You are on page 1of 13

5.

GAIA
MATERIA ALDATU EGITEN DA
Materia aldatu egiten da etengabe. Bi aldaketa mota daude:
ALDAKETA FISIKOAK:

Aldaketa fisikoetan, materiaren izaera ez da aldatzen, berbera izaten jarraitzen du. Aldaketaren
aurretik eta ondoren, materia formula kimiko berbera du.

Aldaketa fisikorik ohikoenak egoera-aldaketak dira.


Beste aldaketa fisiko batzuk ondokoak izan
daitezke:

Deformazioak

Uzkurdurak

Dilatazioak
ALDAKETA KIMIKOAK:

Aldaketa kimikoetan, materiaren izaera aldatu egiten da. Aldaketaren aurretik materiak formula
kimiko jakin bat du, eta aldaketaren ondoren, beste bat. Aldaketa kimikoei erreakzio kimikoak ere
esaten zaie.

https://www.youtube.com/watch?v=L1eVzXi45Ic

http://vital.cs.ohiou.edu/steamwebsite/downloads/ChangeLab.swf

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/11012012/43/es-eu_2012011133_3330805/fisicaquimica3eso/cambiofisico/actividades/rb_cambiofisico04/eu_carcasa.html
Zer dira erreakzio kimikoak ?

Erreakzio kimiko deritzen prosezuen bidez, hasierako substantzia bat edo batzuk (erreaktiboak) eraldatu
egiten dira , eta beste substantzia batzuk sortzen dira (produktuak)

ERREAKTIBOAK → PRODUKTUAK

Ozpina + sodio bikarbonatoa → ura + sodio azetatoa + karbono dioxidoa


Erreaktiboak : Produktuak:

Hidrogenoa + oxigenoa ura

2 molekula Hidrogeno + 1 molekula oxigeno 2 molekula ur

2 H2 + O2 → 2 H 2O
Metanoaren errekuntza
Nola hautematen da erreakzio kimiko bat ?
Erreakzio kimikoren bat gertatzen denean, askotan oso aldaketa nabarmen bat izaten da

• Zenbait metali (Zn) azido sendo bat


(HCl) botaz gero, H2 hidrogeno gasa askatzen
da.

• Azukrea (C6H12O6) duen disoluzio bat


eta azido sulfurikoa (H2SO4) duen beste bat
nahasiz gero, tenperaturak gora egiten du
beraz beroa askatzen da.
•Magnesio-zintak (Mg) su hartzen
duenean, aireko oxigenoarekin (O2)
erreakzionatzen du eta hauts itxurako
substantzia sortzen da (MgO) eta argi-
energia izugarria askatzen da.

•Berun (II) nitratoa Pb(NO3)2 disoluzio


gardenera potasio ioduroa (KI) botaz
gero solido hori bat (PbI2) sortzen da.
Nola gertatzen dira erreakzio kimikoak?
Talka teoriaren arabera, erreakzio bat gertatzeko, erreaktiboen
partikulek eraginkortasunez egin behar dute talka. Hori gertatzen
denean, erreaktiboen atomoen arteko loturak apurtu, eta produktuak
sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira.

Talka bat eraginkorra izan dadin, energia eta orientazio egokiak izan
behar dituzte partikulek.

https://www.youtube.com/watch?v=CPtx-OKHvP4
Masa kontserbatu egiten da

MASAREN KONTSERBAZIOAREN LEGEA: Erreaktiboen masen batura eta


produktuen masen batura berdinak dira.

http://www.iesaguilarycano.com/dpto/fyq/lavoisier.html
Erreakzio azkarrak eta motelak
Erreakzioen abiadurak adierazten du erreaktiboak zer azkartasunez bilakatzen diren produktu.
Erreakzio baten abiaduran eragina duten faktoreak
http://www.kscience.co.uk/animations/collision.htm

1.- Tenperatura
Zenbat eta handiagoa izan erreakzioaren tenperatura, orduan eta handiagoa da
erreakzioaren abiadura.
2.- Erreaktiboen kontzentrazioa
Zenbat eta handiagoa izan erreaktiboen kontzentrazioa, orduan eta handiagoa da
erreakzioaren abiadura.
3.- Erreaktiboen zatiketa-maila
Zenbat eta handiagoa izan erreaktiboen zatiketa –maila, orduan eta handiagoa da
erreakzioaren abiadura.
4.- Katalizatzaileak
Katalizatzaileak erreakzioen abiadura handitzeko erabiltzen diren substantziak dira. Oso
kantitate txikian jarduten dute, eta oso espezifikoak dira.

You might also like