Professional Documents
Culture Documents
2 Kasua Afiliatzeko Eskubidea
2 Kasua Afiliatzeko Eskubidea
Irailaren 1ean CNT sindikatuak idatzi bat bidali zion enpresako zuzendaritzari
jakineraziz enpresan CNTko sekzio sindikala sortu dutela eta sekzioaren ordezkari
bezala Esteban Jauna (enpresako langilea eta CNTko afiliatua) izendatu dutela.
Honekin batera sindikatuak enpresari eskatu zion plantillako langileen kopurua
zehazteko ziurtagiri batekin CNTek %15eko presentzia duen kalkulatzeko.
Aurrekoari erantzunez enpresak adierazi zien langile kopurua 397 zela. Aldi berean
sindikatuari gogorarazi zion hitzarmeneko 43. Artikuluak dionez bere ordezkaritza
maila afiliatuen zerrendarekin zihurtarazi behar zuela.
Aldiz, sindikatuak enpresari gogoratu zion %15eko afiliazioa gainditzen duenez
delegatu sindikala onartu eta aitortu behar zuela. Era berean, jakinerazten dio ezin diola
afiliatuen izen/abizenekin zerrendarik eskuratu datu pertsonalen babes eskubideak direla
eta. Edozein kasutan bere ordezkaritza beste medioen bidez agertzeko prest azaltzen da
beti ere afiliatuen anonimatua bermatuta.
Enpresak bereari eutsi zion eta ez zuen CNTko delegaturik aitortu. Sindikatuak berriz
notario baten akta bidez saiatu zen bere ordezkaritza zihurtarazten. Honela irailaren
12an enpresako CNTko afiliatu guztiak notariara gerturatu eta notarioak honako akta
jaso zuen:
“Declaro debidamente acreditado por notoriedad que las ochenta y siete personas
que comparecieron ante mí tienen simultáneamente la condición de trabajadores de la
empresa Fitness Kirol y afiliados a la CONFEDERACION NACIONAL DE
TRABAJO.”
Bestalde, enpresa berean SITA sindikatuak, hitzarmeneko ordezkaritza zihurtarazteko
eta Delegatu sindikala lortu ahal izateko afiliatuen izen/abizenekin zerrenda ofiziala
eskuratu zion enpresari.
Azkenik, CCOO sindikatuak uko egin zion Delegatu sindikalen inguruko edozein
eskubideri ez zegoelako prest inongo froga edo zihurtagiririk enpresari emateko.
GALDETEGIA