You are on page 1of 2

INFORMAZIO GUZTIA:

BIOGRAFIA: Valeriano Weiler, 1838ko irailaren 17an jaio zen Palma de Mallorcan. Fernando
Weiler y Laviña mediku militarraren semea zen. Weiler “Real Colegio Mayor de
Sanbartolomé y Santiago” Granadan ikasi zuen. Estatu gorenetan diplomatu eta handik
gutxira komandante kargura igo zuten 24 urterekin bere gerrako esku-hartzeei hasiera
emanez.

Datu bitxi bezala, Weiler oso gizon txikia zen, 1,52 metro besterik ez zuen, antza, eta hori ez
zen bere karrera murrizteko arrazoia izan, erresistentzia fisiko handiko borrokalari gogorra
baitzen.

KUBAKO GERRA: Gatazka 1895eko otsailaren 24an hasi zen, Kubako hogeita hamabost
herriren aldi bereko altxamendu batean, Grito de Baire izenekoa, eta 1898ko abuztuan
amaitu zen, Estatu Batuak gatazkan sartu eta Espainiaren porrotaren ondoren.

1895eko otsailaren 24an, Martiren aginduz, Kubako ekialdean 35 herrixka altxatzen dira,
Baireko oihua deiturikoan. Agintariek matxinada burugabetzea lortu zuten mendebaldeko lau
probintzietan. Estatuko hiriburuak 9000 gizon bidaltzen ditu matxinatutako probintziara,
berme konstituzionalak eteten ditu eta prentsari zentsura ezartzen dio. Martxoaren 21ean
Antonio Canovas del Castillok beste 7.000 gizon bidali zituen.

Bere porrotaren ondoren, Espainiak Kuba (Estatu Batuen babespean geratu zena), Puerto
Rico, Filipinak eta Guam galdu zituen, Estatu Batuen mendekotasun kolonialak izatera pasa
zirenak.

XIX. mendea gainbehera nabarmena izan zen Espainiako Inperioarentzat. Espainiaren


kasuan, aurreko mendeetatik zetorren gainbehera azkartu egin zen lehenik Napoleonen
inbasioarekin, zeinak, aldi berean, amerikar kolonia askoren independentzia eragingo zuen,
eta, ondoren, ezegonkortasun politikoak (erabakiak, iraultzak, gerra zibilak...) herrialde
soziala eta ekonomikoa odolustu zuen.
WEILERREN ESTRATEGIA: Kubako birkontzentrazioa.

1895ean Kubako Independentzia Gerra hasi zenean, kubatarrak Martinez Campos espainiar
jenerala garaitzen ari zirenez, Cánovas del Castillok Valeriano Weilerrengatik ordezkatu
zuen. Matxinatu independentista kubatarrak zapaltzeko, Weilerrek “Kubako
Birkontzentrazioa” deritzon metodoa erabili zuen.

1896ko otsailaren 16ean ezarri zuen, eta politika horren oinarria herrietako nekazariak
hesituretan pilatzea zen. Hori lortzeko, hiri babestuen mugen kanpoaldeko biztanleria guztia
sartzen hasi zen kontzentrazio-esparruetan, eta hiri batetik bestera baliabideak garraiatzea
debekatu zuen. Uhartean “Trocha” izeneko harresiak eraiki zituen, kubatar probintzien
artean, zelatatze postuz josiak, hauen bidez, operazioak zuhurtasunez jarraitzeko. Ejerzito
osoa ere berrantolatzera iritsi zen.

Honen bidez lortu nahi zuena da matxinatuak beharrezko baliabideengandik eta


laguntzarengandik isolatzea. Honek gosete eta izurrite larriak eragin zituen kubatar
independistengan. Debekatuta zegoenez ezer landatzea, ez zeukaten janaririk, eta hori gutxi
balitz, ez zeukaten komun, ohe, ur iturri edo bestelako ezinbestekorik. Hain izan zen latza
bertakoen sufrimendua nazioartean ez ezik Espainian bertan ere haiekin errukitzen ziren
artikuluak idatzi zirela prentsa nazionalean.

Dena den, gosete eta izurriteek espainiar soldaduengan ere eragina izan zutenez, hauek
metodoaren aurka jarri ziren, eta hurrengo urtean amaituarazi zuten, Weiler Ramon Blanco y
Erenas jeneralak ordezkatu zuenean, honek eragindako kalteak konpontzen saiatu baitzen.

Urte bete iraun zuen operazio honek ondorio demografiko latzak izan zituen. Iturri guztiz
fidagarririk ez dagoenez, historialariak ez dira ados jartzen hildako zibilen kopuru
zehatzarekin. 300.000 baino gehiago izan zirela esan zuen historialari estatubatuar batek
birkontzentrazioa amaitu ostean. Hala ere, garai hartan Estatu Batuek Espainiaren ekintza
militar oro exageratzen zuten, eta gaur egun zifra 170.000tik gertuago dagoela uste da.
Dena dela, garbi dago historia hurbileko genozidio larrienetarikoa izan zela.

You might also like