You are on page 1of 10

ALBOKA MUSIKA TALDEA

Alboka taldea
1994.ean sortu
zuten Txomin
Artola, Joxean
Martin Zarko, Joxan
Goikoetxea eta Alan
Griffinek. Orduan
izen bereko diskoa
plazaratu zuten,
autoproduzioaren
bidetik.
Letrarik gabeko
kantuak jotzen
zituzten soilik
hasiera hartan, eta
gero Xabier San
Sebastian izan
zuten ahots
kolaboratzailea.
1998an bigarren
diskoa atera zuten
Albokakoek. Txomin
Artolak taldea utzi eta
Juan Arriola biolin
jotzailea gehitu
zitzaien.
Hirugarren diskoa
2000.ean etorri zen,
eta Resistencia
madrildar disketxearen
bidez, Marta
Sebesteyen hungariar
ospetsuak sei abesti
kantatzen zituen.
DISKOGRAFIA
Egurraren orpotik dator
(1993)
Lehenengo geltokian (1988)

Libertango (1991) Alboka (1994)

Goazen lagun (1996)


Kollage (1991)
Quartet (1997) Supernova (2000)

Bati ttun-ttun (1998)


Lorius (2001)

Bi beso lur (1998) Lau anaiak (2004)


Joxan Goikoetxea

Hernanin jaio zen, 1967- XII – 17an

Musika, kantua eta dantza alorretan murgildurik


abiatu zen musika munduan, txistuarekin hasera
batean eta akordeoiarekin beranduago. Lan
horiek, Donostiako Musika Kontserbatorioan
egiten ari zen ikasketekin osatu zituen eta
ondoren Le Thor (Frantzia) hirian ikasketak
jarraitu zituen.

Richard Galliano akordeoilari frantsesaren eranginpean, bere bi lehen diskoak,


LEHENENGO GELTOKIAN (88) eta KOLLAGE (91), “ egin zituen.
.Astor Piazzolaren omenezko LIBERTANGO (1991) ere grabatu zuen.
1985 urteaz geroztik irakasle lanetan ari da Hernaniko Musika eskolan.

Aldi berean, antzerki nahiz telebistako lanetarako musikaren egile ere bada.

Musika tradizionalari dagokionez, Joxan Goikoetxearen ibilbidea bi egitasmo


paraleloetan banatzen da: batetik, zuzeneko folk tradizonalaren alorrean, ALBOKA, hiru
grabaketa diskografiko eginez - ALBOKA (94), BI BESO LUR (98) , LORIUS (2000) eta
LAU ANAIAK (2004) ; bestetik, Juan Mari Beltranekin batera sortutako lanak -
EGURRAREN ORPOTIK DATOR...(93) eta BETI TTUN- TTUN (98) -. Musikaren
esperimentazio eta birziklapenaren gainean, berarentzat ezinbesteko erreferentzi puntua
den Suso Saiz gitarra-jole eta ekoizlearekin batera estudioan lan egin du. Elkarrekin
QUARTET (97), zuzenean, eta ELEKTRO PSYCHODELIC FILM MUSIC REMIX (2000)
grabatu dituzte.

LIBERTANGO lanaren ondoren, AMETSAREN BIDEA (94) , METROPOLIS (95) eta


SUPERNOVA (2000) sortu ditu. Hiru elementu horiek uztartzen dituen GOAZEN LAGUN
(96) ere plazaratu du Joxanek. Sortze-kontzeptu berri hau oinarri harturik, AZTARNA,
euskal artisten lanak formatu berri honetan argitaratzekotan asmatutako zigilu berria
sortzera animatu zen.
Musika hauek bizirik
irauten eta musikari
hauek bere jakin nahiak
bete dutelakoan saiatu
dira bilduma hauek
egiten.
IItziar Iturzaeta

You might also like