You are on page 1of 15

TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA

1. ADIERAZPEN SISTEMAK. BISTA ORTOGONALAK:


SISTEMA DIEDRIKOA
Imajinatu ilunpetan zaudela gela batean, eta esku--argi
baten argiaz objektu baten itzala islatzen duzula horman. Horixe
da sistema diedrikoaren oinarria.

Bi plano elkarzutek elkar ebakitzean sortzen den espazio


zati bakoitzari diedro deritzo.

1.1. Proiekzioak
Edozein objekturen bistak isla daitezke plano horietan.

1
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA

1.2. Ariketak

1.Marraztu oinarri karratua duen piramidearen aurretiko eta goitiko bistak.

2
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
2.Identifikatu honelako aurretiko bista duten objektu bana:
a) zirkulu bat.
b) lauki bat.
c) triangelu bat.

1.3. Alboko bista

Zenbait objektuk beste proiekzio bat ere behar dute, aurretiko bistaz eta goitiko
bistaz gain, bi bista horien osagarri, pieza oso--osorik deskribatu ahal izateko.

Ezkerreko irudian, A eta B objektuak emanda:


1 Objektuen aurretiko eta goitiko bistak marrazten
ditugu.
2 Nola bereizi bata eta bestea, sistema diedrikoa
erabiliz?

Bi objektuak bereizteko, hirugarren bista behar dugu.


Beraz, guk erabili ohi dugun sistema diedrikoa hiru bista hauek
osatzen dute: aurreko bistak, alboko bistak eta goiko
bistak.

Baina, nola kokatzen dira hiru bista horiek paperean edo plano
batean?

1.Lehenik aurreko bista marrazten dugu (erreferentzia gisa hartuko dena).


2.Bigarrenik, aurrekoaren azpian, goiko bista marrazten da.
3.Amaitzeko, alboko bista. Piezaren ezkerrekoa baldin bada, aurreko bistaren
eskuinaldean kokatzen da. Aldiz, bista eskumakoa baldin bada, aurreko bistaren
ezkerrean jartzen da.
3
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
Posizioak mantentzeaz gain, oso
garrantzitsua da neurriak eta proportzioak
errespetatzea.

1.4. Ariketak

1.Osatu argazkiko irudia grafikoki adierazteko falta diren bista ortogonalak.

4
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA

2. MARRAZKETA ESKALA

5
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA

6
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
3. KOTAK EZARTZEA

Kotak ezartzeak pieza baten neurriak jakiteko aukera ematen digu. Horrela ez dugu
egingo neurketa--akatsik marrazkian, eta objektua zehaztasun osoz marraztu ahal izango
dugu.

Lan hau egiteko, araututa dagoen normalizazioa kontutan izan behar da.

Kotak ezartzea eskalan egindako marrazki batean objektuaren neurri errealak


adieraztea da, nahiz eta marrazkia eskala jakin batean egina izan.

7
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
3.1.Kotak ezartzeko arauak

8
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
4. ARIKETAK

 Nondik begiratuta adieraziko genituzke beheko objektu hauek guztiak


zirkunferentzia baten bidez?

 Objektua eta haren proiekzioa dituzu behean. Sistema diedrikoan, ondo adierazita
al daude, zure ustez? Esan zer akats dagoen.

 Objektua eta haren proiekzioa emanda, adierazi perspektiban ilunduta emandako


elementuak, bisten gainean. Horretarako, margotu piezaren gainazal bakoitza
kolore batekin. Ondoren, gainazal bakoitzaren proiekzioa margotu ezazu dagokion
kolorearekin eskuinean dauden bistetan.

9
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
 Azaldu ezazu zer esan nahi duen ondorengo eskala bakoitzak eta zein
kasutarakoerabiliko zenukeen.
a) 1:20
b) 1:100
c) 1:200
d) 1000:1

 1:100 eskalan eginda dagoen plano bat begiratzen ari bagara eta bertan 2,5cm--ko
neurri bat neurtzen badugu, zein izango da luzera horren benetako neurria? Zein
izango litzake neurri hori plano 1:250 eskalan egongo balitz?

 Marraztu itzazu 1:50 eskalan ikasgelako arbela eta atea. Ondoren, jarri itzazu kotak.

10
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
 Neurtu itzazu zure etxebizitzako logelak eta ondoren kalkulatu hauen azalera.

 Mapa batean neurtuta, Buenos Aires eta Jujuy--ren arteko distantzia 1,65cm--koa
da. Mapa, 1:1000000 eskalan dago. Zein distantziatara (kilometrotan) aurkitzen
dira errealitatean?

 52m luze neurtzen dituen itsasontzi baten planoa marrazten ari bagara eta
planoan 10,4cm luze neurtzea nahi baldin badugu, zein eskala erabili beharko
genuke?

 Kalkula ezazu zure ustez zein den eskalarik egokiena kotxe bat folio batean
marrazteko.
(Kotxe bat, gutxi gorabehera, 4,5m luze eta 2m zabal da).

11
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
 Osa ezazu ondorengo taula txikitze eskalan egindako irudien neurriekin:

ESKALA NEURRIA MARRAZKIAN NEURRIA ERREALITATEAN


1:2 10mm
1:5 12cm
1:10 12,5cm
1:50 10m
1:100 20m
1:1000 150m

 Osa ezazu ondorengo taula handitze eskalan egindako irudien neurriekin:

ESKALA NEURRIA MARRAZKIAN NEURRIA ERREALITATEAN


2:1 24mm
5:1 10cm
10:1 14,2cm
20:1 1,8mm
50:1 0,7mm

12
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
 Ondorengo piezei dimentsioak falta zaizkie. Kokatu itzazu neurriak toki egokian,
jakiniklauki bakoitzak 5mm neurtzen dituela.

 Koadro bakoitza 10mm dira. Adieraz itzazu zeintzuk diren akotazio akatsak A
irudianeta ondoren akotatu ezazu modu egokian B irudia.

13
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA

 Akotatu ondorengo irudiak akotazio arauak jarraituz eta jakinik lauki bakoitza
5mmdirela.

14
TEKNOLOGIA DBH 3

MARRAZKETA
 Ondorengo aulkiaren perspektibazko irudia emanda, sistema diedrikoan
egindako bibista ikus daitezke alboan. Osatu falta den bista eta ezarri kotak,
arauak betez.

 Erreparatu kotak ezarrita dauzkan marrazki honi eta bilatu zer akats dituen
unitatehonetan ikusitako arauen arabera. Ondoren, marraztu bistak eta ezarri
kotak behar bezala.

15

You might also like