You are on page 1of 29

A eman ta zabal zazu

Universidad
del Paı́s Vasco
Euskal Herriko
Unibertsitatea

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Sarrikoko Atala

ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA ETA


MARKETINARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA

IKASTURTEA: 2021-22

ARIKETAK

Metodo Kuantitatiboak Saila


Lehendakari Agirre 83
48015 BILBAO
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2019-2020 Ikasturtea. ARIKETAK 1 ETA 2 (25 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Inbertsio-fondoak saltzen dituen banku batek inberstio-fondo berri bat saldu nahi du eta
bezeroekin biltzen ari da. Bezero batek inbertsio-fondo berria erosteko duen probabilitatea
0.3 da. Bezeroak independenteak direla suposatzen da.

1. (3 puntu) 6 bezerorekin biltzen bada, zein da horietako 2 bezeroei inbertsio-fondo


berria saltzeko probabilitatea?

2. (3 puntu) 15 bezerorekin biltzen bada, zein da gehienez 4 bezeroei inbertsio-fondoa


saltzeko probabilitatea?

3. (4 puntu) 70 bezerorekin biltzen bada, zein da 22 bezeroei baino gutxiago inbertsio-


fondoa saltzeko probabilitatea?

1
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi X aseguru-polizak saltzen duen bulego batek egunero jasotako erreklamazioen
kopurua. Demagun λ = 2.5 parametroa duen poisson-en banaketa jarraitzen duela.

1. (3 puntu) Kalkula ezazu erreklamazioen kopurua, egun batean, 2 izateko probabi-


litatea?

2. (4 puntu) 2 egun kontsideratzen badira, kalkula ezazu erreklamazioen kopurua 2


baino handiagoa izateko probabilitatea?

3. (3 puntu) Hilabete bat, 30 egun, kontsideratzen badira, zein da bulegoak jasoko


duen erreklamazioen kopurua gutxienez 80 izateko probabilitatea gutxi gorabehera?

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 1 ETA 2 (25 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi b(0.2, n) banaketa binomiala duen Z a.a. bat. Aldagai horren batezbestekoa
E(Z) = 4 bada:

1. (2 puntu) Zein da n-ren balioa?

2. (2 puntu) Zein da Z a.a.-aren funtzio karakteristikoa?

Kalkula itzazu honako probabilitate hauek:

3. (2 puntu) P (Z = 2)

4. (2 puntu) P (Z > 4)

5. (2 puntu) P (1 < Z ≤ 5)
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Banku batean astero sinatutako hipoteken kopuruak Poisson banaketa jarraitzen du eta
bere batezbestekoa 1 da. Suposatzen dugu asteak independenteak direla.

1. (3 puntu) Aste batean, zein da sinatutako hipoteken bariantzaren balioa?

2. (3 puntu) Hiru aste kontsideratzen badira, zein da guztira 4 hipoteka sinatzeko


probabilitatea?

3. (4 puntu) 36 aste aztertzen badira, zein da 36 hipoteka edo gutxiago sinatzeko


probabilitatea?

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.


ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 1 ETA 2 (25 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresa batek ordenagailuak egiten ditu. Ordenagailu bat akastuna izateko probabilitatea
0.3 da. Makina horrek produzitutako ordenagailuak independenteak dira.

1. (3 puntu) Zoriz 4 ordenagailu aukeratzen badira, zein da horietatik 3 akastunak


izateko probabilitatea?

2. (3 puntu) Enpresa horrek produzitutako 20 ordenagailu aztertzen badira, zein da


gutxienez 4 akastunak izateko probabilitatea?

3. (4 puntu) Eta 100 ordenagailu aztertzen badira, zein da 34 edo gutxiago akastunak
izateko probabilitatea?
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresa batean orduro zerbitzu baten eske datozen bezeroen kopurua adierazten duen X
aldagaiak Poisson banaketa jarraitzen du. Enpresak badaki probabilitate handiena duten
kopuruak X = 1 eta X = 2 direla. Suposatzen dugu orduak independenteak direla.

1. (2 puntu) Zein da X a.a.-aren bariantza?

2. (4 puntu) Demagun X a.a.-aren banaketa Poisson dela eta λ = 2. Lau ordu azter-
tzen badira, zein da guztira gehienez 5 zerbitzu eskatzeko probabilitatea?

3. (4 puntu) Eta egun oso bat aztertzen bada (10 ordu), zein da 22 eskaera baino
gehiago izateko probabilitatea?

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.


ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2019-2020 Ikasturtea. 3. ARIKETA (15 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (4 PUNTU)

Demagun γ(a, r) banaketa jarraitzen duen X a.a. bat.

1. (2 puntu) Kalkula itzazu X aldagaiaren batezbestekoa eta bariantza a = 2 eta


r = 8 badira?

2. (2 puntu) Parametroen balioak honako hauek badira: a = 3 eta r = 1. Kalkula


ezazu P (X ≤ 1).

1
2 ARIKETA (6 PUNTU)

Izan bitez honako a.a. independente hauek: X ∈ N (3, σX


2
= 25), Y ∈ N (2, σY2 = 16),
Z ∈ N (0, σZ = 9) eta W ∈ γ( 2 , 2 )
2 1 5

( )2 ( )2
1. (2 puntu) R = Z3 + X−3 5
a.a. definitzen bada, zein da R a.a.-aren banaketa?
Kalkula ezazu P (R < 2.77).

2. (2 puntu) S = √5Z a.a. definitzen bada, zein da S a.a.-aren banaketa? Zein da
3 W
P (S < 1.48)?
5R
3. (2 puntu) V = 2W a.a. definitzen bada, zein da V a.a.-aren banaketa? Kalkula
ezazu k-ren balioa P (V > k) = 0.1 bada.

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. 3. ARIKETA (20 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (4 PUNTU)

Demagun γ(a, r) banaketa jarraitzen duen X a.a. bat.

1. (2 puntu) Parametroen balioak honako hauek badira: a = 1/2 eta r = 7/2. Kalkula
ezazu k-ren balioa P (X ≤ k) = 0.25 bada.

2. (2 puntu) Parametroen balioak honako hauek badira: a = 3 eta r = 1. Kalkula


ezazu P (X ≤ 1).
2 ARIKETA (6 PUNTU)

2
Izan bitez honako a.a. independente hauek: X ∈ N (1, σX = 4), Y ∈ N (2, σY2 = 16),
2 2
Z ∈ N (0, σZ = 9) eta V ∈ χ5 .

 2  2
X−1 Y −2
1. (2 puntu) W = 2
+ 4
a.a. definitzen bada, kalkula ezazu P (W ≤ 4.61).

Z√ 2
2. (2 puntu) S = 3 W
a.a. definitzen bada, zein da S a.a.-aren banaketa? Zein da
P (S < 2.92)?
5W
3. (2 puntu) Demagun R = 2V
banaketa duen a.a. Kalkula ezazu k-ren balioa
P (R ≤ k) = 0.95 bada.

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.


ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. 3. ARIKETA (20 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (4 PUNTU)

Izan bedi X tren geltoki batean itxaron behar den denbora, minututan, adierazten duen
aldagai aleatorioa. X a.a.-aren banaketa esponentziala bada eta bere batezbestekoa 5
minutu:

1. (2 puntu) Zeintzuk dira X aldagaiaren bariantza eta desbiderazio tipikoa.

2. (2 puntu) Zein da geltoki horretan itxaron behar den denbora 2 eta 6 minutu
artean egoteko probabilitatea?
2 ARIKETA (6 PUNTU)

2
Izan bitez honako a.a. independente hauek: X ∈ N (0, σX = 4), Y ∈ N (2, σY2 = 16),
2 1 3
Z ∈ χ2 eta V ∈ γ( 2 , 2 ) .


3X
1. (2 puntu) W1 = √
2 V
a.a. definitzen bada, zein da P (−1.64 < W1 < 2.35)?

2. (2 puntu) W2 = Z + V a.a. definitzen bada, kalkula ezazu P (W2 < 2.67).


2V
3. (2 puntu) Demagun W3 = 3Z
banaketa duen a.a. Kalkula ezazu k-ren balioa
P (W3 > k) = 0.95 bada.

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.


ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2019-2020 Ikasturtea. ARIKETAK 4 ETA 5 (30 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi X honako dentsitate funtzio hau duen a.a.:


{
(θ + 1)xθ 0 < x < 1; 0 < θ < ∞;bada
f (x) =
0 beste kasuetan.

X a.a.-ren batezbestekoa (θ+1)


(θ+2)
da. θ parametro ezezaguna estimatu nahi da eta horreta-
rako n tamainako X1 , X2 , ..., Xn l.a.b. bat hartu da.

1. (4 puntu) Lor ezazu θ-ren estimatzailea momentuen metodoa erabiliz.

2. (5 puntu) Lor ezazu θ-ren estimatzailea egiantz handienen metodoa erabiliz.

3. (1 puntu) n = 4 tamainako l.a.b. bat hartu da eta hauek dira lortutako emaitzak:
0.5, 0.6, 0.6, 0.8. Lor ezazu θ-ren estimazioa momentuen metodoa erabiliz.

1
2 ARIKETA (10 PUNTU)

λ parametrodun Poisson banaketa baten X1 , X2 , . . . , Xn l.a.b. bat hartzen dugu. λ para-


metroa estimatzeko honako bi estimatzaile hauek kontuan hartzen dira:
X1 + X2 + · · · + Xn 2X2 + 2X4 + 2X6 + · · · + 2Xn
λ̂1 = , λ̂2 =
n−2 n
(suposa ezazu n bikoitia dela).

1. (3 puntu) Froga itzazu estimatzaileak alboragabeak diren ala ez

2. (2 puntu) Kalkula itzazu estimatzaile bakoitzaren alborapena.

3. (3 puntu) Kalkula itzazu estimatzaile bakoitzaren bariantza.

4. (2 puntu) Froga itzazu estimatzaileak tinkoak diren ala ez.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 4 ETA 5 (30 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi X1 , X2 , ..., Xn hurrengo dentsitate funtzioa duen banaketa baten l.a.b. bat:
(
θxθ−1 0 < x < 1; 0 < θ < ∞; bada
f (x) =
0 beste kasuetan.

θ
1. (2 puntu) Froga ezazu X a.a.-aren batezbestekoa E(X) = θ+1
dela.

2. (4 puntu) Lor ezazu θ-ren estimatzailea momentuen metodoa erabiliz.

3. (4 puntu) Lor ezazu θ-ren estimatzailea egiantz handienen metodoa erabiliz.


2 ARIKETA (10 PUNTU)

Bedi X1 , X2 , . . . , Xn l.a.b. bat, N (m, σ 2 = 3) banaketatik datorrena. Kontutan har itzazu


honako estimatzaile hauek populazioaren batezbestekoarentzat m:
X1 + X2 + · · · + Xn 2X2 + 2X4 + 2X6 + · · · + 2Xn
m̂1 = , m̂2 =
n−2 n
(suposa ezazu n bikoitia dela).

1. (4 puntu) Estimatzaileak alboragabeak dira, froga ezazu.

2. (4 puntu) Kalkula itzazu estimatzaile bakoitzaren bariantza.

3. (2 puntu) Estimatzaileak tinkoak dira, froga ezazu.

Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.


ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 4 ETA 5 (30 MINUTU)
Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi X honako probabilitate banaketa duen a.a.:

P (X = 0) = 2θ; P (X = 1) = 3θ; P (X = 2) = 1 − 5θ

θ parametroa estimatu nahi da eta horretarako n = 10 tamainako l.a.b. hau dugu:


0, 0, 1, 1, 1, 2, 2, 2, 2, 2

1. (5 puntu) Lor ezazu θ-ren estimazioa momentuen metodoa erabiliz.

2. (5 puntu) Lor ezazu θ-ren estimazioa egiantz handienen metodoa erabiliz.


2 ARIKETA (10 PUNTU)

Bedi X1 , X2 , . . . , Xn l.a.b. bat, N (m, σ 2 = 16) banaketatik datorrena. Kontutan har itzazu
honako estimatzaile hauek m populazioaren batezbestekoarentzat:
X1 + X2 + · · · + Xn 1 3X1 + 3X2 + · · · + 3Xn
m̂1 = − , m̂2 =
n n 3n

1. (4 ptu) Estimatzaileak alboragabeak dira? Kalkula itzazu bakoitzaren alborapena.

2. (4 ptu) Kalkula itzazu estimatzaile bakoitzaren bariantza. Tinkoak dira? Zergatik?

3. (2 ptu) n tamainako l.a.b. bat erabiliz m parametroa estimatzeko estimatzaile erre-


gular eta alboragabe baten Cramer-Rao-ren kota Lc = σ 2 /n bada, m̂2 estimatzailea
efizientea da? Zergatik?
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2019-2020 Ikasturtea. ARIKETAK 6 ETA 7 (30 MINUTU)
Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi banaketa jarraia duen X a.a., bere dentsitate funtzioa hau da:
{
1 + θ(x3 − 41 ) x ∈ (0, 1) bada
f (x, θ) =
0 beste kasuetan

H0 : θ = 1 hipotesi nulua, H1 : θ = 0 hipotesi alternatiboaren aurka kontrastatzeko n = 1


tamainako lagina hartzen da.

1. (1 puntu) Idatz ezazu dentsitate funtzioa H0 hipotesi nulu eta H1 alternatibopean

2. (3 puntu) Froga ezazu zein den potentzia maximoa lortzen duen eskualde kritikoa-
ren itxura X estatistikoarentzat.

3. (6 puntu) x ≤ 0.2 denean, hipotesi nulua baztertzea erabakitzen bada, zein da


proba horren esangura maila? Eta proba horren potentzia?

1
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresa bat korporazio batekin fusionatzeko proposamen bat aztertzen dago. Adminis-
trazio kontseiluak akzionisten iritzia eta bakoitzak duen akzioen kopurua independen-
teak diren ala ez kontrastatu nahi du. Horretarako 250 akzionisten l.a.b. bat hartzen du.
Emaitzak akzionista bakoitzak duen iritzia (fusioaren alde edo kontra) eta bakoitzak duen
akzioen kopuruarekiko (kopuru txikia, ertaina edo handia) sailkatu dira:

Alde Kontra
Kopuru txikia 38 38
Kopuru ertaina 30 49
Kopuru handia 32 63

1. (7 puntu) Informazio honekin eta %5 esangura mailarekin, ba al dago arrazoirik


pentsatzeko akzio kopuruaren tamaina konkretu bat izateak fusioari buruz duen
iritzian eragina duela zalantzan jartzeko?

2. (3 puntu) Akzio kopuru handia duten akzionisten taldean zentratzen bagara eta
euren informazioa kontsideratzen bada bakarrik, hau da, aurreko taularen hirugarren
lerrokoa. Kalkula ezazu %95 konfidantza mailarekin fusioaren aldeko iritzia duten
proportzioaren tartezko estimazioa akzionista talde konkretu horretan.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 6 ETA 7 (35 MINUTU)
Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Izan bedi X a.a. bat honako dentsitate funtzio honekin:

{
θxθ−1 x ∈ (0, 1); θ > 0 bada
f (x, θ) =
0 beste kasuetan

θ parametroa ezezaguna izanik. H0 : θ = 3 hipotesi nulua, H1 : θ = 4 hipotesi alternati-


boaren aurka kontrastatzea planteatzen da. Horretarako elementu bakar bateko lagin bat
hartzen da.

1. (4 puntu) Kontraste horretan, froga ezazu zein den potentzia maximoa duen es-
kualde kritikoaren itxura.

2. (3 puntu) Esangura maila α = 0.05 bada, kalkula ezazu eskualde kritiko zehatza.

3. (3 puntu) Aurreko eskualdea erabiliz, kalkula ezazu probaren potentzia?

1
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresa batek atzerriko enpresa batekin fusionatzeko proposamena dauka. Enpresako ar-
duradunak langileen iritzia ikertu nahi du. Arduradunak uste du langileen iritziak fusioari
buruz honako probabilitate banaketa hau jarraitzen duela:
P (fusioaren alde) = 0.4, P (zalantzan) = 0.2, P (fusioaren kontra) = 0.4
Fusioari buruz langileek duten iritziaren probabilitate banaketa hori dela kontrastatzeko,
1000 langilez osatutako l.a.b. bat hartzen du eta galdetzen zaie zein den euren iritzia.
Lortutako emaitzak hauek dira: 450 langile fusioaren alde daude, 180 langile zalantzan
daude eta 370 langile fusioaren kontra.
%5eko esangura mailarekin, kontrasta ezazu langileek fusioari buruz duten iritzia ar-
duradunak uste duen probabilitate banaketara egokitzen den edo ez. Idatz itzazu, kon-
trastearen hipotesi nulua, alternatiboa, kontrastearen estatistikoa eta bere probabilitate
banaketa.
Oharra: Erantzunak orri hauetan idatzi behar dira.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2020-2021 Ikasturtea. ARIKETAK 6 ETA 7 (35 MINUTU)
Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresa bateko kalitate sailak produkzitzen ari diren hodiak aztertzen ditu. Horretara-
ko hodien erradioa (zentimetrotan) adierazten duen X aldagaia erabiltzen du. Enpre-
sak badaki hodien erradioa N (m, σ 2 = 2) banaketa jarraitzen duela. Enpresa horretan
Ho : m = 20 hipotesi nulua, H1 : m = 18 hipotesi alternatiboaren aurka kontrastatu nahi
da eta horretarako 25 tamainako piezen l.a.b. bat hartzen da eta Ho hipotesi nulua baz-
tertzen da laginan dauden hodien batezbesteko erradioa 18.5 zentimetro baino txikiagoa
bada:
∑25
xi
1. (1 puntu) Kontraste honetan erabiltzen duzun estatistikoa x = i=1
25
bada, zein
da kontraste honen eskualde kritikoa?

2. (5 puntu) Zein da kontraste honen I. motako errorearen probabilitatea?

3. (4 puntu) Zein da kontraste honen potentzia?

1
2 ARIKETA (10 PUNTU)

Enpresen biziraupena aztertu nahi da eta horretarako 1000 enpresa dituen l.a.b. bat har-
tzen da. Enpresesak biziraupenaren arabera (biziraupena 5 urte baino gehiago eta 5 urte
edo gutxiago) eta tamainaren arabera (enpresa handiak edo enpresa txikiak) sailkatu dira
eta honako emaitza hauek lortu dira:

5 urte baino gehiago 5 urte edo gutxiago


Enpresa handia 200 210
Enpresa txikia 190 400

Informazio honekin eta %5 esangura mailarekin, egin ezazu biziraupena eta tamaina
aldagaien arteko independentzia kontrastea.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2017-2018 Ikasturtea. 8 ARIKETA (20 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (4 PUNTU)

Bigarren hezkuntzako eskola batean 1200 ikasle matrikulatuta daude. Horien artean esko-
lak antolatutako udalekuetara joateko asmoa duten ikasleen proportzioa estimatu nahi da
0.03 errorearekin eta % 95 konfidantza mailarekin. Lagin aleatorio bat birjarpenik gabe
hartzea erabakitzen bada, zein da beharrezkoa den laginaren tamaina?

1
2 ARIKETA (6 PUNTU)

Herrialde batean behiak hazi eta saltzen dituzten 724 etxalde daude guztira. Etxalde
bakoitzak duen behien batezbesteko produkzioa estimatu nahi da. Populazio hori bi es-
tratutan bananduta dago, etxaldearen tamainaren arabera (handiak eta txikiak). Lehen
estratuari buruz (handiak) dugun informazioa hau da: guztira 635 etxalde dira eta pro-
dukzioaren kuasi-desbiderazioa 4.5 da. Bigarren estratuan: 89 etxalde daude eta kuasi-
desbiderazioa 15.8 da. Etxaldeen populaziotik 200 tamainako lagin bat aukeratu nahi
da.

1. (2 puntu) Zein da estratu bakoitzetik aukeratu behar den laginaren tamaina asig-
nazio uniformea erabiltzen bada?

2. (2 puntu) Zein da estratu bakoitzetik aukeratu behar den laginaren tamaina asig-
nazio proportzionala erabiltzen bada?

3. (2 puntu) Zein da estratu bakoitzetik aukeratu behar den laginaren tamaina asig-
nazio n-optimoa erabiltzen bada?

Oharra: Erantzunak orri honetan idatzi behar dira.

2
ENPRESARI APLIKATUTAKO ESTATISTIKA.
2018-2019 Ikasturtea. 8 ARIKETA (20 MINUTU)
Data:

Izena eta abizenak: NAN:

1 ARIKETA (4 PUNTU)

Herri batean 4800 biztanle daude zentsatuta (erroldatuta), udan herrian geldituko di-
ren proportzioa estimatu nahi da, ±0.04 errorearekin eta % 99 konfidantzarekin. Lagin
aleatorio bat birjarpenik gabe hartzea aukeratzen bada, zein da laginaren beharrezko
tamaina?

1
2 ARIKETA (6 PUNTU)

Herrialde batean familia batek egiten duen batezbesteko gastua estimatu nahi da. He-
rrialde horretan guztira 800 familia daude. Familiak bi geruzetan (estratutan) banandu
dira errenta mailaren arabera, errenta txikikoak eta errenta handikoak. Errenta txikiko
estratuan 525 familia daude eta gastuaren kuasibariantza σ1∗2 = 16.5 da, bigarren estra-
tuan, errenta handikoak, 275 familia daude eta kuasibariantza σ2∗2 = 225.4 da. Laginketa
geruzatua egitea erabakitzen da n = 210 tamainako lagin bat hartuz.

1. (3 puntu) Asignazio proportzionala erabiltzen bada, zein da geruza bakoitzetik


ateratako laginaren tamainak (n1 eta n2 )?

2. (2 puntu) Kalkula ezazu batezbesteko gastuaren estimatzailearen bariantza lagi-


naren tamaina asignazio proportzionalaz egiten bada.

3. (1 puntu) Asignazio n-optimoa erabiliko balitz, nolakoa litzateke batezbesteko gas-


tuaren estimatzailearen bariantza aurreko atalakoarekin konparatuz? Zergatik?

Oharra: Erantzunak orri honetan idatzi behar dira.

You might also like