You are on page 1of 2

4.

ARIKETA:
Gaztegi S.A enpresak, 2022koabenduaren 31n hurrengo kontuak aurkezten ditu:

 Lurrak eta ondasun naturalak: 100.000euro


 Eraikuntzak: 120.000euro
 Altzariak: 5.000euro
 Infor.proz.ekip: 3.000euro
 Amorti.metatua inf.proz.ekip: 300euro
 Aplikazio informatikoak: 600euro
 Bezeroak: 3.000euro
 Hornitzaileei aurrerakinak: 3.000euros
 Ordainsarien aurrerakinak: 1.000euro
 Salgaiak: 1.000 unitate/5€ unitateko
 Salgaien balio narriadura: 200euro
 Bankua: 120.000euro
 Hornitzaileak: 6.000euro
 Bezeroei aurrerakinak: 8.000euro
 kapital soziala: ¿??

2023. urtean hurrengo operazioak burutzen ditu, BEZ-a %21.


1. Salgaiak erosten ditu, 3800 unitate, 7€tan unitatea, hornitzaileak fakturan deskontu
komertzial bat aplikatzen dio %2koa eta garraio gastuak 300€koak. Aplikatu
aurrerakina.
2. Egoera balantzeko bezeroen zorra kobratzen du bankutik, kobrua aurreratzearren,
enpresak 100euroko deskontua eskeintzen du.
3. Bankuko k/k kargatu dizkiote 150€ gehi bez-a %10, uraren hornikuntza dela eta.
4. Salgaiak saltzen ditu: 2000unitate, 12€ unitatea. Fakturan %5eko deskontu komertziala
aplikatzen du, garraio gastuak sartzen ditu, 200€-gatik bezeroari kargatzen zaizkionak
eta 600€-gatik itzultzeko ontzikiak.
5. Konponketa eta kontserbazio kontzeptuarekin, 400€ gehi Bez-a, zordundu dira.
6. Balantzeko hornitzaileen zorra ordaintzen du bankutik. Ordainketa aurreratzearren,
enpresari 200€ko deskontua egiten diote.
7. Noiz edo noiz egiten diren lan batzuengatik, faktura bat aurkezten du 1.000euro gehi
BEZ-a.
8. Epearen barruan, laugarren puntuko bezeroak ontzikien erdia itzultzen du eta
komunikatzen du, gainontzekoak ere laister itzuliko direla.
9. Salgaiak saltzen ditu: 2000 unitate, 15€ unitateko. Fakturan %5eko deskontu
komertzial bat eta beste bat goiz ordaintzeagatik %2ko aplikatzen ditu. Aurrerakina
aplikatu. Bankutik 5.000€ kobratzen ditu eta gainontzekoa kobratzeko geratzen da.
10. Lehen puntuko hornitzaileak, bolumenagatiko deskontu bat eskeintzen du, 1.000€koa.
11. Bederatzigarren puntuko bezeroak zorra onartu egiten du eta 60 egunera epemuga
duten bi ordainduko ematen dizkio zenbateko berekoak.
12. Aurreko ordaindukoak deskontura eramaten ditu, bankuak %5eko urteko interesa
kobratzen dio eta milako 1eko komisioa.

or. 1
13. Lehen puntuko hornitzaileei txeke bidez ordaintzen die.

14. Nominak hurrengo kontzeptuak biltzen ditu: soldata gordinak 10.000€, enpresaren
kargurako G.S 4.800€, langilearen kargurako G.S 1.800€, atxikipenak 1.500€.
Aurrerakina aplikatu eta gainontzekoa bankuko k/k-tik ordaintzen da.
15. Ordaindukoen epemuga heldutakoan, bietako bat atenditu egiten du igorpenduak eta
bestea itzuli egiten da. Bankuak 20€ko komisioa kobratzen du ordaindukoaren
itzulketa dela eta.
16. Laugarren puntuko bezeroak bere zorra ordaintzen digu.
17. Ordaindu gabeko efektua, kobrantza zalantzagarrikoa kontsideratzen da eta enpresak
dagokion balio narriadura zuzenketa kontabilizatzen du.
18. Etxe aseguratzaile bati suteen gaineko prima ordaintzen dio bankutik, honen
zenbatekoa 600€koa da. Ordainketa irailaren 1ean egiten da eta kobertura urte
guztikoa da.
19. Kobrantza zalantzagarriko bezeroak 1500€ ingresatzen dizkigu eta gainontzekoa
galdutzat emateko eskatzen/komunikatzen digu.
20. Bulegoetan egon den sute txiki baten ondorioz ordenagailu guztiak kixkali zaizkigu eta
erabili ezin geratu dira.
21. Bez-a likidatu.
22. Aldizkapenagatiko doikuntza egin.
23. Salgaien bukaerako izakinak 5.000€koak dira eta beraien balio garbi bihurgarria (valor
neto realizable) 4.750€koa.
Burutu enpresaren ziklo kontablea.

or. 2

You might also like