You are on page 1of 11

1.

Gaia: Lurraren barneko dinamika

Unitate honetan…

 Lurraren barruko beroa zerk eragiten duen.

• Presioaren, tenperaturaren eta harriek urtzeko eta bolkanismoa sortzeko duten


erraztasunaren artean zer lotura dagoen jakingo duzu.

• Sumendiek zer atal dituzten eta erupzioetan zer produktu botatzen dituzten ikasiko
duzu.

• Lurrikarekin lotutako prozesuak ulertuko dituzu.

• Lurreko erliebe handiak nola sortu ziren ulertuko duzu


1.1- Lur planeta

Gure planeta duela 4.600 milioi urte sortu zen, hainbat asteroidek talka egin zutenean.

Nondik dator planetaren energía?

 Ondoren, bostehun milioi urte baino gehiagoan,


itzelezko meteoritoek jo zuten Lurra, eta haietako
bakoitzaren talkak bero izugarria sortu zuen.
 Uranioa, plutonioa eta torioa, besteak beste,
lurrazaleko harriak osatzen dituzten mineraletan
daude. Elementu erradioaktiboak dira eta,
1 .irudia: Lur planeta
desintegratzen direnean, energia igortzen dute
erradiazio gisa, honek harriak berotzen ditu.

Planetaren egitura:

Hiru geruza nagusi daude: lurrazala, Mantua eta nukleoa. Lurrazala harrizko geruza da. Lekurik
meheenetan, hamar kilometrotik beherako lodiera du, eta lekurik lodienetan, berriz,
hirurogeita hamarretik gorakoa. Mantuaren gain-gainean dago lurrazala, eta harekin
alderatuta, geruza zurruna eta hotza da. Nukleoa planetaren zentroan kokatzen den jeruza da.
Mantua eta nukleoa harri urtuz (magma) osatuta daude.

2 irudia: Lur planetaren geruzak

Lurraren barrualderantz sakondu ahala, harrien tenperaturaz gain, presioa ere handitzen da.
Adibidez, 50 km-ko sakonerako harriak 600 ºC-tik gorako tenperaturan eta 20.000 atmosferako
presiopean daude.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


Galderak:

1. Behekaldean lurraren egitura azaltzeko marrazki eskematiko bat daukazu. Kokatu hiru
geruzak eta margotu bakoitza kolore batez

2. Nondik dator planetak gaur egun daukan energía? Azaldu bi iturriak.

1.2- Lurraren barruko beroaren seinaleak

Esneak eta zopak, irakitean, lurruna eta aparra sortzen dute, eta likidoa isurtzen da.
Era berean, Lurraren barruko energiak ere zenbait seinale ditu gainazalean:

• Bolkanismoa. Lurrazalaren barruan urtutako harriak


gainazalera irtetea eragiten duen fenomenoa da.

• Lurrikarak. Lurrazalaren mugimendu zakarrak eta


laburrak dira.

• Kontinenteen jitoa. Kontinenteen higidura horizontalak


eta motelak dira. Esaterako, Ipar Amerika eta Europa hiru 3.irudia: Sumendi bat barrutik

milimetro urruntzen dira urtero elkarrengandik; beraz,


Ozeano Atlantikoa gero eta zabalagoa da

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


1.3- Bolkanismoa

Zenbait lekutan, lurrazala ohi baino beroago dago. Horrez gain, leku horietan lurrazala mehea
bada, eta harriak ez badaude presio handiaren pean, urtu egin daitezke: horrela, magma
sortuko da.

Magma harri urtuaren eta gasen nahastea da. Lurrazalaren barruan sortzen da, eta Lurraren
gainazalerantz igotzeko joera du.

Igotzean, arrakalaren batean zehar kanpora irteteko biderik aurkitzen badute, sumendi-
erupzio bat gertatzen da. Gasek ihes egiten dute, eta harri urtua isuri egiten da eta laba-
koladak eratzen ditu.

Lurraren gainazalera iristean gasak galdu dituzten harri urtuak dira laba.

Galderak:

3-. Azaldu zertan diren desberdinak magma eta laba. Irudikatu sumendi bat, laba eta magma
nun dauden idatziz.

4-. Azaldu zertan diren berdinak sumendi-erupzio bat gertatzea eta botila bat cava irekitzea.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


-Produktu bolkanikoak

Sumendiek, erupzioetan, hiru egoeretan botatzen dituzte materialak:

• Gas-egoeran. Karbono dioxidoa eta ur-lurruna dira ugarienak. Sufrea eta karbono
monoxidoa ere botatzen dituzte
sumendiek.

• Likido-egoeran. Zenbat eta


altuagoa izan labaren tenperatura,
orduan eta jariakorragoa izango da. Mila
gradutik gora, ondo jariatzen da, eta
eratzen dituen koladek azkar egiten dute
aurrera. Zazpiehun gradutik behera, oso
likatsua da eta motel egiten du aurrera.
4.irudia: Sumendi baten erupzioa

• Solido-egoeran. Piroklastoak
esaten zaie, eta sumendiek gorantz jaurtitako harri zatiak dira. Batzuk likido-egoeran irteten
dira sumenditik, eta airean solidotzen dira.

Galderak

5-. Zer gas kanporatzen dira sumendi-erupzioetan? Nola deitzen diegu sumenditik irtetzen
diren objektu solidoak?

6-. Zer dira piroklastoak? Irudikatu sumendi baten irudia eta kokatu piroklatoak.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


7-. Sumendiak jardueran arabera sailkatzen dira eta ezaugarri desberdinak
dituzte. Bilatu informazioa eta osotu hurrengo taula:

Magmaren Leherkortasun Arriskugarritasun Arriskuak (gizarte eta


Tº maila (txikia, maila (txikia, inguruarentzat)
ertaina, ertaina, handia)
handia)
Jarduera
hawaiarra

Jarduera
estromboliarra

Jarduera
bolkaniarra

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


1.4- Lurrikarak

2004ko abenduaren 26an, lurrikara handi batek Indiako Ozeanoaren hondoa astindu zuen,
Indonesia inguruan. Lurrikara hori 9,2 mailakoa izan zen, Richter-en eskalan neurtuta. 15
metroko olatu erraldoiak edo tsunamiak sortu ziren. Tsunamiek Indonesiako, Sri Lankako eta
Indiako kostaldeak jo zituzten. Dena suntsitu zuten, eta 300.000 lagun baino gehiago hil ziren.

Lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen den bibrazioaren


ondorioz sortzen dira lurrikarak edo seismoak

Lurrazala hausten den lekuari hipozentroa edo foku sismikoa esaten zaio. Lurraren gainazalean
hipozentroaren gain-gainean dagoen puntua epizentroa da. Han igartzen da lurrikara lehenik
indarrik handienarekin.

Foku sismikoan gertatzen diren bibrazioak Lurraren barruan hedatzen dira, norabide
guztietara, uhin sismikoen bidez.

Epizentroan, gainazaleko uhin sismikoak sortzen dira. Gainazalean zehar hedatzen dira. Haiek
eragiten dituzte kalte materialak.

8-. Hurrengo irudian izendatu epizentroa, hipozentroa eta uhin sismikoak

Lurrikara batean, oso bibrazio handiak gertatzen dira. Zenbait segundo irauten dute, eta
batzuetan, zenbait minutu.

Lurrikaren magnitudea Richterren eskalaren bidez neurtzen da. Eskala horrek hipozentroan
zenbat energia askatzen den adierazten du.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


9-. Bilatu sarean istorian inoiz erregistratu den lurrikararik gogorrenak Richter eskalan izan
duen maila. Noiz, nun eta ze ondorio izan zituen. (3-4 lerro).

1.5- Plaka litosferikoen mugimenduak

Lurrazalak eta mantuaren gainazaleko zatiek geruza zurrun bat osatzen dutela: litosfera.

Litosfera= lurrazala + mantuko goiko aldea

Geruza hori zati handitan –plaka litosferikotan– banatuta dago. Lurraren gainazala estaltzen
dute, itzelezko puzzle baten moduan.

5.irudia: plaka litosferikoen kokapena munduan zehar

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


Bi lurrazal mota daude: kontinenteak osatzen dituena eta ozeanoak osatzen dituena.

Hamaika plaka handi-handi daude, eta tamaina txikiagoko asko. Lurraren barne-beroaren
ondorioz, litosferaren azpiko mantua konbekzio-korronteen bidez mugitzen da. Sutan jarritako
ontzi bete uretan sortzen direnen antzekoak dira korronte horiek. Korronteen ondorioz,plaka
litosferikoak mugitu egiten dira. 3 mugimendu mota daude:

• 1- Elkarrengandik aldentzen dira.

• 2- Elkarrekin talka egiten dute

• 3- Irristatu egiten dira.

6.irudia: Plaka litosferikoen mugimenduak

1 2 3

10-. Azaldu zergatik mugitzen diren plaka litosferikoak.

Lurrikarek eta sumendiek balio handiko informazioa eman digute: ez dira Lurraren gainazalean
ausaz banatzen. Izan ere, kontinenteen ertzetan edo ozeanoetan zehar lerrokatzen dira, eta
eremu sismikoak eta eremu bolkanikoak sortzen dituzte.

Ertzetan, elkarren aurka irristatzen dira plakak, eta seismoak eragiten dituzte, edo haien arteko
talkaren beroak harriak urtu eta magma sortzen du, edo plakak aldentzean, mantuko material
urtua irteten da.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


7.irudia: Sumendien kokapena (beti plaka litosferikoen mugan)

11-. Zergatik aurkitzen dira sumendi gehienak plaken arteko mugan?

1.6- Mendi eta irla bolkanikoen eraketa

Bi kontinenteren arteko talka oso prozesu geldoa da, milioika urtekoa. Prozesu horretan,
izugarrizko energia askatzen da, eta lurrazala eta mantuaren goialdea zimurtu egiten dira, eta
haien lodiera handitu.

Bi kontinentek elkarrekin talka egitean lurrazala loditzen denean, mendilerroak eratzen dira;
esate baterako, horrela sortu dira Pirinioak eta Himalaia.

Bi plaka beraien artean urruntzen badira eta azpian puntu bero bat badago magma azaleratu
eta irlak sortzen dira, Kanariar uharteak adibidez.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)


12-. Nola eratu ziren Pirinio mendiak? Egin koadernoan haren eraketa-
prozesuaren marrazki eskematiko bat.

13-. Nola eratu ziren kanariar uharteak? Irudikatu.

Natur zientziak. Oinarrizko Lanbide Heziketa. Elizaran ikastetxea (Donostia)

You might also like