You are on page 1of 6

[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA-KUDEAKETA] 6.U.D.

•3.-INCOTERMS KLAUSULAK

Incoterms (ingelesetik dator izena: International Commercial Terms, «Nazioarteko Merkataritza


Terminoak») klausulek honako ezaugarri hauek dituzte:

• Merkataritza-gaietarako nazioarteko hizkuntza da.


• Nazioarteko merkataritza-eragiketak errazten dituzte, eta betebeharrak finkatu. Horri esker,
arriskuak murrizten dira.
• Hiru hizkiko terminoak dira. Salgaien entrega-baldintzak argitzen dituzte, eta bi alderdiek (erosleak
eta saltzaileak) borondatez onartzen dituzte.
• Eroslearen eta saltzailearen ardurak mugatzen dituzte, eta nazioarteko merkataritza-eragiketen
kostuak argitzeko erabiltzen dira.

Incoterms klausulak taldetan banatzen dira, prozesuan zehar garraiolariak dituen arduren arabera:

I. E taldea (entrega zuzena irteeran)


a. EXW [ex works, fabrikan): saltzaileak eroslearen eskura jartzen du salgaiabere instalazioetan
(fabrika, biltegia, etab.). Hortik aurrerako gastu guztiak eroslearen kontura izango dira.

II. F taldea (zeharkako entrega, garraio nagusia ordaindu gabe)


a. FAS free alongside ship, zergarik gabe itsasontziaren alboan): saltzaileak hitzartutako karga-
portuan entregatzen du salgaia, hau da, itsasontziaren alboan. FAS klausula salgai
solteentzat edo salgai oso handientzat erabiltzen da. Saltzailea da kudeaketen eta
esportazio aduanako kosteen arduraduna. Itsasontzietanbakarrik erabiltzen da, bai itsasoan
bai ibaian.
b. FCA free carrier, garraiolaria zergarik gabe): saltzaileak salgaia leku zehatz batean
entregatzeko konpromisoa hartzen du: izan daiteke tren geltoki batean, tarteko nonbait....
Leku horiek lotuta egon ohi dira garraiolariaren espazioekin, eta bera arduratuko da kostuez
salgaiak leku horretara iritsi arte (besteak beste, irteerako herrialdeko aduana).
c. FOB free on board, zergarik gabe itsasontzian): saltzaileak itsasontzian entregatzen du
salgaia. Saltzaileak kontsignatario edo jasotzailearen bidez kontratatzen du garraioa, baina
garraioaren kostua erosleak ordainduko du.

III. C taldea (zeharkako entrega, garraio nagusia ordainduta)


a. CFR [cost and freight, kostua eta pleita): saltzaileak bere gain hartzen ditu kostu guztiak,
garraio nagusia barne, salgaia helmugako porturaino iritsi arte. Hala ere, arriskua erosleak
bere gain hartuko du, salgaia ontzira sartzen den unetik. Edukiontzietan garraiatzen ez den
karga orokorrerako erabili behar da;ez da egokia solteko kargentzat ere. Itsasontzientzat
bakarrik erabiltzen da, bai itsasoan bai ibaian.
b. CIF [cost, insurance and freight, kostua, asegurua eta pleita): saltzaileak bere gain hartzen
ditu kostu guztiak, garraio nagusia eta asegurua barne, merkantzia helmugako porturaino
iritsi arte. Asegurua saltzaileak erosi arren onuraduna eroslea izango da. CFR klausulan
bezala, arriskua eroslearen gainera pasatzen da, salgaia itsasontzian kargatuta dagoen
unetik.
c. CPT [carriage paid to, garraioa ordainduta ... -raino): saltzaileak bere gain hartzen ditu kostu
guztiak, garraio nagusia barne, salgaia helmugako herrialdean adostutako leku batera Fristen

14
[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA- 6.U.

den arte. Hala ere, arriskua eroslearen gainera pasatzen da irteera helmugan salgaia
garraiolariaren esku jartzen den unean. CPT klausula edozein garraio modurako erabil
daiteke, baita garraio multimodalerako ere.
d. CIP [carriage and insurance paid to, garraioa eta asegurua ordainduta...-raino): saltzaileak
bere gain hartzen ditu kostu guztiak, garraio nagusia eta asegurua barne, merkantzia
helmugako herrialdean adostutako lekura iristen den arte. Hala ere, arriskua eroslearen
gainera pasatzen da irteerako herrialdean salgaia garraiolariaren esku jartzen den unean.
Asegurua saltzaileak erosten du, baina onuraduna eroslea izango da. CIP klausula edozein
garraio modurako erabil daiteke, baita garraio multimodalerako ere.

IV. D taldea (entrega zuzena helmugan)


a. DAT [delivered at terminal, terminalean entregatua): klausula hau garraio mota guztietan
erabiltzen da. Saltzaileak bere gain hartzen ditu kostu guztiak, garraio nagusia eta asegurua
barne (nahiz eta ez den derrigorrezkoa), salgaia helmugako terminalean deskargatu arte.
Arriskuak ere bere gain hartzen ditu une horretara arte.
b. DAP [delivered at place, entregatua leku batean): klausula hau garraio mota guztietan
erabiltzen da. Saltzaileak bere gain hartzen ditu kostu guztiak, inportazioari lotutakoak izan
ezik eta garraio nagusia eta asegurua barne (nahiz eta ez den derrigorrezkoa), salgaia
eroslearen eskura jarri arte deskargatzeko prest dagoen ibilgailu batean. Arriskuak ere bere
gain hartzen ditu une horretara arte.
c. DDP (delivereddutypaid, entregatua eskubideak ordainduak): saltzaileak ordaintzen ditu
kostu guztiak salgaian helmugako herrialdean adostutako leku batean utzi arte. Erosleak ez
du inongo tramiterik egiten. Aduanako inportazio-gastuak bere gain hartzen ditu saltzaileak.
Edozein garraio motarako balio du (baita garraio multimodalerako ere).

Edozein garraiobide Itsasoko garraioa


E eta F taldeak EXW FCA FAS FOB
C taldea CPT CIP CFR CIF
D taldea DAT DAP DDP

1
[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA- 6.U.

Kalkuluak errazteko asmoz, hona hemen taula batean kalkuluak mekanikoki egiteko modu bat:

FABRIKAZIO-KOSTUA

+ ontziratzea, paketatzea eta esportaziotik eratorritako beste gastu batzuk (jatorriko ziurtagiria, etab.)

= merkataritza-tarterako oinarrizko kostua

+ merkataritza-tartea (irabaziak)

= esportaziorako oinarrizko prezioa

+ merkataritza-agentearen komisioa

= EXW

+ ibilgailuaren zama

+ esportazioa bidaltzea

= FCA

+ barne-garraioa, erosleak kontratatutako zamaketariaren lokalera arte

+ portuan deskargatzea

= FAS

+ ontzian kargatzea

= FOB

+ garraio nagusia (itsasontziz, errepidez, trenbidez, airez, multimodala)

= CPT

+ salgaien aseguru-saria

= CIP

+ helmugako terminalean deskargatzea

= DAT

+ helmugako terminaleko kostuak (manipulazioa, tarifak...)

+ eroslearen biltegira garraiatzea

=DAP

+ inportazioa bidaltzea eta zergak ordaintzea

= DDP

1
[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA- 6.U.

2. Kasu praktikoa

TINASAk, plastikozko produktuak fabrikatzen dituen enpresak, merkataritza-eskaintza bat egin nahi
dio Errusiako enpresa bati. Hau da eskaintza:

a) Produktuen prezioa (EXW): 100.000€

b) Barne-garraioa (fabrikatik portura): 1.500C

c) Zama-gastuak: 200€

d) Pleita: 800€

e) Esportazioko muga-zerga eskubideak: 240€

f) Salgaien asegurua: 300C

g) San Petersburgoko portuan deskargatzeko gastuak: 120€

h) Inportazioko muga-zerga eskubideak: 150€

i) Helmugako portutik eroslearen biltegirainoko garraioa (entregatzeko tokia:


inportatzailearen fabrika): 170€

j) Errusian ordaindu beharreko operazio-zergak: 20.000€

k) Inportazioa bidaltzeagatiko gastuak (aduanako agentea): 150€

I) Esportazioa bidaltzeko gastuak (aduanako agentea): 140€

Informazio horretatik abiatuta, honako hauek kalkulatzea eskatzen zaigu: FAS, FOB, FCA, CFR, CIF,
CPT, CIP, DAT, DAP eta DDP.

Ebazpena:

FAS—— A+B+E+L-— 100.000 + 1500 + 240 + 140——101.880€ FOB


—— A+B+C+E+L-— 100.000+1500+200+240+140——102.080€ FCA
—— A+E+L-— 100.000+240+140—— 100.380€
CFR—— A+B+C+D+E+L-— 100.000+1500+200+800+240+140——102.880€
CIF—— A+B+C+D+E+F+L—— 100.000+1500+200+800+240+300+140—— 103.180€ CPT
—— A+B+C+D+E+L-— 100.000+1500+200+800+240+140—— 102.880€
CIP—— A+B+C+D+E+F+L—— 100.000+1500+200+800+240+300+140—— 103.180€
DAT—— A+B+C+D+E+F+G+L—— 100.000+1500+200+800+240+300+120+140—— 103.300€ DAP——A+B+C+D+E+F+G+I+L
—— 100.000+1500+200+800+240+300+120+170+140—— 103.470€

A+B+C+D+E+F+G+H+I+J+K+L——100.000+1500+200+800+240+300+120+150+1 70+20.000+150+140——
12J.770C

1
[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA- 6.U.

3. Kasu praktikoa

Turolense International Oil Company enpresak oliba-olioa esportzen du, eta aurrekontu-sail bat
bidali dio Pittsburh-eko (AEB) bezero bati, kontzeptu hauekin:

A. Salgaien balioa: 18.000C

B. Zirkulazio- gastuak (jasotzea, biltegiratzea, etab.): 62C

C. Aduanako bidalketa (Valentzia): 30C

D. Portuko gastuak (Valentzia): 80€

E. Garraioa (Valentzia-New York): 720€

F. Asegurua: % 0,9 (aseguruaren kalkulua salgaienbalioaren % 110eko oinarriaren gainean


egiten da)

G. Portuko gastuak: 95C

H. Aduanako bidalketa (New York): 42C

I. Garraioa New York-Pittsburgh: 246€

1. Aduanako muga-zerga (New York): 1.080€

Informazio horretatik abiatuta faktura kalkulatzeko eskatzen zaigu, honako hauek kontuan hartuz:

EXW Teruel
FOB Valentzia
CFR New York
CIF New York
DDP Pittsburgh

Ebazpena:

EXW Teruel: 18.000€(fabrikan saltzen dugulako)


FOB Valentzia: A+B+C+D—— 18.000+62+30+80—— 18.172
CFR New York-— A+B+C+D+E—— 18.000+62+30+80+720—— 18.892
CIF New York-— A+B+C+D+E+F—— 18.000+62+30+80+720+178,20—— 19.070
(18.000”1,1-—19800; 19.800“0,009—— 178,20)
DDP Pittsburgh—— A+B+C+D+E+G+H+I+J——
-—18.000+62+30+80+720+95+42+246+1.080—— 20.355€

18
[LOGISTIKA- ETA MERKATARITZA- 6.U.

arduerak:

14. Argentinatik 10.000 Kg abelburu haragi inportatuko dira 20 kg-ko poltsetan paketatuta. Hauek dira kontuan h

- Kg bakoitzaren prezioa fabrikan 10€


- Poltsa bakoitzaren prezioa U
- Fabrikatik itsasontzirako garraioa 450€
- Itsasontzian kargatzeko gastuak 800€
- Itsasontziko garraio-gastuak 4.000€
- ltsasoko ibilbidearen asegurua 300€
- Esportazio-baimena 200€

Kontuan hartuz gastu horiek guztiak beharrezkoak direla, kalkulatu zein izango den salgaien
merkataritza-prezioa Incoterms hauek erabiliz:

a) EXW d) CFR

b) FOB e) FAS
c) FCA f) CIF

19

You might also like