You are on page 1of 88

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1 SOINUAREN ALDERDI FISIKOAK


1.1

Sarrera

Gizakiaren historiaren hasiera-hasieratik, fenomeno akustikoak bizitzaren zati izan dira, ia izaki bizidun
guztiek soinuak egiten baitituzte eta aldi berean soinu horiei erantzuten baitiete. Hori guztia aintzat hartuta,
badirudi gizakiek elkarren artean komunikatzeko nahian, hainbat eztarriko hots egiten zituela; hortaz,
ahotsa izan zen lehen soinu-iturria.
Era bertsuan, musika-instrumentuen garapenean hainbat fenomeno akustiko natural garrantzi handikoak izan zirela suposa daiteke (ekaitzak, barrutik hutsik dauden enborrak, ehiza-arkuetako kordak, etab.).
Lekukotza grafiko asko dago, non bizitza sozialean, kulturalean eta erlijiosoan parte hartzen duten musikainstrumentuak agertzen diren; hala, indarra hartzen du hasieran aipaturiko ideiak.
Azaldutakoarekin bat etorriz, airearen bidez hedatzen diren seinaleak ematen dituzten soinu-iturriekin
(instrumentuak) dago osatuta soinuaren mundua, eta seinale hori belarrira edo seinalea jaso behar duen mikrofonora iristen da. Desberdintasun bat dago instrumentuen eta ahoko musikaren artean, azken hori zintzurrarekin egiten baita. Hauxe da bi musika moten arteko desberdintasun bakarra: kasu batean gizakiak sortutako instrumentu artifizialekin sortzen da soinua, eta, bestean, instrumentu natural baten bitartez, hots, zintzurrarekin.
Aristotelesek oihartzuna aztertu zuen soinuen islapenaren bidez, eta ondoren Alexandriako Heronek
azaldu zuen soinuak bibrazio longitudinalak direla, airearen bitartez hedatzen direnak. Gure aroaren hasieran, Luzio Anneo Senekak sakonago aztertu zuen gaia, eta soinuaren hedapena airearen izaera elastikoa
dela-eta baizik ezin heda daitekeela azaldu zuen. Mendeak joan, mendeak etorri, soinuaren munduak eboluzionatu egin zuen, eta XI. mendera arteko ezagutza oro Klaudio Ptolomeo Senekaren Harmonikoak izeneko lanean bildu zen.
Hurrengo mendeetan, akustika ia ez zen garatu baina beste bulkada bat izan zuen XVII. mendean
Galileo Galileiren eskutik. Tonua soinuak sortzen dituzten oszilazioen maiztasunaren, gorputz bibrakorraren
masaren eta luzeraren eta tentsioaren araberakoa dela frogatu zuen. Ondoren, Pierre Gassens-ek frogatu
zuenez, soinuak hedatzeko abiadura berdina izaten da beti, soinuen intentsitatea eta tinbrea edozein
direlarik ere. Garai berean, Marin Mesarnek noten maiztasuna finkatu zuen, eta hariek bibratzean oinarrizkoa baino harmoniko altuagoak ematen dituztela deskubritu zuen.
XVII. mendearen bigarren erdialdean, soinu-uhinei eta horien hedapenari buruzko ezagutza argitu egin
zen; gai horretan lan garrantzitsuak egin zituzten Newtonek, Huygensek eta garai hartako beste zenbait ikerlari ospetsuk. XVIII. mendeari dagokionez, Akademia Frantsesak aireko soinuaren abiadura neurtu izana nabarmenduko dugu.

LANBIDE EKIMENA

Soinua

Zientziaren arlo horren garapena aparta izan zen XIX. mendean; izan ere, harien, hagatxoen, barren,
xaflen eta abarren bibrazio longitudinalak eta zeharkakoak aztertu ziren.
1807. urtean, solidoen bibrazioak eta hari bibrakorren bibrazioak jaso zituen T. Young-ek, eta soinu
atalen bibrazioen maiztasunak neurtzeko modua ematen duen fonografoaren printzipioa eman zuen aldez
aurretik. 1857. urtean, fonoautografoa deskubritu zuen E. Scott-ek. Besoaren azkenean diafragma malgua
zuen, non maila-neurgailu baten bidez eta diafragmaren mugimenduarekin batera mugitzen zen puntzoi
baten bidez balantza-higidura erregistratzen baitzuen gainazal batean. Soinua jasotzeko diafragma bat
erabiltzen zen lehen aldia zen; harrezkero, diafragmek eginkizun garrantzitsua bete dute neurketa akustiko
guztietan. 1862. urtean, fonograma-bilduma bat aurkeztu zuen R. Koening-ek eta, hala, Scott-en lana hobetu zuen.
1827. urtean, kaleidofonoa asmatu zuen Weanstone izeneko zientzialariak, higidura bibrakorrak prozedura optikoen bidez aztertzeko modua ematen zuena; metodo horren garapenean lagundu zuten Lissanjous,
Biot, Kundt eta beste ikerlari askok. 1819. urtean, Cagniar de la Tour-ek sistema bat asmatu zuen, eta horri
esker, zuzenean neur zitekeen soinuen bibrazioen kopurua; izan ere, egungo sistema modua Seebek-en
(1841) eta Koenig-en (1867) lanei zor diegu. 1882. urtean, beste zehaztapen-instrumentu bat aurkeztu zuen
soinu-uhinaren erresistentzia neurtu ahal izateko.
1860. urtean, V. Regnault-ek soinuaren abiadura ezarri zuen prozedura elektrikoen bidez. Tonuari buruzko lehen araua Frantziako gobernuak eman zuen 1859an: 435 Hz-ekoa zen 20 C-an. 1867an Koenig-ek
tonometro bat eraiki zuen, 16 Hz - 90 kHz bitarteko gamakoa, eta bere ekipoa erabili zuen aireko entzumenaren mugak finkatzeko; 13 Hz eta 17,5 kHz inguruan zegoela ondorioztatu zuten. Helmholtzek frogatu
zuenez, soinu baten maiztasuna oso baxua bada (oinarrizkoa, zenbait harmonikorekin batera), oinarrizko
maiztasuna berez ez entzuteko modukoa izan daiteke; harmonikoa, berriz, bereizita entzun daiteke.

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1877. urtean, C. Cross-ek berak asmaturiko lan bat aurkeztu zuen, Paleophone izenekoa, honako teoria
hau zekarrena: mintz batean itsatsita orratz bat duela ildo bat egiten badu soinua dagoenean, ildo horrek
bibrazioa sortuko du mintzean, orratza bertatik berriz pasatzean; hala, entzun egingo da grabaturiko soinua.
Urte hartan bertan, T.A. Edison-ek, telegrafo automatikoa hobetzeko lanetan ari zela, ikusi ahal izan zuenez, Bell-en telefono hartzailearen diafragmak dardara egiten zuen ahotsarekin harmonian. Bibrazio horien
anplitudeak aztertzean, nahikoa intentsitate handikoak zirela sumatu zuen. Edisonen gorreria zela eta, proba
horiek egiteko, diafragmari orratz txiki bat konektatu eta bertan jartzen zuen hatza. Diafragmaren aurrean
hitz egitean, orratzak hatza ziztatzen zion. Hori guztia oinarritzat hartuta, panpina mekaniko bat egin zuen.
Inbutuaren barruan ozen hitz egiten zuzenean, diafragmarekin konektaturiko palanka bat mugiarazten
zuen, eta diafragma horrek trinketa zeukan horzdun gurpil batekin lotuta egonik errotazio-higidura
iraunkorra eragiten zion polea bati. Polea hori, bestalde, gizon bat egurra mozten irudikatzen zuen paperezko irudi bati loturi zegoenez, norbaitek ozenki hitz egiten zuenean, gizona egurra mozten hasten zen.
Aurkikuntza hori eta horren oinarrizko ideia garatzeari eutsi zion eta honelaxe azaldu zuen bere lana:
Presaka eta lasterka prestatu nuen aparatu bat eta bertan paper-zerrenda bat korriarazi nuen helioa
esaten nuen aldi berean; gero, berriz ere korriarazi nuen papera, halako moldez non grabazioek beste
diafragma bateko orratza mugiarazi baitzuten. Nire lagun Batchelor eta biok, bien bitartean, arnasari eutsiz
entzuten ari ginen. Soinu argi bat entzun ahal izan genuen; izan ere, irudimen apur batekin, neuk esandako
helio hitza zela interpreta zitekeen. Hori nahikoa izan zen beste saiakera batzuk egiteko erabakia har
nezan. Esperimentu hori 1877ko uztailaren 18an egin zen.
Urte hartako abuztuaren 12an, haren oharretako batean lehen aldiz erabili zuen Edisonek fonografo
hitza; berba greziarra da, soinua eta idazkera esan nahi duena. Abenduaren 6an, burdinazko eta letoizko
aparatu bat zen hitz egiten zuen makina hura. Hiru hazbete eta erdiko zilindro bat eta birarazteko helduleku
bat zituen. Bi diafragma zituen, bakoitza bere puntzoiarekin, eta zilindroaren aurrez aurreko aldeetan
zeuden jarrita hodi doigarrietan (1.1. irudia).

1.1 irudia. Jatorrizko fonografoa, Edisonek 1877ko abenduaren 6an egina.

LANBIDE EKIMENA

Soinua

T.A. Edisonek bere makinak etorkizunean izan zitzakeen erabileren gaineko ideiak azaltzeko artikulu
bat idatzi zuen:
1. Gutunak eta era guztietako diktaketak idaztea takigraforik behar izan gabe.
2. Itsuei hitz egingo dieten liburu fonografikoak, itsuek esfortzurik egin behar izan gabe.
3. Deklamazio bidezko irakaskuntza.
4. Musika. Konposizio musikalen erreprodukzioa.
5. Familiaren oroigarri gisa, senideen sekretuak, ahotsak eta azken hitzak gordetzea. Pertsonaia
ospetsuen ahotsak ere gorde ahal izango dira.
6. Kutxatila musikalak, jostailuak, etab. Hitz egin, abestu, negar egin edo irri egin dezakeen panpina
bat eman ahal izango zaie gure seme-alabei hurrengo Gabonetan.
7. Hitz egin dezaketen erlojuak, eguneko orduak, eman, bazkaltzeko ordua jakinarazi edo maitearen etxera joan behar den ordua iragar dezaketenak.
8. Ganberan eginiko diskurtsoak grabatzea erreprodukzioaren bidez.
9. Irakaskuntzari begira, irakaslearen irakasgaiak erregistratzea, ikasleek edozein momentutan
irakasgaietara jotzeko modua izan dezaten edo ortografiako irakasgaiak errepikatzeko.
10. Arte telefonikoa hobetzeko edo aurreratzeko, fonografoa erregistro iraunkorrerako tresna
osagarritzat erabiliz.
Edisonen iragarpenak, dudarik gabe, oso-osorik bete dira, eta haren asmakizunik gogokoena zela uste
arren, bertan behera utzi zuen hamar urtez eta horixe izan omen zen bere hutsegiterik handienetako bat.
1888. urtean, E. Berliner-ek soinua erregistratzeko eta erreproduzitzeko balio duen diskoa patentatu
zuen, gainazal zirkularraren bidez zilindrikoa izan beharrean, lakatua eta orratz batek zeharkatua.
Edisonekin patente-eskubideen inguruan zituen arazoak zirela eta, gramofono deitu zion sistemari.
Diskoak ekoizteko lehen konpainia 1898an sortu zen; hurrengo urteetan, diskoen ekoizpenerako hainbat
enpresa agertu ziren.
1905. urteaz gero, garai hartako artista handiak grabatzeko seriean eginiko diskoen produkzioa aldi
berean egin zen Ipar Amerikako eta Europako hainbat herrialdetan. Arnoldek eta Grandallek transduktore
termoelektriko bat sartu zuten akustika modernoan, soinu-presiorako arau gisa balio izan duena. Wentek
mikrofono elektrostatiko baten ekarpena egin zuen, maiztasun-gama zabala, egonkortasun ona eta termofono baten bidez erraz kalibratzeko posibilitatea zituena. 1920. urtean, fidelitate handiko aurikularrak etengabeak izan ziren 4.000 Hz inguruko erantzunean.

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Lehenago azaldutako aurrerapen guztien ondorioz, 1924an irrati-estudioetako mikrofonoa lantzen


eta grabazio gramofonikoko teknikei aplikatzen hasi zen, eta metodo horren bidezko lehen erregistroa
1926an egin zen. Soinua grabatzeko garapen teknikoarekin batera, erreprodukzio-ekipoak hobetu ziren.
Espainiako estatuan egin ziren lehen esperimentuak 1904koak izan ziren, eta irrati bidezko lehen komunikazioak ezarri ziren estatu mailan 1907. urtean; orduantxe agertu ziren lehen estazio irratielektrioak.
Urteen poderioz, teknikak eboluzionatu egin zuen eta 1920. urtean kontzertu bat eman zen Erakusketa
Jauregitik; publikoak hartzaile bakarrean entzun zuen kontzertu hori Valentziako Paraninfoan. XX. mendean
emisore publiko eta pribatu ugari agertu zen, eta garapen handia izan zen Gerra Zibilean; izan ere,
informazio publikoak aparteko garrantzia hartu zuen.
Industria diskografikoaren aurrerapenari dagokionez, 1927an diskoen biraketa abiadura finkatu zen: 78
rpm, ordura arte hainbat abiadura erabili baitzen. Biraketa-abiadura horren ondorioz, errepertorio guztia
berriz grabatu behar izan zen. Bigarren mundu gerratearen ondotik, iraupen luzeko diskoa agertu zen (long
play), baina desberdintasun bakarra zuen aurreko diskoekiko: biraketa-abiadura 33 1 /3 rpm-koa zen, eta
ildo estuagoa zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Columbia Co. Enpresak asmatua eta mikroildoa zeritzona. Lehiaren ondorioz, Columbia enpresak 45 rpm-ko biraketa-abiadura berri bat ezartzea proposatu
zuen. Horrenbestez, abiaduren gerra piztu zen Ipar Amerikan.
Hainbat borroka eta gorabeheraren ondoren, Europan zein Ipar Amerikan mikroildoa nagusitu zen
1950ean. Soinua erreproduzitzeko tekniken etengabeko garatze horretan, Columbia enpresak, 1957an,
estereofonian grabaturiko diskoak atera zituen merkatura Blumlein-ek 1937an eginiko lanak oinarritzat
hartuta. Hala, soinu-erreprodukzioak eremu zabalagoa hartu zuen, eta soinu-iturriaren kokapen berria
zegoen, soinua bi kanaletatik grabatzen baitzen gutxienez bi mikrofonorekin.
Berriz ere irratira itzuliz, 1940az gero garapen handia izan zuen irratiak Espainian, eta 1957an maiztasun modulatuko lehen emisorea agertu zen. Urte hartan bertan, Columbia konpainiak lehen grabaketa
komertziala egin zuen estereofonian.
Telebista hedabide berriari dagokionez, Espainian 1938an egin ziren lehen esperientziak, baina
jendaurreko lehen erakustaldia 1948an egin zen Bartzelonako Erakusketen XVI. Azoka Ofizial eta Industrialaren harira. Lehenbiziko estudioak 1955ean eraiki ziren, eta lehenengo programa 1956an emititu zen
Madriletik eta 1960an Bartzelonatik.1969tik hona, hainbat eskualde-zentro sortu da eta instalazioak hobetu
egin dira.
1972. urtean hobekuntza tekniko berri bat agertu zen irratian, diskografian eta magnetofonian:
tetrafonia erabiltzea (koadrofonia hitzaren erabilera okerra izan da). Lau soinu-kanal direnez gero, soinuak
inguratuta egotearen sentsazioa ematen dio entzuleari. Sistema hori industria zinematografikoan agertu zen,
eta garapen teknologikoari esker, pelikulen soinua erreproduzitzeko erabilitako kanal kopurua handitu egin
da; izan ere, 100etik gorakoak izan daitezke produkzio ikaragarri handietan.

LANBIDE EKIMENA

Soinua

Diskoak, zintak, etab. erreproduzitzeko baldintzak ikaragarri hobetu dira sistemen mekanizazioari
esker, baina ezin utzi daitezke bazterrean grabaketaren eta artearen aldetik dituzten giza ezaugarriak.
Halaber, soinua erreproduzitzeko teknikak hobetu egin dira.
Soinu-teknikariak, gaur egun, garrantzi handia du, interpreteek sortutako soinu erreala ahalik eta fidelitate handienarekin grabatzea lortu behar baitu, erreprodukzioak soinu-seinale originala ahalik eta zehatzen
irudika dezan.
Azkenik, honako liburu honetako ataletan landuko diren gaien arteko erlazioa eta gaien beharra argi
eta zehazki ikusteko modua izan dadin, ataletako gaiei buruzko panoramika bat dator 1.2. irudian.

1.2. irudia. Soinuaren munduko gaiei buruzko diagrama-blokea.

1.2

Oszilazio-higidurak

Oreka egonkorreko bitarteko posizio baten inguruan abiadura handiagoarekin edo abiadura txikiagoarekin errepika daitezkeen higidura txikiei deritze bibrazio (1.3. irudia).
Zenbait sentsazio aztertzean, bereziki belarriaren bitartez hautematen ditugunak, aireko soinubibrazioengatik gertatzen direla ikusten dugu, eta sentsazio horiek hainbat berezitasun fisiologiko dute.

10

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1.3. irudia. Aire molekulen bibrazioaren ondorioz sortutako soinu-presioko uhinak.

Bi talde handitan sailka daitezke oszilazio-higidurak:


1. Oszilazio-higidura periodikoak
2. Oszilazio-higidura ez-periodikoak
Bi talde handien barruan, bestelako azpibanatzeak ere egin daitezke, oszilazio-higidura periodikoak
adibidez; horiek, aldi berean, honako hauetan bana daitezke:
1.1. Oszilazio-higidura sinpleak
1.2. Oszilazio-higidura konposatuak
Oszilazio-higidura sinpleak erraz aztertzen dira ikuspuntu analitiko batetik; oszilazio-higidura konposatuak aztertzeko, berriz, metodoa konplikatuagoa da, Fourier-en teorema erabili beharra baitago. Horren
bidez, oszilazio-higidura sinpleen batura gisa emandako oszilazio-higidura konposatuak dira, eta horien
maiztasunek 1, 2, 3,... n erlazioari eusten diote. Lehenbizikoa oinarrizkoa eta lehen harmonikoa
izenekoa da, eta gainerako maiztasun anitzak, berriz, oinarrizkoari laguntzen dioten harmonikoak.
Oszilazio-higidura ez-periodikoen azterketak zailtasun handia dakar, harmonikoetan ezin deskonposa
baitaitezke, baina gutxi gorabeherako zerbait egin daiteke, oszilazio-higidura sinpleen kopuru infinitua
kontsideratuz. Horien maiztasunak balio-anplitude desberdinak dituzten balio infinitesimalen bidez daude
banatuta.
Oszilazio-sistemak halako moldez daude eratuta non, haien oreka-posiziotik mugiaraziz gero, zenbait
indar edo une agertzen baitira. Horien bidez, sistemak oreka-posizioa berreskuratzeko joera du, baina
itzulera hori hainbat oszilazioren ondotik egiten da baldin eta sistemak marruskadura txikiak jasan behar
baditu, eta periodikoa izango da baldin eta indar horiek nahikoa handiak badira. Hortaz, era horretako
sistemek oszilazio iraunkorra izan dezaten, energia hornitu behar zaie.

LANBIDE EKIMENA

11

Soinua

Jarraian, oszilazioen sailkapen bat ikusiko dugu.


1. Oszilazio libreak edo propioak: sistema aldi batez oreka-posiziotik mugiarazten dutenak dira,
eta nahikoa bizkor indargetzen dira.
2. Oszilazio behartuak: sistemak kanpoko indar edo momentu periodiko bat jasan behar duenean; bulkaden arabera jarduten du. Kanpoko ekintza horren iraupen bera izango dute oszilazio horiek.
3. Oszilazio autoentretenituak: kasu honetan, iturri bateko energiarekin elikatzen da etengabe
sistema, eta horren oszilazio-higidurak erregulatzen du funtzionatzeko behar duen energia
kantitatea.

1.3

Analogia elektrikoak, mekanikoak eta akustikoak

Soinua sortzea eta jasotzea, kasurik gehienetan, energia akustikoa energia mekaniko eta elektriko bihurtzeko (eta alderantziz) prozesua baizik ez da, itzulgarritzat jo baitaiteke energia. Transmisio-sistema bat,
beraz, sistema konplexua izango da eta banaka edo taldeka kontsidera ditzakegu sistema elektrikoak,
mekanikoak eta akustikoak.
Jarraian, hiru sistema horiei, antzeko jokabideari eta baliokidetzei buruzko ideiak azalduko ditugu.

Sistema elektrikoak
Zirkuitu elektrikoaren bidez doan elektrizitate-fluxuaren ezaugarriak ematen dituzten hiru parametro
daude: R erresistentzia, L indukzioa eta C ahalmena.
a) Galerarik gabeko oszilazio libreak. Lehenik eta behin, zirkuitu elektrikorik errazena hartuko dugu,
seriean konektaturiko kondentsadore batekin eta bobina batekin osaturikoa, hain zuzen (1.4A irudia).
Aipaturiko sistema horrek oszilazio harmoniko sinpleak egiten ditu, eta korronte baten zirkulazioa
agertzen da zirkuituaren bitartez; zirkulazio hori karga elektrikoak denbora unitate bakoitzeko duen
aldaketa da. Kargek indar elektroeragilea sortzen dute VC kondentsadorean eta beste bat bobinan
(VL) agertzen diren fenomeno elektrikoen ondorioz.
Zirkuitua ixtean, kondentsadorea autoindukzioaren bitartez hasten da deskargatzen. Ondoren,
kondentsadorea guztiz deskargatuko da, eta borneen arteko potentzial-diferentzia zeroraino
jaitsiko da. Bien bitartean, autoindukzioko korronteak eremu magnetiko bat sortuko du
inguratzen duen tokian. Eremu magnetiko hori txikitu egiten da orain, eta indar elektroeragile bat
sorrarazten da korrontearen norabide bereko autoindukzioan. Korronte zuzenak jarraitu egiten
du baina indar txikiagoarekin, harik eta eremu magnetikoa desagertu eta kondentsadorea
hasierako polaritatearen kontrako norabidean kargatu arte. Prozesua orain kontrako norabidean
errepikatzen da, energia-galerarik izan gabe. Hori dela-eta, kondentsadoreko kargak alde batera
eta bestera mugituko dira etengabe; prozesu horri oszilazio elektriko deritzo.
12

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Zirkuitu honetako karga elektrikoen mugimendua aztertzeari esker, l korronte elektrikoaren balioa
dugu t denboraren arabera, eta zirkuituko ezaugarri nagusia L eta C parametroak dira.

1.4. irudia. Serieko sistema elektriko bateko oszilazioak: a) galerarik gabeko oszilazio libreak,
b) galerak dituzten oszilazio libreak eta c) oszilazio behartuak.

b) Galerak dituzten oszilazio libreak. Oszilazio mota hori egiten duen zirkuitu elektrikoa 1.4.b irudian
agertzen dena da, non l korrontea kondentsadorea kargatuz edo bobina baten bitartez fluxu magnetikoa aldatuz hasten den. R erresistentziak oszilazio-zirkuituan duen efektua zirkuituko energia
xahutzea eta berotasun bihurtzea da. l korrontea kasu honetan R, L eta C parametroen eta t denboraren funtzioa da.
c) Oszilazio behartuak. Demagun orain R erresistentzia, L indukzioa eta C kondentsadorea seriean
konektatzen ditugula zirkuitu batean, indar elektroeragile zuzena aplikatuta duen zirkuitu batean
(1.4c irudia). Kasu honetan, korronte elektrikoa zirkuituko R, L eta C parametroen funtzioa izango
da, baita E indar elektroeragile zuzenarena eta T denborarena ere.
Korronte elektrikoa korronte iragankorraren eta beste korronte geldikorraren batura izango da. Korronte iragankorra modu esponentzialean moteltzen da; korronte geldikorra, berriz, modu sinusoidalean aldatzen da denborarekin.
Serieko zirkuitu horien ordez paraleloko zirkuituak hartzen baditugu (1.5. irudia), lehenago azaldutako
mugimendua aldatu egingo da parametroei dagokienez, eta korronte-generadoreak agertuko dira tentsiogeneradoreen ordez.

LANBIDE EKIMENA

13

Soinua

1.5. irudia. Sistema elektriko bateko oszilazioak: a) galerarik gabeko oszilazio libreak,
b) galerak dituzten oszilazio libreak eta c) oszilazio behartuak.

Sistema mekanikoak
Fenomeno mekanikoak aztertzen hasita, horietan guztietan errazena oszilatzaile harmonikoa dela
esan behar da, sistemaren inertzia adierazten duten M masarekin eta elastikotasunari buruzko informazioa
ematen digun K konstante elastikoko euskarri batekin osatua (1.8.a) irudia).
a) Moteltzerik gabeko oszilazio librea. Era horretako sistema batean M masa bere oreka-posiziotik
mugitzen badugu, oszilazioak eragingo ditu posizio horren inguruan. Marruskaduraren ondoriozko
energia-galerarik ez dagoenez gero, higidurak etengabe jarraitzen du behin mugitzen hasita.
Higidura mota horri higidura harmoniko sinple deritzo, betiere indar berreskuratzaile elastikoarekin
eta marruskadurarik izan gabe. Hau da, baldin eta M masa distantzia jakin batera (x0) banatzen
bada gora eginez bere oreka-posiziotik eta bertan behera gelditzen bada euskarriaren indar
elastiko baten ondorioz, oreka-posiziorantz hasten da higitzen eta ez da gelditzen handik
igarotzean, sistemaren inertzia dela eta. Hala, euskarria x0 distantziara konprimitzen da eta berriz
ere oreka-posiziotik igarotzeko joera du elastikotasunaren eraginez, eta horrela elkarren segidan.
Galera-indarrik ez dagoenez, higidura ez da inoiz desagertuko.
Baldin eta M masaren higiduraren azterketan dinamikaren oinarrizko ekuazioa erabiltzen badugu
( F = M.a), higiduraren ezaugarriak ematen dituzten magnitudeen balioak lortuko ditugu. Hona
hemen baliook:
9

M masaren x desplazamendua, masa horren posizioa ematen diguna uneoro orekaposizioarekiko; elongazio-magnitudea ere deitzen zaio. Luzera unitateetan neurtzen da (m).
Modu harmoniko batean aldatzen da denboraren arabera (1.6. irudia).

14

x0 anplitudea, desplazamenduaren gehieneko balioa. m-tan neurtzen da.

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Higiduraren hasierako fasearen angelua, higidura hastean M masaren posizioari buruzko


informazioa ematen diguna.

M-ren bibrazioa gertatzen den v abiadura: desplazamenduaren aldaketa da denbora unitateko;


hortaz, m/s-tan neurtzen da, eta v0 bibrazio-abiaduraren anplitudea da. Modu harmoniko baten
denboraren arabera aldatzen da (1.6. irudia).

M mugitzen deneko a azelerazioa: abiaduraren aldaketa da denbora unitateko; m/s2-tan


neurtzen da, eta a0 azelerazio-anplitudea da. Modu harmoniko baten denboraren arabera
aldatzen da (1.6. irudia).

w0 pultsazioa, edo oszilazioari datxekion maiztasun angeluarra ere deitua. Honako balio hau
du:

w0 =

K
M

(1.1)

T0 oszilazioaren periodoa: M masak oszilazio osoa egiteko behar duen denbora; segundotan
neurtzen da eta honako balio hau du:

T 0 = 2

M
K

(1.2)

Oszilazioaren maiztasuna, f0, M masak denbora unitatean egiten duen oszilazio kopurua da;
ziklo/segundotan neurtzen da (Hz),

f0 =

1
2

K
M

(1.3)

Hauxe da oszilazioaren periodoaren, maiztasunaren eta pultsazioaren erlazioa:

w 0 = 2 f 0 =

2
T0

Desplazamenduak eta abiadurak 90-ko desfase-diferentzia dute, eta abiaduraren eta


azelerazioaren artekoa ere 90-koa da. Desplazamenduaren eta azelerazioaren arteko
desfasea, berriz, 180-koa da. Horrek esan nahi du magnitude bat puntu maximo batetik
pasatzen denean desfasearen arabera, beste magnitudeak gehieneko balio batetik (faseko
oposizioan) edo gutxieneko balio batetik (90-ko desfasea) pasatu daitezkeela (1.6. irudia).

LANBIDE EKIMENA

15

Soinua

1.6. irudia. Desplazamendu-, abiadura- eta azelerazio-diagramak;


desfasea nulua da eta w0 = 2 higidura harmoniko sinplerako, betiere denboraren arabera.

Oszilazio-higidura aztertu ahal izateko, desplazamendua, abiadura eta azelerazioa finkatuko ditugu.
Magnitude alternoak direnez gero, hainbat balio neurtzen dira, 1.7. irudian ikusten denez.

1.7. irudia. Denborarekin aldakorra den magnitude baten puntako, batez besteko eta eraginkorreko balioak.

Hona hemen neurtu beharreko balizko balioak:


1. Puntako balioa, magnitudeak izan dezakeen gehieneko balioa da, hots, x0.
2. Magnitudeak periodo erdi batean duen batez besteko balioa.

16

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

3. Magnitude baten batez besteko balio koadratikoa.

4. Magnitude baten balio eraginkorra edo RMS balioa.

Sistema horrek oszilazioan erabiltzen duen energia zati batez zinetikoa da, M masa mugitzen delako,
eta beste zati batez potentziala, sistemaren K elastikotasunaren eta horri dagokion indar berreskuratzailearen ondorioz. Hona hemen guztizko energia:

ET =

1
2
K x0
2

(1.4)

Non K sistemaren konstante elastikoa eta x0 higiduraren anplitudea baitira. Energia hori konstantea
da higidura honetan, sisteman galerarik ez zegoela kontsideratu baita, eta energia hori desplazamenduanplitudearen karratuarekiko proportzionala da.
b) Moteldutako oszilazio askea. Demagun orain oszilazio-sistemak marruskadura-indarrak dituela,
eta, indar horien eraginez, energia galdu eta denborarekin desplazamendu-anplitudea txikitu
egiten dela (1.8.b irudia). Sistema aurreko kasuaren antzera mugitzen hasten bada, sistemaren dinamikaren ekuazioan agertzen den aldaketa bakarra erresistentzia-indarra da, une bakoitzean, M
masa mugitzen den abiaduraren proportzionala; bertan RM proportzionaltasun-konstantea eta
positiboa da, eta sistemaren erresistentzia mekaniko deritzo. Horren unitatea N.s/m da, eta ohm
mekaniko deritzo.
Denboraren araberako M masaren x desplazamenduaren balioa zenbait konstante arbitrarioren
araberakoa da, baita sistemaren moteltze-koefizientearen araberakoa ere: = RM /2M. Higiduraren anplitudea esponentzialki beherakorra da denboraren arabera (1.9. irudia).

1.8. irudia. Serieko sistema bateko oszilazioak: a) masaren euste-sistema galerarik gabe,
b) galerak dituen euste-sistema eta c) galerak dituen euste-sistema kanpoko indar baten eraginez.

LANBIDE EKIMENA

17

Soinua

Marruskadura-indarraren ondorioz oszilazio-anplitudea oso bizkor murrizten da, eta, hori neurtzeko,
beharrezko denbora izango dugu, hots, anplitudea x0-tik x0/e-ra jaisteko behar den denbora, non e =
2,71828 baita. T denbora horri erlaxazio-denbora deritzon.

1.9. irudia. Motelduriko oszilazio-higidura baten desplazamenduaren diagrama.

ZM inpedantzia mekanikoa, ZE inpedantzia elektrikoaren antzera, RM sistemaren erresistentzia mekanikoaren eta Xm (Xm = Mw - K/w) erreaktantzia mekanikoaren araberakoa da.
Higidura mota honetan jaitsiera logaritmiko deritzo sasiperiodo batekin banaturiko oszilazioaren bi
anplituderen arteko erlazioaren logaritmo nepertarrari; izan ere, jatorrizko noranzko berean pasatzen
diren ondoz ondoko bi une banatzen dituen denbora da.
Higidura horren abiadurari eta azelerazioari buruzko balioen ezaugarriak desplazamenduaren ezaugarrien antzekoak dira.
c) Moteldutako oszilazio behartua. Baldin eta xahutze-sistemaren oszilazioa askea izan beharrean
T periodoko kanpoko indar iraunkor baten eraginpean jartzen badugu (1.8c irudia), M masaren
higidura aztertzeko abiadura desplazamendua izan daiteke; izan ere, denboraren arabera txikitzen
den termino iragankorra du, baita denboraren arabera sinusoidalki aldatzen den termino geldikorra
ere. Hala denean, desplazamenduaren anplitudea sistemaren parametroen araberakoa da: kanpoko indarraren anplitudea (Fo) erresistentzia mekanikoa (RM), masa (M) eta elastikotasuna (K). Anplitude horren balioa eta horren fasea erabilitako kanpoko indarraren maiztasunarekin aldatuko da.
Azaldutako ezaugarriak dituen sisteman honelaxe definitzen da ZM inpedantzia mekanikoa: kanpoko indar-sortzailearen F indarraren eta M masaren bibrazio-abiaduraren arteko zatidura. Magnitude hori inpedantzia elektrikoaren antzekoa da, eta ohm mekanikoa du neurri unitatea.

18

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hauxe da admitantzia mekanikoa, inpedantzia mekanikoaren alderantzizko balioa lehenago azaldutako antzeko ezaugarriak dituen sisteman.
Erresonantzia mekanikoko maiztasun deritzo XM erreaktantzia mekaniko nulua duenari, hots, ZM =
RM, hortaz:
Mw - K/w = 0
w = w0 = K / M

Maiztasun horretan, gehienekoa da oszilatzailera transmitituriko potentzia, eta gutxienekoa inpedantzia


mekanikoa; hortaz, bibrazio-abiaduraren anplitudearen balioa gehienekoa da. Desplazamendu-anplitudearen balioa beste maiztasun baterako da.
Sistema oszilatzaileak galdutako energia kalitate-faktore deritzon beste magnitude baten arabera azter
daiteke, hots, ziklo bakoitzeko bildutako energiaren eta ziklo bakoitzeko galdutako energiaren arteko
zatidura 2 aldiz.
Magnitude hori sistemaren masaren eta erresistentzia mekanikoaren arabera ager daiteke:

Q=

Mw 0
RM

(1.5)

Edo bestela erlaxazio-denboraren arabera:

Q=

w0
2

(1.6)

Kalitatearen faktorea erresonantzia eremuan puntako altuerako neurri bat da. Hona hemen beste
definizio bat: w0 maiztasun angeluar propioaren eta w0-ren alde banatako maiztasun angeluarren
maiztasuneko w2 w1 diferentziaren zatidura (1.10. irudia), horietarako besteko potentzia
erresonantziaren balioaren erdia izanik.

Q=

w0
w 2 w1

(1.7)

bertan w2 w1 = A w balioari banda-zabalera deritzo.

LANBIDE EKIMENA

19

Soinua

Ikusi ahal izan denez, sistema oszilatzaile batean eta w = w0 erresonantziako maiztasun angeluarrean,
nulua da indarraren eta abiaduraren arteko faseko angelua. Indarrak eta anplitudeak, berriz, 90-ko desfasea dute erresonantziakoa baino maiztasun angeluar handiagoetan, eta 90-rako joera dute. Maiztasunak
infiniturako joera du, eta erreaktantzia eta desfase positiboa du. Erresonantziakoa baino maiztasun txikiagoen kasuan, abiadura eta indarra beti egoten dira desfasatuta, eta desfase horrek 90-rako joera du maiztasun angeluarrak zero edukitzeko joera izan ahala; azken kasu horretan, erreaktantzia eta desfasea negatiboak dira. Erresonantziaren maiztasun angeluarraren inguruetan, erresistentzia mekanikoa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta azkarrago aldatuko dira desplazamendua, abiadura eta desfasea.
Sistema mekanikoen hainbat kategoria defini daitezke, batez ere kitzikapeneko hiru prozeduren
bidez. Hiru kasu hauei dagozkie.
1. Maiztasun diskretu bakarrerako erantzuna
2. Hainbat maiztasun diskreturako erantzuna
3. Maiztasun banda handi baterako erantzuna

1.10. irudia. Batez besteko potentziaren aldaketa w/w0-ren arabera, hainbat Q baliotan.

Sistema hauei ahalmen bidezko kontrola, erresistentzia-kontrola eta masa-kontrol deritze. Oro har,
sistema elektromekaniko guztiak erresonantziatik hurbileko maiztasunetan erresistentzia kontrolatukoak
direla esan daiteke; halaber, erresonantziakoa baino maiztasun txikiagoen kasuan, tentsio kontrolatuko
sistemak dira, eta erresonantziakoa baino maiztasun handiagoetan, berriz, masa kontrolatukoak.

20

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Sistema akustikoak
Demagun orain S sekzioko zutabe bat eta luzera infinitesimala duen dentsitateko aire-masa baten
higidura aztertu nahi dela. Aire molekulen desplazamendua hasi baino lehen, perturbazioa gertatzen bada,
airea geldirik dago partikulek ausazko higidura badute ere, baina airerik ez da mugitzen ezein norabidetan.
Hortaz, partikulen desplazamendua zero da eta, beraz, bibrazio-abiadura ere zero izango da. Perturbaziorik ez dagoenez, presioa konstantea izango da gune osoan, P0 baliokoa: V0 harturiko bolumena eta 0
dentsitatea. Jakin badakigunez, indar orok gas bat konprimitzeko joera du, eta ezinbestean, bere partikulen
desplazamendua eragiten du. Airearen perturbazioa eragin ondoren, orekan definituriko balioak konprimitu
(presio altua) edo arrarifikatu (presio baxua) egiten dira; izan ere, aldaketak gertatuko dira balio horietan
(1.11. irudia).
1. P0 presioa P=P0 + p-ra aldatuko da, eta p presio-aldaketa da.
2. V0 bolumena V = V0 + X-ra aldatuko da, eta X bolumen-aldaketa da.
3. 0 dentsitatea 1 = 0 + -ra aldatuko da, eta dentsitate-aldaketa da.

1.11. irudia. Bibrazioak eragindako molekula-desplazamenduak a) anplitude txikikoa, b) anplitude handikoa.

a) Oszilazio askea, galerarik gabe


Aire-masa elastikoarekin osaturiko sistema honetan, aireko presioa handitzen bada, gehikuntzapresio hori bolumenaren gehikuntza-aldaketarekiko zuzenki proportzionala da.
Airearen molekulen higiduraren ekuazioa, sistema mota honetan, airearen B konprimigarritasunmoduluaren araberakoa da (horixe da bere elastikotasunaren ezaugarri nagusia), baita desplazaturiko aire-masaren araberakoa ere.
Sistema akustikoetan, inertantzia deritzo masari; izan ere, abiadura fluxuaren abiadura aldatzearen
kontra agertzen da inertantzia. Ahalmen akustikoari konpliantzia akustiko deritzo, eta soinu-presioa
aldatzearen kontra agertzen da: presio unitatea aplikatzean sortzen den bolumen-aldaketa da.

LANBIDE EKIMENA

21

Soinua

b) Oszilazio askea, galerekin


Masa, elastikotasuna eta erresistentzia dituen sistema akustikoa Helmholtz-en soinu-eragilea izenekoa da (1.12. irudia). Ikusten denez, V bolumenaren barrunbe zurrun batekin dago osatuta, eta
kanpoarekin komunikatzeko, r erradioa eta l luzera dituen lepo txiki bat du; S lepoaren zeharkako
sekzioaren azalera da. Lepoko airea unitate baten gisa mugitzen dela esan daiteke, halako moldez
non sistemaren masa-elementua ematen baitu. Soinu-eragileko barrunbeko aire presioa txandaka
aldatzen da, eta konpresioa eta hedapena du, aire fluxuak lepoa zeharkatzen baitu. Hala, bada, presioa handiarazten du (konpresioa) eta jarraian txikiarazi (hedapena); horrenbestez, euskarri baten
funtzioa betetzen du barrunbeko gas bolumenak. Sistemako erresistentzia elementuak, biskositateindarrak albo batera utzita betiere, irekierako perturbazioko erradiazioari esker funtzionatzen du, eta
energia gisa sakabanatzen da.

1.12. irudia. Helmholtz-en soinu-eragilea.

Helmholtz-en soinu-eragilearen berezko parametroen araberakoa izango da airean motelduriko


oszilazio propioen higiduraren ekuazioa, baita perturbazioaren maiztasun angeluarraren eta k (k = 2 / ) uhin kopuruaren araberakoa ere. (uhinaren luzera) oszilazioak periodo baten
berdina den denboran ibilitako distantzia da.
c) Beharturiko oszilazioak, moteltze-prozesuarekin
Baldin eta azaldutako sistema presio alterno baten eraginpean jartzen bada, higidura ekuazioa
aldatu egingo da indar berri horren eraginez. Sistema akustikoetan, zirkuitua aldatu gabe
errazen neur daitekeen magnitudea p presio akustikoa da, hots, ingurune bateko puntu batean
dagoen gehiegizko presioa ingurune horretan dagoen orekako presioarekiko (p = P = P - P0
N/m2); izan ere, parametroetako bat da sistema mota honetan. Beste parametro bat U bolumen
abiadura da, hau da, segundo batean desplazaturiko fluido bolumena.
Lehenago azterturiko sistemen antzera, bere dinamikaren ekuazioa sistemaren berezko parametroen
araberakoa izango da.

22

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Honelaxe definitzen da soinu-eragileko sarrerako ZA inpedantzia akustikoa: gainazal osoko ustezko


presio akustikoaren eta bolumenaren abiaduraren (azalera horretatik doan fluxua) zatidura; ohm akustikoa
da unitatea (kg/m4 .S).
Hiru definizio daude inpedantzia akustikoari buruz:
1. Inpedantzia akustiko espezifikoa, Z = p/v, inguruneko eta bertatik hedatzen diren uhin
moten propietate bereizia dena; definizio hori baliagarria da ingurune batetik bestera
pasatzen diren uhin akustikoak aztertzeko. Beraz, inguruneko puntu baterako definitzen da
inpedantzia akustiko espezifikoa, presio akustikoaren balioa eta partikulak puntu berean
duen abiaduraren balioa ematean.
2. Inpedantzia akustikoa, ZA = p/U: bibrazioak eragiten dituen gainazalerako erradiazio
arazoak aztertzeko erabiltzen da, non ZA = Z/S baita.
3. Erradiazio inpedantzia, Zr = F/v: uhin akustikoen eta horiek sortzen dituzten iturrien arteko
erlazioa aztertzeko erabiltzen da. Hauxe da inpedantzia horren eta lehenago azaldutako bi
inpedantzien arteko erlazioa: Zr = Z S eta Zr = ZA S2.
Sistema akustikoetan, erreaktantzia akustikoa nulua duena da erresonantzia maiztasuna, airearen
berezko c konstante baten eta S/ I' erlazioaren arabera, non S irekieraren azalera eta I' irekieraren luzera
baitira. S/ I' erlazioari irekieraren eroankortasuna eta V barrunbearen bolumen deritzo:

w0 = c

S
V I

(1.8)

Analogien taulak
Aurreko galderetan azaldutakoarekin bat etorriz, antzekotasun edo analogia handia dago oszilazio
fenomeno mekaniko, akustiko eta elektrikoen artean. Zirkuitu akustikoak abantaila handiagoarekin hurbiltzen dira zirkuitu elektrikoetara zirkuitu mekanikoetara baino, zirkuitu elektrikoetan partikulen higidurak aintzat har baitaitezke (elektroiak zirkuitu elektrikoen kasuan eta aire molekulak zirkuitu akustikoen kasuan).
Ikusi ahal izan denez, zirkuitu mekanikoetako desplazamenduaren indarra eta abiadura tentsioaren eta
korrontearen antzekoak dira zirkuitu elektrikoetan; sistema akustikoetan, presio akustikoa sistema elektrikoen tentsioaren antzekoa da. Hori dela-eta, korronte elektrikoa bolumenaren abiaduraren antzekotzat jo
behar da zirkuitu akustikoetan.

LANBIDE EKIMENA

23

Soinua

1.1. taulan, magnitudeen arteko antzekotasunak agertzen dira; izan ere, magnitude horien elementuak
seriean dauden zirkuituei dagozkie eta inpedantzia motaren analogia deritze. 1.2. taulan, berriz, admitantzia
motaren analogia agertzen da; halakoetan, elementuak paraleloan jartzen dira zirkuituetan.

MAGNITUDE
MEKANIKOAK

ENERGIA
MEKANIKOAK

ENERGIA
ELEKTRIKOAK

Desplazamendua, x Karga, q

Inpedantzia, ZM

Inpedantzia, Z

Abiadura, v

Korrontea, I

Indarra, F

MAGNITUDE
ELEKTRIKOAK
indar
elektroeragilea., E.

1 /2 M v

1/2 Ll2

Erresistentzia, R

RM v2

Rl2

Kapazitantzia C

1/2 CMF2 = 1/2x 2 /CM

1/2 CE2

Masa, M

Induktantzia, L

Erresistentzia, RM
Konpliantzia, CM

1.1. taula. Magnitude elektrikoen eta mekanikoen arteko analogiak, inpedantzia motaren analogiaren arabera.

MAGNITUDE
MEKANIKOAK

ENERGIA
MEKANIKOAK

ENERGIA
ELEKTRIKOAK

Desplazamendua, x Karga, q z

Inpedantzia, ZM

Admitantzia, Y

Abiadura, v

Indar elektroeragilea, E

Indarra, F

MAGNITUDE
ELEKTRIKOAK
Korrontea, I

Masa, M

Kapazitantzia, C

1/2 M v

1/2 CE2

Erresistentzia, RM

Konduktantzia, G

RM v2

G E2

Konpliantzia, CM

Induktantzia, L

1 /2 CM F2

1/2 Ll2

1.2. taula. Magnitude elektrikoen eta mekanikoen arteko analogiak, admitantzia motaren analogiaren arabera.

Analogien bi sistemak bibrazioak eragiten dituzten zirkuitu elektromekaniko guztietan erabil daitezke,
eta emaitza zuzenak eta erraz ulertzeko modukoak ematen dituzte. Analogia horiei esker, azterturiko
sisteman diagrama sinpleak irudika daitezke, eta gainera hiru sistemen (mekanikoak, elektrikoak eta
akustikoak) konbinazio erraza eman daiteke diagrama bakarrean, nolabait lotuta. Hala, sistemak osatzen
dituzten elementu guzti-guztiak berehala ezagutzeko modua dago.
Jarraian, sistema akustikoa osatzen duten elementuak ikusiko ditugu, sistema elektrikoarekiko
analogiaz. Pultsazioarekin biderkaturik erreaktantzia akustikoaren zati positiboa ematen duen kantitatea
da elementu baten MA inertantzia edo masa akustikoa. Honelaxe adierazten da inertantzia:

MA =

24

M
S2

LANBIDE EKIMENA

(1.9)

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

non M elementuaren masa baita, eta Helmholtz-en soinu-eragilearen kasuan, honako balio hau du:

MA =

0 I
S

(1.10)

inertantzia akustikoa abiadura fluxuaren aldaketaren kontrako elementua da, eta induktantzia
elektrikoaren antzekoa da.
w pultsazioarekin biderkaturik erreaktantzia akustikoaren zati negatiboa ematen duen kantitatea da
bolumeneko elementu baten konpliantzia akustikoa, hots, presio unitatea aplikatzean sortzen den X
bolumenaren desplazamendua. Kapazitantzia elektrikoarekiko analogiaz, kapazitore batean erabilitako
tentsio unitateko agertzen den karga legez definitzen da. V bolumeneko toki itxia duen elementu akustiko
baten kasuan, Helmholtzen soinuen erabileran bezala, hauxe izango da:
hots, presio akustikoa aldatzearen kontra agertzen den elementua.
Azkenik, energiaren sakabanaketari buruzko informazioa ematen duen sistema akustiko bateko
berezko elementua erresistentzia elektrikoari dagokionaren antzekoa da: erresistentzia akustikoa; izan
ere, Helmholtzen soinu-eragilean soinu-energiaren erradiaziotik sortzen da erresistentzia akustikoa eta
honako hauek emana dago:
CA =

RA =

V
0 C 2
0 c k 2
2

(1.11)

(1.12)

Fluidoen inguruenean biskositate-indarrekin lotutako erresistentzia akustiko gehigarriaren adierazpen


bat ere badago. 1.3. taulan, sistema elektriko, mekaniko eta akustikoen baliokidetzak agertzen dira bi
analogia motetan, baina kontuan izan behar da sistema akustikoetan beti izaten dela inpedantzia moten
analogia.
Sistema akustiko baten MA inertantzia adierazteko, nahikoa laburra den hodi batek duen fluido baten
masa erabiltzen da; izan ere, soinu-presioak partikulei eragiten dienean, partikulak fasean higitzen direla
jo ahal izateko nahikoa hodi laburra izan behar du. Sistema akustiko bateko CA konpliantzia bolumen
itxiaren bidez adierazten da, horrekin lotutako elastikotasuna barne. Ikusten denez, konpliantzia
akustikoaren analogia mekanikoa ez da elastikotasun mekanikoa, horren elkarrekikoa baizik: CM = 1 /K
konpliantzia mekanikoa. Sistema akustiko baten erresistentzia hainbat faktoreri esker agertzen da
adibidez, fluido baten biskositate-indarrei esker eta hodiaren erdian hainbat lerro erabiltzen dira
erresistentzia adierazteko (1.13. irudia).

LANBIDE EKIMENA

25

Soinua

MAGNITUDE
ELEKTRIKOA

MAGNITUDE
MEKANIKOA

MAGNITUDE
AKUSTIKOA

Inpedantzia
mota

Admitantzia
mota

Inpedantzia
mota

Admitantzia
mota

Indar
elektroeragilea,
E

Indarra, F

Abiadura
lineala, v

Presio
akustikoa, p

Abiadura
fluxua, U

Karga, q

Desplazame
ndua, X

Bolumenaldaketa, V

Induktantzia, L

Masa, M

Kapazitantzia,
CM

Inertantzia,
MA

Kapazitantzia,
CA

Masa, M

Kapazitantzi
a, CA

Masa, MA

Kapazitantzia, Konpliantzia,
C
CM

Erresistentzia, Erresistentzi Konduktantzia, Erresistentzi Konduktantzia,


R
a, RM
GM
a, RA
GA
Inpedantzia, Z

Inpedantzia,
ZM

Admitantzia,
YM

Inpedantzia,
ZA

Admitantzia,
YA

Korrontea, I

Abiadura
lineala, v

Abiadura
fluxua

1.3. taula. Magnitude elektrikoen, mekanikoen eta akustikoen analogia, inpedantzia eta admitantzia motaren arabera.

1.13. irudia. Analogia elektrikoak, mekanikoak eta akustikoak.

Arestian azaldutako analogiak erabiltzen dira akustikan gehien. Hala eta guztiz ere, bada beste analogia mota bat ere mugikortasun sistema izenekoa, eta zenbait alditan abantailaz erabiltzen da azken hori.
Sistema horretan, honako hauen arteko arrazoiak definitzen dira: bolumenaren abiaduraren eta presioaren
artekoa sistema akustiko baten bidez, inertantzia eta kapazitantziaren artekoa, erresistentzia elektrikoaren
kontrakoaren eta erresistentziaren artekoa eta konpliantzia elektrikoaren eta induktantzia elektrikoaren
artekoa.

26

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1.4. taulan, sistema elektrikoetan eta akustikoetan erabilitako hainbat termino jasotzen dira, baita
horien unitateak eta sinboloak ere.

MAGNITUDE
ELEKTRIKOA

SINBOLOA

MAGNITUDE
AKUSTIKOA

SINBOLOA

GIORGI
UNITATEAK

Induktantzia

Inertantzia

MA

kg/m 4

Kapazitantzia

Konpliantzia

CA

m 5 /N

Korrontea

Abiadura fluxua

m 3 /S

Karga

Bolumen-aldaketa

m3

Indar
elektroeragilea

Presioa

n/m2

Denbora

Denbora

Energia elektrikoa

E0

Potentzia elektrikoa

P0

Energia zinetikoa
Energia potentziala
Inpedantzia

1/2 Ll

1/2 CE2
Z

Energia akustikoa

EA

Potentzia akustikoa

WA

joulea
watta
2

Energia zinetikoa

1/2 MU

Energia potentziala

1/2 CA p2

joulea

ZA

ohma

Inpedantzia

joulea

akustikoa
Erresistentzia

Erresistentzia

RA

ohma
akustikoa

Erreaktantzia

Erreaktantzia

XA

ohma
akustikoa

Inpedantzia akustikoa

N.S/m3

Intrintsekoa
Intentsitatea

rayla

watt/m2

1.4. taula. Magnitude elektrikoen eta akustikoen arteko analogiak,


sinboloak eta unitateak, mugikortasun motaren analogiaren arabera.

1.4

Uhin lau longitudinalak

Belarrian sentsazio bat eragiten duten soinu-uhinak airetik heda daitekeen presio-aldaketa mota bat
dira, hots, ingurune elastiko bateko puntu batean sorturiko perturbazioa; ez da puntu horretan kokatzen,
baizik eta hurreko puntuetara transmititzen da eta horrela elkarren segidan.
Perturbazio bat ingurune elastiko batean hedatzen denean, uhin elastikoa ingurunearen bidez hedatzen dela esaten da; uhin progresibo deritzo. Honelaxe definitzen da: perturbazioa gertatzen den punturako iturria. Deformazio elastikoak uhin horietatik garraiatzen den eta jokoan jartzen den energia bati dagozkio, baina kasu hau ez da bere masako energia abiapuntutik helmugaraino garraiatzen duen partikula
batena bezalakoa, aurreko atalean ikusi ahal izan denez.

LANBIDE EKIMENA

27

Soinua

Ingurune elastiko batean hedatzen den perturbazioa da soinua; perturbazio hori ingurunearen berezko
abiaduran hedatzen da, eta, pertsona nahiz tresnek, biek hauteman dezakete perturbazio hori. Soinuari buruzko definizio huts horrek aditzera ematen duenez, inguruneko zenbait magnitude fisiko neurtuta jaso
daiteke perturbazio hori, eta perturbazioa euren oreka baliotik sortuta. Uhin bat ingurune material batean
mugimenduan egoteko, inguruneak bi propietate izan behar ditu: inertzia eta elastikotasuna. Inertziaren propietateari esker, inguruneko elementu batek alboko beste elementu bati igor diezaioke perturbazioa; horrek
ingurunearen dentsitatearekin du lotura, hots, elementu baten masarekin. Elastikotasunaren propietateari
esker, berriz, indar bat sorrarazten da, bere oreka posiziotik desplazaturiko elementu batean, eta posizio
horretara itzultzeko joera izaten da. Aireak bi propietate horiek ditu.
Ikusten dugunez, edozein prozedura erabiliz airearen bibrazioa hasten denean gertatzen da soinua, oro
har bibrazioa eragiten duen objekturen bat airearekin kontaktuan jartzen denean. Jarraian, soinuari buruzko
definizioa emango dugu; definizio subjektiboa eta objektiboa, hain zuzen: alde subjektibotik, nerbio akustikoak belarriko organoen bidez duen sentsazioa da soinua, eta, alde objektibotik, sentsazio horrek eragiten
duen bibrazio higidura longitudinala.
Edozein prozedura erabiliz airearen bibrazioa gertatzen denean sortzen da soinua; esate baterako, bi
euskarri solidoren artean gitarrarenaren moduko soka bat edo antzeko objektu bat luzatzen denean eta
jarraian astindu egiten denean, berehala desagertzen den soinu-uhina sortzen da. Astinduriko sokak
pausaguneko posiziora berehala itzultzeko joera du, baina masa eta abiadura direla eta, hasierako pausaguneko posiziotik harago doa eta posizio horretatik igaroko da behin eta berriz, eta oszilazioen anplitudea
gero eta txikiagoa izango da, harik eta pausatzen den arte. Gitarrako soka mugitzean, barruko airea bultzatu eta konprimitu egiten du; atzean duen airea, aldiz, erori egiten da, soka pasatu berri den tokia betetzeko.
Hala, bada, mugitzen den multzoa da airea, eta, espazioa edo ingurunea elastikoa denez gero, perturbazioa izan duen aire proportzioak inguruan dagoen airera transmititzen du higidura, eta perturbazioa norabide guztietan hedatzen da, perturbazioa eragin duen ingurunetik abiatuta betiere.
Soinu-uhin bat ingurune batean hedatzean gertatzen den aldaketa neurgarririk garrantzitsuenetako bat
presioan gertatzen den aldaketa da, giroko presioaren baliotik behera eta gora geratzen den presioaren aldaketa, hain zuzen. Presioaren aldaketa horri presio akustiko deritzo.
Hedatu ahal izateko ingurune elastikoa behar duten uhinak hainbat eratakoak izan daitezke. Longitudinalak: molekulek beren oreka posizioaren inguruan desplazatzeko duten norabidea perturbazio-hedapenaren
norabide bera da; zeharkakoak: hedapen-norabidea partikulen desplazamenduaren norabidearen perpendikularra da, baina uhin horiek ingurune solido batean soilik heda daitezke.

28

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Propietate fisikoak oso garrantzitsuak dira soinu-uhinak aztertzeko; izan ere, propietate horietako zenbait azalduko ditugu labur-labur. Kontuan izan beharreko ezaugarririk garrantzitsuenetako bat soinu-presioaren perturbazioan oreka presioaren balioaren inguruan segundoko gertatzen diren oszilazioen kopurua
da, eta oszilazio horren neurri fisikoari f maiztasun deritzo; bere unitatea segundo/ziklo kopurua da, nazioartean Hz hizkiekin (Hertz) ezagutzen dena. Entzun daitekeen pertzepzioaren marjina, teorian, 20 eta
20.000 Hz bitartekoa da gizakiengan. f maiztasunaren alderantzizko balioa segundotan neurturiko T periodoa da, ziklo oso bat egiteko behar den denbora adierazten duena. Hala, esaterako, 1.000 Hz-eko maiztasuna duen uhin batek 0,001 segundoko periodoa du.
Uhinaren luzera da soinu-uhinari buruzko informazioa emango digun beste magnitude fisiko bat;
ondoz ondoko bi uhinetako antzeko bi puntuen arteko distantziak emango du magnitude fisiko hori. A
batekin adierazten da eta metrotan neurtzen da. Uhinaren luzeraren muga, entzun daitekeen maiztasun
marjinan, 17 m-koa da 20 Hz-eko maiztasunean eta 17 mm-koa 20.000 Hz-ekoan.
Uhinek energia daramate, eta soinu-intentsitate deritzo azalera unitatea denbora unitatean zeharkatzen duen energiari. Bibrazio-egoera berean dauden ingurune bateko puntuen toki geometrikoari, berriz,
uhin-fronte deritzo, eta uhin longitudinalen kasuan (norabide bakarraren arabera hedatzea) bi uhin-fronteak
lauak dira.
Perturbazio bat transmititzeko ezinbestekoa den euskarriari deritzo ingurune; uhin-ekuazio gisa adieraz daiteke hedapena, hiru ekuazio konbinatuz: Newtonen dinamikaren ekuazioa, masaren kontserbazioari
buruzko legea eta gasaren oinarrizko legea. Uhin-ekuazio komunek ez dute kontuan hartzen ingurunean
sakabanatzeko posibilitatea, hainbat faktore tarteko: biskositatea, beroaren eroapena, etab.
Honako propietate hauek dira gasak ingurune akustiko gisa dituen ezaugarriak ematen dizkigutenak:
dentsitatea, presioa, tenperatura, bero espezifikoa, biskositate-koefizientea, eroapen termikoa eta
tenperatura-koefizientea.
Airearen dentsitatea masa zati bolumena da, eta honako adierazpen honek emana da:

273 P
= 1,293

kg / m 3
T
760

(1.13)

non T airearen tenperatura absolutua baita Kelvin gradutan eta P presio barometrikoa, merkurio
milimetrotan. 0 C-ko tenperaturan eta merkurioko 0,76 m-ko presioan, = 1,293 kg/m3-ko dentsitatea
dugu; 20s C-ko tenperaturan eta merkurioko 0,76 m-ko presioan, berriz, hauxe da dentsitatearen balioa:
0= 1,21 kg/m3.

LANBIDE EKIMENA

29

Soinua

Uhin lauak hedatzeko ekuazioa


Jarraian, oso adibide erraza ikusiko dugu, luzera infinituko hodi batek hedatzen duen soinu-bulkada
esaterako. 1.14. irudian, perturbazioaren balioa agertzen da t = 0 unean, orekaren balioko desbideratze
gisa x koordenatuaren arabera.

1.14. irudia. Perturbazio baten hedapena X norabidean.

Uhinaren itxura jakineko anplitude baten bulkada da x = x1 eta x = x2 koordenatuen artean; gainerakoan, zero da perturbazioaren balioa. Demagun perturbazio hori X-ren noranzko positiboan hedatzen dela
c abiadurarekin (m/s). Hasierako unetik t denbora igaro ondoren, beste posizio batean egongo da bulkada.
Ikus dezakegunez, lehen zuen anplitude bera dauka bulkadak, ingurunean energia-galerarik ez dagoela
suposatzen baita. Gainera, zabalera bera du, uhina ez delako hedatu.
Argi eta garbi ikusten da distortsiorik gabe hedatu behar dela uhina; hortaz, uhinak x = x1 + ct puntuan
eta t denboran duen itxurak t = 0 unean eta x = x1 puntuan zuen berbera izan behar du. Baldintza horiek
betetzen dituen eta bi aldagaiak (denbora eta espazioa) konbinatzen dituen funtzio bat f (ct - x) da. t = 0 eta
x = x1 balioetan froga daitekeenez, funtzioak f (- x1) balioa hartzen du, x2 puntuaren kasuan bezala. Beraz,
ondorio orokorra atera daiteke.
Hortaz, bi aldagaiak (espazioa eta denbora) konbinatzen dituen funtzioak, f (ct - x), X norabidean,
noranzko positiboan eta c abiaduran (m/s) hedatzen den uhina adierazten du. Uhina X norabidearen noranzko negatiboan mugitzen bada, ondokoa aurkituko dugu oro har funtzioan: f (ct + x).
Uhin lauak airean hedatzen dira, baina norabide bakarrean heda daitezke: airean hodi luzean sartu
behar dira mugagabetzat hartu ahal izateko, eta ezkerreko muturra pistoi batekin itxi beharra dago. Pistoiak
eskuinerantz desplazamendu txikia egiten badu, alboko airea konprimitu egiten da eta konpresio-uhina hedatuko da hodiaren ardatzaren norabidean. Pistoiaren desplazamendua ezkerrerantz egiten bada, berriz,
dilatazio-uhina hedatuko da.
Itxuraz pausagunean dagoen fluido baten molekulek ez dute ondo definituriko bitarteko posiziorik, baina
perturbaziorik gabeko airean dagoen molekula kopurua bera izaten da estatistikaren aldetik, eta airearen
dentsitatea eta bolumen espezifikoa konstanteak dira, nahikoa molekula kopurua duten inguruneetan.

30

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Uhin elastiko bat igarotzean, higidura bat gainjartzen da molekulen higidura desordenatuetan, eta orduan
bolumenaren elementu baten desplazamenduaz, abiaduraz eta azelerazioaz hitz egin daiteke. Aireko partikulak milioika molekula izateko nahikoa bolumeneko elementu bat adierazten du, baina airea etenik gabekoa
dela jotzen da, presioa, dentsitatea eta abiadura aldagai akustikoak bolumenaren elementuan konstanteak
direla jo ahal izateko.
Homogeneo, isotropo eta erabat elastikotzat jotzen den X ardatzean airean uhin lauak hedatzeko
ekuazioak p presio akustikoaren berehalako balioa emango digu, sistemaren berezko parametroen eta c
konstantearen (soinuaren abiadura) arabera, honelaxe:
ct = 331,6 + 0,6 xt m/s

(1.14)

bertan, 331,6 m/s l soinuak airean duen abiadura edo 0 C-ko faseko abiadura da; o soinuak airean
eta t C-ko tenperaturan duen abiadura da.
Honako hauek dira T periodoa, c faseko abiadura eta uhineko luzera dituen uhin lau longitudinal baten
hedapenean eta X norabidean parte hartzen duten funtsezko magnitudeak: desplazamendua, presio akustikoa, kondentsazioa eta bibrazioaren abiadura.
Uhin lauak X norabidean eta noranzko positiboan hedatzen direnean, partikularen presio akustikoa,
kondentsazioa eta bibrazio-abiadura fasean daude, eta desplazamenduarekiko 90-ko desfasea dute.
Uhin batek, partikulara iristean, iturritik datorren energia ematen dio partikulari. Fluidoaren anoa bakoitzean uhin baten energiaren garraioa modu zinetikoan (partikulen higidura dela-eta) eta potentzialean (fluidoaren konprimigarritasunari datxekiona) adierazten da. e energia-dentsitate deitzen zaio uhinak bolumen
unitateko daraman energiari.
Soinu-uhin baten l intentsitate akustikoa gainazal bat zeharkatzen duen energia fluxuaren batez besteko
balioa da, uhina hedatzeko norabidearen ohiko balioa, eta hauxe da neurri unitatea: wattak/m2. Horrelakoa
da e soinu-energiaren dentsitatearen (energia bolumen unitateko) eta l intentsitatearen arteko erlazioa, uhin
lau longitudinaletan:
l = ce

(1.15)

non c soinuak airean duen abiadura baita ohiko presioan eta tenperaturan.
Ingurune bateko presio akustikoaren eta partikularen abiaduraren arteko erlazioa ingurunearen Z inpedantzia akustiko espezifikoa da, bertan dagoen uhin mota berezi bakoitzean. Hauxe da uhin lauetarako inpedantziaren balioa:

LANBIDE EKIMENA

31

Soinua

Z = 0 c rayls

(1.16)

Dezibel-eskala. Erreferentzia-baldintzak
Airearen erreferentziako balioak erabili ohi dira 20 C-ko tenperaturarako eta presio atmosferikorako:
hain zuzen erreferentziako intentsitate akustikoa, inpedantzia akustiko espezifikoa, presio akustikoa, etab.
kalkulatzeko. Lehenago esan dugun bezala, baldintza horietan, airearen dentsitatea 0

1.213 kg/m3-koa

da eta soinuaren abiadura c = 343 m/s-koa, eta honako balio hau ematen du airearen berezko inpedantzian:
Z = ( 0 c ) 20 = 415 rayls

eta datu hori erreferentzia gisa erabil daiteke hainbat kasu praktiko ebazteko.
Aireko soinuetarako intentsitate akustikoaren erreferentziako balioa Ire = 10-12 w/m2-koa izango da,
hots, gutxi gorabehera maiztasuneko 1.000 Hz-eko tonu puruaren intentsitatea, entzumen-atari absolutuan
gizakiaren belarriaren kasuan. Hona hemen erreferentziako presio akustikoa:
Pre = 0,0002 mikrobar = 2.10-5 N/m2 = 2.10-5 Pa
non mikrobar 1 = 1 dina/cm2 = 0,1 N/m2 = 10-6 atmosfera baita
Pascal 1 = 1 N/m2
Fenomeno akustikoak esperimentuen bidez aztertzean, ohikoa da eskala logaritmikoak erabiltzea maila
akustiko gisa, presio-magnitudeak eta intentsitate akustikoak baliatu beharrean. Lanerako erabili ohi diren
presio eta intentsitate akustikoen tarteengatik gertatzen da hori. Esate baterako, tarte entzungarriaren kasuan, 0

-12

w/m2 - 10 w/m2 balioen artean izaten da intentsitatea. Hori dela-eta, eskala logaritmiko bat

erabiltzen da, intentsitate-tarte zabal hori konprimitzeko. Baina beste arrazoi bat ere badago; izan ere, gizakiaren belarriak, ikuspuntu objektibotik perturbazio akustiko bat jasotzen duenean, erantzun logaritmikoa du,
ez lineala. Akustikan soinu-maila logaritmikoak erabiltzen direnez gero, akustikako oinarrizko ekuazioetan
agertzen diren biderketako terminoak batuketakoak dira ekuazio logaritmikoetan.
Soinu-mailak deskribatzeko gehien erabiltzen den eskala logaritmikoa dezibel-eskala da (dB).
Honelaxe definitzen da l soinu-intentsitate baten LI intentsitate-maila:

D = 10

32

log

LANBIDE EKIMENA

I
dB
I re

(1.17)

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

airean Ire = 10-12 w/m2 da erreferentziako intentsitatea.


Soinuaren presioa eta intentsitatea lotuta daudenez gero, honela idatzi dezakegu soinuaren presiomaila uhin lauen kasuan (I = p2/ 0 c):

LP = 20 log

P
dB
Pre

(1.18)

non Pre= 2.10-5 N/m2 baita.


Beste balio bat honako honek emandako soinu-potentziaren maila da:

LP = 10 log

non Wre = 10

-12

W
dB
W re

(1.19)

watt baitira. Logaritmoaren kontzeptuarekin bat etorriz, soinu-potentziako 10eko

erlazioa 10 dB-eko mailako diferentziari dagokio; era berean, soinu-potentziako 100eko erlazioa 20 dB-eko
mailako diferentziari dagokio. Datu horietatik ondoriozta denez, soinuaren magnitudea inoiz ezin eman daiteke erabilitako erreferentziaren balioa zehaztu gabe. Ez dira nahastu behar soinu-potentziaren maila eta
intentsitatearen maila, soinu-potentziaren mailak lotura baitu logaritmoen lengoaian soinu-iturriak irradiaturiko guztizko soinu-potentziarekin.
Soinu-presioaren bi maila edo gehiagoren arteko batuketa analisiaren bidez zein grafikoen bidez
egin daiteke, bai tonu puruen kasuan, bai zarata banden kasuan. Lehenbiziko prozeduran, L1 eta L2
mailak emanik, honelaxe aurkituko da LT guztizko maila:
L1 = 10

log

I1
I re

L2 = 10

log

I2
I re

Hauexek ditugu:
I1 = I re 10 0,1

L1

0,1

L2

I 2 = I re 10

non honakoa baita: IT = I1 + l2 = Ire (100,1L1 + 10 0,1L2) eta, hortaz, honela lortuko da guztizko maila.
LT = 10

log

IT
I re

LANBIDE EKIMENA

33

Soinua

Prozedura errazagoa da ondokoa (1.15. irudia):

1.15. irudia. Mailak dB-etan batzeko diagrama.

Tonu puruetako L1, L2,... Ln mailak edo zarata-bandak emanik, honako hauek kalkulatzen dira: 1. L1 L2 (L1 > L2) artean dagoen diferentzia dB-etan. 2. Balio hori abszisen ardatzean jarri eta irudiko kurbarekiko
ebakiduraraino igotzen da lerro horizontal bat eginez ardatz bertikaleraino. 3. Ardatz horretan aurkituriko
dB-eko balioa mailarik altuenari batzen zaio (L1), 4. Maila berri horretan (L1 + L), L3-rekin batuko da
prozedura bera erabiliz. Behar adina alditan errepikatuko da prozesua harik eta maila guztien batura lortu
arte.
Baldin eta maila duen giro zaratatsu batean iturri baten soinuaren benetako presio-maila (Ls) aurkitu
nahi bada (Ln), 1.16. irudiko diagraman erabilitako prozesua jarraitu beharko da.

1.16. irudia. Soinu-iturri batek giro zaratatsuan duen presio-maila aurkitzeko diagrama.

34

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hauexek daude: 1. Guztizko zarata-maila (Ls+n), 2. Giroko zarata-maila (Ln), 3. Bi mailen arteko diferentzia kalkulatzen da (Ls+n - Ln). Diferentzia hori 3 dB-ekoa baino txikiagoa bada, ezin neur daiteke zehazki,
giroko zarata oso altua baita. Bestalde, 3 eta 10 dB bitarteko balioa bada, zuzenketa bat egin beharko da;
eta diferentzia 10 dB-ekoa baino handiagoa bada, ez da zuzenketarik behar, aintzat hartzen den giroko zarataren efektu-erlazioagatik. 4. Beharrezkoa bada, zuzenketa bat egiten da, alegia, Ls+n - Ln diferentzia abszisen ardatzean jarri eta igo egiten da erreferentziako kurba aurkitu arte, koordenatuen ardatzerainoko lerro
horizontal bat eginez. 5. Lorturiko Ln balioa guztizko mailatik kentzen da (Ls+n), eta maila hori da soinuiturriaren balio erreala.

1.5

Uhin akustiko esferikoak

Aurreko atalean, perturbazioaren hedapenaren kasua aztertu da baina dimentsio bakarrean. Bi dimentsio aintzat hartzen badira, uhinak gainazalean hedatzen dira; hiru dimentsiotan, aldiz, norabide guztietan
zabaldurik dagoen ingurune batean hedatzen dira uhinak. Kasu guztietan, uhin longitudinalak eta zeharkako uhinak, uhin luzeraren nozioa eta hedapen abiaduren eta ingurunearen propietate elastikoen arteko
erlazioak bereizten dira.
Dentsitate uniformea eta norabide guztietan propietate elastiko berdinak dituztenak dira ingurune homogeneoak eta isotropoak.
Fluidoaren kasuan hedapenari buruzko ideia argiago bat izan dezagun, demagun erdigunea 0 puntuan
(1.17. irudia) duen oso erradio txikiko esfera bat dugula, atmosfera mugagabean, homogeneoan eta isotropoan dagoena. Esfera bizkor puztean, erradio handiagoa izango dugu, eta gero konstante bihurtuko da.
Esfera horren inguruko airea bat-batean konprimitzen da, eta antzera hedatzen da perturbazioa norabide
guztietan. Iturri mota horri erradiadore isotropiko deritzo.

1.17. irudia. Erradiadore isotropikoa.

Periodo jakin batean, 0 puntuko erdigunea duen esfera bateko gainazalaren puntu guztietara iristen da
perturbazioa, eta uhinari esferiko deritzo kasu horretan.

LANBIDE EKIMENA

35

Soinua

Oro har, uhin-fronte edo uhin-gainazal deritzo uneko iturri batek eragindako perturbazioa une berean
iritsi den puntuen toki geometrikoari. 0 puntuan eragindako perturbazioa aldizkakoa bada, bibrazio-egoera
berean dauden inguruneko puntu guztien multzoa gainazal esferiko zentrokideen multzoa da, uhinaren luzera
berdina duen ingurune batekin bereiziak. Hori lortu ahal izateko, esferaren erradioari aldizkako kontrakzioak
eta dilatazioak eragin behar zaizkio (pultsazioak ematen dituen esfera). Izan ere, fluido perfektuek soilik konpresioen edo dilatazioen aurrean erreakziona dezaketenez gero, ingurune horretan heda daitezkeen bibrazio
bakarrak longitudinalak dira, eta fluido bateko P puntu bakoitzeko bibrazio-higidura hedapenaren norabidean
egiten da, OP erradiokoan (ohikoa da uhinetan).
Soinu-iturritik urruti dauden puntuen higidura angelu solido txiki baten arabera aztertzen bada eta iturriaren erpina perturbazioaren iturria bada, nahastu egin daitezke gainazal esferikoaren zatia eta plano tangenteari dagokion zatia, hau da, iturritik distantzia handira badaude, uhin-gainazaleko zatiak uhin lauen iturritzat har daitezke. Zatien ohiko lerroari, puntu bakoitzean, izpi deritzo.
Ingurune fluido bateko partikula baten dinamikaren ekuazio orokorrak oreka egoera batean x, y eta z
koordenatuak dituenak presio akustikoaren balioa lortzeko modua ematen digu espazioa eta denbora aldagaien arabera, baita sistemaren berezko parametroen arabera ere.
Uhinek simetria esferikoa badute, presio akustikoa irradiaturiko distantziaren eta t denboraren funtzioa
izango da, eta, halakoetan, c abiadurarekin koordenatuen jatorrizko puntutik ateratzen den uhin esferiko dibergentea agertu da, baita beste antzeko uhin konbergente bat ere jatorrizko puntu horretarantz.
Uhin akustiko konbergenteek ez dute garrantzi handirik akustikan, baina ikusten denez, ekuazioak jatorrizko puntuan (r = 0) presio akustikoaren balio infinituak aurreikusten ditu uhin konbergenteen foku-puntuan.
Uhin esferiko dibergente garrantzitsuenek bibrazio harmonikoak dituzte. Kasu honetan ikus dezakegunez, uhin lauekin gertatzen ez den bezala, partikularen abiaduraren eta presio akustikoaren arteko diferentzia,
gutxi gorabehera, /2 eta bitartekoa da, eta k * r (non k = 2 / baita) balioaren menpe dago; izan ere,
fenomeno akustiko askoren faktore determinantea da, presioaren eta abiaduraren arteko faseko angelua uhinaren luzeraren eta iturriarekiko distantziaren arteko erlazioaren funtzioa baita. r << denean, fasearen diferentziak /2rako joera du, eta desplazamenduaren anplitudea k-ren araberakoa da, eta r2-ren alderantziz aldatzen da; fasea periodoaren laurden bat aurreratuta dago uhin lauekiko. Bestalde, r>> bada, fasean daude
partikularen abiadura eta presioa, eta uhin esferikoaren jokabidea uhin lauarenaren antzekoa dela esan
dezakegu; izan ere, desplazamenduaren anplitudea distantziaren alderantzizkoarekin aldatzen da. Arrazoibide horrek adierazten digunez, uhin esferikoen fronteak, funtsean, lauak dira iturritik distantzia handietan.

36

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Uhin mota hauetan, bi termino ditu inpedantzia akustiko espezifikoak (Z = p/v): lehenbizikoa erresistentzia akustiko espezifikoa adierazten duena, eta bigarrena, erreaktantzia akustiko espezifikoa adierazten
duena. Bi terminoek zerorako joera dute k r oso balio txikietan; k r balio handietan, aldiz, erresistentzia terminoak 0.c-rako joera du eta erreaktiboak zerorakoa.
Puntutik soinu-iturrirainoko distantzia txikien kasuan, soinu-presioei dagokien partikularen abiadura oso
txikia da; ezinezkoa zaio handia izatea. Hori dela-eta, soinu-iturri txiki batek ezin sor dezake intentsitate handiko uhin esferikorik. Era beran, ezinezkoa da maiztasun baxuetan potentzia handia irradia dezakeen tamaina erregularreko soinu-iturririk sortzea.
Moteltzerik gabeko uhin esferiko baten presio anplitudea ez da konstantea, baina bai moteltzerik gabeko uhin lau batean, txikitu egiten baita iturriarekiko distantziaren alderantzizkoarekin.
Uhin esferiko baten intentsitatea lor daiteke, baldin eta uhin esferiko batek bere lana ingurunearen
kontra egiteari dagokion batez besteko balioaren berdina dela jotzen badugu.

Soinu-iturri sinple baten erradiazio esferikoa


Uhin esferikoak sortzeko iturri motarik errazena pultsazioa eragiten duen esfera da, monopoloa ere deitua, non erradioa denborarekiko sinusoidalki aldatzen den. Era horretako iturriek uhin esferiko harmonikoak
irradiatzen dituzte ingurunean, betiere ingurunea homogeneoa eta isotropoa dela jota.
1.18. irudian ikus daiteke era horretako iturri bat; soinua modu berean irradiatzen da norabide guztietatik
itxurazko erdigune batetik. Iturritik r distantzia batean, modu uniformean banatzen da soinua r erradioko azalera esferiko batean, eta gainazal horretako puntu espezifiko batean, soinuaren intentsitatea alderantziz proportzionala izango da r2-rekiko.

1.18. irudia. Uneko soinu-iturria.

LANBIDE EKIMENA

37

Soinua

Uhin esferikoak irradiatzen dituen monopolo batean, hauxe da soinu-intentsitatea:

I =

W
4r 2

non W soinuaren potentzia baita eta r monopolotik dagoen distantzia.


Soinuaren intentsitatearen eta presioaren arteko erlazioa erabiltzen badugu, hauxe izango dugu:
LP =Lw 20 log r - 11 dB

(1.20)

non LP soinuaren presio-maila, Lw soinuaren potentziaren maila eta r iturritik neurketa-punturainoko


distantzia baitira.
Hortaz, erradiazio esferikoaren kasuan, presio-maila 6 dB jaisten da (20 log 2) iturriarekiko distantzia
bikoizten den bakoitzean (r' = 2 r); emaitza horri distantziaren karratuaren alderantzizkoaren legea edo
dibergentziaren lege deritzo.
Uneko iturriaren kontzeptua idealizazioa da, eta lehenago azaldutako ezaugarriak iturriaren araberakoak eta muga fisikorik ez duen aire librearen araberakoak dira; izan ere, muga horiek badaude, uhin esferiko zentrokideen erradiazioaren patroia edo diagrama alda daiteke. Baldintza horiei eremu libreko baldintzak deritze, eta baldintza horietan eta benetako uneko iturri batekin, nahikoa da neurketa sinple bat egitea
soinu-eremuaren ezaugarri guztiak ezagutu ahal izateko.
Iturriak, praktikan, ez dira unekoak, baina kasu ideal horretara hurreratu daitezke. Iturriek itxura jakin bat
izango dute, eta, gauzak sinplifikatuz, soinua iturri horretatik gutxi gorabehera modu uniformean hedatzen
dela jota, r0 hasierako distantziatik aurrera jaitsi egiten da soinu-intentsitatea, dibergentziaren legearekin bat
etorriz (1.19. irudia). Unekoa ez den iturriaren ezaugarri horrek hurbileko eremuaren kontzeptua ematen du,
non hedapenak dibergentziaren legea hots, erradiazioa betetzen ez duen; urrutiko eremu deritzo dibergentziaren legea betetzen duenari (uhin esferikoak). Hortaz, urrutiko eremu batean neurketa sinple bati aplikaturiko eremu askeko baldintzek ondo definitzen dute soinu-eremua, jokabideak iturriaren itxurarekin eta
tamainarekin zerikusirik ez duelako. Hurbileko eremuan, hedapen-patroia iturriaren tamainaren eta itxuraren
menpe dago.

38

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1.19. irudia. Distantzia hurbileko eremuan eta urrutiko eremuan.

Qs iturri esferiko baten indarra neurtzeko, azaleraren eta pultsazioa eragiten duen esferaren abiaduraren anplitudearen arteko biderketa egin behar da, hots, Qs=4a20 (mVs), non a pultsazioa eragiten duen
esferaren erradioa eta 0 esferaren abiaduraren anplitudea diren.
Iturritik hurbil dagoen gainazal handi eta zurruna izateak eragina du soinu-iturriaren berezko erradiazioan. Garrantzizko kasua duguna pantaila lau mugagabearen gainean muntaturiko iturri sinple bati dagokio;
hortaz, erradiazioa planoko alde bakarrean gertatuko da. 1.20. irudian, pantaila mugagabe batean muntaturiko erradiazio hemisferiko baten iturri txikia ageri da. Kokapen horren simetriari behatuta ikusten denez, pantailaren aldean sortutako presio akustikoa erradiazio hemisferikoa dagoen horretakoa erradio,
maiztasun- eta abiadura-anplitude bera izango lituzkeen iturri esferikoak ingurune libre batean sortuko
lukeenaren antzekoa da.
Iturri mota horren indarra iturri esferikoak duenaren erdia da, erradio eta abiadura anplitude bera izanik
ere. Presio akustikoa, aldiz, indar bertsua duen iturri esferiko batek sortutakoa baino bi aldiz handiagoa da.

1.20. irudia. Soinu-iturri hemisferikoa, pantaila infinitu batean muntatua.

LANBIDE EKIMENA

39

Soinua

Soinu-iturri asko direkzionalak dira, hots, energia gehiago irradiatzen dute norabide batean beste batean
baino. Aldaketa diagrama konplexua izan daiteke, baina zenbait plano berezitarako ezar daiteke, planoan
soinuaren gaineko neurketak eginez eta soinuaren presio-maila berdina duen ingurua marraztuz.
Gainazal hedatu baten (pistoiak, diafragmak, etab.) bibrazioak eragindako erradiazioak, oro har, ez du
iturri sinple baten berezko erradiazio esferiko simetrikoaren patroirik. Iturri mota horrek puntu batean sortutako presioa, ordea, iturri sinpleak batuta sortuko liratekeen presioen batura da. Espero daitekeen moduan,
definituriko ezaugarri direkzionalak izango dituzte iturri mota horiek, baldin eta dimentsio linealak uhinaren
luzerarekin konpara badaitezke.
Pistoi batek irradiaturiko soinu-presioa angelu polarraren (y erradio bektorearen eta x ardatzaren arteko
angelua) nahiz iturriarekiko distantziaren funtzioa da; uhinek ez dute simetria esferikorik. Hala eta guztiz ere,
uhin dibergente baten berezko propietateei eusten zaie, hots, presioa iturriaren erdigunetik irradiaturiko
distantziarekiko alderantziz proportzionala da. Uhin esferiko baten fronteko soinu-presioaren fasea berdina
da lobulu nagusiaren (soinu-presioa handiagoa den erradiazio-aldea da) barruko puntu guztietan.
Lehenbiziko lobuluaren barruko presio akustikoa, oro har, lobulu nagusiaren barrukoa baino askoz txikiagoa da, eta lehenbiziko lobuluaren gehieneko balioa lobulu nagusiaren gehieneko balioa baino 0,133 aldiz handiagoa da, eta diferentziak soinu-presioaren mailetan gertatzen badira, lehen lobuluaren balioa lobulu nagusiarena baino 17,5 dB txikiagoa da.
Pistoiaren erradioa soinu-uhinaren luzerarekin alderatuta handia denean, erradiazio-patroiak lobulu asko
ditu eta lobulu nagusiaren zabalera angeluarra txikiagoa da. Bestalde, uhin baten luzeraren eta erradioaren
arteko erlazioa oso txikia bada, lobulu nagusia baino ez da existituko. Hala denean, presioaren anplitudeak
simetrikoak dira pistoiaren erdigunearen inguruan, eta erradiazio hemisferikoa eta indar bera dituen iturri sinple batek sortutakoen berdinak dira.
Soinu-iturri baten direktibitate-patroi esaten zaio soinu-iturri baten erantzunaren azalpen grafikoari,
betiere maiztasun jakin batean eta plano espezifiko batean transmitituriko uhinen norabidearen arabera.
1.21. irudian, pistoi baten erradiazio-patroi baten marrazki polarra agertzen da; pistoiak a erradioa eta
maiztasunarekin aldatzen den Qp iturri baten indarra ditu. Irradiaturiko distantziak log l-ren proportzionalak
dira, eta, ikusten denez, intentsitate axiala askoz handiagoa da maiztasun altuetarako maiztasun baxuetarako baino. Hauxe da uhin sortaren zabalera: hain zuzen ere, iturriaren norabide axialean soinu-intentsitatea balioaren erdira jaisten zaion angelu jakina.

40

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1.21. irudia. Pistoi bateko erradiazio diagrama polarra: a)

a 1
a
a 1
;b)
eta c)
=2.
=
=

2
8

Soinu-iturri baten direkzionalitatea zehazteko prozedura bat D direktibitate-faktorearen terminoa erabiltzea da, norabidearen eta maiztasunaren funtzioa dena, honelaxe definitua:

D=

Id
Ii

(1.21)

bertan, Id batez besteko soinu-intentsitatea da, iturri bateko r distantziarekiko norabide baten arabera; li, berriz, iturri isotropiko batek definituriko erreferentziako intentsitatea da:

I =

(1.22)

4r 2

bertan, W iturriak irradiaturiko guztizko soinu-potentzia da. Halaber, honako erlazio hau da direktibitatefaktorea: distantzia espezifiko eta norabide baten araberako batez besteko soinu-presioaren karratua (pd )2
eta distantzia berean dagoen batez besteko soinu-presioaren karratuaren (pi)2 arteko erlazioa, betiere uhin
esferiko baten erradiazioa aintzat hartuz iturritik norabide guztietan.

D=

( pd ) 2

(1.23)

( pi ) 2

Antzera eman daiteke iturriaren efektu direkzionala soinuaren presio-mailaren kasuan, hots:
Lp = Lw + 10 log D - 20 log r - 11 (dB) (1.24)

LANBIDE EKIMENA

41

Soinua

Beraz, norabide jakin batean, potentzia-maila (Lw) eta direktibitate-faktorea (D) ezagututa, soinuaren
presio-maila (Lp) r distantziara dagoen puntu batean urrutiko eremuan kalkula daiteke, eremu askearen
baldintzak erabiliz.
Honako hauek definitzen dute direktibitate-indizea irabazi direkzionala ere deitutakoa:
d = 10 log

Id
p
= 20 log d = L pd L pi
Ii
pi

(1.25)

edo honexek, bestela:


D = anti log

d
10

(1.26)

Direktibitate-faktorearen balioak 1ekoak izan daitezke, simetria esferiko baten iturri batean edo iturri sinple baten kasuan, baina askoz balio handiagoak ere izan daitezke oso direkzionalak diren iturrien kasuan.
Pistoi baten Zr erradiazio inpedantzia zera da: pistoi batek ingurune batean eginiko indarraren eta pistoiaren abiaduraren arteko erlazioa. Bibrazioak eragiten dituen gainazal batek ingurune batean eragindako
presioak eta intentsitateak, oro har, ez dituzte anplitude- eta bibrazio-maiztasun konstanteak, indar eroale
ezagun bat baitago. Hortaz, bibrazio-anplitudea maiztasunaren funtzioa da. Higidura aztertzen dugunean,
masaz, elastikotasunaz eta erresistentzia mekanikoaz gain, inguruneak gainazal eroalean erreakzionatzeko
duen indarra ere izan behar da kontuan. Erreakzioaren indarra beharrezkoa da energia eroaletik ingurunera
transferitu ahal izateko.
Pistoi batek irradiaturiko potentzia akustikoa erradiazio erresistentziaren kontra eginikoaren berdina
da; balio hori maiztasunaren arabera aldatuko da.

1.6

Soinu-uhinen islapena, errefrakzioa eta difrakzioa

Ingurune baten bidez hedatzen den uhin lau progresibo batek beste ingurune batetik banatzeko tarte
bat aurkitzen badu, lehenbiziko ingurunean islaturiko uhin bat sortzen da eta transmitituriko beste uhin bat
bigarren ingurunean. Uhin akustiko batek, oro har, islapena izango du uhina hedatuko den ingurunearen
aldetik aldaketa edo etena badago. Soinu-uhinen islapenaren adibide ezagun bat jarriko dugu: oihartzuna.
Zuzeneko uhinaren ondotik gehiegi atzeratzen den islapena da, belarriak entzuteko besteko intentsitatea
duena. Islapen bat, normalean, zuzeneko soinuarekiko 70 milisegundoko atzerapena duenean eta argi entzun ahal izateko nahikoa intentsitatea duenean entzuten dugu oihartzun gisa. 1.22. irudian, soinu-iturri bat
ikusten dugu, kasu honetan bozgorailu bat, ikuslearen norabidean doan soinua sortzen duena, eta ikuslearengandik hurbil dagoen pareta bat dago. Ikusleak lehenbizi entzuten duen soinua zuzeneko soinua da, bozgorailutik belarrietara doana; ondoren jasotzen duen soinua islapenekoa da, bozgorailutik ikuslearen atzean
dagoen paretaraino joan dena: soinua bertan islatu eta ikuslearengana itzultzen da.

42

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

1.22. irudia. Uhinen islapena.

1.23. irudiko denboren energia-diagraman ikusten denez, lehenbizi zuzeneko soinua iristen da, biderik
laburrenetik doana, eta gero ikuslearen atzean dagoen paretan islatzen den soinua.

1.23 irudia. Zuzeneko uhinaren eta uhin islatuaren denboraren energia-diagrama.

Itsuek, entzumena oso garatuta izanik, informazio handia hartzen dute jasotzen dituzten islapenen inguruan. Esate baterako, lokal baten tamaina zein den esan dezakete edo pareta baterainoko distantzia igar dezakete, zuzeneko soinuaren eta islaturiko soinuaren arteko denbora-tartea dela eta. Gela bateko tamaina
igartzeko itsuek duten gaitasun horretaz ohartu zen Erasmo Darwin; izan ere, hauxe idatzi zuen 1795eko
bere Zoonomia izeneko lan ospetsuan: Fielding poeta (goian bego) lehen aldiz sartu zen nire gelan. Ni bisitatu ondoren eta gero zenbait hitz esan ostean, gelaren neurriak esan zizkidan gutxi gorabehera: gelak 22 oin
luze eta 18 oin zabal eta 12 oineko altuera ditu; hori guztia eman zuen belarriz eta zehaztasun handiz.
Belarriak ez du entzuten jatorrizko soinuaren ondoren 1/10 segundoko denboran islatzen den soinurik;
hala, bi soinuak nahastu egiten dira eta erreberberazioa delakoa gertatzen da.

LANBIDE EKIMENA

43

Soinua

Lehenago esana dugunez, soinu-uhinek mugako plano bat ukitzen dutenean, bi uhin mota sortzen dira:
islatuak eta transmitituak. Transmitituriko uhinak hedatzen diren norabidea ez da uhin erasotzaileenaren berdina, ohiko mugako planora urrunduz edo hurbilduz desbideratzen baitira inguruneetako hedapen abiaduren
arabera; soinuaren errefrakzio deritzo fenomeno horri. Soinu-uhinen errefrakzioa ingurune sinple batean ager
daiteke, atmosferan adibidez, edo itsasoan, haizearen edo tenperatura-gorabeheren ondorioz gertatzen diren
aldaketak direla eta.
Baldin eta gutxieneko entzumen-maila aintzat hartzen badugu, zenbait soinu-iturriren guztizko potentziari dagokionez, nahikoa entzungarritasun falta handia izango dugu distantzia laburretan. Hala, soinu-iturri
batetik sortutako nota altu batek potentzia handia beharko luke eutsi ahal izateko. Iturria entzun ahal izateko distantzia erraz kalkula dezakegu, potentzia osoa soinu-energia bihurtzen dela jotzen badugu; gainera,
modu uniformean hedatzen da uhin esferiko dibergenteen arabera. Soinu-intentsitate entzungarriaren 10 -16
w/cm2 gutxieneko balioarekin bat etorriz, gutxieneko soinu hori entzuten dugun cm-ko distantziari x deitzen
badiogu, l0 = W0/S izango dugu, hots, 10 -16 = (W0/2x2). Ondorioz,

x = 10

-16

2 / W 0

Entzungarritasun-tarte hori ez da lortzen, oro har, egoerarik onenean ere. Gehienezko irismena kilometro
gutxi batzuetakoa besterik ez da, eta egoera txarretan, kilometro 1 edo 2koa besterik ez. Hala gertatzen da
soinu-iturria ez delako eraginkorra energia mekanikoa soinu-energia bihurtzeko. Beste arrazoi bat energia
atmosferan sakabanatzea izan daiteke, baita uhina lurrean dabilenean izaten duen errefrakzioak eragindako
sakabanaketa ere. Buruturiko zenbait saiakeraren arabera, elurrez beteriko eremuetatik distantzia handietara
entzuten dira soinuak ohiko egoeran ezin da halakorik gertatu eta sortzen diren tenperatura-gradienteengatik gertatzen da anomalia hori, baita elurrak soinua gutxiago xurgatzen duelako ere.
Soinu-uhinak lerro zuzenean hedatzearen gaineko legea ez da baliagarria zentzu hertsian; soinu-uhinak, neurri batean, kurbatu egiten dira eragozpenen inguruetan. Soinua lerro zuzenean hedatzearen gaineko legearen salbuespen horri difrakzio deritzo eta argi ikusten da soinu-uhinen kasuan, baina beti konparatu behar izaten dira eragozpenaren neurriak uhinen luzerarekin; izan ere, luzera eragozpenaren neurriak
baino askoz handiagoa bada, fenomenoa nekez nabaritzen da.
Soinu-uhinek homogeneoak ez diren inguruneetan duten hedapena zorrozki kalkulatzen saiatzen garenean, oro har, edo ingurunea eragozpenekin zati batez trabatuta dagoenean, problema horien soluzio
zehatza emateko, soinu-uhinen natura fisikoa ezagutu behar da zehazki. Aitzitik, garrantzi praktikoa duten
kasurik gehienetan, gutxi gorabeherako erantzun bat aurki dezakegu; hartara, ahal dela erantzun baliagarria emanik, soinu-uhinen izaerari buruzko zenbait uste besterik behar ez duten metodoak erabiliko dira,
zailtasun matematiko handirik gabe. Metodo horien oinarria Huygens-en printzipioa delakoa da. Jarraian
aztertuko dugu printzipio hori.

44

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Uhinak mailaz maila hedatzen dira ingurune bateko puntu batetik bestera, eta Huygens-en printzipioak
jakintza orokorra izan zuen oinarri. Baldin eta 0 soinu-iturri bat aintzat hartzen badugu eta S gainazal itxi
batekin inguratzen badugu, 0 puntuan sorturiko perturbazioa S gainazaletik kanpoko eremura irits daiteke,
gainazal hori zeharkatuz besterik ez. Normala da S gainazaletik kanpoko eremuko perturbazioa sorburutzat
hartzea, S gainazaleko perturbazioa dela eta. S gainazalerako puntuak, uhin batek jotzen ez dituenean,
bigarren mailako uhinen sorburu bihurtzen direla jotzen dugu. S gainazaletik harago behaturiko perturbazioa bigarren mailako uhinak elkarren gainean jartzeagatik gertatzen da, eta horixe da Huygens-en printzipioaren enuntziatu orokorra.
Har dezagun, orain, 0 uneko iturritik abiatzen den uhin esferiko baten hedapen askea, oso soinu-bulkada
laburra igortzen duena. Une jakin batean, nolanahi ere t = 0 dela ezarrita, uhin-fronteak lodiera txikiko geruza
bat jo du S gainazalaren atzetik; perturbazioa S gainazaletik igaro da, eta S-ko puntuek bigarren mailako
iturrien funtzioa bete dute. Ondorengo t aldiune batean, bigarren mailako uhinen fronteek esfera sorta bat
osatzen dute, eta horien inguratzaile geometrikoak bi esfera, S' eta S", eta R1 = r + c.t eta R2 = r-c.t erradioak
ditu (1.24. irudia) guztira.

1.24. irudia. Uhin sekundarioen fronteak.

Bien artean dagoen bolumena bigarren mailako uhinak elkarren gainean jartzen diren espazioko
eremua da.
d lodiera duen geruza batean, S' gainazalaren atzean, uhin sekundarioak elkarren gainean jartzearen
ondorioz, t aldiunean lehen mailako uhinaren baliokidea den perturbazioa sortzen da. Itxuraz, perturbazio
batek agertu beharko luke S" gainazalaren alboko geruza batean, baina toki horretan ez dira zehazki ezeztatzen bigarren mailako uhin-fronteen zati positiboak eta negatiboak.

LANBIDE EKIMENA

45

Soinua

Horrenbestez, uhin-fronte bat gainazal arbitrario bateko puntuetara iristen denean, uhin sekundarioak
sortzeko ingurune bihurtzen dira. Uhin horiek ondorengo une batean duten inguratzaile geometrikoa uhinfrontearen berehalako posizioa da. S gainazalerako M1 eta M2 puntuak fasean dauden soinu-iturritzat hartu
behar dira, eta t aldiunean igortzen dira uhin sekundario esferikoak; uhin horiek guztiek ondorengo une bat
izango dute erradio berean. Hortaz, S' gainazalarekiko tangenteak dira; izan ere, S' uhin sekundario guzti
horien inguratzailea da.
Tenperaturak soinuaren abiaduran duen eragina dela-eta gertatzen diren fenomenoak soinuaren errefrakziotzat jo daitezke soinuaren abiadura aldatzen den geruza atmosferikoetan. Are gehiago: gerta daiteke
ibilbideak beherantz egitea eta soinuaren abiadura igotzen den aire-geruzetako mugako angelua baino angelu handiagoa izatea. Soinua, beraz, nahikoa urruti dagoen toki batean entzun daiteke, baina ezin entzun
daiteke bitarteko toki batean; izan ere, askoz bizkorrago xurgatzen baita soinua lurretik hurbil hedatzen denean, bertan eragozpen ugari izaten baita.
Jakin badakigunez, soinua arinago doa aire beroan aire hotzean baino. Hortaz, lurrazaletik urrundu ahala
tenperatura jaitsi egiten denez (1.25 irudia), soinuaren abiadura ere jaitsi egingo da, eta lurretik urruti dauden
soinu-uhinen errefrakzioa gertatuko da, soinua haizearen kontra doanean gertatzen denaren antzera.
Tenperatura-gradiente horren kasuan, gauza bera gertatzen da norabide guztietan, eta izpiak kurbatu
egiten dira. Tenperatura-gradiente mota berezi hori ohikoena da, eta handiagoa izaten da udako egun bero
bateko eguerdi-aldera. Lurrak xurgatu egiten ditu eguzki izpiak eta, beraz, berotu egiten da. Aldi berean,
lurrarekin kontaktuan dauden aire-geruzak berotzen ditu, eta gainerako geruzak nahikoa hotz egoten dira.
Entzungarritasuna, beraz, eskasa da. Gauez, egun beroaren ondotik, lurra bizkor hozten da, baita lurrarekin kontaktuan dauden aire-geruzak ere. Hortaz, zenbat eta toki garaiagoan egon, orduan eta tenperatura
altuagoa izango da, baita abiadura eta soinua ere, eta soinuen errefrakzioa gorantz gertatzen da. Horrexegatik izaten da gauez sarritan entzungarritasun ona.
Argi eta garbi ikusten da entzungarritasun-tartea handitu egiten dela behaketa puntua altuagoa bada,
eta emaitza bera dugu soinu-iturria lurrazaletik toki garaian badago. 1.25. irudian agertzen denari begira,
soinu-iturritik beherantz irteten dira, izpiak desbideratu egiten baitira horizontal jarri arte, eta azkenik gorantz
mugitzen dira. Baldin eta soinu-iturria eta behatzailea lurrazalaren gainetik altuera berean badaude, bi halakoa da irismena, behatzailea altuera batean eta soinu-iturria lurrean daudenean baino bi aldiz handiagoa.

46

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Ikusten dugunez, entzungarritasun handiagoa izaten da soinu-iturriaren altuera handitzen den neurrian,
Tucker-ek hegazkinak soinuaren bidez aurkitzeko eginiko saiakeretan frogatu zuenez. Atmosferaren geruzarik baxuenetan ikusten den gradientea aldatu egiten da eguneko orduaren eta atmosferaren egoeraren
arabera. A.B. Wood-ek iradoki zuenez, tenperaturaren efektu hori ikusita, espero liteke itsasoan entzungarritasuna aldatzea urtaroen arabera. Itsasoan, uraren tenperaturarik altuena airean baino beranduago lortzen
da, urtebetean; adibidez, gehieneko tenperatura irailean eta gutxienekoa martxoan agertzen badira, martxotik
abuztura itsasoaren tenperatura airearen tenperatura baino baxuagoa da eta gradientea positiboa da gorantz.
Irailetik otsailera, berriz, kontrako egoera dugunez, entzungarritasun ona espero dezakegu udan eta eskasa
neguan.

1.25. irudia. a) Tenperatura-gradiente atmosferiko tipikoak, b) Soinuaren errefrakzioa tenperatura-gradientea dela eta.

Guztiok dakigu gizakiaren belarriak hobeto entzuten duela soinua, haizerik ez dagoenean haize handia
dagoenean baino. Distantzia handietan egin ohi diren soinu-erregistroak, oro har, haizearekin egin ohi dira.
Horrelakoak haize-gradientearen ondoriozko soinu-uhinen errefrakzioa jota azaldu daitezke.
Haizeak ia ez du ondoriorik eragiten soinuaren entzungarritasunean baldin eta abiadura berean jotzen
badu lurrazalaren gaineko altuera guztietan. Haizearen abiadura, balio handietarako bada ere, oso txikia
da soinu-uhinen abiadurarekin alderatuta, baina haize-gradientea baldin badago, hots, haizearen abiadura
altuerak lurrazalean duen funtzio bat bada, aldaketa gertatzen da soinu-uhinen norabidean. Izan ere, nahiz
eta benetako errefrakzioa izan ez, antzeko ondorioak ditu.
Airea benetako fluidoa da, fluidoen propietate fisiko guztiak dituena; horietako bat biskositatea da.
Hortaz, lurrarekin kontaktuan dauden molekulen abiadurak zero izan behar du, eta mugako geruza bat sortzen da lurrazaletik hurbil non haizearen abiadura altuerarekin handitzen den ehunka metroko altueraraino, harik eta airearen masa nagusia moteltzen den arte. Eremu horrek ehunka metroko altuera izan
dezakeenez gero, soinu-uhin batek uhinen norabidearena ez bezalako abiadura bat duen aire-geruza bat
ukitzen duenean, aldatu egiten da uhinen norabidea, eta soinu-izpien bidez irudika daiteke, 1.26. irudian
ikusten denez. va haizearen abiadura da, c, jatorrizko soinu izpiaren abiadura eta c1, emaitzako soinu izpiaren abiadura.

LANBIDE EKIMENA

47

Soinua

Baldin eta haizearen abiadura altuerarekin handitu ohi dela aintzat hartzen badugu, erraz ikusiko da
analisien bidez zein ondorio dituen soinu-uhinen hedapenean. Demagun kasu honetan urrutiko iturri
batetik datozen soinu-uhin lauak aztertu nahi ditugula; hauxe da haizearen gradientearen ondorioa: lurrazalerantz haizearen noranzkoan doazen uhinak desbideratzea, baita lurrazaletik kontrako noranzkoan
doazen uhinak ere.
Hala, gerta daiteke behatzaile batek soinu bat ez entzutea, ez moteldu egiten delako, baizik eta soinuaren errefrakzioa gertatu delako eta buruaren gainetik pasatu zaiolako.
1.26. irudian ikusten denez, haizearen gradienteak eragina du soinu-uhinetan. Haizearen gradientea ez
zegoenean, soinu-uhinak iturriaren inguruan zebiltzan zirkuluerdi gisa agertzen ziren diagraman. Argi dugunez, haizearen gradientea dagoenean, uhin horien deformazioa gertatzen da, irudian agertzen den legez,
eta uhinen goiko aldea mugitu egiten da beheko aldearekiko. Soinu izpiak beti izaten dira uhinen perpendikularrak; hori gogorarazi ondoren, izpien eskuinaldean lurrazaletik irteteko joera dutela ikusiko dugu. Ezkerraldean, aldiz, tolestu eta lurrazalean mugitzen dira. Errefrakzio hori uretako uhinen antzekoa da, ura
geldirik ez, baizik eta gradientearen arabera aldatzen den abiaduran mugitzen denean. Hori dela-eta, soinuintentsitate txikia duen soinu-itzaleko eremu bat dago.
Baldin eta soinu-uhin bat haize txikia dagoenean hedatzen bada, lurrazaletik hurbil egoten da eta, beraz, sakabanatuta egon daiteke, lurrazala dela eta. Haize gogorrarekin hedatzen bada, aldiz, geruzetan hedatzen da lurrazalaren gainean. Beraz, gerta daiteke toki berean, soinu-uhina kasu batean eta bestean aztertzen badugu, haize gogorrarekin hedatzean uhinak askoz intentsitate handiagoa izatea haize leunagoarekin baino.

1.26. irudia. a) Soinua hedatzea abiadura desberdineko geruzak dituen muga baten bidez,
b) Soinuaren errefrakzioa abiadura-gradientea dela eta.

48

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Ondorio horiek guztiak ateratzeko, O. Reynolds-ek behaketa esperimental hutsak erabili zituen; hala,
kanpai bat geruza baten gainean jarri zuen eremu baten erdian, eta kanpaiaren entzungarritasuna egiaztatu zuen hainbat distantziatan eta hainbat altueratan, haizea alde eta kontra zegoela. Haizearen kontra, 18
m-ra gutxi gorabehera, soinua ez zen entzuten; aldiz, bete-betean entzuten zen 64 m-ra eta 3,6 m-ko altueran. Hori dela-eta, ehiztariek haize biziena dagoen tokietara eraman nahi izaten dute harrapakina, harrapakinak ez baititu urratsak entzuten ehiztaria hurbil egon arte.
Baldin eta haizearen abiaduraren aldaketa lurrazaletik gorantz uniformea dela jotzen badugu, soinu
izpiek 343 (h/v1 - v2) m-ko erradioko bide zirkularrak eginez mugitu beharko dute, soinuaren abiadura 343koa
izanik ohiko egoeran eta (v1 - v2/h) m/s-ko abiadura-gradientea altuera bertikaleko metro bakoitzeko. Gradientea lurrean handiagoa denez gero, gorantz bide txikiagoa eginez, benetako bidea parabola baten antzekoa
izango litzateke.
Behe-lainoak ere entzungarritasun-maila jaitsarazten du, soinu-uhinei eragiten baitie, adibidez, itsasontzi bateko sirenari; behe-lainoak ikusmena murrizten duenez, beste elementu batzuekin talka ez egiteko
erabiltzen da soinua. Behe-lainoak eragina du, beraz, ohiko maiztasuneko soinu-uhinen entzungarritasunean, eta traban dauden gaiekiko handiegia da soinu horien uhin-luzera, betiere aire atsegina eta seguru
asko homogeneoa dela jota.
Behe-lainoa etenak dituzten laino-guneetan agertu ohi da, eta soinu-iturria laino-gunearen barruan eta
behatzailea gune horretatik kanpora edo beste laino-gune batean aintzat hartuz, nahikoa soinu islapen
handia izan daiteke; hortaz, soinu-intentsitatea nahikoa txikitzen da.
Soinu-uhinak, hedatzeko eragozpen batekin topo egiten badute, eragozpen horren ingurutik hedatzen
dira eta soinuaren difrakzioa eragiten da, hau da, uhinak hedatzeko norabidea aldatu egiten dut, eragozpenak saihesteko. Gerta daiteke, halaber, islapenaren ordez uhinen difrakzioa agertzea, baldin eta eragozpenaren tamaina uhinaren luzerarekin konpara badaiteke. Soinu-uhin batek eragozpen txiki bat duenean bere
uhin luzeraren aurrean, uhina ingurutik pasatzen da ia eragozpenik egongo ez balitz bezala eta oso soinu
itzal txikia sortzen da. Baina soinu-uhinaren maiztasuna askoz handiagoa bada eta, beraz, uhinaren luzera
askoz txikiagoa bada, nahikoa soinu itzal handia sortzen da. Higidura ondulatorioak lerrozuzenean hedatzen
direlako printzipioa eragozpen bat aurkitzean ez delako betetzen gertatzen da hori, eta eragozpen horren
tamaina uhinaren luzerarekin konparatzen da. Higidura lerrozuzenean hedatzeari buruzko printzipio horrekin
bat etorriz, higidura ondulatorio baten aurrean harekiko gainazal opakoa jartzen denean, gainazal horren
atzean ez litzateke higidura ondulatorioa gertatu behar (1.27.a irudia). Baina hori ez da hala izaten, uhinhigidura gainazalaren ertzetik baitoa, itzalean sartuta eta hainbat intentsitaterekin agertuta (1.27.b irudia).

LANBIDE EKIMENA

49

Soinua

Huygens-en printzipioa erabiltzean kontuan izan behar dugu ezen, difrakzioa aztertzean bigarren mailako uhinek interferitzeko modua izan dezaten, beharrezkoa dela fasean egotea. Zirritu batek eragindako
difrakzioa aztertzen badugu, bi bide jarrai ditzakegu. Batean, soinu-iturria eta puntu-aztergaia diafragmatik
distantzia finituetara hartuko ditugu aintzat, eta, hala, Fresnell-en difrakzioaren fenomenoa agertuko da; edo,
bestela, soinu-iturria eta puntu-aztergaia diafragmatik distantzia infinitura daudela aintzat hartuko dugu, eta,
hala, Fresnell-en difrakzio fenomenoa agertuko da. Bestean, berriz, soinu-iturria eta puntu aztergaia distantzia infinitura daudela joko dugu, eta Fraunhofer-en difrakzioaren fenomenoa azalduko da.

1.27. irudia. a) Difrakzio-efektua maiztasun altuetan, b) Difrakzio-efektua maiztasun baxuetan.

1.7

Soinu-uhinak sakabanatzea

Orain arte azaldutako guztian ez da aintzat hartu soinu-uhinen energiaren sakabanaketa, baina kasu
askotan agertu egiten da. Hala eta guztiz ere, oso balio txikietan azaltzen denez, alde batera utz daiteke.
Aitzitik, azken finean energia akustiko guztia bero energia gisa degradatzen da. Sakabanaketa horren kausak
bi bitarikoak dira oro har: lehen kausa inguruneko transmisioan energia akustikoa sakabanatzeari lotutakoa
eta bigarrena ingurunearen mugako baldintzekin lotutakoa. Lehen galera mota bigarrena baino garrantzitsuagoa da, fluidoaren bolumena muga-eremuen aldean handia denean, hala nola, soinuaren transmisioa atmosferan eta ozeanoetan, aireztapen-sistema luzeen bitartez eta auditorioen barruan. Inguruneko galerak oinarrizko hiru galera motatan bana daitezke: biskositateak eragindako galeratan, bero-eroapenak eragindako galeratan eta energiaren aldaketa molekularrekin lotutako galeratan. Biskositateak eragindako galerak fluidoaren hainbat zatiren higidura erlatiboagatik gertatzen dira, hain zuzen soinu-uhin baten transmisioarekin batera
izaten diren konpresioetan eta hedapenetan. Oinarrizko hipotesi bat egin da soinu-uhinen higidurarako oinarrizko ekuazioak aurkitzeko: presio-aldaketak adiabatikoak direla eta, beraz, tenperatura-aldaketak izaten dituztela. Hala, berotasuna kondentsazio-eremuetatik (tenperatura handiagoa da halakoetan) hurreko hedapeneremuetara pasatzeko (tenperatura txikia izaten da) joera dago. Bero-transferentzia horren prozesuan, presioak berdintzeko joera dago aurretik, eta horrek ingurunean hedatzen den uhinaren anplitudea murrizten du.
Aldaketak izateko behar den denbora mugatuagatik gertatzen da inguruneko egitura molekularren aldaketekin loturiko soinu-energiaren sakabanaketa. Esate baterako, soinu-ziklo baten periodoa fluidoaren konpresioa energiaren zati bat bibrazio molekularreko barne-energia bihurtzeko behar den denborarekin konpara
badaiteke, hedapen-zikloan energia horren zati bat ez da berrituko harik eta hedapen-denboran fluidora itzuli
arte. Atzerapen horren ondorioz, presioa berdintzeko joera agertuko da, eta horrekin batera, txikitu egingo da
uhinaren presioaren anplitudea.
50

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Fluido baten bidez transmititzen diren soinu-uhinak aztertzean, fluidoak propietate makroskopikoak dituela kontsideratu dugu hala nola presioa, dentsitatea, konprimigarritasuna, berotasun espezifikoa eta tenperatura, fluidoaren konfigurazio molekularraren xehetasunak aintzat hartu gabe. Fluido baten propietate
makroskopikoei buruzko ohar gehigarriak erabiliz, Stokes-ek biskositatea lortu zuen 1845ean, soinu-uhinak
moteltzen direla dioen teoriari jarraituz. Kirchoff-ek, 1868. urtean, fluidoen soinu-xurgapena azaltzeko teoria
bat garatu zuen eroankortasun termikoaren propietate makroskopikoak erabiliz. Bi mekanismo horiei fluidoen
soinu-xurgapenaren mota klasikoak deritze. Hala eta guztiz ere, neurri esperimentalen bidez berriki egiaztatu
ahal izan denez, soinuaren xurgapena azalpen makroskopikoen bidez azaltzea ez da egokia. Hortaz, ikuspegi mikroskopikoa erabili behar da fluidoak aztertzean, eta gertaerak molekulen barruan eta molekulen
artean loturiko energiatzat hartu behar dira, xurgapen mekanismoak behar bezala azaltzea lortu ahal izateko.
Soinu-xurgapeneko azken mekanismoak molekularra eta erlaxazio mekanismoa dira.
Lehenago esana dugun moduan, energia akustikoa fluido bateko mugan xahutzeak zentzua izango du,
baldin eta zehazturiko bolumena txikia bada, mugako eremuetako azalerekin alderatuta, lokal bateko gainazala estaltzen duten materialen bidezko soinu-xurgapenaren kasuan; xurgapen hori sakonago aztertuko da
akustika arkitektonikoan.
Fenomenoak aztertzen dituen arloaren ikuspegitik, fluidoetako soinu-uhinen energiaren xurgapenak lotura du kondentsazioaren atzerapen-denborarekin p presio akustikoaren aldaketarekiko. Atzerapen hori, froga
daitekeenez, erlaxazio-denbora izeneko denbora bereizgarriaren araberakoa da: fluidoaren partikularen
abiadurarekin lotuta dagoen biskositatearen indarrak abiadurak berdintzeko joera izateko behar den denboraren araberakoa. Beroaren eroapena, fluidoan, presio altuko (tenperatura altua) eta presio baxuko (tenperatura
baxua) eremuen artean agertzen da, eta aldaketak gertatzen dira energia molekularrean. Zehatzago esanda,
erlaxazio-denbora prozesu batean oreka balioaren 1/e balioa lortzeko behar den denbora da.
Soinu-energiak airean duen indargabetze-koefizientearen balioa soinu-uhinaren maiztasunaren
karratuaren proportzionala da, biskositatearen xurgapena dela eta. Hortaz, maiztasunak gora egin ahala,
handitu egiten da soinu-xurgapena, fenomeno horren eraginez.

1.8

Bibliografia

1. MATTEW Josephson: Edison. Plaza y Janes, S.A. Bartzelona 1962. 1. liburukia, 529. or.
2.

ARIAS Ruiz, Anbal: La radiodifusin espaola. Publicaciones Espaolas. Madril 1972. 1. liburukia, 93. or.

3. RECUERO LPEZ, Manuel.: Acstica. Madrilgo Telekomunikazioko Teknikako Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola 1983. 3 liburuki: 1.tik 322., 22. eta 309. or. eta 3.etik 205. or.
4. OLSON F.H.: Acoustical Engineering. D. Van Nostrand Company Inc. 1967.
5.

BERANEK, LL.: Acstica. Editorial Hispano Americana, S.A. Buenos Aires (HASA). Liburuki bat, 492. or.

6. MACKENZIE, G.W.; Acstica Moderna, Ediciones Tcnicas Rede, 1968.


7. KINSLER, LE.; Fundamentis of Acoustics, John Wiley Sons. New York 1962. Liburuki bat, 525. or.
8. MASN, W.P.: Physical acoustics. Academic Press, 1964.

LANBIDE EKIMENA

51

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2 AHOTSA ETA ENTZUMENA


2.1

Sarrera

Hitza, musika eta zarata oso soinu mota garrantzitsuak dira. Entzumena soinu horiek jasotzeko
metodo naturala da; izan ere, gizakiaren entzumen-sistema hartzailea da. Soinuen ezaugarri nagusiak
jakitea interesatzen zaigu, bai ikuspegi fisikotik, bai ikuspegi fisiologikotik. Eginiko azterlan askok balio
estatistikoa du, kasu kopuru handia hartzen baita, eta gainera ageri-agerian anormalak direnak baztertzeko saiakerak egin dira.
Entzumenaren ezaugarriak, oro har, asko alda daitezke pertsona batetik bestera; hori dela eta, emango diren batez besteko datuak magnitude-ordena gisa baizik ez dira kontuan hartuko.
Aurreko atalean azaldu dugun moduan, soinu entzungarriak periodikoak edo sasi-periodikoak izan daitezke, edo ez periodikoak; laburrak edo luzeak ere bai. Soinu periodiko konposatuen kasuan, tonuaren arabera bereiz ditzakegu; igo egiten da soinu baxuetatik (maiztasun baxuak) soinu altuetara (maiztasun altuak)
pasatzen denean, edo bestela tinbreagatik (tonu bera dagoenean, martxan jarritako soinu-iturriaren araberakoak dira), edo, oro har, aldi batez bibrazioa aldatzeko legeagatik; azkenik, baita intentsitateagatik ere: soinua entzuten dugun bezala, entzumen-organoak jasotako fluxu akustikoaren, tonuaren eta tinbrearen araberakoa da intentsitatearen balioa.
Zehaztasun handiz neur daitezke soinu moten ezaugarri akustikoak, eta horretarako hainbat instrumentu akustiko erabiltzen da (mikrofonoak, maiztasun-aztertzaileak, etab.). Emaitzak maiztasunaren, potentziaren, soinuaren presio-mailaren, eta abarren arabera adierazten dira.
Soinuaren kontzeptua (higidura bibrakorra) eta soinu-sentsazioaren kontzeptua (entzumen-organoak
ematen duen efektua) bereizi behar dira. Lehenbiziko kontzeptuaren propietateak ez dira bigarrenaren antzekoak, azken kontzeptu horretan eginkizun garrantzitsuagoa betetzen baitute ezaugarri subjektiboek. Oso
zabala da gizakiaren belarriaren presio akustikoen marjina: 1.000 mikrobariatik gorako presio-anplitudea
duten soinuak jasateko ez ezik, 0,0001 mikrobarien maiztasun oso txikiari erantzuteko gai ere bada. Bestalde, 20 eta 20.000 Hz bitarteko maiztasunei erantzuteko modua ematen du. Hala eta guztiz ere, belarriaren funtzioak sentikortasun bizi-biziko mikrofonoarenak baino handiagoak dira, belarriak maiztasuna analizatzeko ere balio baitu (aukeratzeko ahalmen handia); izan ere, nerbio-sistemarekin batera, maiztasun bereziko soinuak entzun ditzake, atzeko zarata handia izan arren. Lehenago aipaturiko aukera horiek guztiak
aintzat hartuta, ez da harritzekoa belarriaren mekanismoa dudarik gabe giza gorputzaren egitura mekanikorik korapilatsuena eta delikatuena izatea.
Baliteke historiaurreko denboretan kantua instrumentuak baino lehen garatu izana. Hala gerta zitekeen, ahotsa instrumenturik errazena delako. Gizaki guztiok dugu instrumentu hori, eta senari jarraituz,
badakigu nola erabili, nola edo hala.

LANBIDE EKIMENA

53

Soinua

Hasieran, seguru asko, ideiak, beharrak, nahiak, etab. komunikatzeko erabiliko zen ahotsa. Ondoren,
mugimendu erritmikoa zuen lanen bat egitean, kantua pixkanaka musika-instrumentu bilakatu zen. Ia herri
primitibo guztiek abesten dituzte beren sentimenduak, tristura eta poztasuna adierazteko, hainbat egoeratan, hala nola lanean, jaietan, etab. Taldean lan eginez, korurako eboluzioa izan zuen kantuak, eta pixkanaka harmoniaren zentzua agertu zen; izan ere, ahots batzuek, beren jitea dela eta soinu altuak kantatzen
dituzte, eta beste batzuek, berriz, baxuak. Europan musika instrumentala baino lehen garatu zen musika
korala. XV. eta XVI. mendeetan, garrantzi handia hartu zuen laguntzarik gabeko koruetarako musikak Espainian, Italian, Frantzian, Ingalaterran eta Herbeheretan. Musika instrumentala, ordea, oraindik garatzeko
bidean dago.
Zenbaitetan, musikarien gogoan nahasketa egon da ahotsen eta instrumentuen arteko desberdintasuna
aztertzean. Zenbait musikarik idatzitako musika, egia esan, egokiago izango zatekeen ahotsekin jotzeko.
Hala egin zuen Bach-ek inoiz solista eta koruetarako orkestrako laguntza-lanak idazten zituenean. Orkestra
garai hartan garatu gabe zegoelako gertatzen zen hala, batez ere zurezko eta metalezko instrumentuei
dagokienez. Izan ere, instrumentuok perfektuak ez zirenez, orkestraren garapena atzeratu zuten. Ondoren,
Haydin eta Mozart-en garaian, zurezko instrumentuak hobetu egin ziren, eta musika idatz zitekeen flauta,
oboe, klarinete eta fagotetarako banaturiko taldeetan eta akordeetan. Geroago, artean Brahms eta Wagneren garaian, metalezko instrumentuekin zortzidun bateko hamabi tonu-erdiak jotzen hasteko modua hasi zen,
balbulak erabiliz; hala, posible egin zen metalezko, zurezko eta harizko instrumentuak bakartuta, soinu multzoen kontrastea lortzea.
Ahozko tradizio deritzon musika mota bat dago: hitza pertsona batetik bestera transmititzen da entzundako guztia (poesiak, ohiturak, eta abar) gogorarazteko memoria erabiliz. Instrumentuen eginkizuna kantuari laguntzea da, gizakiaren ahotsaren abardura guztiekin.
Musikak kontzeptu magikoa zuen antzinatean; Pitagorasen arabera, musikaren barne-esanahia ulertzea zen funtsezkoena. Platonek, berriz, musikak egoera edo sentimendu espezifikoak eragiteko duen ahalmena aztertu zuen.
Ez dugu aipatu gabe utzi behar folklore hitzak herriaren zientzia esan nahi duela. Folkloreak herrietako
abestien eta musika-konposizioen sustraietan du funtsa, baita herriaren sentimenduen adierazpenean ere.
Adibidez: Ipar Amerikako folka edota abesti izpiritualak.
Espainiako estatuan adierazpide ugari dago: jotak, segidillak, boleroak, Mantxako fandangoak, Malagakoak, mueirak, panderaidak, otxoteak, sardanak, foliak, eta abar.
Soinu-seinale horiek guztiak sortzeko eta jasotzeko elementua zein den jakinda, aipatu diren
komunikazio-tresna garrantzitsu horiek gizakien artean duten garrantzia hobeto ulertzeko modua izango
dugu.

54

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2.2

Ahotsaren mekanismoa

Ahots-organoak birikak, laringea eta ahoa ditu. Zati bakoitzak eginkizun jakin bat betetzen du, eta horien
mekanismoa labur-labur azalduko da jarraian. Toraxeko muskuluak uzkurtuta, biriketako airea botatzen da,
eta gehiegizko presioa sortzen da; hala, aire-korrontea sortzen da; korronte horrek energia garraiatzen du
nolabait, eta abiadura modulatzeko modua du; beraz, soinua sortzeko presio modulatua du. Bi soinu motatarako modulazioa egiten da: soinu bokaletarako eta soinu kontsonanteetarako. Aire-korrontea laringearen
oinarrian dagoen glotisetik pasatzen da bi tolestura bokalen artetik. Tolestura horiei ahots-kordak deitu ohi
zaie, baina, egia esateko, laringetik hurbil dagoen mintzezko tolesturak elastikoak dira; izan ere, lehen elementu modelatzailea eratzen dute. Mintzek diafragma bat osatzen dute, eta diafragma horrek, irekitzean eta
ixtean, handik pasatzen den aire-korrontea modulatzen dute. Irekieraren luzera 2,5 cm-koa da gutxi gorabehera gizonezkoen kasuan, eta 1,5 cm-koa emakumezkoengan, eta modulazio horren oinarrizko maiztasuna
ahots-korden tentsioaren araberakoa da. Ahoko tolestura bakoitzaren aurreko aldea tiroidearekin edo zintzurkorapiloarekin lotuta dago.
Ahoko tolesturak ez dira soinuak sortzeko, baizik eta airea arnastean garraiatzen diren partikuletatik
birikak babesteko. Ahoko tolesturen gainean, zenbait sasitolestura dago eta martxan jartzen dira, baldin eta
birikak ohikoa baino aire kantitate handiagoz betetzen badira. Ahoko tolesturak laringearen goiko aldean
daude kokatuta; laringea ahoa eta esofagoa lotzen dituen hutsune bat da. Faringearen goiko aldea sudurzuloarekin lotzen duen ahosabai errezela edo sabai biguna da.
Ahosabai errezela tokirik garaienean dagoenean, sudurrerako pasabidea itxi egiten da, eta airea ahotik
sartu eta irten egiten da. Laringeak, faringeak eta ahoak osatzen dute ahoko aparatua, erresonantzia hutsune eta zulo ugariekin; hala, presio uhina modulatzen duen sare akustikoa eratzen da.
Ahoa, soinua sortzeko bitartekoa den aldetik, ezpainen, masailezurraren, mihiaren eta laringearen kokapenen araberakoa izango da. Elementu horien higidurek aho aparatua ixten edo dilatatzen dute posizioen
arabera, eta, horri esker, ahoko soinuak askotarikoak izan daitezke. Ahots-kordak erabili gabe ere sor daitezke soinuak, eta, hala denean, arnas soinuak deritze kontsonante frikariak (F eta S) ere talde horretan sar
daitezke. Kasu honetan, aire-korrontea ezpainekin, hortzekin eta mihiarekin modulatuz sortzen da seinalea.
Azaldutakoarekin bat etorriz, ahots-organoa, ahotsa sortzeko gaitasuna duen aldetik, hiru unitate
handitan bana daiteke. Hona hemen (2.1. irudia) unitateok:
a) Energia ematen duten birikak
b) Oszilatzaile gisa funtzionatzen duten ahoko tolesturak
c) Erresonantzia kaxa den ahoko aparatua

LANBIDE EKIMENA

55

Soinua

Airea sartzean edo irtetean, artikulatu daitezkeen soinuak sortzen dira, baldin eta soinuaren intentsitatea
botatako aire bolumenaren bidez erregulatuta badago. Gainera, tonua ere sortzen du, ahots-kordek jasaten
duten tentsioaren bidez. Ahots-kordek parte hartzen ez dutenean, berriz, artikulatu gabekoak dira sortutako
soinuak.
Lehenago aipatu ez diren bestelako organoekin sor daiteke ahotsa, sabelarekin adibidez, baina hori
oso mekanismo berezia da. Bokalak eta kontsonanteak sortzeko mekanismoa desberdina da; izan ere,
lehenengo kasuan ahots-kordek modulatzen dute laringetik pasatzen den airea; bigarren kasuan, aldiz,
ezpainek, hutsuneek, mihiak, etab.
Orain arte azaldu duguna laburbilduz, glotisa itxita dagoela eta aire-korrontea biriketatik irtenda, gehiegizko presioa sortzen da glotisaren azpian, eta presio horrek ahoko tolesturak itxita mantentzen ditu. Airea
tolesturetatik pasatzen da eta Bernouilli motako indarra sortzen da; izan ere, tolesturen propietate mekanikoekin batera, ia berehala ixten da glotisa.

2.1. irudia. Buruaren sekzioa; ahots-mekanismoak.

Presio-diferentzialak berriz ere eragiten, eta ahoko tolesturak banarazten ditu. Ahoa irekitzeko eta ixteko zikloan, ahoaren barruan sartzen den aire-korronte bat elikatuz jarduten dute tolesturek. Aireak biriketan
egiten duen presioaren eta ahoko tolesturetako propietate mekanikoen araberakoa izango da bibraziomaiztasuna; izan ere, ahoko tolesturak laringeko muskulu askok erregulatuta daude. Oro har, biriketako
presioa zenbat eta handiagoa eta ahoko tolesturak zenbat eta estuagoak eta tenkatuagoak izan, orduan
eta handiagoa izango da bibrazio-maiztasuna, baita sartzen den airearena ere. Bibrazio-sistemak aireko
presioaren oszilazio azkarra eragiten du ahoan eta soinu bat sortzen du: horren indarra bibraziomaiztasunaren adierazpena da.
56

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Ezaugarri akustikoak
Zenbait pertsonaren ahotsa lokal handietan entzun daiteke, opera abeslarien kasuan adibidez; beste
batzuek, aldiz, ez dute ahalmen hori. Alde hori zer dela-eta gertatzen den galdetu behar diogu geure buruari.
Fenomenoa azaltzen saiatuko gara jarraian, betiere ahotsaren ezaugarriak oinarritzat hartuta. Airekorronteak sortutako eta ahoko tolesturetako bibrazioek hautsitako soinuari soinu-iturri deritzo; solasaldi,
diskurtso, abesti eta abarretako lehengaia da. Ahotsa seinale konplexua da, ahoko tolesturetako bibraziomaiztasunarekin eta maiztasun handiagoko harmoniko askorekin osatutakoa. Anplitudea modu uniformean
jaisten da, 12dB zortzidun bakoitzeko hain zuzen.
Lehenago esan dugunez, ahoko aparatua soinu-eragileen multzoa da; hala, soinu-eragile baten eta soinu baten maiztasuna berdina denean, kointzidentzia hori ez duten beste soinuak baino gutxiago moteltzen da
soinu hori, halako moldez non indar handiagoarekin igortzen baitira soinuak kointzidentziarik ez dagoenean
baino. Ahoko aparatuak lauzpabost erresonantzia garrantzitsu ditu, formant izenekoak. Ahotsaren seinalea
formant baten maiztasunetik hurbil dagoenean edo harekin bat datorrenean, anplitudea handiagoa izango da
ezpainak irekitzean. Formantek hautsi egiten dute ahots-iturriaren espektroko bilgarriaren uniformetasuna, eta
perturbazio horrek hainbat soinu sortzen ditu. Formanten maiztasunak bilgarriko gehieneko balio gisa agertzen dira espektroan, eta gehieneko balio horiek soinu partikularretako bereizgarriak dira.
Ahoko aparatuaren itxuraren araberakoak dira formanten maiztasunak; izan ere, glotisean itxitako
zilindro perfektutzat jo daiteke ahoko aparatua, ezpainetan irekia eta 17,5 cm-ko luzerarekin gutxi gorabehera. Formant bakoitza iraupen desberdineko uhin batekin lotuta dago, eta glotisaren amaieraren inguruan gehieneko balioa duen anplitudeko presio uhintzat jo daiteke; gutxieneko balioa ezpain irekietan du.
Formantik baxuenak /4 luzera du ahoko aparatuaren barruan. Era berean, bigarren, hirugarren edo laugarren formantak honako luzera hauei dagozkie hurrenez hurren: 3 /4, 5 /4 eta 7 /4.
Ahoko aparatuaren zeharkako sekzioan edozein aldaketak aldarazi egiten ditu banako formantaren
maiztasunak, betiere aldaketaren norabidearen eta uhinean zehar aldaketa gertatzen den tokiaren arabera.
Ahoko aparatua ixten bada eta toki horretan formantaren uhinak gutxieneko presioko altitudea duten
oszilazioak baditu, formantaren maiztasuna jaitsi egingo da; aparatua toki horietan bertan hedatzeak, aldiz,
maiztasuna igoarazten du.
Era askotara ixten eta irekitzen da ahoko aparatua, oro har nahikoa modu konplikatuetan, eta toki jakin
batean ixteak eragina du formant guztien maiztasunaren hainbat alderditan. Badira, ordea, aparatuaren
itxura aldaraz dezaketen hiru elementu; hala, aldaketa horren ondorioz, formant bakoitzaren maiztasuna
norabide berezi batean joango da. Hona hemen hiru elementu horiek: matrailezurra, mihia eta mihi-punta.
Matrailezurraren mugimenduarekin ahoko aparatua itxi egin daiteke glotisaren amaierarantz eta handitu
egin daiteke ezpainen amaierarantz. Mugimendu hori erabakigarria da, batez ere lehen formantaren maiztasunerako; izan ere, maiztasuna altuagoa da matrailezurra irekita dagoenean.

LANBIDE EKIMENA

57

Soinua

Bigarren formanta mihiaren itxuraren araberakoa da; hirugarrena, berriz, mihi-puntaren posizioaren
araberakoa. Artikulazio-organoak, hainbat norabidetan higitzean, aldatu egiten du bi formant baxuenen
maiztasuna: pertsona helduen batezbestekoan 250 - 700 Hz-ekoa lehen formantaren kasuan eta 700 2.500 Hz-ekoa bigarrenean. Hitz egitean eta abestean, artikulazio-organoak mugitu egiten dira, eta formantetan jarduten dute maiztasunak aldatzeko. Artikulazio-elementu bakoitza formantaren maiztasunen aurrerapen bati dagokio, eta bokal desberdineko soinu batekin lotzen da.
Abeslarien kasuan, abesten ez duten pertsonekin alderatuz, ahots ilunagoa dutela esan ohi da. Bi
iturri mota daude, hurrenez hurren seinale periodikoak eta ausazkoak sortzen dituztenak.Oratoriak bi kitzikapen-sistemen lau konbinaketa posibleak ematen ditu, hots, seinale periodikoak, ausazkoak, bi seinaleen
konbinazioa eta seinalerik eza.
Hainbat azterlanen arabera, gizonezkoen eta emakumezkoen hizkeran dagoen desberdintasun nagusia etenaldien iraupena da. Hizlari jakin baten kasuan, laringearen batez besteko maiztasuna, antzeko
egoeran neurtua, oso gutxi aldatzen da grabazio batetik bestera. Pertsona askorekin denbora luzean
saiakerak eginda egiaztatu ahal izan denez, laringearen batez besteko maiztasuna banakoaren ezaugarria
da; hona hemen emaitzak: 110 eta 133 Hz bitartekoa da gizonezkoen kasuan; emakumezkoen kasuan,
berriz, 188 eta 229 Hz bitartekoa. Soinuak sortzeko prozesuan parte hartzen duten ezaugarri fisiologikoek
oinarrizko maiztasuna ematen digute (tonua), baita haiei laguntzen dieten harmonikoak ere (tinbrea). Horri
esker, pertsona bakoitza identifikatu egin daiteke. Tinbrea kontuan izanik, gizonezkoaren ahotsa 100
8.000 Hz-eko banda batean hedatzen da. Emakumezkoena, berriz, 200 9.000 Hz-ekoan.

Behe-muga
Instrumentuak

Goi-muga

Nota
Maiztasuna
Nota
Maiztasuna
musikala
(Hz)
musikala
(Hz)

Tinbrea
Maiztasuna
(KHz)

Sopranoa

DO3

261,62

DO5

1.046,50

---

Mezzosopranoa

LA2

220,00

LA4

879,98

---

Kontraltoa

FA2

174,61

Ml4

659,25

---

Tenorra

RE2

146,83

DO4

523,25

Baritonoa

SI1

123,47

LA3

440,00

--

Baxua

Ml4

82,40

RE3

293,66

--

Emakume
ahotsa

---

164,80

_--_

9.399,00

Gizon ahotsa

---

98,00

8.372,00

.------

2.1. taula Kantaturiko hainbat ahotsen maiztasun-tartea.

2.1. taulan, abeslari klasikoen ahotsak barnean hartzen dituen bandak agertzen dira. Ikusten dugunez,
gizonezkoaren ahotsak baxuen aldea hartzen du eta emakumezkoenak altuena.

58

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Hizkiei eta maiztasunetan duten espektroari dagokienez, s hizkiak du nota altuen osagai gehien. Esate
baterako, 6.000 Hz-etik gorako maiztasunak kentzen badira, s hizkia ez da ulertzen. Gauza bera gertatzen
da j hizkiarekin, 4.600 Hz-etik gorako maiztasunak kenduz gero. 2.000 Hz-etara iristean, kontsonanterik
gehienak ia ez dira aditzen; r hizkia da ondoen aditzen dena, 1.500 Hz-etik gorako maiztasunak hartuta ere.
500 Hz-etik behera, bokal guztiak u bokalarekin nahasten dira. Hortaz, s hizkiak du maiztasunik gorena eta
u bokalak maiztasunik baxuena.
Horrenbestez, ahotsa fidelki erreproduzitu nahi bada, 60 - 10.000 Hz-eko maiztasunak beharko dira,
200 - 6.000 Hz bitartekoak funtsezkoak izanik.
Ahotsaren energia intentsuagoa da maiztasun baxuetan, eta belarriak baxuetarako sentsibilitate okerragoa duela kontuan hartzen bada, organo igorleek eta hartzaileek elkar baldintzatzen dutela ikusiko dugu
(giroko zarataren maila, lokalaren ezaugarriak, etab.). Adibidez, 200 Hz-eko maiztasunean oso sentsibilitate eskasa du belarriak, ahotsaren energia gehienekoa izanik ere.
Hizkuntza batek duen maiztasun gama oso aldakorra da, eta hori oso garrantzitsua da hizkuntza
horretan lan egiten behar duten mikrofonoen eta bozgorailuen ezaugarriak finkatzeko. Halaber, batez besteko intentsitatea ere aldatu egiten da hizkuntzaren arabera.
Ahotsaren potentzia oso aldakorra da, hainbat faktorek baldintzatuta baitago. Faktore horien aurrean
nahita erreakzionatzen du emisioaren bolumenak igoz edo jaitsiz. Pertsona bakoitzak bere ezaugarriak
dituenez gero, modu orokorrean hitz egin daiteke soilik.
Esaldi sinple batean, soinu-intentsitateek askotariko balioak ematen dituzte. Hori dela-eta, neurri bat
ematean, batez besteko balioak aipatu behar dira. Etenaldiak izan behar dira kontuan, hots, isiluneak; izan
ere, hitz egitean erabilitako denboraren % 50 izan daitezke.
Pertsona batek solasaldi batean esandako hitzaren batez besteko potentzia 10 mikrowatt ingurukoa
da, 2 edo 4 segundoko denbora-tartean neurtua. Ahotsa ahalik eta gehien igota hitz egiten denean ahotskordak behartu gabe, hitzaren batez besteko potentzia 1.000 mikrowatt ingurukoa da; xuxurlatzen dugunean, berriz, 0,001 mikrowattekoa.
2.2. taulan, ahotsaren soinu-presioaren zenbait maila ageri da. Soinua grabatzeko lokaletan soinupresioa ez da arazoa, eta garrantzitsua da ahotsaren kalitatea eta diziplina.

LANBIDE EKIMENA

59

Soinua

SOINU-ITURRI MOTA

SOINU-PRESIOAREN MAILA (DB)

Xuxurlatzea

20

Gizonak lasai hitz egitea

30

Emakumeak lasai hitz egitea

25

Gizona ohiko hizketan

55

Emakumea ohiko hizketan

50

Gizonak jendaurrean hitz egitea ahalegin handirik egin gabe

65

Emakumeak jendaurrean hitz egitea ahalegin handirik egin


gabe

60

Gizonak jendaurrean hitz egitea ahalegin handiak eginez

75

Emakumeak jendaurrean hitz egitea ahalegin handiak eginez

70

Gizona oihuka

85

Emakumea oihuka

80

Kantari profesionala

80

Gehieneko potentzia

90
2.2. taula. Hainbat ahotsen taula dinamikoa.

2.2. irudian, hitzaren potentziaren banaketa ikus daiteke; banaketa hori prozedura esperimentalen
bidez lortu da, gizonaren zein emakumearen ahotsaren maiztasunarekin. Soinuaren presio-mailak 100 10.000 Hz-eko maiztasun-bandan duen guztizko integrala 65 eta 75 dB bitartekoa da ohiko egoeran hitz
egiten ari den pertsona kopuru handi baten kasuan, eta batez besteko guztizko maila 66 dB-ekoa da
giroko ohiko zaratarekin. Soinu-potentziaren mailari dagokionez, solasaldi-mailan 70 dB-ekoa izan
daiteke, murmurioa egitean 30 dB-ekoa eta ozenki hitz egitean 80 - 90 dB-ekoa.

2.2. irudia. Gizon batek edo emakume batek ohiko tonuan hitz egiten duen batez besteko soinu-potentziaren maiztasunak.

60

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Batez besteko soinu-potentziaren maila, sonometroen A iragazkiak haztatua, 70 dB-eko mailari dagokio. Maila horretan, emandako potentzia balio ertain baten inguruan dabil: gehienekoak 12 dB-ekoak eta gutxienekoak 18 dB-ekoak, lehenago eman diren balioekin bat datozenak potentziaren aldetik.
Ahoko seinalearen kasuan, oso kontuan izan behar da uhinaren itxura oso irregularra dela, eta puntako balioa osoa altua da, hots, soinu-presioaren puntako balioak oso handiak dira soinu-presio eraginkorraren aurrean, betiere denbora-tarte luzean.
Espainiako NBE-CA-82 Arauaren ingurumenaren baldintzei buruzko 2. eranskinak dakarrenez, elkarrizketan ematen diren soinu-mailak 70dB(A) ingurukoak dira, eta ahotsa indartzen bada, 76 dB(A); oihuak
direnean, berriz, 100 dB(A) ingurukoak.
Ikusten dugunez, ahotsaren potentzia oso aldakorra da, eta hitz egin behar den lokal motak eragin handia du, isolamendu eta egokitzapen egokien arabera (antzokiak, hitzaldi aretoak, opera antzokiak, etab.).
Adibidez, soinua grabatzeko estudioen kasuan, hitz egiten dutenek (esatariek) ahots hezia dutela eman
dezakegu, eta ahots hori prozedura elektronikoen bidez anplifika daiteke beharren arabera.
Ahotsak, soinu-iturria den aldetik, zenbait ezaugarri direkzional du; hala, direkzionalitatea handitu egiten da emandako seinalearen maiztasuna hazten den heinean. Maiztasun baxuen kasuan (gutxi gorabehera 100 Hz-ekoa), ezaugarri nagusia norabide orotakoa izatea da maiztasuna hazten den heinean, gero
eta direkzionalagoa egiten da ahotsa, eta soinua ez da hedatzen bizkarretik 4.000 Hz-eko maiztasunetik
aurrera (2.3. irudia).

2.3. irudia. Direktibitate-diafragma (hiru maiztasun dituen giza ahotsarekin)


a) oinplano horizontalean ahoaren bidez; b) oinplano bertikal simetrikoan eta bi aldetakoa ahoaren bidez.

Ahotsaren soinua grabatu nahi bada, argi dago garrantzizkoa dela ahotsaren ezaugarriak ezagutzea
(intentsitatea, tonua, tinbrea eta direkzionalitatea), ezaugarri horiek baldintzatzen baitituzte aparatu elektroakustikoak (mikrofonoa, bozgorailua, anplifikadoreak, etab.). Hortaz, aparatu egokiak aukeratzeak garrantzi handia du soinuaren grabazio edo erreprodukzio ona lortzeko, betiere magnitudeak eta grabatu nahi den
soinu-iturriaren ezaugarriak ezagutzen badira.

LANBIDE EKIMENA

61

Soinua

2.4.a irudian, ziklo bakoitzeko batez besteko presioaren eta espektroaren guztizko batez besteko
presioaren arteko erlazioa agertzen da hitzaren kasuan, bai gizonaren ahotsari dagokionez, bai emakumearen ahotsari dagokionez, ahoaren eta mikrofonoaren arteko distantzia 50,8 mm-koa izanik eta guztizko
batez besteko 7,7 dina/cm2-ko presioa gizonaren ahotsaren kasuan eta 6,3 dina/cm2-koa emakumearen
ahotsean.

2.4. irudia. a) Zikloaren araberako batez besteko presioaren eta guztizko batez besteko presioaren arteko erlazioa hitzaren
espektro osoaren barruan; b) Puntako presioaren eta guztizko batez besteko presioaren arteko erlazioa hitzaren espektro
osoaren barruan.

Hitzaren interferentzia
Esandako hitza ezagutzea oso garrantzitsua da soinua transmititzeko sisteman.
Soinua transmititzeko sistema toki ireki bateko airea izan daiteke besterik gabe, edo toki itxi bateko
airea, lokal batekoa adibidez, hitz egiten duen eta entzuten duenaren artean. Edo soinua erreproduzitzeko
sistema bat ere izan daiteke, hala nola telebista, irratia, telefonoa, erreprodukzio ekipoak, etab.
Ahotsaren eta hitz egiten den lokalaren berezitasun akustikoak ezagututa, egon dagoen soinuaren
presio-maila aurki daiteke, solasaldia ohiko tonuan izan dadin, noiz-eta giroko zarataren mailak solasaldia
ulertzeko modua ematen duenean. Zarata-maila altua bada, ozenago hitz egin behar da nahitaez, gainerakoek norberak esandakoa uler dezaten.

62

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Soinua grabatzeko estudioetan oso garrantzizkoa da hitzak ulertzea, baita hitz egiten duen pertsona
eta ahotsaren tonuaren bidez transmititu nahi dituen sentsazioak identifikatzea ere.
Ahozko komunikazio-sistema baten bidez emandako seinalearen transmisioa eta harrera aztertzeko
prozedura bat dago; hain zuzen ere ulergarritasuna delakoa, eta laborategi batean pertsona talde batekin
zenbait proba normalizatu egiten direnean esan diren eta esanahia duten hitz, esaldi edo paragrafo guztien
kopurua hartzen du aintzat. Artikulazio deritzon beste proba bat ere erabiltzen da, alegia, ahoz esandako
soinu guztietatik ulertu diren ahoko banako soinuen kopurua. Ulergarritasun-probak zailagoak dira, eta
artikulaziokoak baino emaitza handiagoak ematen dituzte, entzuleen adimena tartean dagoelako.
Kontuan izan behar dira hizlariaren berezitasunak, baita entzulearenak ere, biek ala biek ulergarritasunmaila baldintzatu dezaketelako. Hala, ahozko komunikazio-sistema batean eragina duten ezaugarri fisikoak
eta fisiologikoak daude. Beraz, komenigarria da ulergarritasun-maila aurreikustea oharbide fisiko hutsen
bidez.
2.5. irudian, hitzaren artikulazioaren gaineko murrizketa adierazten da, maiztasun altuetan eta maiztasun baxuetan; pertsonak 70 dB-eko presio-mailarekin hitz egin zuen, eta erreprodukzio-sistemaren maila
ere 70 dB-ekoa zen.
2.6. irudian, berriz, soinua erreproduzitzeko sistema baten artikulazio silabikoa ageri da sistemako
irabaziaren funtzio gisa. Sistema horrek behe-paseko iragazkiak ditu, eta horien ebakidura-maiztasunak
750,1.000, 1.500, 1.950, 3.700 eta 7.000 Hz-ekoak dira.
Hitz egiten duenaren soinuaren presio-maila 69 dB-ekoa da, denbora-tarte luze batean eta metro
bateko distantziara, esatariaren aurrean mikrofonoa jarrita eremu askeko baldintzetan. Irabazia
erreproduzitzeko sistemaren 0 maila hitz egiten duenaren mailari dagokio (69 dB-ekoa).

2.5. irudia. Maiztasun-tarteak hitzaren artikulazio silabikoan duen efektua


a) behe-paseko iragazkia, b) goi-paseko iragazkia.

LANBIDE EKIMENA

63

Soinua

2.6. irudia. Artikulazio silabikoa soinua erreproduzitzeko sistemaren mailaren funtzio gisa,
behe-paseko transmisioaren hainbat ezaugarritan.

Ikusten denez, artikulazio silabikoaren gehieneko balioa gutxi gorabehera 15 dB-eko irabazi baterako
ematen da, hots, 84 dB-eko soinuaren presio-mailarako.
Prozedura bera erabiltzen da goi-paseko iragazkiekin hornituriko soinu-erreprodukziorako sistemarekin,
eta ebakidura-maiztasunak 75, 1.500, 1.900 eta 2.850 Hz-ekoak dira; artikulazio silabikoa sistemaren irabaziaren arabera gelditzen da. Hitz egiten duenaren soinuaren presio-maila 69 dB-ekoa da, eta erreprodukziomaila 69 dB-ekoa da 0 irabazi baterako. Artikulazio silabikoaren gehieneko balioa agertzen da kasu honetan, gutxi gorabehera 20 dB-eko irabazi batean, hots, 89 dB-eko soinuaren presio-mailan.
Ikusten denez, zenbait maiztasun-eremu beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira, hitza artikulatzeko
edo ulertzeko. Aurreko datuetan, distortsioak soinua erreproduzitzeko sisteman dituen ondorioak hartu dira
kontuan.
Distortsioak eragin handia du artikulazioan eta ulergarritasunean.
Honako adierazpenen honen bidez erlazionaturiko hainbat faktoreren araberakoa da lokal bateko
ulergarritasun-ehunekoa:
P1 = 96 x KL x K Tx KN x KS
KL soinuaren presio-mailaren araberako koefizientea da. K

(2.1)
T

lokalaren erreberberazio-denboraren

araberakoa den koefizientea da; KN zarata-mailaren eta seinale-mailaren erlazioaren araberakoa den
koefizientea, eta azkenik KS lokalaren itxuraren eta neurrien mende dagoen koefizientea.
Hona hemen zenbait biderapen-balio: % 96, bikainak; % 85, oso onak; eta % 75, onak ulergarritasunehunekorako. % 80ko balioak esaldiak gehiegizko esfortzurik gabe ulertzeko modua ematen du; % 75eko
balioan, entzuleak kontzentratu behar du esaten ari dena ulertzeko. % 65etik beherako balioetan, berriz,
oso eskasa da ulergarritasun-ehunekoa.

64

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Aipaturiko koefiziente horiek guztiek, hitzaren argitasuna hobetzeko, parametroekiko duten mendekotasunak halakoa izan behar du non lokaleko erreberberazio-denbora txikia izango baita (0,8 segundotik
beherakoa), soinuaren presio-mailak 50 eta 80 dB bitartekoa izan behar baitu, zarataren eta seinalearen
arteko erlazioak 0,25ekoa izan behar baitu eta, ohiko neurriak dituen eta laukizuzen baten itxurakoa den
lokala kontsideratuz gero, lau koefizienteek bat izateko joera baitute. Hori dela-eta, ulergarritasunehunekoak % 96ko baliorako joera izango du.
Zarataren kasuan, solasaldian duen eraginari erreparatuta, hiru zarata-maila bereizi beharra dago: a)
espektro zabaleko etenik gabeko ausazko zarata, b) espektro diskretuko etenik gabeko zarata eta c) aldizkakoa. Etenik gabeko zaratak ulergarritasunean dituen efektuek ahoko seinaleak duen informazioaren zati
bat estaltzen dute gelditu gabe; bulkada-zaratak, berriz, modu bakanean estaltzen du ahoko seinalea. Azaldutako hori guztia aintzat hartuta, zarataren espektroaren araberakoa da zaratak seinalean duen efektua.
Belarria hainbat maiztasunetan doituriko 24 hartzaile selektiboen multzo batekin osaturik dago, nolabait esateko. Esanahirik gabeko hitzak (fonemak) erabat ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da hartzaile guztietan sartzen diren soinuek entzungarritasun-atari absolutuak baino maila handiagoa izatea eta ez dira
zarata-parasitoekin estali behar.
Azaldu denaren arabera, hitzaren soinuaren presio-mailak etenik gabe fluktuatzen du batez besteko
balio ertain baten inguruan; hori dela-eta, gutxieneko balioen kopurua eta gehieneko balioen kopurua
antzekoa da. Muturreko balio horien arteko bereizketari hitzaren dinamika deritzo, oro har 30 dB-ekoa
dena, eta horietatik 12 dB balio ertainetik gora daude eta 18 dB beherago. Koefizientean ulergarritasuna
erabatekoa dela esaten da baldin eta hitzaren dinamikaren multzoa hartzailearentzat giroko soinuaren
presio-mailatik gora badago. Hala izan ezean, ez da erabateko ulergarritasunik.
Behar bezalako ulergarritasuna ahalbidetzen duten gehieneko mailen estimazioa egitea da kontua.
Baldin eta zarataren mailaren edo entzungarritasun-atariaren azpitik dinamikaren n dB badaude, balio
hau du artikulazio-indizeak:

l=

30 n
30

(2.2)

Beharrezkoa da hitzaren balio ertaina entzuketa-puntuan hainbat maiztasun-bandetan kalkulatzea,


baita zarata-parasitoen ezaugarriak ere.
Esaldi eta silaba bakarreko hitzen ulergarritasun-maila kalkula daiteke artikulazio-indizea ezagututa.
Hitzaren ulergarritasuna antzemateko metodo bat dago; izan ere, hitzak estaltzen dituen zarata-mailaren
gaineko zenbait neurri erraz erabiliz, ulergarritasunaren gaineko iragarpenak egiteko modua emango digu
(2.7. irudia).

LANBIDE EKIMENA

65

Soinua

2.7. irudia. Esaldi eta hitz ulergarriak, artikulazio-indizearen arabera.

SIL indizea (speech interference leveien laburdura) kalkulatzeko, 600-1.200 Hz, 1.200-2.400 Hz eta
2.400-4.800 Hz-eko zortzidunen soinu-presioaren mailen batez besteko aritmetikoa aurkitu behar dugu.
Espektro zabaleko soinu batean zortzidunetan emandako soinu-presioaren mailen batez besteko aritmetikoa 12 dB txikiagoa denean, ahoko seinalearen soinuaren guztizko presio-maila eraginkorrean esaldiak
eta hitzak behar bezala entzungo dira, kasuen % 100ean gutxi gorabehera. Giroko zarata-mailari ahotsaren interferentzia-maila deritzo, eta artikulazio-indizeak, gutxienez, 0,4koa izan behar du. Nolanahi ere,
entzuteko baldintza bikainak nahi badira, artikulazio-indizea 1etik ahalik eta hurbilen izaten saiatu beharra
dago. Kontrako kasua, berriz, aipaturiko indizearen oso balio txikietarako izango da (0.05).
SIL indizeak eragozpen bat du; izan ere, soinu-presioaren mailak normalizatu gabeko zortzidunen
banaketan neurtzen direnez gero, hobe da PSIL izeneko indizearekin lan egitea (prefered speech interference levelen laburdura), soinu-presioaren mailen batez besteko aritmetikoa egiten baitu normalizaturiko
zortzidun bandetan, eta erdiko maiztasunak 500,1.000 eta 2.000 Hz-ekoak dira. Ahotsaren interferentziamaila kalkulatzeko PSIL indize hori oso erraza da, zortzidunen iragazkia duen sonometro eramangarri
batekin neur baitaiteke, baina lehenbiziko hurbilketa gisa balio du, 20 banden metodoaren bitartez informazio osotuagoa lortzen delako.
Hainbat azterlanen arabera, PSIL kalkulatzeko, gomendagarria da 4.000 Hz-eko zortziduna ere sartzea soinuaren presio-mailan.
Azaldutakoarekin bat etorriz ikusten denez, maiztasun baxuek (500 Hz-etik beherakoak) eragin txikia
dute hitzaren ulergarritasunean, baita 4.000 Hz-etik gorako maiztasunek ere. Ulergarritasunari begira
garrantzitsuenak diren maiztasunak gutxi gorabehera 500 eta 3.000 Hz bitartekoak dira.
Argi denez, ulergarritasuna hobetu egiten da monosilaboak esan beharrean ohiko moduan hitz
egiten bada.
Nahiz eta 4.000 Hz-etik gorako maiztasunek hitzaren ulergarritasunean eragin txikia izan, beharrezkoak
dira tinbrea behar bezala emateko, zeren gizonak 8.000 Hz-erainoko soinuak egin baititzake eta emakumeak, berriz, 9.000 Hz-erainokoak, batez ere kantuan eta bestelako interpretazio artistikoetan.
66

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Esana dugun moduan, pertsona bat lokal batean mintzo denean, soinuaren presio-maila ahotsaren
soinu-potentziaren eta lokalaren ezaugarri akustikoen araberakoa izango da. Lokal batean bi pertsona bilduta daudenean, frogatu ahal izan denez, solasaldian ari badira, batek bakarrik egiten ditu ahotsaren seinaleak, edo besteak denboraren erdian, hots, ez dira aldi berean hitz egiten ari. Talde txikiekin osaturiko pertsona taldeen bilkuraren kasua aintzat hartzen badugu, aldi berean hitz egiten duten pertsonen kopurua txikia da pertsona guztiekin alderatuz. Aitzitik, pertsona taldeak elkarrengandik oso hurbil badaude edo lokalak
xurgapen txikia badu, hots, erreberberazio-denbora handia badu, solasaldiek elkar oztopatzen dute eta ahotsaren maila igotzeko joera agertzen da. Hau da, pertsona asko hizketan ari direnean lokal batean, erreberberazioa eragiten duen soinuaren presio-mailak 10Iog N-eko igoera izango du, eta N hizketan ari diren
pertsonen kopurua da. Elkarrizketa zailagoa egiten da, lokalaren guztizko xurgapena handia ez bada behinik
behin. Horrexegatik izaten da zaila solasaldia jarraitzea lokal batean pertsona asko hizketan ari denean.
Ikusten dugunez, pertsonen kopurua bikoizten den bakoitzean, erreberberazioko soinuaren presio-maila 3
dB handitzen da, eta horri koktel-efektu deritzo.

2.3

Entzumen-sistema: anatomia eta mekanismoa

Egitura anatomikoaren arabera, belarriak hiru zati ditu: 1, kanpo-belarria; 2, erdiko belarria eta 3, barnebelarria, belarriaren ebakidura eskematikoa agertzen den 2.8. irudian ageri denez.
Aurreko zatiketaren arabera, hauexek daude kanpo-belarrian: ikusten den aldea edo entzumen pabiloia, entzumen-bidea eta tinpanoko mintza. Ondoren, erdiko belarria dago, elkarrekin lotuta dauden eta
mintz horren bibrazioak kanpo-belarrira transmititzen duten hiru hezur txiki-txikiak dituena. Barne-belarria
oso zulo konplexua da, likidoz betea eta mintzez eta nerbio terminalez osatua. Horien bidez, presioaldaketak nabaritzen dira eta informazio hori aztertu eta nerbio akustikora igortzen da.

2.8. irudia. Belarriaren ebakiduraren eskema.

LANBIDE EKIMENA

67

Soinua

Hona hemen entzumenaren ohiko bidea, baina ez bakarra: soinu-uhinak pabiloiaren eta entzunbidetik
bideratzen dira, eta multzoak tutu akustikoa eratzen du. Presio-aldaketek bibrazioak eragiten dizkiote tinpanoari, eta aldaketa horien anplitudea mieraren ingurukoa da intentsitate ertaineko soinuetan, baina askoz
txikiagoa izan daiteke entzungarria izanik ere. Hezurtxoen kateak bermatu egiten du transmisio egokia airean
bibratzen duen tinpanoaren eta leiho obalaren artean; izan ere, leiho horren alde bat barne-belarriaren likidoarekin kontaktuan dago, eta likido horrek airearena baino askoz erresistentzia akustiko handiagoa du.
Soinuak barne-belarrira ere transmiti daitezke burezurraren bidez, tinpanoak eta hezurtxoek parte hartu
behar izan gabe. Leiho obalaren bibrazioak barne-belarriko likidoen bidez komunikatzen dira Corti organoaren zilio-zelulekin, eta seinale hori azkenean nerbio akustikora transmititzen da eta handik garunera.
Jarraian azterketa zehatzagoa egingo dugu. Hartara, entzumenaren mekanismoa ondo baino hobeto
bereizitako hiru zatitan banatuko dugu; a) harrera, b) transmisioa eta c) pertzepzioa.
a) Harrera. soinu-uhinak lehenik eta behin soinuak entzuteko eginkizuna betetzen duen entzumen
pabiloiari eragiten dio, eta gero soinuok transmititu egiten ditu indartu ondoren. Gainera, pabiloiak
eginkizun bat betetzen du entzumenaren orientazioan, baina argiago ikusten da orientatu edo bideratu daitezkeen belarriak dituzten animaliengan. Gizakiarengan, ordea, ez zaio hain erraz antzematen. Pabiloiak orientazioan betetzen duen eginkizuna hiru faktoreren araberakoa da: soinuaren
intentsitatea, uhinen fasea eta, azkenik, uhinak garunera iristeko behar duen denbora.
Gizakiaren ohiko entzumenak soinu-uhinen difrakzio-efektua eragiten du, burua eragozpena baita.
Baldin eta soinu-uhinak maiztasun handikoak badira, hots, uhinaren luzera buruaren neurriekiko
txikia bada, intentsitate-diferentzia agertzen da belarri bakoitzak entzuten dituen soinuen artean.
Baina soinuak maiztasun baxukoak badira, hots, uhinaren luzera buruaren neurriekiko handia
bada, fase-diferentzia igartzen da, alegia bi belarrien arteko denbora-diferentzia.
Entzute-bidearen efektua presioa are gehiago indartzea da uhinen etengabeko islapenen bidez
entzunbidearen paretetan; presio-igoera hori soinuaren maiztasunaren araberakoa da. Tinpanoko
mintzaren arkitekturak elkarren kontrako bi propietate ditu: nolabaiteko zurruntasuna eta, aldi berean, deformatzeko posibilitatea, betiere ezaugarri mekanikoak eta akustikoak aldatu gabe, halako
moldez dago eratuta tinpanoa non itxura alda baitezake: sortzaile zuzeneko itxura konikoa izatetik,
sortzaile kurboko sasiikono baten itxura izatera pasatu daiteke, nolabait zurruntasunari eutsita.
Tinpanoaren goiko aldeak bisagra gisa funtzionatzen du, eta bibrazioa agertzen denean, beheko
aldea da gehieneko anplitudea duena. Entzumen-organo guztietan dagoen asimetria hori eta pabiloiak eta entzunbidearen erliebeak eragindako anplitude distortsioak kontuan hartu beharreko ezaugarriak dira. Ikusten dugunez, belarria ez da transduktore fidela; izan ere, soinu-uhina aberasteko
joera duten harmoniko eta soinu subjektiboak eragiten dituzten distortsio linealak eta ez-linealak
dakartza.

68

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

b) Transmisioa. Soinuaren transmisioa, lehenik eta behin, hezurtxoen katearen bidez egiten da; izan
ere, funtzio bikoitza egiten du: egokigailuarena eta babeslearena. Soinu-uhina airetik likidora pasatzen denez gero, beharrezkoa da egokitze-sistema bat, kasu honetan hezurren katearekin osatuta.
Jakin badakigunez, hauxe da erresistentzia akustiko espezifikoa: inguruneko bolumen-dentsitatearen
eta inguruneko uhinaren faseko abiaduraren arteko biderketa, eta kontzeptu horretan soinu-uhinak
airetik likidora pasatzean izaten dituen galerak ebaluatzeko modua dago. Erresistentzia akustikoaren
diferentzia handia bada, transmisio-koefizientea oso txikia da; kasu honetan, gas batean dagoen
soinu-uhin bat likido batera pasatzen da, belarriaren kasuan bezala. Hori dela-eta, inpedantzien egokigailu bat behar da. Lehenago esana dugun bezala, hezurren kateak betetzen du funtzio hori, galera
konpentsatzen duen funtzioa.
Egokitze-funtzio horretaz gain, hezurren kate horrek babesa ere ematen du, mailuko eta estriboko
muskuluek oszilazioen anplitudea murrizten baitute eta maiztasun baxuko soinu ozenen kontra
babesten baitute barne-belarria; hala, hobeto entzuten dira soinu altuak, eta baxuen estaltze-efektua,
berriz, txikitu egiten da. Estriboaren gainazalak leiho obalean dituen higidurek, sarri-sarri, aldarazi
egiten dituzte transmititzen duten soinu-uhinaren ezaugarriak. Maiztasun altuko eta anplitude txikiko
uhinen kasuan, estriboaren gainazala ate baten modura mugitzen da; alegia, erro bati helduta joanetorrian aritzen da. Maiztasun baxuko eta anplitude handiko uhinen kasuan, aldiz, higidura aurreko
estriboaren ardatz perpendikularraren inguruan egiten da, halako moldez non estriboaren gainazala
hodi baten onarpen-itxieraren moduan biratzen baita. Tinpanoaren presioa estriboaren gainazalera
transmititzen da, eta presioa handitu egiten da hezurren katetik igarotzean. Tinpanoaren gainazalaren eta estriboaren gainazalaren arteko erlazioa 20koa da. Estriboaren gainazalak leiho obalean
dituen higidurak dira, hain zuzen ere, barne-belarriko likidoetan bibrazioak eragiten dituztenak, eta
aldi berean zentzumen zelulak estimulatzen dira. Hortaz, garrantzi handikoa da estriboaren gainazalaren higidura askatasunez ematea, eta mugikortasun-eza problema handia da.
Leiho obalaren higidurei leiho biribilaren beste zenbait higidura dagozkie; izan ere, leiho obalaren
kontrako fasean daude, likidoen konprimigarritasunik ezaren ondorioz. Bi leihoak plano perpendikularretan daude, eta hori babes naturala da soinu-uhina fasean bi mintz horietara irits ez dadin,
baldin eta hezurren kateak funtzionatzeari uzten badio. Ondorioz, ezeztatu egingo lirateke soinuuhinaren efektuak. Nahiz eta karakolaren zati batek transmisio elementu gisa balio duen, pertzepzioari buruzko atalean aztertuko dugu.

LANBIDE EKIMENA

69

Soinua

2.9. irudia. Belarriaren eskema.

c) Pertzepzioa. Entzumenaren mekanismoaren inguruko punturik interesgarrienetako bat belarriaren


ahalmena ezagutzea da, belarriak soinuak maiztasunen arabera bereizteko eta aztertzeko duen
ahalmena.
Helmholtzek teoria berria egin zuen, mintz basilarrak zuntz-egitura zuela jota, baina zuntzak elkarrekiko independenteak dira eta pianoko soken antzera daude tenkaturiko karakolaren kanalean.
Hala, maiztasun altuetan bibrazioa eragiten dio mintz basilarrari oinarritik hurbil (2.9. irudia).
Ondoren buruturiko ikerketek frogatu dutenez, Hemholtz zuzen zebilen mintz basilarrari dagokionez, maiztasunen arloan uhin konplexua aztertzen duen organoa baita, eta maiztasunik altuena
oinarrian zegoen kokatuta. Baina oker zebilen zuntz-egituraren posizioaren eta zuntz bakoitzaren
tentsioaren inguruan, azterketa mikroskopiko baten bidez ez baita zuntz-egitura hori ikusten. Mintz
basilarraren sintoniaren inguruko propietateak, gehienbat, mintzaren egiturari, tentsioari, masari
eta zurruntasunari zor zaizkio. Zailtasun bat dago karakolaren kanal estuaren bidez moteltze-maila
handiak eraginda maiztasunak bereizterako orduan. Egon dagoen moteltzea dela-eta, ez da mintz
basilarrean durundia eragin dezakeen uhin geldikorra izateko nahikoa islapenik sortzen.

70

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Entzumenaren ezaugarriak

Entzumenaren atariak

Soinu ahulegia entzuten ez den moduan, soinu gogorregiak min sentsazioa eragiten du eta gogaikarria
da. Hortaz, zenbait intentsitate-maila dago estimulu fisikorako, eta muga horien azpitik eta gainetik ezinezkoa
da entzutea. Entzumenaren inguruan egin daitekeen neurketarik sinpleenetako bat gutxieneko intentsitatemaila entzungarria maiztasunarekin aldatzeko modua ezagutzea da. Maiztasun jakin batean entzun daitekeen gutxieneko intentsitate akustikoa maiztasun horretarako entzumen-atariari deritzo. Lehenago aipaturiko
muturreko maila biak ezagutzeko neurketak egin daitezke, baina emaitza oso desberdinak izaten dira pertsona batetik bestera. Hortaz, pertsona talde jakin batekin egin behar dira neurketak (adibidez, hamazortzi eta
hogeita bost urte bitarteko gazteak), betiere zenbait baldintzatan egin beharrekoak. Bi belarriekin entzun
behar da soinu-uhin lau progresioen soinu-eremu batean (ganbera anekoiko batean egingo da), banakoa
giroko zaratatik isolatuko da, seinaleak aldatzeko prozedura kontrolatuko da ordenari, intentsitateari eta maiztasunari dagokienez eta esperientzia baino lehen banakoak entzun izan dituen soinuak ezagutu beharko dira.
Lorturiko datu guztiekin, azterketa estatistikoa egingo da batezbestekoak eta desbideraketak ezagutzeko.
Ondoren, audiograma bat egin daiteke, hots, koordenatu angeluzuzenetan emandako grafiko bat, eta abszisetan maiztasunak hartuko dira eta ordenatuetan soinu-sentsazioa eragiteko gai diren gutxieneko soinupresioak eta gehieneko presio onartezinen balioak. Beraz, gutxieneko eta gehieneko entzumen ataria lortuko
da.
Zenbait ikerlarik hainbat herrialdetan lorturiko emaitzak konparatu ondoren, entzumen-atari normalizatuak zehaztea lortu da; atari horiek 2.10. irudian ikus daitezke.
Goiko eta beheko mailak adierazten dituzten bi kurben arteko eremua entzumen alde deritzona da.
Kurba horietan, belarriaren sentsibilitatearen eta maiztasunaren artean dagoen mendekotasuna ikus daiteke, eta gehieneko sentsibilitatea 3.000 Hz-eko maiztasunean dago. 1.000 Hz-eko maiztasunean nahikoa
da 2.10

-5

N/m2-ko presioa (Pascal 1), eta balio hori hartzen da erreferentziako baliotzat. 1.000 Hz-etik

beherako maiztasunetan, berriz, presio handiak behar dira. Halaber, maiztasun altuen aldea atari-kurbaren
hazkundea da. Soinu-intentsitateetarako erreferentziako maila grafiko berean ikus daiteke, 10

-12

w/m2-koa

hain zuzen ere.

LANBIDE EKIMENA

71

Soinua

2.10. irudia. Maiztasunarekin belarriaren soinu-presioaren aldaketa.

Belarriaren erantzun-eremua 20 eta 20.000 Hz bitartekoa da hamazortzi eta hogeita bost bitarteko
adina duten pertsonen kasuan, eta goi-maiztasuna txikitu egiten da adinak aurrera egin ahala. 2.000 5.000 Hz-eko marjinaren barruan, molekulen agitazioak giroan eragindako presioa sentsibilitatearen
mugekin aldera daiteke. Hori dela-eta, presioa handiagoa izango balitz, intentsitate txikiko soinu-uhinen
pertzepzioan eragozpenak jarriko lituzkeen giroko zarata bat entzungo litzateke marjina horren barruan.
Entzumenaren espezialisten arabera, gizakiaren belarriak nolabait selektiboak diren eta maiztasun desberdinetan doiturik dauden 24 hartzaile independenteen multzo baten gisa dihardu. Zwicker-ek banda kritikoa deitzen dio aipaturiko hartzaileen banda bakoitzari. Banda horietako erdiko maiztasunak modu irregularrean daude banatuta 50 eta 13.500 Hz-eko balioen artean. Maiztasun horietara doituriko hartzaile bakoitzaren

f banda-zabalera 100 eta 3.500 Hz bitartekoa da maiztasun baxuetatik maiztasun altuetara pasa-

tzen denean. 2.11. irudian A f banda-zabaleraren aldaketa agertzen da maiztasunaren arabera, eta, bertan
ikusten denez, banda-zabalera ia konstantea da, 100 Hz-ekoa 500 Hz-etik beherako maiztasunetan. Hortik
gorako maiztasunetan, berriz, bikoiztu egiten da maiztasuna bi aldiz handiagoa denean.

2.11. irudia. Banda-zabaleraren eta horien erdiko maiztasunaren arteko erlazioa.

72

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Soinuen tonua

Erraz froga daitekeen moduan, soinu bat altuagoa iruditzen zaigu maiztasuna handitu ahala; horrek soinuen tonua maiztasunaren arabera neurtzera garamatza. Soinu baten tonua ebaluatu ahal izateko egiaztatu
denez, nahikoa da tonuari dagozkion uhinen trenak (sinusoidala edo ia sinusoidala dela kontsideratuz) soinu
baxuetarako zenbait periodo eta soinu altuetarako zenbait hamarreko edukitzea, hots, segundo baten ehuneko iraupena izatea. Espektro entzungarriaren beheko aldean daudenei deitzen diegu maiztasun baxuak,
1.000 - 2.000 Hz inguruan daudenei maiztasun ertainak eta maiztasun altuak goi-mugatik gertu daudenei.
Soinu ozenen maiztasun entzungarriak 20 - 20.000 Hz-eko mugen artean daude; audiomaiztasun-banda
deritzo. Oso maiztasun txikia eta nahikoa anplitude dituzten bibrazioek talka erritmikoen sentsazioa sorrarazten dute, eta, orduan, kapsula manometriko baten funtzioa betetzen du tinpanoak. Inpresioa bera ez da
hasten 16 Hz-eko maiztasunera iritsi arte, ia soinu sinpleak ematen dituen diapasoia erabiltzen denean inpresioa sortzeko, eta ez da musikaltzat hartzen 40 Hz-eraino iritsi arte.
f/f maiztasun entzungarriaren diferentzia erlatibo txikiagoa, f eta f A f maiztasunak eta nahikoa
intentsitatea (maiztasunaren atari diferentziala) dituzten soinuen artean, intentsitate jakin bateko maiztasunerako aldatzen da, eta gutxi gorabehera konstantea da 500 eta 4.000 Hz bitartean baina bizkor handitzen
da balio horietatik urruntzen garenean. Bestalde, hurbileko f eta f' maiztasunak dituzten bi soinuk aldi berean
eragiten badiote belarriari, f - f' maiztasun absolutua duten pultsazioak hautematen dira, eta pultsazioak f - f'
maiztasunean desagertuta, bi soinuak berdinak direla antzeman daiteke hertz baten zatiki baten zehaztapenarekin soinu baxuen kasuan eta zenbait hertzetakoarekin soinu altuen kasuan.
Oso prozedura desberdinen bidez azalaraz daitezke pultsazioak, adibidez bi hodi ireki erabilita. Bi hodiek soinu bakarra sortzen dute aldi berean, baina nahikoa da hatz bat horietako batean zabalik dagoen
mutur batean jartzea (hala, pixka bat laburtzen da luzera eta, beraz, soinuaren tonua ere bai) pultsazioak
ikusteko, nahi den moduan igoaraz edo jaitsaraz daitezkeenak.
Ikus dezakegun moduan, tonua magnitude subjektiboa da eta maiztasuna neur daitekeen magnitude
fisikoa; ez dute korrespondentzia biunibokorik. Nahiz eta bestearekin batera lehenbizikoa handitu edo txikitu,
aldaketa izateko arrazoia ez da berdina kasu bietan. Maiztasun ertainean aldean, tonuak bat datoz maiztasunen zortzidunekin, eta zortzidun bat tonuen arteko tartea da. Tarte baten maiztasuna bestearen bi halakoa
da. 1.000 Hz-eko tonu batetik 2.000 Hz-eko tonu batera pasatzen bagara, zortzidun bati dagokion ibilbidea
egingo du, baina kasu honetako irudipena ez da 7.000 Hz-etik 8.000 Hz-era pasatzen denaren berdina,
kasu bietan 1.000 Hz-eko igoera izan bada ere. Egia esan, beste zortzidun bati dagokion ibilbidea egin beharko genuke lehenbiziko kasuaren antzeko efektu subjektiboa antzemateko, hots, 7.000 Hz-etik 14.000 Hzera pasatu beharko genuke.

LANBIDE EKIMENA

73

Soinua

Alabaina, audio-espektroa zortzidunetan banatzea ere ez zaio zehazki lotzen belarriaren erantzunari,
zeren eta, esperimentu baten bidez frogatu denez, zortzidun fisikoak bezalakoak ez diren zortzidun subjektiboak baitaude. Prozedura estatistikoak erabiliz, pertsona kopuru jakin batean finkatu da zortzidun subjektibo baten balioa tonu-eskala berria zehazten duen lege enpiriko baten bitartez. Eskala horretako tarteak
neurtzeko, mel unitatea erabiltzen da. 1.000 Hz-eko maiztasuna eta 40 dezibeleko presio-maila duen soinu
batek, definizioz, 1.000 meleko soinua du. Maiztasun ertainetik beherako aldeetan, zortzidun bakoitzak 200
meleko eremua du. Maiztasun altuagoen kasuan, berriz, eremu handiagoak dituzte zortzidunek, 700 mel
ingurukoak. 0 eta 16 KHz bitarteko bandak 2.400 mel ditu.
Mintz basilarrean bilatu behar da jokaera horren azalpena; izan ere, mel kopuru berarekin banaturiko
soinuek kitzikapenak eragiten dituzte modu uniformean ere banatuta dauden mintzeko puntuetan. Hortaz,
korrespondentzia zuzena dago mel eskalaren eta hainbat maiztasunekiko sentikorrak diren puntuek mintz
basilarrean duten kokapenaren artean. Mintz milimetro bakoitza gutxi gorabehera 100 meleko tarte bati
dagokio. Ikusten denez, mel eskala subjektiboa da zeharo; beraz, desberdina izango da pertsona bakoitzaren arabera.
Zenbait audio neurketatan beste eskala bat erabiltzen da, lineala eta tonu subjektiboan, eta unitatea
barka da, gutxi gorabehera 100 melen baliokidea. Hortaz, audio-bandak 24 bark inguru ditu. Tonu
subjektiboa (bark) maiztasunarekin aldatzeko modua 2.12. irudian ikus daiteke. 1.000 Hz-etik aurrera,
kurbaren malda nahikoa uniformea da, eta zortzidun bakoitzari 4 bark dagozkio gutxi gorabehera. 400
Hz-etik behera, malda oso txikia da, eta 50 eta 100 Hz bitartean bark 1eko diferentzia baino ez dago.

2.12. irudia. Tonu subjektiboaren aldaketa maiztasunaren arabera.

74

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Soinu-mailak

Belarritik hurbil dauden bibrazioen anplitudea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gogorragoa ematen
du izaera jakin bateko soinuak. Soinu-iturritik aldentzen garenean, soinuaren dentsitatea txikitu egiten da
distantziaren alderantzizko proportzioan. Soinua ingurune homogeneo, isotropo eta ez xurgatzaile batean
gertatzen bada, uhin esferiko moduan hedatzen da. Ikusi dugunez, soinu-iturri batek energia ematen du eta
energia hori soinu-iturria inguratzen duen inguruneko toki bakoitzaren bidez hedatzen da. Ingurunean galerarik ez badago, iturriak irradiaturiko potentzia guztiak iturria inguratzen duen gainazala zeharkatu beharko
du. Soinu-iturria norabide orotakoa bada, honen emaitza izango da potentzia: intentsitatea bider inguratzen
duen gainazala. Soinu-iturria direkzionala bada, integrazioaren bidez kalkulatuko da sortutako energia. Soinuiturria nekez neur daitekeenez gero, gehienetan soinu-presioa neurtzen da soinu-iturria inguratzen duen gainazal esferikoaren nahikoa puntutan.
Intentsitate jakin baterako maiztasuna konstantea bada, lehenago ikasi dugunaren antzera, aldatu egiten da intentsitatea. Belarriak nolabait entzuteko moduko balioa izan behar du aldaketa horrek. Baldin eta
intentsitatea I bada eta aldaketa l, aldaketaren ehunekoa l/I izango da eta belarriak hura bereizteko izan
behar den gutxieneko balioari intentsitateetarako sentsibilitate diferentzial deritzo. Sentsibilitate hori ia
konstantea eta intentsitatearen baliotik independentea da, maiztasun marjina zabal baten barruan.
Intentsitatearen diferentziaren ataria ia konstantea den aldean, l/I aldaketa erlatiboa Weber-ek
emandako adierazpenaren bidez entzundako intentsitate-maila bati dagokio:
l L
=
l
K

Ondoren Fechner-ek aldatu zuen, eta honela gelditu zen:


L = K log I
Esperientziak agerian uzten duenez, soinu baten intentsitate-aldaketak ez dira jasotzen dugun
intentsitate-mailaren aldaketen proportzionalak; aldaketa horiek Weber eta Fechner-en legea betetzen
dute. Lege horren arabera, maila baten magnitudea berau eragiten duen estimuluaren proportzionala da,
intentsitate eta maiztasun ertainen aldean nolabait zehatza bada ere. Soinu-mailak estimuluarekiko duen
izaera logaritmikoak oso hazkunde txikia dakar soinu-intentsitatearen igoera handietan. Weber eta
Fechner-ek lorturiko erlazioarekin bat etorriz, honako adierazpen hau dugu:

L1 = 10 log

l
l re

dB

(2.3.)

LANBIDE EKIMENA

75

Soinua

Non Ir = 10

-12

w/m2 baita, 1.000 Hz-eko maiztasunerako atariko maiztasunaren balioa. Belarriak

onartzen duen gehieneko balioa 1 w/m2-eko intentsitatekoa da, mina sortzen duena, eta honelakoa da
intentsitate-maila:

Li max = 10 log

1
10 12

= 10 log 10 12 = 120 dB (re 10 12 w / m 2 )

Hortaz, ikusten dugunez, entzungarritasun-eremua 0 eta 120 dB bitarteko balioekin adierazten da,
eta zeroa gezurrezkoa da, ez baita zero absolutua, gure fisiologia aipatzeko erreferentzia baizik. Balio
horien gaineko grafikoak 2.13. irudian ikus daitezke.
Dezibela soinu-presioa matematikoki adierazteko modu bat denez gero, magnitude fisiko neurgarria
da, eta ez du erlaziorik soinu-mailarekin edo sonoritatearekin. Hori dela-eta, unitate berria sortu beharra
dago magnitude subjektibo bat neurtzeko. Berau neurtzeko modurik onena, pertsona talde bat elkartzea
da, estimulu jakin batzuk eman, erreakzioak idatzi, emaitzak aztertu eta lege enpirikoa emango digun
ondorio batera iristea.
Entzungarritasun-ataria ezaugarri fisiologiko bat da, eta horren definizioa ez da zalantzazkoa, soinu bat
argi entzuten baita edo bestela ez baita entzuten. Soinu baten intentsitate subjektiboaren magnitudeak,
berriz, definizio zaila du. Bestalde, definizio horrek ez du zentzurik izango maiztasun-espektro desberdineko bi soinuren hipotesia abiapuntutzat hartu ezean. Elkarren artean konpara daitezkeen sentsazioak
eragin ditzakete soinuek, baina hori ez da agerikoa, jakina. Zenbait proba esperimentalek frogatu dutenez,
ordea, posiblea da halako konparaketak egitea.
Soinu baten intentsitate subjektiboa modu erlatiboan definitzen da soinu horrek eragindako sentsazioa
eta erreferentziako beste soinu bat konparatuz. Bi soinuek sentsazio berdina eragiten badute, biek intentsitate subjektibo bera dutela esan daiteke. Praktikan, bi erreferentzia erabiltzen dira: 1) 1.000 Hz-eko maiztasuneko soinu puruak eta soinuaren presio-maila doigarria dutenak, eta 2) 1.000 Hz-en inguruan zentraturiko zarata zuriko bandak, 100 Hz-eko zabalera eta soinuaren presio-maila doigarria dutenak.
Soinu bat erreferentzietako lehen erreferentziarekin konparatzen denean, intentsitate subjektiboari
sonoritatea deritzo, eta bigarrenarekin konparatzen bada, intentsitate subjektiboari zarata deitzen zaio.
Soinu baten sonoritatea bikoizten bada, intentsitate sentsazioa bikoiztu egiten da.

76

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2.13. irudia. Entzumen-mailak (dezibelak), 10

-12

w/m .

Fietcher-ek eta Munson-ek, saiakeren bidez, soinuaren presio-mailaren, soinu-mailaren eta maiztasunaren artean dagoen erlazioa ondorioztatu zuten, entzumen normala duten hamazortzi eta hogeita bost urte
bitarteko gazte askorekin. f maiztasuneko soinu sinusoidal batek 1.000 Hz-eko maiztasuneko soinu baten
sentsazioa eta emandako intentsitate-maila bat izateko behar dituen soinu-mailak agertzen dira 2.14. irudiko
lerro isofonikoetan. Hots, soinu baten ezaugarri subjektiboa intentsitatearen bidez ematen den soinusentsazioari esker ezagutzen da.
Soinu-indar bereko puntuak adierazten ditu lerro isofonikoak, hau da, lerro horietako edozein puntutan
soinuek intentsitate bera dutela dirudi, benetako intentsitateetan aldaketa nabarmenak gertatzen badira
ere. Maiztasun baxuetarako atariko balioa 60 dB ingurukoa da, baina maiztasunak gora egin ahala,
sentsibilitate handiagoa du belarriak, eta gehieneko sentsibilitatea izango da 3.000 Hz-eko maiztasunean.
Maila horretatik gora, berriz handitu behar da intentsitatea. Intentsitate handiagoak direnean, belarriak ez
du hain aldaketa handirik erakusten sentsibilitatean, eta lerro isofonikoek gero eta horizontalagoak izateko
joera dute. 1.000 Hz-en eskuinaldean dauden kurbak antzekoak dira, eta hala da maila guztietan:
maiztasun baxuko aldaketekin alderatuta, oso desberdina da. Hasierako maila gisa kurba bat badugu,
dezibel gehiago direnean, kurba paraleloan eta gorantz mugituko da kantitate konstantean, eta gutxi
gorabehera doitu egingo da 1.000 Hz-en eskuinaldean dagoen kurbako zatia maila handiagoko lerro
homologatuarekin. Ezkerreko aldea, aldiz, gorantz igoko da maiztasunak jaitsi ahala. Igoera ekipotentziala
izan ez dela adieraziko du entzumen sentsazioak, eta igoera handiagoa izango da maiztasun baxuetan.
Potentzia murriztean, aldiz, txikitu egiten dira maiztasun baxuak. Oinarrizko soinuarekin batera doazen
bigarren mailako zenbait maiztasun altuagoak direla eta, tinbrea aldarazi egingo da lehenago azaldutako
arrazoiengatik, zeren eta, soinu-potentzia aldatzen denean, maiztasun batzuk beste batzuk baino nabarmenagoak izateko sentsazioa baitago. Ongi eginiko anplifikazioek konpentsatuta dute efektu hori; izan ere,
ez dira modu berean anplifikatzen maiztasun guztiak, baizik eta isofoniaren aldaketak kontuan hartuta.
Gorako lerro isofonikoek paralelismo handiagoa dute kurba osoan zehar; maila altuagoetan ez dira hain
nabarmenak izango aipaturiko desberdintasunak.

LANBIDE EKIMENA

77

Soinua

2.14. irudia. Soinu-maila bereko kurbak (dezibelak), 10

-12

w/m (ISO R 226 arauaren gomendioa).

Soinuaren intentsitatea dezibel unitatetzat hartuta neurtzeak eragozpen bat du: zentzumen-maila maiztasunarekin aldatzen denez, dezibel kopuru jakin batek maiztasunaren arabera intentsitate handiagoarekin
edo txikiagoarekin agertuko den soinu bat dakar. Eragozpen hori saihesteko, fon kontzeptua ezarri da.
Dezibela ikuspuntu fisikotik (objektiboa) ez da neurri aldakorra, soinu-uhinen presio jakin bat dakar eta,
beraz, erabilitako aparatuaren zehaztasunaren arabera zehazki neur daiteke. Era berean, fona fisikoki aldakorra den unitatea da, baina zentzumenen aldetik (subjektiboa) konstantea: kurba isofonikoetan modu
konstantean eutsiko zaio fon kopuruari edozein kurbatan. Hortaz, fona soinu baten soinu-maila da, behatzaile ertain batek entzun beharrekoa, 1.000 Hz-eko tonu puru batek dezibeletan duen intentsitate-mailaren
parekoa. Ikusten dugunez, 1.000 Hz-eko maiztasunean, berdinak dira fon kopurua eta dezibel kopurua,
hots, fon 1 = dB 1. Adibidez, 100 Hz-eko maiztasuna eta 50 dB-eko intentsitate-maila dituen tonu puru batek
40 dB-eko intentsitate-maila eta 40 foneko soinu-maila dituen tonu puruaren soinu-maila berdina sortzen du.
Datu esperimentalen araberakoa denez (horri datxekion zehaztasun ezarekin), printzipio matematikoei
erantzuten ez dienez eta gainera neurri-eskala finkorik ez duenez, fona ez da oso baliagarria. Dezibelak,
ordea, hainbat abantaila ditu soinu-intentsitatea neurtzeko unitate gisa, hala nola baldintza fisikoen aldakortasunik eza eta independentzia, hainbat soinu-intentsitateren arteko erlazio zehatza; neurketa-aparatu modernoek gero eta zehaztasun handiagoarekin neurtzeko modukoak izatea; alegia, soinua gai neurgarri gisa
tratatzeko posibilitatea.
Fon-eskalak zenbait inkongruentzia ditu: fonen batuketa ezin egin izatea adibidez. Bi seinale sortzen
badira, bata 70 foneko sonoritatea duen 200 Hz-ekoa eta bestea sonoritate bera duen 4.000 Hz-ekoa,
azken emaitza ez da 140 fonekoa, baizik eta bi tonuak guztizko 80 foneko sonoritatearekin entzungo dira.
Frogatu ahal izan denez, 40 fonetik gorako mailetan 10 fon gehiago behar dira sonoritate-sentsazioa
bikoizteko.

78

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Halaber, sonoritate-erlazioak ez dira soinu-mailaren igoeren proportzionalak, eta halaxe ikus daiteke
pertsona kopuru jakin batekin esperientziak eginez: ez dakar ondorio bera fonen kopuru jakin bat maiztasun
baxuetan igotzea edo sonoritate altuetan. Zehaztugabetasun horiek direla eta, Fletctter-ek, Robinson-ek,
Stevens-ek eta beste zenbaitek intentsitateen eskala subjektibo berria egin zuten hainbat behaketa oinarritzat hartuta. Soinu bera bi belarriekin entzuteak, kasu normalean eta sentikortasun bera izanik, bi aldiz nabarmenagoa den sonoritate-sentsazioa dakar soinu hori belarri batekin entzutean baino. Bestalde, maiztasun oso desberdinak dituzten bi soinu aldi berean entzuten badira, mintz basilarreko zatiak estimulatzen
dituzte, eta erantzun subjektiboak gehigarri gisa funtzionatzen du. Soinu horiek soinu-maila berean doitu dira
bakoitza bere aldetik, eta aldi berean entzuten direnean sortzen da soinuen sonoritatea handitzearen
efektua. Intentsitateen eskala subjektibo bat edo sonoritate-maila bat ezar daiteke, baita fonen (unitate fisiologikoa) eta sonen (unitate subjektiboa) arteko korrelazioa ere, 2.15. irudian ikusten denez.

2.15. irudia. Fonen eta sonen arteko korrelazio-kurba.

Sonoritatearen unitatea sona da, hots, 40 dB-eko intentsitate-maila duen LOOOHzy-ko tonua. Soinumailan lO foneko igoera eta sonen sonoritate-maila bikoiztea baliokideak dira; fon-erdi inguruko igoera
entzun daitekeen gutxieneko aldaketari dagokio.
2.16. irudian, inguruan ditugun soinu gehienak sortzeko presio-mailak eta maiztasun-eremuak agertzen
dira.

Soinuen tinbrea

Entzuten diren soinuak, oro har, ez dira tonu puruak, baizik eta harmonikoki lotuta dauden maiztasunen konbinaketak, adibidez, musika instrumentalak sortzen dituen soinuak. Espektroen azterketak soinu
baten konposizioa ematen du; soinu baten espektroa maiztasunaren osagai guztien multzoa da, eta anplitudeak maiztasunaren arabera erlazionatzen dituen grafikoren bidez adierazten da. Tinbrea iturriek emandako tonu bereko eta intentsitate bereko soinuak bereizten dituen ezaugarria da, adibidez orkestra bateko
instrumentuen akordeak egiten direnean. Hala eta guztiz ere, horietako bakoitzak emandako nota musikala
bereizi egin daiteke tinbreari esker. Era berean, bibrazioa sortzen duen soka batean toki berean erasoa
egiten bada behin eta berriz, gomazko mailu baten perkusioaz edo ebakidura biziko atala marruskatuz
(pianoaren edo biolinaren kasuan), argi eta garbi suma daiteke tinbre-desberdintasuna.

LANBIDE EKIMENA

79

Soinua

Soinuok sinpleak ez direlako dira bi soinu musikalen tinbreak diferenteak. Oso zaila da benetan sinplea
den soinu bat aurkitzea. Hala ere, zenbait kasutan soinu mota horiek sortu sortzen dira, diapasoi baten soinua adibidez. Soinu periodiko bat Fourier-en segidan deskonposatzea belarrirako errealitate bati dagokio,
analizatzaile harmoniko baten funtzioa betetzeko eta seinale konplexuko soinuak entzuteko gai baita.

2.16. irudia. Giza entzumenaren eremua eta musikak eta hitzak bertan duten tokia.

2.4

Soinu osagarriak eta diferentzialak

Bi tonu harmoniko sinplek gutxi gorabehera intentsitate bera dutenean baina maiztasunen arteko aldea
segundoko ziklo gutxi batzuetakoa denean, linealki konbinatzen dira. Bibrazio erresultantearen anplitude erresultantearen maiztasunen arteko diferentziaren erlazio berdinarekin fluktuatzen du. Tonuak entzun daitekeen
tartearen barruan badaude, tonu sinple baten gisa entzuten da emaitzako soinua eta maila diferentziaren
arabera aldatuko da. Orduan, beat-ak entzuten ditugula esaten dugu. Entzuteko prozesuaren bidez azaldu
daiteke fenomeno hori, zeren hurbileko bi maiztasunek mintz basilarraren zati berdina estimulatzen baitute
eta, beraz, tonu bera baitute. Bi maiztasunen arteko diferentzia handitzen denean, beaten arrazoiak ere gora
egiten du, eta segundoko 6 edo 7 beateko arrazoi batean, soinuak berezko aldaketari eusten dio, poliki.
Beaten arrazoi altu baten kasuan, ez dirudi maila luzatzen denik eta leunki aldatzen da, eta, maiztasunen
diferentziak nabarmenki gora egiten duenean, soinua gogorra eta diskordantea dela ematen du. Beaten
arrazoia eta laztura, dirudienez, batez besteko maiztasunaren araberakoak dira, beste faktore batzuen
artean; 1.000 Hz-en inguruko maiztasun batean, segundoko 170 beatekoa da gutxi gorabehera.

80

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Tarte entzungarriko bi tonu puruek maiztasun desberdina dutenean eta diferentzia hori tarte entzungarrian badago, maiztasun-diferentziari dagokion nota bat entzun dezakegu. Emaitzako notari soinu-diferentzial
deritzo, eta soinu hori belarriaren linealtasun-ezaren zuzeneko ondorioa da. Belarriak soinu konplexuan
bereiz ditzakeen harmonikoak, oro har, soinu-bibrazioan egoten dira objektiboki, eta agerian utz daitezke distortsiorik gabeko hargailu baten eta analisi harmoniko baten bidez, baina esperientziak erakusten duenez,
soinu sinple edo konposatu bat entzuten denean, bibrazioan objektiboki ez dauden maiztasunak suma daitezke; belarriaren funtzionamenduari esker suma daitezke. Diapasoiak eragindako f maiztasuneko soinu sinusoidal batek 2f maiztasuneko soinu bat aldi berean entzunaraz dezake. Lehenago esana dugunez, f eta f maiztasuneko bi soinu entzuteaz batera (f < f izanik), honako hauek ere entzun daitezke osagarri moduan: f f ,
maiztasuneko lehen soinu-diferentzialak, f + f' lehen soinu osagarriak eta, baita, printzipioz, maila handiagoko
soinuak ere, 2f-f , 2f - f,... diferentzialak eta 2f + f , 2f' + f, .. osagarriak.
Hori guztia esperimentuen bidez aztertu da, ahots-melodia edo melodia instrumental bereko bi grabazio
eginez. Grabazio batean oinarrizko soinuak kendu egin dira, iragazki akustiko egokiak erabiliz, eta harmonikoak besterik ez dira utzi. Frogatu ahal izan denez, bi disko entzutean, bata oinarrizko soinuak kenduta eta
bestea soinu horiek kendu gabe, oso hurbileko emaitza lortu da, belarriak oinarrizko soinua soinu-diferentzial
gisa birsortzen baitu. Azken fenomeno hori zenbait arlotan erabiltzen da, maila batetik beherako maiztasuneko soinuak erreproduzitzen ez diren telefono-elkarrizketak entzuteko adibidez. Problema hori aztertzeko bi
prozedura esperimental daude, bata behaketa subjektiboetan oinarritua eta bestea karakolaren potentzialen
neurketan.

2.5

Estaltze-efektua

Gama entzungarriko soinu bat pertsona bakar batek soilik entzun dezake, soinuaren presio-mailak behemuga (entzungarritasun-ataria) gainditzen duenean. Zarata-parasitorik ez bada, muga hori entzungarritasunatari absolutua da. Zarata-parasitoa dagoenean, berriz, soinuak berak maila altuagokoa izan behar du bereizi
ahal izateko; orduan, entzungarritasun-ataria entzungarritasun-atari absolutua baino altuagoa da. Hala
denean, zarata-parasitoak estaltze-lana betetzen duela esaten da, eta efektu hori bi atarien arteko dezibeleko
diferentzia da.
Estaltze-efektua garrantzi handikoa da eguneroko bizimoduan, onuragarria bezain kaltegarria izan daitekeelako. Efektu horren ondorioz, ez ditugu maiz entzuten inoren elkarrizketak, irrati eta telebista aparatuetako soinuak, etab., beste zenbait soinuk estaltzen dituztelako. Estaltze-efektua dela-eta, ordea, ezinezkoa da hizketa lasaia izatea, edo musika entzutea lokal zaratatsu batean. Zarata handiak luzaro entzuteak
entzungarritasun-ataria jaitsaraz dezake, aldi batez edo behin-betiko.

LANBIDE EKIMENA

81

Soinua

Normalizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) 500, 1.000 eta 2.000 Hz-eko maiztasunetan entzumenatariaren aldaketa entzumen-zolitasunaren galera neurtuta zehaztea gomendatzen du, eta entzumena oso
nahasita dagoela irizten dio, aurreko batez besteko balio horrek 25 dB berdintzen edo gainditzen dituenean.
Muga hori ezin onar daiteke besterik gabe; izan ere, gerta daiteke lehenago aipaturiko maiztasunetan 25 dBetik beherako batez besteko galerarekin batera, galera nabarmena izatea 2.000 Hz-etik gorako maiztasunetan, eta entzumenean nahasmendu handia eragitea.
Baldin eta zarata aldizkakoa edo maila aldakorrekoa bada, pertsonak jasotako guztizko energia akustikoa besterik ez dela aintzat hartzen jotzen da, eta baliteke maila konstanteko zarata bat aurkitzea, energiari dagokionez jasandako zarataren baliokidea dena.
Zaratak espektroan izango duen banaketaren araberakoa izango da zaratak eragindako estaltzeefektua; izan ere, zarata ez da soilik zarataren maiztasun bera duten soinuekin sortzen; aitzitik bestelako
maiztasunek ere badute zeresana. Hala ere, gehieneko efektua da osagaien maiztasunetan.
2.17. irudian, banda estuko zarata bat dagoenean entzungarritasun-ataria zer bihurtzen den azaltzen
da: osagaiak tarte txiki baten barruan gelditzen dira (adibidez, zortzidun baten herena). Aintzat hartutako
kasuan, bandako erdiko maiztasuna 500 Hz-ekoa da. Egiaztatu denez, maiztasuna zarata-bandan duten
soinuek, entzungarriak izan daitezen, soinuaren presio-maila jakin bat izan behar dute, hain zuzen 4 dB
gutxiago duen zarata-bandaren presioaren mailatik beherakoa izan behar duena.
Banda horretatik at, bizkor murrizten da estaltze-efektua, eta askoz bizkorrago maiztasun handiagoko
soinuetan. Zarata-banda zabalekoa bada, banda estuko zaratak elkarren gainean jartzearen emaitza dela
esan daiteke, eta horren estaltze-efektua zein den jakiteko, banda osagaien efektuak ezagut daitezke.
Har dezagun, orain, tonu puruen kasua; izan ere, intentsitate-sentsazioan, estaltze-efektua delakoaren
eragina gertatzen da halako tonuetan. Soinuen maiztasunak oso hurbilekoak direnean sortzen da efektu
hori; adibidez, 300 Hz-eko tonu batek eta 70 foneko soinu-maila batek (8 son) eta 5.000 Hz-eko tonu batek,
soinu-maila bera izanik, guztizko soinu-maila emango dute, hots, 16 soneko sonoritate-mailaren batura,
hau da, 80 fon. Maiztasun berdineko bi tonu baditugu eta sonoritate-maila bera badute, biek aldi berean
eragiten duten sentsazioa ez da bakar batek sortzen duenaren bikoitza, pixka bat handiagoa baizik. Sonoritateen batuketa zuzena maiztasunetan oso bereizita dauden soinuen artean egin daiteke soilik. Elkarren
artetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta elkarreragin handiagoa izango dute, eta guztizko sonoritatea
bi sonoritateak bakoitza bere aldetik batuta baino txikiagoa da. Efektu horri estaltze partzial deritzo. Estaltze hori guztizkoa izan daiteke, maiztasunak oso hurbil egoteaz gain, Sonoritatearen aldetik diferentzia nabarmena dagoenean, hots, soinu gogorrak osorik estaltzen edo ezkutatzen duenean soinu ahula; izan ere,
soinu ahul hori ezin entzun daiteke eta, beraz, ez du sonoritatea handiarazten.

82

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2.17. irudia. Soinuen entzungarritasun-atariko balioa, zarata-banda estuarekin,


500 Hz-eko maiztasunean zentratua eta Lp presio-mailarekin.

Beste soinu bat estaltzen duen soinua eta beste soinu batek estalitako soinua, oro har, oso uhin forma
konplexuak dira. Aitzitik, fenomeno hori errazago ikusten da, tonu puru sinusoidalak direneko kasu bereziak aztertuz. Era horretako emaitza esperimentalak 2.18. irudian agertzen dira soinuak estaltzen dituzten
bi maiztasun hauetan: a) 400 Hz-ean eta b) 2.000 Hz-ean. Kasu bakoitzean, estalitako tonuaren maiztasuna abszisen ardatzean dator, eta ataria dezibelak erabiliz adierazten da ordenatuen ardatzean dauden
eta soinuak estaltzen dituzten tonuen hainbat intentsitatetan. Ikusten dugunez, tonu puru batek beste tonu
puru bat estaltzea itxurazkoa da tonuak gutxi gorabehera maiztasun berekoak direnean; tonu batek, oro
har, maiztasun altuko seinaleak estaltzen ditu maiztasun baxuko beste batek baino eraginkortasun handiagoarekin. Adibidez, maiztasuneko 1.000 Hz-eko eta 40 dB-eko intentsitate-mailako seinale bat erabat estaltzen du 80 dB-eko intentsitate-maila duen 400 Hz-eko tonu batek. Seinaleak estaltzen dituen tonuak sortutako harmonikoak aintzat hartuta azaldu daiteke efektu hori. 400 Hz-eko eta 80 dB-eko tonu batean, harmonikoek 800, 1.200, 1.600 Hz... maiztasunak dituzte eta oinarrizkoaren antzeko mailak dituzte. Hori delaeta, harmoniko batek edo besteak tarte entzungarria baino maila handiagoko seinalearen maiztasun bera
izango dute gutxi gorabehera; hala, estaltze eraginkorra ematen dute. Bestalde, 2.000 Hz-eko tonuko
harmonikoek 4.000 Hz-eko eta hortik gorako maiztasunak dituzte. Hortaz, ez dute estaltzen 1.000 Hz-eko
tonua. Kurba bakoitzean ikusten den arraildura, maiztasun estaltzailea eta seinalearen maiztasuna gutxi
gorabehera antzekoa denean, seinale bat ezagutzeko modua ematen duten irabiakiak agertzen direlako
gertatzen da.
Ikusten denez, edozein kurbatatik behera dauden soinu guztiak soinuaren presio-maila ordenatuen
ardatzean eta maiztasuna abszisen ardatzean dutenean tonu batek estalita daude, eta soinuaren presiomaila kurbaren gainean dago.
Soinu-estaltzaileak estalitako soinuak baino 20 dB-eko presio-maila handiagoa izan behar du gutxienez. Estaltze hori moteldu egiten da soinuak desfasatuta agertzen badira.

LANBIDE EKIMENA

83

Soinua

Estaltze-efektua zenbat eta nabarmenagoa izan, orduan eta handiagoa izango da soinu-estaltzailearen
presio-maila (100 dB eta 40dB, 2.18 a irudia).
Soinu-estaltzaile batek mintz basilarra dardarazten duelako gertatzen da hala, ez bakarrik gehieneko
bibrazioarekin kitzikapen-maiztasunari dagokion puntuan, baizik eta eremu zabal batean ere leiho obal eta
biribilaren norabidean. Maiztasun handiagoko beste soinu bat iristen bada belarrira, mintz basilarraren
desplazamendua gertatu behar da soinua entzuteko maiztasunari dagokion puntuan, hain zuzen seinaleestaltzaileak sortutakoa baino desplazamendu handiagoa. Soinu-estaltzaileak emango du bigarren seinalearen entzumen-maila eta, beraz, soinu batek ez du berea baino maiztasun txikiagoa duen seinalerik.
Hitzaren maiztasunen espektro osoa 200 eta 10.000 Hz bitartekoa da, baina artikulazio-testetan frogatu denez, hitzaren maiztasun-banda, hitzaren ulergarritasunaren arabera, 1.000 Hz eta 2.000 Hz bitartekoa da. Banda hori besterik sortzen ez bada, gainerako maiztasunak kendu egiten dira iragazki sare
baten bidez, eta ulergarritasuna ez da nabarmenki ukitzen; hala, zaila da gizon baten eta emakume baten
ahotsa bereizten.

2.18. irudia. Tonu puru bat beste batekin estaltzeko efektua: a) 400 Hz, b) 2.000 Hz.

Zaratak eragindakoa da gure bizitzan gehien aurkitzen den soinu-estaltze mota, eta funtsean maiztasunespektro jarraitua du. Irrati edo telefono bidezko komunikazioetan, aparatu horiek dauden geletako zaratak
eragin ohi du interferentzia mota hori. Oso interesgarria da komunikazio-sistemetan estaltze kantitate onargarria ezagutu ahal izateko, baita interferentzia txikitzeko prozedurak ikertzeko ere.
Sonoritateak ez du iraupenarekin loturarik, iraupena 100 ms-tik beherakoa denean. Handiagoa bada,
zarataren soinuaren presio-maila handitu egin behar da sonoritate bera lortu ahal izateko.
Frogatu ahal izan denez, belarriaren denboraren konstantea, hain zuzen ere, 100 200 ms-koa da
gutxi gorabehera.

84

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2.6

Entzumen binaurikularra

Belarriek elkarren artean independenteak diren bide hartzaileak dituzte; horien artean ez dago interferentziarik eta ez dago bakoitzak jasotzen dituen maiztasunen konbinaketarik. Belarri bateko harmonikoak
ez zaizkio besteari gehitzen, kentzen, etab. Soinuak aparte jasotzen ditu belarri bakoitzak, eta efektu desberdinak sortzen dituzte burmuineko zatietan. oso maila altuetan soilik pasatzen dira soinu-energia txikiak
belarri batetik bestera, burezurreko bideetatik. Belarri bakoitzak jasotzen duen informazioa burmuinean
prozesatzen da, eta, bertan, soinu bakoitzak sortzen dituen nerbio-bulkadak konparatuz, soinu-uhinaren
alderdi guztiak interpretatzen dira azkenean. Fusio binaurala deritzo fenomeno horri.
Hortaz, gizakia soinu-iturri baten norabidea jakiteko gai da nahikoa zehaztasun handiarekin. Norabidea
kokatzeko metodoa entzumen binaurikularra deritzona da, eta soinu baten norabidea ezagutzeko modua
ematen duten bi faktore daude.
9

Bi belarrietan duen intentsitate erlatiboa

9 Bi belarrietara iristeko denbora-tartea


Bestela esanda, uhinak eskuineko eta ezkerreko belarrira iristeko faseko diferentzia. Soinu-uhinek
oztopo txiki baten inguruan duten difrakzioa kontuan izanik, gizakiaren buruaren inguruan adibidez, ondokoa
froga daiteke teorikoki nahiz saiakeren bidez: 1.000 Hz-etik beherako maiztasunetan, soinu-iturritik
behatzaile baten belarrira doazen soinu-uhinen intentsitatea eta beste belarrira iristen direnen intentsitatea ia
berdinak dira. intentsitatearen inguruko ezaugarriak kontuan izanik soilik ezinezkoa izango litzateke soinuuhinak nondik datozen jakitea. Hala eta guztiz ere, maiztasun altuetan, behatzailearen buruak beste ezaugarri batzuk ditu eta soinu-iturritik hurbilen dagoen soinuaren intentsitatea beste belarrian dagoena baino
nahikoa handiagoa da. Hortaz, maiztasun-tarte horren barruko tonuetan, soinu-iturriaren norabidean doazela esan liteke.
Horrenbestez, burua oztopo eraginkorra izango da maiztasun altuetan, eta ez du galaraziko maiztasun
baxuak igarotzea. Beraz, burua behe-paseko iragazki akustikoa da nolabait. Frogatu ahal izan denez, 250
Hz-eko maiztasunean, bi belarrietako sonoritatea berdintsua da; berdin dio soinu-iturria non dagoen, baina
1.000 Hz-eko maiztasun batean, soinu-iturritik hurbilen dagoen belarriak 8 dB gehiago entzuten du. 10.000
Hz-eko maiztasunean, berriz, 30 dB gehiago entzungo du.

LANBIDE EKIMENA

85

Soinua

Bestalde, soinu-uhinek belarrietara iristean sortzen duten fase erlatiboko efektua hain da handia, faseko
diferentzia ez da soilik belarrien eta buruaren orientazioaren arteko funtzioa, baizik eta soinuaren uhinaren
luzerari dagokiona ere bai. Oso maiztasun baxuko tonu puruetan eta, beraz, uhin luzeetan, bi belarriek
entzundako soinuaren arteko faseko diferentzia uhin-luzeraren zatiki bat da txikia besteekin alderatuta,
belarri bat zuzenean soinu-iturrira biratzen bada ere. Esate baterako, bi belarrien arteko distantzia 20 cmkoa da gutxi gorabehera; distantzia hori uhin-luzeraren % 3 besterik ez da 50 Hz-eko maiztasun batean.
Nekez ikus daiteke uhin-luzeraren hain zatiki txikia. Maiztasunak gora egin ahala, txikiagoa egiten da uhinluzera eta, beraz, handiagoa da faseko diferentzia. 850 Hz-eko maiztasun batean, uhin-luzeraren erdia da
gutxi gorabehera bi belarrien arteko tartea. Hortaz, maiztasun altuen kasuan, zalantzazkoa da soinu-iturriaren norabidea zein den bereiztea, bi belarriek entzundako soinuaren arteko faseko diferentzia soilik oinarritzat hartuta.
Soinuaren jatorria ezagutzen bada, soinu-iturria topa daiteke, bai plano horizontalean, bai plano bertikalean. Gizakiak oso ahalmen txikia du soinua plano bertikalean topatzeko. Plano horizontalean, berriz,
askoz ahalmen zehatzagoa du.

2.19. irudia. Kokapen binaurala fase-diferentziaren arabera.

2.19. irudian, faseko atzerapenaren eta soinu-iturritik datorren soinu baten iriste-angeluaren arteko
erlazioa ageri da. d behatzailearen belarrien arteko tartea da, eta soinua iristen den norabidearen eta
erdiko planoaren arteko angelua.
Soinuak faseko diferentziaren bidez aurkitzea erabakigarria da 200 800 Hz-eko maiztasun-banda
batean. Azalpen hori guztia tonu puruei besterik ez dagokie; bestalde, behatzailea burua biratzeko gai ez
dela ere jo da, soinu-iturriaren azimuta bere kabuz aurkitzen laguntzeko. Oro har, ez da horrelako murrizpenik erabiltzen, eta, beraz, ezin jakin daiteke nondik datorren ohiko soinu bat, ez behintzat tonu puruak erabiliz egiten diren esperimentu artifizialen bidez lortzen den zehaztapen-maila berarekin. Soinu
horiek konplexuak direnez, maiztasun-espektroa tarte entzungarriaren zatirik handienean hedatzen da.
Hori dela-eta, mailen eta fasearen arteko diferentzia soinu-iturria aurkitzeko erabil daiteke aldi berean.

86

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

Laburbilduz, maiztasun altuak direnean (1 .000 Hz-etik gorakoak), intentsitatearen bidez aurkitu ohi da
soinuaren norabidea; maiztasun baxuetan (800 Hz-etik beherakoak), berriz, fasea eta bi belarrietan gertatzen den soinuaren atzerapen-denboraren bidez. Maiztasun ertainak direnean, zalantza gertatzen da, eta
gizakiak fasea eta intentsitatea erabiliz konpontzen du arazoa, biak aldi berean eta konbinatuta. Zalantza
handia dagonean, burua mugitzen du eta, belarriek soinu-iturriarekiko duten posizioa aldatzean, datu gehiago ematen zaizkio burmuinari.
Zenbait kasutan, zalantzak sortzen dira soinu-iturria aurkitzeko, adibidez soinuak simetrikoki eta burutik
distantzia berdinera kokaturiko bi iturritatik datozenean (2.20 irudia). Beraz, soinuak denbora-diferentzia
berarekin iristen dira ezkerreko belarrira eta eskuineko belarrira eta alderantziz. Zorionez, entzumen pabiloia
asimetrikoa izatea lagungarria da edozein zalantza argitzeko, soinua funtsetik aldatzen baita tinpanora iritsi
baino lehen, betiere soinuak hurbiltzen diren norabidearen arabera.

2.20. irudia. Kokapen binaurala.

Soinu-islapenak dauden lokal itxietan, entzuleak hainbat seinale jasotzen ditu. Batzuk soinu-iturritik datoz
zuzenean, eta besteak lokalaren barruko gainazal guztietan behin edo gehiagotan islatu ondoren iristen dira,
baita lokaleko objektu guztietan ere. Hala, entzulearen belarrietara heltzen da denbora-atzerapenez eta
hainbat norabidetatik. Bi punturen arteko distantziarik laburrena lerro zuzena denez, oro har, lehenago iristen
den soinua zuzena da, soinu-iturria pertzepzio binauralaren bidez aurkitzeko balio duena. Ondoren, islapenak
iristen dira mugako gainazalekiko talketan energiaren zati bat xurgatu ondoren. Hortaz, islaturiko soinu bakoitzak zuzenekoak baino energia gutxiago darama, baina islaturiko soinu guztiak batuta zuzeneko soinuak
baino energia gehiago lortzen da. Islaturiko soinu horiek giro akustikoa edo erreberberazioa ematen dute.

LANBIDE EKIMENA

87

Soinua

Erreberberazioa dagoen giroak eragina du pertzepzio binauralean, eta hainbat esperimentu egin da
fenomeno hori aztertzeko. Ohiko lokal batean, soinu-islapenak ehunka milisegundotan luza daitezke erabat
desegin arte. Baldintza horietan badirudi nekez aurki daitekeela soinuaren jatorri zehatza. Haas-ek eginiko
azterketen arabera, baldin eta hainbat soinu denbora-diferentziarekin iristen badira, lehenago iristen denak
ondorengo soinuen zenbait efektu ezkutatzeko joera du. Estaltze-efektu mota bat da, baina lehenago ikusitakoetan ez bezala, ez dira gertatzen aldi berean sortzen diren bi soinuren kasuan; aitzitik, halakoetan,
denbora-aldea egon behar du soinuen artean.
Hainbat denbora-efektu mota dago. Hona muturreko kasuak: zuzeneko soinua iritsi eta berehala
iristen diren eta jatorrizko soinu horren tonalitatea aberasten duten soinu islatuak, batetik, eta, bestetik,
geroago iristen diren eta oihartzun gisa entzuten diren soinuak.
Mugako bi egoera horien artean, bitarteko kasu posible asko dago. Soinua jarraitua denean, hots,
denboran aldatzen ez denean, belarriak zuzeneko informazio bat eta islaturiko beste bat jasotzen ditu,
tonuen aldetik berdintsuak eta lokalaren araberako intentsitateak dituztenak. Hori dela-eta, oso zaila da
ohiko aretoetan tonu puruak aurkitzea soinuak sortzen ari direnean.
Tonu horiek une batez eteten badira, ordea, nondik sortzen diren jakin daiteke; izan ere, lehen zikloetan errazagoa da soinuak desegitea, belarrira islapenak berak baino lehentxeago iristen baitira belarrira,
eta islapen horiek, ezinbestean, atzeratu egiten baitira.
Haas-ek eta Mayer-ek eginiko esperientzia azalduko dugu ondoren; izan ere, ondorioak geroago erabiliko dira. Esperientzia horretan, 45-ko angeluan distantzia berean kokaturik dauden bi bozgorailu ikusten
dituen entzule batek antzeko bi emisio hautematen ditu, bozgorailu bakoitzetik bat, eta diferentzia bakarra
belarrira iristeko dagoen denbora-tartea da soilik.
Lau kategoriatan sailkatzen dira behaketaren emaitzak:
1) 5 ms-tik beherako denbora-tartea
Entzuleak bozgorailu bakarrarena baino intentsitate bikoitza duen soinu bakarra entzuten du.
Soinua bi bozgorailuen angeluaren erdikariaren norabidean entzuten da.
2) 5 eta 35 ms bitarteko denbora-tartea
Entzuleak oraindik intentsitate bikoitzeko soinu bakarra entzuten du, baina oraingoan soinua
lehen bozgorailutik datorrela ematen du.
3) 35 eta 50 ms bitarteko denbora-tartea
Bozgorailuak banatuta entzuten dira, baina lehenbizikoaren norabidean: oihartzuna hasierako
soinua bezain intentsua ez dela dirudi.

88

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

4) 50 ms-tik gorako denbora-tartea


Bozgorailuak banatuta, bakoitza bere norabidean entzuten dira. Soinuaren abiadura 348 m/s-koa
dela suposatuz, lau kasu hauei 1,7 eta 17 m-tik gorako ibilbide-diferentziak dagozkie.
Balio horiek aintzat hartuta, aktore batek hitz egiten badu bizkarrean harresi islatzaile bat duela,
intentsitateak gehituko dira; baina 12 m-tik beherako ibilbide-diferentzia izango da (joan-etorria kontuan
hartuz) harresia atzetik 6 m-ko distantziaren barruan badago.
Zalantzazko beste kasu bat soinu-iturria entzulearen atzean edo aurrean dagoenean sor daiteke.
Kasu horretan, intentsitate eta fase berarekin iristen zaizkio soinuak entzuleari bi belarrietara. Ezin defini
daiteke soinua nondik datorren, baina hori konpondu egin daiteke burua mugituz eta soinua kokatzeko
lagungarri izango zaizkigun denbora-diferentziak ezarriz.
Baina Haas-en esperientzian, balio bera dute bi intentsitateek; ibilbidea desberdina izango da eta bigarren soinua ahulduko du, eta ez da berdina izango entzulea hurbil egonda eta urruti egonda. Adibidez,
entzule bat soinu-iturritik 3 m-ra jartzen bada, zuzenean entzundako hasierako soinuaren intentsitatean 9,5
dB-eko jaitsiera gertatuko da, eta atzetik 7,5 metrora jarritako harresi batek islaturiko soinuaren intentsitatean (15 m-ko ibilbidea) 23,5 dB-eko jaitsiera gertatuko da, hots, 14 dB-eko diferentzia izango da; beraz,
zuzeneko soinua nagusi da argi eta garbi. Entzulearen eta soinu-iturriaren artean distantzia handia badago,
ordea, 30 m-koa adibidez, 3 dB-eko diferentzia baizik ez da izango zuzeneko soinuaren eta islaturiko soinuaren artean; bigarrena lehenbizikoaren erdia izango da. Beraz, eragina aintzat hartzeko modukoa izango
da. Horrenbestez, harresia nolabait baliagarriagoa izango da urruti dauden entzuleentzat hurbil daudenentzat baino.
Haas-en esperimentuek frogatu dutenez, honako hauen araberakoa da hitzerako gutxieneko atzerapendenbora:
1. Hitzaren erritmoa
2. Hitzaren intentsitatea
3. Tonu-kolorea
4. Lokalaren berezko erreberberazio-denbora
Hitzerako gutxieneko atzerapen-denbora 40 eta 170 ms bitartekoa da; musikarako handiagoa da hitzerako baino, 150 eta 250 ms bitarteko balioak lortzen direlako.

LANBIDE EKIMENA

89

Soinua

Hala, baldin eta oinarrizko seinalearen denbora-egitura eta oinarrizko seinaleari laguntzen dioten
lokaleko bibrazioaren ohiko moduak halako moldekoak badira non zuzeneko soinuaren eta lehen islapenaren arteko denbora-tarteak gutxieneko atzerapen-denbora gainditzen ez duen, belarrian bi soinuak konbinatzen dira eta erreberberazioa sortzen da. Baina denbora-tarteak gutxieneko atzerapen-denbora baino
handiagoak badira, zuzeneko seinalearen antzeko seinale gisa identifikatzen du belarriak islapena, hots,
oihartzun bat, bereziki kasu honetan hautematen dena: islapenaren soinuaren presio- maila zuzeneko
seinalearen soinuaren presio-mailarekin konpara daitekeenean.
Oinarrizko seinaleak kitzikaturiko bibrazioko ohiko moduak oinarrizko seinalearekin konbinatzen dira
eta seinalea areagotzen dute; hala, nolabaiteko anplifikazioa duten seinaleak sortzen dira, eta horien maila
lokaleko mugetako energi xurgapenaren araberakoa izango da. Hori praktikan ere frogatu daiteke: soinuiturriaren eta hartzailearen arteko distantzia aldatzeak askoz aldaketa txikiagoa eragiten du seinalearen
soinuaren presio-mailan lokal baten espazioan baino.
Lokalaren mugen baldintzen aldaketek islapenak aldarazten dituzte, baita soinuaren presio-maila handitu ere. Lokaleko bibrazioaren ohiko moduek eragiten dute aldaketa; izan ere, soinu-eremua desberdina
izatea eragiten dute moduok.
Hortaz, lokal bateko tokiak eragina du bertan hedatzen den seinalean:
1. Oinarrizko seinaleari lagunduz oihartzun bihur daitezkeen zenbait islapenekin, denboran duen
egitura aldaraziz
2. Maiztasun-espektroan aldaketak egitean, tonuaren kolorea aldaraziz
3. Seinalearen maila igoaraziz, lokaleko bibrazioaren ohiko moduen energiaren bidez
4. Soinua jasotzeko baldintzak sortuz lokaleko hainbat tokitan

90

LANBIDE EKIMENA

Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

2.7

Bibliografia

1. OLSON, H.F.: Acoustical Engineering. D. Van Nostrand Company. In. 1951.


2. LEIPP, E.: Acoustique et Musique. Masson Ci 1971.
3. KENSLER, L.E.: Fundamentals of Acoustics. John Wiley Sons. Inc. 1962.
4. MASN, W.P.: Physical Acoustics. Academic Press 1964.
5. DANILLENKO, L..: Binaurales Horen im Nichtstationoren Diffusen Schallfeld Drufung. Tagder Mundlichen
1968.
6. LEHMANN.: Elements de Physio et de Psychoacoustique. Dunos 1969.
7. FLANAGAN, J.: Speech Analysis and Perception. Springer-Verlag 1972.
8. FLANAGAN, J.: Speech Synthesis. Dowden, Hutchinson Ross Inc. 1973.
9. BERG, RE. Stork. The Physics of Sound. Prentice Hall Inc. 1982.
10. HELMHOLTZ, H.: On the sensations of tone as a Physiological Basis for the Theory of Music. Dover
Publications Inc. 1954.
11. DENES, P.B. The Speech Chain. Doubleday 1973.

LANBIDE EKIMENA

91

You might also like