You are on page 1of 9

IMMUNITATE SISTEMA

IMMUNITATEAREN OROKORTASUNAK

Toxinei edo edozein mikroorganismori aurre egiteko gorputzak duen ahalmena da


immunitatea.

A. Berezko immunitatea/naturala/inespezifikoa
B. Immunitate espezifikoa/hartutakoa/ikasitakoa

Biek batera dihardute babeserako. Ad. Fagozitoek (ines.) eta linfozitoek (esp.)

BEREZKO INMUNITATEA (naturala, inespezifikoa)

Defentsa sistemaren lehen lerroa osatzen dute.


 Barneko sistemak: fagozitosiaz arduratzen diren zelulak
 Kanpoko sistema: azala, urdaileko azidotasuna

Gorputzeko egituraren osagaiak dira, heredagarriak:


1. Fagozitosiaz arduratzen diren leukozitoak eta makrofagoak.
2. Barrunbe ezberdinetako azidotasuna: urdailekoa, gernukoa, baginakoa…
3. Larruazala
4. Odoleko substantzia ezberdinak:
 Lisozimak: horma bakterianoa apurtzen dute.
 Osagarri sistema: patogenoen fagozitosia edota lisia aktibatzen du.
 Interferoiak: mota ezberdinekoak, ehun ezberdinek jariatuak. Minbizi
zelulen aurka garrantzia dute. T linfozitoak/ek aktibatzen ditu (?)

Heredatzen denez, informazio dena geneetan gordetzen da. Gene kopurua mugatua
denez, garraiatu daitekeen informazioa ere mugatua da. Beraz, immunitate
inespezifikoaren prozesuek patogenoen ezaugarri oso orokorrak ezagutzen dituzte, eta
prozesu orokorrak izango dira beraz. Ad: gram – bakterioen kasuan, sist. inespezifikoak
mintzeko lipopolisakarido molekula ezagutzen du.

Gorputzeko zelulak arrotzengandik bereizten dituzte sistema honetako zelulek.


Horretarako patogenoen mintz plasmatikoko molekulak (patogenoari lotutako patroi
molekularrak) lotzeko hartzaile espezifikoak dauzkate.

1
IKASITAKO INMUNITATEA

Gorputza Ag batekin kontaktuan jartzean gorputzak horrelako immunitatea garatzen


edo ikasten du. Patogeno espezifikoen aurkako defentsa burutzen dute.

Oso sistema garrantzitsua da espezifikoa delako. Txertoaren oinarria hau da finean.

Bi motatakoa:

1. Inmunitate humorala (B): Patogenoa sartzean gorputzak Ac-ak ekoizten ditu. Hauek
odoleko globulinak dira eta patogenoa hiltzeko gai dira. Antigenoaren presentzian B
linfozitoak hau lotu eta kitzikatu egien da. Ac jariatzen dituen plasma zelula bihurtzen
da.
 Patogenoak: Bakterioak batez ere.

2. Inmunitate zelularra (T): gorputzak T linfozito aktiboak ekoizten ditu. Patogenoa


ukituz edo gai toxikoak askatuz hau hiltzen dute. T mota ezberdinak daude.
 Patogenoak: Birusek infektatutako gorputzeko zelulak hiltzen dituzte.
Bakterioen aurka, onddoen aurka, erreakzio alergikoetan, minbizi zelulen aurka,
birlandaketetako errefusan… dihardute.

Antigenoa (Ag)

Patogenoaren zati bat da,molekula handia: proteina edo lipopolisakaridoa.


Antigorputzen ekoizpena bultzatzeko gai da.
Molekula arrotza izan behar du, gorputzarentzat kaltegarria...
Epitopoa agertu ohi da: antigenoan errepikatzen den zati bat.
Bi zonalde:
-Mugatzailea: espezifikoa, Ac lotzen duena.
-Eramailea: osagarri sistemaren proteinari lotzea, ehunetan zeharreko mugimendua
baimentzea… da bere funtzioa.
*Haptenoa: mugatzailea du baina eramailea falta zaionez, ezin du Ac lotu eta ez du
erantzun immunea sortzen.
Erantzuna sortzeko antigenoak linfozitoa aktibatu behar du. Linfozitoaren arabera
erantzuna humorala edo zelularra izango da.
Batzuetan antigeno baten determinante antigeniko ezberdinak izan ditzake B
linfozitoak (?). Hori dela eta antigorputz mota ezberdinak ekoizteko gaitasuna dauka. Oso
ohikoa da.

2
LINFOZITOEN KLONAK

Ag sartu aurretik B eta T linfozito klon ezberdinak daude organo linfoideetan, latenzian.
Antigenoa sartzean B eta T linfozitoak kitzikatzen dira eta erantzun humorala edo zelularra
abiarazten dute.

Latentzian dauden linfozitoak Ag lotzeko gai dira, baina ez dute oraindik aktibitate
immunerik.
Klona: Aitzindari berdina duten talde bateko linfozito denak, erreaktibitate bereko
linfozito denak, Ag berdinak kitzikatzen dituena eta aktibatuta erantzun bera ematen
dutenak.
B linfozitoak zel gehiago eman, batzuk desberdindu eta honek Ac ekoitziko ditu.
T linfozitoa bada, T aktibo bihurtuko da eta odolera jariatu eta hemendik ehunetara...
sistema horretan mantenduz.

Jaioberrietan klon ezberdin ugari daude (milioika). Haurra Ag espezifiko askori aurre
egiteko gai da ondorioz. T eta B linfozitoak ekoizteko beharrezko informazioa genoman
metatua badago eta hau mugatua bada (1000 gene B eta T ekoizteko), nola da posible klon
kopuru hori?
Linfozito bihurtuko den aitzindararen genomaren gene batean dago idatzia izango den
hori. Gene horren segmentuak konbinazio posible ugaritan antolatzen dira. Konbainazio
bakoitzak linfozito espezifiko bat emango du, desberdintze edo ugaltze prozesuan. Honela,
espezifikotasun oso handia lortzen da.

Linfozito batek Ag bat bakarrik lotzeko gaitasuna erakusten du. B linfozitoen kasuan
kausa Ig ezberdinak dira. Heltze prozesuan, h muinean, Ac-ak ekoizten dituzte eta hauek
mintzera garraiatzen dituzte. Mintzean 100.000 egon daitezke.
T linfozitoaren kasuan proteina hartzaileak ekoizten dira eta mintzera garraiatzen. Kasu
honetan, mintzean proteina hartzaile molekula ugari daude, eta Ag espezifikoa lotuko dute.

Linfozitoak Ag ezagutu eta lotzeko makrofago baten beharra du, Ag hori makrofagoari
lotuta agertu behar baita. Makrofagoak 1IL ekoitzi eta jariatzen du. Honek linfozitoek
kitzikapen handiagoa dakar.

B LINFOZITOAK-INMUNITATE HUMORALA

1. LATENTZIA. Latentzian dauden B linfozito klon ugari dauzkagu.


2. AKTIBAZIOA. Antigenoa sartzean, makrofago batek lotuko du eta horrela B linfozitoak
Ag lotzeko gaitasuna izango du eta kitzikatu egingo da. Gainera, makrofagoak Ag
erakutsiko dio linfozito laguntzaileari (Th), Ag lotu eta kitzikatuz, eta T linfozito
laguntzaile honek B linfozitoaren kitzikapena areagotuko du.
3. UGALKETA. B linfozitoak ugaldu egiten dira:

3
a. Batzuk ez dira ezberdintzen. Honi esker, organo linfatikoetan klon horretako B
linfozito kopurua handitzen da. Oroimen zelulak deritze.
b. Ezberdintzen direnak plasmoblasto bihurtzen dira. Plasmoblastoek zatitzen
jarraitzen dute 9 aldiz. Bakoitzetik, 500 zelula espezifiko lortzen dira azkenik.
Zelula plasmatiko deitzen zaie, eta antigorputzak ekoizteko eta jariatzeko
gaitasuna daukate.

Oroimen zelulei esker B linfozitoek bi erantzun mota sor ditzakete: primarioa edo
sekundarioa.

ERANTZUN PRIMARIOA

Antigenoa gorputzean sartzen den lehen aldian sortzen da. Alde batetik oroimen
zelulak eta, bestetik, zelula plasmatikoak ekoizten dira. Odoleko Ac kopurua handitzen da
aste baten buruan odolean Ac ekoizten hasten baitira. Kopurua erantzun sekundariokoa
baino askoz txikiagoa da. IgM ekoizten da nagusiki.

ERANTZUN SEKUNDARIOA

Antigenoa bigarren aldiz sartzen bada, oroimen zelulak daudenez, bigarren erantzuna
askoz azkarragoa, bortitzagoa eta luzeagoa izango da, kontzentrazio altu hori hilabetetan
luza baitaiteke. Ordu batzuetara hasten da Ac kontzentrazioa igotzen. IgG ekoizten da
nagusiki.
Txertaketa oroimen zeluletan oinarritzen da. Pazienteari patogeno espezifiko baten kopuru txikia edo
patogeno inaktiboa sartzen zaio eta honen aurkako Ac edo T linfozito aktiboakekoizten dira ehun linfatikoetan
gorde daitezen. Hurrena patogeno hau sartzerako gorputza prest izango da.

ANTIGORPUTZAK

B linfozitoek ekoizten dituzten γ globulinak1 dira.


Katea polipeptidiko ezberdinez osatuak daude: arinak eta astunak.
Gehienetan bi arin eta bi astun. Astunek Y osatzen dute eta arinak astunekiko era
paraleloan kokatzen dira.
 Zati aldakorra (Fac): Kate arin eta astunen muturrek osatzen dute. Honek Ag lotzen
du, Ac-ri espezifikotasuna ematen baitio.
 Zati iraunkorra (Fc): Osagarri sistemaren proteinekin edo gorputzeko bestelako
egiturekin lotzeko.

1
Globulinak proteina plasmatikoen %20ª dira

4
Antigorputz motak

Ig G: erantzun sekundarioan ekoizten den Ac mota nagusia, txikia.


Ig M: erantzun primarioan ekoizten den Ac mota nagusia, oso handia.
Ig A: kanpoko jariakinetan,mukosetan, agertzen den Ac nagusia da listuan,
esnean...
Ig D
Ig E: erreakzio alergikoen eragilea.

Bizitzan zehar odolean dagoen Ac kopurua aldatuz doa. Kontzentrazio maximoa 8


urterekin lortzen da eta ondoren jaisten hasten da.

Ekintza bideak

1. Osagarri sistemaren kitzikapena: azkenean lisia, aglutinazioa edo bestelako


prozesuen bidez patogenoa hiltzen da.
2. Eraso zuzena: prozesu ezberdinak darabiltzate antigorputzek, baina oso arraroa
da.
 Aglutinazioa: Patogeno bati hainbat antigorputz lotzen zaizkio.
 Hauspeatzea: Patogenoak oso handiak direnez, hasieran disolbagarriak
diren molekula hauek hauspeatzen dituzte disolbaezin bihurtuz.
 Neutralizazioa: Patogenoen zonalde toxikoak estaltzen dituzte,
toxikotasuna ezabatuz.
 Lisia: Indartsuenek batzuetan patogenoaren lisia eragin dezakete.

T LINFOZITOAK-ERANTZUN ZELULARRA

Organo linfatikoetan latentzian daude. Timoan bihurtzen dira heldu. Klon bakoitza
espezifikoa da, beraz Ag espezifiko hori gorputzean sartzean linfozito hauen kitzikapena
gertatuko da.
Batzuk oroimen zelula eta beste batzuk T linfozito aktibo bihurtuko dira. Aktiboak
timotik edo gongoiletatik odolera jariatzen dira, ondoren ehunetara, linfara... eta zirkuito
horretan dihardute.
Oroimen zelulei esker erantzun primarioa eta sekundarioa existituko dira.

EZBERDINTASUNAK

1. B linfozitoak lotzen duen Ag proteina edo polisakaridoa izan daiteke. T linfozitoak


lotzen duen Ag beti polisakaridoa da.
2. B linfozitoak Ag lotzeko mintz plasmatikoan Ac-ak ditu. T linfozitoaren kasuan Ag-a
azaleko proteina hartzaileak lotzen du.

5
3. B linfozitoak Ag askea lot dezake. T linfozitoak Ag lotzeko, honek zelula aurkezle bati
lotuta egon behar du. Zelula aurkezleek mintzean MHC deritzon proteina espezifikoa
daukate eta honi lotutako Ag-a lot dezake T linfozitoak.

Zelula aurkezleak:

Markofagoa, zelula dendritikoa (monozitoetatik eratorriak: odoletik ehunera


sartzean ehunaren arabera zel batean edo bestean ezberdintzen dira.) edo B linfozitoa.
Zelula aurkezleak gehienetan makrofagoak dira. Zelula hauek patogenoa
fagozitatzen dute eta barnean liseriketa prozesua gertatuko da. Prozesu honetan
patogenoa apurtu eta antigenoa askatzen da. Hau zelula aurkezlearen mintzera
garraiatzen da eta bertan MHC proteinari lotzen zaio.

MHC proteinak:

Histokonpabilitate nagusiaren antigenoak dira. Zelulen mintzean dauden


glikoproteina antigenikoak dira, antigenoa lotzeko gai diren proteina bereziak alegia.
gorputzeko zelulak arrotzengandik bereizteko erabiltzen da.
6. Kromosoman dauden 4 genek kodetzen dituzte eta oso polimorfikoak dira, hori
dela eta transplanteetako errefusa.
Gene hauek Histokonpatibilate Nagusiaren Konplexua osatzen dute.
Gorputzeko zelula guztietako mintzean agertzen dira MHC proteinak globulu
gorrietan izan ezik.
Giza Antigeno Leukozitarioa deitzen zaio lehenengo aldiz leukozitutan aztertu
zirelako.
Bi motatako MHC proteina ezberdin kodetzen dituzte gene hauek:
1. MHC I: gorputzeko zelula guztietan (eritrozitoetan ez) daude. Antigenoa lotu
eta T linfozito zitotoxiko bati erakusten dio.
2. MHC II: zelula aurkezleetan (makrofago, zel dendritiko, B linfozito). Antigenoa
lotu eta T linfozito laguntzaile bati erakusten dio.

Koartzaileak:

 T zitotoxikoen hartzaileak koartazaile espezifiko bat dauka, CD8 motakoa.


Koartzaile honek MHC I molekula lotzeko gaitasuna dauka (ezin du MHC II
lotu). Horregatik, T zitotoxikoak antigenoa ezagutzeko honek MHC I-i lotuta
egon behar du.
 T laguntzaileek berriz CD4 motako koartzailea dute, MHC II baino lotu ezin
duena.

6
T LINFOZITO MOTAK

Oroimenekoak alde batera utzita.

1. ZITOTOXIKOAK (CD8): zelula arrotzak zein gorputzeko zelula anormalak


lotzeko eta hiltzeko gaitasuna dute. Ukimen bidezko mekanismo bidez hiltzen
dituzte. Kontaktuaren eraginez gai zitotoxikoak askatzen ditu:
a. Perforinak: mintzean sartzen da poroak osatuz, ura eta ioiak sartu
eta lisi osmotikoa eraginez).
b. Granzima: apoptosia bultzatzen du zelula patogenoan sartuz eta
honen kaspasak aktibatuz.
Birusen, bakterio batzuen eta onddoen aurkako defentsa.
Errefusen eragile.

2. LAGUNTZAILEAK (CD4): B eta T linfozitoen ugaltzea eta kitzikapena eragiten


dute linfokinak askatuz:
a. IL2: T zitotoxikoen hazkundea eta ugaltzea bultzatu
b. IL4: B linfozitoen ugaltzea eta desberdintzea (zel plasmatiko)
bultzatu
c. Makrofagoen kitzikapena
d. Autokitzikapena, T laguntzaile gehiagoren kitzikapena
3. EZABATZAILEAK (CD4+CD25): T linfozito zitotoxikoen eta B linfozitoen
funtzioa inhibitzen dute erantzun immunea gehiegizkoa izan ez dadin. Bestela,
gorputzeko ehun osasuntsuak kaltetu litezke.

TOLERANTZIA IMMUNITARIOA

Immunitate sistemak duen gorputzeko berezko zelulen aurkako erreaktibitatea


mugatzeko gaitasuna.
Zel immunitarioek ezin dituzte gorputzeko zelulen ezaugarri antigenikoak ezagutu.
Gorputzeko egitura baten aurkako linfozitorik ekoiztuko balitz autosuntsipena gertatuko
litzateke, hau da, linfozitoek gorputzaren aurkako erreaktibitatea (gorputzeko egiturak
lotzeko gai diren Ac edo hartzaileak badituzte) badute, ekoizpen prozesuan suntsitzen dira.

ERANTZUN IMMUNITARIOAREN GARAPENA

T linfozito laguntzaileen aktibazioa

1. Makrofagoak (zelula aurkezlea) birusa (patogenoa) fagozitatzen du.


2. Lisiaren ondorioz antigenoa aske geratzen da.
3. Antigenoa mintzera garraiatzen da eta MHC II-ekin lotzen da (Makrofagoa zel
aurkezlea denez MHC II dauka).
4. Antigenoa T linfozito laguntzaile bati aurkezten dio.

7
5. CD4 hartzailea duenez, eta honek MHCII loturiko antigenoa lot dezakeenez,
antigeno hori lotuko du.
6. Loturaren eraginez makrofagoa kitzikatu eta IL1 jariatzen du.
7. Linfozito laguntzailea kitzikatzen da:
 Makrofagoaren kitzikapena eragiten du ondoko substantziei esker: interferoia
eta makrofagoen kolonien faktoreen kitzikapena. Makrofagoak kitzikatuta
jarraitzen du.
 IL2 lotzeko hartzaileak (IL2R) agertzen dira eta IL2 jariatzen du (laguntzaileak).
Ondorioz:
o Autokitzikapena
 B linfozitoen kitzikapena Th-k IL4-k jariatzen duelako.
o T zitotoxikoen kitzikapena

T linfozito zitotoxikoen ekintza

Erasoa aurrera daraman linfozitoa da.


1. Zitotoxikoaren mintzean hartzailea dago eta aktibatuta dagoenez, IL2R ere badu.
2. Gorputzeko zelula infektatu bat daukagu. Honen MHCI-i lotuta antigenoa agertzen
da.
3. Zitotoxiken CD8 hartzaileak antigenoa MHCI-i lotua dagoenean bete dezake, eta
horri esker, kasu honetan funtzioa bete dezake.
4. Zelula infektatuaren antigenoa lotzean zelula zitotoxikoa kitzikatu egingo da.
5. Kitzikapen osorako linfozito laguntzaile aktibatuen ekintza behar du. Honek
askatutako IL2 molekulak eragingo du kitzikapen osoa eta proliferazioa.
6. Honen eraginez perforina eta granzima jariatuko ditu, antigenodun zelula hiltzeko.

8
B linfozitoen aktibazioa

Mintzeko antigorptuzek patogenoa lotzeko gaitasuna dute eta beraz, ez dute zelula
aurkezlearen beharra. Kitzikapen maximoa, proliferazioa eta desberdintzapena lortzeko
beharrezkoak dira ordea.
1. T laguntzaileak makrofagoaren bidez kitzikatu ondoren, B linfozitoen mintzeko
MHCIIri lotutako antigenoa lotu eta honen eraginez eta gainera laguntzaileak
askatutako IL4ri esker, B linfozitoaren proliferazioa gertatuko da.
2. Hauetako batzuk plasma zelula bihurtzeko desberdinduko dira. Ondorioz,
antigorputzak jariatu eta erantzun immunitarioa gertatuko da.

LINFOZITO HILTZAILE NATURALAK (NK)

 Ez dira ez B eta ezta T taldekoak


 Berezko immunitatearen osagaiak dira.
 Zitotoxikoek bezala, gai toxikoak askatzen dituzte: peforinak, granzima... horrela
zelula arrotzak suntsituz. Eraso mekanismo bera dute beraz.
 Ezaug nagusiak:
1. Mintzean ez dute hartzaile espezifikorik Ag lotzeko. Hartzaile sorta bat dute.
Beraz, Ag desberdinen aurkako erantzun orokorra eragiten dute.
2. MHCI molekula ezagutzeko hartzailea dute. Honek MHCI lotzen duenean,
gorputzeko zelula osasuntsuetan agertzen den proteina, hiltzaile naturalaren
inhibizioa gertatuko da. Ez du gorputzeko zelularik suntsitzen beraz. Kanpoko
zelulen aurkako erasoa baino ez du beteko hortaz.

You might also like