You are on page 1of 2

PROPORTZIONALTASUN- BURUKETAK BIRPASA

1. Lau galleta-kaxak 2,4 kg-ko pisua dute. Zer pisu dute aurrekoen moduko bost kaxak?

2. Hiru txorrota berdin ditut, depositu bat betetzeko. Bata zabalduta, depositua 12
minututan betetzen da. Zenbat denbora beteko da hiru txorrata zabalduz?

3. Botilarazteko bi makina dituen soto batean, 15 egunean botilaratzen dute ardo-uzta


osoa. Zenbat denboran egingo lukete lan hori makina bakar batekin?

4. Jantziak egiten dituzten lantegi batean 5880 soineko egin dituzte 21 egunean.
Produkzio erritmo hori eutsiz gero, zenbat soineko egingo dituzte hurrengo 15
egunetan?

5. Lineako autobus batek, 80 km/h-ko abiaduran joanda, 25 minutu behar ditu bi herrien
arteko bidea egiteko. Zenbat denboran egingo du 100 km/h-ko badoa?

6. Lorazain batek 18 minututan ebakitzen du makinarekin 200 metro karratu dituen


zelaiko belarra. Zenbateko azalera ebakiko du ordubete eta erdian?

7. Langile batek 20000 euro irabazten du urtero egunean 4 ordu lan egitearen truke.
Beste batek 15000 euro irabazten du, zenbat ordu egiten ditu egunean?

8. Lau segalarik hiru ordutan ebaki dute zelai bateko belarra. Zenbat denboran egingo
dute sei segalarik?

9. 4 km/h-ko abiaduran dabilen lagun batek 30 minututan egin du parkeko ibilbidea.


Zenbat denboran egingo du ibilibide bera 15km/h-ko abiaduran doan txirrindulariak?

10. Jonek eta Karmelek goizeko 8tan utzi dituzte automobilak aparkalekuan. Jonek
eguerdiko 12etan hartu du, eta 3,4 euro ordaindu ditu. Zenbat ordainduko du Karmelek
17etan hartzen badu automobila?

You might also like