You are on page 1of 3

BATX1 – BIOLOGIA eta GEOLOGIA - ZITOLOGIA

ZELULEN UGALKETA

ZELULEN BIZITZA ZIKLOA


Zelulen bizitza zikloa bi etapatan banatzen da:
• M FASEA: Mitosiaren edo zelularen zatiketaren fasea.
• INTERFASEA: Bi mitosien arteko denbora.

M FASEAn zatiketa zelularra gertatzen da. Bi une ditu:


• Mitosia: nukleoren zatiketa gertatzen da bi nukleo sortuz.
• Zitozinesia: zitoplasmaren zatiketa gertatzen da, bi zelula berri sortuz.

INTERFASEAn zelula zatiketarako prestatzen da. Hiru gertaera desberdin daude.


• G1 fasea: (G = gap; zuloa ingeleraz) zelula handitu egiten da eta S faserako prestatzen da.
• S fasea: DNA bikoiztu egiten da.
• G2 fasea: zelula zatiketarako prestatzen da.

Etapa hauen luzera ez da berdina zelula guztietan. Zelula batzuk, neuronak bezala, une batean ez
dira gehiago zatitzen eta G1 fasean (zientzilari batzuk esaten dute G0 fasean sartzen direla)
gelditzen dira hil arte.
MITOSIA edo NUKLEAREN ZATIKETA
(https://www.youtube.com/embed/w4hey-7-sTg)
(http://highered.mheducation.com/olcweb/cgi/pluginpop.cgi?it=swf::535::535::/sites/dl/free/007
2437316/120073/bio14.swf::Mitosis%20and%20Cytokinesis)

Mitosian nukleoaren zatiketa gertatzen da eta zitozinesia eta gero ama-zelula batetik bi zelula-
alaba ama-zelularen berdinak. Ama-zelularen eta zelula-alabaren material genetikoa, DNA,
berdina da, hau da, kromosomen zenbaki berdina daukate.
Interfaseko S-fasean DNA bikoiztu egin da.

KROMATINA KROMOSOMAK Hariaren Polo bakoitzean


kondentsatu egiten da agertzen dira bi mikrotubuluak dauden kromatidak
eta ikusgarri bihurtzen KROMATIDAz osatuta. laburtzen dira eta kromosomak osatzen
du DNA molekula. Kromosoma hauek KROMATIDAK dituzte.
Zentrioloak zelularen hariaren eramaten dituzte Mintz-nuklearra
poloetara mugitzen mikrotubuluetan poloetara. Kromatida berriro sortzen da.
dira eta beraien artean lotzen dira erdiko bakoitza polo batera. Hari akromatikoa
hari akromatikoa egituraren, desagertzen da.
sortzen da. zentromeroaren,
Nukleo mintza parean. Kromosoma
desegiten da. guztiak zelularen
erdian kokatzen dira.
ZITOZINESIA edo ZITOPLASMAREN ZATIKETA
Mitosia gertatu eta gero zelulen zatiketak bukatu behar du. Prozesu hori, zelularen zatiketa
gertatzen dena, ZITOZINESIA deitzen da.
Prozesua ntzekoa da animalia-zelula eta landare-zeluletan baina desberdintasun batzuekin.

ZITOZINESIA ANIMALIA-ZELULETAN
Mintz-plasmatikoaren
azpian uzkurkorrak
diren filamentu
batzuen eraztun bat
(ERAZTUN
UZKURKORRA).
Pixkanaka-pixkanaka
eraztuna itxi egiten da
eta bi zelulak banatzen
dira.

ZITOZINESIA LANDARE-ZELULETAN
Landare-zeluletan
Golgiren aparatuaren
besikulak pilatzen dira
zelularen erdian ata
plaka zelularra sortzen
dute. Plaka garatu
egiten da eta besikulen
mintza zelulen mintza
bihurtzen da. Besikulen
barneko sustantziek
zelula-pareta sortzen
dute.

You might also like