You are on page 1of 25

8.

GAIA: LURRAREN EGITURA ETA DINAMIKA


1. GURE PLANETA AZTERTZEN
1.1 ZUZENEKO AZTERKETA METODOAK: Geosferaren eremu irisgarrietan egiten diren
behaketak eta frogak.
Metodoak:
Lekuan bertan behaketak egitea:
- Azaleratuta dauden arrokak behatu (kolorea testura eta agitura…)
- Beste arroka batzuekin zer erlazio duten aztertu, meteorizazio-maila eta arroka
horietan zer estratuk, failak eta abarrel duten eragina → zer jatorri duten eta zer
prozezu geologiko jasan dituzte. (deform, metamorfismo, modelatzea, adina,...).
- Behaketak egiteko iparrorratz geologikoak erabiltzen dira, angeluak neurtzeko
kilometroa dutenak.
Laginak laborategian analizatzea:
- Meategietan, perforazioak, zundaketak (13km!!)
- Bildutako informazioarekin mapa geologikoak egin.
- Laginak hartu, tenperaturak neurtu, nola kokatuta dauden, geruzek zer lodiera
duten…
- Proba fisiko, kimiko, mikroskopio petrografikoa. (Laborategietan)
- Konposizio eta eratze-prozesuak aztertu.
- Analisi-metodo fisikoak eta kimikoak ere erabili daitezke materialen gogortasuna,
eroankortasuna, kristal-egitura edo konposizio kimikoa ezagutzeko.
Estazio meteorologikoetan aldagai atmosferikoak neurtzea:
- Aldagai horiek prozezatzen dituzten modelo atmosferikoen bidez.
- Klima aztertzeko. Iragarpen meteorologikoak, eredu klimatikoak,... egin.
1.2 TEKNOLOGIA BERRIAK
Teledetekzioa satelite artifizialetatik: Lurraren gainazaleko objetu bati buruzko informazioa
urrutik jasotzea da, eta, horretarako satelite eso aireontzietan oso urrun jarritako sentsorak
eta kamerak erabiltzea.
- Sentsoreak eta kamerak uhim elektromagnetikoak erabili objetueak igortzen edo
isolatzen dituzten seinaleak jasotzeko.
- Eremu iristezinetara edo arriskutuetara iritsiz: mapa geologikoak berrikusi, harkaitz
motak antzeman, landaretzarik edo ur masarik dagoen…
- Kalteak minimizatzeko: sumendi erupzioei jarraipena.
Kokapen sistemak (GPS): Hargailu bat lurraren gainean non dagoen jakin daiteke,
koordenatuak emanez.
- 24 satelite, lurraren irguruan, eguzki energia.
- Hargailua satelitera konektatzen denean satelite bakoitza seinale bat igortzen du eta
zer distantziara dagoen kalkula daiteke
- 3 satelite erabiliz: lorgintude eta altitudea. Lau erabiliz: itsas mailarekiko altitudea
ere.
- Hargailua mugitzean: abiadura eta ibilbidea.
- Topografian erabili azaleratzeen edo egituren posizioa eta plaka.
Geografia informazio sistemak (GIS): hainbat ordenagailuz, programa informatikos eta
datu base handi batez osatutako sistemak. Inguruneko datuak erabiltzeko aukera ematen
digute, mapa tematikoak geruzen bidez aztertzeko.
- Teledetekzio bidez lortutako irudietako informazioa eta GPSn bidez lortutako
informazioa.
- Erabilera: Erliebea, lurzorua, landaretza eta atmosfera aztertzeko, eta
natura-baliabideak detektatu, aztertu eta kudeatzeko.
1.3 ZEHARKAKO AZTERKETA METODOAK
Eskura ez dauden geosferaren eremuei buruzko datuak lortzeko teknikak dira: Lurraren
barnealdearen egiturari eta konpozizioari buruzko informazioa.
METODOAK:
Sismikoa: Uhin sismikoen hedapen-abiadurari eta ibilbideari sismografoen bidez jarraipena
eginez, lurraren barneko egiturari buruzko informazioa lortzen da. Lurrikara batean energia
handia askatzen da eta uhin sismiko eran hedatzen da.
Gabimetrikoa:
- Puntu batean grabitateak duen egiazko balioa. (gabimetroa)
- Balio teorikoa (Grabitazio unibertsalaren legea)
- Neurri edo balio alde hori erabiliz, tokian-tokian grabitazio-eremua egon daitezkeen
aldaketak detektazen dira: anomalia gabimetriko.
- Anomalia positiboa(egiazko balioa teorikoa gainditu): arroka dentsoagoak edo
trinkoagoak.
- Anomalia negatiboa(Grabitatearen balioa teorikoa baino baxuagoa): arroka urtuak
edo dentsitate txikikoak.
- Erabilerak: lurpeko ura eta pretolio-, gas- eta mineral-hobiak bilatzeko.
Magnetikoa: Tokian-tokian arroka edo mineral magnetikoek eragiten dituzten anomalia
magnetikaok edo eremu magnetikoaren aldaketk detektatu.
- Eremu magnetikaok lurraren barrualdean urtuta dauden metalen mugimenduak
eragin.
- Lurraren eremu magnetikoaren polaritatea erroketan erregistratuta geratu da.
Harrokak sortzean mineral magnetikoak eremu magnetikora begira geratu ziren.
- Magnetometroa.
Fluxu termikoaren azterketa: Lurrak igorri eta lurgainean detekta daiteke beroa:
- Bertikaleran: zerbat eta sakonago, onduan eta handiagoa fluxua.
- Horizontalean: zenbat eta lurrazal meheagoko lekua izan (dortsalak) orduan eta
andiagoa da fluxua.
Metodo astronomikoa: Meteoritoen konposizioa eta Lurraren barne-aldearena alderatzen
du.
- Meteoritoak beste planeta baten puskak dira, Lurraren antzekoa zen planeta bat.
Beraz, gorputz horiek zer materialez osatuta dauden aztertzea gure planetari
buruzko informazioa eman diezaguke.
METODO SISMIKOA:
Uhinen hedaketa ereduak aztertzen dituzte.
SISMOGRAFOA. SISMOGRAMA.
Uhin sismiko motak:
- P uhinak(primarioak edo luzetarakoak): Azkarrenak, sismografoa lehen detektatu.
Hedapen norabidearen noranzko berean bibratzen dute. Konprezio uhinak, ingurune
guztietan heda daitezke (solido eta likidoak)
- S uhinak(sekundarioak edo zeharkakoak): sakonak dira, erregiztratzen bigarrenak.
Hedapen-norabidearekiko zeharkako noranzkoan bibratzen dute. Ingurune
solidoetatik bakarrik.
- R uhinak(Rayleigh uhinak): azaleko uhinak dira, eta, beraz, ez dute lurraren
barne-egiturari buruzko informaziorik ematen. Itsasokoen antzeko mugimendua dute.
- L uhinak (Love uhinak): ere azalekoak dira, eta sugeen antzera mugitzen dira. Uhin
hauek eragiten dituzte hondamendiak.
Uhin sismikoen hedapena:
- Uhinen hedapen-abiadura handitu egiten da ehinek zeharkatutako materialen
dentsitatea eta zurruntasuna handitu ahala.
- Konpozizio uniformea duen geruza bat zeharkatzean, hedapen-abiadura handitu
egiten da sakonera handitu ahala; izan ere, zenbat eta handiagoa izan presioa,
orduan eta dentsitate handiagoa dute materialek.
- Uhinek konpozizio desberdineko bi ingurune bereizten dituen gainalzañ batean
erasotzen dutenean, errefraktatu edo islatu egiten dira, eta, horren onodrioz, ibilbidea
eta abiadura aldatu egiten zaizkie.
- P eta S uhinen ibilbideak erregistratzeari esker, ikusi ahal izan da Lurraren
balnealdeko gainazal batzuetan bat-bateko aldaketak gertatzen direla, ETENGUNE
deritzenak, uhinen hedapen abiaduran. Etengune horiek material-aldaketa
adierazten dute, eta Lurraren barnealdeari buruzko informazioa ematen digute.
2. ATMOSFERAREN DINAMIKA
Atmosfera lurra estaltzen duen gas-geruza da. Bizidunontzat ezinbestekoak diren gasak
izateaz gain, erradiazio kaltegarrien aurrean babesa eskaintzen eta tenperatura erregulatzen
du, bizia ahalbidetuz.
ATMOSFERAREN KONPOSIZIOA ETA EGITURA
- Aire izeneko gas nahaste bat eta hauts atmosferikoz osatuta.
- Gas ugarienak: N2(78%), O2(21%), Ar(0,93%), CO2(0,03%),
- Proportio txikiagoan: Ne,He, CH4, Kr, H2, O3…
- H2O ur lurruna, hodeietan tantak, izotzezko kristal txikiak (0,01%)
- Ur lurruna → hezetasun atmosferikoa (tenperaturaren araberakoa). Ur lurrun
kantitate maximoa tenperatura bakoitzeko (asea → kondentsatu). Kondentsasioa
hasten den tenperatura, ihintz puntua.
- Hezetasun erlatiboa → atmosferan dagoen ur kantitatearen eta aire asea balego
egongo litzatekeen ur kantitatearen arteko erlazioa , ehunaekotan.
Atmosferaren egitura bertikala:
- Troposfera:
- Lurrazaletik tropopausara bitartean 9km (poloetan)-16km (ekuatorean).
- Gasen %80
- Presioa itsas-mailan 1.013 mb = 1 atm; tropopausan 200 mb
- Tenperatura altuerarekin ↓ 0,65º/100m (TGB)
- Klimaren geruza: aire masen mugimenduak, fenomeno meteorologikoak
- Lehen 500 m-ak “geruza zikina”
- Negutegi efektua → eguzkiaren erradiakzioak berotzen duenean lurrazalak
igortzen duen beroaren zati garrantzitsu bat, erradiakzio infragorria,
xurgatzea.
- Estratosfera:
- Tropopausatik (12km)-Estratopausara (50-60km)
- Soilik airearen mugimendu orizontalak, azpi-geruzak eratuz.
- 15-30km artean OZONO GERUZA, izpi ultramoreak geldituz Tº↑.
- Mesosfera:
- Estratopausatik eta mesopausara (80-90km).
- Bertan desintegratzen dira Lurrura heltzen diren tamaina txikiko meteorito
gehienak. → “izar iheskorrak”
- Laino noktiluzenteak
- -80ºC
- Termosfera edo ionosfera:
- Termopausaraino (500-600km)
- Erradiazio kaltegarriak bertan iragazi(X eta Gammaizpiak,...) gelditu→Tº↑↑
1000 ºC
- Lurretik datozen irrati uhinak errebotatu.
- Aurora polarrak
- Exosfera
- Termopausatik → 10.000 (30.000)km-ra
- Aire kantitatea txikia da eta gutxituz doa.
ATMOSFERAREN FUNTZIO BABESLEA ETA ERREGULATZAILEA
- Iragazki babeslea uhin laburreko erradiazioen aurreran, oso kaltegarriak izaki
bizidunentzat.
- Berotegi efektua → bizitzeko egokia den tenperaturari eutsi. Poloen eta ekuatorearen
arteko diferentzia termikoak leundu, fenomeno meteorologikoen bidez. Azkenean
horiek erabakitzen dute planetako klima.
ATMOSFERAREN DINAMIKA
Mugimendu bertikalak: Aldaketarekin bateraa gertatzen diren tenperatura aldaketak dira.
Lurra berotzearekin edo presioarekin loturik. Mugimendu hauek hainbat egoera eragin:
- Ezegonkortasun atmosferikoa: Dentsitate gutxiko aire-masa bero bat igotzen hasten
da, gainazalean behe presioko zona bat utziz, eta hara biltzen da inguruko airea.
Depresio borraska edo zikloi (B) → eguraldi txarra: airea igo ahala hoztu, ur
lurruna kondentzatu, hodeiak sortu → prezipitazioak.
- Isobarek presio bereko puntuak lotzen dituzte, eta borraskaren erdiguneranrz doaren
beherazko presiaok adirazten dituzte. Zona horietan, Lurraren errotazioari esker,
aireak espiralean zirkulatzen du, erloju-orratzen kontrako norabidean
ipar-emisferioan, eta alderantziz hego-hemisferioan.
- Egonkortasun atmosferikoa: Presio atmosferikoa handitu egiten da lurrazaleko zona
batean, goi-presioko zonan, non airearen dibergentzia gertatzen den, kanporanzko
joera baitu. Antizikloi (A) → egualdi ona: airea behera doe temperatura igoz, ura
lurrundu, hodeiak desagertuz.

Mugimendu horizontalak: Haizea airea horizontalean mugitzen da, atmosferako bi puntuen


arteko presio- eta tenperatura-aldaketen ondorioz gertatzen da. Airea antizikloietatik
borrazketara dezplazaten da, bere abiadura proportzionala da bien arteko presio
diferentziarekiko: isobarak zenbat eta elkarrengandik hurbilago egon, onduan eta handiagoa
da haizearen abiadura. Gainazaleko haizea konpenttsatzen du altuerako kontrako haizeak,
zirkulazio zelula bat eratuz.

Atmosferako zirkulazio horokorra: Eskala planetarioan, zirkulazio atmosferikoaren


hainbat zelula agertzen dira; horien ondorioz, latitude batzuetan borraskak naguzitzen dira
eta prezipitazio garrantzitsuak izaten dira urtean zehar, eta beste zona batzuetan antizikloiak
dira nagusi, lehorte eta guzti.
Prezipitazio ugariko zonak ekuatorearen inguruan daude; behe presio iraunkorreko zonan,
konbergentzia zona intertropikal izenekotan.Goi presioko zona subtropikalak, non lehortea ia
etengabekoa den, tropiko bakoitzaren inguruko zerrenda bat dira; bertan ekuatoretik
datorren eta goian dabilen airea hoztu, lurrazalera jaitsi, eta gainazalean sortzen ditu haize
alisioak horantz eta mendebaldeko haizeak iparrerantz.
Zirmulazio atmosferikoaren zelula horiek zerrenda klimatiko bereziak sortzen dituzte: bi
polar, pi epel, bi tropikal eta ekuatorial bat.

3. HIDROSFERAREN DINAMIKA:
Hidrosfera planetako ur guztiek eratzen duten geruza da. Lurrazalaren %71 estaltzen du,
bizidunon funtsezko osagaia da eta materiaren hiru egoeretan aurkitu daiteke gure
planetan.Esan bezala, gure planetan dauden tenperatura eta presio baldintzetan, ura
materiaren hiru egoeretan aurkitu dezakegula, hots: likido, solido eta gaseosoan.
Planeta urdin honetan ur asko dagoen arren, ur gehiena egoera likidoan egoteaz gain
gazia da, eta horrela ozeanoetan hidrosferaren %97,5a aurkitzen da. Gertaera honek asko
baldintzatuko ditu lehorreko ekosistemak, askotan ura faktore mugatzaile gisa jokatuko
duelako.
Uraren onarrizko ezaugarriak: GAZITASUNA, TENPERATURA eta DENTSITATEA.
- Dentsitate altueneko ur geza, 4ºCtan dagoena dela jakitea ezinbestekoa da klima
epel eta hotzetako ur gezeko lakuen dinamikak ulertzeko.
- Termoklinaren fenomenoa (tenperatura ezberdineko ur-masek nahastu gabe eta
bitarteko geruza estu baten bitartez (termoklina) banatuta egoteko duten joera)
ezagutzea ere ezinbestekoa da.
- Klima epel eta hotzetako lakuetan, gainazaleko uraren tenperatura 4ºCra iristen
denean, dentsitate maximoa lortuta beherantz jotzen du, eta beheko ura gorantz,
ondorioz azaleko uren oxigenoa eta azpiko uren materi organiko eta mantenugaiak
nahasten dira, bizidunen ugalketa faboratuz.
- Ozeanoetan: gazitasunak eta tenperaturak, uraren dentsitatea mugatzen dute,
horrela ur hotz eta gaziak, dentsitate handienekoak izaki, latitude polarretan
hondoratzen dira, eta ur bero eta gazitasun gutxikoak goian mantentzeko joera
izango dute, lurrinketaz gazitu eta latitudean gora egiterakoan hozten diren bitartean.
Honi Coriolisen efektua eta kontinenteen kokapena gehitzen badiegu itsas
korronteen jokabidea ulertu ahal izango dugu. Azalekoak, sakonekoak eta dinamika
orokorra.

URAREN ZIKLOA
Urak hidrosfera, atmosfera, geosfera eta biosferaren arean zirkulatzearen prozezu-multzoa.
Eguzkiaren energiari, grabitate-indarrari eta uraren egoera-aldaketei esker gertatzen da.
- Uraren zikloa ozeanoetako eta ur kontinentaletako lurrunetatik eta izaki bizidunen
transpieaziotik hasi, eguzki-energiaren lanari esker.
- Lurrun-ura atmosferan gora igo, ihintz puntura iritsi arte hoztu, eta kondentsazioa
gertatzen da.
- Grabitate-indarraren onodrioz ura prezipitazio moduan erortzen da: elur, euri
txingor…
- Prezipitazio horiek ozeanoetan edo kontinenteen gainean izaten dira. Urak bide
desberdinak hartu:
- Lurgaineko jariatzea. Ur-ñasterrak edo izotz lasterras → itsasoan amaitu.
- Lurpeko jariatzea. Ura lurpean sartzen da, akuiferoak elikatuz → itsasora.
Itsasotik kontinenteera sartu ura → itsas intrusioa
- kontinenteetan, bioskferan, glaziarretan, aintziretan eta lurpeko ur oso sakonetan
atxikitako urak (ur-fosilak)
HIDROSFERAREN DINAMIKA: urak hidrosferan zirkulatzean jarraitzen dituen bideak edo
zirkuituak aztertu; urak bere bidean jasaten dituen aldaketak ere, eta uraren mugimenduak
zer eragin duen lurzoruan.
Dinamika hidriko ozeanikoa: Haizeak, tenperatura eta gazitasun aldeak, Eguzkiaren eta
ilargiaren erakarpenak eta Lurraren biraketen (Coriolis) ondorioz mugitzen dira ozeanoetako
urak. Mugimenduak:
- Olatuak: uraren mugimendu ondulatorioak, haizeak sortuak, eragin geologiko handia
dutenak. Ozeanoen eta itsasoen gainazalen sortu eta kostetatra heldu arte hedatu.
- Mareak: Itsas mailaren aldizkako goraldiak eta beheraldiak, batez ere Ilargiaren
baina baita Eguzkiaren erakarpen grabitazionalak sortuak.
- Itsaslasterrak: Ur masa handiek planetako puntu batzuetatik beste batzuetara
egiten dituzten desplazamenduak dira, ozeanoen barnean eta gainazalean. Lurraren
errotazio mugimenduak eta tenperatura- eta gazitasun- aldaketak eragin.
- Azalekoak: Haize nagusiek eragindakoak (energia transmititu marruskaduraz).
Lurraren biraketek (Coriolis efektuak) eta kontinenteekin jotzean norabidea aldatzen
dute. Hotzak eta beroak daude. Kostaldeetako klimak leuntzen dituzte, baita
latitudeen arteko tenperaturen aldea ere. Itas organismoen banaketan eragina:
zonalde batzuetan sakoneko urak azaleratu, mantenugai ugaridunak, ozeanoetako
gune batzuetan bizitzaren bloomak (ugaritzeak) eraginez; eta beste batzutan
organismo txikiak esekita garraiatzen dituzte.
- Sakonekoak: Tº eta gazitasunak eragidako dentsitate ezberdinek eragiten dituzte.
Osagai bertikal handi bat dute eta itsas topografiaren topografiak ere baldintzatzen
ditu. Hotz eta gaziek behera egiten dute, eta berotzean edo beste itsaslaster
hotzagoekin talka egitean gora egiten dute.
DENTSIATEA. Faktore hauen arabera.
- TENPERATURA: Ur dentsoena 4ºCtan aurkitzen da.
- GAZITASUNA:Zenbait eta gatz kontzentrazio handiagoa, orduan eta dentsitate
handiagoa du urak.
Ondorioz, horrek ur-masen gorakadak eta beherakadak azalduko ditu gure planetako
ozeano eta lakuetan, baita goranzko eta beheranzo fluxuen artean hutsuneak betetzeko
beharrezkoak diren mugimendu horizontalak ere.
DINAMIKA HIDRIKO KONTINENTALA:
Zona kontilentalean, prezipitazioen onodoren, azaleko urak gainazalean joen daitezke ir bizi,
uhar eta ibai gisa, eta haietan zehar uraren zati bat ozeanoetara itzuli edo aitzinetara
bueltatu.
- Lurpeko urak: lurgaineko urak lurzoruan barrena iragaztean sortzen dira; ur hori
gainazalera itzul daiteke lurrunketagatik, iturburuetatik edo itsasona buka daiteke.
Gerta daiteke lurpeko urak zorupean motatzean akuifero gisa.
- Ibaiak: Kontineentakour-mugimendurik garrantzitsuenak. Uharretako ura eta ur
biziak jaso eta ur-laster batean bideratzen dituzte. Ibaietako ur lasterra aldakorra da
eta, faktore hauen araberakoa: ibilgua, ura doen lekua; emaria, ibilguko atal batean
doan ur bolumena denbora-unitate bakoitzeko; eta uraren abiadura, maldaren eta
zabaleraren araberakoa. Ibaiaren goi-ibilguan, iturburutik gertu, ur-lasterra oso
indartsua da malda gogorren onodrioz, eta ibaiak higadura lanak egiten ditu. Erdiko
ibilguan ur-lasterra ahulagoa da, ez baita hain aldapatsua, eta behe-ibilguan,
bokaletik gertu, ur lasterra motela da, malda txikia.
2 geruza iragazkaietzen artean, iragazkor bat badago eta azken honen alde batetik ura sar
badaiteke, orduan akuifero konfinatu (cautivo) bat sortuko da, nondik ura putzu artesiarren
bitartez atera ahal izango den.

Sarritan, laku eta errekak lurrazalak maila freatikoa ebakitzen duen eremuetan agertzen
dira. iturburuak agertzearen arrazoia aldiz, arroka iragazkaitz batek, iragazkorra den beste
batetan dagoen akuiferoaren maila freatikoa “ebakitzen” duela izaten da .

Laku dimiktiko (urtean bere ura bitan nahasten den lakua) baten termoklinaren zikloa
Ur gezak, bere dentsitate maximoa lortzen dueneko tenperatura 4ºC-koa denez, klima
epeletan, azaleko urak tenperatura hori lortzen duenean, beherantz doa, eta lakuen ur masa
osoa nahasten da, horrela, bai disolbaturiko gasak, zein mantenugaiak guztian
sakabanatzen dira sasoi horietan, hots udazken eta udaberrian. Klima hotzagoetan edo
beroagoetan askotan behin bakarrik gertatzen da hau, eta horiei laku monomiktiko esaten
zaie.
4. GEOSFERAREN EGITURA
Geosfera konposizio kimiko eta dentsitate eta egoera fisiko desberdineko zenbait geruza
zentrokidez osatua dago.
GEOSFERARI BURUZKO EREDUAK:
Eredu geokimikoa: Geruzak bereizteko haien konpozizio kimikoa dute kontuan

Lurrazala:
- Geruza kanpokoena, Mohoraino.
- Arroka arinez osatua. 5-70km
- 2 mota: kontinentala eta ozeanikoa

Mantua:
- Erdiko geruza, Mohotik - Gutenbergera (2900km)
- Lurrazalekoak baino dentsoagoak direnn arrokak: peridotitak nagusiki.

Nukleoa:
- Geruza sakonena Gutenbergetik - erdiraino.
- Burdinaz eta Nikelez osatua.

Eredu dinamikoa:
Litosfera: jokabide zurruna duen lurrazala eta mantuaren zati azalekoena osatzen duen
geruza.
- Kontinentala (100-200((300)km)
- Ozeanikoa (50-100km)

Goi mantua edo litosfera azpikoa, osagai nagusia peridotita da, solidoa baina plastikoa
(konbekzio korronteak).
- Litosferaren oinarritik Repetti etengunera (670km)

Behe-mantua, jokabide plastikoa du.


- Repetti-tik Gutenberg-era (2900km)

Kanpo-nukleoa; likidoa, mantuarekin kontaktuan D geruza, non materialak urtu eta


goranzko fluxu korronteak eragin.
- Gutenberg-etik Weichert-Lehmann (5100km).

Barne-nukleoa; solidoa. Kanpo nukleo fluidoarekiko mugitzean elektroi-korronteak sortzen


ditu, ondorioz lurrak eremu magnetikoa duelarik.
- Weichert-Lehmannetik nukleora (6700)km.
6. PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA
WILSONEN ZIKLOA:
1. Kontinente bat zatitu: eremu kontineltal batean indar dibergenteak agertzen
direnean, eremu hori hautsi egiten da, oso sakon. Presioa txikitu egiten da, eta,
mantuko arroka-mas itzelak urtu, hausturetan gora igo eta litosfera konkortzen dute
2. Rift kontinental berri bat eratu: indar dibergenteek bere horretan jarraitzen badute,
lehen konkortutako eremua hondoratu egiten da
3. Aitzirak eta itsasoak eratu: Ur kontinentalek eremu hondoratuetarantz jotzen dute,
aintzirak sortuz. Rifta irekitzen jarraitzen badu itsas urak dituen eremu batekin
elkartuko da, itsaso bat eratuz.
4. Dortsal bat eratu, ozeanoa hedatu, eta kontinenteak elkarrengandik urrundu:
Banatzeko prozezua jarraitzen bada dortsal ozeaniko bat sortzen da, horrek bi hertz
kontinental gehiago urruntzea eragingo du. Itsasoa zabaldu, hedatzen ari den ozano
bat izan arte.
5. Ozeanoak murriztu, eta fosa ozeanikoak eratu: litosferaren hertzak hotzak eta
dentsitate handiagokoak bihurtzen dira . Aldi berean zenbait ozeano hazi badira,
denak ere dortsal gutxi asko aktibokoak, eta plataforma kontinentalen sedimentiaren
pisuaren onodrios, litosfera ozeanikoa faila moduan hausten da, eta dentsitate
handieneko zatia subduzitu eta bestearen azpian sartzen da, indar konbergenteek
bultzatuta. Fosa ozenikoak eratu.
6. Kontinenteen arteko talka: Litosfera ozeanikoa fosetan azkarrago suntsitzen bada
dortzaletan hasi baino, kontinenteak hurbildu egiten dira. Litosfera ozeanikoa erabat
desagertutakoan, kontinenteek talka egin, eta bien artean barneko mendikate handi
bat eratzen da
PLAKEN MUGIMENDIUAREN ERAGILEAK:
GRABITATEA: bi mekanismo
- Litosfera ozeanikoa mantuan subduzitzen denean, dentsitate handiagokoa bihurtzen
da. Subduzitutako plaka-muturrak tira egiten dio gainerako litosfera ozeanikoari, eta
rrastratu egiten du.
- Litosfera ozeanikoari grabitazio-irristatzea gertatzen zaio dortsaletatik fosa
ozeanikoetara joaten denean (dortsalak gorago daude; fosak beherago)
KONBEKZIO FLUXUAK: Lurraren barnealdeko beriak sortzen ditu, litosfera azpiko
goi-mantuan konbekzio-korronteak sortzen ditu eta. Korronte horiek eragingo lukete plakak
mugitzea. Edonola ere, zenbait frogak baztertu egiten dute plaka litosferikoak
konbekzio-gelaxkek mugiarazten dituztela dioen hipotesia. Egia esan, litosfera konbekzio
egitura horien parte da, parte aktiboa, egitura horien kanpokoena.
SUBDUKZIO SAKONAREN EREDUA :
– Tomografia sismikoekin bat
– Mantua, presio handiko solido beroa da
– Material fluxua ahalbidetzen duena
• GORANZKO FLUXUA
– N-M mugan
– Motots termikoak
• BEHERANZKO FLUXUA
– Subdukzio-eremuek

– Dortsalak plakak mugitzearen ondorioa dira, ez jatorria.

9.GAIA: PROZEZU GEOLOGIKOAK ETA ARROKEN ERAKETA


1. GEOSFERAREN KONPOZIZIOA
GEOSFERAREN KONPOSIZIOA: MINERALAK
- Geosfera arrokez (konpozizio desberdina eta egoera desberdina nzer eremutan
dauden arabera) osatuta dago, eta hauek aldi berean mineral bat edo gehiagoz.
- MINERALAK geosferaren materiaren oinarrizko unitatea dira.
- Mineralak elementu geokimikoez osatuta daude nagusiki, hauek lotura kimikoen
bidez konbinatuta daudelarik. (%98 8 elementu osatu)
Zer dira mineralak?
- Solidoa (ura eta merkurioa bezalako likidoak ez dira mineralak).
- Materia ez-organikoa, izaki bizidunetatik eratorria edo sorta ez(anbarra ez).
- Jatorri naturala (gizakiok sintetizatutakoak (portzelana, beira) ez.
- Konposizio kimiko zehatza eta bereizgarria (formula kimiko batez adierazi
daitekeena). Elementu kimiko bat edo geiago
- Kristal-egiturak izatea
- Egonkorra baldintza fisiko-kimiko kokretuetan (mineral bakoitza P eta Tº jakin
batzuetan sortu daiteke bakarrik, horregatik Lurraren barnealdearen informazioa lortu
dezakegu beraiei esker).
Kristal-egitura eta kristalak
- Kristal-egitura: minerala osatzen duen atomoen, ioien edo molekulen hiru
dimentsioko ordenatze simetrikoa. Antolakea modu horretan zenbait faktore eragiten
dute.
- Kristala: naturan forma poliedrikoarekin agertzen den mineral bat.(kristal-egituraren
adierazgarri dena)
- Kristal-habitua: kristal baten forma geometrikoa, mineral berdinak ≥1 habitu,
eratzen diren modua eta lekuaren arabera.

1.2. KRISTALAK ETA MINERAL MASIBOAK:


Kristaltzea, mineral baten kristalak eratzeko prozesuari esaten zaio.
Kristala, unitate-gelaxka espazioaren hiru norabideetan errepikatzean eratzen da, kanpotik
kristal-egituraren isla den forma poliedrikoa duelarik.
Horretarako:
- Ioiak, atomoak edo molekulak elkarretaratu.
- P eta Tº baldintza zehatzak.
- Hazteko espazioa.
- Apurtzea saihesteko geldialdia.
- Elkarretaratzeak gertatzeko denbora.
Kristaltzeak 2 fase ditu:
- Nukleazioa: nukleoetatik (partikula nimiñoak) eratzen hasi.
- Hazkundea: nukleoaren gainean osagarriak eranstea.
Kristaltze-prozesu naturalak:
- Magmak gogortzea: (hoztean) adb: harri magmatikoak.
- Substantzia disolbatuen prezipitazioa. Azaleko zein lurrazpiko uretan,
disolbagarritasuna ⇣ denean. adb: harri sedimentario ebaporitikoak.
- Sublimazioa: fumarola bolkanikoetan: adb: sufre-molekulak.
- Birkristaltzea: mineral batek baldintzak aldatzean, egoera berrietarako
egonkorragoa den egitura hartzen duenean, adb: harkaitz metamorfikoak.

2. MINERALEN SAILKAPENA
- Mineral-espezie: gainerakoetatik bereizten dituen konposizio kimikoa eta
kristal-egitura dituena (3500 espezie ezagutzen dira.)
- Mineralak sailkatzeko normalean konposizio kimikoa hartzen da kontutan.
MINERAL SILIKATODUNAK
- Ugarienak (lurrazal eta mantuan >%90)
- Silize-tetraedroa dute oinarrizko egituratzat (erdian silizio-atomoa eta inguruan 4
oxigeno atomo)
- Beste elementuak oxigeno atomoekin lotzen dira, polimeroak edo tetraedro talde
lotuak eratuz.
- 6 azpitalde (274-275orr)
- Adb: Olibinoa, kuartzoa, mika, feldespatoa.
MINERAL SILIKATOGABEEN TALDEA
- Ez dira silizez osatzen
- Natiboak, haluroak, sulfidoak, karbonatuak, oxidoak, gatz oxidoak…
- Adb: Urrea, halita, pirita, kaltzita, igeltsua,...

3. MINERALEN PROPIETATEAK

Espezie mineral bakoitzak bere propietate fisiko bereziak ditu.


Propietate hauek konposizio kimikoaren eta kristal egituraren araberakoak dira.
Mineralak identifikatzeko erabilgarriak dira.
- APURKETA (Esfoliazioa) (KONKOIDEA, EZPALKARA, LEUNA…)
- DENTSITATEA
- PROPIETATE ELEKTRIKOAK (eroankortasuna)
- GOGORTASUNA: mineral bat urratzeko erraztasun-maila (Mohs en
gogortasun-eskala: 1-10)
- MAGNETISMOA: Imanekin kontaktuan erakarriak diren
- KOLOREA: minerala urratzean sortzen den hautsaren kolorea
- LUMINISZENTZIA: fosforeszenteak diren
- BIRREFRIGENTZIA : monoerrefrigerentea edo birrefrigerentea
- DISTIRA: beirakara, metalikoa, koipekara, argizarikara, nakarkara, zetakara edo
matea
- GARDENTASUNA (zehargarriak edo opakuak)
4. ARROKAK

● Arrokak mineral baten edo gehiagoren agregatu naturalak dira. Nola eratu diren
arabera hiru multzotan sailkatzen dira:
- Arroka magmatikoak
- Arroka metamorfikoak
- Arroka sedimentarioak
● Hiru arroka multzo hauek prozesu geologikoen bitartez erlazionatuta daude,
arroken zikloaren aldi desberdinetan agertzen direlarik.
- Prozesu geologikoak bi multzotan sailkatzen dira:
Prozesu geologiko endogenoak:
- Magmatismoa.
- Metamorfismoa.
- Prozesu tektonikoak.
Prozesu geologiko exogenoak:
- Meteorizazioa
- Higadura
- Garraioa
- Sedimentazioa
- Higadura
- Diagenesia
MAGMATISMOA ETA ARROKA MAGMATIKOAK
Magmak: lurraren barnean urtzen diren harri-masak.
Magmatismoa: Magmek izaten dituzten prozesu geologiko endogenoen multzoari
magmatismo esaten zaio.
Arroka magmatikoak: magmak solidotzean eratzen direnak.

4.2. MAGMATISMOA (Ingurune petrogenetiko magmatikoa)


Magmak, harriak urtzeko baldintza fisiko egokiak dauden eremuetan sortzen dira,
hots litosfera edo goi-mantuaren eremuetan.

Harriak urtzeko baldintza fisikoak:


- Tenperaturaren gorakada: plaken marruskadura, harriak sakonago kokatzea,
motots termikoen eragina.
- Presio murriztea: litosfera apurtzean edo harri beroak azalerantz mugitzea.
- Harrietan fluido beroak sartzea, urak mineralen osagaiekin erreakzionatzean urtze
Tº jaitsi.
Ingurune magmatikoko eremuak; litosfera-dinamikaren eraginik handiena duten
eremuetan:
- Ertz dibergenteak: dortsaletan eta kontinenteetako riftetan pitzadurak ireki, presioa
↓ eta urtu.
- Ertz konbergenteak: subdukzio-zonetan, hondoratzen den plakaren marruskadurak,
harriek duten ura askatu eta mantuko harri beroak urtzea ahalbidetzen du.
- Plaka-barneko zonak:
- Puntu beroetan igotzen diren motots termikoek litosfera-azpiko harriak urtu, eta
magma pitzaduretatik azaleratzen da.
- Era berean: plaka dibergenteen distentsio-indarrek distentsioz pitzadurak irekitzen
ditu, magmak sortuz (adb. Kanariar uharteak)
Magma hoztean arroka magmatikoak sortzen dira.
Gainazalera irteteten den magma (laba) hoztean arroka bolkanikoak sortuko dira
(hozte bizkorra).
- Arroa magmatikoak lurrazpian hozten badira aldiz, motel hoztuko dira arroka
plutonikoak sortuz.

4.1. PROZEZU MAGMATIKOAK EDO MAGMATISMOAK: magmak eratzeaz, bilakatzeaz


eta sendotzeaz arduratutako prozesu guztiak dira.

Magmen eraketa: harriak magma bihurtzen direnean beraien kristal-egituren antolaketa


hausten da, harria guztiz edo partzialki urtuz, horrela magma sortzen da.
Magma: fluido bat da, mineral urtuez osatua (silikatoez batez ere), oraindik egoera solidoan
dauden kristal eta harri puska batzuekin, eta gas disolbatuen kantitate aldakorrarekin.
Mineral bakoitzak urtze-puntu ezberdinak ditu, ondorioz magmak, harri urtuen
eta kristal solidoen nahasteak izan ohi dira, proportzioak presio eta
tenperaturen arabera aldatzen direlarik.
Magmen bilakaera: magma gehienak magma-ganbera batean biltegiratzen dira, magmen
konposizioa alda dezakeen bilakaera pairatuz.

Magmen sendotzea: litosferaren eremu sakonetan eratu ondoren, magmak, bere inguruko
harri ahokatzaileak baino dentsitate txikiagoa izateagatik igotzen dira, bi modutan sendotuz:
- Magma-jarduera plutonikoa: azalaren azpian pixkanaka hoztu.
- Bulkanismoa: azalera atera eta azkar hoztu.

4.2. MAGMEN BILAKAERAREN KAUSAK:


Kristaltze zatikatua:
- Magma hozten den heinean, mineral bakoitza bere urtze-puntuaren arabera
solidotuz doa, ondorioz, edozein unetan fase solidoa, likidoa eta gaseosoa elkarrekin
egon daitezke.
Magma-diferentziazioa:
- Magma geldirik badago, erabat hoztutakoan sortutako harriak, magmaren konposizio
berdina.
- Magma hozten hasi ondoren, fase solidoa eta fluidoa bereizten badira (adb: fase
likidoa pitzaduretatik migratu duelako), magma berriak konposizio pobreagoa izango
du.
Asimilazioa:
- Magma beroak magma-ganberaren paretetako arroka ostalaria urtzean, arroka
honen osagaiak bereganatzen ditu, hasierako konposizio kimikoa aldatuz.
Magmen nahasketa:
- Konposizio desberdineko magmak dituzten bi magma-ganbera komunikatzekotan
gertatzen da, bi magmak nahastu eta berri bat osatuz.

MAGMA MOTAK
Sortzen den lekua (urtzen diren harri motak), eta magmaren bilakaeraren araberakoa:
Magma basaltikoak edo toleitikoak:
- Goi-mantuko harriak urtzean (peridotitak), ohikoak dortsal ozeanikoetan.
- Basaltoak eratu (SiO2 ↓ eta diferentziatu gabeko magmetatik).
Magma andesitikoak:
- Subduzitzen den lurrazal ozeanikoa urtzean sortzen dira (basaltoak, gabroak)
- Magma basaltiko bat bilakatzean, diferentziazio magmatikoz, lehenik SiO2 ↓ko
mineralak kristaldu, ondorioz, gainerako magmak proportzionalki SiO2 gehiago, hau
da: Andesitak eta Erriolitak.
Magma granitikoak:
- Subdukzio-zonetan eratzen dira, behe-lurrazal kontinentaleko harriak urtzean.
- SiO2 ↑ magmak.
- Granitoak (plutoi granitikoak), baita Andesitak eta erriolitak ere.

MAGMA JARDUERA BOLKANIKOAK


- Jarduera bolkanikoa edo bulkanismoa: litosferan zehar igotzen den magma
lurrazaleko pitzadura batetik irtetzean gertatzen da, irekidurari sumendi deritzo.
- Magma-ganbera: azalaren azpian gertatzen diren eta presiopean egoten diren
magmen metaketak, kanpokalderako pitzadurak ireki arte.
- Pitzadurak irekitzean, presioa ↓ egitean magmak dituen gasak berehala askatu eta
magma gorantz bultzatzen dute ( edari gasdun botilaren tapoia irekitzearen arrazoi
fisiko berberagatik). Pitzadurak zabaltzen direnez tximinia bolkanikoa
eta kraterra sortzen dituzte.
- Sumendi-erupzioa: gasak eta magma sumendi baten bitartez
kanpora irtetea.

MATERIAL BOLKANIKOAK:

Gasak: CO2, NO2 eta SO2

Magma:
Laba: harri urtuz osatutako masa likidoa
- Oso azkar hoztu, kristalizatzeko denborarik gabe, mineralak kristal mikroskopikoak
edo beira bolkaniko izeneko masa ez-kristalinoak (pumita, obsidiana)
- Laba basikoak fluidoak izaten dira sortzen dituzten koladek erraz egiten dute
aurrera.
- Laba azidoak likatsuagoak dira, aurrera egiteko zailtasunak dituztelarik.
Piroklastoak: airera jaurti eta erori aurretik solidotzen diren laba puskak.
- Tamainaren arabera sailkatzen dira.
○ Errautsak (1) ⌀ < 2mm
○ Lapilli (2) ⌀ = 2-64mm
○ Bonbak (3) ⌀ > 64mm

METAMORFISMOA
5.1. Metamorfismoa: lurrazalaren barnealdean, tenperatura edo/eta presio handien eta
fluidoen eraginez harriek pairatzen dituzten bermineralizazio prozesuen ondorioz beste
harri batzuk sortzeko prozesua: arroka metamorfikoak.
Metamorfismoaren faktoreak

- Tenperatura igotzeak kristal-sareetako atomo lotura batzuk apurtu eta beste batzuk
sorrarazi.
- Presio handitzea kristal-egiturak trinkoagoak eginez alda ditzake, kristalen
noranzkoa edo kokapena, edo minerala bera aldatuz.
- Fluidoen presentzia, presiopean dauden harri askoren kasuan, pikorren arteko ur
zirkulazioak ioi disolbatuak mineralen kristal-sareekin elkarreraginez harrien
konposizioa aldatu dezake.
Eraldaketa metamorfikoak
Eraldaktea mineralogikoak: metamorfismoa gertatzen deneko baldintzetan, atomoen
arteko loturak hautsi eta beste egitura batzuk sortzen dituzte, estaerako
- Mineral batzuk beste batzuetan deskonposatzea.
- Konposizio kimiko=, baina kristal-sare ≠. Mineral polimorfoak sortu.
- Mineral ezberdinak erreakzionatzean beste batzuk sortu.
Mineralak berrorientatzea, presioaren arabera gertatzen da eta eskistositate-planoak
sortzen dira.
Birkristaltzea: jatorrizko harriaren mineralak handitzea eragin.
Metasomatismoa (Mineral berrien eraketa): Fluido zirkultzaileek ioiak gehitzean, konposizio
ezberdineko mineralak sortu.
METAMORFISMO MOTAK:
Presioa, Tº eta fluidoen eraginaren parte hartze erlatiboaren arabera:
Ukipenezko-metamorfismoa edo termikoa:
- Magmak igotzean (intrusio magmatikoa) haiekin kontaktuan dauden arrokek
beroagatik pairatutakoa.
- Metamorfismoa ukipen-eremura mugatu: aureola metamorfikoa.
Zama-metamorfismoa edo estatikoa:
- Arro sedimentarioetan, goiko materialen pilaketak P etaTº↑
- Arbelak eta eskistoak.
Eskualde-metamorfismoa:
- Presioa eta tenperatura denbora luzez eta aldi beran handitzean.
- Subdukzio eremuetan eta talka orogenoetan.
- Eremu handietan, harri metamorfiko gehienak sortu.
Presio-metamorfismoa edo dinamikoa:
- Faktore nagusia presioa.
- Bloke-arteko mugimenduak dituzten failetan.
- Harri tipikoa: Milonita

HARRI METAMORFIKOAK
Sailkatzeko irizpideak:
- Sortu dituen metamorfismo mota
- Jatorrizko harri mota
- Egitura: erabilienetako bat da.
Harri metamorfiko foliatuak:
Presioa da sortu duen faktore nagusia
Adibide arruntenak: arbelak, filitak, eskistoak, gneissak…
Harri metamorfiko ez-foiatuak:
Ukipeneko metamorfisfoan (tenperatura altuen eraginez) sortu dira.
Orientazio finkorik ez duten mineral handi eta erregularrak dituzte.
Adibide arruntenak: kuartzitak, korneanak, marmolak, anfibiolitak.
- Testura
FOLIAZIO DUTEN ARROKA METAMORFIKOAK
Foliazio motak
Foliazioa: harri baten mineralak xafletan orientatzean sortzen den egitrua mota.
Foliazio motak, metamorfismoaren intentsitatearen araberakoak dira. (gutxitik askora)
Arbel-maila:
- kristalek hosto-egiturak sortu.
Eskisto maila:
- Harriak eratzen dituzten kristalak handiagoak.
Gneis-maila:
- Kristalak kolore zuri eta iluneko txandakako bandetan metatu, eta tartean tamaina
handiagoko kristalak dituzte.

6. ARROKA SEDIMENTARIOEN ERAKETA:


Arroka sedimentarioak, sedimentazio-arroen hondoan (sedimentazio-ingurune
petrogenetikoetan) metatutako sedimentuen diagenesi bidez eratzen dira.
Sedimentuak: arro sedimentarioetan jalkitzen diren izaera ezberdineko partikula solteak
dira, 3 mota daude:
- Sedimentu detritikoak (zati mineralak): tamaina oso ezberdineko harri puskak:
blokeak, legarra,...,lohia,...
- Uretan disolbatutako sedimentu kimikoak edo biokimikoak: prezipitatuz jalkitzen
diren gatzak
- Sedimentu organikoak (bizidunen hondarrak): fosilak eman ditzaketenak.
Arro sedimentarioak: forma ahurra izan ohi duten litosferako gune beheratuak dira non
kanpo eragile geologikoek sedimentuak metatzen dituzten.
Arro sedimentarioetan, sedimentuen pisua dela eta bi prozesu hauek gertatzen dira:
subsidentzia eta diagenesia.
Arro sedimentario motak:
- Kontinentalak
- tsastarrak
- Trantsiziozkoak
DIAGENESIA ETA HORREN PROZEZUAK:
Sedimentuak arroka sedimentarioak bihurtzen dituztenprozezu fisiko, kimiko eta biokimikoen
multzoa da. Presio eta tenperatura txiki samarretan gertatzen dira
5 prozesu ditu:
- Trinkotzea: partikulen arteko poroen tamaina murriztu eta bertako fluidoen zati bat
kanporatzea. Gainean dituen sedimentuen pisuak eragiten du, sakonagoko
gerizetanpresioa handitu. Bolumena murrizten da.
- Disoluzioa: Trinkotzean kanporatutako urak partikulen artean zirkulatu eta
substantzia batzuk disobatzea.
- Zementatzea: urak disolbatuta daramatzen substantzia batzuk (zementua)
prezipitatzea. Zementua: karbonatoak, silizeak edo burdin-konposatuak izan ohi dira.
Sedimentuko partikulen hutsuneak bete eta gogor elkartu.
- Birkristalizatzea: sedimentuak duen ur-fluidoak disolbatzen dituen substantziak
berriro kristalizatzean datza, normalean kristal handiagoak emanez, arroken
konposizioa aldatu gabe.
- Eraldaketa mineralogikoak:
- Ur fluxuekin interakzioa (metasomatismoa): sedimentuko mineralak,
ur-fluidoekin ioi-trukea eginez aldatzean datza. Adbidiez dolomitizatzea.
- Eraldaketa polimorfikoak: mineral bat baldintza berrietan egonkorragoa den
bere polimorfo batetan bilakatzea.
- Mineral berriak sedimentuko poroetan kristaltzea.
ARROKA SEDIMENTARIOEN SAILKAPENA:
DETRITIKOAK (arroka zatiekin eratuak)

- Konglomeratuak edo erruditak (2mm baino gehiagoko klastoak)


- Hareharriak edo psamitak (1/16 eta 2 mm arteko klastoak)
- Buztinak, lutitak edo pelitak (1/16 beherako diametrodun klastoak)

EZ-DETRITIKOAK (prezipitatzen diren substantziekin eratuak)

- Karbonatatuak
- Gatz-harriak edo ebaporitak
- Silizedunak
- Fosfatodunak
- Burdin-harri aluminiodunak

MISTOAK (arroka zatiekin eta prezipitatzen diren substantziekin eratuak)

7. ARROKAK ETA MINERALAK GURE BIZITZAN:


Arrokak eta mineralak baliabide naturalak dira, guretzat ezinbestekoak diren lehengaiak
eta energia lortzeko.
Hobiak, luarrazalean arrokak, mineralak, gasak eta fosilak metatuta dauden lekuak dira.
Mineral-hobi bat ustiatzea errentagarri izateko, ezinbestekoa da arroken edo mineralen
kantitatea, kalitatea eta irrisgarritasuna oso handia izatea.
Mineralen kasuan:
- Mea: elementu bat ateratzeko erabil daitekeen minerala.
- Ganga: hobi batetan dagoen mea inguratzen duen baliorik gabeko gainontzekoa.
10. GAIA: PROZEZU GEOLOGIKOAK ETA ERLIEBEAREN BILAKAERA
ERLIEBEA ALDATUZ DOA:
1.2.Erliebearen bilakaera: ziklo geologikoa
Ziklo geologikoa: erliebeak altxatzen diren ehinean higadurak eragiten die.
- Hasierako lur-eremu batean, prozesu geologiko endogenoak eta exogenoak eragiten
hasten dira, aldi berean.
- Indar tektonikoek lurra ­tolesten eta hausten dute, eta goratu egiten da (orogenesia).
Aldi berean, pro­zesu exogenoek beren era­gina dute.
- Prozesu geologiko exogenoek lurra gastatzen dute (gliptogenesia), eta prozesu
endogenoek, bitartean, eragiten eta lurra goratzen jarraitzen dute.
- Prozesu geologikoen jardun jarraituaren eraginez, lurrek forma bereiz­garriak hartzen
dituzte, baina ez behin betikoak, prozesuek etenik ez baitute.

1.2.Erliebearen bilakaera: ziklo orogenikoa, ziklo geologikoa barne hartzen duen


kontzeptu zabalago bat da.

- Ziklo orogenikoa: Erliebe bat eratu eta ondoren eraistera (desagertzera) eramaten
duten gertaeren sekuentzia. Ziklo orogeniko bakoitzak hiru fase ditu: sedimentazioko
hasierako fase bat, edo sedimentogenesia, ondoren erliebeak goratzea edo
orogenesi bat, eta azkenik, higadura-fase bat edo gliptogenesia. 200 Milioi urteko
iraupena izan ohi dute.
2. PROZEZU ENDOGENOAK ETA ERLIEBEA
2.2. Litosferaren deformatzen duten indarrak
Indar tektonikoak: plaken tektonikoaren ondorioz sortzen diren
bultzadak, lurrazaleko harriak tolesteko, hausteko edo goratzeko
eta mendikateak sortzeko gauza dira.

Indar motak:

- Distentsio-indarrak
- Konprimitze-indarrak
- Ebakitze-indarrak

INDAR TEKTONIKOAK:

Deformazioak eta motak: Harriak, indarren eraginpean 3 motatako deformazioak:

Deformazio plastikoak: iraunkorrak dira. Tolesturak.

- Konprimitze-indar ez oso biziak baina oso konstanteak eta luzeak.

Harrien haustura: failak eta diaklasak.

- Indarrak harrien erresistentzia-maila gainditzean gertatu.


- 3 indar moten eraginez gertatu.
- Hausturek jarduera sismikoa eragin.

Deformazio elastikoak: aldi baterakoak.

- Indarra eteten denean harriak hasierako forma berreskuratu: errebote elastikoa


(intentsitate handiko lurrikarak eragin)
- Adb: Subdukzio eremuetan, uhin sismikoek harriak zeharkatzean.

Deformazioetan eragina duten faktoreak:

- Orokorrean, harriak material zurrunak dira, eta elastikotasun-mugara iristean


apurtzen dira.
- Indar konstanteak eta luzeak, lurrazaleko Tº↑ edo barruan ur asko dutenean,
deformazio plastikoak izan ohi dituzte.

DEFORMAZIO ELASTIKOA. LURRIKARA:

Lurrikarak edo seismoak: harriek bat bateko hausturak edo deformazio elastikoak
pairatu eta hasierako formara itzultzen direnean (errebote elastikoa) eta energia bat batean
askatzen dutenean gertatzen da.

- Lurrikaren eraketa:
○ Haustura edo errebote elastikoa sortzen den puntua: Hipozentroa.
○ Uhinak norabide guztietan hedatzen dira, azalera iristen diren
hipozentroarekiko puntu bertikalari Epizentroa deritzo.
- Lurrikaren efektuak:
○ Lurrikarak eta tsunamiak

LITOSFERA DEFORMATZEN DUTEN INDARRAK: TOLESTURAK:

Tolesturak: egitura laua duen harri-formazio baten gaineko konprimitze-indarren ondoriozko


deformazio plastikoak dira, eta harriak kurbatu egiren dira.

Tolestura baten elementuak:

- Ardatz planoa (plano axiala): Tolestura luzetarako bi zati gutxi-gorabehera


berdinetan banatzen dituen irudimenezko planoa
- Alpeak (saihetsak): plano axialak bereizten dituen tolesturaren bi aldea
- Gontza edo ardatza (gontz-lerroa): Plano axiala eta tolesturaren azaleraren arteko
irudimenezko lerroa.
- Bergentzia: plano axialak bertikalarekiko duen engelua.
- Okerdura (sahietsaren murgiltzea edo malda): sahiets batek horizontalarekiko duen
angelua.
- Norabidea: ardatzak ipar magnetikoarekin eratzen duen angelua.
Tolestura motak:
- Antiformea: egitura ganbila duen tolestura (ahurtasuna beherantz).
- Sinformea: egitura ahurra duen tolesa (ahurtasuna gorantz).
- Antiklinalak: arroka zaharrenak tolesturaren nukleoan dituen tolesa.
- Sinklinalak: arroka berrienak tolesaren nukleoan dituen tolesa
- Bertikalak: bergentzia angelua 0º
- Inklinatuak: bergentzia-angelua <90º
- Etzanak: bergentzia-angelua, ia 90º

HAUSTURA. DIAKLASAK ETA FAILAK


- Diaklasak: arroka batean hausturaz sortutako arrakala edo pitzadura da, bereizitako
bi blokeen desplazamendurik gabe.
- Normalean diaklasa multzoak edo sistemak eratzen dituzte.
- Failak: diaklasak baino hedadura eta zabalera handiagoko hausturak dira, eta
hautsitako blokeak bananduta daude, blokeek bata bestearekiko desplazamendua
izaten dutelako.
Faila baten elementuak:
- Faila-planoa
- Ezpainak (blokeak)
- Faila-jauzia

Faila motak:
Faila normala:
- Distentsio-indarrak
- Hondoratutako ezpaina, faila-planoaren gainean
Alderantzizko faila:
- Konpresio-indarrak.
- Ezpain goratua, faila-planoaren gainean
Faila urratzailea:
- Ebakitze indarrak.

PROZEZU EXOGENOAK ETA ERLIEBEA:


- Prozesu exogenoak erliebea moldatzen duten prozesuak dira, harriek
atmosferarekin eta hidrosferarekin elkar eragitearen ondorioz gertatzen direnak.
- Prozesu exogenoen eraginez arroka sedimentarioak sortzen dira. Arroka hauen
eratze-prozesuan hainbat prozesu bereizten dira: meteorizazioa, higadura, garraioa,
sedimentazioa eta diagenesia.
- Arroka sedimentarioak ezinbestekoak dira Lurraren historia geologikoa zehazteko.
3.1. METEORIZAZIOA: fenomeno atmosferikoek eta bizidunek azaleko harriengan sortzen
dituzten aldaketak eta apurketak eragiten dituzten mekanismoen multzoa.

- Erliebea moldatzerako orduan eragiten duen lehen prozesu geologiko exogenoa da.
- Harri amaren meteorizazioaz, alterazio-mantu deritzon material apurtuen geruza
bat sortzen da, malda handia bada, grabitatez behera egingo du eta bestela harri
amaren gainean geratu.
- 2 mota: M. kimikoa eta M. fisikoa (edo mekanikoa)
○ Aldi berean eragiten dute, baina ingurunearen arabera bata edo
bestea nagusitu daiteke.

Meteorizazio fisikoa edo mekanikoa: harriak, osatzen dituzten mineralen konposizio


kimikoa aldatu gabe apurtzea da.
Meteorizazioaren mekanismo nagusiak:

- Termoklastia: tenperatura aldaketek, modu ezberdinean dilatatzen dituzte haien


mineralak, ondorioz tentsioak sortzen dira, eta askotan errepikatzen direnean harriak
azaletik apurtzen dira. Oso ohikoa tenperatura-alde handiak dituzten zonaldeetan
(basamortuetan).
- Gelifrakzioa: ur likidoa pitzaduran sartu eta izozten bada, bolumena handituz harriak
apurtzen ditu. Klima heze eta hotzetan oso arrunta (adb. goi-mendietan).
- Urradura eolikoa: Haizeak arrastatutako partikulen inpaktuagatik biluzik dauden
arrokak zatitzea (ohikoa basamortuetan).
- Haloklastia: gatz disolbatuak dituen urak harrien pitzadurak betetzen dituenean,
gatzak bertan kristaldu eta harriak hausten dituzte. Ohikoa kostaldean eta zona
idorretan.
- Deskonpresioa (karga-presioa galtzea): lurrazalaren barnean sortutako arrokak
azaleratzen direnean, askoz presio gutxiago duten eremuetan, deskonpresiozko
erlaxatze-pitzadurak garatzen dituzte, lauzak osatuz.
- Izaki bizidunen ekintza: landareen sustraiak pitzaduretan sartu eta hazten direnean
hauek handitzen dituzte harriak hautsiz.

Meteorizazio kimikoa: Harrietako mineralen konposizio kimikoa aldatuz, beste mineral


batzuk sortzen ditu. Eragile nagusia ura da, disolbatuta daramatzan O2 eta CO2rekin.
Garrantzi handiagoa klima heze eta beroetan.

Prozesuak:

- Hidrolisia: Ioi formako uraren eraginez (H+ + OH-) mineral batzuen kristal-egiturak
hautsi.
■ Eragin handiena Granito-feldespatoetan.
- Disoluzioa: urak harriaren mineral batzuk disolbatzean.
■ Oso ohikoa ebaporitetan: halita, igeltsua,...
- Hidratazioa: ur-molekulak mineralen kristal-egituran sartzean.
■ Oso ohikoa buztin-mineraletan. Ura hartzean hedatzen dira
(hedatze-buztinak)
- Karbonatazioa: atmosferan: H2O+CO2→H2CO3 (azido karbonikoa) eratu, eta honek
kareharrien kaltzio karbonatoarekin erreakzionatzean, CaCO3+H2CO3→ Ca(HCO3)2
Kaltzio bikarbonatoa (uretan disolbagarria dena) eratu, eta horrela disobatuz paisaia
karstikoak eratu.
○ Oxidazioa: atmosferako O2 mineralen metal-elementuekin konbinatzean
(adb. Fe), higatzeko errazagoak izan ohi diren mineral oxidatuak sortu.
○ Izaki bizidunen ekintza: bizidunok sortzen ditugun azidoak mineralak aldatu
eta disgregatu.

3.2. LURZORUEN ERAKETA

LURZORUA: harri ama gehienak estaliz, harri honen meteorizazioz eta bizidunen
ekintzaren eraginez sortzen den geruza da. Geosferaren eta biosferaren arteko fasea da.
Lurzoruaren konposizioa
- Osagai ez-organikoak: tamaina ezberdineko harri eta mineral puskak: legarrak,
hareak, buztinak,...+ gatz disolbatuak dituen ura + airea.
- Osagai organikoak: lurzoruan bizi diren izaki bizidunak: (bakterio, onddo, landareen
sustraiak, animali txikiak + haiek surtutako materia organikoa hainbat
usteltze-mailatan, hots; humusa: kolore beltz edo arrea eta izaera azidoa duena.

Lurzoruaren egitura

- Lurzoruek geruzak (horizonteak) izan ohi dituzte, jarduera biologikoak sortutako


humusaren eta prezipitazioetako uren infiltrazioz eragindako substantzien garbiketa,
sakonera ezberdinetan barneratzearen ondorioz.
- Horrela lurzoru garatu baten profilak (egitura bertikalak) 3 horizonte izan
ohi ditu:
○ A horizontea, garbiketakoa edo lixibiaziokoa.
○ B horizontea, metaketakoa edo prezipitaziokoa.
○ C horizontea edo erregolitoa.

Lurzoruaren eraketa. 3 etapa ditu (276 orr.)

- Harri amaren meteorizaziotik sortzen den alterazio-mantuaren (C


horizontea, lurzoruaren osagai ez-organikoak dituena) gainean eratzen dira
lurzoruak.
- Izaki bizidunak ezartzea. Bizidunak alterazio mantua behar dute ezartzeko.
Lehenak (1.) bakterioak eta likenak → 2. goroldioak → 3. landareak, animaliak, etab.
→ haien jarduerek eta hondakinek harriak aldatu, → lurzorua sakonagoa egin, mat.
organiko ↑ (humusa), horrela azkenean A horizonte iluna sortuz.
- Lurzorua heltzea. Lurzorutik iragazten den euri-urak errestan eramaten dituen
substantziak (ioiak, gatzak, etab.) metatzen direneko sakoneran B horizonte
izeneko tarteko geruza sortu. Horizonte hau sortzen denean lurzorua heldua dela
kontsideratzen da.

Zergatik dauden zenbait lurzoru mota (Faktore edafikoak): eremu batetan sortuko den
lurzorua baldintzatzen duten faktore multzoa.

- Arroka ama mota: alterazio mantuaren osagai mineralak zehazten ditu, eta honek
lurzoru horretan ezarri daitekeen landaredi mota baldintzatzen du.
- Malda: malda gutxiko eremuetan eta depresioetan lurzoruak hedapen handiak izan
ditzake, eta oso toki maldatsuetan garapena zailagoa da materialak herrestean
joaten direlako. Malden orientazioak ere baldintza mikroklimatikoak aldatu ditzake
eta honekin lurzoruak ere.
- Landaretza: landareek lurzoru egituratu bat garatzea errazten dute.
- Klima: tenperatura eta prezipitazioa dira faktore garrantzitsuenak. Meteorizazio
mota eta intentsitatea, ezarriko den landaredi mota zehazten ditu.
- Jarduera biologikoak: lurzoruak garatzen lagundu: meteorizazioa eragin, mat.
organikoa eman, zorua sustraien bidez eutsi. Bakterio eta onddoak oso
garrantzitsuak humusaren sorreran.
- Denbora: klima bero eta hezeetan lurzoru helduak hamarkadak behar dituzte
eratzeko. Klima lehorretan milaka urte.

LURZORUAREN ERABILERA ETA KONTZERBAZIOA

- Lurzoruaren higadura: egun, lurzoruaren erabilera desegokia dela eta lurzoru asko
galtzen ari gara nekazaritza, basogintza, abeltzantzan erabiltzen diren metodo
desegoekien ondorioz. Lurzorua higatu den lekuetan basamortutzea gertatzen da
(prozesua gizakiak eragindakoa bada desertifikazioa esaten zaio).
- Lurzoruaren higadura arazoak EAEn: https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea
- Lurzoruaren kutsadura: industriak eta kontsumo-gizarteak sortzen dituzten
hondakin kutxatzaileen ondorioz lurzoru asko ekosistemak suntsitzeko gai diren eta
osasunari kalte egin diezaioketen kutxatzaileen kontzentrazio gero eta handiagoak
metatzen ari dira.

11.GAIA: LURRAREN HISTORIA GEOLOGIKOA


Higadurak, garraioak eta sedimentazioak erliebeak modelatzen dituzte agente hauen
bitartez:
- Grabitatearen eragina
- Glaziarren eragina
- Ur kontinentalen eragina
- Itsasoaren eragina
- Haizearen eragina

SEDIMENTAZIOA ETA SEDIMENTAZIO HARROAK:

Sedimentazioa higaduraren bitartez askatutako materialen (sedimentuen) jalkitzeko


prozesua da.

Sedimentazio mekanismoak

- Grabitatearen eraginez: material solidoak garraiatzen dituen eragileak energia


galtzean. Eragilea jariakorra denean materialak pisuaren arabera jalkitzen dira,
astunenetatik hasi eta arinenetaraino.
- Prezipitazio kimikoaren eraginez: uretan disolbatuta garraiatzen diren materialak
gainasetasunera iristean prezipitatuz jalkitzen dira.

HARRI SEDIMENTARIOAK:

Eratzeko mekanismoak direla eta, harri sedimentarioen formazioek hiru ezaugarri nagusi
dituzte:

- Estratuak osatzen dituzte:

○ Geruza horizontalak osatzen dituzte, berriagoak zaharragoen gainean.

○ Ondoren, indar tektonikoek deformatu ditzakete.


- Ale-hautapena dute:

○ Partikua lodienak sedimentazio-arroen hasieran eta azpian kokatu ohi dira.

○ Partikula finenak, sedimentazio-arroetan urrutirago iristen dira eta erortzea

gehiago kostatzen zaienez, besteen gainean kokatu ohi dira.

- Fosilak dituzte:

○ Diagenesia presio eta tenperatura moderatuetan gertatzen denez bizidunen

hondarrak kontserbatzea ahalbidetzen du.

ERREGISTRO ESTATIGRAFIKOA:

- Estratifikazioa: harri sedimentarioetan ikusten den geruza bidezko antolaketa da.


- Estratigrafia estratifikazioa aztertzen duen arloa da, zona bateko historia geologikoa
berreraikitzeko balio duena.
- Erregistro estratigrafikoa: arroka sedimentarioen estratuetan dagoen informazioa
da, historian zehar eskualde horretan gertatu denaren informazioa gordetzen du.

ESTRATUEN EZAUGARRIAK:

Estratua: harri sedimentarioak antolatzen dituen geruza bakoitza.

- Alboko estratuetatik bananduta dago estratifikazio-planoen bitartez. Goiko azalera


gaina edo sabaia da eta behekoa oin edo oinarria.
- Lodiera zehatz bat dauka: potentzia
- Okerdura: estratuak hasiera batean horizontalki pilatuta antolatzen dira eta
zaharrenak sakonago daude. Indar tektonikoek hori alda dezakete
- Faziesa: estratu bat besteengandik bereizten eta definitzen dituen ezaugarri
litologikoen multzoa ( Osagai mineralak: konposizioa, ehundura, kolorea, pikor
hautespena, fosilak…). Inguruneko baldintzak ezagutzeko balio du.

ESTRATUETAN DAGOEN INFORMAZIOA

informazio kronologikoa: Orokorrean arroaren behekaldean dauden estratuak


zaharragoak dira goian dituztenak baino. Salbuespenak: zamalkaduretan eta tolestura
etzan eta alderantzizkatuetan egon daitezkelarik.

Ingurune-baldintzei buruzko informazioa: faziesari erreparatuz sedimentaizio medioa


itsasoa, lakua, ibaia, basamortua,... zen jakin daiteke, baita sortu zeneko klima ere.

Prozesu geologikoei buruzko informazioa:

- Faila eta tolesturek: indar tektonikoak jasan dituztela


- Material bolkaniko edo plutonikoek: intrusio magmatikoak izan direla.
- Estratuak higadura azalera bat erakusten badute: inoiz prozesu exogenoen menpe
geratu zirela.

ERREGISTROEN INTERPRETAZIOA:

- Sekuentzia estratigrafikoa: estratifikazio-planoen bitartez bakarrik bereizitako


litologia desberdineko ondoz ondoko bi estratu edo gehiago.
- Sekuentzia desberdinak eten estratigrafikoen bidez agertzen dira bananduta:
estratifikazio-planoen desberdina den azalera, sedimentazioa denbora luzez gelditu
zela edo higadura handiko aldi bat izan zela adierazten duena (hutsune
estratigrafikoa

SEKUENTZIA ETA SEGIDA ESTATIGRAFIKOAK

Segida estratigrafikoa: etenen bitartez bereizitako ondoz ondoko hainbat sekuentzia


estratigrafiko.

- Bi mota daude:
■ Konkordanteak (estratu guztiak paraleloak)
■ Diskordanteak (estratu guztiak ez dira paraleloak)
- Segida estratigrafikoaren irudikapen grafikoa: zutabe estratigrafikoa

ERREGISTRO ESTATIGRAFIKOEN AZTERKETA

- Segida eta sekuentzia estratigrafikoak aztertuz Lurraren historian zehar izan diren
gertakari geologikoen eta biologikoen egutegi bat egin daiteke.
- Fosilei esker iraganeko bizi-formak, izaki bizidunen eboluzioa, estratuen adin
erlatiboa eta eratu ziren garaiko sedimentazio-ingurunea ezagutu daitezke.
- Sailetako estratuak denboran ordenatzeko, estratigrafiak hiru metodo erabiltzen
ditu: datazio erlatiboa, datazio absolutua eta korrelazio estratigrafikoa.

PRINTZIPIO ESTATIGRAFIKOEN APLIKAZIOA

- Jatorrizko horizontaltasuna: sedimentu geruzak horizontalki kokatzen dira


sedimentazio-arroen hondoan, eta, indar tektonikoek aldatzen ez badituzte kokapen
horretan jarraitzen dute.
- Estratuen gainjartzea: sail estratigrafiko normal batean, estratu bat gainean duena
baina zaharragoa eta azpian duena baino modernoagoa da.
- Alboko jarraitasuna: estratu bakoitzak azalera osoan adin bera du.
- Fauna-segida: fosil berak dituzten bi estratu adin berekoak dira.
- Gertakarien segida: fenomeno geologikoak efektua pairatzen duten estratuen
ondorengoak eta efekturik pairatzen ez dutenen aurrekoak dira.
- Aktualismoa: gaur egun azter ditzakegun prozesuak modu berean gertatu ziren
iraganean.
- Uniformismoa: prozesu geologikoak arautzen dituzten legeak ez dira aldatu.

DENBORA GEOLOGIKOA: DATAZIO-METODOAK

DATAZIO ERLATIBOA: eratze-sekuentziaren arabera ordenatzen ditu estratuak. Gertakari


geologikoak zer ordenatan gertatu diren jakiteko aukera ematen du, baina ez du benetako
adinik ematen.

Metodo nagusiak:

- Printzipio estratigrafikoak aplikatzea.


● Gertaera geologikoen hurrenkera
● Faunaren segidaren printzipioa
- Erregistro fosila aztertzea:
● Biozonak
- Fosil gidak.
● Ezaugarri hauek bete behar dituzte:
○ Denbora-tarte labur samarrean bizi.
○ Banaketa geografiko oso zabala.
○ Oso ugaria eta fosiltzen erraza izatea.
● Fosil gidak izanagatik datatu daitezken estratuen multzoari maila gida
esaten zaie.
- Paleomagnetismoa aztertzea.
● Polaritatearen alderantzizkatzea: adin bereko arrokek
paleomagnetismo bera izan behar dute.
- Erloju molekularra aztertzea.
● Mutazioen erritmo konstantean gertatu direla suposatuz, DNA
eta proteinen sekuentzietan metatu diren aldaketen bitartez
behar izan den denbora kalkulatzea.

DATAZIO ABSOLUTUA: estratuen edo gertakari geologikoen adin zehatza kalkulatu nahi
du. XIX. mendetik erabili diren metodo nabarmenenak:

- Erritmo biologikoak aztertzea: zuhaitzen eraztunak, koralen hazkuntza.


- Varva glaziarrak aztertzea: udara eta neguan utzitako sedimentu ezberdinak
aztertuz.
- Izpi kosmikoekiko esposizioa: izpi kosmikoek arroken mineraletan sortzen
dituzten isotopoak aztertuz adina kalkulatu.
- Datazio erradiometrikoa: metodo berriena eta garrantzitsuena. Modu
fidagarrian datatzeko harriak masa igneoekin erlazionatzen dira.
- Arroketan aurkitzen diren elementu erradioaktibo ezegonkorren
atomoak naturalki eta erritmo konstantean desintegratu egiten dira,
eta hori da metodoaren oinarria.
- Semidesintegrazio-denbora: lagin batean dauden elementu
erradiaktiboko atomoen erdia desintegratzeko behar den denbora.
- Elementuaren forma bakoitza (erradiaktiboa eta egonkorra) arrokan
zer proportziotan dagoen zehaztuta arrokaren adina kalkula daiteke.
- Erabiliena karbono-14.
- Fisioaren aztarnak: mineraletan dauden nukleo erradioaktiboen fisioak
kristal-egituretan sortzen dituzten kalteak aztertuz.

HISTORIA GEOLOGIKOA BERREGITEA

KORRELAZIO ESTRATIGRAFIKOA

Batzuetan, lurralde baten zutabe estratigrafikoan, erregistro estratigrafikoak


hutsuneak izan ditzake arrazoi hauengatik:

- Ez da osoa sekuentziak etenekin agertu ohi direlako (ad. higaduragatik).


- Sakabanatuta dago garai bereko sekuentziak eta sailak leku bereizietan egon
ohi direlako (zona urrunduetan eratu zirelako, plakek dinamikak jatorrizko saila
zatikatu duelako…)

Horregatik, leku desberdinetako estratu-sailen arteko korrelazioa ezinbestekoa da.

Korrelazio estratigrafikoa bi sail estratigrafikoren edo gehiagoren litologia eta


fosilak konparatzean datza, sail bakoitzeko estratuen arteko denbora-baliokidetza ezartzen
saiatzeko.

LURRAREN HISTORIAREN EGUTEGIA:

Estratigrafiari esker Lurraren historia geologikoa unitate ezberdinetan banatu da,


Lurrean izan diren gertakizun handiak kontutan hartuta. Unitateak hauek dira:

- Eoiak: hedadura handienekoak dira. Aurrekanbriarra osatzen duten Hadearra,


Arkearra eta Proterozoikoa, eta Fanerozoikoa.
- Aroak(era): Eoiak baino txikiagoak dira. Ziklo orogenikoen hasiera eta bizimoduen
aldaketa handiak adierazten dituzten diskordantzia handietan oinarrituta zehazten
dira. Adb. Fanerozoikoaren barruan hiru dira: Paleozoikoa, Mesozoikoa eta
Zenozoikoa.
- Periodoa /Aldiak (sistema): Aroak zatitzen dituzte. Bizi-formen aldaketen bidez
zehazten dira, baina aldaketak ez dira aroetan bezain sakonak.
- Epokak/ Garaiak (serie): Aldiak zatitzen dituzten unitateak.

HISTORIA GEOLOGIKOA:
1.- Azalera deskribatu behar da: erliebea, arroken ezaugarriak, egitura tektonikoa…
Mapa geologikoetan biltzen da informazioa.

2.- Lurrazalaren eboluzioa ondorioztatzen da, ebaki geologikoen bidez.

3.- Eboluzioan zehar egon ziren ingurune geologikoak berreraiki eta datak jartzen zaizkie,
azterlan estratigrafiko baten bidez. Horretarako, datu estratigrafiko guztiak izanda eta
beti ere gertakariak kronologikoki, zaharrenetik berrienera ordenatuz horrela jokatzen da:

- Estratu edo intrusio magmatikoak adierazi, nola sortu ziren azalduz.


■ Estratu edo sekuentzia estratigrafiko bakoitzaren sedimentazioa zer
inguruen-baldintzetan gertatu zen azaldu. (klima aldaketak, itsas
erregresioak/transgresioak),...)
■ Nahikoa fosil izatekotan, gertaera biologikoak aipatu (iraungipenak,
espezie berrien sorrera,...)
- Etengune estratigrafikoak adierazi (deformazioak, higadura prozesuak,...)

You might also like