You are on page 1of 4

ARIKETA PRAKTIKOAK

Ekonomia batean, urte batean zehar, ondoko ondasun eta zerbitzu hauek ekoiztu
dira. Haietako bakoitza bere merkatuan ekoiztu da eta, bertan, bere prezioa eta
kantitatea zehaztu dira. Ondasun bakoitzaren kantitatea berari dagozkion unitateetan
neurtzen da (tonak, kilogramoak, litroak, etab). Prezioak herri horretako kurtso legaleko
monetan neurtzen dira (euroa, dolarra, etab).

Ondasuna edo zerbitzua Kantitatea Prezioa


a) Zerbitzu medikuak 1.000 10
b) Etxebizitza aseguruak 300 15
c) Nekazaritza elikagaiak 1.000 4
d) Alkoholdun edariak 200 3
e) Tabakoa 100 5
f) Arropak 1.200 15
g) Hezkuntza zerbitzuak 500 25
h) Basoak moztuz egurraren ekoizpena 200 20
i) Arraina 300 12
j) Kotxeak 3.000 1.000
k) Erregaien salmentak (gasolinak, gasoleoak eta kerosenoak)
l) Edari ez alkoholdunak 2.000 2
m) Trafiko istripuetarako anbulantzia zerbitzuak 3.000 7
n) Ordenagailuak 500 6
o) Liburuak, egunkariak eta aldizkariak 700 12
p) Etxerako altzariak 300 3
q) Etxebizitzen eraikuntza: udako etxebizitzak 1.100 10
r) Etxebizitzen eraikuntza: ohiko etxebizitzak 10.000 6.000
s) Esneki eta antzekoetarako plastikozko ontziak 3.000 7.000
2.500 2

GALDERA: Kalkulatu herrialde horretako BPG.


BIGARRENA

Orain ondoko koadro honetan arreta ipini. Berton bi urte jarraituetako egoera
ikusi ahal duzu (2013 eta 2014). Bi urteotako datuak dauzkazu (prezioak eta
kantitateak).
Ondasuna edo zerbitzua 2013 2013 2014 2014
Kantitatea Prezioa Kantitatea Prezioa
a) Zerbitzu medikuak 1.000 10 1.050 12
b) Etxebizitza aseguruak 300 15 310 15
c) Nekazaritza elikagaiak 1.000 4 1.100 5
d) Alkoholdun edariak 200 3 250 4
e) Tabakoa 100 5 95 6
f) Arropak 1.200 15 1.100 17
g) Hezkuntza zerbitzuak 500 25 550 26
h) Basoak moztuz egurraren ekoizpena 200 20 250 21
i) Arraina
j) Kotxeak 300 12 330 13
k) Erregaien salmentak (gasolinak, 3.000 1.000 2.500 1.025
gasoleoak eta kerosenoak) 2.000 2 2.500 2.1
l) Edari ez alkoholdunak
m) Trafiko istripuetarako anbulantzia 3.000 7 3.100 8
zerbitzuak 500 6 600 8
n) Ordenadoreak
o) Liburuak, egunkariak eta aldizkariak 700 12 750 13
p) Etxerako altzariak 300 3 280 4
q) Etxebizitzen eraikuntza: udako
etxebizitzak 1.100 10 1.250 11
r) Etxebizitzen eraikuntza: ohiko 10.000 6.000 10.000 6.100
etxebizitzak
s) Esneki eta antzekoetarako plastikozko 3.000 7.000 4.000 7.200
ontziak
2.500 2 3.000 2.5

GALDERA: kalkulatu bi urte haietako bakoitzeko BPG eta adierazle biak


konparatu. Kalkula zenezake zein izan den BPGren urte batetik besterako
hazkunde tasa?
Urte haietako bakoitzeko BPGak eta hazkunde tasa kalkulatu ondoren,
inolako zalantzarik gabe baiezta zenezake hazkunde tasa hori herrialde horretako
ekoizpenaren hazkundeari dagokiola? Zergatik?
HIRUGARREN ZEREGINA

Lortu dugun ekoizpenaren neurriari (urtez urtekoari) BPG nominala edo BPG
prezio korronteetan esango diogu. Horrek zera esan nahi du: BPG neurtzeko, ekoizpena
urtez urteko prezioak erabiliz baloratzen dugula.
Baina ekonomian, askotan, denboran zehar alderaketak egiteko aldagai
“errealak” erabiltzen dira. Aldagai errealak nominalak oinarri hartuta kalkulatzen dira
baina prezioen igoeraren eragina kenduz. Horrela, aldagaiaren atzean benetan
dagoenaren bilakaera (gure kasuan ekoizpena) aztertu ahal da, inolako distortsiorik
gabe. Horretarako hau egingo dugu: urte bat aukeratzen da (nahi duguna) eta “oinarri
urtea” esaten zaio. Behin aukeratuta, ondoko balizko hau egiten da: ikasi beharreko urte
guztietako prezioak oinarri urtekoarenak direla (aldatu ez balira bezala). Ondoren
aldagaia kalkulatzen da (BPG gure kasuan) prezio horiek erabiliz.

GALDERA: 2013 eta 2014 urteetako BPG erreala kalkulatu, 2013 urtea
oinarri urtetzat hartu dugula suposatuz. Ondoren BPGren (erreala orain)
hazkunde tasa kalkulatu eta aurreko ariketan kalkulatutakoekin alderatu. Oso
ezberdinak dira? Zergatik? Zure ustez, zeinek neurtzen du hoberen ekonomia
horretako ekoizpenaren bilakaera?

You might also like