You are on page 1of 3

Manuk arkatzak, boligrafoak eta errotuladoreak erosi ditu paper-denda batean.

Arkatzen
kopurua boligrafoen eta errotuladoreen kopuruen baturaren berdina da, eta boligrafo
bakoitzeko bi errotuladore daude. Jakinik arkatz baten prezioa 30 zentimotakoa dela, boligrafo
batena 1,2 € eta errotuladoreek 2,4 € bakoitzak balio dutela eta 27,6 € ordaindu dituela, mota
bakoitzeko zenbat gauza erosi ditu?
x: arkatz kopurua
y: boligrafo kopurua
z: errotuladore kopurua
𝑥 = 𝑦+𝑧 𝑥−𝑦−𝑧 = 0 𝑥 = 12 𝑎𝑟𝑘𝑎𝑡𝑧
{ 𝑧 = 2𝑦 →{ 2𝑦 − 𝑧 = 0 → { 𝑦 = 4 𝑏𝑜𝑙𝑖𝑔𝑟𝑎𝑓𝑜
0,3𝑥 + 1,2𝑦 + 2,4𝑧 = 27,6 0,3𝑥 + 1,2𝑦 + 2,4𝑧 = 27,6 𝑧 = 8 𝑒𝑟𝑟𝑜𝑡𝑢𝑙𝑎𝑑𝑜𝑟𝑒

Taberna batean limonada batek, bi hanburgesak eta oilasko- xerra batek 11,50 € balio dute. Bi
limonada eta hanburgesa baten prezioa 6 € da. 3 limonada eta 3 oilasko- xerra hartzeko 16,50
€ ordaindu behar izan baditugu, zenbat balio du oilasko- xerra batek? Eta limonadak?
x: limonada baten prezioa
y: hanburgesa baten prezioa
z: oilasko-xerra baten prezioa
𝑥 + 2𝑦 + 𝑧 = 11,5 𝑥 = 1,5 € 𝑙𝑖𝑚𝑜𝑛𝑎𝑑𝑎
{ 2𝑥 + 𝑦 = 6 → { 𝑦 = 3 € ℎ𝑎𝑛𝑏𝑢𝑟𝑔𝑒𝑠𝑎
3𝑥 + 3𝑧 = 16,5 𝑧 = 4 € 𝑜𝑖𝑙𝑎𝑠𝑘𝑜 − 𝑥𝑒𝑟𝑟𝑎

Pertsona batek asignatura batean 3 azterketa idatzi egin ditu eta hiru horien batezbesteko
nota 8,5 da. Lehen bien batezbesteko nota 8 da eta azken biena 9. Aurki ezazu azterketa
bakoitzean ateratako nota.
x: lehenengo azterketako nota
y: bigarrenarena
z: hirugarrenarena
𝑥+𝑦+𝑧
= 8,5
3 𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 25,5 𝑥 = 7,5 𝑝𝑢𝑛𝑡𝑢
𝑥+𝑦
=8 → { 𝑥 + 𝑦 = 16 → {𝑦 = 8,5 𝑝𝑢𝑛𝑡𝑢
2 𝑦 + 𝑧 = 18 𝑧 = 9,5 𝑝𝑢𝑛𝑡𝑢
𝑦+𝑧
{ =9
2

Andoni merkatura joan eta laranjak, bananak eta berenjenak erosi ditu. Erositakoen pisu osoa
6 kilogramokoa da, eta badakigu bananak baino kilo bat laranja gehiago erosi duela, laranja,
banana eta berenjenen kiloko prezioak 1,2€, 2,5€ eta 90zentimotakoak direla, hurrenez
hurren, eta guztira 9,5 € ordaindu dituela. Kalkula ezazu produktu bakoitzeko zenbat erosi
duen.
x: laranja kilo kopurua
y: banana kilo kopurua
z: berenjena kilo kopurua
𝑥+𝑦+𝑧 =6 𝑥+𝑦+𝑧 =6 𝑥 = 3 𝑘𝑔 𝑙𝑎𝑟𝑎𝑛𝑗𝑎
{ 𝑦+1 =𝑥 →{ −𝑥 + 𝑦 = −1 → { 𝑦 = 2 𝑘𝑔 𝑏𝑎𝑛𝑎𝑛𝑎
1,2𝑥 + 2,5𝑦 + 0,9𝑧 = 9,5 1,2𝑥 + 2,5𝑦 + 0,9𝑧 = 9,5 𝑧 = 1 𝑘𝑔 𝑏𝑒𝑟𝑒𝑛𝑗𝑒𝑛𝑎
Mirenek 60€ dauzka kirol gaietan gastatzeko. Gustatu zaizkion galtzerdiak, prakak eta kamiseta
eramango balitu 2€-ko zorra utziko luke dendan; galtzerdiak eta prakak eramanez gero, 29€
edukiko lituzke soberan; eta prakak eta kamiseta erosita, euro bat geratuko litzaizkioke. Erabil
ezazu hiru ekuazioko eta hiru ezezaguneko sistema bat, gai bakoitzaren prezioa aurkitzeko.
x: galtzerdien prezioa
y: prakaren prezioa
z: kamisetaren prezioa
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 60 + 2 𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 62 𝑥 = 3 € 𝑔𝑎𝑙𝑡𝑧𝑒𝑟𝑑𝑖𝑎𝑘
{ 𝑥 + 𝑦 = 60 − 29 → { 𝑥 + 𝑦 = 31 → { 𝑦 = 28 € 𝑝𝑟𝑎𝑘𝑎𝑘
𝑦 + 𝑧 = 60 − 1 𝑦 + 𝑧 = 59 𝑧 = 31 € 𝑘𝑎𝑚𝑖𝑠𝑒𝑡𝑎

Bikiri egingo dioten ezkongai soinekoak 1742 € balio ditu. Honetarako, guztira 15 metro saten,
zeta eta oihal bordatu erabiliko dituzte. Saten metroak zeta metroen bikoitza osatzen dute.
Saten, zeta eta bordatu metroko prezioak 55, 62 eta 68€-takoak dira, hurrenez hurren. Prezio
osotik 500€ esku lanera badoaz, eta beste 350€ merkatariaren etekina badira, zenbat metro
gai behar izango ditu?
x: saten metro kopurua
y: zeta metro kopurua
z: oihal bordatu metro kopurua
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 15 𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 15 𝑥 = 8 𝑚 𝑠𝑎𝑡𝑒𝑛
{ 𝑥 = 2𝑦 →{ 𝑥 − 2𝑦 = 0 → { 𝑦 = 4 𝑚 𝑧𝑒𝑡𝑎
55𝑥 + 62𝑦 + 68𝑧 = 1742 − 500 − 350 55𝑥 + 62𝑦 + 68𝑧 = 892 𝑧 = 3 𝑚 𝑏𝑜𝑟𝑑𝑎𝑡𝑢𝑎

Aitak, amak eta seme batek osatzen duten familia batean, hiruron egungo adinen batura 80
urte da. 22 urte barru, semearen adina amarenaren erdia izango da. Aita ama baino urtebete
zaharragoa bada, zenbana urte dituzte gaur?
x: aitaren gaurko adina
y: amaren gaurko adina
z: semearen gaurko adina
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 80
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 80 𝑥 = 37 𝑢𝑟𝑡𝑒
𝑦 + 22
{𝑧 + 22 = → {−𝑦 + 2𝑧 = −22 → {𝑦 = 36 𝑢𝑟𝑡𝑒
2 𝑥−𝑦 =1 𝑧 = 7 𝑢𝑟𝑡𝑒
𝑥 =𝑦+1

Zenbaki baten 3 zifren batura 10 da, eta zifra horien ordena alderantziz jarriz gero, zenbakia
297 unitate handiago da. Gainera, hamarrekoen zifrari batekoena kentzen badiogu
ehunekoena aterako zaigu. Zein da zenbaki hori?
x: lehenengo zifra
y: bigarrena
z: hirugarrena
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 10 𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 10 𝑥=1
{100𝑧 + 10𝑦 + 𝑥 = 100𝑥 + 10𝑦 + 𝑧 + 297 → {−99𝑥 + 99𝑧 = 297 → {𝑦 = 5 → 154 𝑑𝑎
𝑦−𝑧 =𝑥 −𝑥 + 𝑦 − 𝑧 = 0 𝑧=4
Liburutegi bateko apalategi jakin batean, nobelak, antzerki eta poesia liburuak daude. Poesia
eta antzerki liburuak bildurik adina nobela dago, eta poesia liburuen kopurua antzerki
liburuenaren hirukoitza da. Guztira 176 liburu badaude apalategi horretan, zenbat daude
jenero bakoitzetik?
x: nobela kopurua
y: antzerki liburu kopurua
z: poesia liburu kopurua
𝑦+𝑧 =𝑥 −𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 0 𝑥 = 88 𝑛𝑜𝑏𝑒𝑙𝑎
{ 𝑧 = 3𝑦 → { −3𝑦 + 𝑧 = 0 → {𝑦 = 22 𝑎𝑛𝑡𝑧𝑒𝑟𝑘𝑖 𝑙𝑖𝑏𝑢𝑟𝑢
𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 176 𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 176 𝑧 = 66 𝑝𝑜𝑒𝑠𝑖𝑎 𝑙𝑖𝑏𝑢𝑟𝑢

P,Q,R hiru pastel mota egiteko A,B, eta C osagaiak erabiliko dira. P egiteko 2kg A, 1 kg B
eta 1 kg C behar dira. Q egiteko 1 kg A, 2 kg B eta 1 kg C erabiliko dira. R rako 1,1 eta 2
kilogramo A;B eta C beharko dira, hurrenez hurren. P-ren salneurria 24€ , Q-rena 25€-koa eta
R-rena 26€-koa. Gozogilearen irabaziak 4€, 3,5€ , eta 5,5-takoak badira, P,Q eta R
pastelengatik, hurrenez hurren, kalkula itzazu hiru osagaien kiloko prezioak.
x: A osagaiaren kg kopurua
y: B osagaiaren kg kopurua
z: C osagaiaren kg kopurua
2𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 24 − 4 2𝑥 + 𝑦 + 𝑧 = 20 𝑥 = 4,5 𝑘𝑔 𝐴
{𝑥 + 2𝑦 + 𝑧 = 25 − 3,5 → {𝑥 + 2𝑦 + 𝑧 = 21,5 → { 𝑦 = 6 𝑘𝑔 𝐵
𝑥 + 𝑦 + 2𝑧 = 26 − 5,5 𝑥 + 𝑦 + 2𝑧 = 20,5 𝑧 = 5 𝑘𝑔 𝐶

You might also like