You are on page 1of 4

Teknologia Azterketa DBHko 3.

maila
1. ebaluazioa: MEKANISMOAK, IKUSPEGIAK

Izen-abizena:………………………………………………………Taldea:………….. Data:…………………

1. Antzina eskuzko zulagailuak erabiltzen ziren. Horiek diametro handiko koroa zeukaten, biradera
batez eskuz mugitzen zena. Koroa horrek ardatz batekiko solidario zen pinoi txiki bat mugitzen
zuen eta haren muturrean zegoen barauts bat.
Begiratu marrazkiko datuei eta adierazi barautsak minutuko 560 bira emateko ikasleak zein
abiadurarekin eginarazi behar dio biraderari? (0,5 puntu)

2. Pistako txirrindulari batek irudian bezalako kate eta pinoi sistema dauka. Txirrindulariak minutuan
100 pedalkada ematen baditu, zenbatekoa izango da lortzen duen abiadura (erantzuna Km/h-tan
jakitea nahi dugu). (puntu 1)

3. Irudian, zenbait taladrok duten polea sistema agertzen da. Uhala posizioz aldatzean, 3 abiadura
desberdin lortu daitezke:
a) Uhalaren zein posiziotan lortuko da taladroaren abiadurik handiena?
b) Motorrak 2000 bm-tan biratzen badu, zenbatekoa izango da taladroaren abiadurarik
handiena?
c) Zenbatekoa izango da taladroaren abiadurarik makalena?(puntu 1)
4. a) Irudian hiru etapako abiadura murrizgailu bat agertzen da eta polea bakoitzaren diametroak.
Azkeneko polearen abiadura 45 bm-koa izatea nahi badugu, kalkula ezazu polea motorraren
abiadura. Zenbatekoa da urrats bakoitzaren transmisio erlazioa? eta transmisio erlazio totala?
(1,25 puntu)

5. Ondoko transmisio sistema emanda, adierazi engranajeen biraketa norantza zein den eta
seinalaturiko engranajearen bira kopurua minutuko. Zenbatekoa da urrats bakoitzaren transmisio
erlazioa? eta transmisio erlazio totala?(1,25 puntu)

6. Pinoi-kremailera sistema: Pinoiak 30 hortz baditu eta 6 bm-tan biratzen badu zenbat denbora
behar da kremailera 90 cm ezkerrantz desplazatzeko, kremailerak zentimetrok bakoitzeko 4 hortz
baditu?(puntu 1)
7. Falta diren datuekin bete ezazu hurrengo taula: (2 puntu)
IZENA KROKISA/MARRAZKIA FUNTZIO EDO ERABILERA

PALANKA motak

POLEEN ARTEKO
TRANSMISIOA

.
ESPEKA

BIELA-
BIRADERA

8. Dituzun artean aukeratu pieza bat bakarrik eta eskuaira eta kartabioa erabiliz hiru ikuspegi
nagusiak atera itzazu. Lehenengo pieza aukeratuz gero 2 puntu lor ditzakezu, bigarrenak berriz
0,75 puntu balio du.

You might also like