You are on page 1of 1

71

Horrexegatik uste dut estimatzen nindutela; bidali nien gutun harengatik, alegia.
Denek bazekiten pospoloek baino buru gehiago ez nuela, baina bai aurrera egiteko
gogoa.

MARRAZKETAN eta Eskulan Teknikoetan, ordea, txapeldun nitzen. Eskulan


Teknikoan, batik bat, irakasleak berak baino gehiago nekien. Ikaskideek zerbait
egin ezinik zebiltzanean, niregana jotzen zuten aurrena. Hasieran, Jougleux-ek
gaizki hartzen zuen; orain, besteak bezalaxe dabil: beti niri aholku eske. Xelebrea
da, gero.

NIRE AMETS GAITZA kirola zen. Beti izan naiz traketsa, baina han
nabarmenago geratzen nintzen, beste gainerakoak onak zirelako, eta gainera
gustatu egiten zitzaielako. Dena egiten nuen txarki, eta normala da: ez baitakit
korrika egiten, ez jauzi egiten, ez buruz murgil egiten, ez baloia harrapatzen, eta
are gutxiago txutatzen... Deus ere ez, horra. Zero kalabazero.
Lagunek adarra jotzen zidaten xuabe-xuabe, esanez:
—Aizak, Dubosc, giharrak egiteko makina noiz asmatu behar duk?

You might also like