You are on page 1of 4

ZINEMATIKAKO PROBLEMAK

ZINEMATIKAKO PROBLEMAK

1. Tren batek irudian agertzen den ibilbidea egiten du


noranzkoa inoiz aldatu gabe. Gidariak seinale
bakoitzetik pasatzean ardua apuntatzen du , bukaeran
ondoko datuak lortzen dituelarik:

Seinalea 1 2 3 4 5 6 7

Ordua 7h 20 min 7h 21 min 7h 22 min 7h 23 min 7h 24 min 7h 25 min 7h 26 min

Bete ezazu ondoko taula:

Seinalea 1 2 3 4 5 6 7

Posizioa, s
(m)

Denbora, t
(s)

Hasieratik
egindako
distantzia
(m)

2. Auto bat uniformeki higitzen da, hau da beti abiadura berberarekin. Marrazkiak kotzeak betetzen dituen
posizio ezberdinak adierazten ditu eta denborak autoa erreferentziaren aurrean pasatzean martxan jarri zen
kronometro baten bitartez neurtzen dira:

a. Bete ezazu ondoko taula non esandako une bakoitzeko posizioa adierazten duen:

Posizioa, x

(m)

Denbora, t

(s)

b. Kalkula ezazu higikariaren abiadura tarte bakoitzean.

c. Idatzi higiduraren ekuazioa.

3. Aurreko ariketaren berdina baina:

4. DBH 1
ZINEMATIKAKO PROBLEMAK

4. Higidura uniforme baten ekuazioa hau da s = 18 – 4t:


a. Ezan ahal duzu ibilbidea zuzena ala kurbatua izan den?

b. Ekuaziotik abiatuta, zein informazioa lor daiteke higidurari buruz?

c. Kalkula ezazu higikariak egindako distantzia lehenengo 5 minututan.

d. Esan dezakezu zein unetan pasatzen da higikaria hartutako erreferentzi puntutik?

e. Zein unetan aurkituko da higikaria s = 30 m-ko posizioan?

5. Partikula bat x ardatzean zehar higitzen da ondoko ekuazioaren arabera: x = 3t2 + 2, non x metrotan
adierazten den eta t segundotan. Kalkula ezazu batazbesteko abiaduraren modulua ondoko denbora tarteetan:
a) 2 s eta 3 s, b) 2 s eta 2,1 s, c) 2 s eta 2, 02 s, d) 2 s eta 2,001 s. Kalkula ezazu aldiuneko abiaduraren
modulua t = 2s denean.

6. Lerro zuzenean eta 80 km/h-ko abiaduraz desplazatzen den auto bat errepidearen 10 km-ko posizioan
dago. Kalkula ezazu zein kilometrotan aurkituko den hemendik 2 ordura. Kalkula ezazuk 2 ordu hauetan
egindako distantzia eta zenbat denbora kostako zaion 250 kilometrora ailegatzea.

7. Grafika honek gorputz baten higidura adierazten du:


a. Zein higidura mota da?

b. Zein da tarte bakoitzeko azelerazioa?

c. Kalkula ezazu egindako distantzia 40 segundotan.

8. Higikari baten posizioa s = 5 + 2t ekuazioak determinatuta dago,


S.I. unitateetan. Jakin nahi da: zein puntutik abiatzen da gorputza,
bere posizioa minutu bat pasatu denean, minutu horretan egindako
distantzia, zenbat denbora ematen du 200 m egiteko eta noiz egongo da hasierako puntutik 200 m-ra.

9. Ondoko v-t grafikoan, adierazi tarte bakoitzean gorputzak daraman higidura mota eta egindako distantzia
osoa.

10. Hemen duzuen grafikoan ibilbide zuzen duen higikari baten posizioa denboran zehar adierazten da. Kalkula
ezazu:

a. Gorputzak egindako distantzia eta bere desplazamendua.

b. Tarte bakoitzeko abiadura.

c. Marraz ezazku v-t grafikoa.

d. Ibilbidean zehar eraman duen batazbesteko abiadura.

4. DBH 2
ZINEMATIKAKO PROBLEMAK

11. Tren bat geltokitik ateratzen da 6 m/s2-ko azelerazioaz. Zenbateko abiadura lortuko du 10 s-tan? Zein
distantzia egin du denbora horretan?

12. Higikari bat -2 m/s2-ko azelerazioa darama eta gelditzen da 30 s-tan. A) Zein da hasieran zuen abiadura?
B) zein da egindako distantzia gelditu arte?

13. Hasieran 72 km/h-ko abiadura darama tren batek 150 m egiten ditu balaztatu eta gelditu arte. Azelerazioa
konstantea dela suposatuz gero, kalkula ezazu bere balioa eta zenbat denbora kosta zaio gelditzea.

14. Motorista batek 72 km/h-ko abiadura darama azeleradorea zapaltzen duenean eta minutu heren batean
108 km/h-ko abiadura lortzen denean. Kalkulatu denbora tarte horretan jasan duen azelerazioa eta egindako
distantzia.

15. Harri bat bertikalki eta gorantz jaurtitzen da 40 m/s-ko abiaduraz. Zenbateko altuera lortuko du? Zenbat
denbora kostako zaio berriro lurrera heltzea?

16. Zein abiadurarekin jaurti behar dugu gorputz bat gorantz, 45 m-ko altuera lortzeko? Kalkula ezazu zenbat
denbora kostako zaio berriro hasierako puntua lortzea.

17. Gorputz bat bertikalki eta gorantz jaurtitzen da 30 m/s-ko abiaduraz. Kalkulatu zenbat denbora ematen du
gelditu arte eta lortutako altuera maximoa.

18. Ondoko grafikoek lau higikari


ezberdineko abiaduraren eboluzioa
denborarekiko adierazten dute. Kalkulatu
higikari bakoitzeko.

a. Hasierako abiadura.

b. Azelerazioa.

c. Abiaduraren ekuazioa.

d. Abiaduraren balioa 1,5 s unean.

e. Zein unetan higikarien abiadrua


7 m/s-koa den.

19. Bi auto Granada eta Madriletik ateratzen dira norabide berberan eta aurkako noranzkoan, hurrenez hurren
75 eta 88 km/h-ko abiadura uniformeak daramatzate. Kalkula zenbat denboratan elkartuko dira eta Granadatik
zein distantziatara gertatuko da topaketa, bi hiriren arteko distantzia 430 km-koa bada.

20. Gepardo batek antilope bat ikusten du 200 m-ko distantziaz. Antilopeka konturatu eta ihes egiten du.
Gepardoak 30 m/s-ko bataztesteko abiadura lortzen badu eta antilopea 20 m/s-koa, Lortuko al du gepardoak
bere presa harrapatzea azken hau 500 m-ra dagoen bere gordelekura ailegatu baino lehen?

21. Ilargia eta Lurraren distantzia neurtzeko lurrera bueltatzea 2,56 s kostatzen zaion laser izpi bat erabiltzen
da. Zein da Lurra eta Ilargiaren arteko distantzia?. Datua: argiaren abiadura = 3·105 km/s.

22. Tren bat geltoki batetik ateratzen da azelerazio konstantez. 10 s-tan 72 km/h abiadura lortzen du, hau
mantenduz 2 minututan. Geltokira ailegatzean uniformeki balaztatzen du 200 m eginez gelditu arte. Higidura
zuzena bada, kalkula itzazu: a) lehenengo tarteko azelerazioa; b) azeleratu duen bitartean egindako distantzia;

4. DBH 3
ZINEMATIKAKO PROBLEMAK

c) azken tartearen azelerazioa; d) higiduran eman duen denbora; e) osotara egin duen distantzia; f)
Marraz itzazu v-t eta a-t grafikoak.

23. Gidari batek gorriz dagoen semaforo bat ikusten du eta balaztatzen hasten da semaforotik 40 m-ra
dagoenean. Autoak 4 s behar baditu gelditzeko eta legea urratzen ez badu, kalkulatu eramaten zuen abiadura
maximoa eta adierazi emaitza km/h-tan.

24. Elefante bat 5 km/h abiaduraz doa, lo dagoen lehoi baten aurretik pasatzen denean. Minutu bat
beranduago lehoia esnatzen da elefantearen atzetik abiatuz 2 m/s2 azelerazioaz. Noiz eta non harrapatuko du?
Em: 69,85 s; 97,1 m

25. Kotxe baten balaztek eman dezaketen dezelerazio maximoa –5 m/s2 da. Bidean oztopo bat ikustean
gidariak behar duen erreakzionatzeko denbora minimoa 0,6 s-koa da. Aurreko datuekin, kalkulatu 100 km/h
abiaduraz doan kotxe batek behar duen distantzia minimoa oztopoaren kontra ez jotzeko. Oharra: kontuan
hartu erreakzionatzeko eta gelditzeko espazioa. Em: =93,8 m

26. Geldirik dagoen motorista baten aurretik tren bat 120 km/h abiaduraz pasatzen da. Une horretan motorista
trenaren atzetik abiatzen da 4 m/s2 azelerazioaz, abiadura maximoa 150 km/h delarik. Noiz eta non
harrapatuko du trena? Em: 26,03 s; 867,42 m

27. 3 km luzerako zubi baten mutur batetan 50 km/h abiaduraz doan kotxe bat dago eta une berean beste
muturretik motor bat abiatzen da 1,5 m/s2 azelerazioaz kontrako norantzan. Noiz eta non elkartuko dira. Em:
54,66 s; 759,22 m

28. A eta B gorputzak 2 km-ko distantziaz banandurik daude ( A atzean) eta une berean higitzen hasten dira
norabide eta noranzko berdinean, biek higidura uniformeki azeleratuaz, B-ren azelerazioa 0,32 m/s2 delarik. B-
ren hasierako posiziotik 3,025 km-ra elkar aurkituko dute. Kalkula ezazu:

a. hori gertatzeko behar duten denbora.

b. A gorputzaren azelerazioa.

c. Aurkitzen diren unean bi gorputzen abiadurak. Em: 137,5 s; 0,53 m/s2; 73,09 m/s; 44 m/s

4. DBH 4

You might also like