You are on page 1of 2

ZENBAKIZKO PROPORTZIONALTASUNA

1. Adierazi ehunekotan: a) 2/180 b) 32tik 4 c) 1etik 0,12 d) 0,32

2. Osatu esaldi hauek.

a) 50en % 15 ______ da.


b) ________ kopuruaren % 25, 225 da.
c) 65tik 37, % ____ da.

3. Hiru bazkidek 12 900 €-ko etekina lortu dute euren negozioa. Zenbat egokitzen zaio bakoitzari,
hasieran lehenengoak 18 000 €, bigarrenak 15 000 € eta hirugarrenak 10 000 € jarri bazituzten?

4. Hiru bazkidek enpresaren kapitala 84.000 € handitzea erabaki dute, bakoitzak duen akzio
kopuruarekiko zati zuzenki proportzionaletan. Akzioak 100, 200 eta 400 dira, hurrenez hurren.
Zer ekarpen egin behar du bazkide bakoitzak?

5. Sei lagunentzako limonada egiteko, 12 limoi, 2 litro ur eta 200 gr azukre behar dira.
Kalkulatu 15 lagunentzat limonada egiteko behar diren kantitateak.

6. Amaiaren ikasgelako lagun batek 5 kasete 2 disko konpaktuarengatik aldatzen ditu. Zenbat
kasete eman dizkio Amaiak 18 disko konpaktu jaso baditu?

7. 6 kideko familia batek 20 m 3 ur gastatzen ditu 7 egunean. Zenbat gastatuko du 8 kideko familia
batek 10 egunean?

8. Horma bat 10 egunean eraikitzeko, 18 langile behar ditugu. Zenbat langile beharko ditugu lan
hori bera 4 egunean egiteko?

9. 500 kg pentsurekin, baserri batean, 20 animaliarentzat 10 egunerako janaria dago. Zenbat kg


pentsu behar dira 25 animaliari 15 egunez jaten emateko

10. 23 txerrik, 50 egunean, 2990 kg pentsu jaten dute. Zenbat egun irauten die 6 240 kg pentsuk 75
txerriri?

11. Ehuntzeko 3 makina egunean 8 ordu lan eginda bi egun behar badituzte 600 m ehun egiteko,
zenbat egun beharko dituzte 5 makinak, egunean 6 ordu lan eginda, 6000 m lortzeko?

12. Egunean, 8 orduz irekita dauden 3 iturrik 10 egun behar dituzte andel bat betetzeko. Egunean 5
orduz irekita, 4 iturrik, zenbat egun beharko dituzte andela betetzeko?

13. Ikastetxeko 875 neska-mutilen %64 Bigarren Hezkuntzan daude matrikulatuta. Zenbat ikasle ez
daude Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta?

14. Bilera batean, pertsonen % 60 emakumeak dira. 12 emakume badaude, kalkulatu guztira zenbat
pertsona joan diren bilerara.

15. Zinema aretoan 520 aulki beteta daude, hau da, %65. Zenbat lagun sartzen dira zinema
aretoan?
16. BEZik gabeko produktu baten prezioa 725 € da. 841 € ordaindu badut zenbateko BEZ ezarri
didate?

17. Birsalmentan erositako sarrera 45€ ordaindu dute. Saltzailea hasierako prezioaren %180 jaso
badu, zenbat balio zuen sarrera leihatilan?

18. Gasolina litroak 0,88 € balio zituen urtarrilean, baina bi igoera izan ditu azken hileta: lehenengoa
%5koa, eta bigarrena, %4koa. Zenbat balio du orain gasolina litroak?

19. %12ko beherapena zuen alkandora 16,28 € ordaindu dut. Zenbat balio zuen alkandorak
hasieran?

20. Telebista digital baten prezioa, BEZ eta guzti, 1.995,20 € da.
a) %12 beheratuz gero, zein prezio izango du?
b) Aurkitu zein zen telebistaren prezioa BEZik gabe (beherapenaren aurretik), BEZa %16 zela
jakinda

21. Arbel digital baten prezioa, BEZ eta guzti, 1.444,20 € zen.
a) %8 beheratuz gero, zein prezio izango du?
b) Aurkitu zein zen arbelaren prezioa beherapenaren aurretik BEZik gabe, BEZa %16 dela
jakinda

22. Bi igeltserok 340 € jaso dituzte elkarrekin egindako lanaren ordainetan. Lehenengoak hiru egun
eta erdi egi zituen lan, eta, bigarrenak, bost egun. Zenbat diru jasoko du bakoitzak?

23. Mireni uraren fakturan, kontsumitutako urari dagokion kuotari, ondorengo portzentuak aplikatu
dizkiote: % 10eko errekargua, gehiegi kontsumitzeagatik; % 15eko beherapena, enpresa
hornitzaileko langilea izateagatik; eta % 18ko BEZa legeak horrela eskatuta. Zenbat ordaindu
behar du azkenean, kontadorearen arabera, kuota 120 € bazen?

EMAITZAK:

1. a) % 1,1 b) % 12,5 c) % 12 d) % 32
2. a) 7,5 b) 900 c) % 56,92
3. 5400 €, 4500 € eta 3000 € hurrenez-hurrenen
4. 12000 €, 24000 € eta 48000 € hurrenez-hurrenen
5. 30 limoi, 5 l ur eta 500 g azukre
6. 45 kasete 15. 800 lagun
7. 25,39 m3 16. % 16ko igoera da BEZa
8. 45 langile 17. 25 €
9. 937,5 kg 18. 0,96 €
10. 32 egun 19. 18,5 €
11. 16 egun 20. a) 1755,77 € b) 1720 €
12. 12 egun 21. a) 1328,66 € b) 1245 €
13. 315 neska-mutil 22. 140 € eta 200 € hurrenez-hurren
14. 20 pertsona 23. 130,15 €

You might also like