You are on page 1of 9

Lurra planeta »»

Eguzki Sistema
• TEST: Egia edo gezurra?
• INFOGRAFIA: Eguzki Sistema
• GRAFIKOA: Eguzki sistemako planetak
• TEST: Gezi bidez lotu

Ezagutzen den unibertsoak 100.000 milioi galaxia


inguru ditu. Horietako batean Eguzki-Sistema dago
eta izena ematen dion izarra ere bai, Eguzkia.
Grabitate indarrak bederatzi planeta mugiarazten
ditu haren inguruan. Planeta horiek bi taldetan
banatzen dira: barnealdekoak eta kanpoaldekoak.
Lehenengoen artean dago Lurra, bizitza garatu
deneko dakigun bakarra. Han posible izateko
beharrezkoa da atmosfera egoera jakinetan egotea
eta ur likidoaren existentzia.
Era berean, garrantzitsua da errotazio eta translazio
mugimenduak analizatzea, horrela hobeto ulertuko
baitugu egunen eta gauen segida, eta urtaroen
aldaketa. Azkenik, Lurraren satelitea den Ilargiak
betetzen duen lana zein den ikusiko dugu.

Unibertsoa
Unibertsoa imajina ez dezakegun espazio-
bolumenik handiena da, eta dauden galaxia guztiez
osatuta dago. Azterketa zientifikoek ikus daitekeen
Unibertsoa hartzen dute kontuan soilik, baina beste
unibertso batzuk ere egon daitezke, ikusten ez
ditugunak, edo gerta liteke ezagutzen dugun honek
mugarik ez izatea.

Astronomoak ez dira beti bat etorri Unibertsoaren


jatorria zein den esatean. Historian zehar egindako
teoria ezagunenak hauek dira:

• Egoera geldikorraren teoria. Unibertsoa


etengabeko sorketan dago. Izarrak eta
galaxiak hiltzen direnean, beste batzuk
sortzen dira ezerezetik. Teoria hau erabat
baztertuta dago.
• Big Bang-aren teoria. Unibertsoa leherketa
izugarri handi baten ostean sortu zen duela
17.000 milioi urte. Materia eta energia masa
erraldoi batean zeuden konprimituta (arrautza
kosmikoa izenez ezagutua). Masa hori
lehertu egin zen eta zati horietatik galaxiak
sortu ziren.
• Unibertso zikliko edo oszilatzailearen teoria.
Hedatze fase baten atzetik kontzentratze
fase bat dator. 100.000 milioi urtean behin,
galaxiak batu egiten dira eta kolapsatu eta
leherketa handi bat eragiten dute.

Eguzki-Sistema
Gure Eguzki-Sistema 71 astroz osatuta dago:
Eguzkia, honen inguruan biraka dabiltzan bederatzi
planeta eta 61 satelite. Astro horietako bat Lurra da,
gure etxea.

Planeta guztiek, Eguzkiaren inguruan biratzeaz


gain, beraien ardatzaren inguruan ere biratzen dute.
Higidura horiek asko aldatzen dira planeta batetik
bestera, beraien orbitak (Eguzkiaren inguruko
ibilaldian astroak jarraitzen duen bidea) tamaina
desberdinetakoak direlako. Gainera, orbitak
desberdinak dira planeta bakoitzean: luzangak,
biribilak edo inklinatuak.

Eguzki Sistemaren bolumenak erabat hutsa badirudi


ere, espazio horretan planeten arteko ingurunea
daude. Bertan, energia mota anitz dago, eta
gutxienez bi materialez osatzen da: planeten arteko
hautsa, eta planeten arteko gasa. Planeten arteko
hautsa partikula mikroskopiko solidoez dago
eratuta. Planeten arteko gasa, berriz, Eguzkiak
isuritako gas eta partikula kargatuek osatzen dute,
eta eguzki-haizea deitzen zaio.

Planetak
Planetak gorputz zerutiarrak dira, opakuak,
Eguzkiak islatutako argiari esker dir-dir egiten
dutenak. Eguzkiaren inguruan orbita irudikatzen
dute, higidura propioa eta periodikoarekin. Gure
Eguzki Sistema bederatzi planetaz dago osatuta;
1972an, hamargarren bat ere bazela esan zuten,
oraindik egiaztatu ez dena.

Planetak bi taldetan banatzen dira: barnealdekoak


eta kanpoaldekoak. Greziar jainkoen izenak dituzte
eta honakoak dira:

• Merkurio. Denbora bera ematen du


Eguzkiaren inguruan bira emateko eta bere
ardatzaren inguruan emateko. Eguna eta
urtea iraupen berekoak dira.
• Venus. Zeruko gorputz distiratsuena da.
Hodei azidoez eta anhidrido karbonikozko
atmosferaz inguratuta dago.
• Lurra. Animaliak eta landareak bizitzeko
behar dituzten baldintzak betetzen duen
Eguzki Sistemako planeta bakarra da.
• Martitz. Gainazalean dituen burdina oxidozko
mineralek ematen diote kolore gorria. Jupiter.
Eguzki Sistemako handiena da. Bertako egun
batek 10 ordu besterik ez du irauten. Honen
inguruan 16 satelite dabiltza biraka.
• Saturno. Inguratzen duten eraztunak
inguruan jiraka dabilzkion harriak dira. 18
satelite erakartzen ditu. Urano. Honen
errotazio ardatza eta orbita ia paraleloak dira.
1781 urtera arte ez zen ezagutzen.
• Neptuno. 1846an aurkitua izan zen
matematika kalkuluen bidez, bere kokalekua
zehartu zutenak.
• Pluton. Planeten artean txikiena da, eta
Eguzkitik 6.000 milio kilometrora dago.
1930ean aurkitu zuten.

Lurra
Lurra hirugarren lekuan dago Eguzkiaren inguruko
planeten artean, bosgarrena da tamainaz, eta
oxigenoa eta ura duen bakarra. Gugandik hurbilen
dagoen galaxia Andromeda da, 2 milioi argi-urtera.
Ziur aski, tenperatura handiko masa urtua eta
geruza gaseosoa zen jatorrian.
Duela mende gutxi batzuk, zientzialariek uste zuten
Lurra geldirik zegoela Unibertsoaren erdigunean
finko. Baina, gure planeta Eguzkiaren inguruko
orbita batean dabil jiraka segundoko 30 km-ko
abiaduran, eta bere ardatzaren ingurunean ere
egiten du bira 24 ordutan behin.

LURRAREN DATUAK
Adina 4.600 milioi urte
Masa 5.854 bilioi milioi tona
Bolumena 1.083.218.915.000 km3
Eguzkirainoko
150 milioi km
distantzia
23 ordu, 56 minutu, 4
Errotazio aldia
segundo
Eguzkiaren
365 egun, 6 ordu, 9
inguruko orbita-
minutu, 9,5 segundo
aldia
Gaur egun, Lurra zehaztasun handiz azter daiteke
astro-ontziei esker. Hala ere, XVIII. mendera arte,
ez zegoen planetaren mapa osorik. Espaziotik
hartzen diren Lurraren irudiak oso garrantzitsuak
dira zientziaren alor askotarako. Esate baterako,
eguraldia iragartzeko, edo meteorologiarako,
nabarmena da halako irudien laguntza, bereziki
ekaitzen jarraipena egiteko.

Errotazio higidura: egunen eta


gauen segida
Herrialdeek ordu-zona desberdinak dituzte Lurra
esferikoa delako eta Eguzkiak ez dituelako leku
guztiak era berean argitzen. Errotazio
higidurarengatik herrialdeek ordu desberdinak
dituzte, eta horren eraginez, leku batzuetan eguna
denean besteetan gaua da.

Lurraren errotazio higidura, Lurraren uhin


elektromagnetikoak eta Eguzkiaren polo bereko
ehun elektromagnetikoak jarkitzen direnean
gertatzen da. Bi uhin horiek aldarapen efektu bat
sortzen dute, grabitatea duten gorputzen bira edo
errotazio higidura eraginez.

Eguzki sistemako gainerako gorputzek ere jiraka


ibiltzen dira, baina denak ez dute denbora tarte
berean bira bat ematen. Venus-ek 243 egun behar
ditu; Plutonek, Eguzkitik urrunen dagoen planetak,
berriz, 7 egunetan egiten du. Azkarrena Jupiter da;
honek 10 ordu besterik ez ditu behar .

Herrialde batzuetan distantzia handia dago


ekialdetik mendebaldera, ordu desberdinak ezarriz
leku batzuetan eta besteetan (Errusia, Australia,
Estatu Batuak eta Espainian ere bai, Kanarietan
ordu bete gutxiago baitu).

Lurraren errotazio higidura mendebaldetik ekialdera


ematen da. Horregatik ikusten dugu Eguzkia
ekialdetik irteten eta mendebaldean ezkutatzen
dela, nahiz eta Lurra izan alde horretara bira egiten
duena.

Translaziozko higidura: urtaroak


Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari
biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari
365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; higidura horri
translazioa deritzo.

Lurraren ardatz irudizko hori makurtuta dago apur


bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez
iristen dira lurrera.
Lau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta
negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen
translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren
makurdurarekin dago lotuta.

Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen


direnean, eguraldia hotza da, eta egunak
laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar
hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez,
egunak beroagoak dira eta luzeagoak, hots, uda da.
Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan
negua da, eta alderantziz.

Ilargia eta bere faseak


Satelite hau Lurraren adiskidea da zeruan, eta
hilean behin, bira osoa ematen dio gure planetari.
Astronomoek hainbat teoria adierazi dituzte honen
jatorria azaltzeko. Ezagunenaren arabera, Martitzen
tamainako gorputz batek talka egin zuen Lurraren
kontra, materia kantitate handia espaziora jaurtiz.
Arroka zati horiek guztiak bildu egin ziren Ilargia
eratzeko.

ILARGIAREN DATUAK
4.600 milioi
Adina
urte
Diametroa 3.476 km
Lurrera bitarteko batez besteko
384.400 km
distantzia
Lurraren inguruan orbitatzeko
27,3 egun
ematen duen denbora
-155°C-tik
Gainazaleko tenperatura
105°C-ra
Lurraren inguruan duen orbitan, ilargiak Eguzkitik
jasotzen du argia, eta aurpegi argituaren zati
aldakorra ikusten dugu. Ikuspegi desberdin horiek
Ilargiaren faseak izenez ezagutzen dira:

1. Ilargi berria edo ilberri.


2. Ilgora.
3. Ilargi betea edo ilbetea.
4. Ilbehera.
Eklipseak

Eklipsea astro bat -edo honek igortzen duen argia-


aldi baterako zeruko beste gorputz baten atzean
ezkutuan geratzen denean gertatzen da. Eklipsea
osoa (astroa erabat estalita geratzen denean) edo
zati batekoa (astroaren zati bat baino ezkutatzen ez
denean) izan daiteke.

• Eguzki eklipsea. Eguzkiaren eta Lurraren


artean Ilargia jartzen denean gertatzen da.
Ilargia aurrean dela ezin dugu Eguzkiaren
argia ikusi.
• Ilargi eklipsea. Eguzkiaren argia ez da Ilargira
iristen, Lurra jarri delako Eguzkiaren eta
Ilargiaren artean .

Lurra planeta »»

Argi urtea
Argi-urte bat argi-izpi batek batez besteko
eguzki-urte betean egiten duen distantzia da.
Argiak segundoko 300.000 kilometro egiten
dituenez, hori hamar bilioi km segundokoren
baliokide da. Unitate hau izar-arteko distantziak
neurtzeko erabiltzen da soilik.

Argi urtea
Argi urtea. Argi izpi batek urtebetean egiten
duen distantzia da. Argiak segunduko 300.000
km egiten dituenez, urtean 10 bilioi km dira.
Unitate hau izarren arteko distantziak
neurtzeko bakarrik erabiltzen da.

Lurra ez dago erdian


Aintzinan, Eguzkia Lurraren inguruan biraka
zebilela uste zen. Nicolas Copernico poloniar
astronomoak liburu bat argitaratu zuen 1543
urtean, non gure planeta Unibertsoaren
erdigunea ez zela azaltzen zuen. Bere teoriak
ez zuen ohiartzun handiegirik lortu, baina urte
batzuk geroago, Galileo Galileik espazioa
begiratzen hasi zen teleskopio batekin. Italiar
zientzialari honek Copernicoren teoriak
berreskuratu zituen eta planeta guztiak, Lurra
ere, Eguzkiaren inguruan biraka zeudela
baieztatu zuen.

Planeten orbitak
Planeta guztiak abiadura berdinean biraka
egiten ez dutenez, bakoitzak bere orbita
ibiltzeko denbora ezberdinak erabiltzen ditu.
Marte, Lurra antzekoa dena, 687 egun ematen
ditu; Merkurio, Eguzkitik hurbilen dagoena, 88
egun ematen ditu; eta Pluton, urrunago
dagoena, 248 urte.

Teoria heliozentrikoa
Antzina, Eguzkia Lurraren inguruan biraka
zebilela uste zuten. Nicolas Copernico poloniar
astronomoak liburu bat argitaratu zuen 1543
urtean, eta bertan, gure planeta Unibertsoaren
erdigunea ez zela azaltzen zuen. Urte batzuk
geroago, Galileo Galileik espazioa begiratzen
hasi zen teleskopio baten bidez. Italiar
zientzialari honek Copernicoren teoriak
berreskuratu zituen eta planeta guztiak, Lurra
barne, Eguzkiaren inguruan biraka zebiltzala
baieztatu zuen.

Planeta guztiak abiadura berdinean biraka ez


dabiltzanez, bakoitzak bere orbita egiteko
denbora bat behar du. Martek, Lurraren
antzekoa bada ere, 687 egun behar ditu;
Merkuriok, Eguzkitik hurbilen dagoenak, 88
egun ematen ditu; eta Plutonek, urrunen
dagoenak, 248 urte.

You might also like