You are on page 1of 13

FORMULAZIO EZ-ORGANIKOA

1.- Elementu kimikoen oxidazio-zenbakiak eta balentziak

2.-Konposatu bitarrak.
2.1.- Oxigenoarenak.
2.2.- Hidrogenoarenak.
2.3.- Gatzak.

3- Konposatu hirutarrak.
3.1.- Hidroxidoak.
3.2.- Oxoazidoak
3.3.- Gatz neutroak.

-1
1.- ELEMENTU KIMIKOEN OXIDAZIO ZENBAKIAK ETA BALENTZIAK

Elementu kimiko baten balentzia da elementu horrek beste batekin elkartzeko duen
gaitasuna.
Elementu kimiko baten oxidazio-zenbakia da elementu horrek elektroiak bereganatzeko edo
emateko gaitasuna.

Horren arabera, elementuak metal eta ez metal taldetan sailkatzen dira, eta haien
balentziak ondorengo tauletakoak dira:

METALAK

Elementua Oxidazio
zenbakia +
Li, Na, K, Rb, Cs, Ag, NH4+ 1

Be, Mg, Ca, Sr, Zn, Cd, Ba,


2
Ra

Al 3

Cu, Hg 1, 2

Au, 1, 3

Ni, Co, Fe 2, 3

Pt, Pb, Sn 2, 4

Cr 2, 3, 6

Mn 2, 3, 4, 6, 7

EZ METALAK

Elementua Oxidazio Oxidazio


zenbakia + zenbakia -
F -1
Cl, Br, I 1, 3, 5, 7 -1
S, Se, Te 2, 4, 6 -2
N 1, 2, 3, 4, 5 -3
P, As, Sb 1, 3, 5 -3
C 2, 4 -4
Si 2, 4 -4
B 3 -3

Hidrogenoaren oxidazio zenbakiak: +1, -1; Oxigenoaren oxidazio zenbakia: -2

Kromoak, bere 2 eta 3 oxidazio zenbakiak erabiltzen ditu metal moduan eta, 6 ez metal
moduan.

-2
Manganesoak bere 2, 3 metal bezala erabiltzen ditu eta besteak (4, 6 eta 7) ez metal
moduan.

2.- KONPOSATU BITARRAK

2.1.-OXIGENOAREN KONPOSATU BITARRAK

OXIDO BASIKOAK : METALA + OXIGENOA

Formulazioa (Konposatu bitar guztientzat)

Elkarren ondoan idazten dira: ezkerrean oxidazio zenbaki positiboa erabiltzen duena eta
eskuinaldean oxidazio zenbaki negatiboa duena. Gero, trukatzen dira oxidazio zenbakiak
(ezkerraldeko elementuari jartzen zaio eskuinaldekoaren oxidazio zenbakia azpiindize moduan
eta aldrebes) eta, ahal bada, sinplifikatzen da. Formuletan ez dira oxidazio zenbakien zeinuak
erabiltzen.

Nomenklatura

Tradizionala:
Oxidoa + metalaren izena
(-oso eta -iko atzizkiaz oxidazio zenbaki txikienarentzat eta handienarentzat,
hurrenez hurren)

Stock-ena :
Metalaren izena + bere oxidazio zenbakia (zenbaki erromatarretan eta zeinurik gabe)
oxidazio zenbaki bat baino gehiago badauka + oxidoa.

Sistematikoa (IUPAC):
Zenbaki-aurrizkia + elementuaren izena + zenbaki-aurrizkia + oxidoa
(Zenbaki-aurrizkiak: mono-, di-, tri, tetra-, penta-, hexa-, hepta-).

Adibideak:

a) Na2 O N.T. : Oxido sodikoa


S: Sodio oxidoa
Sist. : Disodio oxidoa (mono aurrizkia ez da beharrezkoa)

b) Fe2 O2 -→ Fe O N.T. : Oxido ferrosoa


S: Burdina (II) oxidoa
Sist. : Burdina oxidoa

Fe2 O3 N.T. : Oxido ferrikoa


S: Burdina (III) oxidoa
Sist. : Diburdina trioxidoa

-3
OXIDO AZIDOAK : EZ- METALA (oxidazio zenbaki positiboa) +
OXIGENOA

Formulazioa:

Elkarren ondoan idazten dira: ezkerrean oxidazio zenbaki positiboa erabiltzen duena,
eskuinaldean oxidazio zenbaki negatiboa erabiltzen duena. Gero trukatzen dira oxidazio
zenbakiak, eta ahal bada sinplifikatzen da.

Nomenklatura:

Tradizionala:
Anhidridoa + ez- metalaren izena ( hipo…oso, oso, iko eta per …iko aurrizkiak eta
atzizkiak erabiliz, kasuaren arabera)

Stock-ena :
Ez- metalaren izena + bere oxidazio zenbaki (zenbaki erromatarretan eta zeinurik
gabe) oxidazio zenbaki bat baino gehiago badauka + oxidoa.

Sistematikoa (IUPAC):
Zenbaki-aurrizkia + elementuaren izena + zenbaki-aurrizkia + oxidoa

Adibideak:

a) B2 O3 N.T. : Anhidrido borikoa


S: Boro oxidoa
Sist. : Diboro trioxidoa

b) C2O2-→C O N.T. : Anhidrido Karbonosoa


S: Karbono (II) oxidoa
Sist. : Karbono monoxidoa

C O2 N.T. : Anhidrido Karbonikoa


S: Karbono (IV) oxidoa
Sist. : Karbono dioxidoa

c) P2 O N.T. : Anhidrido hipofosforosoa


S: Fosforo (I) oxidoa
Sist. : Difosforo oxidoa

P2 O3 N.T. : Anhidrido fosforosoa


S: Fosforo (III) oxidoa
Sist. : Difosforo trioxidoa

P2 O5 N.T. : Anhidrido fosforikoa


S: Fosforo(V) oxidoa
Sist. : Difosforo pentaoxidoa

-4
d) Cl2 O N.T. : Anhidrido hipoklorosoa
S: kloro (I) oxidoa
Sist. : Dikloro oxidoa

Cl2 O3 N.T. : Anhidrido klorosoa


S: kloro (III) oxidoa
Sist. : Dikloro trioxidoa

Cl2 O5 N.T. : Anhidrido klorikoa


S: kloro(V) oxidoa
Sist. : Dikloro pentaoxidoa

Cl2 O7 N.T. : Anhidrido perklorikoa


S: kloro(VII) oxidoa
Sist. : Dikloro heptaoxidoa

e) N2 O N.T. : Anhidrido hiponitrosoa


S: Nitrogeno (I) oxidoa
Sist. : Dinitrogeno oxidoa

NO Sist.: Nitrogeno monoxido

N2 O3 N.T. : Anhidrido nitrosoa


S: Nitrogeno (III) oxidoa
Sist. : Dinitrogeno trioxidoa

N O2 Sist.: Nitrogeno dioxidoa

N2 O5 N.T. : Anhidrido nitrikoa


S: Nitrogeno(V) oxidoa
Sist.: Dinitrogeno pentaoxidoa

-5
3.2.- HIDROGENOAREN KONPOSATU BITARRAK

HIDRURO METALIKOAK: METALA + HIDROGENOA ( OXIDAZIO ZENBAKI


NEGATIBOA)

Nomenklatura:

Tradizionala:
Hidruro + metalaren izena (-oso eta -iko atzizkiaz oxidazio zenbaki txikienarentzat
eta handienarentzat, hurrenez hurren).

Stock:
Metala (oxidazio zenbakia zenbaki erromatarretan) + Hidruroa

Sistematikoa edo IUPAC:

Zenbaki-aurrizkia + metalaren izena +zenbaki-aurrizkia + hidruroa

Adibideak:

a) Li H N.T. : Hidruro litikoa


S: Litio hidruroa
Sist. : Litio hidruroa

b) Ni H2 N.T. : Hidruro nikelosoa


S: Nikel (II) hidruroa
Sist. : Nikel dihidruroa

Ni H3 N.T. : Hidruro nikelikoa


S: Nikel (III) hidruroa
Sist. : Nikel trihidruroa

-6
HIDROGENO HALUROAK: HIDROGENOA ( OXIDAZIO ZENBAKI
POSITIBOA) + EZ-METALA: F, Cl, Br, I, S, Se, Te (OXIDAZIO ZENBAKI
NEGATIBOA)

Nomenklatura:

Konposatu horien izena aldatzen da egoeraren arabera. Hau da, haien ohiko egoeran
badaude, gas egoeran :
Hidrogeno + ez-metalaren izena (uro atzizkiaz)
Adibidea:
H Cl Hidrogeno Kloruroa

Uretan disolbatuta badaude:


Azido + ez-metalaren izena (hidriko atzizkiaz)

Adibidea: H F (aq) edo H F + H2O Azido fluorhidrikoa.


H Cl (aq) edo H Cl + H2O Azido klorhidrikoa.
H Br (aq) edo H Br + H2O Azido bromhidrikoa.
H I (aq) edo H I + H2O Azido iodhidrikoa.
H2S (aq) edo H2S + H2O Azido sulfhidrikoa.
H2Se (aq) edo H2Se + H2O Azido selenhidrikoa.
H2Te (aq) edo H2Te + H2O Azido telurhidrikoa.

HIDRURO LURRUNKORRAK: HIDROGENOA ( OXIDAZIO ZENBAKI


POSITIBOA) + EZ-METALA: O, N, P, As, Sb, C, Si, B (OXIDAZIO ZENBAKI
NEGATIBOA)

Formulazioa:

Konposatu horien formuletan onartuta dago, salbuespen moduan, hidrogenoaren ikurra


eskuinaldean egotea ( H2O uraren kasuan izan ezik).

Nomenklatura:

Formula Tradizionala Stock Sistematikoa

NH3 Amoniakoa Nitrogeno(III) hidruroa Nitrogeno trihidruroa

PH3 Fosfanoa (Fosfina) Fosforo (III) hidruroa Fosforo trihidruroa

AsH3 Artsanoa (Artsina) Artseniko (III) hidruroa Artseniko trihidruroa

SbH3 Estibanoa (Estibina) Antimonio (III) hidruroa Antimonio trihidruroa

CH4 Metanoa Karbono (IV) hidruroa Karbono tetrahidruroa

SiH4 Silanoa Silizio (IV) hidruroa Silizio tetrahidruroa

BH3 Boranoa Boro (III) hidruroa Boro trihidruroa

-7
3.3.-GATZAK

GATZ NEUTROAK: METALA + EZ-METALA

Nomenklatura:

Tradizionala:
Ez-metalaren izena (uro atzizkiaz) + metalaren izena (-oso eta -iko atzizkiak
oxidazio zenbaki txikienarentzat eta handienarentzat).

Stock:
Metalaren izena (oxidazio zenbakia zenbaki erromatarretan) + ez-metalaren izena
(uro atzizkiaz)

Sistematikoa edo IUPAC:

Zenbaki-aurrizkia + metalaren izena +zenbaki-aurrizkia + ez-metalaren izena (uro


atzizkiaz)

Adibidea:
Pt F2 T. : Fluoruro platinosoa
S: Platino (II) fluoruroa
Sist. : Platino difluoruroa

GATZ LURRUNKORRAK: EZ-METALA + EZ-METALA

Nomenklatura:

Formula Stock Sistematikoa

BrF3 Bromo(III) fluoruroa Bromo trifluoruroa

CCl4 Karbono (IV) kloruroa Karbono tetrakloruroa

BP Boro fosfuroa Boro fosfuroa

As2S3 Artseniko (III) sulfuroa Diartseniko trisulfuroa

-8
4.- KONPOSATU HIRUTARRAK

4.1- HIDROXIDOAK

METALA + OXIGENO + HIDROGENO

Formulazioa

Nahiz eta konposatu hirutarrak izan, bitarrak izango balira bezala formulatzen dira.
Hidroxidoen ezaugarria -1 oxidazio zenbakia duen OH- hidroxilo izeneko talde da eta metal
bati lotuta dago.
Metala ezkerraldean idazten da eta, ondoren, OH multzoa, parentesi artean beharrezkoa
bada.

Nomenklatura:

Tradizionala:
Hidroxido + metalaren izena (-oso eta -iko atzizkiaz oxidazio zenbaki txikienarentzat
eta handienarentzat, hurrenez hurren).

Stock:
Metala (oxidazio zenbakia zenbaki erromatarretan)+ hidroxidoa

Sistematikoa edo IUPAC:


Metala + zenbaki-aurrizkia + ez-metalaren izena

Adibidea:
Sn (OH)4 T. : Hidroxido estannikoa
S: Eztainu (IV) hidroxidoa
Sist. : Eztainu tetrahidroxidoa

-9
4.2.-AZIDO OXOAZIDOAK

HIDROGENO + EZ-METALA + OXIGENO

Formulazioa:

Idazteko ordena: hidrogenoa, ez-metala eta oxigenoa.

Anhidridoari ur molekula bat gehituz lortzen dira.


Adibidez:

N2 O5 + H2 O -------→ H2 N2 O6 ------→ H N O3 (sinplifikatu behar da, ahal bada)

Nomenklatura:

Tradizionala:
Azido + ez- metalaren izena ( hipo…oso, oso, iko eta per…iko aurrizkiak eta
atzizkiak erabiliz, kasuaren arabera). Hau da, anhidridoen izen berbera baina anhidrido
hitzaren ordez, azido jarriz.

Sistematikoa (IUPAC):
Hidrogeno +[ zenbaki-aurrizkia + oxo + elementuaren izena ato atzizkiaz+ ez-
metalaren oxidazio zenbakia zenbaki erromatarretan]

Adibideak:

a) HClO Cl2 O + H2 O ----→ H2 Cl2 O2 ----→ H Cl O

N.T. : Azido hipoklorosoa

Sist. : Hidrogeno oxokloratoa (I)

b) HNO3 N2O5 + H2 O --→ H2 N2 O6 --→ H N O3

N.T. : Azido nitrikoa

Sist. : Hidrogeno trioxonitratoa (V)

“AHOLKUAK PRAKTIKARAKO ”

. Izenetik formulara pasatzeko jatorrizko anhidridoa idatziko dugu eta ura gehituko diogu.
(betiere, sinplifikatuz, posiblea bada).

Adibideak:

a ) Az. Sulfurikoa: S2 O6-→ S O3 + H2O-→ H2 S O4

b) Hidrogeno trioxokarbonatoa (IV) C2 O4-→ C O2 + H2O-→ H2 C O3

-10
Formulatik izenera pasatzeko ez-metalaren oxidazio zenbakia ezagutzea ezinbestekoa da.
Horretarako:
Azidoa Ha Xb Oc izanik, ez-metalaren oxidazio zenbakia ezagutzeko ondoko erlazioa erabil
dezakegu:

2𝑐 − 𝑎
𝑋𝑒𝑛 𝑜𝑥𝑖𝑑𝑎𝑧𝑖𝑜 𝑧𝑒𝑛𝑏𝑎𝑘𝑖𝑎 =
𝑏

Adibidez: H2SO4 emanda,


2∙4−2
𝑆𝑒𝑛 𝑜𝑥𝑖𝑑𝑎𝑧𝑖𝑜 𝑧𝑒𝑛𝑏𝑎𝑘𝑖𝑎 = =𝟔
1

Oxidazio zenbaki horri -iko atzizkia dagokionez, esan dezakegu Azido sulfurikoa dela.

Kasu bereziak: meta- eta orto- azidoak : P, As, Sb, Si eta B

Elementu horien anhidridoak ur molekula batekin edo hirurekin elkartu daitezke.


Ur molekula batekin elkartzean eratzen diren azidoak izendatzeko, meta- aurrizkia
derrigorrez jarriko dugu nomenklatura tradizionalean. Hiru ur molekulekin eratzen diren
azidoak izendatzeko, aldiz, orto- aurrizkia erabiliko dugu, baina kasu horretan ez gaude
derrigortuta.(Salbuespena: Silizioak orto- egiteko bi ur molekulekin egiten du).
Nomenklatura sistematikoan ez dago aldaketarik.
Adibideak:

a) P2 O5 + H2O ---→ H2 P2 O6 ---→ H P O3


Izen tradizionala: Az. Metafosforikoa
Izen sistematikoa: Hidrogeno trioxofosfatoa (V)

b) B2 O3 + 3H2O ---→ H6 B2 O6 ---→ H3 B O3


Izen tradizionala: Az. (orto)borikoa (Aukeran dago orto jartzea, horrexegatik
dago parentesi artean).
Izen sistematikoa: Hidrogeno trioxoboratoa (III)

-11
4.3.- OXIGATZAK

METALA +EZ-METALA + OXIGENO

Konposatu horien formulazio eta nomenklatura hobetu ulertzeko, nola eratzen diren azalduko
dugu.
Oxigatzak neutralizazio izeneko erreakzioan eratzen dira, hidroxido bat eta oxoazido bat
elkartzen direnean uretan.

Oxoazidoa + Hidroxidoa ---→ Oxigatza + Ura

Uretan, bai azidoa, bai hidroxidoa disoziatzen dira eta, ondorioz, katioiak eta anioiak sortzen
dira. Neutralizazio erreakzioa ioien trukaketan oinarritzen da.

Adibideak:

HNO3 + NaOH --uretan--- > H+ NO3- + Na+ OH- --trukatzen dira bikoteak--> NaNO3 + H2O

Nomenklatura:

Tradizionala: Azidoren izena hartzen da, azido hitza kendu eta ez-metalaren atzizkia aldatu
egiten da ondoko era honetara:

Azidoa ------→ Gatza


-oso -ito
-iko -ato

Izenetik formulara pasatzeko jatorrizko azidoaren formula idatziko dugu. Gero hidrogeno
guztiak kenduko dizkiogu eta haien ordez dagokion metala idatziko dugu. Gero oxidazio
zenbakiak trukatuko ditugu.

Hipoklorito aurikoa: HClO---> AuClO ---> Au(Cl O)3


Sulfato ferrosoa: H2SO4---> Fe2(SO4)2 ---> FeSO4

Sistematikoa: Azidoaren izenetik abiatuta, hidrogeno hitza kentzen da eta bere ordez
metalaren izena jartzen da. Ez ahaztu metalak oxidazio zenbaki bat baino gehiago badauka,
parentesi artean eta zenbaki erromatarretan adierazi behar dela.

Urre (III) oxokloratoa (I): HClO---> AuClO ---> Au(Cl O)3


Burdina (II) tetraoxosulfatoa (VI): H2SO4---> Fe2(SO4)2 ---> FeSO4

Formulatik izenera pasatzeko zein den metalaz ohartu behar dugu.


Metala oxidazio zenbaki bakarrekoa bada, berehala ikusiko dugu formula sinplifikatuta dagoen
ala ez eta gauza izango gara jatorrizko azidoa idazteko eta izendatzeko.

Adibideak:

BaTeO4 ---> Ba2(TeO4)2 ---> H2TeO4


T: Telurato barikoa
Sist: Bario tetraoxoteluratoa (VI)

-12
NH4BrO2 ---> HBrO2
T: Bromito amonikoa
Sist: Amonio dioxobromatoa(III)

Metalaren azpiindizeak esaten digu zenbat hidrogeno zituen jatorrizko azidoak. Azidoa
izendatzeko aurretiaz ikusitakoa aplikatuko dugu.

Metalak bi oxidazio zenbaki baditu eta formula sinplifikatuta ez badago, ez dugu inolako
problemarik izango jakiteko zein oxidazio zenbaki erabili duen metalak eta, beraz, zein zen
jatorrizko azidoak zeukan hidrogeno kopurua.

Adibidea:

Fe3 (Sb O4)2 ---> H3 Sb O4


T: (Orto) antimoniato ferrosoa
Sist.:Burdin (II) tetraoxoantimoniatoa(V)

Formula sinplifikatuta badago, ez dugu metalak erabilitako oxidazio zenbakia ikusiko. Kasu
horretan, aukera guztiak aztertu beharko ditugu.

Adibidea:

PbCO3 A aukera: Berunak erabilitako oxidazio zenbakia 4 izatea


PbCO3 ---> Pb4(CO3)4 ---> H4CO3
Azido hau ez da existitzen. A aukera arbuiatu behar dugu.

B aukera: Berunak erabilitako oxidazio zenbakia 2 izatea


PbCO3 ---> Pb2(CO3)2 ---> H2CO3
Hau posiblea da.
Konposatuaren izena:
T : Karbonato plunbosoa
Sist.: Beruna (II) trioxokarbonatoa(IV)

Bibliografia: Kimika ez-organikoa (Ibaizabal)

-13

You might also like