You are on page 1of 2

DEFINIZIOAK GLOBALA (2.

EBALUAZIOA)

Brest-Litovseko Ituna: 1918ko martxoaren 3an Brest Litovs deitutako hirian, Bielorrusian,
sinatutako Ituna izan zen. Konkretuko Alemaniar Inperioaren, Hungariar Inperioaren,
Otomandar Inperioaren eta Errusia Sobietarraren artean sinatutakoa. Bertan Errusiak uko
egiten zien Finlandiari, Poloniari, Estoniari Livonari Kurlandiari eta Lituaniari eta hauek
botere politikoaren menpe geratu ziren. Gainera Ardahan, Kars eta Barumi Otomandar
Inperioari eman zizkion.

Gavrilo princip: Sarajevoko 19 urteko gazte bat zen zeina Bosnia Gaztearen parte zen,
Bosnian eta Herzegovinan austro-hungarriaren agintearekin amaitu nahi zuen erakunde
batean. 19 urte zituela Austriako Franz Ferdinand artxidukea eta bere emaztea hil zituen
1914ko ekainaren 28 an. Esan liteke bera izan zela Gerra Handia hasi zuenak.

1918ko gripea: Gaixotasun bai zeina 1918ko martxoaren 4an jakinarazi zuten lehen aldiz
Estatu Batuetan. Mutazioaren lehen kasua baieztatu zen hilabete batzuk geroago Brest-en ,
Frantsiako portuan (Lehen Mundu gerraren aliatu estatubatuetar tropak handik pasatzen
ziren). Mundu osoan zehar hedatzen amaitu zen eta 18 hilabeteetan bakarrik kutsatu zuen
munduko biztanleriaren herena.

NEP (Politika ekonomiko berria):


Politika ekonomiko berria, Leninek proposatutako politika ekonomikoa izan zen.
Boltxebikeen estrategia ekonomikoan errotiko aldaketa suposatu zuen.
Gerra-komunismoaren murrizketa gogorrak arindu zituen, Gerra zibileko politika ekonomiko
boltxebikeak eta merkatuak eta merkataritza txikia itzultzea ahalbidetu zuen.

Sobietak: Sobietak Errusiako Iraultzaren garapenerako oinarrizko erakundeak izan ziren eta
Sobietar Batasunaren funtzionamendu formalerako. Hitz horrek errusiarrez batzarra, deialdia
edo kontseilua esan nahi du eta, langile, soldadu eta nekazari taldeak izendatzeko
erabiltzen zen.

1905eko Iraultza: 1905ean Errusiar Inperioko eremu handietan eman zen asaldura politiko
masiboa izan zen. Matxinada batzuk gobernuaren aurka zihoazten, beste batxuek langile
klasearen edo nekazarien eskakizun oso zehatzetatik haratago objektu bat besterik ez
zuten. Terrorismoa, langileen greba, nekazarien istiluak eta matxinada militarrak izan ziren,
denenek Errusiako Nikolas II.a tsaren erregimenarekiko desadostasun bide bezala

Erresuma Batua: 1929an (krisia hasi zenean), Gobernu laboralistak agintzen zuen
Erresuma batuan. Kontserbadoreek zuzendutako Batasun Nazionalerako Gobernu berri
batek bideratu zuen indargabe zegoen egoera, hainbat neurriren bidez, esate baterako urre
patroia utzi, dirua debaluatu eta soldatak murriztu. 1937an, Erresuma Batuak 1929ko
mailara murriztea lortu zuen langabezia eta urte hartako ekoizen indizea gainditzea.

Frantzia: Hasieran krisiak eragin txikiagoa izan zuen Frantzian baina 1930ko hamarkadan
krisiaren eraginak nabarmentzen hasi ziren. Kontsumoa eta jarduera nabarmen murriztu
ziren (esportazioak erdira erori zirelako eta frankoak balioa galdu zuelako). Horrek
langabezia ekarri zuen eta mila familia babes gabe geratzea. 1936an New Deal-ren antzeko
neurriak hartu zituen; Soldatak igotzea, Estatuak obra publikoak sustatzea… Baina
ezenkortasun politikoaren eraginez emaintzak ez ziren izan oso arrakastatsuak eta 1939an,
1929ko industria-ekoizpena berrreskuratu gabe jarraitzen zuen Frantziak.

You might also like