiko
3. hilabetean. Palkoda hauetatik abiatuz, sorkuntza fasean dagoen
epidermisetik dermiserantz zuzentzen diren beso batzuk sortzen dira.
Bertatik, folikulo pilo-sebazeoak (ilea + guruin sebazeoak + izerdi guruin
apokrinoak) eta guruin apokrinoak sortzen dira. Garapenak aurrera egin
ahala kondentsazioek azpiko dermisa ere beheruntz bultzatuko dute eta
luzatzen joango dira, ilearen estruktura guztiak sortuz (guruin sebazeoak,
ilea zutitzeko muskuluak eta ilea bera).

2. EPIDERMISA

Kanpoko epitelio geruzatu keratinotsua da (lehen geruza). Lodiera aldakorra du (0,05 - 1,5 mm),
adibidez, betazalean fina da, baina gorputzaren gainontzeko larruazalean lodiagoa, geruza
korneoaren arabera. Normalean 4 geruza ditu eta oinzola eta oinazpian 5 geruza izan ditzake.

2.1. ZELULA MOTAK


● Keratinozitoak: azaleko zelulen %95
dira.
● Melanozitoak: melanosomak eta
melanina sortzen duten zelulak dira.
● Langerhans Zelulak: zelula
dendritikoak dira, baita antigeno
aurkezleak ere, eta alergia
prozesuetan parte hartzen dute.
%2-4 dira.
● Merkel Zelulak: Zelula sentsitiboak
dira.

2
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

2.2. GERUZAK
● Oinarrizko geruza: Aktibitate metaboliko handiena duen geruza da. Izan ere, bertan mitosia
12-14 aldiz egunero gertatzen da. Honez gain, zelulen %30 hazkunde fasean daude eta 27.000
zelula germinatibo/azal mm-ko. Geruza honetan zelula amak eta transiziozko zelula
anplifikatzaileak kokatzen dira. Zelula hauek guztiak oinarrizko
mintzari lotuta daude.
○ Oinarrizko mintza: dermis eta epidermis arteko muga
markatzen duen egitura da, oso garrantzitsua gaixotasun
desberdinetan. Bertan, hemidesmosomak kokatzen dira.
Azken hauek dermis eta epidermisa lotzeko “grapa” moduan
jokatzen dute.
○ Zelula amak. Aipatu bezala, zelula ama gehienak oinarrizko
geruzan kokatzen dira. Ileetako zelula amak, ordea, ileko
protuberantzian aurki ditzakegu. Zelula hauen funtzioa zauri
bat egiten dugunean azala berreraikitzea da, hau da,
sendatze-prozesuan parte hartzea.

● Geruza ezkatatsua: Geruza honetan, ama zelulak diferentziatuz, keratina zuntzak pilatuz eta
tonofibrina zuntzak sortuz doaz. Zuntz horiek, forma eta estruktura ematen diete zelulei.
○ Odlanen gorputzak edo gorputz lamelarrak: golgi aparatutik eratortzen dira eta
polisakarido, entzima eta lipidoz osatuta daude. Keratinizazio prozesuak aurrera egin
ahala garrantzia handia izango dute gorputzetan dagoen edukia kanpora isuriko
dutelako, lubrikazio-efektua eraginez eta estrato
korneoa eratuz.
○ Tonofilamentuak (nabarmenak geruza
ezkatadunean). Tonofibrila multzoak dira,
zitoplasmatik desmosomaraino hedatzen direnak.
Egitura eta gogortasuna emango diote zelulari.
Tonofilamentu multzoak gero eta konpaktuagoak
izango dira geruzetan gora egin ahala.
○ Desmosomak: Kaderina motako bi proteinez
osatuta daude, zeinak zelularen alde batetik bestera doazen. Proteina
garrantzitsuenak desmogleinak dira, eta hauen kontako antigorputzak sortzea da
Penfigo gaixotasunen oinarria. Desmokolinak ere badaude, transmembrana proteina
gisa, baita plaka moduko beste proteina talde bat ere (plakoglobina, plakofilina eta
desmoplakina). Proteina hauek keratina zuntzei lotzen zaizkie, zelula bat beste zelula
bati atxikitzea eraginez. Hau da, bi zelulen arteko elkarte modura jokatuko dute eta
arrazoi honengatik mikroskopio optikoarekin ezkata
modura ikus daitezke.

● Geruza granularra: Keratohialina granuluak ditu.


Granuluetan proteina oso garrantzitsuak daude: inbolukrina,
lorikrina eta profilagrina. Profilagrinak garrantzi handia du
honekin filagrina izeneko proteina eratuko delako,
gainazaleko geruzaren estrukturazioan parte hartzen duena.

3
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

● Geruza argia edo luzidoa: Oso gutxitan ikus daiteke, adibidez, oinazpian eta esku-ahurrean.
● Geruza korneoa: Garapenaren une batean, geruza granularreko keratohialinazko granuluek
haien edukia galtzen dute baita nukleoa ere eta korneozitoak eratzen dira. Hau da,
keratinozitoak nukleorik gabeko zelula bihurtzen dira epidermiseko azken geruza hau eratuz.
Tonofilamentuak ere baditu geruza honek, tonofibrilatan multzokatuta. Estalki kornifikatu
honek forma eta trinkotasuna emango dio eta kanpoan lipido ezberdinak isuriko dira. Geruza
honi trinkotasuna emateaz filagrina arduratzen da.

2.3. FILAGRINA
Keratinozitoetan sintetizatzen den zuntz-proteina da, profilagrinatik eratortzen dena. Keratina
filamentuak ordenatzeaz eta homogeneizatzeaz arduratuko da. Dermatitis atopiko, iktiosi eta
asmarekin lotzen da proteina honen mutazioa.

Geruza korneoan keratina zuntzek bat egiten dute filigranaren ondorioz. Geruza honetan sulfatasa
esteroideoak deskamazioa eragiten du keratina hidrolizatzean.

- Sulfatsa esteroidearen faltak, X kromosomari loturiko iktiosia eragiten du, non gaixoak
larruazal lodi, zikin, beltz eta ezkatatsua
izaten duen (hiperkeratosikoa).

FIlagrinak 2 funtzio nagusi ditu:

● Mantu hidrolipidiko azidoaren parte da.


Mantu hidrolipidiko azidoa, PH azidoa duen
ingurunea da. Honen konposizioa:
deskamazio produktuak, sekrezio sebazeoa
eta izerdia dira. Azalaren lubrifikaziorako
ezinbestekoa da, gainera azalari itxura
estetikoa eta funtzionala eskaintzen dizkio.

4
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

● Funtzio hidroskopikoa. Izan ere, deskamazioarekin filagrina deuseztu egiten da eta honek
azalari hidratazio natural bat ematen dio.
○ Filagrina falta dagoenean (dermatitis atopikoan adibidez), azala ez da berez
hidratatzen eta kanpotik gehitu behar zaio hidratazio hori.

2.4. KERATINA
Zelula epitelialen bitarteko filamentu mota gisa defini daiteke.
Epitelioko 30 proteina familia dira, azido edo basikoetan sailkatzen
direnak eta heterodimero bezela agertzen direnak. Gogortasunaren
arabera ere sailka daitezke, keratina biguin eta gogorretan, sufre
kopuruaren arabera. Keratina mota desberdinak bereiz ditzakegu
geruza desberdinetan; gogorrak azkazal eta ilean ikusten direlarik,
batez ere.

Tipikoena oinarrizko geruzako keratina heterodimeroa da, K5-ez eta


K14-ez osatua. Keratina hauen mutazioek gaixotasun desberdinak
sortzen dituzte, epidermis enboliotsua adibidez.

Granuludun geruzan K1 eta K10, daude. Hauek, filagrinari esker, geruza korneoan bateratuta eta
ordenatuta agertuko dira. Keratinek funtzio garrantzitsua betetzen dute desmosoma eta
hemidesmosomek eratutako egituretan.

Keratina zuntzen beste funtzioak:

● Immunea, IL-1, IL-6 eta TNF-𝛼-ren sintesia eragiten dute estimulu batzuen erantzun gisa.
● Metabolikoa (D bitaminaren sintesia) Bi hidroxilazio jasaten ditu, bata gibelean eta bestea
giltzurrunean. Zehatzago esanda, UVB izpiek 7-dehidroxikolesterola metabolizatuko dute D3
probitaminan, hau, gero, gibelean eta giltzurrunean hidroxilatuko da eta D bitamina aktiboa
sortuko da. Azken honek kaltzioaren eta hezurraren metabolismoa erregulatzen du.
● Antiproliferatiboa edo antitumorala. Angiogenesia gutxitzen du.

2.5. JUNTURA DERMO-EPIDERMIKOA


Oinarrizko geruza eta dermisaren arteko lotura da.

Lau elementu nagusi ditu:


● Keratina zuntzak, keratinozitoekin.
● Hemidesmosomak, keratina zuntzei lotuta daude eta
zelulak oinarrizko mintzean batzen dituzte.
Hemidesmosomen mutazio desberdinek penfigoidea
eta bestelako gaixotasun anpoilatsuak eragiten dituzte.
● Oinarrizko keratinozitoak
● Lamina argia (MOn argia ikusten den banda)
● Lamina dentsoa (IV motako kolagenoz osatua)
● Lamina subdentsoa. Inflamazioak eta bestelako
gaixotasunek bertan eragingo dituzte aldaketa nagusiak.
● Aingura zuntzak, K7-z osatutako kolageno zuntzak.

5
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

2.6. EPIDERMOLISI ANPOILATSUA


Gaixotasun genetikoen multzoa da (keratina V-aren mutazioa, kasu). Desmosomak eta juntura
dermoepidermikoa kodetzen dituzten geneetan ematen diren akatsen ondorioz, azala findu eta
anpoilak agertzen dira, oinarrizko geruzako zelulak ez baitira beraien artean behar bezala lotzen.

Mota desberdinetakoak daude:

● Sinplea: K5 eta K14 keratinen falta. Epidermiseko zelula basaletan


kokatzen da.
○ Klinika: Anpoila errepikakorrak sortzen dira hanka edo
frikzio guneetan. Ez dago ez inflamazio ez orbainik.
● Junturazkoa: lamina luzidan kokatzen da.
● Distrofikoa: akatsa VII kolagenoan dago. Dermiseko lamina
densaren azpian kokatzen da. Mutazioa sakonagoko proteinatan dago, beraz, larriagoa da.
○ Klinika: orbaintzea eta hantura daude. Anpoila kronikoek aldaketa trofikoak eragingo
dituzte.

2.8. JUNTURA DERMOEPIDERMIKOAREN ESTRUKTURA


● Keratinozito basalak
● Lamina luzidoa = lamina argia
● Lamina dentsoa
● Lamina subbasala

Gaixotasun autoimmune eta inflamatorioen oinarria da, bertan pila


daitezkeen immunoglobulinak direla eta. Immunofluoreszentzia eta
beste tekniken bitartez ikusiko da zein mailatan pilatzen diren
estruktura horiek.

3. EPIDERMISEKO ZELULAK

3.1. MELANOZITOAK

3.1.1 JATORRI ENBRIOLOGIKOA


Gandor neuraletik eratortzen dira, zonalde dorsolateraletik. Azala eta bere anexuetara, begietara eta
leptomeningeetara migratzen dute gandor neuraleko zelulek. Melanozitoek azalari kolorea ematen
dion melanina fabrikatzen dute.

3.1.2 HISTOLOGIKOKI IKUSTEKO


Bi tindaketen bitartez ikus daitezke:
● DOPA tindura: melanina sintetizatzen duten zelulak tindatzen ditu (melanozitoak).
● Fontana-Masson tindura: melanina duten zelulak tindatzen ditu (keratinozitoak eta
melanozitoak).

6
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

3.1.3 MORFOLOGIA
Zelula dendritikoak dira eta oinarrizko geruzan kokatzen dira, keratinozitoak baino
urriagoak izanik kopuruan. Melanozito bakoitza keratinozito askorekin lotzen da, unitate
melanozitarioa sortuz.

3.1.4 MELANOGENESIA
Melanosomak melanina sortzen dute eta melanozitoetan daude. Lisosomen antzeko
estruktura duten egiturak dira. Melanina sintetizatzen joan ahala, geroz eta dentsoago edo
konpaktoagoa bihurtzen da. Bestalde, melanosoma mota desberdinak daude.

Melanogenesia: entzima limitante nagusia tirosinasa da.


Entzima honek tirosina dopa eta dopakinonan bihurtzen ditu,
hidroxilazio eta oxidazio bitartez. Kobrearen beharra dauka
tirosinasak eta bere aktibitatea handiagoa da IV motako
melanosomatan.

3.1.5 MELANOZITOEN DENTSITATEA


Desberdina da gorputzeko atal desberdinetan eta handiena genitaletakoa da; hori arraza batetik
bestera ez da aldatzen. Izan ere, melanozitoen kopurua berdina da pertsona guztien artean, aldatzen
dena melaninaren egitura eta dentsitatea da. Geroz eta beltzaranagoa izan azala, orduan eta
melanosoma handiago eta konpaktoagoak izango dira.

3.1.6 MELANOZITOEN FUNTZIOA


Melanozitoek melanina sintetizatzen dute eta melaninaren funtzioa azala babestea da. Melaninaren
sintesirako estimulu nagusia eguzkitan egotea da. Pigmentazioa bi modutara ematen da:
● Bat-bateko pigmentazioa: A motako izpi ultramoreekin (UVA (320-400nm)) aurretik sorturiko
melaninaren oxidazioa ematen da.
● Pigmentazio berantiarra: A eta B izpi ultramoreekin (UVA eta UVB (290-320nm))
tirosinasaren aktibazioa ematen da melanosomak eratuz. 24 ordu pasa ondoren gertatzen da.

Albinismo okulukutaneoan tirosinasa entzimak ez du ondo funtzionatzen (ez du aipatu, baina ppt-ko oharretan dago)

3.1.7 AZALAREN KOLOREA


Melaninaz gain, badaude faktore gehiago azalaren pigmentazioan eragiten dutenak:
● Pigmentuak: dermisekoak (oxihemoglobina eta hemoglobina erreduzitua) eta
epidermisekoak (karotenoideak)
● Faktore baskularrak: basodilatazioa eta basouzkurketa
● Faktore geofisikoak
● Faktore biologikoak

7
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

3.2. LANGERHANS ZELULAK

● Zelula dendritikoak dira; azaleko makrofago espezifikoak. Hezurmuinean sortzen


dira.
● Kokapena: geruza ezkatatsuan bereziki.
● Estruktura: Birbeck-en granuluak dituzte. Ez dute desmosoma, melanosoma edo
tonofilamenturik.
● Funtzioa: immunozaintzan jarduten dute antigenoen aurkezpena eginez. Oso
garrantzitsuak dira.
● Tindaketa immunohistokimikoa: S-100 proteina, HLAdr eta CD1-ekin positibo
ematen dute.

3.3. MERKELEN ZELULAK


● Zelula ez-dendritikoak dira. Mielinadun nerbio-amaierak lotuta daude zelula
hauetara
● Kokapena: oinarrizko geruza.
● Funtzioa: ukimena
● Estruktura: neuropeptidozko granuluak dituzte.
● Tindaketa: zitokeratina 20-rekin markatzen dira.

LABURPENA
● Keratinozitoak: zelua nagusiak (zelulen %95), keratinizazio-prozesuan garrantzitsuak
● Melanozitoak: melaninaren sintesia, azalari kolorea eta babesa emanez.
● Langerhans zelulak: funtzio immunologikoa (zelula antigeno-aurkezleak)
● Merkelen zelulak: pertzepzio sentsoriala

4. APARATU PILO-SEBAZEOA

4.1. ILEA
Ektodermoko plakodatatik eratortzen da.

4.1.1 ILE MOTAK


● Lanugoa: fetuan hazten den lehen ilea da eta haurdunaldiko 8. hilabetean erortzen da. Ez du
muinik eta oso fina da.
● Ile terminala: buruan (bekainetan eta buru azalean) eta besapeetan ateratzen da. Oso sakon
kokatzen da, sakoneko dermis eta hipodermiseraino helduz. Lodiagoa eta garatuagoa da.
Muina eta pigmentua dauzka eta ilearen muskulu ile-zutitzaileari lotuta agertzen da.
● Biloa edo ile fina: gorputzaren gainontzeko ataletan. Azalerago kokatzen da eta ile terminala
baino finagoa da.

4.1.2 ILEAREN FUNTZIOAK


Funtzio estetikoa batez ere.

8
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

4.1.3 ILEAREN EGITURA

Ilea folikulu pilosebazearen parte da guruin sebazeoarekin batera.

Ilean 2 portzio bereizi behar ditugu: goiko eta beheko portzioak.

● Beheko zatia / erraboila / bulboa: eraldatuz doa, aldakorra da.


Dermisean dagoen egitura da. Zelula matrizialak daude;
erreplikante edo aktiboak direnak eta horietatik sortzen da ilea eta
barneko ile zorroa. Ileari kolorea emango dioten melanozitoak ere
badaude. Epidermisaren jarraipen moduan kanpoko ile zorroa
eratortzen da.

Ondorengo egiturak erraboileko zelula matrizialetatik eratortzen


dira:
○ Ilea bera: muina, gainazala eta kutikula.
○ Ilearen barneko zorroa: kutikula, Henle geruza eta Huxley
geruza.

● Goiko portzioa: ostiuma (ilearen ateratzeko puntua), infundibulua eta istmoa finkoak dira.

4.1.4 ILEAREN ZIKLOA

Lanugo ileak 8 hilabeteren ostean denak batera erortzen dira. Ondoren, bigarren eta hirugarren
zikloetan, ile guztiak ez dira batera hazten. Asinkronismoa sortzen da, hazkuntza-fasea ile guztietan ez
baita momentu berean ematen.

Garrantzitsua da gogora ekartzea Ileak 2 zati dituela: zati finkoa (goiko portzioa) eta aldakorra
(beheko portzioa). Aktibitate mitotiko gehien duena beheko zatia edo erraboila da.

Zikloaren barnean iraupen aldakorreko hiru fase daude:

1. Fase anagenoa, hazkuntza-fasea: ilearen %70 fase honetan dago, baina ez daude
sinkronizatuta. Hau da, ileak anagen-faseko azpifase desberdinetan daude. 3-4 urte iraun
ditzake anagen-faseak, ilea hurrengo fasean sartu arte.

2. Fase katagenoa (trantsizio-fasea): 2-3 aste irauten ditu.

3. Fase telogenoa: ilearen erortzea ematen da. 2-3 hilabete irauten ditu.

9
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

5.GURUINAK

5.1. GURUIN SEBAZEOAK


Folikulu pilosebazeoaren parte dira eta androgenoek estimulatzen dituzte. Eduki
sebazeoa jariatzen dute eta 5α-erreduktasa entzima dute, zeinak testosterona
dihidrotestosterona bihurtzen duen. Honek jariaketa sebazeoa eragiten du.

Seboaren ezaugarriak:
● Triglizeridoz, argizari-esterrez eta eskualenoz osatuta dago.
● Funtzioak: lubrikazioa eta funtzio fungistatiko eta bakterizida.
● Jariaketa holokrinoa da (zelula osoa isurtzen da).
● Kokapena: ile terminal zein fina daukagun tokietan (ileari lotuta daude). Hala
ere, guruin sebazeoen kontzentrazioa handiagoa da gerritik gora (aurpegian eta
sudurrean batik bat).
● Guruin berezi edo espezializatuak (ileari lotuta ez daudenak): Meibomio eta
Montgomery guruinak

5.2. GURUIN APOKRINOAK

Hauek ere ile folikuluari lotuta daude; guruinaren tubulu isurtzailea


ilera joaten da. Izerdiaren zati bat sortzen dute.
● Jariaketa apokrinoa da.
● Unitate pilosebazeora jariatzen dute edukia.
● Kokapena: gune espezifikoak (besapeak, iztaia, zonalde
anogenitala).
● Guruin espezializatuak (libreak): Montgomery guruinak
bularrean eta belarrian.

Epitelio kuboidala eta zelula mioepitelialak. Guruinaren argia handia da guruin


ekrinoenarekin konparatuta (ez du aipatu, baina ppt-ko oharretan dago)

5.3. GURUIN EKRINOAK


● Ohikoenak dira, ia gorputz osoan zehar daude aske.
● Funtzioa: izerdi isotonikoa jariatzea (izerdiaren osagai
nagusia).
● Jariaketa zuzenean epidermisera egiten dute.
● Sistema sinpatikoak inerbatzen ditu, zuntz kolinergiko
sinpatikoekin baitaude lotuta. Azetilkolina da beraien
neurotransmisorea.
● 2 atal dituzte:
○ Portzio duktala edo exkretorea: zelula
kuboidalen lerro bikoitza, basofiloagoa.
Diametro gutxiko hobia da. Akrosiringeoa
epidermisera dagoen irteera da, hau da, portzio
exkretorearen zati intraepidermikoa.

10
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

○ Guruinaren portzioa: 2 kapa daude; barne-geruzan zelula jariatzaile argi eta illunak
daude eta geruza jariatzailean zelula mioepitelialak.

● Izerdi ekrinoa: isotonikoa edo hipotonikoa izan daiteke eta funtzio termoerregulatzailea
dauka. 24h-tan, 10 litro jariatzera iritsi gaitezke. Guruinak zuntz kolinergiko sinpatikoekin
lotuta daude, neurotransmisorea azetilkolina izanik. Estimulu termiko, emozional edo
gustatiboen aurrean izerdi ekrinoaren jariaketa eragin daiteke.

Gorputzaren usaina nahasketa bat da: jariaketa sebazeo,


apokrino eta zelulena + izerdi ekrinoa + azaleko florarena.

6. AZKAZALA

Azkazala keratina gogorrez osatuta dago eta hatz gaina babesten duen estruktura da.

Lau atal ditu:


● Azkazal lamina / taula: azkazal ohean ezartzen
da.
● Matrizea: tolestura proximalaren azpian dago
eta atalik garrantzitsuena da. Matrize distala eta
proximala bereizten dira.
● Hiponikioa edo tolestura proximala: azkazalaren
azpiko ertz librearen tolestura

Azkazal osoa matrizetik eratorria da. Atzeko matrizetik lamina dortsala edo gainazalekoa sortzen da
eta aurreko matrizetik azkazaleko zona bentrala. Matrizean kalteren bat egotekotan (adb.
traumatismoak, gorputz solidoak sartzea…), distrofia ungealak sortzen dira; azkazala normaltasunez
hazi beharrean, irregularki hazten da.

7. DERMISA

Ezaugarriak:
● Mesodermo eta ektodermotik eratorria (ez du aipatu, baina ppt-ko oharretan dago)
● Epidermisa baino askoz ere lodiagoa da (1-4mm)
● Funtzioa: epidermisaren euskarria da, babesa, gogortasuna eta malgutasuna ematen
baitizkio. Bestalde, epidermisean ez dagoenez odol-hodirik, ezta nerbio bukaerarik ere,
dermisak epidermisaren elikadura ahalbidetzen du papila dermikoen bitartez.
● Osagaiak: 3 estruktura nagusi daude
○ Zuntzak: kolageno zuntzak (nagusiki I motakoa), zuntz elastikoak eta retikulina
○ Zelulak: fibroblastoak. Batez ere dermis papilarrean.
○ Oinarrizko substantzia: mukopolisakaridoz osatua.

11
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/14

● Bi zati bereizten dira:


○ Dermis papilarra: goiko atala da, laxoagoa eta txikiagoa. Inbaginazio batzuen bitartez
epidermisean sartzen da, zeinak prozesu interpapilarrak deitzen diren (bertatik
elikatzen da epidermisa).
○ Dermis erretikularra: beheko atala da, askoz zurruagoa eta lodiagoa. Dermis
papilarra baino 8 aldiz handiagoa izan daiteke.
● Kolagenoa: 13 mota daude. I motakoa nagusitzen da dermisean (%85); III motakoa gutxiago
dago eta V motakoa ia ez da ikusten.
● Azaleko baskularizazioa: 2 baskularizazio-sistema daude.
○ Gainazaleko plexu baskularra: prozesu interpapilarretara iristen da. Gero epidermisa
difusio bidez elikatzen da, bertan ez baitago odol-hodirik.
○ Plexu baskular sakona.

12

You might also like