You are on page 1of 24

2

2. unitate didaktikoa
Hondamendietan eman
beharreko erantzuna

Zer ikasiko duzu?


• Zer kalte eragiten dituen eta zer-nolako egoera sortzen duen hondamendi batek.
• Zer behar sortzen diren hondamendi baten ondoren.
• Zein diren hondamendi baten osteko jardun-faseak.
• Zer den kate logistikoa.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 33

2.1. Kalteak eta gertalekuak


Hondamendia gertatzean, erantzunak ezin du inprobisatua izan. Beha-
rrezkoa da plangintza bat egotea, eta horixe ikasiko dugu unitate hone-
tan. Plangintza ororen helburua baliabideen erabilera optimizatzea da,
gertakari katastrofikoaren ondorioak ahalik gehien murrizteko, eta horre-
tarako, ezinbestean, honako hauek zehaztu behar dira, lehenik eta behin:

Zer kalte egon daitezkeen.

Zer-nolako egoera sortuko den, egoera horrek baldintzatuko baitu zein


izango diren intentsitate handieneko kalteak eta zer behar material
izango dituen eremura joango den pertsonalak.

Informazio hori oinarritzat hartuta, biztanleriaren eta laguntza-taldearen


beharrak zehaztu ahal izango dira.

2.1.1. Kalteak
Hondamendiei nola erantzun planifikatzeko, hondamendiak zer ondorio
−edo kalte− eragingo dituen jakin behar da; izan ere, hori jakinda, behar
bezala aurreikusi ahal izango da zer behar sortuko diren eta zein den haiei
behar bezala erantzuteko modurik egokiena.

Kalte motak
Kalteak sailkatzeko irizpide garrantzitsu bat kronologia da. Kalteak zer
unetan eragingo diren hartzen da kontuan, une horren arabera zehaztu
baitaitezke hondamendiaren eremuan laguntza emateko denborak. Irizpi-
de hori aplikatuta, kalteak honela sailkatu daitezke: kalte zuzenak, zeharkako
kalteak eta geroagoko kalteak.

Kalte zuzenak

2.1 irudia. Kalte zuzenak berehala, gertakariaren unean bertan, sortzen diren
Hondamendi batek eragiten giza kalteak eta kalte materialak dira.
duen kalte zuzenetako
bat biktimak dira.
Osasun-ikuspegitik, multzo horretan hauek sartuko ditugu:

Gertakariaren ondorioz hildako eta zauritutako per­



tsonak.

 ertakariak osasun-azpiegituretan edo osasun-sistemaren


G
funtzionamendurako behar diren beste azpiegitura batzue-
tan eragindako kalteak. Esaterako:
Ospitaleak edo osasun-zentroak eraustea, edo kalteak
izatea haien instalazioetan.
Argiaren eta uraren hornidura etetea.
Bajak izatea osasun-langileen artean.
Bide-sarean kalteak gertatzea.
Komunikazioek huts egitea.
34 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Zeharkako kalteak

Zeharkako kalteak gertakariaren ondorioek eragindakoak dira.

Azpiegituren gaineko zuzeneko kalteek zeharkako zenbait kalte eragiten


dituzte: pertsonak erreskatatzerik ez izatea, haiengana iristeko biderik ez
dagoelako; ebakuntzarik egin ezina, ospitalea egoera txarrean dagoelako;
epidemia-agerraldiak izatea, kutsatutako ura kontsumitu delako, estolderia-­
sarea apurtzearen ondorioz; etab.

Neurri egokiak hartzeko eta zeharkako kalteak minimizatzeko, funtsezkoa


da ondo jakitea zer zeharkako kalte sor daitezkeen egoera jakin batean,
bai eta zer zuzeneko kalteren ondorioz gerta daitezkeen zeharkako kalte
horiek ere.

Plangintza funtsezkoa da; izan ere, aurreikuspenak eta jarduteko protokoloak


ezarrita ez badaude, ezin izango da erantzun bizkorrik eman, eta, gainera,
kontuan izan behar da denbora faktore negatiboa dela, zeharkako kalteak
areagotu baititzake, behar bezain bizkor jarduten ez bada.

2.2 irudia.
Uholde batek azpiegituretan
eragiten dituen zuzeneko
kalteek zeharkako kalte
handiak eragin ditzakete;
esaterako, behar duten
pertsonei laguntza medikoa
emateko ezintasuna.

Geroagoko ondorioak edo ondorio berantiarrak

Geroagoko ondorioak edo ondorio berantiarrak gertakari baten


epe luzerako ondorioak dira.

Gertakariaren osteko asteetan edo hilabeteetan, osasun-arazoak sor dai-


tezke, hala nola epidemia-agerraldiak, desnutrizioa, eta lesioak edo gaixo-
tasunak larriagotzea. Hauek dira ondorio horiek eragin ditzaketen faktore
nagusiak:
Jende-pilaketa. Gaixotasunak hedatzea errazten du, eta eragozpenak
sortzen ditu higiene-­baldintza egokiak izateko.
Biztanleria-lekualdatzeak. Horrelakoak gertatzean, zailtasun handiak
sortzen dira laguntza antolatzeko eta baliabideak kudeatzeko.
Elikagairik eta edateko urik ez izatea.
Iraizkinen eta hondakin-uren saneamendu desegokia. Izan ere, horrek
uraren eta elikagaien kutsadura eragin dezake.
Egurats zabalean egotea. Faktore horrek eragina izan dezake pertsonen
osasunean, jada ahulduta dauden pertsonen osasunean batik bat.
Hondakinen metaketa. Urak eta elikagaiak kutsa ditzake metaketa
horrek, eta intsektuak eta karraskariak erakarri; era berean, azken
horiek gaixotasunak eragin ditzakete.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 35

Ondorio horiek eragozteko, hasiera-hasieratik jardun behar da oinarrizko


beharrak asetzen: elikagaiak, edateko ura, saneamendua, arropa eta abar.
Hurrengo unitateetan azalduko dugu nola eman behar den arreta hori.

Ezin bada geroagoko kalte horiek murrizteko laguntza egokirik eman,


hondamendia gertatu eta urte batzuk geroago ere ikusiko dira ondorioak.
Esate baterako:

Eremuko neska-mutil asko ezin izango dira eskolaratu.

Tokiko enpresak ezin izango dira beren jarduerara itzuli; beraz, ez


dute aberastasunik eta lanposturik sortuko.

Eremuko nekazaritzak eta abeltzaintzak ezin izango ditu elikagaiak


ekoitzi.

Ezin izango dira profilaxi-neurriak eta osasuna sustatzeko neurri ego-


kiak aplikatu.

2.3 irudia.
Hondamendiaren ostean
edateko urik ez izatea, jendea
pilatzea, higienerik ez izatea...
geroagoko kalteak eragiten
dituzten faktoreak dira.

2.1 dokumentua
Natura-hondamendi nagusiek eragiten dituzten kalteak

Sumendi-
Lurrikara Urakana Uholdea Tsunamia
erupzioa
Kalteak azpiegituretan + + + +++ +
Kalteak ur-iturrietan + ++ ++ +++ +
Elektrizitate-eteteak + + ++ ++ +
Garraio-hutsegiteak + + + ++ +
Pertsonal-eskasia + ++ ++ +++ +
Hornidura-eskasia + + + +++ +
Uraren eta lurzoruaren kutsadura + + + ++ +

+ Eragin txikia. ++ Tarteko eragina. +++ Eragin handia.


36 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Kalteen larritasuna
Kalteen larritasuna, neurri handi batean, gertakariaren eta haren magnitu-
dearen araberakoa da, baina badaude larritasunean eragiten duten beste
faktore batzuk ere. Hemen ageri den taulan, hondamendi ohikoenetan
eragina duten faktore nagusiak ageri dira:

Natura-
Kalteen larritasunean eragiten duten faktoreak
hondamendiak

Biztanleriaren kalteberatasuna
Lurrikararen magnitudea eta intentsitatea
Epizentroarekiko distantzia
Eremuaren ezaugarri geologikoak
Lurrikarak Zer ordutan gertatzen den
Eraikin motak
Biztanleria-dentsitatea
Biztanleriaren portaera
Laguntza- eta erreskate-denbora luzatzea

Detekzio- eta alerta-sistemen funtzionamendua


Biztanleria zenbateraino dagoen prestatuta
Urakanak Kostaldearen altitudea
Eraikin motak
Biztanleria-dentsitatea

Biztanleriaren kalteberatasuna
Ur-emaria
Ezaugarri geologikoak
Uholdeak
Arrisku-eremuetan jende-kokapenak edo eraikinak egotea
Urbanizazioaren kalitatea
Biztanleriak zer informazio duen

Biztanleriaren kalteberatasuna
Detekzio- eta alerta-sistemen funtzionamendua
Eraikin motak
Tsunamiak
Kostaldearen faktore geologikoak
Basamortutzea
Olatuen altuera

 etekzio-, alerta- eta ebaluazio-sistemen


D
funtzionamendua
Sumendi-
erupzioak Biztanleria zenbateraino dagoen prestatuta
Arrisku-eremuetan eraikitzea

Horrelako gertakarietan, aipatutako faktoreek kalteak minimizatu edo


areagotu ditzakete; beraz, kontuan hartu beharko dira esku-hartzearen
plangintza egitean.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 37

2.1.2. Gertalekuak
Hondamendi baten gertalekua hondamendiak kaltetutako eremua da.

Gertaleku bakoitzak bere ezaugarriak izango ditu, gertakari motaren,


intentsitatearen, eremuko aurreko egoeraren eta beste faktore askoren
arabera.

Gertaleku motak
2.4 irudia.
Hondamendien gertaleku Hondamendien kausak mota askotakoak izan daitezke. Kausa horien arabera,
mota batzuk. Goitik sortuko diren kalteak eta jarduteko gertalekuak oso desberdinak izango dira.
behera: industriako istripu
bat, hiri-istripu bat eta Bestalde, gertakari motak baldintzatu egiten du zer lesio izango diren na-
gerra-gatazka bat. gusi biktimen artean: zapaltze-lesioak, itotzeak, erredurak, etab.

Gertaleku mota hauek bereizten dira:


G
 arraiobideen istripuak: trena, metroa, hegazkina. Kasu horietan,
biktimak oso eremu mugatu batean egongo dira, eta azpiegiturek ez
dute epe ertainera edo luzera ondorioak eragiteko moduko kalte handirik
izango. Gertalekuan, lesioak eragin ditzaketen hondakin material ugari
egongo dira; beraz, han lan egin behar duen jendeak behar bezala
babestuta egon beharko du. Lehorreko garraioan faktore larrigarria
da, adibidez, istripua tunel batean gertatzea, eta aireko istripuetan,
berriz, hegazkina leku irisgaitz batera erortzea.
Industriako istripuak. Kasu horietan, kalteak enpresaren jarduera-
ren araberakoak izango dira. Ohikoenak eztandak edo suteak izaten
dira, baina kontuan hartu behar da istripu horietakoren batek NRBQ
arriskua izan dezakeela −nuklearra, erradiologikoa, biologikoa edo
kimikoa−. Horrelakoetan, arrisku horietarako ezarritako protokoloak
betez jardun beharko da. Industriako istripuak kudeatzeko, oso garran-
tzitsua da enpresak autobabeserako plan bat behar bezala ezarrita
izatea.
H
 iri-istripuak. Behera etortzeak eta suteak dira hiri-eremuetan sarrien
gertatzen diren eta larriak izan daitezkeen gertakariak. Bi kasuetan, arris-
ku handiko gertalekuak dira, eta haietara, behar bezala prestatuta dau-
den taldeek joan behar dute.
J ende-oldeak eta aglomerazioak. Aglomerazioek eta jende-
oldeek ondorio tragikoak izan ditzakete, L arrialdi-planak eta
­ urreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak moduluan ­ikasi
a
bezala. Egoera horietan, lekura iristea, biktimak lokalizatzea, eta
arreta ematea eta lekualdatzea konplikatu egiten da, jende ugari
­dagoelako.
N
 atura-hondamendiak. Lurrikarek, urakanek, lehorte handiek eta
gainerako natura-gertakari katastrofikoek mota askotako kalteak
eragiten dituzte, giza kalteak zein kalte materialak, eta laguntza ema-
tea are konplikatuagoa izaten da, azpiegiturek eta zerbitzuek kalteak
izaten baitituzte.
G
 erra-gatazkak. Agian, gertaleku okerrenetakoak dira, haietan
faktore larrigarri asko izaten baitira: suntsipen handia, lekuz aldarazi-
tako biztanleria, kaltetutako zerbitzuak, etab. Eta gainera, eremuan
laguntza ematen duten langileen segurtasuna ez dago bermatuta.
38 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Aipatutako gertakari guztiek biktima ugariko hondamendia eragin bade-


zakete ere, tokian tokiko larrialdi-sistemek egoera konpontzeko gai izatea
izaten da ohikoena, larrialdi-planak ondo eginda eta ezarrita badaude batik
bat. Gerra-gatazketan eta natura-hondamendietan, ordea, beharrezkoa
izaten da nazioarteko laguntza.

Ezaugarri erabakigarriak
Aurre egin beharreko hondamendi mota identifikatzeaz gain, garrantzi­
tsua da gertalekuaren ezaugarri hauek zehaztea:

H
 edadura. Gertakariaren eraginpeko lurralde-eremua zehaztu be-
har da. Parametro hori garrantzitsua da zer baliabide beharko diren
kalkulatzeko, eremua zonakatzeko eta baliabideak zonen artean ba-
natzeko. Oro har, gertaleku mota hauek bereizten dira:
1 km-etik beherako erradioa dutenak.
1 km-etik 10 km-ra bitarteko erradioa dutenak.
10 km-tik gorako erradioa dutenak.

Kaltetutako biztanleria. Ez da guztizko kopurua soilik hartu behar


kontuan, baizik eta baita demografia-dentsitatea ere, eta kontuan
hartu behar da, era berean, ea gertalekuaren barruan alde handiak
dauden zona batzuen eta besteen artean. Hain zuzen ere, biztanleria-
dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta biktima gehiago
izan daitezke.
Biktima kopuruaren arabera, egoera hauek bereizten dira:
Moderatua: 25-99 biktima.
Tartekoa: 100-999 biktima.
Larria: 1.000 biktimatik gora.

Biktimen erreskaterako aurreikusitako iraupena. Biktima kopurua,


eremuaren ezaugarriak, irisgarritasuna eta abar kontuan hartuta,
erreskateak egiteko zenbat denbora beharko den kalkula­tzen da.
Iraupen mota hauek bereizten dira:
Laburra: 6 ordutik behera.
Ertaina: 6-24 ordu.
Luzea: 24 ordutik gora.

E
 bakuatzeko aukerak. Ez da berdin jardungo, esaterako, arreta
berezia behar duten biktimak ebakuatzeko aukera dagoenean (hain
zuzen ere, osasun-zentroak zentzuzko distantzia batera daudelako)
eta horretarako aukerarik ez dagoenean.
Ebakuatzeko aukerarik ez dagoenean, gertaleku ez-ebakuagarria
dela ­esaten da, eta asistentzia tokian bertan emateko planteamen-
dua egin behar da, behin-behineko ospitaleen bidez.

Esku hartu beharreko gertalekuari buruz zer-nolako informazioa dugun,


modu batekoak edo bestekoak izango dira honako hauek: gertalekura
joango diren taldeen tipologia, behar diren baliabide materialak, pertso-
nalari norbera babesteko eman beharko zaizkion ekipamenduak eta abar.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 39

Jarduerak
1. Azaldu zer diren zeharkako kalteak, eta eman bost adibide.

2. 2010ean, lurrikara batek Haiti hondatu zuen. Bilatu gertakari horri buruzko informazioa, eta egin eragin-
dako kalte zuzenen, zeharkako kalteen eta geroagoko kalteen zerrenda.

3. Imajinatu bi egoera hauen gertalekuak: trenbide-istripu bat Europako herrialde batean, eta Pazifikoko uharte
bat hondatu duen tsunami bat. Zer alde izango dira laguntza emateko moduan kasu batean eta bestean?

2.2. H
 ondamendi baten osteko beharrak
Kontuan Zer kalte aurreikusten diren eta zer-nolako gertalekutan jardun beharko
izan! den kontuan hartuta, zer behar ase beharko diren zehaztu ahal izango da.
Hurrengo unitateetan, Bi behar mota hauek bateratu behar dira:
behar horiek nola asetzen
diren ikasiko dugu. Biztanleriaren beharrak.

Laguntza-jarduerak aurrera eramateko beharrak.

Bi kasuetan, beharren azterketa egitean, galdera hauei erantzun beharko


zaie:

ZER behar da? ZENBAT behar da? NOIZ behar da? NON behar da?

2.2.1. Biztanleriaren beharrak


Katastrofe-egoera batean, hari aurre egiteko erantzuna ebaluatzeko,
biztanleriaren oinarrizko behar hauek hartu behar dira kontuan:
Kontuan
izan! O
 sasuna. Zauritutako pertsonek osasun-arreta beharko dute.
Hondamendietan zein U
 ra. Katastrofeetan, edateko uraren arazketarako sistemak kaltetuta
katastrofeetan, berehalako
geratu ohi dira; beraz, tratamendu eta hornidura gehigarriak beharko
erantzuna berdina da. Bien
dira.
arteko oinarrizko aldea da
katastrofeetan laguntza E
 likadura. Etxerik gabe geratu diren pertsonek aldi baterako lagun­tza
hori denbora luzeagoan beharko dute elikadura-beharrak betetzeko.
emango dela, eta beharren
arabera doituko dela. Hala, A
 rropa. Jende askok arropa galduta izango du, edo ez du erabiltze-
lehenbiziko egunetan, ko moduan izango. Kasu horietan, arropa egokia eman behar zaie.
erreskateak egingo dira, Bestalde, klima-baldintzek hala eskatzen badute, berotzeko arropa
osasun-arreta urgentea eman beharko zaie.
emango da eta funtsezko
baliabideak emango dira; S
 aneamendua. Saneamendu-sistemak etetearen ondorioz, ura eta
denbora igaro ahala, elikagaiak kutsa daitezke, bai eta osasun-arazo larriak sortu ere. Horre-
eremua lehengoratzen gatik, arrisku horiek murrizteko konponbideak eman behar dira.
laguntzera bideratu
beharko da laguntza. O
 statua. Aldi baterako babeslekuak antolatu beharko dira aterperik
gabe gelditu den biztanleriarentzat.
40 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

2.2.2. Laguntza-jarduerak aurrera


eramateko beharrak
Katastrofe-eremu batera baliabideak eta pertsonala bidaltzea garestia eta
konplexua da. Beraz, kaltetutako eremuko beharren araberako erantzuna
ematen dute han esku hartzen duten erakundeek. Ez luke zentzurik izango,
adibidez, 20 ur-tanga bidaltzea bi soilik behar dituen eremu batera, edo
elikagaiak bidaltzea horren beharrik ez duen eremu batera.

Biztanleriaren beharrak zein diren eta gertalekua nolakoa den jakin behar
izateaz gain, badaude lehenbiziko unetik kontuan hartu behar diren beste
faktore batzuk, baldintzatu egiten baitute zer baliabide bidali behar diren
eta baliabide horiek gertakariaren eremura eramateko zer aukera dauden.
Hona hemen faktore nabarmenenak:

G
 ertakariaren tokian bertan dauden baliabideak. Pertsonala edo
baliabideak bidali aurretik, jakin behar da zer dagoen gertakariaren ere-
muan eta zer behar jakinarazi dituzten, behar-beharrezkoena bidaltzeko.

A
 duana-izapideak. Horniduren ebaluazioan, garrantzitsua da jakitea
ea hondamendia gertatutako herrialdean edota merkantziek igaro beha-
rreko herrialdeetan ba al dagoen eragozpenik hornidurak sar­tzeko edo
igarotzeko. Izan ere, herrialde batzuetan, murriz­ketak daude zenbait
elikagai sartzeko, arrazoi politikoak edo erlijiosoak tarteko.
Bestalde, herrialde batzuetan, arrazoi politikoak direla medio, atze-
rriko erakundeak herrialdean sartzea debekatuta edo araututa dago.

 izarte- eta kultura-alderdiak. Sorospen-lanak errazteko, biztan-


G
leriaren kultura-ezaugarriak eta gizarte-ohiturak ezagutu behar dira.
Hauek dira kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak:
Elikadura-ohiturak.
Janzkera.
Gehien erabilitako eraikuntza-materialak eta etxebizitza motak.
Higiene-ohiturak.
 omunitateak lehentasunezkotzat hartzen dituen beharrak, komu-
K
nitatearen kultura edo erlijioa dela eta.
Behar bereziak dituzten gutxiengo etnikorik badagoen.

 okiko azpiegituren egoera. Garrantzitsua da honako


T
hauek jakitea:
Z ein diren helmugako tokiaren egoera eta ahalme-
na (aireportuak, mugak, portuak, etab.).
Z er egoeratan dauden hornidurak helarazteko era-
biliko diren bideak.
Zer garraiobide dauden eskura.
Hornidurak non jasoko eta biltegiratuko diren, gero
handik banatzeko.

2.5 irudia.
Eraginkortasunez esku hartu ahal izateko, behar
diren baliabideekin eta haien garraioarekin
lotutako zenbait faktore hartu behar dira kontuan,
hala nola tokiko azpiegituren egoera.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 41

Jarduerak
4. Adierazi biztanleriaren beharrak eta azaldu zergatik hartzen den behartzat baliabide horietako bakoitza.
5. Esan ea zergatik den garrantzitsua kontuan hartzea baliabideak hartu behar dituen biztanleriaren alderdi
kulturalak eta sozialak.
6. Zergatik hartzen dira kontuan gertalekuko tokiko azpiegiturak, biztanleriaren beharrei erantzuteko plan-
gintza egitean?

2.3. Jardun-faseak
hondamendi batean
Lehenago aipatu bezala, katastrofe batek eragindako kalteak eta taldeek
esku hartu behar duten gertalekuak mota askotakoak izan daitezke. ­Halaber,
talde asko bidaliko dira gertalekura, bai eta baliabide material ugari mobiliza-
tuko ere: erreskatetarako txakur taldeak, lehen mailako esku-­hartzeetarako
osasun-taldeak, behin-behineko ospitaleak muntatzeko taldeak eta mate-
riala, elikagaiak, etab.

Une bakoitzean zer ekintza egin behar diren zehazteko, zenbait fase be-
reizten dira gertakari katastrofiko baten bilakaeran:

Hondamendirik ­
Alerta-fasea INPAKTUA Larrialdi-fasea Berreraikitze-fasea
gabeko fasea

2.3.1. Hondamendirik gabeko


edo hondamendien arteko fasea
Hondamendia gertatuz gero, ezinezkoa izango da laguntza efizientea eta
bizkorra ematea, aurretik plangintza egokia egin ez bada. Beraz, honda-
mendirik gabeko fasea funtsezkoa da, geroago erantzun ona eman eta
kalteak minimizatu ahal izateko.

Hondamendirik gabeko edo hondamendien arteko fasean, ez da


gertakari katastrofikorik gertatu, eta ez dago horrelakorik berehala gerta-
tuko dela aurreikusteko aukera eman dezakeen daturik.

Fase horretan egiten den plangintzan, tokiko plangintza eta nazioarteko


plangintza bereizi behar dira.

Tokiko plangintza
Tokiko plangintzaren oinarria larrialdi-planak egitea eta ezartzea da.
­L arrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak
moduluan, ikasi dugu nola ebaluatzen diren arriskuak plan horietan eta
nola planifikatzen diren arrisku horietakoren bat gauzatuz gero egin beha-
rreko jardunaren xehetasunak.
42 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Gogoan izan planak sekuentzia ordenatu eta logiko bati jarraituz egin behar
direla, ekintza hauetan oinarrituta:
A
 urreikuspena. Egon daitezkeen arriskuak aztertzea eta arrisku-
mapak egitea da.
 rebentzioa. Detektatutako arriskuak desagerrarazteko edo haien
P
ondorioak minimizatzeko neurriak hartzea da: euste-hormak eraiki­
tzea, agintariei zenbait eremutan eraikitzeko debekua ezartzeko irado-
Kontuan kitzea, alerta-sistemak ezartzea, etab.
izan!
P
 langintza. Larrialdia gertatuz gero egin behar diren ekintzen xehe-
Ez da nahikoa larrialdi-plan tasunak dira.
bat egotea; ezinbestekoa
da plan hori eguneratuta E
 sku-hartzea. Gertakaria gertatu eta berehalako fasea da. Plangin­
izatea, planean parte hartu tzako neurriak martxan jartzen dira fase horretan.
beharko duten pertsona
L ehengoratzea. Kaltetutako eremua lehengo egoerara itzultzea da, ger-
guztiek haren berri izatea
eta behar den trebakuntza
takariaren aurretik zituen zerbitzuak eta azpiegiturak izan ditzan berriro.
jasotzea, bai eta planean Zona batean horrelako planak behar bezala eginda eta ezarrita izatea
aurreikusitako baliabideak funtsezko tresna da hondamendiak kudeatzeko, plan horietan aplikatu
benetan eskuragarri
behar diren ekintza guztiak aurreikusten eta planifikatzen direlako, eta,
egotea ere.
horrez gain, zer ardura nori dagokion adierazten delako.

Nazioarteko plangintza
Ekintza humanitarioetarako erakundeek hondamendiak gertatzen diren
lekuetan jarduten dute, bai eta esku hartzeko eskatzen dieten lekuetan
ere. Hori dela eta, hainbat herrialdetan egiten dute beren lana, eta herrialde
batetik bestera, desberdinak izaten dira ezaugarri politikoak, kulturalak
eta abar.

Beraz, ezin dute larrialdi-plan baten moduko xehetasun handiko planifikazio-


rik egin, ezin baitute zehaztu hondamendiaren eragin-eremua, ezta arrisku
zehatzak ere. Baina jarduteko protokolo orokor batzuk ezar ditzakete, honda-
mendien gertaleku nagusiak bereizita, gertaleku orotan aplikatzeko, nonahi.

Hala, erakunde horiek jarduteko protokoloak dituzte, eta haietan, honda-


mendi orotan nola jardun behar den jasotzen da: nork eta nola egingo duen
beharren lehenbiziko kalkulua, kaltetutako zonari eta biztanleriari buruzko
zer datu eta informazio diren garrantzitsuak jarduketa antolatzeko, nola akti-
batuko diren bidaltzen diren taldeak, etab. Halaber, biltegiak izaten dituzte,
materialak berehala bidaltzeko moduan prestatuta, hala behar izanez gero.

2.3.2. Alerta edo hondamendi aurrekoa


Alerta-fasean edo hondamendi aurreko fasean, hainbat datuk
adierazten dute berehala gertakari katastrofiko bat gertatuko dela edo
gerta­tzeko arrisku handia dagoela.

Fase hori gertakari batzuetan soilik izaten da. Adibidez, meteorologia-


agentziek sateliteen bidez ikus dezakete ozeanoaren gainean urakanak
eratu direla, eta kalkula dezakete non eta noiz iritsiko diren lehorrera;
2.6 irudia. jarduera sismikoen jarraipena egiteko zerbitzuek itsas lurrikarak detekta
Meteorologia-zerbitzuek ditzakete, eta tsunamiak eratu ditzaketela aurreikusi, eta, beste agentzia
datuak ematen dituzte ba­tzuekin batera, kalkula dezakete zer intentsitate izango duten, zer ere-
alerta-fasean. mutan eragingo duten eta noiz joko duten.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 43

Gertakaria berehala gertatzear dagoenean edo gertatzeko arriskua oso


handia denean, agintariek alerta ematen dute, eta prozesu hauek jartzen
dira martxan:

B
 iztanleriari informazioa ematen zaio, autobabeserako neurriak
har di­tzan, eta gertakarirako jarraibide zehatzak ere ematen zaizkio.
Biztanleriak hondamendi aurreko fasean behar bezalako informazioa
eta prestakuntza jaso badu, jakingo du alarmari erantzuten.

Agintariek prebentzio-neurriak hartzen dituzte: ebakuazioak eta


aterpeak antolatu, pertsonala mobilizatu, etab.

Gertakariaren ostean esku hartu beharko duten taldeak presta­tzen


dira, larrialdi-planean zehaztutako neurriei jarraituz.

Gertakaria larritasun-maila handikoa izango dela aurreikusten bada, edo


ondorioei aurre egiteko baliabide gutxi dituen eremu batean gerta­tuko
dela, alertak nazioarteko erakundeak ere aktibatzen ditu, eta haiek gertakari
jakin horretarako plangintza- eta aktibazio-prozesuak abiatzen dituzte.

2.3.3. Inpaktu-fasea
Inpaktu-fasea gertakari katastrofikoa gertatzen denekoa da.

Fase horretan gertatuko dira kalte zuzenak, eta faktore askoren arabe-
rakoak izango dira. Besteak beste, lehen aipatutako faktoreak nabarmen­
tzen dira (eraikin motak, biztanleria-dentsitatea, etab.), baina badaude
gertakariarekin lotutako beste faktore batzuk ere. Esate baterako:

Gertakari mota: lurrikara, sumendi-erupzioa, uholdea, etab.

Intentsitatea. Gertakariaren larritasun-maila da: Richter eskalako


graduak lurrikara batean, minutuko metro kubikoak uholde batean,
olatuaren altuera tsunami batean, etab.

E
 zarpen-abiadura. Gertakaria hasten denetik goren intentsitatera
iritsi arte igarotzen den denbora da. Honako hauek bereizten dira:
Ezarpen bizkorra. Gertakariaren astindu osoa bat-batean ger-
tatzen da.
Ezarpen geldoa. Gertakaria hasten denetik goren intentsitatera
heltzen den arte denbora-tarte bat igaro­tzen da.

Faktore eragilearen iraupena. Gertakariak irauten duen denbora da.


Intentsitatea aldatzen ez bada, zenbat eta iraupen luzeagoa, orduan
eta handiagoak izango dira kalteak. Oro har, iraupen mota hauek
bereizten dira:
Iraupen laburra: ordubete baino gutxiago.
Iraupen ertaina: 2-24 ordu.
Iraupen luzea: 24 ordu baino gehiago.

2.7. irudia Fase horretan, ezarritako babes-neurriak aplikatzen dira eta gertakaria-
Kasu honetan, lurrikara ren jarraipena egiten da, gertakariaren ezarpen-abiadura, intentsitatea eta
baten iraupen-denbora iraupena zehazteko, bai eta kalteen eta laguntza-eskaeren informazioa
izan da inpaktu-fasea. jasotzeko ere.
44 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

2.3.4. Larrialdi-, sorospen-


edo isolamendu-fasea
Larrialdi-fasea gertakaria gertatu eta berehala abiatzen dena da.

Larrialdi-fasean hiru fase bereizten dira: berehalakoa, bigarren mailakoa


eta hirugarren mailakoa.

Berehalako fasea

Berehalako fasea gertakariaren osteko lehen sei orduetan gertatzen


dena da.

Berehalako fasean bi lehentasun daude osasungintzaren ikuspegitik:


Biktimak bilatzea eta erreskatatzea.
Biktimei osasun-arreta ematea, laguntza medikorako eremuak edo
guneak ezarrita.
Bestalde, fase horretan oso garrantzitsua da eskura dauden baliabideak
erabiltzea, katastrofearen ondorioetatik onik atera diren biztanleentzat
egon daitezkeen arriskuak kontrolatzen edo neutralizatzen saiatzeko. Oso
garrantzitsua izango da, adibidez, aurri-arriskuan dauden eraikinak seina-
leztatzea eta hustea, eta etxeetako edo industrietako gas-ihesak, ur-ihesak,
suteak, elektrokuzio-arriskuak eta abar kontrolatzea.
Fase horretan, halaber, gertalekua sektorizatu egiten da.

Sektorizazioa
Oro har, hiru eremu bereizten dira:

E
 rreskate-eremua. Gertakariak gehien astindutako eremua da. Ere-
mua mugatu egiten da, eta han erreskate-taldeak soilik sar daitezen
saiatzen da.

 orospen-eremua. Erreskate-eremuaren inguruko eremua da. Hor,


S
talde medikoak eta eremuan esku hartu behar duten beste talde ba­tzuk
kokatzen dira. Behar-beharrezkoa den jendeak soilik egon behar du
eremu horretan.

E bakuazio-eremua. Kanpo-perimetroa da. Hor kokatzen dira


­babes-taldeak.

Antolaketa hori erraza da, gertakariak eremu handi bat hartzen ez badu.
Hedadura geografiko handiko hondamendia bada, ezinezkoa da sistema
hori aplikatzea, eta taldeak kokatzeko eremu egokiak bilatu behar dira.

Azalera handiko eremuetan erreskateak kudeatzeko, eremuaren lauki-­


sarea egiten da mapa baten gainean, eta arakatu beharreko laukiak eslei­tzen
zaizkio talde bakoitzari, biktimak eremu guztian bilatu ahal izateko.

Baina jarduera hori ere oso konplexua izan daiteke, suntsipen-maila handia
bada. Izan ere, gerta liteke erreferentzia-puntuak galtzea eta mapari jarrai­
2.8 irudia. tzea zaila izatea. Horrelakoetan, GPS bidezko posizionamendua lagungarria
Talde medikoak sorospen- izango da talde bakoitzari zer lauki-sare esleituko zaion zehazteko eta
eremuan kokatzen dira. eremu hori ikuskatzeko.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 45

Bigarren mailako fasea


Bigarren mailako faseak gertakariaren osteko 6-24 orduko aldia
hartzen du.

Fase horretan, osasun-ikuspegitik, honako hauek antolatzeak du lehenta-


suna:
Osasun-garraioa.
Medikuntza-postu aurreratuak.
Behin-behineko ospitaleak.
Bestalde, biztanleriaren beharrak aztertzen eta kontrolatzen hasi behar
da: ea edateko urik edo elikagairik falta den, aterpeak antolatu beharko
diren eta zenbat antolatu beharko diren, etab.

Hirugarren mailako fasea


Hirugarren mailako fasea gertakariaren osteko 24 ordutik bi hilabe-
tera edo are gehiagora arteko fasea da.

Fase horrek oihartzun txikiagoa izaten du hedabideetan, eta, beraz, baita


nazioarte mailako sentsibilizazio- eta lankidetza-alderdietan ere, baina
hala ere, faserik konplexuena da.
Hirugarren mailako fasean, biztanleriaren oinarrizko beharren estaldura
bermatzeko lana egin behar da:
Aterpe edo etxebizitzak antolatu behar dira, gutxieneko kalitate- eta
osasungarritasun-baldintzak betetzen dituztela bermatuta.
Edariz eta elikagaiz hornitu behar da, higienea eta oreka dietetikoa
bermatuz, biztanleen beharrak asetzeko, betiere haien kultura-ohiturak
errespetatuta.
 sasun- eta logistika-azpiegitura egonkorrak jarri behar dira: dutxak,
O
komunak, komunikazioak, garraioa, etab.
izarte-zerbitzuak antolatu behar dira, biktimei, desagertutako
G
pertso­nei, bakarrik geratu diren adingabeei eta abarri buruzko infor-
mazioa emateko eta biltzeko. Era berean, biztanleriari beharrezkoak
diren jarraibide sozio-sanitarioak eman behar zaizkio, egoeraren ara-
bera. Lan horiek, ahal den guztietan, tokiko agintariekin edo komuni-
tateko ordezkariekin lankidetzan jardunda egin behar dira.
Epidemiologia-kontrolaren zaintza egin behar da, eta, horretarako,
zer arrisku dauden zehaztu, eta prebentzio- eta detekzio-­neurri egokiak
hartu behar dira.

2.3.5. Berreraikitze- edo


lehengoratze-fasea
2.9 irudia. Berreraikitze- edo lehengoratze-fasearen helburua zona jakin bat
Berreraikitze-fasea, gertakariaren aurretik zegoen modu berean uztea da.
lurrikara baten ostean.
46 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Biztanleriak gertakariaren aurretik zituen zerbitzuak eta azpiegiturak izatea


lortu behar da. Batzuetan, ordea, arazoa da aurretiko egoera jada oso
prekarioa zela, eta, horrelakoetan, gerta liteke lehengoratze-fasea asko
luza­tzea, biztanleriak laguntza beharko baitu denbora luzez.

2.2 dokumentua
Nazioarteko erakundeak larrialdi-fasean
Koordinazioa errazteko eta erantzun hobea emateko, hondamendi-zona batean jarduten duten erakundeek honako
hauek egin behar dituzte:
 enen artean egin behar dituzte egoerari buruzko ebaluazioak, gertalekuan bertan. Hori oso erabilgarria da, larrial-
D
diaren diziplina arteko ikuspegia izateko aukera ematen duelako eta erakundeen arteko lankidetza-esparruak
identifikatzea errazten duelako.
Laguntza-jardueretan parte hartzen duten erakundeek harreman hurbila eta etengabea izan behar dute elkarren artean.
E rakunde bakoitzak beste erakundeekin partekatu behar ditu egindako ebaluazioen eta aurkikuntzen emaitzak.
Hori egitea lagungarria izango da jakiteko zer ekintza-esparrutan behar den estaldura handiagoa eta horretara
ahalegin espezifikoak bideratzeko.
 ondamendiaren esparruan egiten dituzten edo egingo dituzten jarduerei buruzko informazioa partekatu behar
H
dute, laguntzan bikoiztasunak eragozteko eta, horren ordez, baterako ekintzak abiatzen saiatzeko.
E rakundeen artean laguntza materiala eta baliabideen trukea sustatu behar dute, bai eta lankidetza-akordioen
aplikazioa ­bultzatu ere.
E rantzun konplexua behar duten larrialdi-egoeretan, komeni da erakunde parte-hartzaileetako ordezkarien artean
lantalde espezializatuak osatzea (ur eta saneamendurako taldea, osasun-taldea, etab.).
Iturria: Logística y gestión de suministros humanitarios en el sector salud (Osasunaren Erakunde Panamerikarra, 2001).

Jarduerak
7. Kopiatu eta osatu zure koadernoan hondamendietarako asistentzia-jardueren faseei buruzko taula hau:

Fasea Iraupena Jarduera nagusiak

8. Zer fasetan egiten da sektorizazioa? Modu berean egin al daiteke hori hondamendi mota guztietan?
­A zaldu zer eremu bereizten diren sektorizazioan, gertakari batek lurralde-eremu handi bat hartzen ez
duenean.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 47

2.4. Kate logistikoa


Hondamendi-eremu guztiak gertaleku konplexuak dira, eta horrelako
­lekuetan aipatu ditugun beharrei erantzuteko, antolaketa eta plangintza
handia izan behar da.

Hondamendi-eremura hornidurak eraman beharko dira: bai kaltetutako


pertsonentzako laguntza materiala, bai laguntzen parte hartzen duten
erakundeek beren lana egiteko beharko dituzten hornidura guztiak.

2.4.1. Antolaketa
Herrialde guztietan, badira larrialdi-egoeretan jarduteko ardura duten
agintariak, eta tokiko agintari horiei dagokie lehen unean esku hartzea.

Gatazkak eta bikoiztasunak eragozteko, nazioarteko ekintzak lankidetzan


jardun behar du tokiko erakundeekin, eta haiekin koordinatu. Egoera oso
konplexua bada, edo egoera bere gain hartzeko erakunde eraginkorrik ez ba-
dago, nazioarteko organismoek hartzen dute jardunak koordinatzeko ardura.

Koordinazio-atazen planteamendua egitean, ikuspegi hauek baliatu behar


dira:

E
 rakunde arteko ikuspegia. Erakunde guztiek, bai herrialdekoek,
bai nazioartekoek, lankidetzan jardun behar dute, egoerari erantzun
bizkorra eta eraginkorra emateko.

D
 iziplina arteko ikuspegia. Hondamendi baten ostean, arlo askotan
eragindako kalteak konpondu behar dira. Beraz, erantzunerako, oso
arlo desberdinetako sektoreak eta profesionalak beharko dira: ingenia-
ritzakoak, medikuntzakoak, garraiokoak, komunikaziokoak eta abar.

2.4.2. Plana
Plangintzak eta aurreikuspenak berebiziko garrantzia dute, unea iritsita
erantzun egokia eman ahal izateko.

Hau izango da plangintzaren oinarria: eragiketak egin beharko diren ere-


muaren testuinguru geografiko, sozial, politiko eta fisikoa ondo ezagu­
tzea. Halaber, plangintzan, ezartze- eta eragiketa-plan bat izan behar da,
eta parte hartzen duten erakunde eta antolakunde guztiek plan hori jakin
eta onartu behar dute.

Planean, galdera hauen erantzuna jaso beharko da, xehetasunak argi eta
garbi deskribatuta:

Zer ataza egin behar dira? Zer-nolako lotura dute beste jarduera ba­
tzuekin, eta zein dira ataza horiek egiteko sekuentziak?
Nor izango dira ataza horien arduradunak?
Nor arduratuko da sistema logistikoaren koordinazio globala egiteaz?
Zer baliabide beharko dira? Non eta nola lortuko dira?
Zer ekintza alternatibo jarriko dira martxan, zehaztutako sistema

hausten bada?
48 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

2.4.3. Hornidura humanitarioak


Hornidura humanitarioak edo larrialdietarakoak hondamendia-
ren gertalekuan laguntza ematen duten erakundeek erabiltzen dituzten
produktu, material eta ekipamenduak dira, bai eta kaltetutako biztanle-
riaren beharrak asetzeko behar direnak ere.

Larrialdietarako horniduren estandarizazioa


Kontuan Hornidura humanitarioek jatorri desberdinak izan ohi dituzte: erakundeak
izan! (nazionalak, nazioartekoak, gobernu artekoak, gobernuz kanpokoak...),
Erakunde batzuek dohaintzak, maileguak, etab. Bestalde, hornidura horiek beste herrialde
(Oxfam, Mugarik Gabeko ba­tzuetako eta beste erakunde batzuetako profesionalei bidaltzen zaizkie.
Medikuak, Osasunaren
Mundu Erakundea Horrek guztiak arazo eta zailtasun handiak eragin ditzake hondamendia-
eta OFDA, esaterako) ren lekuan bertan. Esate baterako, demagun talde batekoek urak trata­tzeko
zenbait kit sortu dituzte ekipamendu bat eskatu dutela eta inoiz erabili ez duten modelo bat jaso­
–jarduera jakin baterako tzen dutela, edo ez dakitela modelo horrek nola funtzionatzen duen, edo
balio duten tipologia modeloa jarraibide zehatzik gabe heltzen zaiela, edo jasotzen duten kitak
bereko materialen ez duela hondamendiaren lekuan behar duten guztia.
edo ekipamenduen
multzoak–, hala nola ura Arazo horiei aurre egiteko, nazioarteko erakundeek larrialdietarako horni-
tratatzeko, biltegiratzeko durak estandarizatzea adostu zuten. Horrek esan nahi du erakundeek au-
eta banatzeko kitak; rretik badakitela zer baldintza bete behar dituen bidaltzen duten produktu
aterpeak eraikitzeko bakoitzak, eta lekuan bertan jarduten ari den pertsonalak baduela modelo
kitak; argindarra estandar horien funtzionamenduaren eta aplikazioen berri.
sortzeko eta argitzeko
kitak; kontsultategiak Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak (NBGP/UNDP eta IAPSO) baditu eki-
instalatzeko kitak; pamenduen eta material estandarizatuen alderdi teknikoei eta erabilera-
koleraren aurkako kitak; ri buruzko zenbait tresna praktiko, eta erakunde guztiek erabil ditzakete
eta funtsezko sendagaien hondamendietan laguntzeko. Hona hemen batzuk:
eta ekipamendu medikoen
K
 atalogoak. Hau da katalogoen helburua: erakundeentzat eta
kitak.
emaileentzat errazagoa izan dadila ekipamendu eta material egokiak
eskuratzea hornitzaile egokienengandik, bizkor eta efizientziaz. Bi
katalogo mota daude:
E
 spezifikazio generikoen laburpena. Katalogo mota horre-
tan, laguntza humanitariorako multzo hauetako artikuluei buruzko
informazioa jasotzen da:
Telekomunikazio-ekipamenduak.
Aterpea, etxebizitza, biltegiratzea eta sukalde-ekipamenduak.
Ur-hornidurarako eta -banaketarako ekipamenduak.
Elikadura.
Higienea eta saneamendua.
Materialak manipulatzeko ekipamenduak.
Energia elektrikoaren hornidura.
O
 inarrizko espezifikazioen laburpena. Honako hauei buruzko
informazioa dago:
Medikuntza-hornidurak eta -ekipamendua.
Funtsezko sendagai hautatuak.
Sendagaiak emateko irizpideak.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 49

E
 rregistroak. Hau da aipagarriena:
L arrialdietarako biltegien erregistroa. Mundu mailako ze-
rrenda da, eta erakundeek munduko eskualde guztietan dituzten
larrialdietarako horniduren biltegiak jasotzen dira hartan.

Horniduren identifikazioa
Hondamendi bat gertatu ondoren, erakundeek eta antolakundeek beren
laguntza-mekanismoak aktibatzen dituzte, eta denbora-epe laburrean
pakete asko bidaltzen dira hondamendiaren eremura. Logistikaren konplexu-
tasuna nabarmena da, eta, kaosik ez gertatzeko, ezinbestekoa da hornidura
humanitarioko pakete bakoitza kanpoaldetik identifikatzea, zer motatako
hornidura duen bizkor jakiteko eta paketea prozesuaren fase guztietan
errazago kudeatzeko.

Paketeak identifikatzeko, zenbait aukera daude, eta, gainera, aukera ho-


riek konbinatu egin daitezke:

K
 oloreen bidez:
Berdea: sendagaiak eta ekipamendu medikoak.
G
 orria: elikagaiak.
U
 rdina: jantziak eta etxeko gauzak.
H
 oria: ekipamenduak eta tresnak.

K
 ategorien bidez. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), beste
erakunde batzuek lagunduta, material logistikoak kategoriatan sail­
katzeko araudia sortu du:
1. kategoria. Sendagaiak.
2. kategoria. Ura eta ingurumen-saneamendua.
3. kategoria. Osasuna.
4. kategoria. Elikagaiak eta edariak.
5. kategoria. Aterpea, etxebizitza, elektrizitatea, eraikuntza.
6. kategoria. Logistika eta administrazioa.
7. kategoria. Behar pertsonalak eta hezkuntza.
8. kategoria. Giza baliabideak.
9. kategoria. Nekazaritza eta abeltzaintza.
10. kategoria. Sailkatu gabeak edo ezezagunak. Hornidura iraun-
giak edo erabilezinak dira, edota baldintza txarrean daudenak edo
nahasiegiak direnak, larrialdiaren fase kritikoan sailkatu ahal izateko.

L ehentasunen bidez:
1
 . mailako lehentasuna: urgentea – berehalako banaketa.
Premia handieneko artikuluak dira, eta helmugara lehenbailehen
iritsi behar dute. Kolore gorriko etiketa baten bidez identifikatzen
dira, eta lehentasun-maila adierazten duen legenda baten bitartez.
2 . mailako lehentasuna: banaketa ez-urgentea. Artikulu
horiek ez dira berehala behar, baina erabilgarriak izango dira
­larrialdi-fasea igaro eta gero. Kolore urdineko etiketa baten bidez
identifikatzen dira, eta lehentasun-maila adierazten duen legenda
baten bitartez.
50 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

3
 . mailako lehentasuna: lehentasunik gabeko artikuluak -
banaketa ez-urgentea. Kaltetutako eta iraungitako artikuluak,
erabilezinak edo zalantzazko erabilgarritasunekoak. Pakete horiek
besteetatik bereizten dira, denbora izanez gero. Kolore bel­tzeko
etiketa baten bidez identifikatzen dira, eta lehentasun-maila adie-
razten duen legenda baten bitartez.

Ikurren bidez. Ikur batzuk nahitaez erabili beharrekoak dira; esa-


te baterako, material arriskutsuak identifikatzekoak (beste modulu
2.10 irudia. batzuetan landu ditugu). Beste ikur batzuk, berriz, erakunde jakin
Gurutze Gorriak erabiltzen batzuen berezkoak dira. Honako hauek, adibidez, Gurutze Gorriaren
dituen ikurrak. eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioak erabiltzen ditu:
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 51

2.3 dokumentua
Eskatu gabeko produktuak
Kaltetutako eremuko agintariek eskatutako hornidurak edo erakundeek beren esku-hartze motarako eta premieta-
rako eskuratutakoak ondo identifikatutako produktuak dira eta helburu jakin baterako bidaltzen dira.
Baina badago beste produktu multzo bat, elkartasunak bultzatuta bildu dena, eta, zenbaitetan, ez dira beharrezkoak
hondamendiak eragindako premiei aurre egiteko. Produktu horiek, sarritan, ez dute hartzaile zehatzik, eta larrialdiaren
kargu dauden agintari nazionalen ardurapean geratzen da haien kudeaketa. Agintari horiek, lehenik eta behin, produktu
motak identifikatu behar dituzte, eta haien ezaugarriak eta egoera zehaztu, eta, azkenean erabilgarriak badira, produktuak
nola erabili eta nora bidali erabaki beharko dute, bai eta produktuen bidalketa koordinatu ere.

2.4.4. Kate logistikoa


Zer baliabide material beharko diren erabaki ondoren, material horien har­
tzaileei helarazteko modua da plana garatzeko atal konplexuenetako bat.

Zenbait fase daude jatorri guztietako hornidura humanitarioa bere helmu-


gara helarazteko; hau da, hondamendiak kaltetutako pertsonei beharrezko
dituzten hornidurak helarazteko, eta erakundeei beren lanerako behar dituz-
tenak helarazteko. Bada, fase horiek guztiak sartzen dira kate logistikoan.

Katean, honako fase hauek bereizten dira. Jarraian azalduko ditugu


­banan-banan:

Hornikuntza Garraioa Biltegiratzea Banaketa

Hornikuntza

Erakundeei eskatu duten materiala eta behar dituzten baliabideak ema-


tea da hornikuntza.

Fase horretan, bidali behar diren hornidurak jaso, sailkatu eta paketatu
egiten dira. Azaldu dugunez, ezinbestekoa da pakete bakoitza kanpoal-
detik identifikatzea. Bestalde, pakete bakoitzean, honako hauek adierazi
behar dira:

Paketearen jatorria eta igorlea.

Paketearen helmuga, eta pertsona edo erakunde hartzailea.

Paketearen edukia, aurreko atalean azaldu ditugun identifikazio-­


irizpideetako baten bitartez.

P isua. Paketeak arriskurik gabe manipulatu ahal izateko, 25 kg-tik


50 kg-ra bitarteko pisua izan behar dutela jotzen da.

Lote-zenbakia. Batera bidaltzen diren paketeek lote bat osatzen dute,


eta horietako bakoitzak zenbakituta egon behar du, lotearen pakete
kopurua ere adierazten dela: 1/200, 2/200, etab.
52 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Garraiatzean eta biltegiratzean produktuak baldintzaren bat bete behar badu


–hotzean gorde behar delako, hauskorra delako, posizio bertikalean garraiatu
behar delako...–, baldintza hori ere adierazi behar da paketearen kanpoaldean.

Kontrola
Kate logistiko osoan, kontrol zorrotza egin behar da, bermatu egin behar
baita baliabide guztiak beren helmugara akatsik gabe eta ezer galdu gabe
iritsiko direla.

Horrek esan nahi du eragiketa guztiak erregistratu behar direla: eskabideak,


produktuen harrerak, bidalketa-orriak, harrera-orriak, etab. Prozesu osoan
hainbat erakundek eta entitatek parte hartzen dutenez, koordinazio- eta
kontrol-prozesua oso konplikatua izan daiteke.

Ataza guztiak errazteko eta kudeaketa logistikoa optimizatzeko, Latinoa-


merikako eta Karibeko herrialdeek, Osasunaren Erakunde Panamerikarra-
ren eta Osasunaren Mundu Erakundearen Eskualde Bulegoaren lankidetza
­teknikoarekin eta Herbehereetako Gobernuaren finantza-laguntzarekin bate-
ra, Hornikuntza Humanitarioen Kudeaketa Sistema (SUMA) sortu zuten.

Hornikuntza Humanitarioen Kudeaketa Sistemak (SUMA) bere


baitan hartzen ditu trebatutako pertsonala, sailkapenak egiteko mate-
rialak eta informatika-tresna malgu eta erabilerraz bat, hornidurak sail­
katu, inbentariatu, hierarkizatu eta biltegiratu ahal izateko, jasotzen diren
gune beretik hasita.

SUMAk kate logistikoko eragiketa guztiak integratzen ditu, eta hornidura


guztien jarraipena eta kontrola egiteko aukera ematen du. SUMA ezartzea
ez datza aplikazio informatiko bat erabiltzean soilik, baizik eta protokolo
jakin batzuk fase guztietan aplikatzean ere bai.

Sistema aplikatzeko, funtsezkoa da paketeak behar bezala identifikatzea,


irizpide hori erabiliko baita paketeen bidalketa eta helmuga erabakitzeko
eta prozesuaren trazabilitatea egiteko. Edukiaren idenfikazioari dagokionez,
SUMAK eskatzen du kategoriaren eta lehentasunaren arabera egiteko.

2.11 irudia.
SUMAren softwarea
Osasunaren Erakunde
Panamerikarraren jabetzakoa
da eta dohain banatzen
da, espainolez, ingelesez,
frantsesez eta portugesez.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 53

Garraioa

Hornidurak hondamendi-eremura eramateko egiten den prozesua da


garraioa.

Horniduren garraioa egoki planifikatu behar da, ahalik erantzun onena ema-
teko, eta, horretarako, eskuragarri dauden baliabideak optimizatu behar dira.
Ez da den-dena berehala bidali behar, baizik eta behar dena, behar denean.

Adibidez, 1. mailako lehentasuna eta 2. mailako lehentasuna duten horni-


durak izanez gero, erabaki daiteke 1. mailakoak hegazkin bidez bidaltzea,
eta 2. mailakoak, berriz, kargaontzi batean bidaltzea. Edo hondamendi-
eremutik sendagaien eskaera urgentea egin badute, lehentasuna emango
zaie 1. mailako paketeei, beste guztien gainetik.

Baina, ase behar diren beharrez gain, garraioaren plangintzan badaude beste
alderdi erabakigarri batzuk. Alderdi horietatik herrialde bakoitzeko legeak
nabarmentzen dira. Lehen aipatu dugu herrialde batzuek murrizketak ezar­
tzen dizkietela produktu batzuei edo herrialde jakin batzuetatik bidalitako
produktuei. Bestalde, hornidura humanitarioak herrialde batetik igaro­tzeko
edo haietan sartzeko behar den dokumentazioa ez da berdina herrialde
guztietan. Halaber, kontuan izan behar da hornidura batzuek baimen be-
reziak behar dituztela; esaterako, material arriskutsuek eta estupefazienteek.

Kontuan hartu behar den beste alderdi bat harrera-ahalmena da. Hornidura
guztiak kudeatu behar dira iristen direnean: haien harrera erregistratu behar
da eta gune bat esleitu behar zaie dagokion biltegian, eta, handik, banatu ahal
izango dira. Harrera-eremuen ahalmena gainezka eginda badago, bidalketak
pilatu egingo dira, eta ezinezkoa izango da haiek behar bezala kudeatzea.

Biltegiratzea

Biltegiratzea hornidurak gordetzeko prozesua da, gero banatu ahal


izateko.

Hartutako hornidurak behar bezala biltegiratu behar dira, eskatu ahala


banatzeko. SUMA sistemak biltegi horien kudeaketa bere baitan hartzen
du, eta horrek sailkatze- eta kontrolatze-lana errazten du.

Biltegian, ordena egokia izan behar da, produktu guztiak erraz aurkitu
ahal izateko eta baldintza egokietan gordetzen direla bermatzeko.

2.12 irudia.
Biltegiratutako hornidurak,
banatzeko prest.
54 2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna

Banaketa

Banaketa deritzo hornidurak dagozkien hartzaileei helarazteko proze-


suari.

Banaketa-irizpideak
Hornidura humanitarioen banaketa ekitatezkoa eta eraginkorra izan dadin,
badira zenbait irizpide, oinarrizko printzipiotzat aplikatu beharrekoak,
erakundeen banakotasuna gaindituta. Hauek dira Osasun Erakunde Pana-
merikarrak eta Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako oinarrizko iriz-
pideak:

1. Alderdi politiko, etnia edo erlijio jakin bateko kide izatea edo diskri-
minazio negatiboko beste edozein irizpide ezin dira erabili laguntza
humanitarioaren onuradunak hautatzeko irizpidetzat.

2. Larrialdi-fasean, bizirik irauteko oinarrizko beharrak aseko dituzten pro-


duktuak eta artikuluak banatu behar dira, edo bizi-baldintzak hobetzeko
ezinbestekoak direnak.

3. Benetan behar duenari soilik banatu behar zaio laguntza, beharraren


proportzioan.

4. Beren burua hornitzeko ahalmena bat-batean eten zaien pertsonei bana-


tu behar zaie laguntza; beraz, berehalakoa izan behar du, sor­tzen diren
premia biziko uneak asetzeko.

5. Laguntza hori osagarria da. Helburua ez da biztanleriaren arazo guztiak


konpon­tzea, baizik eta larrienak eta berebizikoenak konpontzen lagun­
tzea, bai eta kaltetutako pertsonek beren biziraupenerako egiten duten
ahaleginaren osagarri izatea ere.

6. Laguntzak egokia izan behar du; tokian tokiko ohitura eta usadioetara
egokitu behar du, bai eta ingurumen-ezaugarrietara ere.

7. 
Laguntza aldi baterako da. Epe luzerako laguntza ematea saihes-
tu behar da, kanpoko laguntzarekiko mendekotasuna sortzen baitu,
eta ez baitu kaltetutako eremuaren ekonomia suspertzea sustatzen.
Biztanleek beren bizilekuetatik atera behar izan dutenean ere, nahiz
eta lagun­tza aldi luzeagoan behar izango duten, buruaskitasuna susta­
tzeko eta normaltasun-egoerara ahalik bizkorren itzultzeko moduko
lagun­tza eman behar da.

2.13 irudia.
Horniduren beharra duten
pertsonei une jakin batean
ematen zaien laguntza da
horniduren banaketa. Neurri
hori puntuala da, larrialdi
handieneko uneetarako.
2. unitate didaktikoa. Hondamendietan eman beharreko erantzuna 55

Kontuan Banaketa-sistemak
izan! Kaltetutako biztanleriaren arabera aplikatuko dira banaketa-sistemak, eta
Banaketa-fasea funtsezkoa hondamendi motaren arabera aldatu ohi dira. Oro har, honako hauek bereiz-
da, eta egoera horretarako ten dira:
erabaki diren irizpideak
zorrotz aplikatuz egin Z
 uzeneko banaketa. Erakundeko jendeak egiten du, tokiko jendea-
behar da. Halaber, ren laguntzarekin. Beharrezkoa da ingurunea, bitartekoak, ahalmen
eragiketa guztien kontrola logistikoa, azpiegitura eta biztanleria ondo ezagutzea.
eta erregistroa egiten
jarraitu behar da, eta hori Z
 eharkako banaketa. Erakundeko jendeak tokiko agintarien edo
SUMA sistemaren bidez ordezkarien esku lagatzen du banaketa. Tokiko agintari edo ordezka-
egin daiteke. riekiko harreman hurbila izan behar da, bai eta haien bermea ere, ba-
naketarako ezarritako irizpideak beteko dituztela ziurtatzeko.

Kasu batean zein bestean, pertsona –edo familia− onuradunak erregistra­


tzeko eta identifikatzeko sistema bat ezarri behar da, eta entregak kontro­
latzeko balio dezakeen agiri bat eman behar zaie. Erakunde gehienek
kupoiak, errazionamendu-txartelak, hartu-agiriak, txartelak eta abar erabil­
tzen dituzte, eta haietan pertsona edo familia identifikatzen da, eta entrega
bakoitzean aurkeztu behar dira. Entrega egitean, hori agirian jaso­tzen da,
bikoiztasunak eragozteko.

Jarduerak
9. Zer elementu izan behar ditu esku-hartze baten plangintzan egiten den planak?

10. Azaldu zer den larrialdietarako horniduren estandarizazioa eta zergatik aplikatzen den.

11. Zergatik da hain garrantzitsua pakete bakoitzaren kanpoaldean zer motatako hornidurak dituen identi-
fikatzea?

12. Aipatu eta azaldu hornidura humanitarioetarako ezartzen diren hiru lehentasun-mailak.

13. Kopiatu eta osatu koadernoan kate logistikoari buruzko taula hau:

Fasea Hau egiten da:

14. Azaldu labur zer den SUMA eta zer helburu dituen.

15. Irakurri Osasunaren Erakunde Panamerikarrak eta Osasunaren Mundu Erakundeak hornidura humanita-
rioen banaketarako ezarri dituzten irizpideak, eta erantzun galdera hauei koadernoan:
a) Irizpide horietakoren batek harritu al zaitu, zerrendan sartzeko bezain garrantzitsua ez dela iruditu zaizu-
lako? Zein? Zergatik?
b) Zure ustez, edozein erakundek aplikatzeko moduko irizpideak al dira? Azaldu erantzuna.
c) Egin irizpide horien balorazioa eta idatzi testu labur bat, haiei buruz zer iritzi duzun azaltzeko.

You might also like