You are on page 1of 2

Lizardi.

Galdetegia

1. Non eta noiz jaio zen Xabier Lizardi? Zein zen bere benetako izena?

Zarautzen jaio zen 1896an. Bere benetako izena Jose Maria Agirre zen.

2. Zer ikasi zuen?

Zuzenbide ikasketak egin zituen.

3. Non egin zuen lana? Zein lanbide izan zuen?

Tolosan lan egin zuen, lantegi bateko gerente.

4. Noiz hil zen? Gertuko batzuen heriotzak bizi izan zituen, zeinenak? Heriotza
horiek izan al dute isla bere poesian?
1933an hil zen Tolosan, neumoniak jota. 17 urte zituela, gurasoak hil zitzaizkion.
Jaio bezain laster, alaba hil zitzaion. Gero, Xabiertxo semea, umetan hil zen.
Amona ere hil zitzaion.
Bai, heriotza horiek izan zuten isla bere lanean. Hildako alabari Otartso utsa
olerkia eskaini zion. Gero Xabier semeari Xabiertxoren eriotza poema eskaini
zion. Azkenik, amonari Biotzean min dut idatzi zion.

5. Zein gai ziren nagusi haren lanetan?

Heriotza, natura, kristautasuna, abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna.

6. Zer genero landu zuen bereziki? Beste genero batzuk jorratu al zituen? Zein?
Zeinekin lortu zuen arrakasta?
Bereziki olerkia landu zuen. Antzerkia ere landu zuen (Lañ o ta izar, 1932; Bi
aizpak, 1932 eta Ezkondu ezin zitekeen mutilla, 1953) eta kazetaritza ere bai.
Aldizkari hauetan parte hartu zuen: Euzko Deyan, Argian, Euzkadin, El Dían…
Arrakasta handiena antzerkiarekin lortu zuen, jende ikasiak euskaraz ez
zekielako eta euskaldunak ez zeudelako euskaraz eskolatuak; horregatik,
antzerkia herriarengana errazago iristen zen.

7. Pizkundearen helburuekin bat etorrita, zein zen bere helburua?

Menderatutako herriak literaturaren bidez berpiztea.

8. Zein izan ziren bere obra nagusiak?

Biotz begietan,Umezurtz olerkiak

9. Zergatik ez zuen lortu Lizardiren olerkigintzak arrakasta?


Bere poesia giza maila kultural handiko pertsonentzat zegoelako idatzia, eta
euskaldun jendea gaztelaniaz eskolatua zenez, ez zen gai hura ulertzeko.

10. Euskaltzaleak taldea.Zein zen haren helburua? Zer egiten zuten?

Talde horren helburua euskal kultura suspertzea zen. Olerti egunak deiturikoak

antolatu zituzten, horien artean Lore jokoak.

11. Zergatik izan du Xabier Lizardik euskal literaturan halako aitortza?

Adituen ustez, bera izan delako olerkaririk gailenena, teknika berrien bitartez

balio berriak ekarri zizkion euskal lirikari.

You might also like