You are on page 1of 7

1.

PARTZIALA

1. Lat. duo:arm erku// euskaraz “elkar”: holanderaz “elkaar”. Zer dioskue


analogiez eta homologiez?
Duo/erku: kognaduak dira, jatorri bera daukate nahiz eta garapen fonologiko
desberdina izan. Ondorioz, berreraiketarako balio dute.
Elkar/elkaar: antzekotasun fonologikoa duten arren, antzekotasun hau azalekoa da
ez baitute jatorri bera. Ondorioz, homologia dira, ez dute berreraiketarako balio eta
ez dute ahaidetasunik frogatzen.
2. Grassmanen legeak: erro/silaba barnean eta erro/silaba ezberdinetan
Hasperena edo kontsonante hasperendun bi elkarrengandik hurbil daudenean,
bietako bat disimilatu eta galdu egiten da. Normalean lehenengoa galtzen da eta
bigarrena mantendu. Kontsonante hasperendunen kasuan, kontsonantea mantendu
egiten da baina hasperentasun gabe.
3. Zein dira euskararen ahaidetasuna hipotesi klasikoak?
Euskara-iberiera, euskara-kaukasikoa eta euskara-hamitikoa.
4. Euskal silabaren egitura Mitxelenaren arabera
( C) V (W) ( R) (S) (T)
5. Zer da konparaketa masiboa?
Hizkuntzen sailkapenerako balio duen metodo bat da, ez du azalpenerako balio.
Hizkuntza asko eta hitz gutxi konparatzen ditu.
6. Zer kronologia eta hedadura du Vennemanne Vasconic delakoak?
K.a. 10000-12000 urte eta Europa osoa.
7. Nola igarotzen da sistema erronbotik karratura herskarietan?
Herskarien oposaketa [ahul/bortitz] izatetik [ahostun/ahoskabe] izatera igarotzean.
8. Nola igarotzen da sistema karratutik erronbora herskarietan?
Neutralizazioaren bidez, hitzaren hasierako eta bukaerako posizioetan gertatzen da
neutralizazioa, hasieran ahula soilik mantenduz eta bukaeran bortitza eta bokal
artean soilik manteduz [bortitz/ahul] oposaketa.
9. Ba ote zen soinu sabaikaririk AEn?
Bai, egon bazeuden, baina beste fonemen alofono eta fonosinbolismoak bakarrik
ziren.
10. Zer dute komunean T, R eta S hots-sailek Mitxelenak oposaketa bakar batean
biltzeko?
[Bortitz/ahul] oposaketa, hau da, neutralizazio patroi bera dute. Hitz hasieran
ahularen aldeko neutralizazioa, amaieran bortitzaren aldekoa eta bokal artean soilik
mantentzearen oposaketa.
11. Zer esan genezake /F/-az?
AE-n ez zen fonema, baina euskalki guztietan egon da alofono moduan presente.
Garai batean b-ren aldaera zen, ahoskabea izan arren ahula zen eta horregatik hartu
zuen /b/ /p/ren partez, [bortitz/ahul] oposaketa baitzegoen herskarietan.
12. Eta /P/-az?
/p/ hotsak ez du ematen izaera fonologikoa zuenik AEn, izan ere, gutxi agertzeaz
gain, agertzekotan /b/-ren alofono gisa edo fonosinbolismoetan baino ez baita.
13. n/N AE-n. (ahul/bortitz)
AEn N eta n [bortitz ahul ]oposaketan zeuden, N mantendu zen eta n lehenik
hasperdun eta gero galdu. Latinez “nn”> eusk.”n” “annona”> “anoa”// eusk. n gorde:
anai// eusk. n>h>0 seni>sehi>sei.
14. *-n-/ -n. 3 adibide
*arrani>arrain, *artzani> artzain, *ardano>ardo
15. h2/h3> h: zenbait adibide
h2: *enuskara>*ehuskara>heuskara, *enazur> *ehazur>hezur
h3: arena> *areha>harea, ballena>*baleha>balea
16. -r-/ *-l- maileguetan
AEn /l/ [bortitz/ahul] oposaketa zeukan eta horregatik mailegutako l bortitza
mantendu da eta l ahula -r bihurtu. castellu>gaztelu, solu>zoru
17. *r...R…> zenbait adibide
plazera>plazerra
18. -r/-R. Zer dakigu honetaz?
AEn /r/ [bortitz/ahul] oposaketa zeukan, hasieran ezin zen agertu, oposaketa bokal
artean zeukan eta bukaeran R bakarrik.“R” bukaeran neutraltzeko joera indartsua da,
baina burutu gabekoa: kontrako indarrek (alboko hizkuntzen eragina...) batzuetan
irabazi egiten dute: maileguetan plazera/plazerra.
19. Argudioak Mitxelenaren azentuaren alde
Lotura dago azentuaren eta hasperenaren artean. Euskaraz hasperena azentuaren
aurrean bakarrik ager daiteke. Ondorioz, lehen silaban balego, ondoko hasperen
guztiak galduta egongo lirateke.
20. Ahaidetasun hipotesiak, zein da egokiena?
Isolatua dela, metodo konparatuaren bidez ez da nahikoa beste bat defendatzeko.
21. Aoristoa
Aditz oina+*edin/ezan erabiltzea burutua adierazteko. “ikus nezanean”.
22. Zein da perifrasi zaharrena?
Aoristoa.
23. Zer zioen Lacombek euskalkiez?
Euskalkiak bitan banatu zituen (sailakapena bitarra zen) argudio mofologikoak
eskainiz: bizkaiera ( bere ustez lexiko zabalagoa eta “egin” aditz erroa desberdina)
eta gainerakoak.
24. Eta Uhlenbeckek?
Bere ustez, euskalki bizkaitarrak eta gainerakoak jatorri ezberdinekoak dira, bi
hizkunza ezberdin kontsideratzen zituen, gerora harremanaren ondorioz batu
zirenak.
25. Noizkoa da Landucciren hiztegia? Eta horren lehen edizioa?
1562koa, baina lehen edizioa 1958.
26. EBZ, egin laguntzailea ote? Eta eroan/eraman?
egin nagusia litzateke eta “eroan/eraman” ohitura adierazten duten aditz
perifrastikoak.
27. Hiru zenbakiren etimologia
4: *labur>laur>lau
6: *seni>*sehi>sei
10: “*han-bor” > hamar
28. Datu eta data hauen inguruan zein gertakari garrantzitsu hizkuntzalaritza
historikorako eta euskararen historiarako: Leipzig, Ginebra, 1950, 1961/1977
- Leipzig: neogramatikaren mugimedua bertako unibertsitateko ikertzaile
batzuk sortu zuten.
- Ginebra: ginebrako unibertsitateko hikuntzalari talde batek estrukturalismoa
sortu eta garatu zuten.
- 1950: Martinetek [bortitz/ahul] oposaketa proposatu zuen AEko herskarietan.
- 1961/1977: Mitxelenaren FHVko lehen eta bigarren edizioak.
Barneberreraiketa sortu eta AEko sistema fonologikoa berreraiki zuen.
29. Analogiaren definizioa
Paradigma erregulartzea. dira>diraz.
30. Protohistoria/ historiaurrea
- Historiaurrea: hizkuntzaren inolako lekukotasunik (ez zuzenekorik, ez
zeharkakorik)ez dagoen denbora epea izango litzateke. Gizakia euskaraz hitz
egiten hasi zenetik lehen lekukotasunak agertzeraino.

- Protohistoria: zeharkako lekukotasunak dauden tartea, historiaurrearen eta


historiaren artekoa. Euskaraz XV. mendeko Nafarroako idatziekin bukatzen
da.
31. Zergatik Mitxelenak ez zituen /m/, /p/ eta sabaikariak sartu AE-ren
inbentarioan?
(1) Ezpainkari bortitzik ez: /p/ hotsak ez du ematen izaera fonologikoa zuenik, zeren
eta, gutxi agertzeaz gainera, agertzekotan /b/-ren alofono gisa baino ez baita.
(2) Hots sabaikariak: euskara historikoan hots adierazgarriak dira edo automatikoki
sortuak (sekundarioak). Sistema nagusitik kanpo eta horren menpeko gisa leudeke,
arlo fonosinbolikoan ziurrenera.
(3) /m/ ere, maileguetarik eta fonosinbolismoetarik at, testuinguru sudurkarietan
sortzen zen /b/-ren alofono gisa bakarrik baizik.
32. Zer ikasi dugu euskal morfologia zaharraz iberikoarekiko eta kaukasikoarekiko
erkaketaren bidez?
Erroak alderatu zituzten.
33. Mitxelenaren hiru argudio Martineten herskari zaharraren teoriaren alde
1) Geminatuen bilakabideak adierazten du orduko euskaldunek hotsen indarrari
begiratzen ziotela eta ez haien ahostuntasunari: lat. “BB” > eusk. “p”. “abbas” >
“apaiz”.
2) “f”-aren lekukotasunek erakusten dute nola “b” eta “p”-ren arteko bereizketa ez
zen ahostuntasunaren arabera, baizik eta ahoskera ahula edo indartsua izatearen
arabera.
3) Lekukotasun zaharrenetako datuak ere alde. Akitanierazko eta grafiak indartsuen
adierazpide ditugu (vs. hasperenduna).
34. EBZ: zer da? noizkoa? zergatik?
Ditugun datuekin berreraiki dezakegun garaietan gugandik hurbilena, euskalki
historikoen ama-hizkuntza da. K. o. V-VI (Mitxelena), VI-VII (Azkarate) mendeetan
kokatzen da. Nafarroan /h/-ren galera X. mendean, eta X-XI mendeetatik aurrera
“barri” / “berri” bezalako txandakatzeak; beraz, X. mendearen aurretik izan behar du.
Hizkuntza batuak gizarte egitura batua behar du. Mitxelenak proposatu zuen
euskaldunak V-VI mendeetan bisigodoen aurka bildu zirela, eta Azkaratek antzera,
Inperioaren gainbeheraren ondoko egoera berrian kokatzen du.
35. Zergatik da XV. mendekoa Arrasateko Erreketaren testua?
RS (1596) Bizkaiko mendebaldekoa da, eta testu hau ere antzekoa da; beraz,
konpara daitezke. Arrasateko erreketa kontatzen duen baldak bildu baino bi mende
arinagoko hizkera izan dezakeela uste da, gertaera gertatu zen garaitik hurbilekoa
hain zuzen ere; zentzuduna baita pentsatzea eresia gertaeratik gutxira sortu izana.
36. Zer dira kognatuak?
Jatorri bera izan arren garapen fonologiko ezberdina izan duten hitzak dira: ercu/duo.
37. Zer dira homologiak?
Antzekotasun fonologikoa duten arren, antzekotasun hau azalekoa duten hitzak. Ez
dute berreraiketarako balio eta ez dute ahaidetasunik frogatzen. elkar/elkaar.
38. Fonosinbolismoaren ezaugarri zenbait.
Zenbat eta bakanagoa den hizkuntzabatean hots bat, hainbat eta balio fonosinboliko
gehiago izango du hots horrek. Onomatopeia, oihu, umeen hizkuntza eta
antzekoetan diptongoek duten ohiz kanpoko maiztasunak erakutsi du diptongoak ez
direla oso zaharrak. Bestalde, ​muta cum likidoak onartzen dira (kontsonante
taldeak). - Askozaz ere diptongo gehiago, hitz amaieran normalean posible ez diren
kontsonante taldeak posible dira (**-T), soinuak eta gramatikak zerikusi estua dute,
eta ​muta cum liquidoa​k. Adibidea: “braust”.
39. Adar mailegu zeltikoa ote da? Zergatik?
Ez, erreduplikazioak dira, disimilazioaren ondorioz hasirako *d galdu egin zen
*dadar>adar
40. Zein da zaharrago? zelü, zeru ala gela? Zergatik?
Gela da zaharrena, latinetik hartutako mailegua da, eta ez ditu erromantzeek
pairatutako aldaketak jasan
41. Baldin eta gela<cella, bake<pace; zergatik zeru<coelu eta gurutze<cruce?
Lehenengo biak latinetik hartutako mialeguak dira eta besteak erromantzetatik.
Ondorioz, ez dituzte pairatu erromantzeen aldaketak.
42. Zertan bereizten dira pidginak eta kreolerak?
Pidgina bi hizkuntzetako hiztunek elkar ulertzeko asmaturiko hizkuntzen nahasketa
da. Asmaturiko hizkuntza hau bigarren belaunaldiari pasatzen zaionean
ama-hizkuntza bezala kreolera da.
43. Noiz hasten da hizkuntzalaritza historikoa?
XIX. mendean.
44. Lege fonetikoak eta analogia zein korronteren oinarrizko analisi-bideak dira?
Neogramatikarenak.
45. Zer dira aldaketa mota erregularrak?
Testuinguru fonologiko, geografiko eta garai zehatz batean gertatzen diren
aldaketak.
46. Kronologia erlatiboaren adibide bat:
arena>areha>harea.
47. Zergatik dira interesgarri irregularitateak?
Beste garai zaharrago baten inguruko informazioa ematen digutelako; hau da,
gramatika zaharraren isla dira irregularitateak eta antzinateko erregulartasunen berri
ematen digute.
48. Berreraikuntzaren etsai nagusia morfologian.
Analogia.
49. Zer da gramatikalizazioa?
Elementu lexiko bati balio gramatikala ematea, balio lexikala deuseztatuz.
50. Analogiaren euskarazko pare bat adibide.
Ene eta diraz.
51. Berranalisiaren adibide bat euskaraz.
Adlatiboa: har-a>ha-ra.
52. Zer da deriba?
Sapir-ek asmaturiko terminoa: hizkuntzak norabide jakin batean aldatzen dira eta ez
noraezean.
53. Zer da hizkuntza baten kanpo-historia?
Hizkuntzak hiztunekin izan dituen harremanak aztertzen ditu: nork hitz egin duen
hizkuntza historian zehar, zertarako erabili den, literaturan izan duen erabilera…
Batez ere lexikoaren azalpena ekar dezake.
54. Zer da protohistoria?
Protohistoria: zeharkako lekukotasunak dauden tartea, historiaurrearen eta
historiaren artekoa. Euskaraz XV. mendeko Nafarroako idatziekin bukatzen da.
55. Noizkoa eta zein hizkeraren lekuko da RS?
1596koa da eta Bizkaiako ipar-mendebaldeko hizkeran dago idatzita, baina
errefrauetan mende bat lehenagoko hizkuntza gordetzen da.
56. Zer da barneberreraiketa?
Ahaiderik gabeko hizkuntza berean idatzitako lekukoetan oinarritutako berreraiketa.
Hau da, hizkuntza bateko lanabesak erabiltzen dituena.
57. Proposa daiteke aitzinhizkuntza batentzat bokal bakarreko sistemarik?
Zergatik?
Ez. Aitzinhizkuntzak, egungo edozein hizkuntza sistemak bezala, bi bokal eduki
behar dituelako gutxienez.
58. Zenbat urte ditu euskarak? Zergatik?
Ezin da data jakin bat ezarri, aitzinhizkuntzen datak erlatiboak baitira.
59. Zer da aitzinhizkuntza bat?
Berreraikitako edozein hizkuntza.
60. Definitu aitzineuskara.
Euskararen berreraiketan sortutako hizkuntz egoera. Bi alditan bereizten da: Aitzin
euskara zaharra k.a. 2000 urte inguruan kokatzen da eta berria berriz, k.a. II.
mendean, erromatarrak Iberiar penintsulara heldu zirenean.
61. AEren edo euskararen ezaugarriren bat kanpo konparaketaren bidez atzemana.
Maileguek erakusten dituzten aldaketa fonetikoei esker [bortitz/ahul] oposaketa
berreraiki da AErako.
62. Nork ikertu zituen AEko herskariak 1950an?
Martinetek.
63. 50etako Mitxelenaren lanik garrantzitsuena.
Las antiguas consonantes vascas.
64. Maileguen egitekoa euskararen historiaren berreraiketan.
Maileguen bidez lege fonetikoak berreraikitzea
65. Nola gauzatzen dira bortitzak hitz hasieran? Eta bokalartean?
AEBn herskari bortitzak hasperendunak ziren hitz hasieran, [th, ph, kh] eta
hasperenik gabe bokal artean, [t, p, k]. EBZn ez zegoen bortitzik hasieran,
neutralizatu eta ahula soilik ager zitekeen eta bokalen artean berdin egiten ziren.
66. Hiru argudio [bortitz/ahul] oposaketaren alde AEko herskarien sisteman.
- “f”-aren lekukotasunak. Garai batean “b”-ren aldaera zen (“nafar” / “nabar”),
ahostuntasuna ez zen garrantzitsuena : “f” frikari izanik ahula izan eta honexegatik
“b” hautatu.
- Geminatuen bilakabideak adierazten du orduko euskaldunek hotsen indarrari
begiratzen ziotela (geminatuak luze = indartsu) eta ez haien ahostuntasunari lat. “BB”
> eusk. “p”: “abbas” > “apaiz” .
- Lekukotasun zaharrenetako datuak ere alde datoz. Akitanierazko eta iberierazko
grafiak.
67. Zer zuten komunean AEz herskari ozen eta txistukariek Mitxelenak
[bortitz/ahul] oposaketaren bidez antolatzeko guztiak?
Neutralizazio patroi bera zuten: hitz hasieran ahularen aldekoa, bukaeran bortitzaren
aldekoa eta bokal artean oposaketa mantendu.
68. Zergatik ez du mitxelenak /m/ AEren inbentarioan sartzen?
Maileguetarik eta fonosinbolismoetarik at, testuinguru sudurkarietan sortzen zen
/b/-ren alofono gisa bakarrik baizik.
69. Eman ezazu AEren ezaugarri fonologiko eta morfologiko bana.
Fonologikoa → [Bortitz/ahul] oposaketa
Morfologikoa → Aurrizkiak
70. Ba ote zen batenbat besteak baino oinarrizkoagoa? Zergatik?
Euskara-iberikoa, beste biak iberikoan oinarritzen direlako ahaideak bilatzeko
orduan.
71. Zeinen alde zegoen Schuchardt?
Neogramatikoen aurka.
72. Zein da euskara-kaukasikoaren akatsik larriena?
Argudioak geografikoak direla, ez linguistikoak.
73. Zer alde ikusi zuen Lafonek euskara-kaukasikoaren eta hamito-semitikoaren
artean?
Lafonek euskara eta kaukasoko hizkuntzen arteko konkordantzia morfologiko ugari
aipatu zituen, baina hamito-semitikoan gertatzen zenaren aurka tipo morfologiko
kaukasikorik ez zela aitortzen zuen.
74. Zergatik da famatua Zylhharz hipotesia euskara- hamitikoaren inguruan?
Hamitikoa alemanarekin lotu zuelako eta Schuchardti kritika egin ziolako.
75. Hamitikoaren barne flexioak lagundu ala oztopatu egiten du
euskara-hamitikoa?
Oztopatu, euskarak ez daukalako barne flexiorik.
76. Zer ekarri zuen Gomez Morenoren iberiar idazkerari buruzko lanak
euskara-iberismoaren inguruan?
Gómez Morenok irakurketa sistema desziframendu diferentea zuela esan zuen, izan
ere, Iberiera ez dago alfabetoz idatzia, silabarioan baizik. Horretaz gain, Iberieren
sistemaz idatzitako zenbait testu deskubritu zuten ez zela Iberierra, baizik eta Zelta
edo Indoeuropearrez (baina Iberiarren sistema idatzia hartu zuten).
77. Zer dio “iberiko vehicular” delako teoriak?
Levanten bakarrik zen ama hizkuntza, bestela merkataritzarako.
78. Ba ote eremu linguistiko euskara-iberikorik? Zergatik?
Ez. Eremu linguistikoa egoteko hizkuntza multzo bat behar da, birekin ez da nahikoa.
Gainera, hizkuntza guztien aurretiko egoera eta eremu linguistikoa gertatu ondoren
izan duten garapen bateratua ezagutu behar genituzke eta kasu honetan ez
dauzkagu datu guzti horiek.

79. Bi arrazoi oinarrizko zenbaki izenak iberikotik euskarara mailegatzearen aurka.


- Euskarazko zenbakiek barne berreraiketa dute eta beraz ezin dira maileguak
izan.
- Latina eta euskara 2000 urtez egon dira ukipen egoeran eta ez du eraginik
izan euskarako zenbakietan.
80. Zer da glotokronologia?
Hizkuntza ahaideen arteko konparaketa egiteko metodo bat da, baina sekula ez du
lortu metodo konparatua gainditzea. Hizkuntza desberdinetako 100 edo 200
hitzetako zerrendak konparatzean datza. Hitzen arteko desberdintasunen arabera
%X bat proposatzen da eta %X hortatik urte kopuru bat. Urte kopuru honek bi
hizkuntza horrek duela zenbat urte banatu ziren adierazten digu.
81. Zein da zure ustez glotokronologiaren akatsik larriena?
Ezin direla kognatuak zein diren jakin, eta beraz ezin dela konparaketarik egin.
Adibidez, artikuluaren posizioa eta infinitiboaren falta.
Hitzen azaleko itxurari erreparatzen die eta beraz, gerta daiteke kognatuak eta
homologia nahastea.
82. Zenbat bokal, diptongo eta irristari ziren AEn?
5 (a, e, i, o, u) eta 5 (au, eu, ai, ei, oi). Hala ere, sekundarioa dirudien 6 bat dago: oi.
Ez zegoen irristaririk.
83. Ondoko formak ezinezkoak dira AE-n. Zergatik? Tarrat, greba eta basalore
- Tarrat: hitz hasieran herskaria hasperduna izan beharko litzateke eta hitz
bukaeran ez dagoelako herskaririk.
- Greba: Ezin da kontsonante multzorik agertu, hau da, ​muta cum liquida.​
- Basalore: Lore latinetik hartutako mailegua da (florem>lore) eta baso>basa
beranduagokoa da.
84. Nork proposatu zuen EBZ? Zergatik/ zertarako?
Mitxelenak proposatu zuen hizkera modernoak AEtik urrun gelditzen zirela ikusi
zuelako. AEk ez digu balio dialektoen adabegi izateko, gugandik hurbilago dagoen
bat behar dugu, EBZtik aterako lirateke dialektoak.
85. EBZ-ren berrikuntza fonologiko bi.
- n> h
- hitz hasierako herskarien ahostuntzea
86. Mendebaldeko euskara zaharraren berrikuntza morfologiko bat eta fonologiko
bat.
- Fonologikoa → a+a>ea
- Morfologikoa → egin laguntzailea *ezan ordez
87. Gipuzkera goian ala behean litzateke horrelako banaketa batean? Zergatik?
Behean. Berrikuntza zahar propio gutxi dituelako gipuzkerak, eta dituenak ez
direlako oso zaharrak.
88. *ezan laguntzailea Z-n: arkaismo ala berrikuntza? Zergatik?
Arkaismoa. Noizbait euskalki guztietan izan delako.
89. *eutsi laguntzailea B (batua) eta A-n (antzinakoa) arkaismo ala berrikuntza?
Berrikuntza. *eradun-etik datorrelako eta soilik A eta B-n eman delako.
90. Bokal inbentario hori aski ote ule/ile, uzen/izen, utzi/itxi eta gainerako u-/-i
txandakatzeak azaltzeko? Zergatik?
Bai, batzuek beste bokal bat proposatu duten arren, Mitxelenak azaltzen du bokal
txandakatze hauek eo diptongoaren monoptongatze desberdinak direla
*egorten>*eorten>erten/irten/urten
91. Ü: non lekukotzen da? Nondik dator?
n aurreko o>u eman du zubereraz eta u>ü. Ez dago arrazoirik seigarren bokala
proposatzeko.

You might also like