You are on page 1of 1

1.

Finantza orekaren kontzeptua: Administrazioaren arabera, enpresa kontratistari komeni zitzaion proiektuaren modifikazioaren adjudikatorioa izatea, presupuesto totala 380.868.376 pezetatan handitzen baitzuen. Behin kasuaren antezedente nagusiak aipatuta eta gertariak zehaztuta, oinarri juridikoetan aipatutakoa zehaztu beharra dago. Demandanteak bi egitateetan oinarritzen du bere demanda; lehenik eta behin 1995. urtean emandako obren ralentizazioan eta bigarrenik 1996. urtean emandako paralizazioan. Bi arrazoi hauek kontuan hartuta, Tribunalak aipatzen du bere erantzuna emateko Hau da Tribunalak zehazten duen finantza orekaren kontzeptua. 2. Finantza orekari lotutako konpentsazioak Kalte ordain batzuk eman behar dira: Pertsonal tekniko administratiboaren geldiketarengatik, perituak zehaztutakoaren arabera, 16.357.451 pezeta dagozkio demandatzaileari. Makinariaren geldiketa eta obren instalazioarengatik 2.468.049 pezeta. Elektrizitate, telefono aseguru eta guarderia enpresen kostearengatik, 3.879.798 pezeta. Hau guztia kontuan hartuta, esan genezake sekzioak 1996. urteko hilabete batzuetan obren geldiketa ematen dela onartzen duela baina ez beste inoiz. Beraz, orotara demandanteak jaso beharreko kalte ordaina 23.537.556 pezetatan zehazten du. Aipatu behar da, gainera, kalte orokorra zein den zehazterakoan Sekzioak arrazonamendu interesgarri bat ematen duela. Kalte orokorren inputazioa egiterakoan enpresak 1989-91 urte bitarteko gastu orokorren koefizientea erabiltzen du, %5,2koa zehazki. Esan behar da ere, enpresa eta gero perituak eginiko kalkuluak ez direla bat etortzen. Baina hau ez da interesa duena atal honetan. Sekzioaren arabera, ez enpresak ezta perituak emaniko zifra ere ezin da onartu. Lehenik eta behin erabilitako koefizientea kontratua egin zeneko garaia baino lehenagokoa delako. Baina nagusiki, gastu orokorren kontzeptuaren barnean kontzeptu ugari barneratzen direlako eta Sekzioari ezinezkoa egiten zaiolako kontzeptu guztiak gastu orokorren barnean sartzen diren ala ez zehaztea. Beraz, hau guztia aipatuta, konpentsazioa zehazteko erabiltzen den teknika zein den azalduta geratuko litzateke. 3. Kasuan jazotzen dena. Zergatik da zuzena kalte ordaina? 1996ko urtean emandako obren geldiketa bakarrik onartzen du Sekzioak, izan ere, 1995ean eskatutako geldiketa eman den ala ez aztertzeko, espediente administratiboa aztertu behar da eta hemendik sekzioak ateratzen duen ondorioa da onartezina dela enpresak eskatutako obren erritmoa uniformea ez delako eta bestetik lehen aipatutako enpresak emaniko erabilpen koefizienteak egokiak ez direlako. Beraz, 1996. urtean obren geldiketa eman zela onartuta, lehen zehaztutako kalte ordaina enpresak jasotzea onartzen du Sekzioak.

You might also like