You are on page 1of 3

LAGUNARTEKO GUTUNA

Lagunarteko eskutitzetan idazle eta irakurlearen arteko harremanak (osaba-izeba/iloba, adiskideak,


senaremaztegaiak...) eta helburuak (goraintziak bidali, zoriondu, dolumina eman, maitasuna agertu...)
ugariak izan ahal dira, ugaria den bezala gutun mota hauek izan dezaketen edukia, egitura e.a.; baina badute
denek ezaugarri bat: irakurlea ondo ezagutzen du gutuna idazten duenak eta, horregatik, estilo naturalagoa,
lasaiagoa erabiliko du; bestelako gutun formaletan erabili beharreko formulismoak: norbere burua aurkeztu
e.a.

EGITURA

Egitura, arestian esan dugunez, ezin da aurretik finkatu: egoeraren araberakoa izango da, norentzat eta
zertarako idazten den kontuan hartuta. Edonola ere, normalean lau zati desberdin dituela esan daiteke:

.-
Lehenengo agurrak eta bizimodu arruntaren inguruko gorabeherak agertzen dira.
.-
Ondoren gutunaren mamia osatuko duen gertaeraren berri ematen da.
.-
Bukaeran, konklusio moduko zerbait edo gaiarekin lotura zuzenik ez duen bestelako zerbait.
.-
Azkenik, goraintziak, agurra, besarkada...

TESTU MOTA

Testu-mota gutunaren helburuak markatuko du (informatu: narrazioa; argibideak eman: deskribapena;


irakurlea zerbait egitera, pentsatzera bultzatu: argudioa; harremanak sortu...) Baina, seguruenik, gutun
berean testu-mota bat baino gehiago aurkituk dugu nahasian bildurik.

ADIERAZPIDEA

Hasieran esan dugunez, hizkera naturala erabilik da; ideia bat egiteko, gutuna idazten diogun pertsonari hitz
egitean erabiliko genukeena, baina, jakina, idatzizko kodeak dituen arauetara moldatuta: ortografia,
paragrafoak...

GUTUNAK PRESTATU BEHARRA OTE DAGO?

Lagun arteko gutun asko idazteko premia bat-batean sor daiteke; batzuetan ez dugu aldez aurretik zer esango
dugun ere erabakitzen; bereziki, gutunaren asmo hutsa harremana ez etetea, mantentzea denean.
Honelakoetan gutunak ez du aparteko helburu finkorik: zerbaiten berri eman, zerbait eskatu, eskertu, norbait
konbentzitu, konkistatu... Horrelako gutunetan eguneroko esperientziaren bat kontatzen da, besterik gabe,
irakurleari gogoan dugula, ez garela ahaztu adierazteko.

Baina gutunen batek helburu jakin eta zehatzen bat duenean, gutunaren bidez zerbaiten bila gabiltzanean,
orduan komenigarria da idatzi aurretik pentsatzen jartzea. Horretarako oso egokia da pentsatzea zer esan
nahi den, alde batetik; eta zer erantzun lezakeen irakurleak, bestetik, elkarrizketa bat izango balitz bezala.
Noski, elkarrizketaren hari kaotikoa ordenatu eta antolatu beharra dago elkarrizketaren zatiak paragrafoetara
egokitu eta zati hauek ordenamendu logiko eta ulergarrian emateko.

1
LAGUNARTEKO GUTUNAREN ZENBAIT BALIABIDE IRAUNKOR

Hasierako agurra

Jarraian doaz lagunarteko gutunaren hasieran erabiltzen diren zenbait agur formula. Hauek erabilienak dira;
gutun mota honek era guztietako agur pertsonalizatuak onartzen ditu, pertsonarekin dugun harreman
konplizitate eta konfiantzaren araberakoak.

.-
Anaia maite hori
.-
Lagun laztan hori \ horiek
.-
Kaixo lagun, zer moduz?
.-
Ene bihotzeko azukre koxkorra

Bukaerakoa

Hasierako agurrari buruz esandakoak honako ere balio du

.-
Beti zure adiskide
.-
Besarkada batez agurtzen zaitut
.-
Beste gabe agurtzen zaitut
.-
Zure lagun min honek agurtzen zaitu
.-
Zure seme maiteak agurtzen zaitu
.-
Musu batez agurtzen zaitu

2
Adibidea

You might also like