You are on page 1of 3

BIO1 - 1UD TEST GALDERAK

1) Hipotesi katastrofistak ...


a) Eguzki batekin ustekabean talka egin zuela defendatzen du.
b) Nebulosa batetik sortu zela defendatzen du.
c) Kondentsazio hipotesia bezala ezagutzen da ere.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
2) Zein teknologia berri erabilita lortu dezakegu urrutiko informazio?
a) GPS (Global Positioning System )
b) Teledetekzioa
c) GIS ( Geografia Informazio Sistemak )
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
3) Zeintzuk dira kristalen erabilera industrian eta merkataritzan?:
a) Bitxigintza
b) Optika eta bilduma
c) Elektronika
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
4) Eredu dinamikoa eta eredu geokimikoari buruzko zein baieztapen da zuzena?
a) Eredu dinamikoak geruza bakoitzaren portaera mekanikoa aztertzen du.
b) Eredu geokimikoak geruza bakoitzaren konposizio kimikoa aztertzen du.
c) Eredu dinamikoak lurrazala, mantua eta nukleoa geruzak proposatzen ditu eta geokimikoak
litosfera, astenosfera eta endosfera.
d) A eta B egia dira.
5) Wegenerrek kontinenteen mugimenduari buruzko froga paleomagnetikoetan hau ondorioztatu
zuen:
a) Poloak mugitzen direnez gero, kontinenteak mugitu behar izan ziren.
b) Poloak denbora askoan mugitzen ez direnez gero, kontinenteak ez ziren mugitu.
c) Poloak denbora askoan mugitzen ez zirenez gero, kontinentak mugitu behar izan ziren.
d) Poloak mugitzen direnez gero, kontinentak ez ziren mugitu.
6) Zer ondorio sortzen ditu plaken arteko elkar eraginak?
a) Indarrak eta tenperatura aldaketak
b) Konbekzio korronteak
c) Prozesu endogenoak
d) Indarrak, tenperatura aldaketak eta ingurugiro geologikoko aldaketak.
7) Zer azaltzen du kontinenteen jitoaren hipotesiak?
a) Hainbat izakiren fosil berdinak kontinente ezberdinetan aurkitu dituztela
b) Aintzinean, kontinenteak zubi batzuen bidez konektatuta zeudela.
c) Iraganean, lur guztiak superkontinente bat eratzen zutela.
d) Kontinenteak puzzle bateko piezen moduan egokitzen direla.
8) Zein ez da kristal erabilgarrien adibide bat?
a) Bitxigintza
b) Optika
c) Elektronika
d) Energia-iturriak
9) Zer ikertzen du metodo geotermikoak?
a) Grabitatearen balioa
b) Fluxu geotermikoa
c) Eroankortasun elektrikoa
d) Harrien tenperatura
10) Zer bi azaleko uhin mota daude?
a) P eta S uhinak
b) K eta L uhinak
c) R eta P uhinak
d) R eta L uhinak
11) Zein EZ da uhin sismikoen hedapenari buruzko ezaugarri bat?
a) Uhin sismikoen hedapena zeharkatzen duten materialen zurrutasunarekin eta
dentsitatearekin batera handitzen da.
b) P uhinak S uhinak baina azkarrago hedatzen dira.
c) Uhin sismiko guztiak material likidoetan zehar zabaltzen dira.
d) Uhin sisimikoak material batetik bestera igarotzen direnean islatu eta errefrektatu
egiten dira.
12) Ondorengoetatik, zeintzuk dira mineralen propietateak:
a) Haustura
b) Testura
c) Masa
d) Denak okerrak dira.
13) Zein da eten sakonena?
a) Lehman
b) Mohorovic
c) Gutenberg
d) Star Lord
14) Zenbat propietate ditu mineral batek?
a) 8
b) 5
c) 9
d) Aurreko guztiak okerrak dira
15) Zeintzuk dira plaka tektonikaren teoriarekin bat datozen ezaugarri batzuk?
a) Plakek aldentzen diren bitartean, hautsitako litosfera kontinentala hondoratzen dela.
b) Ertz dibergenteetan dortsalak daudela eta konbergenteetan sakonguneak daudela egiaztatu da.
c) Bi plaka talka egiten direnean erdian haustura bat sortzen dela magma ateratzeko.
d) Ertz konbergenteetan dortsalak daudela eta dibergenteetan sakonguneak daudela egiaztatu da.
16) Zeintzuk dira kristaltzearen faseak?
a) Birkistaltzea eta Hazkundea
b) Nukleazioa eta Sublimazioa
c) Nukleazioa eta Hazkundea
d) Hazkundea eta Sublimazioa
17) Zein da prozesu exogenoaren gertakari bat?
a) Deformazioa
b) Harri sedimentarioak eratzea
c) Metamorfismoa
d) Magmatismoa
18) Iraganeko konbekzio-ereduaren arabera, konbekzio korronteak non sortzen dira?
a) Lurrazalean
b) Kanpo-nukleoan
c) Mantuan
d) Barne-nukleoan
19) Zein dira eguzki-sistemaren eraketa nola sortu zen proposatzen dituzten bi hipotesi:
a) Hipotesi katastrofistak eta zatikatze-hipotesia edo banantzea
b) Hipotesi nebularrak edo konsentsazio-hipotesiak
c) Irabiatze nebularra eta big bang
d) Hipotesi katastrofista edo zatikatze-hipotesia eta hipotesi nebularra edo kondentsazio-hipotesia
20) Zeintzuk dira litosferaren plaka motak?
a) Plaka kontinentalak eta plaka ozeanikoak
b) Plaka mistoak eta plaka ozeanikoak
c) Plaka dibergenteak eta plaka kombergenteak
d) Plaka dibergenteak eta plaka eraldatzaileak
21) Hauetako zein ez da zeharkako metodo bat?
a) Metodo elektrikoa
b) Metodo magmatikoa
c) Metodo magnetikoa
d) Metodo geotermikoa
22) Subdukzio sakonaren eredua tomografia sismikoekin bat dator. Horren arabera,
nolakoa da mantua?
a) Presio handiko likido beroa
b) Presio handiko solido beroa
c) Presio txikiko solido beroa
d) Presio txikiko likido beroa
23) Geologoek ze baldintza ezartzen dituzte substantziak mineraltzat jotzeko?
a) -Solidoa izatea.
-Organikoa izatea.
-Prozesu natural baten bidez eratzea.
-Konposizio kimiko homogeneoa izatea.
b) -Likidoa izatea
-Organikoa izatea.
-Prozesu natural baten bidez eratzea.
-Konposizio kimiko heterogeneoa izatea.
c) -Solidoa izatea.
-Ez-organikoa izatea.
-Prozesu natural baten bidez eratzea.
-Konposizio kimiko homogeneoa izatea.
d) -Likidoa izatea.
-Ez-organikoa izatea.
-Prozesu natural baten bidez eratzea.
-Konposizio kimiko homogeneoa izatea.
24) Litosfera bilakera azaltzen saiatu zen lehenengo geologoaren izena hau izan zen:
a) Wegener
b) Mohorovicic
c) (Tuzo) Wilson
d) Le Pichon

You might also like