You are on page 1of 4

02

1. Azaldu zer den merkataritza zuzenbidea eta zein arauk arautzen duen.

2. Sailkatu enpresa hauek jardueraren arabera:


a) Telefónica.
b) Nestlé.
c) Airlines Group International (IAG).
d) SEAT.
e) Renfe.
f) Piscifactoría Riofrío.

3. Recompost lehen sektoreko banako enpresa bat da, txikia. Tokiko enpresa
da, irabazi asmorik gabea eta mistoa. Azaldu labur-labur ezaugarri horietako
bakoitzaren esanahia.

4. Zergatik aukeratuko litzateke banako enpresaburuaren forma juridikoa duen


enpresa bat sortzea? Arrazoitu.

5. Zer esan nahi da enpresaburuaren erantzukizuna mugagabea dela esaten


denean?

6. Zer da sozietatearen arrazoi soziala edo izena? Jarri adibide bat.

7. Adierazi zertan diren desberdinak banakako enpresak eta merkataritza


enpresak?

8. Sozietate kolektibo batean, zer nolako erantzukizuna dute bazkideek


hirugarrenekiko sortutako zorrei dagokienez?

9. Komanditako enpresa batean, zer alde dago bazkide komanditarioen eta


bazkide kolektiboen artean?

10. “Sozietate anonimo eta sozietate mugatuetan, kapitala akziotan banatzen


da” esaldia zuzena edo okerra da? Arrazoitu erantzuna

11. Aipatu sozietate anonimoek eta erantzukizun mugatuko sozietateek dituzten


hiru antzekotasun eta hiru desberdintasun.

12. Azaldu zer den lehentasunezko harpidetza eskubidea.

13. Zer helburu dute kooperatiba sozietateek? Azaldu, labur-labur.


1
02
14. Adierazi zer sektoretakoak diren jarduera hauek: Higiezinen agentzia bat
(inmobiliaria) eraikuntza enpresa bat eta itsaki kontserbak egiten dituen
enpresa bat.

15. “Valentziako bi familiaren jabetzakoa den supermerkatu bat kapital


mistoko enpresa bat da eta bigarren sektorean jarduten du” esaldia zuzena
edo okerra da?

16. Zer egitura juridiko izaten da ohikoena enpresa txiki eta ertainetan?

17. Zerrapo enpresak sarrailak egiten ditu. Enpresan, kapital zabalkuntza


egitea erabaki dute, akzioak burtsan saltzeko. Hori jakinda, zer enpresa
mota da forma juridikoaren arabera? Aipatu enpresa mota horren bi
ezaugarri.

18. Azaldu, arrazoiak emanez, banakako enpresaburuari buruzko honako


esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren:
a) Enpresaren ondasunak eta enpresaburuaren ondasun pertsonalak
bereizten dira; beraz, enpresaburuaren erantzukizuna mugatua da.
b) Ez dago gutxieneko kapitalik jarduera abiatzeko.
c) Sozietateen gaineko Zergaren (SZ) bidez ordaintzen ditu zergak.
d) Enpresaren izenak bat etorri behar du titularraren izenarekin.

19. Esan esaldi hauetako zein den zuzena:


a) SL baten kapitala akziotan banatuta dago eta ezin da 3.000€tik
beherakoa izan.
b) Sozietate anonimoetan, kapitala ezin da 60.000€tik beherakoa izan
eta ekarpenak dirutan egin behar dira.
c) Aurreko biak okerrak dira.

20. Azaldu errenta eta errentagarritasunaren arteko ezberdintasuna

21.Akziodun batek 5.709,8€-ko inbertsioa egin zuen enpresa batean, 500 akzio
erosi zituelako. Hiru urtetan 1.200€-ko dibidendu garbia jaso du. Urteko
zein errrentagarritasun izan du?

TESTA:

2
02
1) Sozietate hauetako zeinek ez du irabazi asmorik?

a) Sozietate mugatuak

b) Sozietate anonimoak

c) Kooperatiba sozietateak

2) Banako enpresaburuak:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren bidez ordaintzen ditu


zergak

b) Ezin du menpeko langilerik izan.

c) Erantzukizun mugatua du hirugarrenekin hartutako zorrekiko.

3) Akzio baten balio nominala:

a) Ezin da inoiz 10€tik beherakoa izan.

b) Akzioaren salerosketa unean akzioak merkatuan duen balioa da.

c) Akzioak duen balioa da eta tituluan edo idatz-oharrean agertzen den


balioa da.

4) Sozietate anonimoetan:

a) Bazkideen erantzukizuna egindako kapital ekarpenera mugatuta


dago.

b) Bazkideen erantzukizuna ez dago mugatuta egindako kapital-


ekarpenera.

c) Bazkideek pertsona fisikoak izan behar dute.

5) Erantzukizun mugatuko sozietateko partaidetzei dagokienez,…

a) …ezin dute burtsan kotizatu.

b) …burtsan kotizatu dezakete, pareko prezioan edo prezio hortik gora


edo behera, merkatu-egoeraren arabera.

c) …kobratzeko eskubide bat dira sozietatearen aurrean, eta eskubide


hori edozein unetan erabil daiteke.

6) Nolakoa da banakako enpresaburuaren erantzukizuna?

a) Mugagabea.

b) Egindako kapital ekarpenaren araberakoa, beti.

c) Mugatua, bazkide kolektiboa bada.

7) Organo hauetatik zein ez dute kooperatiba-sozietateek?

a) Administratzaileak.

3
02
b) Kontseilu Errektorea.

c) Batzar Nagusia.

8) Nola deritzo sozietate anonimo bateko bazkideek gauzak


eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko egiten duten bilerari?

a) Administrazio Kontseilua.

b) Akziodunen Batzar Orokorra.

c) Kontu ikuskatzaileen Batzarra.

9) Akzioa:

a) Ez da bazkideak sozietate anonimoan egindako ekarpenagatik


jasotzen duen ordaina.

b) Sozietate anonimoen kapitala banatzen den funtsezko zatietako bat


da.

c) Izenduna soilik izan daiteke, eta jabeek ez dituzte eskubide batzuk


eskuratzen akzioa eskuratzerakoan.

10) Pertsona batek aluminio-arotzeriako negozio bat jartzeko asmoa du


eta zalantzak ditu hautatu beharreko forma juridikoari buruz.
Aholkulariak esan dio enpresa sortzeko banakako enpresaburuaren
forma juridikoa hautatzeak honako abantaila nagusi hau duela:

a) Zorrekiko erantzukizuna mugatua dela.

b) Enpresa eratzeko izapideak oso errazak direla.

c) Enpresan beste bazkide batzuk edozein unetan sar daitezkeela.

You might also like