You are on page 1of 6

FISIKA ETA KIMIKA

DBH.4

HIGIDURA
1. Gorputzen higidura aztertzeko, ezinbestekoa da erreferentzia-sistema bat hartzea. Azaldu zertarako balio duen. 2. Ba al liteke objektu bat pausagunean egotea erreferentzia-sistema batekiko eta higiduran beste batekiko? Erantzun adibide bat emanez. 3. Azaldu baieztapen hauek, lagun batzuek trenean doazela esanak, egia ala gezurra diren: a) Anttonek dio pausagune-egoeran dagoela bere aldamenean doanarekiko, Anerekiko. b) Anek dioenez, bera higiduran dago trenetik ikusten duen etxe batekiko. c) Nekaneren arabera, etxea pausagunean dago, bai trenarekiko bai berarekiko ere. 4. Bi ibilgailu autobidetik doaz, elkarren paralelo eta abiadura berean. Zuzena al da esatea gidarietako bat pausagunean dagoela beste gidariarekiko? Arrazoitu erantzuna. 5. Beheko irudia osatzeko, berridatzi esapide hauetako bakoitza dagokion letraren ondoan: Erreferentzia-sistema Koordenatuen jatorria Ibilbidea Hasierako posizioa Amaierako posizioa Hasierako posizio bektorea Amaierako posizio bektorea Desplazamendu bektorea Egindako distantzia Erantzun galderei: a) Zer puntu lotzen ditu desplazamendu bektoreak? b) Zer puntu lotzen ditu hasierako posizio bektoreak? c) Zer puntu lotzen ditu amaierako posizio bektoreak? d) Nola kalkulatzen da egindako distantzia? e) Noiz izan daitezke berbera egindako distantzia eta desplazamendua? 6. Grafikoan gorputz batek denbora-tarte batean izandako posizioak ageri dira.

a) Zer posiziotan zegoen higiduraren hasieran, t = 0 s? b) Zein zen posizioa handik 2 s-ra? c) Zer gertatu da t = 2 s eta t = 3 s bitartean? d) Zer aldiunetan iritsi da x = 40 m posiziora? e) Zenbat denbora egon da gorputza x = 40 m posizioan? f) Zer distantzia egin du guztira?

FISIKA ETA KIMIKA

DBH.4

7. Lotu taulako datuei dagozkien puntuak marra batez, posizioa-denbora grafikoa lortzeko. t (s) 0 2 3,5 4 6 8 x(m) 10 20 20 30 30 50

a) Marraztutako grafikoa, bat al dator higikariaren ibilbidearekin? b) Zer distantzia egin du higikariak higidurak iraun 8 s-etan? c) Zer denbora-tartetan egon da higikaria pausagunean? 8. Etxetik ikastetxera joateko, Mirenek 500 m ibili behar ditu. 50 m eginda zituela, etxera itzuli behar izan du, liburu bat ahaztu zaio eta. a) Kalkula ezazu ikastetxera joateko egin duen distantzia totala etxetik lehenbizikoz atera denetik. b) Kalkulatu desplazamenduaren modulua. 9. Txirrindulari bat 100 m-ko erradioa duen errepide erdizirkular batetik doa. a) Zer distantzia egin du? b) Zenbat balio du egindako desplazamenduak? c) Marraztu, irudi batean, txirrindulariak eginiko distantzia eta desplazamendua. 10. Erreparatu ibilbide zuzen honi:

a) Higikari bat -200 m posiziotik 1 000 m posiziora badoa, zer distantzia egin du? - Eta zer desplazamendu? b) Demagun higikaria -200 m posiziotik abiatu eta 400 m posizioraino iritsi dela, hortik 0 puntura itzuli dela, eta azkenik, 1 000 m posizioraino joan dela: - Zer distantzia egin du? - Zein izan da desplazamendua? 11. Taulan higikari batek zenbait aldiunetan izandako posizioak ageri dira. t(s) 0 10 20 30 40 50 x (m) 0 200 350 650 800 1 100 a) Kalkulatu batez besteko abiadura bi tarte hauetan: t = 0 s eta t = 20 s, eta t = 30 s eta t = 50 s. b) Kalkulatu zein izan den batez besteko abiadura ibilbide osoan. 12. 2 006ko abuztuan, Asafa Powelle-k hirugarren aldiz lortu zuen munduko errekorra, 100 m lauak 977 s-an eginda. Adierazi abiadura hori km/h-tan. 2

FISIKA ETA KIMIKA 13. Eman abiadura hauek km/h-tan: a) Erbi bat lasterka doa 18 m/s-ko abiaduran. b) Artizarra 35104 m/s-an biratzen da Eguzkiaren inguruan.

DBH.4

14. 2 007ko ekainean, Indianapoliseko 1 Formulako Sari Nagusian, irabazleak, Lewis Hamilton-ek, 1 h, 31 min eta 10 s behar izan zituen zirkuituan egin beharreko 73 itzuliak burutzeko. a) Kalkulatu batez besteko abiadura km/h-tan, jakinda zirkuituak 4 192 m dituela. b) Zenbat minutu behar izan zituen, batez beste, bira bakoitzean? 15. Higidura zuzen uniformearen kasuan, berdinak al dira uneoro batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura? Arrazoitu erantzuna. 16. Moto bat errepide zuzen batetik doa, 70 km/h-ko abiadura konstantean. Kalkulatu: a) 5 minutuan egingo duen distantzia. b) Zenbat denboran egingo dituen 8 km, minututan adierazita. 17. Abiagunetik 3 km-ra dagoen seinale batetik pasatzean, auto bat 80 km/h-ko abiadura konstantean doa. a) Zer posiziotan egongo da hortik 40 s-ra? b) Zer aldiunetan egongo da abiapuntutik 20 km-ra? Adierazi denbora minututan. 18. Lerro zuzenean dabilen tren bat 90 km/h-ko abiadura konstantean doa. Jakinda hasierako posizioa 4 km zela, erantzun: a) Zer posiziotan egongo da 15 minuturen buruan? b) Zenbat minutu beharko ditu 30 km posiziora iristeko? 19. Oinezko bat lerro zuzenean eta 2 m/s-ko abiaduran dabil. Hasierako posizioa 60 m bada, idatzi pertsona horren higiduraren ekuazioa. 20. Horizontalki eta lerro zuzenean doan eskiatzaile bat 35 m/s-ko abiadura konstantean urruntzen da abiapuntutik. Denbora neurtzen hastean, abiapuntutik 50 m-ra zegoen.

a) Idatzi higiduraren ekuazioa. b) Zein izango litzateke ekuazioa eskiatzailea abiapunturantz joango balitz? Kasu honetan, abiadura (v) negatiboa da. Zergatik?

c) Zein izango litzateke ekuazioa beste kasu honetan?

FISIKA ETA KIMIKA

DBH.4

21. Fisikako bi ikaslek gurditxo elektriko baten higidura zuzena aztertu dute laborategian, eta emaitzak taula batean jaso dituzte. Denbora (s) 0 3 5 10 Posizioa (m) 1 10 16 31 a) Marraztu posizioa-denbora grafikoa. b) Kalkulatu zein den abiadura denbora-tarte bakoitzean. c) HZU al da? Zergatik? d) Zer posiziotan zegoen gurditxoa abiatu eta 8 s-ra? e) Marraztu abiadura-denbora grafikoa, eta azaldu zer forma duen lortutako lerroak. 22. Pista zuzen batean korritzen duen atleta bati ekuazio hau dagokio: x = 50 + 7 t , SI-ko unitatetan. a) Adierazi taula batean zein izan den atletaren posizioa, lasterketak iraun bitartean (25 s). b) Marraztu posizioa-denbora grafikoa. 23. Hona hemen zer higidura-ekuazio dagokion gainazal horizontal batean zehar irristan utzi dugun bola bati: x = 4 + 8 t , SI-ko unitateetan a) Zein zen hasierako posizioa? b) Eta abiadura? c) Kalkulatu zer posizio izan duen bolak 4 s-ko tarte bateko segundo bakoitzean, eta marraz ezazu posizioa-denbora grafikoa. 24. Grafikoetan 3 automobilen higidura zuzen uniformea adierazten da.

Kalkulatu hiru kasuetan: a) Hasierako eta amaierako posizioak b) Abiadura c) Higiduraren ekuazioa 25. Aztertu grafiko hau:

a) Kalkulatu higikariaren abiadura grafikoaren tarte bakoitzean A tartea: B tartea: C tartea: b) Zer posiziotan zegoen 10. segundoan? c) Eta 45. segundoan?

FISIKA ETA KIMIKA

DBH.4

26. A autoa 120 km/h-ko abiaduran doa errepide zuzen batean. B autoa 80 km/h-ko abiaduran doa, 3 km aurrerago. a) Autoek abiadura konstantean jarraituz gero, zer aldiunetan harrapatuko du A autoak B autoa? b) Zer posiziotan harrapatuko du A ibilgailuak B ibilgailua? 27. Bi txirrindulari aldi berean irten dira bata bestetik 40 km-ra dauden bi herritatik. Txirrindulariak elkarrengana doaz, bi herriak lotzen dituen errepide zuzenean zehar. Haietako baten abiadura 20 km/h-koa da, eta bestearena, 30 km/h-koa. a) Irten eta zenbatera egingo dute topo? b) Zer posiziotan egingo dute topo? 28. Auto-marka baten publizitatean esaten denez, marka honetako modelo bat 105 s-an pasatzen da 0 km/h-tik 100 km/h-ra. Zein da azelerazioa? 29. 50 km/h-ko abiaduran zihoan motorista batek minutu erdiz azeleratu du eta 70 km/h-ko abiadurara aldatu da. Zenbatekoa izan da azelerazioa? Hortik gutxira, motoa 70 km/h-an zihoanean, gidaria abiadura moteltzen hasi da, semaforo batean gelditu arte. Guztira, 8 s behar izan ditu gelditzeko. Kalkulatu azelerazioa. Zer esan nahi du azelerazioaren balioa negatiboa izateak? 30. 72 km/h-ko abiaduran zebilen tren batek 10 s behar ditu 108 km/h-ko abiadura hartzeko. a) Kalkulatu azelerazioa b) Zer distantzia egin du 10 s-ko tartean? 31. Hegazkin bat 900 m-ko luzera duen pista batetik aireratu da. Pausagunetik abiatu bada, eta 10 s behar izan baditu aireratu arte, Kalkulatu: a) Azelerazioa (konstantea dela joko dugu). b) Abiadura aireratzeko unean. 32. Atlas, kohete batek, 3 104 km/h-ko abiadura hartu zuen jaurtiketatik 2 min-ra. a) Zein izan zen kohetearen batez besteko azelerazioa, m/s2-tan? b) Zer abiaduran zihoan jaurtiketatik 1 h-ra, m/s-tan? c) Zer distantzia egin zuen ordubete horretan? 33. Bi auto errepide zuzen batean doaz, abiadura hauetan, hurrenez hurren: vA = 80 km/h eta vB = 110 km/h. Balaztatze-azelerazioa -5 m/s2-koa dela jakinik, kalkulatu zer distantzia egingo duen auto bakoitzak gelditu aurretik. Bi ibilgailuetako gidariek oztopo bat ikusten badute 80 m-ra, izango al dute gelditzeko denborarik? 34. Pausagunetik abiatu den moto baten higidura aztertzean, datu hauek lortu ditugu: Denbora (s) 0 1 2 3 4 Posizioa (m) 0 2 8 18 32 a) Marraztu posizioa-denbora grafikoa. b) Zein izan da azelerazioa? c) Kalkulatu abiadura 1, 2, 3 eta 4 s-ren buruan. Marraztu abiadura-denbora grafikoa. d) Zer posiziotan egongo zen motoa 8 s-ren buruan azelerazioari eutsiz gero? e) Kalkulatu higiduraren ekuazioa. Azaldu zer esan nahi duen ekuazio horrek. Zer motatako higidura da?

FISIKA ETA KIMIKA 35. Grafikoan higikari baten higidura duzu.

DBH.4

a) Kalkulatu zer azelerazioz higitzen den. b) Idatzi higikariaren abiaduraren ekuazioa denboraren arabera. c) Idatzi posizioaren ekuazioa denboraren arabera, jakinda hasierako posizioa -3 m dela. d) Zein da abiadura 5 s-ren buruan? e) Kalkula ezazu higikariaren posizioa aldiune hauetan: 0, 1, 2, 3, 4 eta 5. Adierazi lorturiko datuak posizioa-denbora grafiko batean. 36. Tenis pilota bat utzi dugu erortzen lurretik 25 m-ra dagoen leiho batetik. a) Kalkula ezazu zenbat denbora beharko duen lurrera iristeko. b) Zer abiadurarekin iritsiko da lurrera? c) Zer esan nahi du abiadura negatiboa izateak? 37. Amildegi baten sakonera neurtzeko, harri bat erortzen utzi dugu, eta neurketaren arabera, 15 s-an iritsi da hondoraino. Zer sakonera du amildegiak? 38. Dorre baten altuera kalkulatzeko, harri bat erortzen utzi dugu goitik. 4 s-an iritsi da lurrera. a) Zer altuera du dorreak? b) Zer abiadurarekin iritsi da harria lurrera? c) Zer distantzia egin du harriak lehenengo bi segundoetan? 39. Harri bat jaurti dugu bertikalki gorantz eta 15 m/s-ko abiaduran. Zein izan da harria iritsitako altuera maximoa? 40. Lurretik 10 m-ra gaudelarik, harri bat jaurti dugu bertikalki gorantz eta 196 m/s-ko abiaduran. a) Zenbat denbora behar izan du harriak altuera maximora iristeko? b) Kalkulatu altuera maximoa lurretik neurtuta.

You might also like