You are on page 1of 2

PROBLEMAK

1) A, B eta C hiru lagun dira. A-k hau esan dio B-ri: nire adinaren herena ematen badizut,
hirurok kopuru bera izango dugu. Kalkulatu zenbat diru duen bakoitzak, hirurek,
guztira, 60€ badituzte.

2) Biltegi bateko jabeak hiru kafe mota ditu: A motakoak, 9,80 €/kg balio du; B-k 8,75
€/kg, eta C motakoak, 9,50 €/kg. 10,5 kg-ko nahaste bat egin nahi du hiru motekin 9,40
€/kg balioko duena. Mota bakoitzeko zenbat kilo nahasi behar ditu, C motatik A-tik eta
B-tik jarriko duenaren bikoitza jarri behar badu?

3) Aurkitu hiru zifrako zenbaki bat, kontuan hartuta horien batura 9 dela; emandako
zenbaki horri zifrak alderantziz jarrita lortzen dena kenduz gero, kendura 198 dela, eta
hamarrekoetako zifra beste bien batez besteko aritmetikoa dela.

4) Bi lagunek dirua inbertitu dute, 20.000 € bakoitzak. Lehenengoak A kantitate bat %4ko
interesean ezarri du. B kantitatea, %5ean, eta gainerakoa, %6an. Beste lagunak A
kantitate berdina %5ean ezarri du; B %6an, eta gainerakoa, %4an. Zehaztu A, B eta C
kantitateak, jakinda lehenengoak 1050 €-ko interesak lortu dituela, eta bigarrenak, 950
€-koak.

5) Denda batek bideojoko baten 600 ale saldu ditu, guztira 6.384 €-an. Bideojoko original
bakoitzak 12 € balio ditu, baina akastun kopiak ere saldu ditu % 30 eta % 40 merkeago.
Saldu dituen bideojoko akastunen kopurua originalen kopuruaren erdia izan dela
jakinda, kalkulatu zenbat kopiari ezarri dien % 30eko beherapena.

6) 50, 75 eta 85 perlako idunekoak egiteko, guztira 17.500 perla eta 240 itxitura
erabiltzeen dira.
a. Tamaina bakoitzeko zenbat iduneko egin behar ditugu, tamaina ertaineko
idunekoak iduneko handien eta txikien batez besteko aritmetikoa adina egin
nahi baditugu?
b. Aurreko baldintza hori barik, egin daiteke tamaina guztietan iduneko kopuru
bera?

7) Bi jaka eta blusa bat 200 € kostatu zaigu. Jaka bat eta praka batzuk erosten baditugu
eta blusa itzultzen badugu, 100 € kobratuko dizkigute. Zenbat kobratuko digute bost
jaka, praka batzuk eta blusa bat?

8) P1 , P2 eta P3 hiru pizza mota egiteko, A, B eta C hiru osagai erabiltzen dira. P1 pizzak
egiteko, A-ren 1 unitate, B-ren 2 unitate eta C-ren 2 erabiltzen dira; P2 pizzak egiteko,
A-ren 2 unitate, B-ren 1 unitate eta C-ren 1 erabiltzen dira; eta P3 pizzak egiteko, A-ren
2 unitate, B-ren 1 unitate eta C-ren 2 erabiltzen dira. P1 pizzek 4,80 € balio dute, P2
pizzek 4,10 €, eta P3 pizzek, 4,90 €. Etekina pizza bakoitzean 1,60 €-koa bada, zenbat
balio du A, B eta C-ren unitate bakoitzak?
9) Pertsona batek 6000 €-ko etekina lortu du, guztira 60.000 € inbertitzeagatik hiru
enpresatan: A, B eta C. A eta B enpresatan inbertituriko diruen batura C-n
inbertitutakoa baino m bider handiagoa izan da, eta etekinak % 5ekoak izan ziren A-n,
%10ekoak B-n eta %20koak C-n.
a. Planteatu ekuazio-sistema bat enpresa bakoitzean zenbat diru inbertitu duen
jakiteko.
b. Frogatu m >0 bada, sistema bategarri determinatua dela. Aurkitu soluzioa
m=5 denerako

10) Seme, aita eta aitona baten adinek honako baldintza hauek betetzen dituzte: aita eta
semearen adinen eta aitonaren adinaren bikoitzaren arteko batura 182 urte dira.
Semearen adinaren bikoitza gehi aitonarena 100 urte dira, eta aitarena α bider da
semearena.
a. Kalkulatu adinak, α =2 pentsatuz.
b. α =3 izan liteke?
c. α=3 bada eta lehenengo baldintzan batura 200 bada, zer gertatzen da
problemarekin?

You might also like