You are on page 1of 2

DINAMIKARI BURUZKO ARIKETAK

01. 80 kg-ko altzaria lurretik herrestan eramateko, 280 N-eko indar horizontala eginez bultzatu dugu.
Jakinik marruskadura indarra 240 N-ekoa dela.
a) marraz itzazu altzariaren gainean eragiten duten indar guztiak
b) altzariak lorturiko azelerazioa
c) altzariak egindako distantzia 6 s-ren buruan, hasieran geldirik zegoela jakinda.
d) Zein da zelaia eta altzariaren arteko marruskadura-koefizientea?

02. 1,4 kg-ko masa duen kutxa bat abiadura konstantez higitu da, lurretik 5,8 N-eko indar baten eraginpean.
Zenbatekoa da marruskadura indarra?

03. 0,400 kg-ko masa duen adreilu bat 0,25 m/s2-ko azelerazioz desplazatu da,azal horizontal batetik.
Marruskadura indarra 0,8 N-ekoa dela jakinda, zenbatekoa da adreiluaren gain egindako indarra?

04. 40 kg-ko altzari bat lurretik herrestan eramateko, 324 N-eko indar horizontala eginez bultzatu dugu.
Azelerazioa 2,8 m/s2-koa bada, kalkulatu marruskaduraren koefizientea.

05. 600 g-ko kaxa herrestan jaurtitzen da zoru horizontal batetik 8 m/s-ko hasierako abiaduraz.
Marruskadura dela eta, kaxa gelditu egiten da 4 s-ren buruan. Kalkulatu: a) kaxaren azelerazioa; b)
zoruak sortzen duen marruskadura-indarra; c) kaxak egindako distantzia.

06. Mahai baten gainean 300 g-ko liburu bat utzi dugu. Albo batetik mahaia altxatu egin dogu eta 30º-ko
inklinazioa ematerakoan, liburua jaisten hasi da. Mahaia eta liburuaren arteko marruskadura koefizientea
0,4 bada, zein izango da liburuak lortutako azelerazioa? Zenbat denbora beharko du mahaiaren 60 cm-ak
egiteko?

07. 25 kg-ko besaulki bat etxetik atera nahi dugulako soka bat lotu diogu. Sokarekin horizontalarekin 20ºko
angelua osatuz 200 N-eko indarra egin dugu. Marruskadura koefizientea 0,5ekoa bada, zein izango da
besaulkiak lortutako azelerazioaren balioa? Zenbat metro desplazatuko dugu 10 segundotan?

08. 800 kg dituen kotxea geldi dago. Motorrak 3.000 N-eko indarra eragiten dio 20 s-tan, marruskadura
indarra 1000 N-ekoa izanik.
a) Irudikatu kotxeari eragiten dioten indar guztiak
b) Zein izango da kotxeak 20 segundo horietan lortuko duen azelerazioa?
c) Zein abiadura lortuko du eta zein izango da ibilitako distantzia 20 s horietan?
d) Gidariak lortutako abiadura hori mantendu nahi du, aldatu gabe. Zenbateko indarra egin beharko du
motorrak hori lortzeko?
e) Gidariak, gasolina aurreztu nahian, motorra itzali du. Zenbat metro egingo ditu gelditu arte motorra
itzali duenetik?

09. Zein indarrez erakartzen dute elkar bi liburuk, bakoitza 500g-koa bada eta elkarrengandik 50cm-ra
badaude? G=6.67·10-11N.m2/Kg2

10. Gorputz batek Lur azalean 196 N pisatzen du eta Martitzen 72,6 N. Zein da grabitatearen azelerazioaren
balioa Martitzen? (Lur azalean g = 9,8 N / kg).

11. Zein da Lurraren eta eguzkiaren arteko erakarpen indarra, euren arteko distantzia 150 milioi kilometro
dela jakinik? Lurraren masa 5,98·1024 kg eta eguzkiaren masa 1,99·1030 kg dira.

You might also like