You are on page 1of 26

1

1. unitate didaktikoa
Katastrofeak eta
larrialdi-sistemak

Zer ikasiko duzu?


• Zer den hondamendi bat eta zer katastrofe bat.
• Zer faktorek eragin dezaketen katastrofe bat gertatzea.
• Zer zerbitzu mobilizatzen diren katastrofe bati erantzuteko.
• Zer den ekintza humanitarioa eta nork esku hartzen duen ekintza horretan.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 7

1.1. O
 sasun-logistika larrialdietan
eta katastrofeetan
Larrialdietako osasun-arreta, normalean, istripuak izaten dituzten pertso-
nei edo gaixotasunak dituztenei ematen zaie, baina batzuetan, gertaera
baten ondorioz hainbat biktima izan direnean ere ematen da: zirkulazio-­
istripuetan, suteetan, luizietan, etab. Eta, gutxitan gertatzen bada ere, are
egoera korapilatsuagoetan ere ematen da: gertaera batek biktima ugari utzi,
eta oinarrizko azpiegitura edo horniduretan kalte ugari eragiten dituenean.

Eremu jakin bateko larrialdi-zerbitzuetako taldeak prestatuta daude


eremu horretan izan ohi diren gertaeretan arreta bizkorra eta eraginko-
rra emateko. Baina, batzuetan, gertaeren intentsitatea eta larritasuna
direla-eta −lurrikarak, sumendi-erupzioak, urek gainezka egitea, uhaldiak,
tsunamiak, eta abar−, bertako larrialdi-baliabideak ez dira nahikoa izaten,
eta, beraz, ezohiko neurriak hartu behar izaten dira nahitaez.

1.1.1. Arreta, egoera


katastrofikoetan
Ezohiko egoera horietan arreta emateko –hondamendi edo katastrofe
esango diegu–, ez dira nahikoa izaten ohiko baliabideak eta jardute-­
protokoloak; horrenbestez, arreta-protokolo espezifikoak ezarri behar
dira, eta ezohiko baliabideak mobilizatu.

Kaltetutako eremuan jarduteko zailtasunak


Horrelako egoeretan zer arreta eman behar den landuko dugu modulu
honetan. Ikusiko dugunez, hainbat zailtasun gainditu behar izaten dira,
zailtasun horiek baldintzatu egiten baitute eman beharreko laguntza.
­Besteak beste, elementu hauekin loturikoak nabarmenduko ditugu:
1.1 irudia.
Egoera katastrofiko batean K
 omunikazio-bideak. Gertaera larriak izaten direnean, ohikoa da
komunikazio-bide bat komunikazio-bideak etetea. Hori dela eta, osasun-­taldeek zailtasu-
eteteak edo mozteak nak izan ohi dituzte eremu horietara iristeko eta biktimak bertatik
are gehiago zailtzen du ateratzeko.
osasun-taldeen lana.
Azpiegiturak. Zenbait eraikinetan kalteak iza-
teak modu erabakigarrian baldintzatu ditzake
osasun-­ laguntza emateko aukerak. Demagun
biktimak har­ tzeko eta artatzeko ospitale bat
eraitsi egiten dela edo oso kaltetuta geratzen
dela. Egoera okertu egingo litzateke; izan ere,
biktimak nora eraman ez edukitzeaz gain, ger-
taeraren unean ospitalean zeuden pertsonak
bertatik atera edo erreskatatu egin beharko
lirateke. Beste adibide bat izan liteke osasun-
materialen biltegi bat eraistea.
Beste azpiegitura batzuk (esaterako, zubiak eta
presak) bereziki kalteberak dira, horiek kolap-
satzeak ondorio larriak ekar ditzakeelako, bai
pertsona askorentzat bai larrialdi-zerbitzuen
mugikortasunerako eta segurtasunerako.
8 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

Oinarrizko hornidurak. Hornidurak eteteak ere ondorio larriak ditu.


Adibidez, elektrizitaterik ez izateak zaildu egingo du ekipamendu
elektromedikoak kargatzea, eta, beraz, ekipamendu elektrogenoen
erregai-­erreserbak agortzean, osasun-zentroek ez dute egoki funtzio-
natzerik izango. Ura ere oinarrizko premia da; hortaz, urik ez badago,
zailagoa izango da arreta ematea, eta gabezia horrek luzaroan irauten
badu, biziraupen- eta osasungarritasun-arazoak eragingo ditu.

H
 ornikuntza. Aurrez aipatu dugun guztia dela eta, larrialdi-­
zerbitzuetako taldeek zailtasun handiak izango dituzte erabilitako
botiken eta osasun-produktuen hornigai berriak eskuratzeko. Horrez
gain, zaildu egingo da ura, elikagaiak, mantak, behin-behineko ospita-
leak eta beharrezko beste material batzuk iristea.

K
 omunikazioak. Komunikazio-sistemek huts eginez gero, pertso­
nek ez dute laguntza eskatzeko aukerarik izango, eta, beraz, larrialdi-­
zerbitzuetako taldeek ezingo dute ez jarraibiderik edo informaziorik
jaso, ez lagun­tzarik edo materialik eskatu.

Bistan denez, ezaugarri horiek biltzen dituen egoera batean, hainbat arrisku
metatzen dira, eta arrisku horiek, domino-efektua eraginez, kontrolaezin
bihur dezakete egoera. Horrelakorik ez gertatzeko, funtsezkoa da tokiko
larrialdi-zerbitzuek beharrezkoak diren ekintzak abian jartzea aurrez egin-
dako larrialdi-planei jarraituz, eta berehala laguntza eskatzea, zer laguntza
mota behar duten eta non jasoko duten ongi zehaztuta.

Kontuan izan!
Egoera katastrofikoak ustekabekoak izan arren, L arrialdi-planak eta
aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak moduluan ikusi dugu-
nez, aurrez planifikatu behar da nola erantzungo zaien horrelako egoera
batean sortzen diren premia guztiei; hain zuzen, horretarako egiten dira
larrialdi-­planak.

Tokiko larrialdi-zerbitzuetako pertsonala


Kanpoko laguntza iritsi bitartean, tokiko pertsonalak hasi behar du erreskate-­
eta sorospen-lanak egiten. Oro har, ardura hauek daude zehaztuta:

O
 sasun-arloko pertsonala. Zauritutako biktimak artatu eta dago-
kien lekura eramaten dituzte.

S
 uhiltzaileak. Biktimen erreskatea koordinatzen dute, eta kaltetu-
tako eremuko segurtasuna bermatzen laguntzen dute. Horretarako,
erortzeko arriskuan dauden elementu arkitektonikoak kentzen dituzte;
gas-isuri bat gertatuz gero, horren hornidura eteten dute; etab.

S
 egurtasun-kidegoak. Ordena zaintzen dute, harrapaketarik egon ez
dadin esku hartzen dute, eta larrialdiko taldeen zirkulazioa errazten dute.

L aguntzako pertsonala eta babes zibilekoa. Onik dauden per­


tsonen oinarrizko beharrak asetzen dituzte; babeslekuak antola­tzen
dituzte; elikagaiak, mantak, garbitasun-produktuak eta osasun-­
materialak banatzen dituzte; etab.

H ornidura-enpresetako pertsonala. Istripurik jazo ez dadin lan


egiten dute –esate baterako, eremu jakin bateko elektrizitate- edo
gas-­hornidura etenez–, bai eta oinarrizko zerbitzuak ahalik azkarren
­berrezartzeko ere.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 9

1.1.2. Logistikaren garrantzia


Aipatutako zailtasunak kontuan hartuta, erraz imajinatu daiteke zein zaila
den hondamendi edo katastrofe bati erantzuteko egitura bat antola­tzea,
are gehiago kontuan izanik tokiko larrialdi-zerbitzuetan dabil­tzan askok
ere hondamendiaren ondorioak jasango zituztela, zuzenean edo zeharka.

Nolanahi ere, lehen uneetan behar bezala jardutea funtsezkoa izango


da arazo handiagorik ez izateko; horregatik, beharrezkoa da larrialdi-­
zerbitzuetan arreta ematen dabiltzan guztiek dagozkien zereginak zuzen
betetzea, jardute horietarako aurreikusitako protokoloei jarraituz.

Lehen fase horretan, tokiko larrialdi-zerbitzuetako pertsonalak eskura izan


behar ditu lehen esku-­hartzeetarako ekipamenduak, denek argi jakin behar
dute nora joan behar duten eta biktimak nora eraman behar dituzten,
garraiobide bat izan behar dute, etab. Beraz, behar-beharrezkoa da aurrez
dena ongi planifikatuta egotea eta eremu horretan logistika egokia izatea.

Tokiko larrialdi-zerbitzuek lehen esku-hartze hori egiten duten aldi berean,


laguntza eskatuko zaie beste eremu batzuetako zerbitzu eta taldeei, ezbe-
harra izan den lekura joan daitezen.

Laguntzera doazen taldeek zer laguntza mota eskatu den jakin behar
1.2 irudia. dute, bertara beharrezko baliabideak eramateko. Horrenbestez, berriro
Larrialdietako logistikaren ere agerian geratzen da zein garrantzitsuak diren plangintza eta logistika:
jardueretako bat da eskaerak egitean beharrezko datu guztiak eman behar zaizkie, beharko
ezbeharrak kaltetutako dituzten materialak eraman behar dituzte, norbaitek garraiatu behar ditu
herritarren artean oinarrizko ezbeharra izan den lekura, lan-eremu bat zehaztu behar zaie, etab.
elikagaiak banatzea.
Horrez gain, hainbat jatorritako taldeek elka-
rrekin lan egin behar izaten dute, eta hori oso
korapilatsua izan daiteke, baldin eta aurrez
ez badira zehazten horrelako egoeretarako
nazioarteko protokolo batzuk.

Modulu honetan, ikasiko dugu zer-nolako


­logistika behar den tokiko larrialdi-zerbitzuen
erantzun-gaitasunaz harago dauden ezohiko
gertaera horiei erantzuteko eta behar bezala
koordinatzeko.

Larrialdietako logistikak honako hauek


biltzen ditu: gertaera katastrofikoek kaltetu-
tako ere­muetara baliabideak iristeko, bertan
banatzeko eta efizientziaz erabiltzeko auke-
ra ematen duten prozedurak eta jarduteak.

Jarduerak
1. Ezohiko larrialdi-egoera batean, zenbait arazok laguntza ematea zailtzen dute; unitate honetan, hain
­zuzen, arazo nagusiak deskribatu ditugu. Ekarri gogora arazo nagusi horiek, eta, adibideen bitartez, azaldu
nola eragin dezakeen arazo bakoitzak osasun-laguntzan.

2. Bilatu hiztegian logistika hitzaren definizioa. Hitzaren definizioa oinarri hartuta, azaldu zer zeregin duen
logistikak osasun-larrialdietan, eta eman horrekin lotutako ekintzen adibideak.

3. Ekarri gogora zer den larrialdi-plan bat eta zertarako balio duen.
10 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.2. Hondamendiak eta katastrofeak


Hondamendi eta katastrofe hitzak bereizi gabe erabiltzen ditugun arren,
antolaketa logistikoaren ikuspegitik garrantzitsua da biak ongi bereiztea;
izan ere, bien arteko muga zehaztea beti erraza ez izan arren, baliabide
eta bitarteko desberdinak behar dira kasu bakoitzean.

1.2.1. Hondamenditik katastrofera


Hondamendiaren eta katastrofearen artean hierarkia bat jar dezakegu, lu-
rraldean dituzten ondorioen eta eragiten dituzten arreta-premien arabera.

Hondamendiak

Hondamendi esaten zaio larritasun-maila desberdineko biktima asko


eta kalte material ugari eragiten dituen egoera bati, baldin eta egoera
hori betikotzen ez bada.

Horrenbestez, ondorio hauek definitzen dute hondamendi bat:

T okiko osasun-baliabideak ez dira nahikoa, eta, beraz, beharrezkoa


da beste eremu batzuetako taldeek esku hartzea.

Kalteak larriak izan daitezke, baina denbora-tarte onargarri batean


konpontzen da egoera.

Horren adibidea da uhaldi bat, ondorio hauek eragiten dituenean: jendea


isolatuta geratzea, erreskatatzeko zain; pertsonak desagertzea; behe-­
solairuak urpean geratzea; errepide-mozketak eta hornidura-eteteak; etab.

Horrelako egoera batean, larrialdiko hainbat taldek esku hartu beharko


dute, eta horrek kostu materiala –eta agian, baita humanitarioa ere– dakar
berekin, baina denbora gutxian eremu hori normaltasunera itzuliko da.

Katastrofeak

Katastrofeak larritasun-maila desberdineko biktimen kopuru handia


eta kalte material ugari eragiten ditu hasiera batean, eta gerora, egoera
­larriagotu egiten da, zeharkako ondorioak eta geroagokoak t­arteko;
azken ondorio horiek biktima gehiago eragiten dituzte.

Hau da, hondamendi batean ez bezala, arazoa konpontzeko denbora


­luzatu egiten da, hasierako gertaeraren eraginez sortzen diren egoerak
edo ondorioak tarteko.

Katastrofe baten hiru ondorio mota bereizten dira:

O
 ndorio zuzenak. Gertaerak zuzenean eragiten dituen material-
suntsiketak eta biktimak dira. Esate baterako, lurrikara baten ondorioz
ospitale bat eraistea izango litzateke ondorio zuzen bat.
1.3 irudia.
Uholde bat gertatzean Z
 eharkako ondorioak. Ondorio zuzenek eragindako beste ondorio
komunikazio-bideak negatibo batzuk dira; adibidez, zauritutako biktima batzuek izango
suntsitzea katastrofe baten dituzten ondorioak edo gaizkiagotzeak, ospitalea eraistearen ondo-
ondorio zuzena da. rioz laguntzarik jaso ezin izan dutelako.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 11

Kontuan G
 eroagoko ondorioak edo ondorio berantiarrak. Ondorio
izan! hauek gertaera izan denetik denbora batera agertzen dira, faktore
hauen eraginez: pertsonak hiltzea, urik eta elikagairik eza, osasun-­
Gertatutako ezbeharraren laguntza urria, haurrei prestakuntza egokia emateko ezintasuna,
ondorioek luzaroan komunikazio-bideak nahiz hornidura-sareak galtzea, etab.
iraungo duten ala ez haren
intentsitateak eta ondorio Askotariko ondorioak izan daitezke. Osasun-arloan, hauek aipa dai-
zuzenek baldintzatuko tezke: izurriak, herritarren malnutrizioa, gaixotasunak edo lesioak
dute, baina horrez gain, oker­tzea botikarik edo ekipamendurik ez dagoelako, etab.
garrantzitsua izango da
ezbeharra gertatu eta Horretaz guztiaz gain, osasunarekin loturarik ez duten arazoak aipa-
berehala zer laguntza tu behar dira: haurrak ez eskolatzea, umezurtz kopuruak gora egitea,
ematen den. Behar industria-ehuna galtzea, etxerik ez izatea, etab.
bezalako laguntza ematen
ez bada, hondamendi bat
katastrofe bihur daiteke.
Kontuan izan!
Katastrofe kontzeptuak ez du nahitaez adierazten ezbeharraren ondorioz
zaurituak edo hildakoak egon direnik; hau da, katastrofe bat gertatu dela
esan dezakegu ezbeharraren ondorioak bestelako eremu batzuetan izaten
direnean ere, besteak beste, ekosisteman eta ekonomian.
Nolanahi ere, liburu honetan adiera tradizionalenean oinarrituko gara
funtsean: biktimak eragiten dituzten katastrofeetan, hain zuzen. Izan ere,
osasun-larrialdietako teknikari izango g
­ aren aldetik, guk horrelako egoere-
tan esku hartuko dugu.

Erantzuna hondamendi- eta katastrofe-egoeretan


Ikus dezakegunez, bi egoera horietan ezohiko gertaera batek kalte han-
diak eragiten ditu, eta egoera horrek gainditu egiten du eremu horretako
larrialdi-zerbitzuetako taldeen erantzun-gaitasuna. Bi egoera horien arte-
ko desberdintasun nagusia d ­ enbora da, hau da, zenbat denboran jarraitu
beharko den lagun­tza hori ematen.

Horregatik, hasieran, laguntza bera emango da bi egoera horietan; hau


da, tokiko sistema aktibatzen da, eta eskura dituen baliabide guztiak era-
biltzen ditu biktimak artatzeko eta gertaeraren ondorioak kontrolatzeko.
Sistema horren erantzuteko gaitasunak baldintzatuko du zer bilakaera
izango duen egoerak.

Ondorio zehatzak, bai eta horien intentsitatea eta iraupena ere, honen
araberakoak izango dira: zenbateko bizkortasunez eta egokitasunez eran­
tzuten duen sistemak, bai osasun-ikuspegitik bai logistikaren ikuspegitik.

Hala, larrialdi-sistema on bat duen gizarte batean hondamendia izango


den gertaera bat aise bihur daiteke katastrofe ­baliabiderik gabeko gizarte
batean.

Kontuan izan!
Hondamendi batean eta, batez ere, katastrofe batean, alde handia sor­
tzen da premien eta baliabideen artean (sorospenekoak nahiz teknikoak).
1.4 irudia. Horrenbestez, beharrezkoa da beste eremu batzuetako taldeek esku har­
Gerta daiteke katastrofe tzea, eta askotan, baita nazioarteko laguntza jasotzea ere, gerta­eraren
batek ekosisteman soilik ­intentsitateak gainditu egiten baitu komunitateak edo gizarteak baliabide
eragitea, zauriturik edo propioekin gertaerari aurre egiteko duen gaitasuna.
hildakorik eragin gabe.
12 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.2.2. Katastrofe-arriskua
Zenbaitetan, gertaera hain da ezohikoa, katastrofe bat eragiten baitu, sis-
temaren erantzun-gaitasun guztiak gainditzen dituelako. Baina askotan,
gertaerarekin berarekin loturarik ez duten faktoreen mende dago honda-
Kontuan mendi bat katastrofe bihurtzea.
izan!
Beraz, oso garrantzitsua da faktore horiek identifikatzea, hondamendi
Bai klima-aldaketagatik, bat gertatuz gero, prebentzio modura, horietan eragiten ahalegintzeko.
bai herrialde askotako Faktore horien artean, hauek nabarmendu behar ditugu: klimatologia,
gizarte-gatazkengatik, ezaugarri geologikoak, biztanleria-dentsitatea eta maila ekonomikoa.
egoera ekonomikoagatik
eta garapen-mailagatik,
ziur asko, gero eta Klimatologia
katastrofe gehiago izango
dira etorkizunean, eta Fenomeno klimatologikoek zuzenean eragin ditzakete katastrofeak, edota
horien intentsitatea ere beste arrazoi batzuek eragindako hondamendiak larriagotu ditzakete eta
handituz joango da. katastrofe bat eragin.

K
 atastrofea zuzenean eragiten dute. Adibidez, urakanek, lehorte
handiek eta ekaitzek.

H
 ondamendi bat larriagotu eta katastrofe bihurtzen dute. Esa­
terako, kalte txikiak eragin dituen lurrikara baten ondoren e­ kaitzak
joz gero, lur-jauziak, luiziak eta uholdeak sor daitezke, erreskateak
eta mugikortasuna zaildu egin daitezke, eta elektrizitate-mozketak
gerta daitezke...; eta horrela, hondamendia katastrofe bihur daiteke.

Horrenbestez, fenomeno klimatologiko handiak jasateko arriskua duten


eremuetan handiagoa da katastrofeak gertatzeko aukera ere.

Aukera horiek gutxitzeko, zer klima-arrisku dauden eta zer inten­tsitate izan
dezaketen jakin behar da, beharrezko prebentzio-­neurriak har daitezen eta
erantzuna planifika dadin.

Ezaugarri geologikoak
Esaterako, jarduera sismiko handiko sumendi-lurraldeetan edo tsunamiak
gertatu izan diren eremuetan, handiagoa da katastrofe bat gertatzeko
arriskua. Halaber, arriskua handia da lursailaren ezaugarriak direla-­ eta
­lur-jauziak, harri-erauntsiak eta uhaldiak gerta daitezkeen eremuetan.

Klimatologiarekin gertatzen den bezala, faktore horiek katastrofe bat eragin


dezakete edo beste arrazoi batzuek eragindako hondamendiak larriagotu
di­tzakete. Bestalde, aurreko kasuan bezala, arriskuak aztertzeak, preben-
tzioak eta plangintzak nabarmen gutxituko dituzte katastrofe-aukerak.

Biztanleria-dentsitatea
Osasun-laguntza beharrezkoa den katastrofeetan, gertaerak zenbat
eta pertsona kopuru handiagoa kaltetu, orduan eta larriagoa izango da
egoera. Beraz, kaltetutako eremuan zenbat eta pertsona gehiago bizi,
arrisku handiagoa izango da gertaera batek katastrofe bat eragiteko.
1.5 irudia.
Sumendi-lurraldeetan, Adibidez, 5 graduko lurrikara bat basamortuko eremu batean gertatzen
handiagoa da katastrofe bada, baliteke ondoriorik ez izatea; aldiz, jende asko bizi den eremu batean
bat gertatzeko arriskua. gertatuz gero, katastrofe bat eragin dezake.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 13

Komunitatearen maila ekonomikoa


Maila ekonomikoa faktore erabakigarria da hondamendi bat katastrofe bi-
hurtzeko. ­Hainbat alderditan islatzen da maila ekonomikoa; besteak beste,
alderdi hauek nabarmendu behar dira: larrialdi-sistema, larrialdi-planak,
azpiegiturak eta legedia.

Larrialdi-sistema
Larrialdiak kudeatzeko sistema integral bat –eta ongi prestatutako pertsona-
la eta beharrezko materialak– izanez gero, lehen erantzun azkarra ­emango
zaio ezbeharrari, eta horrela, aukera gutxiago izango dira zeharkako on-
dorioak eta geroagoko ondorioak sortzeko.

Aitzitik, gizarte behartsuenetan, ez dute horrelako sistemarik, ez eta hon-


damendiari erantzun egokia emateko gaitasunik ere; hortaz, hondamendi
horiek aise bihurtzen dira katastrofe.

Larrialdi-planak
Bai arrisku-azterketak eta bai baliabideen eta jarduketen plangintza
–­
larrialdi-­
planetan jasoak– funtsezko tresna dira hondamendiei aurrea
hartzeko eta horien ondorioak minimizatzeko.

Gizarte behartsuenetan, nekez izaten dituzte horrelako planak; horrenbes-


tez, larrialdi-egoeretan, ez dituzte modu eraginkorrean antolatzen eskura
dituzten baliabide apurrak, eta ez dute arriskuetatik prebenitzeko ­neurririk
­hartzen ere.

Azpiegiturak
Kaltetutako eremura sartzeko eta bertatik irteteko bideak, elektrizitatea,
edateko ura, komunikazioak, larrialdietako ibilgailuetarako erregaia, bikti-
mak artatzeko ospitaleak eta abar izateak baldintzatu egingo du gertae-
rak zer ondorio izango dituen.

Legedia
Segurtasun-arloko araudia zorrotzagoa da ahalmen ekonomiko handia-
goa duten gizarteetan. Hala, hainbat gai arautzen dira: zer baldintzatan
eta lekutan eraiki behar den, zer segurtasun-neurri aplikatu behar dituzten
enpresa guztiek, zer baldintzatan erabili eta garraiatu behar diren subs-
tantzia arriskutsuak, nola deuseztatu behar diren hondakin arriskutsuak,
etab.

Herrialde atzeratuenetan, aldiz, ez dago segurtasun-alorreko legedirik edo


oso eskasa da, gobernuek garapena eta herritarren itxurazko ongizatea
lehenesten baitituzte. Horrenbestez, gerta daiteke industriagune arrisku­
tsu bat jar­tzea bultzatzea, inongo segurtasun-araurik edo -kontrolik ezarri
gabe, lanpostuei eta garapen ekonomikoari lehentasuna ematen zaielako,
industriagunearen arriskuen berri izan arren.

Legediaren arloan, aipa daiteke zenbait gobernuk eragozpenak jartzen


dituz­tela beren herrialdean nazioarteko laguntza sartzeko. Unitate honen
amaieran, xehetasun handiagoz azalduko dugu dena.
14 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.2.3. Hondamendi eta


katastrofe motak
Hondamendiak edo katastrofeak aipatzen ditugunean, lurrikarak, tsuna-
miak, sumendi-erupzioak eta abar etorri ohi zaizkigu burura, baina ikasi
berri ditugun definizioak aztertuz, ikus dezakegu zenbait egoera (adibidez,
zirkulazio-istripuak eta laneko edo industriako istripuak) hondamendi edo
katastrofe bihur daitezkeela, baldin eta biktima ugari badaude edo pertso-
na asko badira tartean, eta dauden baliabideak nahikoa ez badira pertsona
horiei guztiei erantzuteko edo pertsona horiek artatu ahal izateko.

Zaila da sailkapenak egitea, kanpo-faktore askok esku hartzen baitute. He-


men, bi sailkapen-eredu ikusiko ditugu: biktima kopuruaren araberakoa,
eta hondamendia edo katastrofea eragin duen kausaren araberakoa.

Biktima kopuruaren araberako sailkapena


Gure inguruan zenbait sailkapen kuantitatibo egin dira, biktima kopurua
eta mota kontuan hartuta, baina horien erabilgarritasuna zalantzan jar­tzen
da. Sailkapenetako bat lehen unean izaten diren biktimen kopuruan oina-
Kontuan rritzen da. Berehalako ondorioei buruz ari denez, hondamenditzat hartzen
izan! da, oraindik ez baitakigu ziur gertaera hori katastrofe izatera iritsiko den.

Biktimak aipatzen Sailkapen honetan, hondamendi mota hauek bereizten dira:


ditugunean,
hondamendiak edo H
 ondamendi txikia. 20 eta 100 biktima artean izan direnean, edo
katastrofeak kaltetutako ospitaleratu beharreko biktimak 10 eta 50 artean direnean.
pertsonei egiten diegu
erreferentzia, eta ez soilik H
 ondamendi ertaina. 100 eta 500 biktima artean izan direnean,
hildakoei. Beraz, nahiz edo ospitaleratu beharreko biktimak 50 eta 250 artean direnean.
eta osasun-laguntzarik
behar ez izan, pertsona H
 ondamendi handia. 500 biktimatik gora izan direnean, edo ospi-
hauek hondamendi taleratu beharreko biktimak 250etik gora direnean.
edo katastrofe baten
biktimatzat hartuko dira: Sailkapen horretan, biktimei soilik erreparatzen zaie, eta ez dira kontuan
etxea erori zaion pertsona, hartzen inpaktu ekonomikoak, ekologikoak, eta abar. Egoeraren lehen
zauri txikiak izan dituena balorazioa egiteko balio du, bai eta hasiera batean zer osasun-baliabide
eta, isolatuta egoteagatik, aktibatu b
­ ehar diren erabakitzeko ere; gero, ordea, ikuspegi zabalagoaz
norbaitek erreskatatu aztertu behar da egoera.
zain dagoena.

Kausaren araberako sailkapena


Historikoki, hondamendiak eta katastrofeak honela sailkatu izan dira:

N
 aturalak. Sumendi-erupzioak, tsunamiak, itsasikarak, tifoiak, torna-
doak, urakanak, lurrikarak, gas-isuri naturalak aintziretan, uholdeak,
uhaldiak, etab.

T
 eknologikoak. Garraiobideek –trena, metroa, tranbia, itsasontzia,
hegazkina, kamioia, autobusa eta abar– izandako istripuak, industria-
istripu larriak, istripu nuklearrak, atentatu terrorista handiak, luiziak,
leherketak, suteak, etab.

S
 oziologikoak. Goseteak, intoxikazio larriak, izurriak, istripuak jende
asko biltzen den lokal edo eremuetan –hala nola kirol-topaketetan
eta musika-­jaialdietan–, gerrak, etab.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 15

Kontuan izan!
Gure herrialdean, uholdeak, uhaldiak eta uraldiak izaten dira arrisku natural
nagusiak; urtero, kalte materialak eragiten dituzte, eta zenbaitetan, baita
biktimak ere.

Jarduerak
4. Azaldu zer den hondamendi bat eta zer katastrofe bat. Zein da bi kontzeptu horien arteko desberdintasun
nagusia?

5. Deskribatu egoera katastrofiko bat. Ondoren, jarri katastrofe horrek izan dezakeen ondorio mota bakoitzaren
hiru adibide. Horretarako, honelako taula bat egin dezakezu zure koadernoan, eta bertan zure erantzunak
idatzi.

Ondorio zuzenak Zeharkako ondorioak Geroagoko ondorioak

6. Uhaldi bat fenomeno natural ohiko samarra da. Askotan, ez du garrantzi handirik izaten; zenbaitetan, hon-
damendi bat eragiten du; eta noiz edo noiz, katastrofe bat izatera iristen da. Planteatu uhaldi bat katastrofe
bihurtzeko aukera ugari dauden egoera bat.

7. Herrialde bateko legeak faktore erabakigarria izan daitezke katastrofe batean. Zergatik? Jarri katastrofe-
arriskua gutxitu dezaketen eta legez arautu daitezkeen alderdien bost adibide.

8. Azaldu zein garrantzitsuak diren larrialdi-planak katastrofeei aurrea hartzeko.

9. Irakurri hondamendi hauek, eta idatzi koadernoan zer hondamendi mota diren: txikia, ertaina ala handia.
a) 250 biktima eragin ditu.
b) Ospitaleratu beharreko 25 biktima eragin ditu.
c) 150 biktima eragin ditu, eta horietatik 20 ospitaleratu egin behar dira.
d) 600 biktima eragin ditu, baina ez da inor ospitaleratu behar.

10. Idatzi koadernoan zer hondamendi motari dagozkion egoera hauek, arrazoia aintzat hartuta:
a) Sumendi-erupzioa.
b) Eraikin bateko gas-leherketa.
c) Uhaldia.
d) Jende-oldea kontzertu batean.
e) Aireko istripua.
f) Izurria.
g) Zentral nuklear bateko istripua.
h) Gerra.
16 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.3. Babes Zibila


Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusia arduratzen da,
azken buruan, pertsona kopuru handia kaltetu dezaketen edo honda-
mendiak eta katastrofeak eragin ditzaketen larrialdi-egoeretarako preben-
tzioaz, bai eta egoera horietan arreta emateaz ere; Barne Ministerioaren
barruan sartuta dago zuzendaritza hori, eta Babes Zibila esaten zaio.

Zerbitzuaren aurkezpen-gutunean adierazten denez, Babes Zibila zerbitzu


publiko bat da, eta helburu hauek ditu:

Arrisku kolektibo larriko egoerak edo katastrofeak prebenitzea.

Horrelako egoerak gertatzen direnean, pertsonak eta ondasunak



­ abestea.
b

Kaltetutako eremuak lehengoratzen eta berreraikitzen laguntzea.

Ekintza horiek aurrera eraman ahal izateko, Babes Zibilak gizarteko bitar-
teko eta baliabide guztiak koordinatzen ditu, eta inondik inora ez ditu
berriak sortzen, lehendik daudenak ordezteko. Adibidez, osasun-laguntza
osasun-larrialdietarako sistemak emango du, eta ez da beste egitura para-
lelorik sortuko katastrofeetan arreta emateko.

L arrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak


moduluan, xehetasunez azaltzen da nola dagoen antolatuta Babes Zibila
­Espainian.

Kontuan izan!
Kontuan izan behar da Babes Zibileko sistema guztiak, bai eta horien plan
eta azterketa guztiak ere, lurralde-eremu batera mugatzen direla. Hau da,
eremu geografiko jakin batean oinarritzen dira –arriskutsua izan daitekeen
enpresa baten inguruko eremu batean, udalerri batean, eskualde batean,
herrialde batean, etab.–, eta bertan balio dute soil-soilik.

1.1 dokumentua
Babes Zibilaren aurrekariak Espainian
1941ean, Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu ondoren eta Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) hasia zela,
Defentsa Pasiboko Buruzagitza Nagusia ­sortu zen Espainian; xede bakarra zuen: aireko erasoak gertatuz gero,
herritarren babesa antolatzea eta zuzentzea.
1960an sortu zen lehenengo Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusia; honek ere, bere sorburu izandako Defentsa
Pasiboko Buruzagitza Nagusiak bezala, lotura zuen armadarekin, eta aginte militarraren mende zegoen.
1967an, Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiak hierarkia-mailan behera egin zuen, eta Guardia Zibilaren Azpizu-
zendaritza Nagusi bat izatera pasatu zen. Geroago, 1976an, azpizuzendaritza hori Gobernazio Ministerioaren
(egungo Barne Ministerioa) mende egotera pasatu zen.
1980. urtean, Konstituzioa aldarrikatu berritan, Babes Zibileko Zuzendaritza
­Nagusia ezarri zen berriro, Barne Ministerioaren mendean. Harrezkero, pertsonen
eta ondasunen babesa ikuspegi zibiletik antolatzen hasi ziren, eremu militarre-
tik kanpo eta Babes Zibilak Europan duen esanahiaren ikuskera moderno baten
­eraginpean.
Euskadin, 1996ko apirilaren 3an onartu zen Larrialdiak Kudeatzeko 1/1996 Legea,
babes zibileko zereginetan boluntario-taldeen parte-hartzea arautzen duena.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 17

1.2 dokumentua
Babes Zibilaren planak Espainian
Espainiako Babes Zibilaren araudi-sistemaren oinarria 7/1985 Legea da, urtarrilaren 21ekoa, Babes Zibilari buruzkoa.
Dakizuen moduan, lege guztiak garatu egin behar dira gero. Lege hori, hain zuzen, abuztuaren 1eko 1378/1985
Errege Dekretuak, arrisku larriko, katastrofeko edo zoritxar publikoko larrialdietan jarduteko behin-behineko neurriei
buruzkoak, garatu zuen.
Babes Zibileko Oinarrizko Araua apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuaren bitartez onartu zen. Larrialdi-planak
egiteko oinarrizko jarraibideak jasotzen dira bertan, eta lurralde-planak eta plan bereziak bereizten dira. Horrez gain,
larrialdi-egoera bat gertatuz gero administrazioek zer eskumen izango lituzketen zehazten du.
Lurralde-planak. Oro har, lurralde-eremu jakin batean – esate baterako, autonomia-erkidego batean, probintzia
batean edo udalerri batean – gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko prestatzen dira.
Oinarrizko arauaren arabera, lurralde-planak plan zuzentzailetzat hartu ahal izango dira, maila baxuagoko
lurralde-­planak (esaterako, udalerrietakoak) integratu ahal izateko.
Plan bereziak. Zenbait arriskuk (adibidez, larrialdi nuklearrek, gerrek, uholdeek eta lurrikarek) eragindako larrial-
diei aurre egiteko, metodologia tekniko-zientifiko bat behar da; hain zuzen, kasu horietarako dira plan bereziak.

1.3.1. Babes Zibilaren funtzioak


Azaldu ditugun helburuak betetzeko, Babes Zibilak oinarrizko funtzio
hauek ditu: arriskuen azterketa egitea, prebentzioa, erantzunaren plan-
gintza egitea eta lehengoratzea.

Arriskuen azterketa
Hondamendiak edo katastrofeak zer egoeraren ondorioz gerta daitezkeen
eta zer ondorio sor ditzaketen aztertuz abiatu behar da. Azterketa hori
eremu jakin baterako egiten da.

Prebentzioa
Arriskuei buruzko informazioa oinarri hartuta, prebentzio-­neurriak ezar dai-
tezke, arriskuak gutxitzeko edo izan ­ditzaketen ondorioak minimizatzeko.

Besteak beste, herritarrentzako informazio-­kanpainak nabarmendu behar


dira; esate baterako, basoetan suterik ez gerta­tzeko egindako aholku-
kanpainak, eta zentral nuklear batean istripua gertatuz gero nola jokatu
behar den azal­tzen dutenak.

Alderdi hau oso garrantzitsua da, hondamendiren


bat gerta­tzean herritarrek ematen duten eran­
tzuna faktore erabakigarria baita egoeraren bi-
lakaerarako: aurrez informazioa jaso badu eta zer
egin behar duen baldin badaki, ez dira ikarazko
erreakzioak gertatuko eta biktima gutxiago izango
dira.

1.6 irudia.
Donostian 2017an XI. Arrisku eta Larrialdien
Kudeaketari buruzko jardunaldiak egin zirela-
eta, Easo Politeknikoan egindako simulakroa.
18 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

Erantzunaren plangintza
Hautemandako arriskuren batek azkenean hondamendi bat edo katastrofe
bat eraginez gero nola jokatu behar den planifikatu behar da. Zeregin
konplexua da, eta bi oinarri hauek ditu:

Egoera horretan sortuko diren behar guztiak identifikatzea.

Zer bitarteko eta baliabide dauden kontuan hartuta, behar bakoitzari


erantzun bizkorra eta eraginkorra nola eman dakiokeen aztertzea.

Plangintza honetan, Babes Zibilak gizarteko bitarteko eta baliabide guztiak


balia ditzake, bai publikoak bai pribatuak. Esate baterako, eliza bat aterpe
gisa erabiltzea aurreikus daiteke, edota arlo pribatuko osasun-pertsonala
mobilizatzea.

Plangintzan, biztanleriari egin beharreko komunikazioekin loturiko alderdi


guztiak ere sartu behar dira: zer informazio mota eman behar zaien, nola
jakinaraziko zaien non dauden laguntza-zentroak edo errefuxiatuentzako
guneak, nork bere burua babesteko zer aholku eman behar zaizkien, etab.

Lehengoratzea
Komunitaterako funtsezkoak diren zerbitzu publikoak berrezartzea, eta
lurraldeko ingurumen-baldintzak nahiz baldintza sozioekonomikoak le-
hengo egoerara eramatea ezinbesteko neurriak dira kaltetutako biztanle-
ria normaltasunera itzultzea lortzeko. Hori guztia koordinatzea ere Babes
Zibilari dagokio.

1.3.2. Babes Zibileko boluntarioak


Babes Zibileko boluntarioen elkarteak dira erakunde horren adierazpen
agerikoena. Egun, Elkarteak Arautzeko Legeak arautzen ditu elkarte horiek,
eta berari­azko aitorpena izan dezakete, beren udalerriko udalaren elkarte
lagun­tzaile diren aldetik.

Babes Zibileko boluntarioek laguntza ematen diete erantzuna ematen


1.7 irudia. esku hartzen duten beste taldeei, eta larrialdi-planak aktibatzen direnean,
Babes Zibileko Euskadiko funtzio propioak izan ohi dituzte; esate baterako, aterpeak antolatzea edo
boluntario-txartelak. jendeari informazioa ematea.

Espainiako zenbait lekutan, boluntario-elkarte horiek larrialdietan esku


hartzeko bitarteko propioak dituzte (adibidez, anbulantziak eta suteen
aurkako ibilgailuak), eta beren gain hartu dituzte tradizioz beste talde edo
zerbitzu batzuek bete izan dituzten funtzioak.

Elkarteak direnez, elkartekideek boluntario gisa ematen dute zerbitzua;


zenbaitetan, gainera, oso ongi antolatuta daude, eta goraipatzeko moduko
prestakun­tza izan ohi dute. Nolanahi ere, gure herrialdean, zerbitzu horiek
profesionaliza­tzea izan da joera nagusia.

Jarduerak
11. Aipatu Babes Zibileko zerbitzuen oinarrizko funtzioak.

12. Azaldu zer den lehengoratzea.

13. Bilatu zure autonomia-erkidegoko Babes Zibilaren funtzioei eta antolaketari buruzko informazioa.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 19

1.4. Osasun-larrialdietako
sistemak
Azaldu dugunez, hondamendi bat edo katastrofe bat gertatzen denean,
lehen erantzuna elementu erabakigarria da ondorioei bere horretan eus-
teko eta egoera are gehiago ez larriagotzeko. Lehen esku-hartze horretan,
funtsezkoa izango da eremu horretako larrialdi-sistema.

Osasun-larrialdi batengatik laguntza eskatzen denean herritarrek


­erantzuna nola jasotzen duten zehazten dute osasun-larrialdietako
sistemek.

Larrialdi- edo katastrofe-egoeran, tokiko osasun-larrialdietako sistema


­Babes Zibilaren koordinaziopean geratzen da, egiturara batzen diren beste
eremu batzuetako edo erakunde espezializatuetako kideekin batera.

Duela urte batzuk, ezohiko hondamendi- eta katastrofe-egoeretan jardu-


teko talde espezializatuak eratzea zen joera nagusia. Egun, ordea, biktima
ugariko larrialdietan arreta emateko beste kontzeptualizazio bat garatu
da, eguneroko errutinaren teorian oinarritua.

Eguneroko errutinaren teoriaren arabera, ohiko egoeretan lan egiten


duten larrialdi-­zerbitzuetako taldeek prest egon beharko dute ezohiko
egoerei aurre egiteko.
Kontuan
izan!
Beraz, larrialdietan arreta eman ohi duten pertsonek prestakun­tza jaso
Aukeratutako ereduak behar dute, hondamendi edo katastrofe bat gertatuz gero berehala esku
eragin zuzena izango du hartzeko prest egoteko. Prestakuntza horren barruan sartzen dira katas-
larrialdi-egoerei erantzun trofeetako medikuntzan aplikatzen diren nazioarteko protokoloak, bai eta
ahal izateko behar den egoera horietan erabiltzen diren ekipamenduen ezagutza eta praktika ere.
logistikaren diseinuan.
Halere, alderdi horietan sakondu aurretik (hurrengo unitateetan egingo
dugu), interesgarria da osasun-larrialdietako sistema nagusiak zein diren
jakitea. Asko eta askotarikoak dira, baina funtsean, denak oinarritzen dira
bi eredu hauetan: angloamerikarra eta europarra.

1.4.1. Eredu angloamerikarra


Ingelesez hitz egiten duten herrialde gehienetan –ia Erresuma Batu
osoan, Ipar Amerikan eta Erdialdeko Amerikan–, bai eta Hego Amerikako
zenbait herrialdetan ere, EMS (Emergency Medical Service) esaten zaio
medikuntza-­larrialdietan arreta emateko sistemari.

Premiazko laguntzaren eskaerak


Eredu honetan, deiak hartzeko zentralak generikoak dira, eta hor jasotzen
dituzte larrialdiko dei guztiak. Laguntza-eskaera ez da bertan kudeatzen,
baizik eta dagokion zerbitzuari transferitzen zaio zuzenean: poliziari, suhil­
tzaileei, osasun-zerbitzuei, etab.

Zerbitzu bakoitzean, deiak hartzen dituzten pertsonek oso protokolo zorro­


tzak aplikatzen dituzte, zehaztutako galdera sorten bitartez, eta jasotako
informazioaren arabera, baliabideak esleitzen dituzte automatikoki.
20 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

Osasun-larrialdietara egindako deiei dagokienez, eredu honetan ez dago


mediku-zerbitzurik (horixe du ezaugarri bereizgarria). Hau da, jasotako
deiei ez die osasun-alorreko pertsonalak erantzuten; beraz, deiak hartzen
dituztenek galdera-­protokolo bati jarraitzen diote, eta, jasotako erantzu-
nen arabera, sistemak zehaztutako baliabideak esleitzen dituzte.

Paramedikuak
Europako herrialdeetan –Erresuma Batuan izan ezik– ezezaguna zaigun
lanbide-figura bat dago: paramedikuak.

Eredu angloamerikarrean, paramediku esaten zaie ospitalez kanpoko


larrialdietan esku hartzen dutenei.

Paramediku izateko eskatutako baldintzak eta prestakuntza, bai eta para-


medikuek betetzen dituzten funtzioak ere, aldatu egiten dira herrialde ba-
tetik bestera. Zenbait lekutan, paramedikutzat hartzen da ospitalera iritsi
aurreko larrialdi­etan jendea artatzen duen pertsona oro.

Beste herrialde batzuetan (adibidez, Ingalaterran, Kanadan, Costa Rican,


Mexikon, Venezuelan eta Panaman), lizentzia edo ziurtagiri ofizial berezi
bat izan behar da titulu hori jasotzeko.

Estatu Batuetan, paramedikuen hiru prestakuntza-maila daude, 80, 300


eta 3.000 prestakuntza-ordukoak, hurrenez hurren.

L ehen maila: 80 prestakuntza-ordu. Maila honetako medikuek


badakite bihotz-­biriketako bizkortzea egiten eta kanpoko desfibrila-
dore automatikoa (DEA) erabiltzen, bai eta tentsio arteriala hartzen,
pulsioximetria egiten eta gluzemia kapilarra neurtzen ere.

 igarren maila: 300 prestakuntza-ordu. Hauek badakite bide


B
periferikoak hartzen eta intubazio orotrakealak egiten, eta botikak
eman ditzakete, medikuek baimenduta, telemedikuntza-sistemei esker.

 irugarren maila: 3.000 prestakuntza-ordu. Azken hauek auto­


H
nomiaz eman ditzakete botikak, eta teknika mota oro aplika dezakete.

1.4.2. Eredu europarra


Sistema honen jatorria Frantziako erregulazio medikoan dago. Eredu angloa-
merikarrean ez bezala, eredu honetan medikuak egoten dira deiak hartzeko
zentralean; horrek bereizten ditu bi ereduak.

Horri esker, deia jasotzen den unean bertan ebalua daiteke laguntza-­
eskaera, eta, beraz, egokiago mobiliza daitezke baliabideak, benetako
laguntza-premiaren arabera. Horrez gain, aukera ematen du zerbitzura
deitu duen pertsonari azaltzeko laguntza iritsi bitartean zer egin behar
duen eta nola egin behar duen.

112, larrialdietarako zenbaki bakarra


1991. urtean, Europako Erkidegoen Kontseiluak kontinente osoan larrialdi-­
deiei erantzuteko zenbaki bakartzat 112 telefono-zenbakia jar­tzera behartu
1.8 irudia. zituen estatu kideak; eta, horrez gain, neurriak harrarazi zizkien, zenbaki
Europako larrialdietarako horretara egindako dei guztiei erantzun eta arreta egokia emango zitzaiela
telefono-zenbakia 112 da. bermatzeko.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 21

Hala, deiak hartzeko beharrezko zentroak sortu ziren, ­koordinazio- eta


kudeaketa-sistema egoki bat diseinatuta. Deiak hartzeko zentro horiek
funtzionamenduan jarri ondoren, EBko herrialde guztietan larrialdi-­sistema
baliokideak ezarri dituzte –baita osasun-alorrekoak ere–, eta zenbaki
bakarrarekin, gainera: 112.

112 larrialdi-zentroetan, ohiko larrialdiko deiak jasotzen dituzte, baina


prestatuta daude koordinazio-zentro modura jarduteko ere, hondamendi
edo katastrofe bat gertatuz gero. Era berean, larrialdietako pertsonalak
hondamendi-­egoeretan esku hartzeko prestakuntza jasotzen du.

Pertsonala eta ibilgailuak


Larrialdi-deiei erantzuteko zentroak garatu ondoren, beste urrats bat egin
zen Europar Batasunean irizpideak bateratzeari dagokionez; hain zuzen,
anbulantzien sailkapen bakarra ezarri zen herrialde guztietarako.

Sailkapen horretan, hainbat irizpide zehaztu ziren: zerbitzua zer anbulan-


tzia motak emango duen, zer ezaugarri izan behar dituzten, eta gutxienez
zer hornidura eta pertsonaleko zenbat kide izan behar dituzten barruan.

Europar Batasuneko UNE-EN 1789:2007 arauak anbulantzia mota hauek


zehazten ditu:

A
 mota. Pazienteak garraiatzeko anbulantziak. Anbulantzia hauetan,
bizia galtzeko arriskurik ez duten, eta ustez izango ez duten, pazien-
teak garraiatzen dira. Mota honen barruan bi azpikategoria daude:
A
 1 mota. Paziente bakarra garraiatzeko anbulantziak.
A
 2 mota. Paziente bat edo gehiago ohatilan edo garraio-aulkian
eramateko anbulantziak.

B mota. Larrialdiko anbulantziak. Pazienteak garraiatzeko, haiei oina-


rrizko tratamendua emateko eta jarraipena egiteko diseinatuta daude.

C
 mota. Zainketa intentsiboetarako unitate mugikorra. Pazienteak
garraiatzeko, haiei tratamendu aurreratua emateko eta jarraipena
1.9 irudia.
egiteko diseinatuta eta hornituta daude.
B motako anbulantzia baten
kanpoaldea eta barrualdea.
22 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.4.3. Eredu espainiarra


Espainian, 903/1997 Errege Dekretuak, ekainaren 16koak, Europako
1991ko araudia betearazten du, 112 telefono-zenbakia larrialdietarako
telefono-­
zenbakitzat ezartzekoa eta beharrezko koordinazio-zentroak
sortzekoa, hain zuzen. Errege Dekretu horrek arautzen du 112 zenba-
kia izango dela larrialdi-zerbitzuetara deitzeko telefono-zenbakia, eta
autonomia-­erkidego guztiak behartzen ditu dei horiei erantzuteko
koordinazio-­zentroak ezartzera.

Geroztik, autonomia-erkidego guztiak ari dira larrialdietarako koordinazio-


zentroak garatzen, eta, horrenbestez, osatuz doa gaur egun daukagun
eredua.

Kontuan izan!
Garrantzitsua da kontuan izatea gaur egun Espainian boluntariotzarako
joera handia dagoela oraindik; horri esker, laguntza-baliabide ugari d
­ aude
−batez ere, anbulantziak−, erakunde askotakoak: askotariko administra-
zioak, GKEak, ­enpresa pribatuak eta beste talde batzuk. Besteak beste
­Espainiako Gurutze Gorria, DYA eta Babes Zibileko boluntarioen elkarteak
aipa daitezke.
Kontuan
izan!
Premiazko osasun- Osasun-larrialdietan jarduten duen pertsonalari dagokionez, oinarrizko
garraioak Osasun Sistema hiru lanpostu zehazten dira, titulazio espezifikoei lotuta daudenak:
Nazionaleko laguntza-
Larrialdietarako teknikariak.
zerbitzuen oinarrizko
zerrenda komunean Erizainak.
daude sartuta, eta, beraz,
finantzaketa publikoak Medikuak.
oso-osorik estalitako
prestazioa da.
Erkidegoetako ereduak
Osasun-alorreko eskumenak autonomia-erkidegoei transferituta daudenez,
erkidego bakoitzak antolatu eta kudeatu behar du 112 zenbakira egiten
diren deiei erantzuteko bere zentroa. Zentro guztiak koordinatuta daude,
eta EBk zehaztutako oinarrizko protokoloei jarraitzen diete.

Hornidurari eta laguntza emateko antolakuntza-moduari dagokionez,


zenbait desberdintasun aurki ditzakegu erkidegoen artean, bakoitzak bere
ingurunearen eta beharren arabera egokitu baitu eredua; horrez gain,
nork bere erara erregulatu eta arautu du.

Lurraldea
Lurralde bakoitzaren ezaugarriak direla-eta –hedadura, uharteak izatea,
irisgarritasun zaileko landa-eremuak edukitzea, dentsitate demografiko
baxua edukitzea, etab.−, sistema egokitu egin behar da, herritar guztiei
behar bezalako zerbitzua eman ahal izateko. Adibidez:

Lehen mailako ospitaleak dituzten hiri handietan, zerbitzua anbulan-


tzien bidez soilik eman dezakete.

Lurralde-eremu zabalagoetan, sakabanatutako herrixka ugari dituz-


tenetan, telemedikuntzako teknika aurreratuak sustatu beharko dira,
eta beharrezkoa izango da helikopteroak edukitzea.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 23

Uharteetan, ezinbestekoa da helikopteroak eta hegazkin txiki medi­


kalizatuak izatea.

Lurralde menditsuetan, bestalde, komeni da landa-eremurako anbu-


lantziak edukitzea, 4x4 trakzioa dutenak.

 oi-mendietako eremu batzuetan kirola egiten denez, mendiko


G
erreskate-­sistema bat izan beharko dute, pertsonal espezializatuarekin.

 ostaldean, berriz, itsasoko osasun-garraiorako sistema bat planifika-


K
tu behar da.

Erkidegoetan antolatuta egoteak, betiere oinarrizko protokolo komun bat


izanik, aukera ematen du ahalik gehien doitzeko bai tokiko beharrei eran­
tzuteko moduak bai baliabideak. Tokiko egitura hori ohiko larrialdietarako
dago diseinatuta, eta baditu ezohiko larrialdi-egoeretan beste erkidego
batzuei –edo estatuko nahiz inguruko herrialdeetako zerbitzuei– laguntza
eskatzeko protokoloak ere.

Koordinazioa
Ikusi berri dugun bezala, Europako araudietan daude jasota larrialdietako
laguntzaren oinarrizko alderdiak, eta, hala, herrialde kideetako zerbi­tzuak
harmonizatzen dira horien bidez. Espainiako lurraldeari dagokionez, arlo
jakin batzuetarako zehaztutako hainbat koordinazio-­sistema ikasi ditugu
beste modulu batzuetan: Osasun Sistema Nazionala bera, Botiken eta
Osasun Produktuen Espainiako Agentzia (AEMPS), etab.

Katastrofe bat gertatuz gero, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendari­tza


Nagusiari (Babes Zibilari) dagokio koordinazio-lanak egitea, eta osasun-
pertsonala dagokion talde operatiboan sartuko da. Larrialdi-­planetan ze-
haztuta egon behar du zein izango den antolakuntza zehatza, eta ahalik
azkarren jarri behar da m
­ artxan.

1.10 irudia.
Uharteetan edo biztanleria
sakabanatuta dagoen
lurralde-eremuetan,
ezinbestekoa da
helikopteroak erabiltzea.

Jarduerak
14. Osasun-larrialdietako laguntzari dagokionez, funtsean, zertan dira desberdinak sistema angloamerikarra
eta sistema europarra? Azaldu.

15. Zer abantaila dakar EBko herrialde guztietan larrialdiko telefono-zenbaki bakarra izateak? Eta anbulantzien
sailkapen bakarra adostu izanak? Erantzun zure koadernoan.

16. Normala al da autonomia-erkidego batek 3 helikoptero izatea, eta beste batek bakar bat ere ez izatea?
Azaldu zure koadernoan zer arrazoi egon daitezkeen bien arteko alde hori justifikatzeko.
24 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.5. Ekintza humanitarioa


Ezbehar bati erantzuteko tokiko larrialdi-sistemek gainezka egiten dute-
nean, laguntza eskatzen zaie inguruko lurraldeei eta eremu horretako bo-
luntarioei. Egoera katastrofikoa denean, berriz, aukera hori ez da nahikoa
izaten, eta ekintza humanitarioaren beharra izaten da.

Ekintza humanitarioa esaten zaio katastrofeetako biktimei lagun­tzeko


egiten diren babes- eta laguntza-jarduerei; jarduera horiek sufrimendua
prebenitzea eta arintzea dute xede, bai eta biktimen biziraupena berma­
tzea eta haien duintasuna eta eskubideak babestea ere.

1.5.1. Ekintza humanitarioaren


printzipioak
Ekintza humanitario orok printzipio hauek izan behar ditu oinarri:
G
 izatasuna. Biktimei behar duten babesa eta lagun­tza eman behar
zaie, eta haien giza duintasuna errespetatu behar da.
Inpartzialtasuna. Biktimei beren egoeraren eta beharren araberako
laguntza eman behar zaie, kontuan hartu gabe zein den haien ideolo-
gia politikoa, militarra edo erlijiosoa, arraza, sexua, nazionalitatea, etnia
eta jatorria. Biktimen bereizkeriarik eza da inpartzialtasunaren oinarria.
Independentzia. Ekintza humanitarioko erakundeek erabaki propioak
hartu behar dituzte, jatorri-herrialdeetan nahiz esku hartu ­behar duten
herrialdeetan baldintzapen politikorik eta ekonomikorik izan gabe.
U
 nibertsaltasuna. Biktima orori lagundu behar zaio, zer lege eza-
rrita dauden eta biktimek zer jatorri duten aintzat hartu gabe. Katas-
trofe bateko biktima guztiak gizateriaren parte dira.
N
 eutraltasuna. Gatazka-egoera batean, ez da egin behar aldeetako
baten aldekotzat jo daitekeen ekintzarik. Hau da, gatazka batean ja-
rrera neutrala eduki behar da.
O
 narpena. Laguntza onartu egin behar da.
L ekukotasuna ematea. Biktimei begira, haien eskubideak babesteko
eta giza eskubideen urraketak salatzeko konpromisoa izan behar da.
Gaikuntza. Laguntza humanitarioa emateko, beharrezko trebakun­
tza eta ezagu­tzak eduki behar dira. Esku-hartze humanitario orotan,
kaltetuei begira, ezinbestekoak dira efizientzia praktikoa eta ­gaikuntza.

1.5.2. Ekintza humanitarioaren


helburuak
Ekintza humanitarioaren helburu nagusia da hondamendi edo gatazka arma-
1.11 irudia. tu batean kaltetutako biztanleen oinarrizko beharrei erantzutea. Hori lortzeko,
Hondamendi edo katastrofe edateko ura, elikagaiak, babesa eta osasun-arreta bermatu behar ditu, funtsean.
bateko biktimei osasun-
E
 dateko ura. Edateko urik ez izatea gaixotasun-iturri da; horrez gain,
laguntza ematea da
higiene falta dakar, bai pertsonarena bai ingurunearena, eta horrek,
ekintza humanitarioaren
helburuetako bat.
era berean, gaixotasunak eragiten ditu.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 25

Egoera hori arintzeko, ekintza humanitarioko erakundeek jendeari


edateko ura emateko lan egiten dute, bai eta saneamendua hobe­
tzeko eta higienea bultzatzeko ere.
E
 likagaiak. Hondamendi-egoeretan, ohikoa da elikagairik ez iza-
tea. Azpiegituren kolapsoa dela eta, ezinezko egiten da elikagaiak
jendearengana iristea, eta, horrez gain, kaltetutako eremuetan, eten
egiten da elikagai-ekoizpena. Biktimek bizirauteko aukera gehiago
izan ditzaten, ezinbestekoa da haiei elikagaiak iritsaraztea, bai eta
elikagai-segurtasuna bermatzea eta sustatzea ere.
B
 abesa. Eraikinak suntsitzearen edo etxerik ez izatearen ondorioz,
beharrezkoa da kaltetutako pertsonei babesa eta aterpea ematea:
mantak, kanpadendak, etab.
O
 sasun-arreta. Zauritutako edo lesionatutako biktimak artatu egin
behar dira, eta, oro har, osasun-arreta bermatu behar zaio kaltetu-
tako biztanleria osoari. Horrez gain, prebentzio-plan bat ezarri behar
da (esaterako, txertoak jarriz), izurririk ager ez dadin.

1.5.3. Nork egiten du


ekintza humanitarioa?
Kontuan
izan! Laguntza humanitarioan eragile ugarik esku hartzen dute. Oinarrizko sail­
kapen bat egin dezakegu; honelakoa, hain zuzen: gobernu-erakundeak,
Duela urte batzuetatik, gobernuarteko erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeak.
zenbait herrialdetako indar
armatuek lankidetza zibiko Kaltetutako herrialdeko agintariek –edo, haren izenean, NBEk– nazioarteari
eta militarrerako unitateak larrialdiko deia egiten dioten unetik esku har dezakete erakunde horiek.
sortu dituzte; katastrofe
humanitarioetan parte
hartzen dute, bake- Gobernu-erakundeak
operazioen edo bestelako
operazioen barruan. Hainbat herrialdek ekintza humanitarioko erakunde ofizialak dituzte, atzerrian
laguntza emateko. Espainian, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako
Espainiako Agentzia (AECID) dago.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia


(AECID) arduratzen da garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko
Espainiako politikak kudeatzeaz.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia Lankide­


tzarako eta Kanpo Harremanetarako Ministerioari atxikita dago, Nazioar-
teko Lankidetzarako eta Iberoamerikarako Estatu Idazkaritzaren (SECIPI)
bitartez. Larrialdi humanitarioak gertatzean Espainiaren eran­tzuna koordi-
natzeaz arduratzen da.

AECIDek logistika humanitarioko bi zentro ditu, bai hondamendi-egoerei


erantzuteko mekanismoak eta denbora arintzeko, bai operatibo humani-
tarioak ezartzerakoan zer egin behar den zehaztuta dagoela bermatzeko:
Zentro horietako bat Torrejón de Ardozeko hegazkin-basean dago
(Madrilen), 2005etik.
Bestea 2008an zabaldu zuten, Panaman, Hego Amerikako herrial-
deetan Espainiaren eta kasuan kasuko herrialdearen arteko aldebiko
erantzun humanitarioa maximizatzeko.
26 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

Gobernuarteko erakundeak
Herrialdeen arteko lankidetza-esparruan, laguntza humanitarioa hainbat
mailatan antolatzen da: mundu mailan –funtsean, NBEren bitartez– eta
Europan.

Nazio Batuen Erakundea (NBE)

Nazio Batuen Erakundea (NBE) nazioarteko erakunde bat da, gai haue-
kiko konpromisoa duena: bakeari eta nazioarteko segurtasunari eustea,
nazioen artean adiskidetasun-harremanak bultzatzea, aurrerapen s­ oziala
sustatzea, bizi maila hobetzea eta giza eskubideak defendatzea.

1945. urtean eratu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 51 herrialdek


harturiko konpromisoari esker.

Nazioarteko lankidetzari dagokionez, NBEk oinarrizko bi helburu ditu:

Nazioarteko zenbait arazo (ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta huma-


nitarioak) konpontzen parte hartzea.

P ertsona guztien giza eskubideekiko eta oinarrizko askatasunekiko


errespetua garatzen eta sustatzen direla bermatzea, arraza, sexu,
­hizkuntza edo erlijioagatiko inongo bereizkeriarik gabe.

NBEk hainbat agentzia ditu ekintza humanitarioaren alorrean lan egiteko:

 CHA (Office for the Coordination of Humanitarian Affairs). Gai Hu-


O
manitarioen Koordinaziorako Bulegoa nazioarteko ekintza humanita-
rioa biltzeaz, mobilizatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den agen-
tzietako bat da, esku-hartze hori eraginkorragoa izan dadin.

 NICEF (United Nations International Children’s Emergency Fund).


U
Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa da, haurren osasun-,
hezkuntza- eta babes-eskubideak betetzea bermatzen duena.

 NHCR (United Nations High Commissioner for Refugees). Iheslarien­


U
tzako Nazio Batuen Goi Mandataria erakunde humanitarioa da; nazioar-
teko akordioak sustatuz, errefuxiatuei konponbideak ematen dizkie.
Estatuekin elkarlanean aritzen da asilo-egituretan, bai eta nazioarteko
begirale gisa ere.

 ME (Osasunaren Mundu Erakundea; ingelesez WHO, World Health


O
Organization). Munduko osasun-gaiak koordinatzeaz eta zuzentzeaz
arduratzen da.

F AO (Food and Agriculture Organization). Nazio Batuen Elikadura eta


Nekazaritza Erakundea da, eta gosetea desagerrarazteko nazioartean
abian jartzen diren jarduerez arduratzen da.

 BGP (Nazio Batuen Garapen Programa; ingelesez UNDP, United


N
Nations Development Programme). Gizakiaren garapen iraunkorra
lortu nahi du. Garapen horren mesedetan, aldaketa sustatzen du eta
herrialdeak beharrezko diren baliabideekin lotzen ditu, herriek bizitza
1.12 irudia. hobeaz gozatu ahal izan dezaten.
NBEren egoitza
New Yorken (AEB).
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 27

EBko Laguntza Humanitariorako Bulegoa (ECHO)

Europar Batasuneko Laguntza Humanitariorako Bulegoa (ECHO)


1992. urtean sortu zen, munduan hainbat pertsonari laguntzeko beharra
zegoela ikusita, eta Europako elkartasunari erantzunez.

Laguntza Humanitariorako EBren adierazpen adostuaren printzipioak ditu


oinarrian –hau da, gizatasuna, inpartzialtasuna, independentzia eta neu-
traltasuna–, biktimen ideia politiko eta erlijiosoak, adina eta sexua edozein
izanda ere.

Laguntza-operazioak finantzatzen ditu, laguntza humanitarioko ekintzak


lekuan bertan gauzatzen dituzten erakundeen bitartez.

Laguntza humanitarioa laguntza mota hauetan oinarritzen da funtsean:


Kontuan larrialdiko laguntza, elikagai-laguntza eta errefuxiatuentzako laguntza.
izan!
Espainian, Garapenerako
Gobernuz Kanpoko
Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE)
Erakundeek (GGKE) leku
garrantzitsua betetzen Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) erakunde sozialak, indepen-
dute garapenerako denteak eta irabazi-asmorik gabeak dira, eta larrialdietan berehala esku
lankidetza-politikako hartzea eta garapenerako lankidetzan aritzea dute xede.
eragileen artean.
Erakunde horiek
Garapenerako Nazioarteko Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu arren, erakunde horien ekintza
Lankidetzarako Espainiako aurreko mendeko hirurogeita hamarreko urteetan indartu zen herrialde
Agentziaren (AECID) garatuetan. Garapenerako lankidetzan jarduten duten erakundeak badira,
GGKE-en erregistroan eman Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) esaten zaie.
behar dute izena, agentzia
horrek koordinatzen baitu GKE asko daude (1.3 dok.), eta horien artean Gurutze Gorriaren eta Ilargi
erakunde horien ekintza, Gorriaren Nazioarteko Mugimendua nabarmendu behar da. Gurutze Gorria
Espainiak kanpoan esku ekintza humanitarioko lehen erakundea izan zen, eta egun, gobernuz
hartu behar izanez gero. kanpoko ekintza humanitarioko sare zabalduena da (1.4 dok.).
Egun, 1.700etik gora dira
erregistro horretan izena Gurutze Gorriak, beste GKE batzuekin lankidetzan, ekintza humanitario-
emandako GGKEak. rako funtsezko bi dokumentu egin zituen: Gutun Humanitarioa eta Honda-
mendietan laguntza emateko jokabide-kodea. Biak hartu dira oinarri­tzat,
nazioartean arlo horretako jarraibideak ezartzeko.
1.3 dokumentua
Beste GKE batzuk
Hauek dira GKE nagusietako batzuk:
Mugarik Gabeko Medikuak (MGM). Medikuntza-alorreko nazioarteko erakunde humanitarioa da, katastrofe
naturalen edo gizakiak eragindako katastrofeen biktimei nahiz gatazka armatuen biktimei laguntza ematen diena,
bai eta ezegonkortasun-egoeran dauden biztanleei ere, arraza, politika edo erlijioagatiko inongo bereizkeriarik
egin gabe.
Munduko Medikuak (MM). Erakunde independentea da, pertsona guztien osasun-eskubidea gauzatzen duena,
batez ere egoera hauetan: krisi humanitarioak, pobrezia, genero-desberdintasuna eta gizarte-bazterketa.
Intermón Oxfam. Garapenerako lankidetzarako gobernuz kanpoko erakunde bat da (GGKE). Sinesmen guztie-
tako pertsonak biltzen ditu, eta elkarrekiko errespetua sustatuz eta balioak, uste sendoak eta jokamoldeak parte-
katuz jokatzen dute.
 osearen Aurkako Ekintza (GAE). Nazioarteko erakunde humanitarioa da, neutrala eta independentea; des-
G
nutrizioari aurre egiten dio, egoera kalteberan dauden pertsonei ura eta bizi-baliabide seguruak bermatuz.
28 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.4 dokumentua
Gurutze Gorriaren sorrera
Gurutze Gorria Henry Dunant enpresaburu suitzarrari esker sortu
zen. 1859an, Solferinoko Gudua izan zen lekuan egotea suerta-
tu zitzaion, Italiaren iparraldean. Dunantek eszena etsigarria ikusi
zuen: 40.000 pertsona hilik, eta beste zauritu asko, inork artatu
ezin zituelako heriotzara ­kondenatuak.
Inguruko herrietako emakumeekin lankidetzan, behin-behineko
ospitale bat inprobisatu zuen eliza batean, eta, bertan, zaurituei
lagundu zien, haien nazionalitatea edo uniformea zeinahi izanda
ere.
1863. urtean, Henry Dunant Europako estatuetako ordezkariekin
bildu zen, eta lehen biltzar humanitarioa egin zuten; bertan, bi
fronteetako zaurituak babesteko konpromisoa hartu zuten. Horre-
laxe sortu zen Gurutze Gorria, eta horrekin batera, Nazioarteko
Zuzenbide Humanitarioa eta ekintza humanitarioa.

Gutun Humanitarioa
Gutun Humanitarioa 1997. urtean egin zuten Gurutze Gorriaren eta Ilargi
Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta gobernuz kanpoko beste zenbait
erakundek.

Dokumentu horren bitartez, gutxieneko arau unibertsal batzuk ezarri nahi


ziren, bai katastrofe edo gatazka bat gertatzean eman beharreko eran­
tzunari buruzkoak –erantzunaren kalitatea hobetzeko–, bai kaltetutako
biztanleriaren aurrean kontu emateari buruzkoak.

Horrela, eskubide, arau, printzipio eta ekintza hauek zehaztu ziren:

E
 skubideak:
Duintasunez bizitzeko eskubidea.
Laguntza humanitarioa jasotzeko eskubidea.
Babeserako eta segurtasunerako eskubidea.

O
 inarrizko arauak:
1. araua. Pertsonengan oinarritutako erantzun humanitarioa.
2. araua. Koordinazioa eta lankidetza.
3. araua. Ebaluazioa.
4. araua. Diseinua eta erantzuna.
5. araua. Jarduna, gardentasuna eta ikaskuntza.
6. araua. Pertsonal humanitarioaren jarduna.

B
 abeserako printzipioak:
1. printzipioa. Pertsonek albo-ondoriorik izan ez dezaten lortzea.
. printzipioa. Pertsona guztiek laguntza inpartziala jasotzeko
2
aukera izan dezaten arduratzea.
3. printzipioa. Pertsonak indarkeriaren eta hertsaduraren ondo-
riozko kalte psikiko eta fisikoetatik babestea.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 29

4. printzipioa. Kaltetutako pertsonei erreparaziorako eta jasan-


dako gehiegikerien ondorioetatik osatzeko eskubideak aldarrika­
tzen laguntzea.

E
 kintzak:
Urez hornitzea, saneamendua antolatzea, higienea bultzatzea,
iraizkinen arazoari irtenbidea ematea, bektoreen aurka borroka­
tzea, hondakin solidoak kudeatzea eta drainatzea.
Elikagai-segurtasuna, nutrizioa eta elikagai-laguntza ematea.
Babeslekuak, kokalekuak eta elikagaiak ez diren bestelako gauzak
ematea: janzteko arropak, oherako arropa eta etxeko tresnak.
Osasun-zerbitzuak ematea, eta transmisioko gaixotasunen aurka
nahiz transmisiokoak ez direnen aurka ­borrokatzea.

Hondamendietan laguntza emateko jokabide-kodea


Gurutze Gorriaren edo jokabide-kodeari atxikitako beste GKE batzuen
nazioarteko ekintzetan esku hartzen duten pertsona guztiek arau hauek
jakin eta onartu behar dituzte:

1. Lehen gauza eginbehar humanitarioa da.

2. Emandako laguntza ez du baldintzatu behar ez onuradunen arra-


zak, sinesmenak eta nazionalitateak, ez eta haien aurkakotzat har
litekeen beste inolako berezitasunek ere. Laguntza emateko lehen-
tasunak beharren arabera soilik ezartzen dira.

3. Laguntza ez da erabiliko iritzi politiko edo erlijioso jakin baten alde


egiteko.

4. Ez dugu jokatuko gobernuen kanpo-politikako tresnatzat.

5. Tokian tokiko kultura eta ohiturak errespetatuko ditugu.

6. Katastrofeei aurre egiteko gaitasuna sustatzen saiatuko gara, tokian


tokiko trebetasunak eta bitartekoak erabiliz.

7. 
Programen onuradunek sorospen-laguntza emateko prozesuan
nola esku har dezaketen pentsatuko dugu.

8. Sorospen-laguntzaren xedea izango da oinarrizko beharrak bete­tzea,


eta, horrez gain, etorkizunean hondamendietarako kalteberatasuna
murrizten ahalegintzea.

9. Erantzukizuna dugu lagundu nahi diegun pertsonen aurrean, bai


eta baliabideak ematen dizkiguten pertsonen edo erakundeen
aurrean ere.

10. Informazioa ematean, edo publizitatea nahiz propaganda egitean,


hondamendietako biktimak gizaki duintzat aitortuko ditugu, eta
ez ditugu hartuko errukia eragiten diguten objek­tutzat.
30 1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak

1.5 dokumentua
Nazio Batuen Gutunaren atarikoa
Guk, Nazio Batuen herrialde garenok, xede ditugu...
e torkizuneko belaunaldiak gerrak eragiten duen zigorretik babestea, gure bizitzan jada bi aldiz eragin baitio giza-
teriari sekulako sufrimendua;
 ure ustea berrestea, dela gizakiaren oinarrizko eskubideetan, dela gizakiaren duintasun eta balioan, dela gizo-
g
nen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunean eta dela nazio handi nahiz txikien arteko berdintasunean;
 aldintza egokiak sortzea, itunek nahiz nazioarteko zuzenbideko beste iturri b
b ­ atzuek ezarritako obligazioekiko
errespetua eta justizia izaten jarrai dezagun, baldintza horien eraginpean;
aurrerapen soziala sustatzea eta bizi-maila hobetzea, askatasunaren kontzeptu zabalago baten barruan;
eta hori lortzeko:
tolerantziaz jokatzea eta, herritar zintzoak garen aldetik, bakean bizitzea;
gure indarrak batzea, nazioartean bakean eta segurtasunez bizitzen jarrai dezagun;
 rintzipioak onartuz eta metodo egokiak baliatuz, ziurtatzea ez dela indar armatua erabiliko, ezpada interes
p
­komunaren zerbitzura; eta
nazioarteko mekanismo bat erabiltzea, herri guztien aurrerapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko.
Hori guztia dela eta, erabaki dugu gure ahaleginak batzea, asmo horiek betetzeko.
Horrenbestez, gure gobernuak, San Frantziskon ahal osoz eta behar den moduan jokatuz elkartu diren gobernu-­
ordezkarien bitartez, bat etorri dira Nazio Batuen Gutuna hitzartzerakoan, eta horren bitartez, nazioarteko erakunde
bat eratu dute: Nazio Batuak.

1.5.4. Ekintza humanitarioaren


nazioarteko lege-esparrua
Herrialde bakoitzaren lege-esparruaz gain, badira lege-­esparru zabalagoak,
herrialdeen arteko harremanak eta gatazkak arautzen dituztenak.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa nazioarteko komunitatearen orde-


namendu juridikoa da, estatuen arteko harremana arautzen duena.

Egun, nazioarteko zuzenbideak, estatuen arteko bake- eta adiskidetasun-­


harremanak arautzen dituenak, garapen handia lortu du, eta bide insti-
tuzionalak izatera iritsi da, nazioarteko oinarrizko erakundeen bitartez.

Estatuek elkarren artean gatazkak dituztenean, nazioarteko zuzenbideak


gatazka horiei konponbide baketsua emateko prozedurak erabakitzen
ditu; prozedura horiek, hain zuzen ere, Nazio Batuen Gutunean daude
jasota (1.5 dok.).

Gatazka beliko bat sortzen denean, gerra-eskubidea dago, egoera horie-


tan ezartzen den nazioarteko zuzenbidearen parte baita. Eskubide horren
oinarria bi hitzarmen hauetan dago:

G
 enevako Hitzarmena. Bertan, nazioarteko zenbait itun daude jasota,
gerrak soldaduengan eta zibilengan dituen ondorioak minimizatzeko
asmoz sinatuak.

H
 agako Hitzarmena. Gerra arautzeari eta arbitrajerako nazioarteko
auzitegi bat sortzeari buruzkoa.
1. unitate didaktikoa. Katastrofeak eta larrialdi-sistemak 31

Horrez gain, Nazioarteko Auzitegi Penala dago, gatazka armatuetan egin-


dako krimenak epaitzen dituena; hau da, zenbait hitzarmenetan jasotako
akordioak betearazteaz arduratzen da.

Laguntza humanitarioari buruzko legedia ez dago gerra-eskubidea bezain


garatuta, eta horrek, aurrerago ikusiko dugun moduan, gatazkak eragiten
ditu zenbaitetan, erakunde humanitarioek herrialde batzuetan esku har­tzen
dutenean.

Europako testuinguruan, Giza Eskubideen Europako Auzitegia dago


−Estrasburgoko Auzitegia eta Giza Eskubideen Europako Gortea ere esa­ten
zaio−; nazioarteko organo judiziala da, eta, zenbait inguruabarretan, bertan
salatu daitezke Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean aitortutako esku­
bideen urraketak. Hitzarmen hori oinarri hartuta adostu dute Europako
zenbait estatuk oinarrizko eskubide batzuk babestea.

Lege-zailtasunak ekintza humanitarioan


Gatazka armatuetako biktimen eskubideak Genevako Hitzarmenetan
­aipatzen dira, baina gaur egun ez da egin oraindik horien pareko alde
ani­tzeko beste hitzarmenik, hondamendi naturalen biktimek laguntza huma-
nitarioa jasotzeko eskubidea dutela xedatzen duenik.

Hondamendi natural bat gertatuz gero, lehenbizi, kaltetutako estatuaren


ardura da gizarte zibila babestea, baina estatu horrek beharrezko lagun­
tza eman ezin badu, larrialdi-deia egin beharko dio nazioarteari. Dei horri
erantzunez joango dira nazioarteko laguntza-erakundeak.

Baina askotan, kaltetutako estatuak ez du laguntzarik eskatzen edo oso


berandu eskatzen du; beste batzuetan, berriz, ez du onartzen herrialde
jakin batzuen laguntza, edota eremuak mugatzen ditu eta ez die bertara
sartzen uzten laguntzera joandako profesionalei. Oztopo horiek guztiek,
noski, arriskuan jartzen dute kaltetutako pertsonen bizia, baina nazioarte-
ko zuzenbideak estatuaren subiranotasunaren oinarrizko printzipioa lehe-
nesten du, kaltetutako biztanleriak laguntza jasotzeko duen eskubidearen
gainetik.

Hori guztia dela eta, ekintza humanitarioko lanetan, oinarrizkoa da lan


diplomatikoa, kaltetutako eremuetara laguntza ahalik azkarren sartzeko
aukera egon dadin.

Jarduerak
17. Definitu ekintza humanitarioa, eta azaldu zer helburu nagusi dituen.

18. Azaldu zer printzipiok gidatzen duten ekintza humanitarioa, eta adierazi zer iritzi duzun bakoitzari buruz.

19. Bilatu zure herrian edo autonomia-erkidegoan ekintza humanitarioa egiten duten erakundeei buruzko in-
formazioa. Azaldu nola sortu ziren, eta zer funtzio eta zeregin dituzten gaur egun.

20. Azaldu, labur-labur, zer diren Gutun Humanitarioa eta Hondamendietan laguntza emateko jokabide-­
kodea. Nork egin zituen dokumentu horiek? Nork bete behar ditu ezinbestean?

21. Lurrikara batek jendea bizi den eremu bat suntsitu du. Satelite bidezko irudiek hondamendi handia izan
dela erakusten dute, baina bertako gobernuak esan du zauritu gutxi daudela eta beren larrialdi-zerbitzuak
nahikoa direla horri erantzuteko. Gobernu horren baimenik gabe, bidal al dezake laguntza nazioarteak?
Babesten al dira suntsitutako eremuan dauden pertsonen eskubideak eta bizia? Azaldu zure erantzunak.

You might also like