You are on page 1of 8

EREMU GRABITATORIOA

Eremu Grabitatorioaren galderak (95 Iraila) Solido zurrunaren momentu angeluarra. Deskriba ezazu momentu angeluarraren kontserbazioaren teorema betetzen den higiduraren adibideren bat.

(96 Ekaina) (03 Ekaina) (06 Uztaila) (09 Uztaila) (97 Iraila)

Idatz itzazu Eguzkiaren inguruko planeten biraketa-higidura azaltzen duten Kepler-en legeak. Newton-en Grabitazio Legean oinarrituz, azal bedi Kepler-en hirugarren Legea orbita zirkularraren kasurako.

Defini ezazu indar-eremu kontserbakorra zer den eta eremu ez-kontserbakorrekin dituen desberdintasunak. Jar ezazu desberdintasun bakoitzaren loturiko adibideren bat.

(99 Ekaina) Lor bedi Kepler-en hirugarren legea orbita zirkular batentzat, zeinek planeten orbiten (07 Ekaina) periodoak eta erradioak erlazionatzen dituen. (10 Ekaina)

(99 Uztaila)

Potentzial grabitatorioa eta energia potentziala. Nola aldatzen da masa baten energia potentziala Lurraren zentroarekiko duen distantziaren funtzioz? Egin bedi funtzio horren irudikapen grafikoa.

(00 Ekaina) Lurraren gainetik h altuerara biraka ari den satelite artifizial baten energia mekanikoa.

(01 Ekaina) Enuntziatu momentu angeluarraren teorema puntu material baten kasurako eta deskribatu higiduraren adibideren bat non momentu angeluarraren kontserbazioaren teorema betetzen den. (04 Uztaila) Lurraren erradioa nolabait bere erdira murriztuko balitz, bere masa aldatu gabe, zein izango litzateke grabitatearen azelerazioa gainazal berrian? Zein izango litzateke g-ren balioa gainazal berritik hasierako erradioaren distantziara?

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

Eremu Grabitatorioaren ariketak

(95 Ekaina)

1.000 kg-ko suziri bat orbitan jarri da Lurreko gainazaletik 800 km-ra. Datuak: G= 6,6710-11 Nm2kg-2 ML= 5,981024 kg RL= 6.370 km Kalkula itzazu : a) Energia potentziala. -5,561010J b) Energia zinetikoa. +2,781010 J c) Satelitearen biraketa-periodoa. 1,68 h=1h 40,7 min Suziri baten bidez, gorputz bat itsasmailaren gaineko 500 km-ko altuerara eraman da. Datuak: G= 6,6710-11 Nm2kg-2 ML= 5,981024 kg RL= 6.370 km a) Altuera horretan, zein da Lurreko eremu grabitatorioaren intentsitatea ? 8,45 N/kg b) Zein abiaduraz jaurtiki beharko da gorputz hau, Lurraren erradioarekiko norabide perpendikular batean, orbita zirkular bat deskriba dezan ? 8.195,9 m/s c) Zein izango litzateke gorputzaren biraketa-periodoa Lurraren inguruan ? 1,57 h d) Gorputzaren masa 100 kg-ko bada, zein izango da bere energia mekanikoa ? -2,9109 J Demagun Lurra eta Ilargia osotzen duten sistema dugula, eta ez dagoela beste inolako kanpoko eraginik. Datuak: MI=0,0123 ML eta RL-I=3,84108m. a) Zein puntutan da nulua eremu grabitatorioa, Lurraren eta Ilargiaren artean ? 3,46108 m b) Zein izango da potentzial grabitatorioak izango duen balorea puntu horretan ? -2,1410-19ML J/kg c) Marraztu gorputz biek sortzen duten eremuaren indar-lerroak.

(95 Iraila)

(96 Iraila)

(97 Ekaina) Lurra RL= 6.370 km-ko erradiodun esfera homogeneoa dela kontsideratuz. Datuak:G eta ML a)Kalkulatu P puntuan dagoen grabitatearen azelerazioa, zeina Lurraren gainazaletik 630 km-ra dagoen. 8,14 N/kg b)Pausagunetik hasita askatuko bagenu partikula bat P puntuan, zein abiaduraz helduko litzateke Lurraren gainazalera? (Ez da kontutan hartzen atmosferaren kontrako marruskadura). 3.357,2 m/s

(97 Iraila)

50 kg-ko masa duen satelite artifizial bat, Lurraren gainazalarekiko 630 km-etako altueradun orbitan jartzea nahi da. Datuak: G, ML eta RL. a) Zein izango da sateliteak izan behar duen abiadura orbita horretan egoteko? 7.548,6 m/s b) Zein energia eman behar zaio sateliteari, Lurraren gainazalean, orbita horretan jartzeko? +1,7109 J c) Zein da eremu grabitatorioaren balorea altuera horretan? 8,14 N/kg Orbita zirkular ekuatorialean jarri nahi da 50 kg-ko satelite artifizial bat, bere erradioa Lurraren erradioaren bikoitza delarik. Datuak: G, ML eta RL. Kalkula bitez : a) Sateliteari eman beharko zaion energia, eta beraren abiadura orbitala. +2,35109 J; 5595,4m/s b) Behin orbita horretan egonez gero, sateliteari gehitu beharko geniokeen energia Lurraren eremu grabitatorioaren erakarpenetik ihes egin zezan. +7,83108 J

(98 Ekaina)

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

(98 Iraila)

Astronauta bat, 2RL erradiodun orbita zirkularra osotzen duen satelite batean aurkitzen da, eta aldiune batean, Lurrarekiko 40 m/s-ko abiaduraz zihoan 20 kg-ko objektu bat ikusten du pasatzen, Lurrarekin talka egiteko ibilbidea daramalarik. Datuak: G, ML eta RL. Kalkula bitez : a) Objektuaren abiadura Lurrera heltzean. 7.913,15 m/s b) Satelitearen abiadura eta azelerazioa bere orbitan. 5.595,4 m/s ;2,46 m/s2

(99 Ekaina) Lurraren erradioa 6370 km ingurukoa da. 20 kg-ko masa bat Lurraren gainazaletik 300 km-ra altxatzen baldin badugu : Datuak: G eta ML . a) Zein da objektuaren pisua altuera horretara? 179,3 N b) Zein izango da beraren energia potentzialaren aldaketa? +5,63107 J c) Objektua altuera horretatik erortzen uzten baldin badugu, zein abiaduraz helduko da Lurraren gainazalera? 2.373,3 m/s

(99 Iraila)

Demagun Ilargia biraka ari dela Lurraren inguruan 27 eguneko periodoaz eta haren zentrotik 38 108 m-ra. Kalkula bitez: Datuak: G eta MI=734 1022 kg. a) Lurraren masa. b) Zenbait energia behar da Ilargia Lurretik infinituki aldentzeko? 1000 km-ko erradioa duen planeta baten gainazalean, grabitatearen azelerazioak 2 ms-2 balio du. Kalkula bitez: Datuak: G. a) Planetaren masa. 31022 kg b) Planetaren gainazalean kokaturiko 50 kg-ko masa duen objektu baten energia potentzial grabitatorioa. -108 J c) Planetaren gainazaletik objektuen ihes-abiadura. 2.000,5 m/s 100 kg-ko meteorito bat hasieran pausagunean aurkitzen da Lurraren gainazaletik 6 R T distantziara, non RT Lurraren erradioa den. Datuak: G, MT eta RT. a) Zein da bere pisua puntu horretan? 20 N b) Zein da bere energia mekanikoa? -0,895109 J c) Lurrera erortzen bada, zein abiaduraz helduko da Lurraren gainazalera?10.360,15 m/s

(00 Uztaila) (04 Ekaina)

(01 Ekaina)

(01 Uztaila)

Ilargiak 7,351022 kg-ko masa du 1,7410 6 m-ko erradioa. 5000 kg-ko satelite bat biraka ari da bere inguruan bost aldiz ilargiaren erradioa duen orbita zirkular batean. [Oharra: Arbuia bedi Lurraren eragina] Datua: G= 6,6710-11 Nm2kg-2 Kalkula bitez: a) Satelitearen biraketa periodoa. 20,2 h b) Satelitearen energia osoa. -1,4109 J c) Ilargiaren gainazaletik ihes egiteko behar den abiadura (ihes-abiadura)2.373,8 m/s Ilargiaren gainazala behatzeko eginkizunarekin, 500 kg-ko satelite bat jartzen da Ilargiaren inguruko orbita zirkular batean, beraren gainazaletik 260 km-ra. Datuak: Ilargiaren masa: MI = 7,34.1022 kg ; RI = 1.740 km ; G =6,67.10-11 Nm2kg-2 Kalkula bitez: a) Satelitearen abiadura orbitala. 1.564,6 m/s b) Satelitearen biraketa-periodoa. 0,84 h c) Satelitearen energia potentziala Ilargiak sorturiko eremu grabitatoriaren kausaz. -1,2109 J

(02 Ekaina)

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

d) Satelitearen energia osoa, bakarrik Ilargiarekin elkarrakzionatzen duela suposatuz. -6,1108 J (02 Uztaila) 1.000 kg-ko kohete bat orbitan jartzen da Lurraren gainetik 800 km-ra. Datuak: G, MT eta RT. Kalkula bitez : a) Bere energia potentziala. 5,561010J b) Bere energia zinetikoa. +2,781010 J c) Satelitearen biraketa periodoa. 20,2 h d) Altuera horretara izan beharko lukeen abiadura Lurraren eremu grabitatoriotik ihes egiteko. 2.373,8 m/s (03 Ekaina) (04 Uztaila) Gorputz bat itsasoaren gainazaletik 630 km-ko altuerara eramaten da kohete baten bitartez. Datuak: G, RL eta ML. a) Zein da eremu grabitatorioaren intentsitatea altuera horretara? b) Zenbateko abiaduraz jaurtiki beharko genuke altuera horretara dagoen gorputz hori, Lurraren norabide erradialarekiko norabide perpendikular batean, orbita zirkular bat deskriba dezan?. c) Zein izango litzateke gorputz horren Lurraren inguruko biraketaren periodoa? d) Gorputzaren masa 100 kg-koa bada, zenbatekoa da bere energia mekanikoa? 1000 kg-ko satelite artifizial batek, orbita zirkular bat deskribatzen du Lurraren inguruan, bere gainazalaren gainetik 6000 km-ra. a) Zenbatekoa da orbita horretaraino eramateko behar izan dugun energia txikiena Lurraren gainazaleko puntu batetik abiatuz? b) Zenbatekoa da satelitearen abiadura lineala? c) Zenbatekoa da satelitearen Lurraren inguruko biraketa-periodoa? ( Datuak: G, ML, RL ) Lurraren eta Ilargiaren zentroen arteko batez besteko distantzia 384000 km da. Erraz ikus daitekeenez, bi gorputzok lotzen dituen zuzenean puntu bat dago (P delakoa) non itxurazko grabitatea nulua den, indar erakarle biek elkar anulatu egiten baitute. Lurraren masa gutxi gorabehera Ilargiarena 80 bider beste dela jakinik: a) Aurkitu P puntutik Lurraren zentrorainoko distantzia. Ba al dago zuzen horretan beste punturen bat non indarrek elkar anulatu egiten duten? b) Kalkulatu puntu horretan Lurrak eta Ilargiak sorturiko potentzial grabitatorio osoa. c) Kalkulatu zenbateko abiadura eman behar zaion Lurraren azalean dagoen gorputz bati P puntu horretaraino abiadura nuluan hel dadin. (Honako honetan, arbuiatu Ilargiak sortutako potentzial grabitatorioa Lurraren azalean) Datuak: G =6,67.10-11 Nm2kg-2 ; ML= 5,981024 kg ; RL= 6.370 km Umbriel-ek (Urano-ren satelite bat) 267106 m-ko erradioko orbita ia-ia zirkularra deskribatzen du, eta bere biraketa periodoak 358 10 5 s balio du. Oberon (Urano-ren beste satelite bat) 586 10 6 m-ko erradioko orbita zirkularrean ari da biraka. a) Kalkulatu Urano-ren masa. b) Kalkulatu Oberon-en biraketa periodoa. Datuak: G =6,6710-11 Nm2kg-2

(03 Uztaila)

(05 Ekaina)

(05 Uztaila)

(06 Ekaina) Satelite artifizial bat, 500 kg-koa, biraka ari da lurraren gainazaletik 5000 km-ko altuerako orbita zirkularrean. Kalkulatu: a) Bere abiadura, b) Bere energia osoa, c) Orbita horretatik abiatuz, 10.000 km-ko altuerako beste orbita zirkular batean kokatzeko behar den energia eta d) Azkenengo prozesu honetan, zenbatean aldatzen dasatelitearen momentu angeluarra? Datuak: Grabitazio Unibertsalaren konstantea: G =6,6710-11 Nm2kg-2 Lurraren masa: ML= 5,981024 kg Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

Lurraren erradioa: RL= 6.370 km (06 Uztaila) Lurra biraka ari da Eguzkiaren inguruan r=1,510 6 m-ko erradioko orbita zirkular batean eta bira oso bat ematen du urtebete bakoitzean. Kalkulatu: a) Lurraren translazio-abiadura, b) Lurraren momentu angeluarra eta c) Eguzkiaren masa. Datuak: Grabitazio Unibertsalaren konstantea: G =6,6710-11 Nm2kg-2 Lurraren masa: ML= 5,981024 kg (07 Ekaina) Nazioarteko Espazio-Estazioa (ISS) Lurraren inguruan biratzen ari da zirkulartzat hartuko dugun orbita batean, lurrazaletik 380 km-ra. Kalkulatu: a) Estazioaren abiadura lineala eta Lurrari bira oso bat emateko hartuko duen denbora-tartea (periodoa), b) lurrazaleko puntu batetik hasiz*, 1 kg-ko masa orbita horretara bidaltzeko behar dugun energia minimoa, eta c) orbita horretatik Lurraren erakarpenetik ihes egiteko behar den abiadura. Datuak: Lurraren erradioa = 6,37 x 106 m, Lurraren masa = 5,98 x 1024 kg Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 x 10 -11 N m2/kg2 * Ez hartu kontuan Lurrak bere ardatzarekiko duen biraketa-abiadura

(07 Uztaila) Lehenengo hurbilketa batean, Eguzki-sistemako lehenengo lau planetek Eguzkiraino dituzten distantzien arteko erlazioak oso errazak dira. Orbita hauek zirkulartzat hartuz, eta R bada Merkurioren orbitaren erradioa, beste hiru planeten erradioak hurrengoak dira: Artizarrarena, 2R; Lurrarena, 3R, eta Marterena, 4R. Planeten higidurarako Keplerren hirugarren legeak halaxe dio: Eguzkiaren inguruko orbitan dabilen planeta baten periodoaren berbidura eta orbita horren erradioaren kuboa elkarren proportzionalak dira, T2 =KR3 Lurraren periodoa ezagutzen badugu, kalkulatu: a) beste planeten periodoak (egun lurtarretan), b) proprotzionaltasun konstantea, K, eta, azkenez, c) nola aldatuko lirateke periodo hauek Eguzkiaren masa 4 aldiz handiagoa izango balitz?

(08 Ekaina) Kalkulatu Artizarraren azalean kokaturiko l0 kg-ko objektu batek zer altuera lor dezakeen gehienez, hasieran 5 km/s-ko goranzko abiadura ematen baldin bazaio. Altuera horretan, a) zenbat balio du bere energia potentzialak?, b) zer pisu izango du?, eta c) zer ihes-abiadura izango du altuera horretan?. Datuak: Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 x 10-11 N m2/kg2 Artizarraren erradioa = 6,52x106 m, Artizarraren masa = 4,87x1024kg

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

(08 Uztaila) Lurraren inguruko satelite bat, 500 kg-koa, orbita zirkular sinkronikoan (edo geoegonkorrean*) higitzen ari da. Bat-batean, gelditu egiten da bere orbitan. Kalkulatu: a) satelitea geldiarazteko zer energa behar den, b) lurrazalera heltzean, zer abiadura izango duen. *geoegonkorra: orbita ekuatoriaia da, non sateliteak Lurraren abiadura angeluar berbera baitu, eta horregatik lurrazaleko puntu berberaren gainean dagoela ematen du beti. Datuak: Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 x 10-11 N m2/kg2 Lurraren masa : 5,99x1024 kg Lurraren erradioa: 6370 km

(09 Ekaina) Masa berdineko bi satelitek orbita zirkularrak osatzen dituzte Lurraren inguruan, RA erradioduna lehenengoa, eta RB erradioduna bigarrena. RB delakoa RA -ren bikoitza bada, kalkulatu satelite bien hurrengo magnitudeen arteko arrazoiak: a) biraketa-periodoena, b) abiadura linealena. c) abiadura angeluarrena: d) energia osoena, eta e) grabitatearen azelerazioena (g) RA-n eta RB-n Datuak :
-2

RA = 10.000 Km; Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 x 10-11 N m2 kg Lurraren masa : 5,99x1024 kg Lurraren erradioa: 6370 km.

(09 Uztaila) M masako gorputz bat bertikalki jaurtikitzen da lurrazaletik VO goranzko abiaduraz, eta haren gainetik h altueraraino igotzen da. Zenbatekoa da VO, altuera hori Lurraren erradioaren bikoitza izan dadin? Demagun jaurtikitzen dugun objektuaren masa bikoizten dugula, eta jaurtikitzeabiadura ere bikoitza dela. Zein altueraraino igoko da honako honetan? Zein da energia potentzialen arrazoia kasu bietako punturik garaienetan? Zein da hasierako energia zinetikoen arrazoia kasu bietan? Datuak: M=100 kg; Grabitazioaren konstante unibertsala: G=6,67x 10-11 Nm2/kg2 ; Lurraren masa: 5.99x1024 kg; Lurraren erradioa: 6.370 km.

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

(10 Ekaina) Grabitatearen intentsitateak R erradioko planeta baten gainazalean g0 balio du. A puntuan, intentsitate horrek gA = g0/2 balio du; B puntuan, berriz, gB = g0/4 balio du. g-ren definizioa eta energiaren kontserbazioaren printzipioa erabiliz, kalkulatu:

a) A eta B puntuetatik planetaren zentrorainoko distantziak. b) A puntuan objektu batek eraman behar duen abiadura minimoa B punturaino hel dadin. c) A puntuan objektu batek eraman behar duen abiadura minimoa distantzia infinituraino hel dadin (hain distantzia handia, ezen bertan g delakoa ia-ia nulutzat har daitekeen). Azken kasu horretan, zer abiadura izango du B puntutik igarotzean? g0 = 9,8 m/s2, R = 6,37106 m

(10 Uztaila) Planeta baten inguruan satelite bat ari da biraka R erradiodun orbita zirkular batean, v abiaduraz. Kalkulatu: a) biraketa-periodoa. b) planetaren masa. c) Zenbat balioko luke biraketa-periodoak, orbitaren erradioa bikoiztuko balitz? Datuak: R = 10.000 km; v = 8 km/s; Grabitazio unibertsalaren konstantea G = 6,6710 -11 N m2/kg2 .

(11 Ekaina) Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS), 280.000 kg-koa, lurrazalarekiko 360 km-ko batezbesteko altitudeko orbita zirkularrean biraka ari da Lurraren inguruan. Atmosfera garaiarekin duen marruskaduragatik, haren altitudea jaisten ari da etengabe eta, ondorioz, orbitaren zuzenketa periodiko baten beharra dago. Eman dezagun ezen, esandakoarengatik, espazio-estazioa 340 km-ko altitudeko orbitara jaitsi dela. Kalkula ezazu: a) 340 km-ko altitudeko eta 360 km-ko altitudeko orbitetan espazio-estazioak dituen abiadura orbitalak, b) orbita altuena berreskuratzeko behar den energia, eta c) biraketa-periodoan gertatu den aldaketa.

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

Datuak: Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 10-11 N m2/kg2 Lurraren masa: M = 5,99 1024 kg Lurraren erradioa: R = 6,37 106 m (11 Uztaila) R erradioko planeta baten gainazalean dugun grabitatearen intentsitateak g0 balio du. Objektu bat distantzia infinitutik (non bertan g delakoa zein potentzial grabitatorioa praktikoki nulutzat har daitezkeen) askatu eta planetaren gainean libreki erortzen uzten bada, kalkula ezazu: a) planetaren masa, b) objektuaren abiadura planetaren gainazalera heltzean, eta c) objektuaren abiadura A puntutik igarotzean, han grabitateak g0/3 balio badu. Datuak: Grabitazio unibertsalaren konstantea: G = 6,67 10-11 N m2/kg2 g0 = 9,8 m/s2 R = 6,37 106 m

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko Fisikako hautaprobak 95-11 (E. GRABITATORIOA)

You might also like