You are on page 1of 6

UD 1: Lurraren historia

1. 1.Lurraren sorrera
1.1. Lurraren jatorria
1.2. Lurraren egitura
2. Denbora Geologikoa
2.1. Datazio-Teknikak
2.2. Estratigrafia
2.3. Denbora geologikoen eskala
3. Kontinenteen historiaren
3.1. Kontinenteen historiaren azterketa
3.2. Kontinenteen eboluzioa
4. Atmosferaren eta klimaren historia
4.1. Atmosferaren historia
4.2. Klimaren historia
5. Biziaren historia (Denborazko lerroa)
5.1. Lehenengo izaki bizidunak
5.2. Uretako biziaren dibertsifikazioa
5.3. Aire-ingurunearen konkista
5.4. Aire-inguruneko biziaren dibertsifikazioa

1. Lurraren sorrera
● Unibertsoaren sorrera eta eboluzioa azaltzeko, Big Bang teoriatik abiatzen da eta
kosmologiaren eredu estandarra erabiltzen dute gaur egungo zientzialari gehienek.
Honetan, unibertsoa gorputz puntual baten leherketatik sortu zen duela 13.700 milioi
urte gutxi gora behera eta grabitazio-indarrak funtsezko eginkizuna izan du orduz
geroztik era guztietako egituren eraketan.
https://www.youtube.com/watch?v=MIU8y1fB8vI

1.1. Lurraren jatorria


● Lurraren antzitasunak denbora-unitate bereziak erabiltzera behartzen gaitu:
o 1Ma=1 milioiurte
o 1Ga=1000 milioiurte
● Duela 5Ga (5.000 milioiurte) gutxi gora behera, gure eguzki oso bestelakoa zen, gure
sistema proto eguzki batzuen, geroago gure izarra izango zena. Eta horren inguruan
disko protoplanetario bat zegoen, geroago planetak sortuko zituena.

1.2. Lurraren egitura


● Lurra hasiera batean temperatura altua zuen, eta gaur egungo Lurra sortu arte talka
ugarien ondorioz sortu izan zen. Talka hauek planeta berotu zuten urtu arte eta
denboraren poderioz hozten joan zen egonkortasuna hartzen.
● Bi sailkapen egin ahal dira: Geruzen materialen arabera eta zurruntasunaren arabera

● Materiaren arabera: Materialak duen dentsitatearen arabera, pisuenak sakon-


sakonean eta arinenak gora.
o Lurrazala: Geosferaren geruza arinena
o Mantua: Bi atal goi eta behe mantua
o Nukleoa: Bi atal barne eta kanpo nukleoa
● Zurruntasunaren arabera: Materialak dituen tenperatura eta presioaren arabera;
zenbat eta sakonagoa, orduan eta tenperatura eta presio handiagoa.
o Litosfera: Zurruna eta arroka solidoz osatuta
o Astenosfera: Plastikoskoa urtuz eta solidoz osatuta
o Mesosfera: Zurruna baina material urtuekin
o Endosfera: Kanpoa urtuta eta barnea zurruna
● Guzti hauek banantzeko hurrengo etenguneak daude:
o Mohorovicic
o Repetti
o Gutenberg
o Lehman-Wiechert

https://www.youtube.com/watch?v=5vGr-z9tP-U

2. Denbora geologikoa
● Planetetan prozesu geologikoak oso geldoak dira gure bizi aldiarekin konparatuz gero,
eta beste denbora-eskala batean aztertu behar ditugu. Denboraren joana aldaketak
eragiten dituzten fenomenoei loturik dago; eta guzti hauek arroken aldaketak berri
ematen digute. Horretarako datazio-teknika ezberdinak eta estratigrafía.

2.1 Datazio-teknikak
● Bi teknika garrantzitsu erabiltzen dira:
o Datazio erlatiboa: Materiaren adina kalkulatzeko erabili eta posizioaren
arabera jartzen zaio. Zenbat eta sakonago egon, orduan eta zaharragoak dira
arrokak.
o Datazio absolutua: Materiaren adina
zehazteko eta materiala osatzen
duten elementuak aztertzen dira
elementu erradiaktiboekin erabiliz.
(Adb.: Karbono-14)

2.2. Estratigrafia
● Bata bestearen gainean jartzen diren
geruzak eratzen dituzte arrokak eta geruza
hauei estratuak deitzen zaie. Estratu-segidari, berriz, serie estratigrafikoa esaten zaio.
Eta hauek aztertzeko zenbait printzipio erabiliko dira.
o Gainezarpenaren printzipioa: Goiko estratuak lehendik zeuden estratuen
gainean kokatzen dira.
o Jatorrizko horizontaltasunaren printzipioa: Estratuen geruza horizontalak
eratzen dituzte lehendik zegoen lurzoruaren gainean.
o Albo-jarraitutasunaren printzipioa: Serie jakin bateko estratuak beste lekutako
batzuekin konpara daitezke.
o Erlazio gurutzatuen printzipioa: Serie bat eraldatu duen fenomeno geologiko
oro ukitzen dituen estratuak baino zaharragoak dira.
o Inklusioaren printzipioa: Estratu baten barnean dagoen arroka estratua bera
baino zaharragoa da.
o Aktualismoaren printzipioa: Iraganeko prozesu geologikoak eta gaur egungo
akantzekoak dira.
● Oso interesgarria da geologoentzat hainbat lekutako serie estratigrafikoak
konparatzea. Teknika horri korrelazio estratigrafikoa deritzo.
2.3. Denbora geologikoaren eskala
● Hainbat adinetako arroken azterketaren bidez jakin ahal izan dutenez. Arroken
aldaketen bitartez jakin ahal dira funtsezko aldaketa geologikoak eta biologikoak, eta
horien bi tartez planetaren historiako uneak banatu ahal dira. Une hauek erak eta
periodoak dira. Erak periodoak hartzen dituzte.

3. Kontinenteen historia
● Kontinenteen eta ozeanoen banaketa aldatu joan da historian zehar. Bai kontinenteen
forma, kokapena eta dimentsioak.

3.1. Kontinenteen historiaren azterketa


● Lurra bi zatitan banantzen da: Kratoiak eta Orogenoak.
o Kratoiak: Lurrazal kontinentalaren zati zaharrenak
o Orogenoak: Lurraren zatirik berrienak
● Kontinenteen kokapena nola aldatu den jakiteko metodo ugari daude:
o Paleomagnetismoa: Lurra iman baten antzekoa da, eta indar magnetikoak ditu
o Kontinente-ertzak: Elkartuta egon zirela ikus daiteke
o Egitura geologikoak: Leku ezberdinetako mendikateak adin berekoak izan
o Fosilak
o Paleoklimatologia
3.2. Kontinentearen eboluzioa
● Aurreko guztia kontuan harturik, duela 3.400 Ma kontinenteak eta ozeanoak jada
existitzen zirela ondorioztatu zuten. Eratzen zegoen bitartean lurraren kontra talka
egin zuten planetesimalak eta kometak ur kantitate handiak utzi zituzten. Geroago,
jarduera bolkaniak zirela eta ur hori lurrundu egin zen atmosferara eta
kondentsazioaren bitartez ozeanoak sortu ziren.
● Aldi berean, granito kantitate handiak sortu
ziren eta horren dentsitatearen arabera
lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa
sortu zen. Prozesua honela aldatu zen
denboraren poderioz:
● Duela 1.100 Ma Kanbriarraurrean
amaitu eta Rodinia super kontinentea
banandu
● Paleozoikoan, zati horiek kontinente
handiak sortu: Euramerika eta
Gondwana
● Permiarrean, kontinenteak elkarren
talka egin eta Pangea super kontinentea
sortu
● Mesozoikoan Pangea zatitu

● Zenozoikoan, gaur egungo kontinenteak


eratu

https://www.youtube.com/watch?v=zR-
vGHOn_h0

4. Atmosferaren eta klimaren historia


4.1. Atmosferaren historia
● Lurra aldatuz joan zen einean atmosfera ere zenbait aldaketa izan zituen eta aldaketa
horiek eragin handiak izaten dute Kliman eta izaki bizidunetan. Hiru faseetatik pasa
zen:
o Atmosfera primarioa: Hidrogeno eta helio nahaste bat zen
o Atmosfera sekundarioa: Jarduera bolkaniko biziak jaurtitako gasetatik abiatuta
sortu zen.
o Gaur egungo atmosfera: Bizi sortzea aldaketa ugari sortu.
4.2. Klimaren historia
● Berotegi-efektuak: Eguzki-erradizioaren beroa atxikitu

● Albedo-efektuak: Atmosfera eta planeta hozten du

● Milankovitch zikloak: Lurraren forma eta errotazio-ardatza aldatzen doa.

You might also like