You are on page 1of 4

1 ADIBIDEA Bi masa berdin, M= 20 kg, posizio finkoetan daude kokatuta, elkarrengandik 2 m-ra.

Hirugarren
masa bat, m'= 0,2 kg, pausagunetik askatzen da, bi masekiko distantzia berberera dagoen eta masak lotzen
dituen lerrotik 1 m-ra dagoen A puntutik. Lortu m' masari eragiten dion indarra, A puntuan, eta zenbateko
azelerarioarekin higituko den.
1 ARIKETA Lortu Lurraren (ML = 5,98·1024 kg) zentrotik zer distantziatan den 1 kg-ko gorputzaren pisua 1 N.
2 ARIKETA Masa bereko bi pertsonek, 1 m-ko distantziak banatuta, 3,75·107 N-eko elkarrekintza grabitatorioa
nabaritzen dute. Kalkulatu pertsonen masa.
3 ARIKETA Bi masa, m₁= 50 kg eta m₂= 50 kg, A(O,6) m eta B(8,0) m puntuetan daude, hurrenez hurren. Lortu
zer indar erresultantek eragiten dion P(4,3) m puntuan kokaturik dagoen m3= 20 kg-ko masari.
4 ARIKETA Bi masa puntual, 5 kg eta 10 kg-koak, (-3,0) m eta (3,0) m puntuetan kokatuta daude, hurrenez
hurren. Lortu zer puntutan den nulua eremu grabitatorioa.
15 ARIKETA Grabitazio unibertsalaren G konstantea neurtzeko esperimentu batean honako honi behatu
zioten: 0,8 kg-ko masako esfera batek 4·103 kg-ko masa 1,3·10-10 N-eko indarrarekin erakartzen zuela,
masen zentroen arteko distantzia 4·10-2 m zenean. Kalkulatu G konstantearen balioa.
16 ARIKETA Bi partikula, m eta 2m masakoak, distantzia jakinean banatuta daude. Azaldu zein indarrek
eragiten dieten eta zenbat den haien gaineko azelerazioa.
17 ARIKETA Bi partikula puntuak, m masakoak, elkarrekiko r distantziara kokatuta daude. Denbora tarte
baten buruan, lehenengoaren masa erdira txikiagotu da, eta, bigarrenarena, zortzi aldiz.
Kalkulatu zer distantziatan jarri behar diren, aldenduz edo gerturatuz, baldintza horietan elkarren arteko
elkarrekintza hasierakoa izan dadin.
23 ARIKETA Demagun Lurraren erradioa erdira txikiagotzen dela, masaren balioa mantenduz. Lortu eremu
grabitatorioaren intentsitatea Lurraren gainazal berrian, benetan duen balioarekiko.
24 ARIKETA Kalkulatu Merkurio planetaren batez besteko masa. Horretarako, badakigu Merkurioren erradioa
2440 km dela, eta haren gainazaleko eremu grabitatorioaren intentsitatea 3.7 N·kg-1
25 ARIKETA Planeta esferiko bati dentsitate uniformea dagokio: 1,33 g·cm-3 eta haren erradioa 71500 km da.
Lortu planeta horren gainazaleko grabitate-azelerazioaren balioa.
26 ARIKETA Kalkulatu Lurraren gainazaletik zer distantziatara den eremu grabitatorioa 2,0 m·s-2 baliokoa,
horretarako erabili dituzun lege fisikoak azalduz.
27 ARIKETA Espazio-ontzi bat lurreratzen da ezezaguna den planeta batean. Zenbait neurketa egin ondoren,
planeta esferikoa luzeera dela ondorioztatzen da, zirkunferentzia ekuatorialaren premietroa 2·105 km dela,
eta haren gainazaleko grabitatearen azelerazioa 3,0 m·s-2 dela. Kalkulatu planetaren masa.
28 ARIKETA Lurraren gainazaleko grabitatearen balioan (g = 9,81m·s-2) eta erradioan (R=6,37·106 m)
oinarrituta, lortu: a) Lurraren batez besteko dentsitatea. b) Lurraren gainazaletik zer distantziatara
txikiagotzen den herenera eremu grabitatorioaren balioa.
29 ARIKETA Kalkulatu grabitatearen balioa planeta esferiko batean, zeinaren erradioa Lurraren erradioaren
erdia den eta zeinaren batez besteko dentsitatea Lurrarenarena den. Aintzakotzat hartu glurra=9,81 m·s-2
Lurraren grabitatearen azelerazioa.
34 ARIKETA Aintzakotzat hartu bi masa puntual, 5 kg-koak eta 10 kg-koak eta (0,4) eta (0,5) puntuetan
kokatuta daudenak, hurrenez hurren.
a) Lortu zer puntutan den nulua eremu erresultantea.
b) Kalkulatu zer lan egiten den 2 kg-ko masa jatorritik (3,4) punturaino desplazatutakoan.
35 ARIKETA Aintzakotzat hartu bi masa puntual, 10 kg-koak eta 5 kg-koak, eta (0,3) eta (4,0) puntuetan
kokatuta daudenak, hurrenez hurren. a) Irudikatu masek jatorrian eragiten duten eremu grabitatorioa, eta
lortu eremu grabitatorio osoa puntu horretan. b) Kalkulatu zenbateko lana egin behar den 0,5 kg-ko partikula
bat (4,3) puntutik jatorrira desplazatzeko. Eztabaidatu lan horren zeinua, eta arrazoitu haren balioak betetako
ibilbidearekiko mendekotasuna duen.
36 ARIKETA Bi masa puntual, 20 kg-koak eta 30 kg-koak, 1 m-ko distantziak banatzen ditu. Lortu honako
hauek: a) Eremu grabitatorioaren balioa bi masak lotzen dituen segmentuaren erdiko puntuan. b) Biak lotzen
dituen segmentuaren erdiko puntutik eta bien artean 1,0 m-ra dagoen punturaino desplazatzeko egin
beharreko lana. Komentatu lanaren zeinua.
37 ARIKETA 6 cm-ko aldeko karratu baten aurkako erpinetan honako masa hauek kokatu dira: m₁ = 100 g eta
m₂ = 300 g. a) Irudikatu masek karratuaren erdian sorrarazten duten eremu grabitatorioa, eta lortu
aipatutako puntuan kokatuko den M = 10 g masaren gaineko indarra. b) Kalkulatu zer lan egin behar den 10
g-ko masa hori karratuko zentrotik hutsik dagoen erpinetako batera desplazatzeko.
38 ARIKETA Lurraren eremu grabitatorioa eta potentzial grabitatorioa go eta Vo dira, hurrenez hurren. Lortu,
Lurraren erradioaren arabera, honako hauek: a) Lurraren gainazaletik zenbateko distantzian den go /2 eremu
grabitatorioaren intentsitatea. b) Lurraren gainazaletik zenbateko distantzian den Vo/2 potentzial
grabitatorioa.
40 ARIKETA Kalkulatu zenbateko abiadura minimoarekin jaurtikibeharko den gorputz bat Lurraren
gainazaletik gora, 4000
km-ko altueraraino hel dadin.
41 ARIKETA Planeta esferiko baten erradioa 3 200 km da, eta haren azaleraren gaineko grabitatearen
azelerazioa, 6,2 m-s-². Kalkulatu planetaren batez besteko dentsitatea eta haren gainazaletiko ihes-abiadura.
42 ARIKETA A planetaren masa B planetarena baino hiru aldiz handiagoa da. Lortu planeten gainazaletatik
ihes egiteko ihes abiaduren arteko ratioa.
43 ARIKETA Bi planeta esferiko, A eta B, dentsitate berekoak dira. A planetaren erradioa 3 500 km da, eta
B-rena, 3 000 km. Kalkulatu: a) Planeten gainazaletako grabitatearen azelerazioen arteko ratioa. b) Planeten
gainazaletatik ihes egiteko ihes-abiaduren arteko ratioa.
44 ARIKETA Saturnoko eraztuneko esferikoa den asteroideetako baten erradioa 5,0 km da. Satelite horren
dentsitatea uniformea eta 5,5 g-cm-3 dela onartuz. a) Asteroidearen gainazaleko grabitatearen azelerazioa. b)
Asteroidearen gainazaletik ihes egiteko ihes-abiadura.
45 ARIKETA Itsaso mailatik gora suziri bat jaurtitzen da, 600 kg-koa, 1200 km-ko altueraraino. Lortu: a)
Zenbatean handiagotu da suziriaren energia potentziala? b) Zenbateko energia gehigarria eman beharko zaio
suziriari dagoen altueratik Lurraren eremu grabitatoriotik iher egin dezan?
46 ARIKETA Lurrarne gainazaletik eta bertikalean gorantz objektu bat jaurtitzen da, abiadura jakin batekin.
Marruskadura baztertzen daba,kalkulatu zer balio behar den Lurraren erradioaren berdina den altuera lor
dezan objeketuak.
- Aurreko galderan erabilitako abiaduraren bikoitzarekin jaurtitzen bada objektua, objektuak ihes egingo al du
Lurraren eremu grabitatoriotik?
47 ARIKETA GPS posizionatze-sistemako satelite bat, 1 200 kg-koa, 3r7 erradioko orbita zirkularrean dago. a)
Kalkulatu satelitearen pisuak izan duen aldaketa, Lurraren gainazalean zeukan pisuarekin alderatuta. b) Lortu
satelitearen abiadura orbitala, eta arrazoitu orbita
geoegonkorra den.
48 ARIKETA Jupiter planetaren masa Lurrarenarena baino 300 aldiz handiagoa da; haren diametroa 10 aldiz
handiagoa Lurrarena baino, eta, haren Eguzkirainoko batez besteko distantzia, Lurrari dagokiona baino 5 aldiz
handiagoa. Lurraren erradio orbitala 1,50-10¹1 m da. a) Arrazoitu zenbat izango litzatekeen 75 kg-ko
astronauta baten pisua Jupiter-en. b) Kalkulatu zenbat denbora behar duen Jupiter-ek Eguzkiaren inguruko
bira osoa emateko, Lurrean neurtutako urteak erabiliz.
49 ARIKETA Kalkulatu Lurraren erradioaren erdia duen eta Lurraren dentsitate berekoa den planeta baten
gainazaleko grabitatearen azelerazioa. Zenbat da planeta horren gainazalarekiko 400 km-ko altueran
kokatutako satelitearen orbita zirkularraren periodoa?
50 ARIKETA Satelite artifizial batek, 1 000 kg-ko masakoak, Lurraren inguruko orbita geoegonkorra
deskribatzen du. Kalkulatu orbitaren erradioa eta satelitearen pisua orbita horretan.
51 ARIKETA Lurraren inguruan biraka dabil m masako satelitea, gainazaletik 2,0-104 km-ko altueran. a)
Kalkulatu satelitearen abiadura orbitala. b) Demagun satelitearen abiadura ustekabean eta bat-batean zero
bihurtzen dela, eta, ondorioz, Lurrerantz erortzen hasten dela satelitea. Kalkulatu zenbateko abiadurarekin
helduko den Lurraren gainazalera. Baztertu marruskadura.
52 ARIKETA Lurraren inguruan biraka dabil 200 kg-ko satelitea, orbita zirkularrean eta 5,30-10° J-ko energia
zinetikoarekin. a) Ondorioztatu orbitaren erradioari dagokion adierazpena, eta kalkulatu haren balioa eta
berebat kalkulatu satelitearen energia mekanikoa. b) Lortu satelitea dagoen posizio orbitaletiko satelitearen
ihes-abiadura.
53 ARIKETA Zunda bat, 5 000 kg-koa, 1,5 R, erradioko orbita zirkular batean dago, Lurraren gainazaletik
neurtuta. Lortu honako hauek: a) Zundaren momentu angeluarra dagoen orbitan, Lurraren zentroarekiko. b)
Zundari eman beharreko energia, zunda dagoen orbitan Lurraren eremu grabitatoriotik ihes egin dezan.
54 ARIKETA Satelite bat orbitatzen jarri nahi da, Lurraren ekuatore planokoa den orbitan eta biratzearen
noranzkoa Lurraren biraketa-noranzkoarekin bat eginez. Ekuatoreko puntu jakin baten gainetik satelitea bi
egunetatik behin pasatzea nahi bada, kalkulatu: a) Zenbateko altueran jarri behar den satelitea. Honako bi
energia hauen arteko erlazioa: ihes-abiadura eta Lurraren gainazaletik kalkulatu berri duzun altueraraino
eramateko jaurtikitzean eman behar zaion energia.
55 ARIKETA Jupiterrek (R,= 71 500 km) zenbait satelite dauzka. lo da gertukoena, 421 600 km-ko erradioko
orbitan biratzen ari dena 1,53-105 s-ko periodoarekin. Hurrengoa Europa da, Jupiterren zentrotik 670 000
km-ra biraka dabilena. a) Kalkulatu Jupiterren masa eta Europaren biraketa-periodoa. b) Lortu Jupiterren
ihes-abiadura.
56 ARIKETA ESA erakundeak garatutako Meteosat satelitea orbita geoegonkorrean dago.
a) Lortu, arrazoituz, satelitearen eta Lurraren arteko distantzia. b) Satelitearen masa 2 000 kg bada, lortu
energia mekanikoa, orbitan dagoela. Arrazoitu ea energia eman beharzaion, orbitan mantentzeko.
57 ARIKETA 500 kg-ko satelitea Lurraren gainazaletik jaurtiki eta 10 Rlerradioko orbitan ezarri nahi da. a)
Kalkulatu zenbateko abiadurarekin jaurtiki behar den altuera hori lortzeko. Azaldu zer aldaketa gertatzen
diren haren energietan, jaurtiki denetik eta altueraraino heldu arte. b) Lortu nola aldatuko litzatekeen
sateliteak orbitan duen energia mekanikoa, erradio orbitala bikoiztuz gero.
58 ARIKETA Satelite artifizial bat, 400 kg-koa, Lurraren gainazaletik h altuerako orbita zirkularrean biraka
dabil. Grabitatearen balioa, altuera horretan, Lurraren gainazalean duenaren herena da (gL =9,81 m.s-2).
a) Azaldu lana egin behar den edo ez orbita horretan satelitea mantentzeko, eta kalkulatu haltueraren balioa.
b) Lortu orbitaren periodoa eta satelitearen energia mekanikoa.
59 ARIKETA Artizar planetaren (Mv = 4,87-1024 kg) inguruko satelite batek betetzen duen orbita zirkularraren
abiadura angeluarra da 1,45-104 rad-s¹ eta orbitaren zentroarekiko haren momentu angeluarra, 2,2-1012
kg-m²-s-¹. a) Satelitearen orbitaren erradioa eta satelitearen masa. b) Gastatu beharreko energia satelitea
beste orbita batera pasatzeko, zeinean abiadura angeluarra
1·10-4 rad-s-¹ den.
60 ARIKETA Satelite artifizial bat Lurraren inguruko orbita zirkular batean biraka dabil. Orbita horretan,
satelitearen energia mekanikoa -4,5·109 da eta abiadura, 7610 m-s-¹. a) Satelitearen momentu linealaren
modulua eta haren Lurraren zentroarekiko momentu angeluarraren modulua. b) Orbitaren periodoa eta
satelitea dagoen altuera.
61 ARIKETA 20 kg-ko-masako satelite bat Lurraren ekuatorearen gaineko orbitan ezartzen da, eta orbitaren
erradioa doitzen da 24 orduan Lurrari bira osoa eman diezaion. Kalkulatu:
a) Orbitaren erradioa.
b) Orbita horretan satelitea kokatzeko beharrezkoa den energia.
62 ARIKETA Kalkulatu 1 000 k-ko objektu baten Lurraren zentroarekiko momentu angeluarraren modulua
honako kasu hauetan:
a) Lurraren gainazalarekiko bertikalean gora eta 10 km-s-¹-ko abiadurarekin jaurtikitzen da, ipar poloan.
b) Lurraren inguruko orbita zirkularra betetzen ekuatore planoan eta Lurraren gainazaletik 600 km-ko
altueran.
63 ARIKETA Satelite artifizial bat, 400 kg-koa, Lurraren inguruko 5/2R, erradioko orbita zirkularrean biraka
dabil. a) Egin behar den lana satelitea 5R, erradioko orbitara pasatzeko eta bertan mantentzeko. b) 5R,
erradioko orbitan sateliteak daukan periodoa.
64 ARIKETA Izar baten inguruko orbita zirkular batean biraka dabil asteroide bat, zeinaren energia
osoa-1,0·1010 J den. a) Asteroidearen energia zinetikoa eta energia potentzialaren arteko erlazioa. b) Bi
energien balioak.

You might also like