You are on page 1of 2

ESKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Gizarte-Zientzietan aplikatutako MATEMATIKA I. Ekaina, 1995 (1)

OHARRAK: (1) Ikasleak A, B eta C taldeetako bakoitzetik ariketa bana aukeratu eta ebatzi behar du. (2) Ariketa guztiak
berdin baloratuko dira. (3) Kalkulagailu zientifikoen erabilera onartuta dago, programagarriak izan ezik.

A Multzoa

1. Paper fabrika batean bi paper klase ekoizten dituzte: estra eta arrunta. Estra klaseko tona bakoitza 150.000 pezetatan
saltzen da eta arruntekoa 100.000 pezetatan. Fabrikak hilero gutxienez 7,5 milioi pezetatako eskariak izan ditu. Ekoiz-
tutako paper guztia gero birziklatua izango da. Horrela estra klaseko tona bakoitzeko 2 unitate egur aurrezten da eta
klase arrunteko tona bakoitzeko 3 unitate egur. Negozioa errentagarri izan dadin, hilero gutxienez 150 unitate egur au-
rreztu behar dira. Azkenik, ekoiztutako paper tona bakoitzeko (estra zein arrunta) 2 m3 ur kutsatzen da. Programa
ezazu fabrikaren ekoizpena kutsadura ahalik eta txikiena izan dadin.

⎛ 1 1 t ⎞
⎜ ⎟
2. Izan bedi honako matrize hau: A = ⎜ t 0 − 1⎟
⎜− 6 −1 0 ⎟
⎝ ⎠
a) Aurki itzazu t-ren halako balioak non A matrizeak alderantzizkorik ez duen.
b) t=2 baliorako, aurki ezazu, existitzekotan, X matrizea non X A = (1 0 -1)

B Multzoa

1
1. Egizu y = x + funtzioaren azterketa osoa (eremua, gorapena, ahurtasuna, muturrak, inflexio-puntuak, asintotak eta
x
abar) eta eman beraren adierazpen grafikoa.

2. Eman ezazu abzisa-ardatzak, y=x3 kurbak eta x+y=2 zuzenak planoan mugatzen duten barrutiaren adierazpen grafikoa
eta aurki ezazu beraren azalera.

C Multzoa

1. Herri bateko gizabanakoen adinak banaketa normala du, beraren batezbestekoa 32 urtekoa eta desbiderapen estandarra
8 urtekoa izanik.
a) Aurki ezazu 18 urte baino gazteagoen proportzioa.
b) Herri horretan 2 milioi pertsona bizi dira. Aurki ezazu bertako 60 urte baino zaharragoen kopurua, gutxi gorabehera.

2. Ondoko taula honetan 40 ikasleen Matematika eta Fisikako notak bildu dira:

Matematika (X) 3 4 5 6 6 7 7 8 10
Fisika (Y) 2 5 5 6 7 6 7 9 10
Ikasle kopurua 4 6 12 4 5 4 2 1 2
a) Idatzi X eta Y-ren banaketak. Aurki itzazu dagozkien batezbestekoak eta desbiderapen estandarra, erabiltzen diren
formulak zehaztuz.
b) Deskriba ezazu X eta Y-ren korrelazio-koefizientea nola kalkulatzen den eta nolako informazioa ematen duen.
Egoki iezaiozu hori gure problemari.
ESKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Gizarte-Zientzietan aplikatutako MATEMATIKA I. Iraila, 1995 (1)

OHARRAK: (1) Ikasleak A, B eta C taldeetako bakoitzetik ariketa bana aukeratu eta ebatzi behar du. (2) Ariketa guztiak
berdin baloratuko dira. (3) Kalkulagailu zientifikoen erabilera onartuta dago, programagarriak izan ezik.

A Multzoa

⎧2x − y + z = 0

1. Izan bedi honako ekuazio sistema hau: ⎨− x − z = −1
⎪3x + y + 4z = 5

a) Adieraz ezazu sistema hori matrize eran eta aurki ezazu koefizienteetako matrizearen determinantea.
b) Aurki itzazu soluzio guztiak.

2. Enpresa batek meategi bi ditu, M eta N. M meategiak egunero kalitate handiko tona 1 mineral, kalitate ertaineko 7 tona
mineral eta kalitate txikiko 3 tona mineral ekoizten ditu, horretarako, 200.000 pezeta gastatuz. N meategiak, bere alde-
tik, egunero kalitate handiko 4 tona mineral, kalitate ertaineko 3 tona mineral eta kalitate txikiko 3 tona mineral ekoiz-
ten ditu, horretarako 300.000 pezeta gastatuz. Enpresak eskari hauek bete behar ditu gutxienez: kalitate handiko 80
tona, kalitate ertaineko 210 tona eta kalitate txikiko 150 tona. Zenbat egun lan egin behar da meategi bakoitzean kostua
minimoa izan dadin?

B Multzoa

x2
1. Izan bedi honako funtzio hau: f(x) = + log x (hemen, “log”, logaritmo nepertar esan nahi du).
2
a) Aurki ezazu kurbaren zuzen ukitzailea beraren inflexio-puntuan.
b) Aurki ezazu (1,1) puntutik pasatzen den f(x)-en jatorrizko funtzioa.

2. ( )2
Egizu y = x 2 − 1 funtzioaren azterketa osoa (eremua, gorapena, ahurtasuna, muturrak, inflexio-puntuak, asintotak
eta abar) eta adieraz ezazu grafikoki.

C Multzoa

1. Toki jakin batean ekaitza izateko probabilitatea 0,3 da. Ekaitza gertatzen deneko %70 kasuetan komunikabide telefo-
nikoek huts egiten dute. Aldiz, eguraldi ona dagoenean kasuen %90etan telefonoak ondo dabiltza.
a) Toki horretara deitu nahi dugu. Zein da telefonoa ondo ibiltzeko probabilitatea?
b) Telefonoa ondo dabil. Zein da eguraldi ona izateko probabilitatea?
c) Telefonoa ez dabil. Zein da ekaitza izateko probabilitatea?

2. Ondoko taula honetan 6 emakumeen adina eta odol-presioa presioa bildu dira:
Adina (urtetan) (X) 56 42 72 36 63 47
Odol-presioa (Y) 14 12 16 12 15 13

a) Deskriba ezazu nola kalkulatzen den X eta Y-ren korrelazio-koefizientea eta nolako informazioa ematen duen.
Egoki iezaiozu hori gure problemari.
b) Kalkula ezazu X gaineko Y-ren erregresio-zuzena, eta eman ezazu 45 urteko emakume baten odol-presioaren es-
timazioa.

You might also like