You are on page 1of 4

Datuak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege
Organikoaren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679
(EB) Erregelamenduaren arabera, zure datu pertsonalak FUNDACIÓN EDUCACIÓN MARIANISTAS
DOMINGO LÁZARO, COLEGIO SANTA MARÍA (IFZ: G83003004) fundazioak tratatuko ditu, zure
seme/alabaren edo ordezkatuaren espediente akademikoa kudeatzeko eta, hala badagokio,
ikastetxeko jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko.

Jakinarazten dizugu gure ikastetxearen barruan alta eman dezakezula IKASLEEN GURASO
ELKARTEAN (aurrerantzean, IGE). Elkarte horrek datuen arduradun gisa jardungo du, ikastetxetik
bereiz, berak antolatzen dituen jardueretan, eta ikastetxeak laguntzaile gisa baino ezingo du jardun
jarduera horietan. Beste kontu batzuetan, ordea, hala nola beken kudeaketa edo zurztasun
kasuetan ematen diren laguntzak, ezinbestekoa izango da ikastetxearen eta IGEren artean datuak
jakinaraztea, eta horren inguruan behar bezala informatua gelditzen zara dokumentu honen bidez.
Beken kudeaketari dagokionez, jakinarazten dizugu bai IGE bai ikastetxea izango direla esleipenaren
arduradunak eta eskatzailearen datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituztela. Zurztasun
kasuetan, IGEk ordaindu ahal izateko ikasleen (horien gurasoak elkarteko kide direnean) eskolatze
kuotak, ikastetxeak jakinarazi egi behar dio elkarteari, aldez aurretik baimena ematen badigu.
Ikastetxeak jakinarazpen hori egiteko baimenik ez badu, zuk zeuk jakinarazi beharko diozu IGEri,
aipatutako kuota horiek ordaintzeko arazorik egon ez dadin.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aipatutako araudian jasotako gainerako


eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, eskaera idatziz bidali beharko duzu LUIS
HEINTZ, 5 (01008 VITORIA-GASTEIZ) ARABA helbidera edo info@marias-gasteiz.org helbide
elektronikoaren bidez. Zure eskubideak baliatzeko, beharrezkoa bada, zure nortasuna modu
frogagarrian egiaztatzen duen agiria eskatuko zaizu. Zure datuak nola tratatzen ditugun jakiteko
informazio gehigarria eska dezakezu goian adierazitako posta elektronikoan.

Baimenak.

(Gurutze batez markatu behar dira egiaztapen laukiak; “EZ” hautatzen baduzu, ulertuko dugu ez
diguzula tratamendua baimendu).

__________________________ jaunak/andreak, NAN:________________________,


________________________________ adingabearen, NAN: ______________________________,
aita/ama/legezko ordezkari gisa,

Irudiak.
BAIMENA EMATEN DIET ikastetxeari eta bere Hezkuntza Proiektua egituratzen duten gainerako
erakundeei (kirol elkartea, kultur elkartea) adingabearen irudiak hartu, bildu eta argitara
ditzaten helburu korporatiboekin, gure Hezkuntza Proiektuaren barruan garatzen diren
jarduerak zabaltzeko eta bultzatzeko:

BAI ⃝ EZ ⃝ Ikastetxearen webgunean.

BAI ⃝ EZ ⃝ Ikastetxeko sare sozialetan.

BAI ⃝ EZ ⃝ Buletinetan, zirkularretan, aldizkarietan.

Ikastetxeak konpromisoa hartzen du zabalkundeak ez duela ekarriko adingabearen intimitatean,


ohorean edo ospean bidegabeko sartzerik, ez eta haren interesen aurkakoa denik ere, hori guztia
Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 3. zenbakian
zehaztutako baldintzetan, eta horretarako berariazko baimena izanda.

Legezko tutoreen informazioa.

BAI ⃝ EZ ⃝ BAIMENA EMATEN DUT nire datu pertsonalak erabiltzeko, ikastetxeko


eta/edo ikastetxearekin loturiko kirol, kultur elkarteen eta taldeen jarduerei eta ekitaldiei
buruzko informazioa jasotzeko.

BAI ⃝ EZ ⃝ BAIMENA EMATEN DIOT ikastetxeari Whatsapp bidez komunikazioak bidaltzeko,


ikastetxearen jarduerari buruzko ekitaldien, gertaeren, gorabeheren edo bestelako informazio
garrantzitsuren berri emateko, aisialdiko jarduerekin eta curriculumetik kanpoko jarduerekin
eta/edo ikastetxeko kirol elkarteetako kirol taldeekin (futbola, saskibaloia, boleibola, hastapeneko
beste kirol batzuk eta eskola kirola) lotutako taldeen antolaketarekin loturik. * “EZ” laukia
markatzen baduzu, emandako posta elektronikoaren bidez egingo dira jakinarazpenak.

Lagapenak.

BAIMENA EMATEN DIOT ikastetxeari adingabearen datu pertsonalak lagatzeko ikastetxeak


programatutako zerbitzu eta/edo jarduera jakin batzuez arduratzen diren enpresei (adibidez:
curriculumetik kanpoko ingelesa (Idiomas O´clock); jantoki zerbitzua, intolerantzien eta alergien
kudeaketa (Auzolan)). Baimenik eman ezean, ez dizkiegu datu pertsonalak hirugarrenei emango.
Baimen horrek ez die eragiten legez behartutako lagapenei, ez eta Erakundeari emandako
eskubideak egikaritzeko eta defendatzeko beharrezkoak direnei ere.

BAI ⃝ EZ ⃝ Ikasleen Gurasoen Elkartea, arestian azaldu diren eta ikaslearen hezkuntza
harremanaren kudeaketarekin zerikusia izan dezaketen helburuetarako.

_____________n, 20__(e)ko ______ren __(e)an.

Izpta.: Interesduna Izpta.: Erakundea

Izpta.: Interesduna
IKASLEEN INTIMITATEA ETA IKASTETXEARI LOTUTAKO POSTAREN/ERABILTZAILEAREN ARAUAK

Ikastetxeko ikasle gisa, erabiltzaile edo profil bat sortuko da irakaskuntza jarduerarekin lotutako gai
guztietarako. Sortutako profila/erabiltzailea hezkuntza jarduerarekin lotutako helburuetarako soilik
izango da, eta inoiz ez ikaslearen helburu propio edo pertsonaletarako. Debekatua dago bide honen
bitartez zilegi ez den edozein jarduera egitea. Ikastetxeko zuzendaritzak kontrolatu, eten eta
gainbegiratu ahal izango du jarduera hori, behar bezala erabiltzen ari dela bermatzeko, eta, betiere,
beste edozein subjekturi eragin diezaiokeen iruzurrezko edo legez kontrako erabileraren susmoa
dagoenean. Berretsi egiten da erabat DEBEKATUTA dagoela informazio pertsonala argitaratzea edo
zabaltzea, dela esleitutako profilaren ikasle titularrarena berarena, dela eragina izan dezakeen
beste edozein ikaslerena. Ezin izango da pertsonen duintasunari kalte egiten dion iruzkin
diskriminatzailerik egin. Ikastetxeak, une oro betez Adingabearen Babes Juridikoari buruzko
urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan xedatutakoa eta azken horren interes juridiko gorena
zainduz, klausula honetan adierazitakoa urratuz jarduten duen erabiltzailea edo profila eskuratu,
baja eman, eten, blokeatu edo ezabatu ahal izango du, eta gainbegiratzeko, kontrolatzeko eta
agintari eta erakunde eskudunei jakinarazteko neurri egokiak hartu ahal izango ditu.

You might also like