You are on page 1of 2

5.1.

SOINUAREN PARAMETROAK

Iraupena.

Musika denboran zehar osatzen den arte bat da. Musikak mugimendua eta iraupena du.
Musikaren mugimendua erritmoa da.

Erritmo hitza grekotik dator, bere sustraia rheo da = korrika noa. Jatorritik, erritmoa
mugimenduarekin lotuta dago.

Erritmoa askea ala neurtua izan daiteke.

Erritmoa garatzeko, mugimendua izanda, gure gorputzeko mugimendutik abiatuko gara.


Haurrak espazio-denborari dagokien orientabidea hobeto ezagutuko du eta koordinazio
psikomotorean aurrerapen nabarmena izango du.

Altuera

Soinuen altuera soinu-gorputzen dardarak gertatzen diren bizkortasunaren araberakoa


da. Zenbat eta azkarragoak izan, orduan eta dardara-kopuru handiagoa izango da eta,
ondorioz, soinua altuagoa izango da. Zenbat eta motelagoak, orduan eta dardara-kopuru
txikiagoa eta, ondorioz, soinua baxuagoa izango da. Bibrazio horiek soinu ugari sortzen
dituzte eta hauekin melodiak osatzen dira.

Soinuak, bere altueraren arabera, grabeak (baxuak) ala agudoak (altuak) izan daitezke.

Soinuaren norabidea: Soinu bat edo soinu-segida bat grabetik agudora doanean, bere
norabidea goranzkoa da eta agudotik grabera doanean beheranzkoa.

Melodia musikaren marra da.

Intentsitatea

Intentsitatea bibrazio zabaltasunaren araberakoa da eta zabaltasun hori, era berean,


soinua sortzean izan duen indar handiagoaren edo txikiagoaren araberakoa da.

Intentsitatea Gogorra (forte) edo ahula (piano) izan daiteke..

Intentsitatea pixkanaka handitzen denean, italierako crescendo (cresc) terminoa


erabiltzen dugu eta, era berean, txikitzen denean decrescendo (decresc) edo
diminuendo (dim) terminoa. Oso erraz ulertzen diren zeinu grafiko batzuk ere
erabiltzen dira:

Handitzeko eta txikitzeko


Soinua iristen zaigun intentsitatea soinu-iturriaren eta antzematen duen belarriaren
arteko distantziaren araberakoa ere bada. Beraz, soinu bat gehiago entzungo da
hurbilago gaudenean. Soinua urruntzen bada, gero eta gutxiago entzungo dugu eta
alderantziz.

Intentsitatea adierazteko erabiltzen diren zeinuak:

PP Pianissimo Oso ahul

P Piano Ahul

mf Mezzo forte erdi fuerte

F Forte Fuerte, ozen

FF Fortisimo Oso fuerte, oso ozen

Tinbrea

Tinbrea edo kolorea deitzen zaio soinuaren kalitateari. Soinu-gorputz bakoitzak modu
desberdinean bibratzen du eta horrek zehazten du soinu-uhinen aldaera eta, ondorioz,
soinu-tinbre desberdina.

Desberdintasun hauek izaten dira:

-Soinu-gorputzaren izaeragatik, hau da, materialaren arabera: zura, metala, larru


teinkatua, etab.

- Soinua ateratzeko moduagatik, hau da, jotzeko eta interpretatzeko moduaren arabera:
kolpatzea, igurtzea, hazkatzea, etab.

Beraz, soinu bera, adibidez, do, desberdin entzungo da xirula batek, biolin batek edo
tronpeta batek jotzen badu edo intonatu egiten bada. Musika tresna bakoitzak tinbre bat
du eta honek besteetatik bereizi eta identifikatu egiten du. Edo, bibolin batean, sokak
igurtzi edo pultsatu egin daitezke, gitarra batean tinbrea aldatu egiten da, sokak hatz-
mamiekin edo azazkalekin pultsatzen badira eta txindata batek tinbre desberdina
emango du feldrozko makila batekin jotzean, zurezko makila batekin jotzean edo
metalezko esquila batekin jotzean.

Tinbre-aldaeran eragin du, gainera, erabiltzen den materialaren kalitateak. Beraz, soinua
argia, ahoskabea, atsegina edo gogaikarria izango da.

Eguneroko soinuak eta jadanik gure ohiko zeregina osatzen dutenak entzunez, belarria
gero eta gehiago ohitzen da tinbre-desberdintasunetara, antzeko soinua duten objetu eta
musika-tresnak ezagutuz, pertsonak beren ahotsaren tinbrearen bidez identifikatuz.

You might also like