You are on page 1of 2

GAURKO GAIA

Mikel Laboa hil da

Atzo goizean zendu zen, 74 urterekin, azkenaldian osasunez makal ibili ondoren. Ez
Dok Amairuren sortzaileetakoa, euskal kantagintza berriaren suspertzailea eta
belaunaldiz belaunaldi iraun duen kantari eta musikaria izan da. Gorpua eraman dute
dagoeneko Donostiako Errekaldeko beilategira eta bihar goizean erraustuko dute.
Abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko domina eman behar zion;
Donostiako Udalak hirikoa emango dio.

Azken egunak etxean osasunez makal eman ondoren atzo ingresatu zuten Donostiako
Poliklinika erietxean Mikel Laboa (Donostia, 1934), eta gaur goizean hil da Marisol
Bastida emaztea eta seme-alabak alboan zituela.

Gorpua dagoeneko eraman dute Donostiako Errekaldeko beilategira eta bihar 11:15
aldera erraustuko dute, hantxe. Familiakoak eta hurbilekoak goizetik daude
beilategian, eta eguerdirako hasi da gizarte eta kultur munduan ezaguna den jendea
hara hurbiltzen. Eguerdian, besteak beste, Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta
Jakin-eko burua, Mari Karmen Garmendia Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia eta Jose
Mari Gorrotxategi
gozogile ezaguna han izan dira dagoeneko familiari samina adierazten. Arratsaldean,
berriz, han izan dira Benito Lertxundi, Urko, Ruper Ordorika, Xabier Lete, Joseba
Tapia, Fermin eta Jabier Muguruza musikariak edota Bernardo Atxaga idazlea.
Agintariak ere hasi dira heltzen.

Izan ere, Mikel Laboa euskal kantagintza berriaren ildoko musikari eta kantari
handienetakoa izan da, Ez Dok Amairuren sortzaile eta kide ezagunenetakoa.
Belaunaldiz belaunaldi iraun du Laboaren arrakastak, eta bere garaikideena ez ezik,
gazteen miresmena jaso du behin baino gehiagotan. Joxean Artzeren letraren gainean
ondu zuen Txoria txori, esaterako, euskal kantarik ezagunenetakoa bihurtu da.
Artzerenak bezala, hainbat euskal poetaren letrak musikatu zituen.

Euskal kantagintza tradizionala jorratu zuen, alde batetik, besteak beste,


aintzinako doinu eta abestiak berreskuratuz. Bestetik, bide erabat esperimental eta
berritzaileetan aritu zen, Lekeitioak horren adibide.

Medikuntza ikasi zuen eta haurrentzako psikiatra izan zen ogibidez.

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko
abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen. Aditu askoren ustez XX.
mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da,
bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena.

Diskografia
1. Lau herri kanta, 1964 (EP)
2. Ursuako kantak, 1966 (EP)
3. Bertolt Brecht, 1969 (EP. Bertolt Brechten letrekin)
4. Haika mutil, 1 969 (EP)
5. Euskal kanta berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
6. Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt
Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
7. Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
8. Sei, 1985.
9. Lekeitioak, 1988 (7.etik 11 .era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak)
10. Hamabi, 1989
11 . Hamalau, 1994
12. Mikel Laboa zuzenean, 1997
13. Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
14. 60ak+2, 2003 (lehen obren bilduma).
15. Xoriek - 17, 2005.
16. Lekeitioak, 2007 (berrargitalpena, CD bikoitzean)

Informazio iturria: www.argia.eus eta wikipedia(eu)

You might also like